eusko jaurlaritzako hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta...

23

Upload: others

Post on 19-Jan-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu
Page 2: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak onetsia (2004-V-20)

Azalaren diseinua:Iturri

Maketazioa:IPAR

Ilustrazioak:Juan Luis Landa

© Testua:Resu Abasolo, Julen Arexolaleiba, Mariam Bilbatua, Jesus Garmendia, Matilde Sainz

© EREIN 2003. Tolosa Etorbidea 107 - 20018 Donostia

ISBN: 84-9746-184-3

Inprimategia:Grafman S.A. • Gallarta (Bizkaia)

Page 3: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

Euskal Hizkuntza eta Literatura

DBH 4

Resu AbasoloJulen ArexolaleibaMariam BilbatuaJesus GarmendiaMatilde Sainz

Ane Miren Aizpeurrutia eta Ion Anduezaren lankidetzarekin

erein

Page 4: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

5

AURKIBIDEA or.

1. UNITATEA Testua ...................................................................................................................... 6Deskribapena literatur narrazioan .............................................................................. 8

Morfosintaxia........................................................................................................... 29Perpaus bakunak eta elkartuak ................................................................................... 29

Literatura: Bertsolaritza (II) .................................................................................................. 32Euskal mundua, gurea: Gazteak eta euskara...................................................................... 38

2. UNITATEA Testua ...................................................................................................................... 42Hitzaldia..................................................................................................................... 44

Morfosintaxia........................................................................................................... 60Perpaus elkartuak. Juntadura...................................................................................... 60

Literatura: Euskal erromantzeak........................................................................................... 64Euskal mundua, gurea: Hizkuntzen prestigioa dela eta ez dela, alderdi kuantitatiboa ... 68

3. UNITATEA Testua ...................................................................................................................... 72Curriculum vitae-a ...................................................................................................... 74

Morfosintaxia........................................................................................................... 87Menderakuntza (I): Konpletiboak, zehar-galderak, erlatibozkoak............................. 87

Literatura: XVI.-XVII. mendeak: Etxepare - Leizarraga - Axular .......................................... 93Euskal mundua gurea: Hizkuntzen prestigioa dela eta ez dela, alderdi kualitatiboa ...... 97

4. UNITATEA Testua ...................................................................................................................... 104Dossier informatiboa.................................................................................................. 106

Morfosintaxia........................................................................................................... 135Menderakuntza (II): Helburuzkoak, kausazkoak, moduzkoak, baldintzazkoak ......... 135

Literatura: XIX. mendea: Mogel - Bilintx - Elizanburu - Arrese Beitia - Txomin Agirre....... 143Euskal mundua gurea: Euskararen ibilbide historikoa (I) .................................................. 151

5. UNITATEA Testua ...................................................................................................................... 156Eztabaida ................................................................................................................... 158

Morfosintaxia........................................................................................................... 171Menderakuntza (III): Denborazkoak, kontzesiboak, konparaziozkoak ...................... 171

Literatura: Berpizkunde garaia (1930)................................................................................. 176Euskal mundua, gurea: Euskararen ibilbide historikoa (II) ................................................ 181

6. UNITATEA Testua ...................................................................................................................... 186Testu dramatikoa (antzerki idatzia) ............................................................................ 188

Morfosintaxia........................................................................................................... 206Testu mailako loturak: Lokailuak.................................................................................. 206

Literatura: Euskal antzerkia .................................................................................................. 210Euskal mundua, gurea: Euskararen ibilbide historikoa (III)................................................ 214

Page 5: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

Deskribapena duen literatur narrazioa idatzi

Ikastunitate honetan honako hauek egingo ditut:– Deskribapena zer den gogoratu eta ezaugarriak identifikatu.

– Deskribapena eta narrazioa bereizi.

– Testu-mota honetaz dakidana kanporatu, eta beste batzuek dakitena entzun eta eba-

luatu.

– Testu-mota honen zenbait ezaugarri testuetan identifikatu: antolaketa, izenlagunak,

konparazioak, metaforak...

– Testu-mota honen arauak jasoko duen kontrol-zerrenda osatu.

– Testua kontrol-zerrendaren arabera idatzi.

– Irakasleak eta ikasleek eginiko oharren arabera zuzenketak egin.

