eskolaz kanpokoak eta goiztiarrak
TRANSCRIPT
Eragintza Kultur Erakundearen aurkezpena > 3
Eskolaz kanpokoen garrantzia > 4
Helburu orokorrak eta zehatzak > 6
- Goiztiarrak programa > 7
- Haur hezkuntzarako proposamenak > 10
- Lehen hezkuntzarako proposamenak > 13
Baliabideak > 16
Koordinazioa eta kudeaketa eredua > 17
Ebaluazio eredua > 18
Aurrekontuak >19
ERAGINTZA Kultur Erakundea 1998. urtean URTXINTXA
Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko
jendartearen esku-hartzerako erakundea da. Bi arrazoi
nagusirengatik sortu zen:
- Orduko esku-hartze eskaintzan Urtxintxa Eskolak
bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako.
- Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek,
esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren
balioak transmititu ahal izateko.
Erakundearen helburu nagusia balioetan oinarritutako
suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea
da.
Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean
izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere,
norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera
desberdinak eskainiz.
Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta
martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal
ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka
ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak,
eskolaz kanpoko jarduerak…
Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita
astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan
oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu
eraldatzailea dugu presente.
Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei
dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu
gurean. Aniztasunean oinarritzen da jasotzaileen profila,
kultura, sexu, gaitasun… zein hizkuntza desberdinak
aintzat hartzen direlarik.
Eragintza Kultur Erakundeak 2015-2016 ikasturterako
hurrengo eskolaz kanpoko ekintzen proposamena
luzatzen du.
Gure elkarteak, urteak daramatza zenbait ikastetxetan mota
honetako egitasmoak aurrera eramaten, eta urteetako
esperientziatik eta eskarmentutik abiatuta, zure
ikastetxeko behar eta nahiei egokitutako proposamena
aurkezten dizuegu.
Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatuko
dugu, baina bestelako helburu batzuk ere landuko ditugu:
kooperazioa, kultura aniztasuna, aukera berdintasuna,
talde izaera, errespetua, parte hartze aktiboa, eta abar.
Espazioak garrantzia handia du jolasaren garapenean, izan ere,
ondo eta kontzienteki egituratutako espazio-denbora batek,
errazago bultzatuko du hainbat trebezia eta ahalmenen
bilakaera.
Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko
erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den
jolasa librea izaten da; honek funtzio desberdinak ditu:
• Funtzio ludikoa: jostagarria da, ondo pasatzeko unea.
• Funtzio soziala: kideen arteko elkarrekintza gertatzen da eta
norbanakoa taldearekin harremanetan jartzeko aukera
eskaintzen du
• Funtzio hezitzailea: gorputza eta adimena entrenatzeko unea
da eta bertan hainbat abilezia eta trebetasun garatu daitezke.
Jolasa funtsezko jarduera da pertsonaren bizitzan,
jolasaren bidez ikasten baitugu eta jendarteratzen baikara;
bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du,
besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu,
bereganatu eta menderatzearren.
Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko
erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen
den jolasa librea izaten da.
Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso
egokia da zenbait helburu lantzeko:
• Alde batetik, euskararen erabilera sustatzen da; partaideen
euskararenganako ikuskeran eta motibazioan eragin nahi
genuke, hizkuntza-ikasketak dikotomia kolokan jarriz eta
euskara bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza
baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta
gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia
hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu.
• Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak
(bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde
batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza
transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu
helburu: talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak,
eta abar.
HELBURU OROKORRAK
Euskara eta jolasa lotzea
Lagunarteko hizkera indartzea.
Euskara, harreman hizkuntza bezala sustatzea.
Garapen pertsonala, bultzatzea.
Aisialdiaz gozatzea
Isolamendua dakarten jolasen aurrean (PSP...) betiko
jolas kooperatiboak berpiztu eta sustatzea, elkartasun
eta laguntasun baloreak landuz.
Kultur aniztasuna balore gisa lantzea.
Aukera berdintasuna sustatzea.
HELBURU ZEHATZAK
Partaideak aisialdian euskaraz mintzatzea.
Aisialdirako zein jolaserako erabilgarria den hizkuntza
barneratzea.
Partaideek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea.
Partaideek irudimena eta sormena garatzea.
Psikomotrizitatea garatzea.
Partaideek gustuko jarduerak burutzea.
