ekintzak 2011 apirila-ekaina
DESCRIPTION
Euskaltegiak hamaika jarduera antolatu ditu zuontzat urtarriletik apirilera arte: Barnetegia, txangoak, hitzaldiak, lehiaketa...TRANSCRIPT
2011 – Apiriletik ekainera
Euskaltegiak zuontzat antolatu dituen jarduerak.
Apirilak 26-30
PAZKO ASTEA BILBON EDO GOROZIKAN Mintzamena lantzeko /azterketak prestatzeko
Maiatzak 28
Txangoa larunbatean: Zarautzetik hurbil, Aia, Pagoeta parke naturala, “Agorregi” burdinola. Lagun arteko giroan, irteera atsegina, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.
Maiatza
Argazki lehiaketa: Oporrak
Aurtengo oporretan pentsatzen hasi eta aurreko urteetako argazki zoragarri horiek bilatu. Politena aukeratu eta gonbitea egin euskaltegiko guztioi bertara joateko aurten. Gela bakoitzean argazki bat aukeratu eta aurkeztu lehiaketara.
Irabaziz gero, saria egongo da talde osoarentzat!
Ekainak 10-11-12
Asteburua Gorozika barnetegian
Bertso afaria, irteerak eta abar Mundaka eta Urdaibai Biosfera Erreserba inguru paregabean.
Larunbatean: San Pedro de Atxarre, hondartzan bazkaldu. Bertso-afaria
Igandean: Paseoa, bazkaria eta etxera
Ekainak 2,9,15
Hamaika pauso: Hitzaldiak
Euskaltzaindiaren aretoan. Arratsaldeko 19:00etan
Ekainak 2: Pello Lizarralde eta Juan Garzia
Ekainak 9: Arantza Urretabizkaia eta Jon Juaristi
Ekainak 15: Eider Rodriguez eta Ur Apalategi
Ekainak 16
EUSKARA IKASLEEN JAIA : Ikasturte bukaeran, euskara ikasleak omentzeko ospakizuna.
Egunean zehar, Ramon Saizarbitoriaren “Hamaika pauso”ren irakurketa, Arriagan. 400 irakurle!
Eta gauean kalejira eta dantza Arenalean.