Download - Uraren garrantzia
URAREN KOLOREA
K
Kaixo lagunak!Ur tanta bat naiz.
Nire izena URA da baina BIZITZA ere dei diezadakezue.
Ba al dakizue ni gabe ez litzatekeela
bizitzarik egongo?
Ba klikatu nire gainean eta etorri
nirekin deskubritzera!
Zuen gorputzeko %80-a osatzen
dudala?
Eta nola ailegatzen
naizen zuen etxeetara?
Nondik natorren galdetu al diezue noizbait zuen
buruei?
Zuen gorputzeko %80-a urak osatzen du. Beraz, egunero ura edan behar dugu.
Zuen elikagaiek ur ugari daukate.
Zuen elikagaien elikagaiek ere ura behar dute. Landareak ureztatzeko eta animaliei edaten emateko erabiltzen dugu.
Ura funtsezkoa da guztion higienerako eta osasunerako.
Urarik gabe lantegi askok ezin lukete funtzionatu. Kotxea ere ezingo genuke erabili.
Uretan jolastea oso dibertigarria da.
Planetaren %75-a ura da. Urdinez dagoen guztia ura da...
...baina gehiena gazia da eta beraz, ez da edangarria.
Zorionez, eguzkiaren beroak uraren parte baten lurrunketa eragiten du, eta
ondorioz lurruntzen den urak gatza galtzen du.
Gero, lurrina airetik doa, kondentsatu arte. Orduan, hodeiak sortzen dira eta
euri edo elur moduan erortzen da.
Erortzen den uraren zati bat
itsasora heltzen da berriro, ibaien bitartez. Beste
zatia lurrak zurgatzen du.
Nahi al duzu uraren ziklo osoa batera ikusi? Ba
nire gainean klikatu.
LURRUNKETA
KONDENTSAZIOA
PREZIPITAZIOA
Guk edaten dugun ura geza da.
Baina, ur geza guztia edangarria
da?
Tratamendu luze eta garesti bat behar du gure etxera heltzen den arte.
TRATAMENDUA
KONTSUMOA
DEPURAZIOA
BERRERABILERA
ISURKETA
Baina guztioi modu berean ailegatzen al zaigu ura
gure etxeetara?
Ura bizitzeko ezinbestekoa da. Guk
gure etxeko txorrota ireki eta nahi dugun ur guztia lortzen dugu, baina jende
askori oso zaila suertatzen zaio behar duen ura
lortzea.
Ura ondo erabili behar da.
Beraz, aholku batzuk emango
dizkizuet ura aurrezteko.
Ba, zatozte nirekin.
Bainuarekin ur asko galtzen dugu. Hobe da, bainua hartu beharrean dutxatzea.
Hortzak garbitzerako orduan txorrota denbora luze edukitzen dugu irekita, ur kantitate ugari gastatuz. Edalontzi bat erabiliz ur gutxiago gastatuko dugu.
Kontuz!!! Txorrota ondo itxi.
.
Garbigailua bete eta programa egokian jarri.
Beraz, bizitza maite baduzue, URA ere maite
eta zaindu behar duzue!
Agur lagunok!Beste bat arte!