– Eginiko hutsen gainean hausnarketa-lana egin.

Ikastunitatean zehar honako hauek egiten ikasiko dut:– Testu-mota honetaz dakidana kanporatzen eta ikaskideekin konpartitzen.

– Deskribapenak narrazioan duen zentzua ulertzen.

– Deskribapenak narrazio-testuetan txertatzen.

– Eginiko hutsen gainean hausnarketa egiten.

– Dauzkadan arazoei soluziobideak aurkitzen.

DESKRIBAPENA LITERATUR NARRAZIOAN

Ikastunitate honetan literatur deskribapena landuko dugu eta, horretarako, zenbait idazle-

ren deskribapenak aukeratu ditugu irakurri eta aztertzeko. Horrela, bukaeran, zuen ekoiz-

penean ikasitakoak erabil ditzazuen eskatuko zaizue. Literatur lehiaketa batera aurkez

dezakezue zuen deskribapena, edo, bestela, zuen ikastetxeko liburutegian utzi besteek ira-

kur dezaten.

Page 6: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

1. UNITATEA

Page 7: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

8

1. UNITATEA: DESKRIBAPENA DUEN LITERATUR NARRAZIOA IDATZI

ZUENAURREZAGUTZAK KANPORATZEN1.1. Hona hemen zenbait irakurgai. Arretaz irakurri. Ondoren, aztertu taldean buka-

eran dauden baieztapenak (egiazkoak diren, zergatik eta abar).

1. Irakurgaia

2. Irakurgaia

(...)Atzekaldera joateko pasabidea estua zego-en sukaldeen aurretik, eta behiak etaManolete gizarajoaren akabatzailea, jen-dea ikusi orduko, aurreraka oldartzenziren, jana zetorrelakoan, eta pasatzenzenarengandik hogei zentimetrotara geldi-tzen ziren adar-puntak; pasatzen zenabikietakoa bazen, no problem, “OIN EZ,JUANITAAA!” esango zion, adarretikheldu kopetaldean jo builaka, ni paretariSpiderman baino erantsiago, baina eske ai!Pasiloaren bukaeran aharia zegoen!Adarretik adarrera! Sekula ez nintzenohitu, handik beti pasatzen nintzen SpeedyGonzálezenak eginez (...)

Joxean SagastizabalKutsidazu bidea, Ixabel

Alberdania

(...)Kuku-erloju bat egin nion behin bezero bati. Kanpotik normala zen, eguronekoa baina normala. Edozein ebanistak egin zezakeen. Kukuan zegoenaldea: erdia egurrezkoa -pagoa- eta kristalezkoa beste erdia. Kristalezkopiezak hutsik egin eta merkurioa sartu nuen bertan. Dotorea, gero; klasehandikoa. Uste dut bezeroak ere estimatu zuela. Medikua zen. DonAlvaro. Mediku bakarra orduan. Orain mundu guztia da medikua (...)

Unai ElorriagaSprako tranbia

Elkar

Page 8: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

9

TESTUA

3. Irakurgaia

(...)Osaba Lazaro aitaren anaia zen –arestian esan dut-, eta hark ere kristal lodiko betaurreko-ak zituen. Eta prismatiko handi batzuk zituen, huts egin gabe mendira eramaten zituenak,naturaren ikuskariak eta harraparien hegaldiak miresteko. Gizon berezia baitzen osabaLazaro. Arotza zen ofizioz, eta oso bastoi politak egiten zituen, batean zurari suge etaherensuge baten itxura ematen ziola, eta besteetan marrazki ezin politagoak egiten. Abilabaitzen osaba Lazaro bere egiteko haietan! Eta, batzuetan, gonbidatu egiten ninduen bereibilaldietan. Egun batean, esate baterako, nik bederatzi edo hamar urte nituela, Santio men-dirantz eraman ninduen, bazkalondoan. Gailurrera iristeko gutxi falta zitzaigunean, mirubat ikusi genuen, zeruan jira eta bira. Eta osabak, hari begira liluraturik, esan zidan:-Hobe, bai, batzuetan miruak izango bagina...! begira ezak, bestela, bertatik bertara pris-matikoekin (...)

Joan Mari IrigoienIpuin batean bezala

Elkar

4. Irakurgaia

(...)

