eskubideak dira, ez opariak. inor ez etxerik gabe...alemania grecia españa francia irlanda italia...
TRANSCRIPT
1
ETA NORABIDE BAT
PERTSONA BAT SEINALATU
GEZI HONEK
ADIERAZTEN DU:
BORROKAN JARRAITU,
GIZAKI GUZTIOK
ESKUBIDE BERDINAK
IZAN DITZAGUN
ESKUBIDEAK DIRA, EZ OPARIAK. INOR EZ ETXERIK GABE
2 0 1 2 k o A Z A R O A K 2 5
ETXERIK GABEKO PERSONEN KANPAINA
Laguntzaileak:
CáritasDiocesana de Bilbao
Bilboko Elizbarrutikoa
3
32
GIZARTE
Zer da Gizarte-babesa?Sistema kolektibo bat, (gizartearena, oro har), pertsonak bizitzako arriskuetatik babesteko asmatu dena.
Zer babestu behar da?• Gaixotasun-egoerak eta osasun-laguntza behar
dutenak.
• Baliaezintasuna.
• Zahartzaroa.
• Biziraupen-egoerak.
• Familiarekin eta seme-alabekin dauden arazoak.
• Langabezia.
• Etxebizitzarekin dauden arazoak (finantziazioa).
• Gizarte-bazterkeriak sortutako egoerak.
Noiz?Errentarik ez daukagunean edo daukaguna giza duintasunez bizitzeko lain ez denean.
Nola?• Errentak bermatuz (prestazio ekonomikoak).
• Gizarte Zerbitzuetarako sarbidea emanez (prestazio teknikoak).
• Desgrabazio fiskalen bidez laguntza emanda (zeharkako laguntza ekonomikoak).
Gizarte-babesa da Zuzenbide Estatu Sozialaren eta Gizarte Ongizatearen zutabeetako bat. 1978ko Konstituzioak Estatuaren babes-ekintza ezartzen du, honako printzipioetan oinarrituta:
• Unibertsaltasuna: denentzat da.
• Berdintasuna: errenta birbanatzen du.
• Lana: birbanaketa horretarako lehenengo bitarteko gisa.
• Elkartasuna: estali gabeko egoerak babesteko, bizitzeko behar diren gutxienekoak mantenduz.
BABESERAKO ESKUBIDEA
4 5
Nazio eta nazioarteko arauetan jasota dago:
• 1978ko Konstituzioa.
• Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.
• Europako Gutun Soziala.
• Lisboako Ituna.
• Erkidegoetako legeak.
Hazkunde zuhur, iraunkor eta integratua izateko 2020rako Europar Estrategia osatzen du:
Hazkundea denontzat izan dadin, EBk bere helburuen artean ezarri du gizarteratzearen sustapena, pobrezia gutxituz.
Baina:• Europan sei pertsonatik bat pobrezian bizi da (80 milioi
gizaki).
• Azken urteotan, krisiarekin edo krisirik gabe, ez da egoera hori aldatu.
Pobreziaren aurka egiteko proposamenen artean hauek:• Aukera-berdintasuna bermatzea.
• Gizarte Babeserako sistemak indartzea.
• Trantsizio garaietan diru-sarrerak bermatzea.
BIZITZEKO DIRU-SARRERAK BERMATUTA EDUKITZEKO:
GIZARTE GASTUETAKO INBERTSIOA. EB-N BATEZ BESTE: %27,8
0
5
10
15
20
25
30
35
40
Bélgica
Dinam
arca
Alem
ania
Grecia
Españ
a
Franci
a
Irlan
daIta
lia
Luxe
mburo
Holanda
Austria
Portugal
Finla
ndia
Suecia
Reino U
nido
1992
2005
«Botere publikoek baldintza egokiak sustatuko dituzte... eskualdeko errentaren eta errenta pertsonalaren banaketa bidezkoagoa izan dadin...»
«...herritar guztientzako Gizarte Segurantzaren erregimen publikoa mantenduko dute, premia egoeretan behar adinako gizarte-prestazioak bermatuko dituena, bereziki langabezia egoeran»
1978ko Konstituzioa, 40. eta 41. Artikuluak
4
PERTSONEN ESKUBIDEAK
6 76
GUREHIRIETAN?