Partaideek gauza berriak ikastea.
Elkarrizketan oinarritutako harremanak izatea.
Partaideek talde sentimendua izatea.
Partaideek beste kultura batzuk ezagutzea.
Kultur aniztasuna aberastasun iturri gisa ikustea.
Partaideek genero berdintasunean oinarritutako harremanak
eraikitzea.
Estereotipo eta eredu zehatzetatik kanpo, ekintza guztietan
partaide guztiek parte hartzea.
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
ZERGAITIK GOIZTIARRAK?
Sarritan gurasoen eta seme-alaben ordutegiak ez doaz bat
eta ondorioz eskola hasi arte haurrak uzteko leku bat
beharrezkoa da. Programa honen bidez ikastetxeetako
goizeko ordutegia luzatu nahi da familiek dituzten beharrak
asetzeko helburuarekin.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizeko 08:00etatik
09.00etara eskainiko da edota arratsaldez 16:15etik
17:15era.
Hala ere, aurkezten dugun proposamena irekia eta malgua
da beraz, aurrerago sortzen diren beharren arabera
moldatu eta egokitu liteke.
GOIZTIARRAK: ZER DA?
Ekintza anitzeko gunea proposatzen dugu: irakurketa,
marrazketa, ipuin kontularitza, jolas txikiak, etab… berez
gurasoek haurrak uzteko espazio baten beharra dute baina,
bide batez, espazio hori, parte hartzaileen beharretara
egokitutako gune hezitzailea bilakatuko dugu.
Jasotzaileei dagokionez, talde heterogeneoa izango
delakoan gaude, ezaugarri desberdineko haurrek osotuta,
beraz, hasiera baten, ekintzak txokotan planteatuko
genituzke baina, posible dugun guztietan, adin
desberdinetako umeen arteko harremanak sustatuko ditugu.
Euskararen erabilerarekiko erlazionatuak:
• Euskararen erabilera jolaskideen artean sustatzea.
• Euskaraz jolasteko baliabideak luzatzea.
• Umeak euskara eta dibertimendua lotzea.
Jasotzaileekiko erlazionatuak:
• Parte hartzaileen irudimena eta sormena aktiboki
bultzatzea.
• Umeei aisialdirako aukera egokiak eskaintzea.
• Familiei lan eta eskola ordutegiak uztartzeko
baliabideak eskaini.
Baloreen hezkuntzarekin erlazionatuak:
• Neska-mutilen arteko harremanak genero
berdintasunean oinarrituak izatea.
• Umeen arteko elkarrenganako errespetua indartzea.
• Hizkuntza medio, kultur artekotasunaren alde egitea.
• Ingurumenaren zainketa ekintza konkretuen bitartez
bultzatzea.
• Ohitura osasuntsuak barneratzea.
HELBURU OROKORRAK
• Parte hartzaileen
garapen integrala
sustatzea.
• Partaideen arteko
elkarlana eta harremanak
bultzatzea.
HELBURU ZEHATZAK
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
ABESTU ETA
JOLASTU EUSKARAZ
HAUR
HEZKUNTZA
LEHEN
HEZKUNTZA
Mota desberdinetako jolasak burutuko
dira; talde jolasak, jolas kooperatiboak,
jolas tradizionalak, dantzak eta
abestiak, munduko jolasak, hizkuntza
jolasak…
Euskararen erabilera sustatzea
Jolasetarako baliabideak eskaintzea
Euskara ikasiz eta erabiliz gozatzea
TXIKI·ERRITMO
(PSIKOMOTRIZITATEA)
HAUR
HEZKUNTZA
Musika, jolas eta ariketa desberdinen
bidez gorputzaren ezagupena,
mugimenduak eta erritmoa landuko
dituzte.
Jolasen bidez gozatzea, beste
haurrekin harreman orekatuak ezarriz,
diskriminazioak eta jarrera oldarkorrak
eta sexistak baztertuz.
Gorputzaren mugimendua eta
erritmoa lantzea
Umeen harremanak bultzatzea
Bakoitzak bere gorputza ezagutzea
Gorputza sendotzea
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
KONTU KONTARI
HAUR
HEZKUNTZA
Ipuinek garrantzi handia dute haur eta
gaztetxoen hezkuntza prozesuetan.