Aurrez aurre egokitu zitzaion. Zango toles-tuak bi beso gurutzatuekin lotuz eta koko-tsa belaun artean zuela zegoen hormarenkontra eserita. Berak bezala, hark ere ingu-ruko jardun jarioaz desinteresaturik ziru-dien, eta zigarro bat bestearen ondoren arizen erretzen, asegaitz, zigarro mutur bakoi-tzaz ondorengoa piztuz.

Begi-bistakoa iruditu zitzaion hura eregiroz kanpo zegoela eta, entretenitze alde-ra, besteengandik bereizten zuena bilatzea-ri ekin zion.

Erretzeko moduak antsietate nabarmenasalatzen zuen, eta bizar hazten hasiak,

Page 9: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

10

1. UNITATEA

berriz, ez zirudien aukera estetiko baten ondorio. Ez zen erraza, bestalde, mailasozial zehatz batean kokatzea; estudiante manerak bazituen ere, ez zitzaionbehargin herritarraren kutsurik falta eta, orokorrean –zabarkeriatzat jotzeagehiegizkoa litzatekeelarik ere-, eskasian bizi direnen baldreskeria adieraztenzuen. Ezaugarririk nabarmenena, ordea, eta IñakiAbaituari interesa gehien piz-ten ziona, bekokia sudur gainetik ilearen erroetaraino gurutzatzen zion eba-tondo zuria zen. Gerora ohartuko zenez –ez zen sekula ohituko higuingarriagertatzen zitzaion ikuspen hartara–, haserraldietan kolorez aldatu ohi zitzaion,gorrimin ilun bihurtzeraino. (...)

Ramon SaizarbitoriaHamaika pauso

Erein

5. Irakurgaia

(Esaizu 1eko 6. ikastunitatean irakurritako testua irakurriko dugu oraingo honetan)

Joanes ArtzainaUra zan gizona, ura!Zazpi oin ta erdi luze, makal zugatzaren irudira zuzen, pagorik lodiena bai-tzen zabal, artegogorra bezela trinko, gorosti ezearen antzera zimel.Horrela zan Joanes nik ezagutu nuanean.Sendoak zeuden oraindik artzai zarraren beso zaintsuak, txit azkarrak bere oñak, zindoakbere bular auspoak...

EGIAZTAPENA1. Deskribatzaileak ongi ezagutu behar du deskribatuko duentokia, pertsona, egoera...

2. Deskribapena idazteko ez da kontuan izan behar irakurlea,berdin zaio irakurlea nor den.

3. Deskribatzaileak kontuan izango du deskribapena irakurrikoduen irakurlearengan sortu nahi duen eragina; beraz, deskri-bapen-testuak helburu bat du produzitzen duenarentzat.

4. Poesiaren bidez ere deskriba daiteke.

5. Idaztankerari dagokionez, deskribapena nolakotasuna adie-razten duten elementuz beteta dago: adjektibo-sintagmak(ederra, oso ederra,…) eta adjektibozko perpausak.Horrela balitz, identifika itzazu testuetan honelako elementubatzuk.

Page 10: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

11

TESTUA

6. Hiztegiak garrantzi berezia du deskribapen-testuetan.Identifika itzazu testuotan deskribatzeko balio duten hitzaketa hitz-multzoak.

7. Deskribapen gehienak narrazio-testuetan egoten dira txertatu-ta.

8. Deskribapen guztiek ez dute helburu bera, helburuak anitzakizan daitezke: informatzea, denbora pasaraztea, konbentzi-tzea...

9. Narratzaileak nahi duenetan narrazioa gelditu eta narrazioa-ren elementuren bat deskribatzen du.

10. Kasu batzuetan deskribapena aspergarri egiten zaio irakur-leari eta, irakurri gabe, aurrera pasatzeko gogoa ematen dio.

2. Berrikusi irakaslearekin aurreko ariketan taldean emandako erantzunak. Ondo-ren, idatzi deskribapen-testuari buruzko zenbait ezaugarri.

Irakurri dituzun deskribapenak idazteko, honako baldintza hauek bete behardira gutxienez. Justifika ezazu baldintza bakoitza, eta adibide gehiago topatutestuan.

