energia iturriak nahia
TRANSCRIPT
ENERGIA
Energia gure inguruan gertatzen diran aldaketa guztien erantzulea
da.
ENERGIA MOTAK
Energia mekanikoa mogitzen dagoan objetuek daukien energia da.
Adibidez, olatuek edo haizeak daukiena.
Argi energia hainbat gorputzek argi moduan igorten dabena da.
Adibidez naturala, eguzkia eta artifiziala, bonbilla.
Bero energia gorputzek bero moduan igorten dabena da. Adibidez
eguzkiak edo suak igorten dabena.
Energia kimikoa hainbat sustantziatan batzen dan energia da:
adibidez petroleoan, elikagaietan edo dinamitan batzen dena. Pilek
eta bateriek energia kimikoa gordeten dabe, energia elektrikoan
bihurtzeko.
Energia nuklearra hainbat subtantziatatik lortzen da, adibidez,
uraneotik , erradiotik eta poloniotik.
Energia elektrikoa etxeetan gehien erabilten dan energia da.
ENERGIA ALDATU EGITEN DA
Energia ez da sortzen, ezta suntzitzen ere; aldatu egiten da. Hau
da, hainbat motatako energiak beste mota batzuetako energiak
bihurtzen dira. Adibidez esku biak igurtzi ezkero, energia
mekanikoa (mogimendua) bero energia bihurtzen dugu.
ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK
Energia iturri barriztagarrietatik energia garbia lortzen da, hau da,
ingurumena kutsatzen ez dauana.
Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia
edo energia elektriko bihurtu daikegu.
Aerosorgailuen bidez haize energia edo energia eolikoa ustiatzen
dogu, eta energia elektriko bihurtzen da.
Presak eta urtegiak eraikiz, ura batzen da, uraren mogimendua
aprobetxatzeko. Energia hidroulikoa zentral hidroelektrikoetan
ustiatzen da eta energia mekanikoa elektrikoan bihurtzen da.
Instalazino mareomotrizen bidez, itsasgorako eta itsasbeherako ur
masen mogimendua eta itsasoko olatuen mogimendua erabili
daiteke.
Materia organikoa (adibidez,landara hondakinak edo zaborrak)
errez tratatuz, energia hori termiko edo elektriko bihurtu daiteke.
Energia iturri horri biomasa deitzen jako.
ENERGIA ITURRI EZ BARRIZTAGARRIAK
Energia iturri ez barriztagarriak oso arin kontsumitzen dira, eta
ingurumena kutsatzen dau. Adibidez: petroleoa, ikatza, gas
naturala, substantzia erradiaktiboak eta beroa.
Petroleoa mundu osoan gehien erabilten dan energia iturria da.
Petroliotik abiatu, hainbat erregai lortzen dira, (adibidez, gasolinea
eta gasolioa) eta hortik aparte, plastikoak fabrikatzen dira.
Ikatza erabiliz, zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.
Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabilten da.
Zentral nuklearretan, substantzia erradiaktiboetatik abiatuta,
energia nuklearra lortzen da eta gero, energia elektriko bihurtzen
da.
Lurraren barrualdeko beroen bidez, energia geotermikoa lortzen
da, eta, gero, energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke.
GAUR EGUNGO MUNDUA ETA ENERGIA ITURRIAK
Herrialde garatuek energia asko kontsumitzen dabe. Energia hori
iturri ez barriztagarrietatik lortua izaten da eta energia
konbentzional deitutakoa da.
Gaur egun energia barriztagarrien kontsumoa sustatzeko neurriak
hartzen dabilz eta energia alternatiboa deitzen da. Energia
barriztagarriak ez dira agortzen eta teknologia barriak ikertzea
eta garatzea beharrezkoa da.
ENERGIAK INGURUMENEAN SORTZEN DAUZAN ONDORIOAK
Energia lortzeak eta erabilteak ingurumen arazo ugari eragin
daikez.
-Gasa, petroleoa edo ikatza lortzeko, meatzak eta hobiak
hondeatzen dira, eta paisaia hondatu eta lurzorua eta landaradia
suntsitsen dabez.
-Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri daikiez inguru
horretako animalia espezieak. Adibidez aerosorga¡luak arrisku
handia dira hegaztientzat.
-Erregaiak erretean, substantzia kutsagarri asko igorten dira
atmosferara eta era askotako kalteak eragiten dabez:
*Atmosferara karbono dióxido asko igorten da, eta, horren
ondorioz berotegi efektu naturala handitu egiten da.
*Karbono dioxidoaz aparte, erregaiak erretean atmosferako ura
kutsatzen daben beste gas batzuk askatzen dira eta ur horri euri
azido deitzen jako.
-Zentral nuklearrek karbono dioxido oso gitxi igorten dabe, baina
hondakin nuklear deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk
sortzen dabez.
EKINTZA KOLEKTIBOAK
Gobernuek eta enpresek oinarrizko egitekoa daukie energia
kontsumoaren murrizketan. Adibidez:
Energia garbia lortzeko energia alternatiboen erabilerea
bultzatzen dabe diru laguntza publikoen bidez eguzki plakak eta
aerosorgailuak instalatzea sustatuz.
Energia eraginkotasuna hobetzen ahalegintzen dira. Energia
gitxiago kontsumituz behar berbera egiten daben makinak
fabrikatzea sustatzen dabe.
Energia aurreztea sustatzen dabe, informazino kanpainen bidez.
Energia kontsumoa murrizten daben enpresak saritzen dabez eta
larregi erabilten dabenei isunak ezarten deutseez.
BANAKAKO EKINTZAK
Gure inguruan energia aurrezteko lagundu daikegu adibidez:
Kontsumo txikiko bonbilak erabiliz.
Argiak eta makinak erabilten ez doguzanean amatatzea.
Berokuntza eta aire girotua beharrezkoa denean bakarrik erabili.
Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartea.
Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltea.
Energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea.
EGILEA:NAHIA TORRES