“Kontu-kontari” ipuin tailerren bidez,
euskarazko ipuingintzaz modu
atseginean gozatzeaz gain, talde-
sorkuntza izango da helburu nagusia.
Metodologia sortzaile eta parte-
hartzailearen bidez, irudimena,
hizkuntza eta adierazpena aberasteko
baliabideak landuko dira.
Haurren sormena sustatzea.
Ipuin eta kontakizunez modu
ludikoan gozatzea.
Ipuinekin lotutako sorkuntza
diziplina ezberdinak ezagutzea.
Talde lana eta elkarlana
bultzatzea.
Euskarazko komunikazio
gaitasuna hobetzea
EUSKAL DANTZAK
HAUR
HEZKUNTZA
ETA LEHEN
HEZKUNTZA
Mota desberdinetako euskal dantzak
ikasteko aukera izango dute.
Euskal kultura ezagutzea eta
transmisioa bermatzea.
Psikomotrizitatea eta gorputz
adierazpena lantzea.
DANTZA SALTSA
HAUR
HEZKUNTZA
ETA LEHEN
HEZKUNTZA
Saio hauen bitartez, modu dibertigarri
eta gozagarrian dantza ezberdinak eta
gorputz adierazpena landuko dute
txikienek.
• Haurren garapen psikomotorra eta
kognitiboa garatzea.
Haurrak musika, dantza eta
gorputz adierazpenaren esparruan
murgiltzea
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
TXIKIROLARI
HAUR
HEZKUNTZA
Oso garrantzitsua da txikitatik jarduera
fisikorako zaletasuna garatzea ohitura
osasuntsuak barneratzen hasteko.
Kirolaren bidez haurrek hainbat gaitasun
eta trebezia garatzen dituzte:
psikomotrizitatea, harremanak,
komunikazioa...
• Haurren garapen psikomotorra eta
kognitiboa garatzea.
Haurrek kirol mota desberdinak
ezagutzea .
Kirolerako zaletasuna piztea .
Bizitza osasuntsua sustatzea .
Talde lana eta elkarlana
bultzatzea.
SUKALDARITZA
HAUR
HEZKUNTZA
Elikadura osasuntsuaren inguruan
sentsibilizatzeko jarduera ludiko eta
gozagarria egitea da modurik
eraginkorrena. Horretarako, hainbat jaki
osasuntsurekin plater dibertigarriak
sortuko dira irudimena erabiliz. Elikadura
osasuntsuaz ohartarazteko jarduera
ludikoak egiteaz gain, tailer hauetan
ardura eta elkar-erantzukizuna lantzeko
estrategiak eta jarrerak ere sustatuko
dira.
Elikaduraren garrantziaz
sentsibilizatzea eta ohitura
osasuntsuak barneratzea.
Sukaldaritzaren bidez, elkar-
erantzukizunaren inguruko ardura
banaketez ohartaraztea.
Higienearekin lotutako ohiturak
barneratzea.
Euskararekiko motibazioa eta
erabilera indartzea jarduera
atsegin eta gozagarrien bidez.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
MARRAZKETA
LEHEN
HEZKUNTZA
Material eta teknika desberdinak
erabiltzen ikasiko dute eta horien bidez,
bakarka edo taldeka haien lanak sortuko
dituzte.
Teknika eta material desberdinak
ezagutzea
Irudimena eta sormena lantzea
IKAS LIBU
LEHEN
HEZKUNTZA
Etxeko lanak egiteko, edukietan
errefortzua jasotzeko, ikasteko
tekniketan trebatzeko edota irakur
zaletasuna bultzatzeko tartea izango da.
Ikasteko teknikak eskuratzea
Irakur zaletasuna sustatzea
Ikasketetan dituzten zailtasunak
gainditzen laguntzea
INFORMATIKA
LEHEN
HEZKUNTZA
Programa desberdinak erabiltzen
ikasteko aukera izango dute eta blog bat
sortzen lagunduko diegu.
Ezagupen berriak barneratzea eta
ikasitakoa praktikatzea
Programa zehatzak erabiltzen
ikastea.
KIROL ANITZA
LEHEN
HEZKUNTZA
Kirol desberdinak frogatzeko aukera
izango dute: saskibaloia, tenisa, futbola,
boleibola, eskupilota, atletismoa,
badminton, hockey, aerobic, eta
bestelakoak… Ekintza hau edozein
adineko umeei zuzen daiteke baina oso
egokia da lehen hezkuntzako lehenengo
ziklokoentzat.
