-
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 754. ZENBAKIA LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 16A
Irentsi eta irentsi egiten da, baina behin eta berriz
irentsi arren, ez da amaitzen. Ezetz igarri zer den!
m a n t a n g o r r iErantzuna: Txistua.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
PIERRE BALAC
EY
Zorionak,Tomax!
-
Gure gelako Amalur Etxeberriaketa Jon Irigoienek urteak betedituzte; Zangotxo gazteenak diraaa!!! Guk
ikastolan haien urteak ospatu genituen,
eta asteburuan ere berriz ospatu genuen
urtebetetzea. Badakizue non? Arizkunen.
Arrunt ongi ibili ginen jostetan, eta gustura
itzuli ginen handik. Aunitz urtez, Amalur eta
Jon!! Baztan ikastolako Zangotxo gela.
Gure etxeko dantzaria
handitzen, handitzen ari da
eta bihar 9 urte egingo ditu.
Zorionak, Garazi!!!!!Marrubizko bederatzi muxu
aitatxo eta amatxoren
partez.
Hamaika urte bete dituzu
bizitza doa aurrera.
Zure ondoan elkar maitatuz
zoriontsu bizi gera.
Zoriona, Itxaso!
Zorionak, Unax!!! Hamaikaurte jada, txapeldun!!! Gozatu
zure eguna, bonbon!!! Muxu eta
besarkada erraaaaldoiak
etxeko guztien partetik.
Aroa EtxeberriaArratibelek 7 urtebeteko ditu bihar. Etxeko
txikia handitzen ari zaigu.
Nola pasatzen den denbora.
Maite zaitugu. Segi gure
egunerokoa alaitzen.
Badakizue Katutxo
gazteenak urteak bete
dituela? Bai, bai. AlizePetrikorena da,eta arrunt kontent utzi
gaitu eskaini digun
gosariarekin.
Txokolatezko "katu-
tarta" ekarri digu. Ze
sorpresa! Andereñoak
ez zuen moztu nahi,
arras polita iduritu
zaiolako, baina denen
artean konbentzitu
dugu, eta eskerrak. Ez
dakizue zein goxoa
zegoen!! Alize, 21 muxu
goxo zuretako. Baztan
Ikastolako Katu gela.
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 16A berria
ZORiON AGURRAK
7 urte handi jada gure
Maiderinak.Muxu pilaaitaren, amaren eta ahizpen
partetik!
Haitzek 3 urte bete dituabenduaren 13an. Muxu
potolo-potolo bat gure etxeko
piratarentzat. Jarraittu etxea
pozez betetzen.
Asko maitte zaittugu.
Zorionak, Bizkargi!Dagoeneko, 7 urte. Aurten ere
jai erraldoia gure mutil
handiarekin. Muxu handiak eta
familia-besarkada erraldoia
amatxo eta aitatxoren partez.
ZOZKETA
Pirritx, Porrotxeta Marimototspailazoek disko berria
aurkeztu zuten duela hiru
aste: Borobilean.Diskoarekin batera,
gaiarekin loturiko liburu
sorta kaleratu dute:
Plaza-ipuina etakartoizko ipuinak.Argitaratu berri duten
materiala dugu irakurleen
artean zotz egiteko:
diskoak eta liburuak. Ale
bat eskuratu nahi baduzue,
bidali zuek egindako
marrazkiren bat
abenduaren 19rako.
Abenduaren 23ko
zenbakian argitaratuko
ditugu irabazleen izenak.
Zehaztu, arren, zer nahiago
duzuen: libururen bat edo
diskoa. Zorte on denoi!!!
-
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 16A
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Nagore Etxeberria Pikabea
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Aupa, MANTANGORRIzaleak!Baztan ikastolako Marrazo gelakoak Amaiurren barna ibili ginen joan den abenduaren 5ean. Gelan Erdi Aroaren gaialantzen ari gara, eta, jakinen duzuen bezala, Amaiurren garaiko gaztelu bat dugu. Goizean ikastolan elkartu, Amaiurrerat joan eta han Bearekin elkartu ginen. Beak
herriari eta gazteluari buruzko gauzak kontatu zizkigun. Gero, orientazio joko bat egin genuen Oskarrekin; Amaiurko gazteluaren indusketetan harrapatu dituzten
gauzen fitxak bilatu beharra genuen, eta hondarrean, altxor bat! Bazkaltzeko, Eñauten aitatxo Bixentek elkartea ireki zigun, eta hortxe bazkaldu genuen, goxo-goxo.