1. Deskribatzailearen jakinduriari dagokionez:

– Idazleak jakin egin behar du idazten dituen gaiez. Adibidez: ebanistekegurra lantzen dutela (ikus 2. irakurgaia)

– ...............................................................................................

– ...............................................................................................

– ...............................................................................................

2. Hartzailearen (irakurlearen) jakinduriari dagokionez:

– Irakurleari zenbait adjektibo ezagutzea eskatzen zaio. Adibidez: Zabar-keria (Zabarkeriatzat jotzea interes gabekotzat jotzea dela jakin behardu irakurleak 4. irakurgaian), zaintsuak (beso zaintsuak, 5. irakur-gaian)

– ...............................................................................................

– ................................................................................................

– ...............................................................................................

Page 11: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

12

1. UNITATEA

3. Literatur testuetan agertzen diren zenbait baliabide erabiltzen dira irakur-gaiotan:

– Konparazioak, adibidez: “handik beti pasatzen nintzen Speedy Gonzále-zenak eginez.” (1. irakurgaia), “arte gogorra bezala trinko” (5. irakur-gaian)

– ................................................................................................

– ...............................................................................................

3. Hona hemen narrazio baten hasiera. Bertan, deskribapen-zati hauek aztertunahi ditugu:

– Beltzez jantziriko...

– Belak beterik, uhainak laban bortitz batez bezala ebakitzen ziren ontziarenaurrean.

Horretarako, azpimarra itzazu testuan. Ondoren, aztertu zer esan nahi duteneta zertarako ematen dituen narratzaileak horrenbeste zehaztasun. Zer lortunahi du? Guztion artean, zehaztu deskribapenaren funtzioa.

Arima naufrago bakartiak

Liverpool, 1814ko urriaren hamazaz-pia, Acushnet itsasuntziko marinelekez zekiten zein zen heuren bidaiarenhelburua, Afrika hegoaldetik iraganbehar zutela salbu. Beltzez jantzirikoagure batek, “deabruarekin itsasora-tzen bahaiz berarekin egin beharkoduk bidaia” esan zion grumeteari,kaian, baina mutikoak ez zion erre-frauari garrantzirik eman. Eguerdikobelak zabaldu eta, haizea aldeko,abiatu ziren hegoalderantza.Belak beterik, uhainak laban bortitzbatez bezala ebakitzen ziren untziarenaurrean. Kalatxoriek, hagen artetiksilioka, luzaroan lagundu zuten, etaizurdeek ere, egun oskarbi eta gauizartsuan, bidaien arnasa den brisarahozkirriarekin. Gorputz indartsu eta

Page 12: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

13

TESTUA

harro bat zen Acushnet izeneko belerohura itsaso zabalean, bere merkatarieginbideetarik ez okertu ez berandutu-ko zenik ez zirudiela.Lehen goizaldean marinel irlandar batzegoen lema zaintzen. Kriseilu ahulbaten antzera argitzen zuen ilargiak,uretan bide bat erakutsiaz, haizea sua-bea eta hotza, izarrak beren azkenkeinuak egiten, olatu malenkoniatsuak.Lemazainak, dei misteriotsu bati amoreemanaz, zilar bidera gidatu zuenuntzia. Marinel irlandarra leman zego-en, oraindik, gaua egun bilakatu zene-an, eta ekialdean ortzea eta ura larro-sen koloreaz tindatzen ikusi zuen.Lehorra urrin utzia zuten eta ez zeninguru guztian itsasertzik igartzen. (...)

Joseba Sarrionandia, 1983

EGIAZTAPENADeskribapena testu-zati bat da. Kontaketako pertsonaia bat,objektu bat edo toki bat deskribatzea du helburu. Deskribapen-testu gehienak narrazio baten barruan agertzen dira.Deskribapenaren helburua kontaketaren toki, une edo pertsonaia-ren baten informazio gehigarria ematea da. Horren bidez efektujakin bat lortzen du narratzaileak: erakutsi, konbentzitu, nahasteasortu...

Page 13: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

14

1. UNITATEA

4. Hona hemen aukeratutako testua. Taldeak egin eta irakurri txandaka. Gogoraitzazu Esaizu 3-n irakurtzeko ematen zitzaizkizun gomendioak.

TESTUA: ESTAZIOKO BEGIRADAK

DESKRIBAPENA ULERTZEA2.