Gero eta gehiago dira Estatuan bizitzeko zailtasun handiak dituztenak: 10.287.527 pertsona.
2007 2008 2009 20102011 (behin-behinekoa)
Pobreziaren arrisku-tasa
Pobreziaren arrisku-tasa
Pobreziaren arrisku-tasa
Pobreziaren arrisku-tasa
Pobreziaren arrisku-tasa
Guztira 19,7 19,6 19,5 20,7 21,8
HORTAZ, NOLA EMANGO DIEGU GIZARTE BABESA
GEHIEN BEHAR DUTENEI?
AZKEN URTEOTAN ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ERANTZUNA HONELAKOA DA:
• Aldaketa murriztaileak egiten dira gizarte-zerbitzuei eta diru-sarreren bermeari buruzko legeetan edo gizarte-bazterkeria eta pobreziaren aurkako arauetan.
• Zorroztu egiten dira oinarrizko errentak/gizarteratzeko gutxieneko errentak/gizarte-laguntzako soldata eta abar eskuratzeko baldintzak.
• Mugatu egiten da prestazioen iraupena.
• Horiek tramitatzeko, legezko bizilekua eta denbora bat erroldatuta egotea ezartzen dira baldintza gisa.
ETA ZER ARI DA GERTATZEN
INE ECV: POBREZIAREN ARRISKU-TASAREN
BILAKAERA ESPAINIAN
88
ESKUBIDEAK DIRELAKO, EZ OPARIAK
Oparia da nahi dutelako ematen didaten zerbait, eta baliteke merezi izatea edo ez; baina, jakina, ematen badidate, “merezi dudalako” izango da.
Oparia aldi baterako zerbait da, une batekoa… Eta ematen ez badidate, ezin dut ezer egin (beharbada gaizki sentitu, baina ezer ez gehiago).
Oparia dator oparia egiten didanak nahi duenean, ezin dut jakin noiz, nola eta non.
Oparia ez da unibertsala, ez berdintasunezkoa, eta are gutxiago, elkartasunezkoa. Eta opari hori ez bazait iristen, non eta nori erreklamatu behar diot?
GIZAKIAREN ESKUBIDEAK, Elizaren Irakasbide Sozialak dioskunez, gure garaiak ematen digun aukera bat dira, eskubide horiek finkatuz, giza duintasuna modu eraginkorrean aitortu eta mundu guztian sustatzeko.
9
EZIN DIRA LEGE MULTZO BATEN LETRA HUTSEAN GELDITU.
ERAGINKORRAK IZAN BEHAR DUTE, BERMATUAK, BABESTUAK ETA AGERIKOAK.
© Inma Gracía Campero. Santa Clara Etxea. Jaén.
10 1110
GIZARTE BABESERAKO eskubidearen tresnek (ekonomikoak, laguntzekoak/esku-hartzekoak) errealak eta iraunkorrak izan behar dute, baztertuta eta gizartetik kanpo (botata) dauden pertsonentzat. Ikusezin bihurtzen ditugulako.
Etxerik gabe dauden pertsonek gure arauen babesa izateko eskubidea dute, besteek baino babes handiagoa ahal bada, bazterkeriarik larrienean bizi baitira (harremanetan, etxebizitzan, lanean, osasun arloan baztertuak). Eta legearen babes hori honakoetan ikusi behar da:
• Gizarte Babeserako Eskubidea izateko erraztasuna (dokumentuen eta denboraren oztopoak alde batera utzita).
• Eskubide horiek gauzatzeko bermea (gizarte-zerbitzuek emandako babes sistemen eta segimenduaren bidez. Eta laguntza-tresnekin –kaleko baliabideak, bizilekuari eta etxebizitza sozialei dagozkienak eta abar-).
• Babes juridikoa, hala badagokio (aholkularitza, doako lege-laguntza, etab.).
1212
«Kalean bizi gara egunero eta zureak ez bezalako begiekin ikusten dugu hiria. Ikusten dugu nola garbitzen dituzten hiriak eta nola garbitzen gaituzten gu ere, gu etxegabeok, edozein lekutan traban gaudenok. Gertakari handiren bat dagoenean (errege-ezkontzak, olinpiadak…), hirietan obra berriak erakusten dira, loreak jarri, fatxadetako pintadak garbitu… kaleetako pobreak kendu; ezkutatu egiten gaituzte, traban gaudelako. Hiri-altzariak aldatu eta bizkarralderik gabeko bankuak jartzen dira edo aulki txikiagoak, ez ditzagun lotarako erabili eta beste toki batera joan gaitezen. Bota egiten gaituzte, badakite hor gaudela, baina ez gaituzte kontuan hartzen.
