erreportari misteriotsua
DESCRIPTION
Beldurrezko ipuinakTRANSCRIPT
Errosari erreportari famatua zen. Oso altua zen, ile gorria
zeukan eta misterio asko argitu zituenez mundu guztiak
ezagutzen zuen.
Zapatu gauean, beti bezala, bere etxean programa
misteriotsu bat ikusten zegoen, gaueko 23:00an hasten zen
eta goizaldeko 4:00etan amaitu. Zapatu gau horretan
programa ikusi zuen , “Nuevo Mexikoko” herri batera joan
ziren programa horretakoak erreportaje bat egitera.
Jendeak esaten zuen gauean, almazen batean, kristal
apurtuen zaratak eta horrelako soinu arraroak entzuten
zirela. Orduan Errosarik almazen zahar horretara joatea
pentsatu zuen misterioa argitzera.
”Nuevo Mexikora” heldu zenean
jendeari galdetzen hasi zen almazen
hori non zegoen eta arotz batek esan
zion “en la calle del terror” zegoela,
eta non zegoen kale hori azaldu zion.
Azkenean Errosari arotzak esandako tokirantz abiatu
zen. Almazeneko atean arrakala asko zeuden atea ireki
“iiiiiiiiiii” eta… barruan obrak egiteko material asko zegoela
ikusi zuen. Aurrera eta aurrera joan zen eta horma batetik
zintzilikaturik zeuden gortina batzuk zabaldu eta ate bat
arrakala askorekin ikusi zuen. Atea ireki “iiiiiii…” eta …
labirinto handi-handi, ilun eta beldurgarri bat ikusi zuen.
Bertara sartu zen eta ateak “krrrrras” egin zuen
sartzerakoan eta zarata handiz itxi egin zen. Ahalegindu
egin zen atea irekitzen, baina ezin zuen ireki, orduan
aurrera jarraitu zuen beste irteera aurkitzeko asmoz.
Horma batera hurbildu eta kristal apurtuen zaratak entzun
zituen baina berari ez zitzaion axola eta jarraitu egin zuen
aurrera. Oso beldurtuta zegoen eta aluzinazioak entzun
zituen. Bost segundo pasa ondoren ez zituen zaratarik
entzun, orduan aurrera jarraitu
zuen eta hiru ate ikusi zituen.
Ate baten gainean kartel baten
zegoen “aquel que elija la puerta
equivocada desaparecerá” eta ez
zuen jaki zein ate aukeratu.
Azkenean erdiko atea ireki zuen
eta …
hantxe JENDE PILO BAT isilik eta bahituta ikusi zituen eta
horrela ba kristal apurtuen zaratak entzuten ziren. Baina
gazte batek esan zion Errosariri:
-Ile beltzadun arotz batek bahitu egin gaitu!!
Errosarik asko pentsa ondoren esan zuen:
-Badakit nor den! Niri esan zidana non zegoen leku hau!
Hor, gela barruan, beste ate bat zegoen, Errosari sartu
zen eta … arotza maskara batekin zegoen, maskara kendu
zuen eta Errosariri esan zion:
-Ja-ja!! Nik bahitu ditut hor dauden herritar guztiak eta zu
engainatu egin zaitut. Ja-ja!!
Halako batean “PUM” … norbaitek eskopeta batekin arotzari
lepoan tiroa eman zion baina NOR...ZEN???