“Estazio abandonatu bat,aulki bi, eta hamaika

istorio asma ditzake tristurak”Michel Saulaie

Iragan da azken trena, burdinbide amaigabetan galtzera, eta ez da isiltasuna bainogeratu, olio zaharraren usainez. Hiriko bazter auzo baten bazterrean, etxalde arraildubat da estazioa, zeinera gatazkarik gabe abailtzen den gaua, bere amets arriskutsue-kin. Hari mehe eta geldotan hedatzen da kriseilu ahul baten antzera. Kristala hautsi-rik eta orratzak geldirik dituen horma-erloju bat dago, gainerako guziaren zaindari.Landare more eta mendre batzu harri grisen artean, lur zokorik urrienetan hazten dira.Eta aulki bi ere badaude, erdi ilunetan, argi haritxoak desegin eta galtzen diren alde-an. Andere bat dago eserita aulkietarik batetan, oinetako beltz eta gona urdinez jan-tzia, eta zabalik duen kazetak erabat ezkutatzen ez duen alkondara edo jersei ferdes-kaz. Trenbideko orratz zaindaria hurbildik iraganen balitz berari begira geratukolitzateke, desira lizunak gogoratuaz edota nor ote den imajinatuaz, baina hiriko kalenagusietan ibiltzen dira orratz zaindariak abandonoaren orduetan.Aulkiko anderea, Marie Laure, anuntzioak irakurtzen ari da, agian, lan bila. Hurrinutzi ditu gurasoak eta sortetxea hiri handira etortzeko. Zulako neskatila bat –esandiote– galdu eginen da hemen bakarrik ibiliez gero. Neskamerakoetorri da, baina edozein enplegu onartuko luke. Iadanik ez dabere begi nabarretan galbururik, ahuntzik, enararik islada-tzen.Ez dira bere begi nabarretan isladatzen eskaparate margo-tsuak, semaforoetako argiskak eta bidazti saldo ezezagu-nak ere. Ametsetako gauzen antzera itzali zaizkio, eskenahuts bat bakarrik geratu da estazioan. Espaloietan ibiltzeaez da –esan diote– gariak zangoak laztantzen dizkizune-ko garitzetan ibiltzea, gehiago nekatzen da. Ostatu batenhelbidea eman diote, eta sakelean du gorderik, iada soberaibili delako, eta eskena huts honetatik behatuko du gaua ira-gaiten, izarrei aholkuren bat galdetuaz.Baina, ez da hori, ez da egunkaria leitzen ari, argirik aski ez dagoelako,

Page 14: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

15

TESTUA

begiratu egiten du soilik. Ana da aulkiko andere horren izena, arkitekto famatu batenemaztea, bi urtez eroetxean eduki duten seinora. Bere semea gerlara joan, hil, eta beraerotu egin omen zen, oihalak, ispiluak eta irriak baztertuaz. Bakarrik, bere buruare-kin mintzo da haur denboretako jolasez, lili zurien artean emaniko lehen mosuez,haurgintzako erdi minez, haurtxoa aitonaren erretratu bizia omen zenaz, haurrak lauurterekin egiten zuen irribarreaz, tren luze eta bete batek soldadu jantzita eramanzuen uneaz. Haurra –esaten du– han dator trena, truku, truku, begira. Estazio honeta-ra dator ilunabarrero, eta malkoak isuritzen ditu etxeko zerbitzari bat bere bila etor-tzen den arte. Ene anderea –esanen dio– goazen etxera, haurrari ditia emateko orduada.Egunkaria tolestu eta boltsan sartzean, gazteagoa dela igartzen da. Agatha izena ukandezake, zergatik ez, eta bere aitaren ehorzketan egon berri da, agian. Luzaroan hurrinibili ondoren, aita handi, aita hantuaren alaba errebelatua, egunotan, harmadako buru-zagi ohiaren gorpua zerraldoan etzanik begiratzeko itzuli da. Bart, ahaide negartiakaldendu zirenean, kendu egin zizkion gorpuari, ohorezko medailak, ordez,latorrizko faltso batzu imintzeko. Gero, galtzariko zinta askatu etagorpu zaharraren uniformeko sakelean sartu zuen, alaba erregalo-tzat. Gaubelan egon zen, leihoaren markoan eserita, lehen eguzkierrainuek zeharkatu zuten arte. Arratsaldeko hiletaren ondoren,estazio lohi honetara etorri da, oroitzeko edo, ez daki, ahaztu-tzeko. Ez daki, ez eta ere, zer. Hotza egiten du, hegoalderantzaabiatuko da bihar.Izan daiteke, halaber, bere senarraren zain etorritako andere bat,Arantxa. Adats beltz eta lisua du, aurpegi luzea, ezpainak betiirekitzen ari dela dirudiela, begi handi borobilak, eta sugar zurbileta gori bat begietan, iluntasunean. Zelan igartzen da hainbeste?Argi haritxoak beragana hurbiltzen ahalegintzean galtzen dira, iritsiorduko, eta errainu galdu eta hilkorren batzu soilik ailegatzen zaizkiolaztantzera. Xarma ezti eta malenkoniatsu bat dario. Inguruan inor ez badago, noren-tzat da xarma hori? Inorentzat ez, eta halaere esperoan dago. Senarra hamaiketakotrenean helduko dela uste du, seaskan lo utzi du haurra, eta ez daki hamaiketan tre-nik ez dagoela.Edo, eman dezagun, bere erropa koloretsuaz, puta bat dela, Claudine. Arroz hautsazzuritu ditu masailak, zimurrak estaltzearren. Itzal beltz bat da, gaueko mitxeleta bel-tzen artean, bidaztiren baten haiduru, edo ez, bakarrik egon nahian. Akigarria da bizi-