Kirol eta jolas desberdinak
ezagutzea eta praktikatzea, kirola
bera, onuragarri eta dibertigarria
dela barneratuz lehiakortasunetik
eta norberekeriatik kanpo.
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
BIRZIKLAPEN
TAILERRA
LEHEN
HEZKUNTZA
Material desberdinak erabiliz eta batez
ere berrerabiliz, objektuak, ipuinak,
jokoak, jolasak eta abar sortzea
interesgune batetik abituak.
Teknika eta material desberdinak
ezagutzea
Irudimena eta sormena lantzea
Materialak berrerabiltzea
EUSKARA
INDARTZEKO SAIOAK
LEHEN
HEZKUNTZA
Euskararekin zailtasunak dituztenentzat
edota gure herrira heldu berriak
direnentzat modu ludikoan lantzeko
saioak izango dira.
Euskararen ezagutza eta erabilera
lantzea.
Euskararekiko motibazioa
areagotzea.
Euskara landuz gozatzea.
IKUS ENTZUNEZKO
TAILERRA
LEHEN
HEZKUNTZA
Teknologia berrien bidez sormena
landuko dugu, antzerkiak, blogak,
laburmetraiak eta abar sortuz.
Irudimena eta sormena lantzea
Teknologia berriak ezagutzea
INGELESA
LEHEN
HEZKUNTZA
Ingelesa modu ludikoan ikastea eta
indartzea, jolasen, abestien, antzerkien
eta ipuinen bitartez.
Ingelesa modu gozagarrian
ikastea eta indartzea.
ANTZERKIGINTZA
LEHEN
HEZKUNTZA
Antzerki munduan murgilduko dira
hainbat teknika ikasiz eta gorputz
adierazpena landuz.
Antzerki mundura hurbiltzea eta
mundu hau ezagutzea.
Gorputz adierazpena eta
ahozkotasuna garatzea.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
SUKALDARITZA
LEHEN
HEZKUNTZA
Elikadura osasuntsuaren inguruan
sentsibilizatzeko jarduera ludiko eta
gozagarria egitea da modurik eraginkorrena.
Horretarako, hainbat jaki osasuntsurekin
plater dibertigarriak sortuko dira irudimena
erabiliz. Elikadura osasuntsuaz ohartarazteko
jarduera ludikoak egiteaz gain, tailer hauetan
ardura eta elkar-erantzukizuna lantzeko
estrategiak eta jarrerak ere sustatuko dira.
Elikaduraren garrantziaz
sentsibilizatzea eta ohitura
osasuntsuak barneratzea.
Sukaldaritzaren bidez, elkar-
erantzukizunaren inguruko ardura
banaketez ohartaraztea.
Higienearekin lotutako ohiturak
barneratzea.
Euskararekiko motibazioa eta
erabilera indartzea jarduera atsegin
eta gozagarrien bidez.
KONTU KONTARI
LEHEN
HEZKUNTZA
Ipuinek garrantzi handia dute haur eta
gaztetxoen hezkuntza prozesuetan. “Kontu-
kontari” ipuin tailerren bidez, euskarazko
ipuingintzaz modu atseginean gozatzeaz
gain, talde-sorkuntza izango da helburu
nagusia. Metodologia sortzaile eta parte-
hartzailearen bidez, irudimena, hizkuntza eta
adierazpena aberasteko baliabideak landuko
dira.
Haurren sormena sustatzea.
Ipuin eta kontakizunez modu ludikoan
gozatzea.
Ipuinekin lotutako sorkuntza diziplina
ezberdinak ezagutzea.
Talde lana eta elkarlana bultzatzea.
Euskarazko komunikazio gaitasuna
hobetzea.
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
Jasotzaileak: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak.
JOLASAREN GARRANTZIA EUSKARAREN EREMUAN ETA BALIOETAN HEZTEKO PATIOAN
Jolasek ezinbesteko garrantzia daukate hizkuntzaren normalizazioan. Alde batetik hizkuntza baten ezagutza prozesuetan ematen diren
hiru ardatz nagusiak betetzen dituztelako: motibazioa, ezagutza eta erabilera, eta beste alde batetik, transmisioa ahalbidetzen dutelako.