Gutako batzuk “zoratu” egiten gara batetik bestera ibiltze horrekin, eta inor ez da jabetzen gure sufrimenduaz, gure egoeraz. Autonomia Erkidego bakoitzak bere arauak ditu (...) Oso gutxitan ematen digute dauzkagun aukerei buruzko informaziorik, gure datuak hartu besterik ez, eta jende asko badago zain, ia begiratu ere ez digute egiten, bihar ez garelako berriz etorriko.
Edozein laguntzak ez du balio, badirelako “jakin gabe laguntzen dutenak”. Dirua ematen dizute “superreko” ate ondoan eta horrek eskean jarraitzera animatzen zaitu, zeure egoerarekin konformatzen zara, baina sakonean badakizu beste zerbait behar duzula: lana, etxea... Eta ez duzu lortzen, eta jendea pasatzen da eta ez dizu begiratzen edo txanpon batzuk uzten dizkizu, eta egoera eutsiezina egiten zaizu eta edan egiten duzu, indarra izateko eta “duintasun ezari” eusteko: non garbiturik ez izatea, limosna eskatzea, nora joanik ez izatea. Ez dugu ikusezin izaten jarraitu nahi, eskubide osoko herritar izan nahi dugu. Ez dugu nahi gure eskubideak eskatzen ibili behar izatea, ez direlako oparia, gure eskubideak dira, prestakuntza izateko, medikuak artatu gaitzan, gizarte zerbitzuetan kasu egin diezaguten, epaitegietan arreta eman diezaguten (…)»
2011ko ETXERIK GABEKOEN KANPAINAKO MANIFESTUTIK laburtuaEtxerik gabeko pertsonak
«Casa de Abraham» Gizarteratze ZentroaCiudad Realeko Elizbarrutiko Cáritas
13
1414
20 URTEKO KANPAINA, 1992-2012
20 URTE SENTSIBILIZATZEN ETA ETXERIK GABE DAUDENEN ETA OINARRIZKO
ESKUBIDEAK LORTZEKO ZAILTASUNA DUTENEN EGUNEROKO ERREALITATEA
SALATZEN.
15
SON DERECHOS, NO REGALOS. NADIE SIN HOGAR
2 5 D E N O V I E M B R E 2 0 1 2
CAMPAÑA DE PERSONAS SIN HOGAR
Entidadescolaboradoras:
16
Jarrai gaitzazu “Inor ez Etxerik Gabe” (Nadie Sin Hogar) taldean eta “@NadieSinHogar” helbidean
ZER ESKATZENDUGU? Administrazio Publikoei:• Gizarte babeserako ahalegina handitzea, BPGren gaineko portzentajea EBko batez bestekora hurbiltzeko.
• Oinarrizko Errentak edo Gutxieneko Errentak Bermatzeko Sisteman sartzeko eta emateko irizpideak bateratzea.
• Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko sistema global bat antolatzea, Estatuak eta Autonomia Erkidegoek parte hartuta.
• Estatuko lurraldean bizi diren pertsona guztiei, eskubide subjektibo gisa eta berdintasunean, Gizarte Zerbitzuen sistemarako sarbidea bermatzea.
Hedabideei:• Errealitate horren inguruko sentsibilizazioa eta salaketa egiten jarraitzea,
sentsazionalismo errazetan erori gabe, gure Kanpainen helburu iraunkorra betetzeko, hau da, etxerik gabe dauden pertsonak ez estigmatizatzea.
Gizarte osoari:• Krisi garai hauetan (Administrazio Publikoek gizarte-politikak
lehenesteko arazo latzak dituzten garaiotan) ahulenen, hau da, bazterkeria egoera gogorrenean dauden pertsonen gizarte-babeserako eskubidea exijitzen eta erreklamatzen laguntzea.
Laguntzaileak:
CáritasDiocesana de Bilbao
Bilboko Elizbarrutikoa