tza –pentsatu du– berunezko arratsetan. Aizak –nori diotso?– ukitu nahi ditukene izter arteak? Itzalak bakarrik inguruan, bagoi eta landare sikuenak,eta erosle gabe geratzen da larrua, herrialde mutu batetan. Cognacbotila tipi bat du boltsan, ukendu eta errimelekin batera, atera etazurrutada bat edan du. Urte gehiegi iragan da azkenengo amodiogutuna jaso zuenetik; idatzi, ez du egundo idatzi.Baina ez. Ez da egia. Aulkian ez dago andererik, ez inor.Irudimena da guzia. Imajinazioak sortu eta biziarazi du, irudiakezerezaz moldatuaz, eta aulki horretan imini. Bai, han hurbil,beste aulkian eserita dagoen gizonaren imajinazioak asmatu duanderea, bere begirada geltoki bakartian zehar beste begi batzukin

gurutzatu nahi ukan duenean. Sonbreiru beltza du eta xaketa urdiniluna, traxe guzia da ia beltza leku haretan. Ez du sendimendurik ez

Page 15: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

16

1. UNITATEA

desirarik aurpegian isladatzen, begirada batzutan beste aulkira eta bestetan bere ahu-rretara zuzentzen duenean. Orratz zaindariaren emazteak, bere etxean, gortina bazte-rra mogitu eta leihotik estaziora begiratuez gero, bere senarra ez dela jakingo luke,baina sukaldean aritzen da ezertaz axolatu gabe.Louis da. Lehengusinak hamar urte zituen elkarren aurrean biluzteko tratua egin zute-nean, estazio honetan, arrats zohardi batetan. Alkondara gorantz altzatu eta gona eror-

tzen utziaz biluztu zen neskatxoa, gorputz mehe zuriska bat erakusteko.Orain geltokian gertaera hura gogoratzen duen gizona, haurra orduan,arineketan aldendu zen biluztu gabe, malezia konplituaren atseginaz etamisterio erdi deskubrituaren ikaraz. Gaur arratsaldean, espaloi batetikbestera iragaiten ikusi duenean, orduko bezalako kexua igarri dio lehen-gusinari begitartean.Edo, kalegarbitzailea da, Joào Miguel; traxeak ezin du inor engainatu,dastatuegi dagoelako. Ez du oraindik lanerako ordua, gauerditik goizeraarte ari-tzen bait da lanean, eta haiduru dago. Bildu eta erre behar dituenpanpina hautsi eta erroberarik gabeko bizikletetaz pentsatzen du.Ortzeko bobedan izarrak, txintxeta hurrin batzu dira eta brisara hozkirribat egiten du, baina hotz handiagoa eginen du goizaldean, egunsentiarenaurreko orduan batez ere. Traxe horiak jantzi eta hiriko kale guziakkorrituko dituzte kamioi hori handitan, zine karteleren azpian kartoiakbilduaz, diskoteken aurrean kristal hautsiak bilduaz, eliza aldeko plazansitsak harturiko aulkiak. Eta, orain, kalegarbitzailea fruten merkatuankaxatan geldiro usteltzen den sagarraren antzerako senditzen da.