Bazkalondoan pixka bat jostatu, eta buelta egin genuen ikastolarat. Egun borobila izan genuen; ederki pasatu genuen!!! Esker mila, Bea, Bixente eta Oskar!!! Eta nola
ez, Amaiurrerat eraman eta ekarri gintuzten Maria, Dabid, Mari Angeles eta amatxo Miriani!!!
Gure neska
bizkor, azkar
eta polittari:
zorionak,
Bruna, zureurtebetetzean.
Hondarribiko
familia
guztiaren
partez.
-
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 16A berria
ERREPORTAJEA Tomaxen Abenturak taldearen ‘10 urte’ ikuskizuna
Egun berezia da Toma-xentzat, 10 urte handieta biribil bete baititu.Eta 10 urte ez diraegunero betetzen, e!Pentsa, 10 urte! Egun
seinalatu hori aitzakiatzat hartuta,ikuskizun berezia prestatu du aur-ten Tomaxen Abenturak taldeak:10 urte. Joserra Fachado eta Oiha-na Maritorena aktoreek ematendiete bizia Tomax eta Muxi per-tsonaiei, eta dantzan eta algarabatean jartzen dituzte haurrak etahelduak.
txak egitea oso gogoko du, baina,desastre samarra izanik, beti irte-ten zaio dena hankaz gora. Urtebetetze festa ez da sal-
buespena izango, noski. 10 urtebete dituela lau haizeetara zabal-duz hasten du ikuskizuna Toma-xek. Hunkituta dago, eta urduri. 10 urte 10 urte baitira. Pare bat gu-
Urte berezia da Tomaxen-tzat 10 urte betetzen dituenhau, egun berezia, eta moduberezi batean ospatu nahi du:festa erraldoi bat prestatu dulagun guzti-guztientzat. Ikusleguztiak gonbidatu ditu festara,baina, bereziki, Muxi pinpirina,ikastolako bere lagun alaia etadantzari fina. Muxi oso azkarra da,jatorra eta Tomax aguantatzenduen bakarra. Izan ere, Tomax be-rezi samarra da. Ez da inolaz eregaiztoa, baina bai saltseroa etaganberroa. Adarra jotzea eta txan-
raso eta beste bi ume agerto-kira igoarazi eta haiek mozo-rrotuz hasten du festa. «Nireurtebetetze festara haur zeinheldu guztiak gonbidatuakdaude, baina bat bereziki: Mu-
xi», kontatu du Fachadok. Muxiriezusteko txiki bat ematera anima-tzen ditu ikusleak, eta guztiei ez-kutatzeko eskatzen die, eta «ikus-tekoa da zein ongi ezkutatzen di-ren ikusleak», dio aktoreak, alai.Ongi etorri, Muxi; ongi etorri festa-ra abestiarekin egiten diote ongie-torria Tomaxen lagun bereziari.
Hamar urte bete ditu TomaxenAbenturak taldeak, eta, urteurrenaospatzeko, ikuskizun biribilaprestatu dute: ‘10 urte’. Ohi bezala,ikuskizun parte hartzailea,umoretsua, alaia eta zirikatzaileaaurkeztuko diete ikusleei Tomaxeketa Muxik; Joserra Fachadok etaOihana Maritorenak, hurrenez hurren.
Urtebetetze
biribila
-
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 16A
oso sukaldari trebea; baina, tira,lagunaren nahia hori bada, ahale-gindu, ahalegindu beharko da. Txantxekin, mozorroekin, abes-
tiekin eta magia trikimailuekin, or-dea, ahaztu egin dute labean utzi-ta duten tarta gozoa, eta, Muxi etaTomax konturatzerako, labearentxirrinak eta labetik irteten denerre usainak gogorarazi die jadaberanduegi dela tartaz gozatzeko.Tartarik ezean, konpainia oneaneta algara artean abestea bainogauza gozoagorik ez dagoenez, el-karrekin azken abestiaren notakkantatuko dituzte, ikusleekin ba-tera.