Horrez gain, haurrak euren artean edo beste edozeinekin euskaraz erlazionatzea dakar jolasteak eta abesteak, eta hizkuntza honek
gozatzeko ere balio duela erakusten da. Hizkuntzaren erabilera ludikoa egiten da jolasen bidez, eta hau, motibazioa areagotzeko eta
euskara oharkabean barneratzeko eta erabiltzeko modu bat .
Jarduerak: Jolas tradizionalak, jolas kooperatiboak, talde jolasak, jolas erraldoiak, Kantu jolasak , Munduko jolasak, Bizkidetzarako
jolasak, Hizkuntza eta komunikazio jolasak, Kirol originalak, eta askoz gehiago …
ZURE PROPOSAMENA ESKATU !!
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
Azpiegitura
Eskolako azpiegitura erabiliko dugu eta garrantzitsua
izango litzateke eremu jakin bat mugatzea jarduerak beti
bertan burutzeko eta parte-hartzaileek erreferentziazko
jolasgune gisa har dezaten.
Bestalde, kanpoko jarduerei dagokionez, ezinbestekoa
litzateke aterpe, pilotaleku edo gimnasioa eskuragarri
izatea eguraldi txarra edo euria den egunetarako.
Azkenik, ekintza desberdinak burutzeko erabiliko dugun
materiala gordetzeko leku bat ere beharrezkoa izango da.
Materiala
Ikastetxeko baliabideak eta materialak erabiliko dira eta
materiala erosi behar izatekotan, aparte kobratuko da.
Burutuko ditugun ekintzak eta jolasak material gutxi behar
dutenetarikoak izango dira, erraz topa daitezkeen baliabideak
erabiliko ditugu eta ahal den heinean, norberak sor ditzakeen
elementuez baliatuko gara: zapiak, pilotak, baloiak, klarionak,
sokak, goma, kanikak, iturriak, etab…
Giza baliabideak
Hezitzaile guztiak aisialdiko begirale tituludunak izango dira eta
horrez gain, hurrengo ezaugarriak izango dituzte:
• Euskaldunak eta euskararen erabileraren sustapenean
trebatuak.
• Haurren hezkuntzan eta dinamizazioan trebatuak. Generoaren
eta kultuartekotasunaren alorrean trebatuak.
KOORDINAZIOA
Eragintza Kultur Erakundeko koordinatzaileak ekintzen jarraipena
egingo du eta programaren arduradunarekin lotuko da
beharrezkoak diren gai guztiak lotzeko.
Beste alde batetik, ikastetxearen arduradunekin ere koordinatuko
da, azpiegiturak ezagutzeko eta bestelako oharren berri izateko.
EKINTZEN KUDEAKETARAKO EREDUA
Eragintza Kultur Erakundeak eskaintzen duen eskolaz kanpoko
ekintzen kudeaketak hurrengo ezaugarriak ditu:
Giza baliabideei dagokionez
Ikastetxeak berak duen lan poltsarekin lan egiteko aukera.
Gure lan poltsako hezitzaileekin lan egiteko aukera.
Hezitzaileak ingurune hurbilekoak izatea.
Hezitzaileek gizarte esku-hartzerako lan hitzarmenaren araberako
kontratua izango dute. (Interbentzio soziala hitzarmen kolektiboa,
BAO 10/13)
Ekintzaren jarraipenari dagokionez
Ikasturte hasieran ekintzaren plangintza egingo da.
Hiru-hilabeteka jarduera bakoitzaren ebaluazioa egingo da
plangintzaren garapena zein izan den ezagutzeko eta suerta daitezkeen
arazo edo gabeziei aurre egiteko.
Ikasturte amaieran jardueren ebaluazioa jasotzen duen memoria
txostena aurkeztuko da.
Eskola bakoitzean hezitzaileak fitxa labur bat bete beharko
du. Fitxa horrek honako datu hauek izango ditu:
Ikastetxea.
Eguna.
Begiraleen izenak.
Burututako ekintzak.
Partaide kopurua.
Eguneko oharrak eta balorazioa.
Fitxa hori, hiruhilabeteko ebaluazioa egiteko erabiliko da
*Gizarte esku-hartzerako hitzarmen kolektiboa, BAO 13//10
Eskolaz kanpoko ekintzen prezioa orduko
> 30,00 €
Goiztiarrak programaren prezioa orduko
> 21,51 €