Bestelan, gizon zahar bakarti bat dateke, Jon. Urdindurik igartzen zaio adatsa, son-breiru barregarri baten azpian. Semealabarik baldin badu, hurrin daude, habia utzita-ko hegaztien antzera, hurrinegi. Munduaren doi doi bestaldean umotzen dira gerizak,antzutasuna baino ez da hemen geratu. Bizitza kipula zuritzea da –esan du– horrega-tik negar eginarazten du hainbeste. Bizitza hare gaztelu bat da –esan du– horregatiksuntsitzen da uhainik uhain. Semealabek itzuliko direla abisatu diote. Poema malen-koniatsu bat ari da estazio honi buruz memoriaz izkiriatzen: trenaren gurpilek egune-ro ehun aldiz zapalduriko erloju baten antzera...Posible da poeta bat izatea, baina posibleagoa da kazetari bat izatea. Kazetari bat da,Malcolm. Zuk neskatila hori segitu behar duzu –esan zioten bezperan– foto batzuatera eta nondik nora ibili den, eta norekin, lau folio. Beraz, detektibearen moduan,neskatila zelatan iragan du eguna, bere arrastoak galdu eta leku lasai honetan geratu

den arte. Hemen edan dezake sakelean duen whiski botila tipia. Zukateratzen nauzu hotzikaratik –esan dio botilatxoari– maitea.

Gero neskatilaren bila abiatu beharko da berriro, pub bate-tik bestera, ea oharkabean harrapatzen duen foto onbatzu egiteko. Aeroportuan xartelik enkargatu duenbegiratu beharko du, gainera.Ea suertea duen, amoranteren batekin harrapatzeko.Baina gauzak ez dira sekula norberak nahi lituzkeenmodukoak.Edo izan daiteke, halaber, espetxetik irten berri bat,hamabi urte han barruan iragan ondoren. Tomasek auzo

hauetan iragan zuen haurtzaroa, korrika eta xirrinkolanolgatzen. Sakelean garai haretako foto horiska bat du, segu-

Page 16: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

17

TESTUA

ruasko, begiratu gabe ere gogoan duena: galtza labur eta lerro beltzeko alkondaraz,goitik beherakoak lerroak, esku batean aroa eta bestean makila dituela ageri da, seiurtekin; argazkia gogoratu eta beheko ezpaina sakatzen du goiko hor-tzekin. Hirianbarrena ibili da ea inor ezagutzen duenentz; inor ere ez. Baina hamabi urtetan ez daezer aldatu, lehengo dalia usain berbera somatzen du, inguruan daliarik, ez urdinik ezgorri ez zuririk, batere ageri ez arren.Baina ea. Ez da egia. Aulkian ez dago gizonik, ez inor. Irudimena da guzia.Imajinazioak sortu eta biziarazi du, irudiak ezerezaz moldatuaz, eta aulki horretanimini. Bai, han hurbil, beste aulkian eserita dagoen anderearen imajinazioak asmatudu gizona, bere begirada geltoki bakartian zehar beste begi batzukin gurutzatu nahiukan duenean. Aspaldian iragan da azkenengo trena burdinbide amaigabetan galtze-ko eta ezer gutxi geratu da estazioan, olio usainarekin, eta kriseilu hari meheen argi-tan. Mehategiko bagoneta batzu, landare urdindu eta ziztrinak uneka, korreoko sakahutsak horma ilunen azpian, kristalik eta orratzik gabeko erloju handia horman orain-dik, ezkila beltz mutu bat aterpean zintzilik, eta zurezko aulki zahar eta hautsi bigorolditzen, isiltasunean, isiltasunak ez bait du trenik hartzen.

Joseba Sarrionandia. Narrazioak.Elkar (1983).

