elikadura egokia eta orekatua
TRANSCRIPT
ELIKADURA EGOKIA ETA OREKATUA
Nekane Alkiza eta Oihane Amantegi
SARRERA• Gaur egun, oso garrantzitsua da denetarik jatea eta
hau modu aproposean burutzea: neurriz eta oreka mantenduz.
• Elikadura orekatua egin ezean, gure osasuna asko kaltetzen duten aurkako bi egoera gerta daitezke:o Lodiegi egotea (obesitatea, megarexia…)o Argalegi egotea (bulimia, anorexia…)
OBESITATEA• Obesitatea gorputzak erre
ditzakeenak baino kaloria gehiago kontsumitzean agertzen da, hauek gure organismoan metatzen baitira.
• Neurri gabe jatea, koipe eta kaloria ugaridun elikagaiak batez ere, ohiko joera bihurtu da gaur egun.
• Herrialde garatuetan, publizitate-kanpaina erraldoien bidez, janari ezin erakargarriagoak eskaintzen dira, kaloria ugari eta balio nutrizional eskasa dutenak. Horrekin batera, autoari, telebistari, ordenagailuari eta horrelakoei esker, ez dago lehen adina mugitu beharrik eguneroko bizimodua egiteko.
Eragileak
• Egoera honen ondorioz, obesitatea pairatzen duten pertsonen kopurua izugarri areagotu da. Baina kezkagarriena haurren obesitatea da, gazteak izanik gaixotasun hau pairatzeak, zahartzean arazo lar ekarriko baitizkie.
• Gaixotasun honek, zenbait ondorio dakar:– Hilkortasun-tasaren igoera.– Zenbait gaixotasun pairatzeko erraztasuna
handitzea(hipertentsioa, diabetea...).– Digestiorako molestiak (haizeak, kolikoak...).– Emakumeen kasuan, hilekoaren alterazioak
(antzutasuna ekar dezakeena).– …
Osasun arazoak
GMI• Obesitatea sailkatzeko modu bat baino gehiago
daude; erabiliena gorputz masaren indizea da, GMIa. Hau kalkulatzeko, eragiketa sinple hau egin behar da:
• GMIaren arabera, honako sailkapena egiten da:– <20: pisu gutxi.– 20-25: normala.– 25,1-26,9: gehiegizko pisua.– 27-29,9: lehen mailako obesitatea.– 30-34,9: bigarren mailako obesitatea.– 35-39,9: hirugarren mailako obesitatea.– >40: laugarren mailako obesitatea, morbidoa.
Anorexia
• Jatorri psikikoa duen gaixotasuna da, bere ezaugarria pisua galtzeko asmo irrazional eta ilogikoak bultzaturik janariari erabat uko egitea izanik. Beste era batera esanda, jateari ezetz esaten diote, ez gizentzearren.
Anorexia gizarte aberats eta teknologikoki aurreratuen luxu bezala kontsidera daiteke; jende horren artean irudi fisikoaren eta mehetasunaren kultuak neurriz kanpoko estimazioa eta garrantzia hartzen bait du. Janariak lortzea, bestalde, ez da inolako arazo gizarte horietan.
Adina eta sexua• Emakumezkoen gauza da ia erabat, 100
pertsona anorexikotatik 95 emakume dira.
• Eritasunaren nondik norakoa den: anorexia adoleszenteek eta 12-25 urte bitarteko emakumeek jasaten dutela gehienbat, arrisku altueneko adinak 14-18 urte bitartean egonik.
• Hala ere, badaude zenbait salbuespen.
Gaixotasuna sor dezaketeen arrazoiak
• Nor bere gorputza ez onartzea eta autoestima eskasa direla esan daiteke.
• Argaltasun-moda, gorputz gazte eta perfektuenganako zaletasuna eta irrika.
• Anorexia obesitatearen kontrako erreakzio bezala ere sor daiteke.
Sintomak• Pertsona anorexikoak izan ohi duen
sintoma nabarmena bere itxura fisikoari dagokio: argal-argala da, dagokion pisua baino % 50 gutxiago pisatzera hel daiteke.
• Aurpegia beharko lukeena baino lehenago zahartu eta zimeldu egiten zaio.
• Normalean, gaixoak ezin du lorik egin eta bestelako depresio-sintomak ere baditu: negarra, tristura, gizartearekiko uzkurtasuna…
• Emakume anorexikoei, nutrizio eskasaren eraginez, hilekoa desagertzen zaie.
• Lehen fasean anorexikoa oso pertsona aktiboa da; baina gaixotasunak aurrera egin ahala, hasierako hiper-aktibotasun hura axolagabetasun bihurtzen da.