Denak, pozik
«Haurrek oso gustuko dute abes-tea eta dantza egitea, eta guabesten eta dantzan ikusi orduko,altxatu eta guk egiten duguna egi-ten ahalegintzen dira», kontatu duFachadok, pozik. Horretaz jakitundira Fachado eta Maritorena, eta,beraz, «ikusleekiko etengabekoharremana» bilatzen dute, jardue-ra, jolas eta hainbat ekintza pro-posatuz. «Oso ikuskizun parte har-tzailea da. Une oro jartzen garaikusleekin harremanetan, etaetengabeko elkarrizketa bat man-tentzen dugu haiekin. Oso emanal-
di zuzena da», nabarmendu du Fa-chadok. Umorea ardatz hartuta egiten
dute guztia. «Gure asmoa da jen-deak ongi pasatzea eta umoreazabaltzea. Tarteka, gure zertzela-da didaktikoak uzten ditugu, bainaez gehiegi», zehaztu du gidoigileak. Eskaintzen duten umoretik
edaten dute ikusleek, eta pailazo-ak asetzen dira haurrek zein hel-duek itzultzen dizkieten irribarregozoz eta barre algarez: «Lana osonekagarria da, baina irribarre ho-riek guztiz betetzen gaituzte, etaindarra ematen digute aurrera egi-teko», aitortu du Fachadok. Etagaineratu du: «Oso-oso lan politada hau. Oso ongi pasatzen dut.Helduentzako gauzak ere egitenditut, baina pailazoena egitea osoesker onekoa da, eta asko bete-tzen nau. Jendearen erantzunaberehala ikusten da. Izugarria dajendea pozik dagoela eta ongi pa-satu duela ikustea». Gainera, haurrek ez ezik, hel-
duek ere primeran pasatzen dute-la aitortu diete maiz amaieran.«Gurasoek eta helduek ere oso on-gi pasatzen dute. Keinu asko egi-ten dizkiegu haiei. Ez gaude baka-rrik haurrengan pentsatzen, baitahelduengan ere. Azken batean,haiek ere badoaz saiora. Eta hori
gogoan izaten dugu. Helduek izu-garri eskertzen dute detailea, etaemanaldiaren amaieran aitortzendigute oso ongi pasatu dutela». Jendearen pozak, alaitasunak,
irribarreek eta hitz goxoek aurreraegiteko indarra ematen diote Fa-chadori: «Uste dut pailazoek ezdutela sekula hartzen erretiroa.Indarra badut, beste hamar urtebetetzeko prest nago». Gainera, 10 urteetako kandela
estreinatu gabe geratu da, tartaerre egin denez... Beste hamarurte bete beharko dituzte, beraz,kandela itzaltzekotan.
Urtebetetze festa handi bat prestatu du Tomaxek, bere 10 urteak ospatzeko. ARGAZKIAK: PIERRE BALACEY
Muxi iristearekin batera hasikoda txantxa eta algara festa. Dene-tarik egingo dute Tomaxen urte-betetze festan: abestu, jolastu,dantzatu, mozorrotu, ezkutatu...Opariak ez dira faltako, ezta gozo-kiak, abestiak, ezustekoak etairriak ere. Ez da, baina, dena jolasa eta
txantxa izango, ba. Izan ere, zer daurtebetetze festa bat tartarik ga-be? Zer jan nahiko lukeen galdetu-ko dio Tomaxek lagunari, eta harkbizkor emango dio erantzuna: li-txarreria tarta bat. Tomax ez da
FITXAd Izenburua: ‘10 urte’. d Taldea: Tomaxen Abenturak. dGidoia: Joserra Fachado. d Aktoreak: Joserra Fachado eta Oihana Maritorena. d Jantziak: Uxue Urresti. d Atrezzoa: Marisa Egaña.d Eszenografia: Idoia Larrañaga. d Abestien hitzak: Zigor Iriondo.d Abestien musika: Pirata.d Adina: 4 urtetik aurrera. d Iraupena: Ordubete. d Informazio gehiago:
www.tomaxenabenturak.com, 617-90 32 27 telefonoan. d Hurrengo emanaldiak:
Gaur,Oñatin (Gipuzkoa), bi saio. Abenduak 26: Pasai San Pedron (Gipuzkoa).Abenduak 27: Legazpin (Gipuzkoa).Abenduak 29: Kontadores zentroan,Donostian.
-
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 16A berria
DENBORA-PASAK
1. Osatu eta margotu. Anerrek poz-pozik jaso zituen urtebetetze egunean oparitutako liburuak.Osatu Anerren marrazkia, eta margotu.
2. Bikiak. Txoriei argazkiakegitea maite du Ainhoak.Argazkiak sailkatzean ohartu da bi txori berdinak direla. Zein dira txori bikiak?
A B
C D
E F
G H
-
berria LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 16A
Erantzunak: 2.-B eta D.
Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat segundo
gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).
m a n t a n g o r r i 7
3. Hizki salda. Txori mota ugaridaude. Hizkien artean goian ageridiren txorien izenak ezkutatzen dira.Non daude txoriak?
ESPERIMENTUA
Ur-tantak
TxantxangorriaKukuaTxepetxa
ZozoaArranoa Kaioa
UsoaBelea
A Z B G Y E U E O M G IZ O L H I Z U R D E A SZ Z R P C T S K Z S A RA O O G T X E P E T X A R A B A L A A R U N X KN X I D M N L O I T I GT X A N T T X E A I T AZ R I A F X I Z N P X MA R G U F A R R A N O AL K U S X N J R G N R ID E A O Y G E T O M R OI T K A I O A Z S B O BS A H E G R L U Z E A AT T O N K R R K D L M LA U B C X I L O U E A OX T B A I A R L M A R JH M A R R A Z O A O R SH A K U K U A E I A A B
Urak zergatikosatzen ditutantak?
Zer egin
1 Bete plastikozko edalontzia goraino iturriko urez.
2 Gehitu koilara bete ur aldi bakoitzean, baina ertzetatik urikatera gabe. Zer ikusten duzu edalontziari albotik begiratzean?
Zer gertatzen da?
Edalontziari albotik begiratzean, tontorraikusten da uraren gainean. Ura edalontzia-ren egituratik kanpora irten da, baina ez er-tzetatik. Urari hala eusten dion indarrari gai-nazal-tentsio deritzo.Indar horren eraginez, ur-molekulek elkarerakartzen dute, eta elkartuta mantentzendira. Ur gainean ibiltzen diren intsektuekuraren gainazal-tentsioa erabiltzen duteeusteko.
MATERIALAKd Plastikozkoedalontzi gardenbat.d Iturriko ura.d Koilara bat.
-
Finala, festamundiala
Lau urtez behin, ekitaldi garrantzitsuaizaten du euskal kulturak, bertsoa-ren munduak: Bertsolari TxapelketaNagusia. Irailean hasi ziren bertsola-
riak lanean, eta azkenekozlehiatuko dira bihar, Barakal-doko (Bizkaia) BECeko finale-an. Oholtza nagusiaren gaine-an batuko dira zortzi lagun,txapela jokoan dagoela jaki-tun. Hasiko dira jolasean, irriartean. Eta eguneko saioaamaituta, bukatuko dute be-sarkatuta, txapeldunari lore-ak botaz, egindako lanaz lilu-ratuta. Biharko zortzi finalista pro-
tagonisten artean da BeñatGaztelumendi, beti bezain
adi. Askorentzat, bertsolaria; Irria aldizkarikolagunentzat, Martinbertsoren gorputza etaarima. Hilabetero-hilabetero hark ematenbaitizkio Martiberri bizia, umorea eta grazia.Martinberren ahotan lantzen ditu askotarikogaiak, hitz gutxitan eta bertsotan. Eta harksortutako jolasari eta denbora-pasari ema-ten dio Jose Anjel Lopetegi Lopemarrazkila-riak kolorea eta umorea. Garai batean komi-
kia zena jolas bihurtu baitute dena. Martin-bertsok botatzen du bertsoa, eta Lopek iru-dikatzen du kontatutakoa, kolorez eta umo-rez. Hamaika agertokitan jarri du Gaztelumen-
dik Martinbertso ofiziotan. Abenduko Irriaaldizkarian, BECeko oholtza nagusira igoarazidu, bertsolari handien albora. Itxurazko ber-tsoa abesteko gai izango ote da? Hori bai
abentura! Ikustekoaizango da. Finalera iristea ez
da izan makala. Etaibili arren nola hala,Gaztelumendi zuizango zara irriaza-leon itzala. BECerairistea handia izanda; jaso ezazuhemendik IrrienLagunak klubekolagunen besarkadabat. Guretzat mun-diala zara.
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2017KO ABENDUAREN 16A
Martinbertso txapelketa nagusiko finalean jarriko du jokoan Beñat Gaztelumendik, abenduko Irria aldizkarian. LOPE