Page 17: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

Zatiak

18

1. UNITATEA

5. Taldeka, errepara iezaiozue “Estazioko begiradak” testuaren antolaketari.Bitartean, bete honako taula hau.

Zer esaten da zati honetan?Laburtu zeure erara

Testu-mota:Narrazioa/Deskribapena

Lerroak

1

Estazio zahar bat eta bertakoaulki batean eserita dagoenemakume bat deskribatzendira.

Deskribapena1-20

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

Page 18: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

19

TESTUA

7. Irakur ezazu honako testu hau, eta atera informazioa ondoren agertzen deneskemara.

6. Irakur ezazu, berriro ere, 1. ariketako 1. irakurgaia, eta osatu irakurgai horridagokion antolaketaren eskema.

DESKRIBAPENARENANTOLAKETA3.

Joanes artzaina

Gorputza Besoak Oinak Bular hauspoak

Zazpi oin eta erdi luze . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .{Oinez, Morgan eta biok. Normalean swahiliz hitz egiten zidan eta batzuetan –gutxitan–, euskaraz. Hura segan eta ni eskuarearekin. Segaldi bakoitzean hondamendia hangobizidun ttikientzat. Inurritegiak dozenaka azaltzen ziren, zomorro errukarriak aztoratu-rik; larre-saguak korrika bizian nire ondotxotik, ziraunak, armiarma erraldoiak, zizare-ak, satorrak, bareak, matxinsaltoak, erletzarrak, ezpatak, euli-mandoak, ehunzangoak,kakalardoak, barraskiloak, mantalgorriak, kilkerrak, txirritak; eta ibiliko ziren, ikusi ezbanituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, banpiroak, otso-gizonak,anakondak eta krokodiloak.Izaki horietako bat agertu orduko trabatzen zitzaidan eskuarea, “ui!” “oi!” edo “bej!”esaten nuen, salto txiki edo haundi bat, Morganek aurpegi asesinoz begiratu eta segiaurerra. (...)

J. Sagastizabal, Kutsidazu bidea, Ixabel. Alberdania (1994)

Eskema:• Hura segan• Ni eskuarearekin

Page 19: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

1. UNITATEA

20

Segaldi bakoitzean

Azaltzen ziren Ibiliko ziren ikusi ez banituen

{8. Hona hemen deskribapen baten antolaketa. Saia zaitez hasitako deskribapen-

testuari jarraipena ematen, datu hauek erabiltzen dituzula. Gogoan izan zeukaurkitu behar duzula elementu horiek guztiak ongi adierazteko modua.

Orkestra

Zuzendaria Tronpetajolea Biolinjolea Pianojolea Tinbalaria

Batutaatrilean

Hortzakerakutsi

Tronpetaezpainarteanhartu

Biolinakokotseanjarri

Aulkiaaukeratu

Partiturazabaldu

Tinballarrua eten

Alkandoraondo jarri

Jarraipena emateko testuaren hasiera:Bost minutu falta ziren 9etarako. Teloitik alde batera entzule beran-tiarrak tantaka heltzen ari ziren. Hastear zegoen ikuskizuna.Teloiaren beste aldean...

EGIAZTAPENAIkusi dugunez, narrazioa eta deskribapena ez dira berdin antola-tzen. Deskribapena egitea argazki bat ateratzea bezalakoa da.Une batean jazotzen dena deskribatzen da bertan. Horregatik,hainbat atal izaten ditu (zuzendaria, biolinjolea...), eta horiek,aldi berean, beste azpi-atal batzuk. Horrez gainera, gaia hasieranjakinarazten da, eta beste batzuetan deskribapenaren bukaeran.(Zuzendaria oso urduri zegoen eta letaginak erakusten zituenispilu aurrean balego bezala; partitura zabaldu ondoren, aulkiabere neurrira jartzen saiatu zen pianojolea).

Page 20: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

21

TESTUA

9. Irakur ezazu Joseba Gabilondok idatzitako “Tijuana Night” testua. Ikusten duzu-nez, deskribapen-zati asko dago gutun honetan. Identifika itzazu bertan honkaodeskribapen hauek. Ondoren, eskema egin.

– Tijuanako kaleak– Tijuanako etxeak– Biztanleak edo errealitateak– Tijuanako dendariak

Nola bukatzen da atal honen deskribapena? Zein hirirekin alderatzen du Tijuana?

TIJUANA NIGHT

Dear Izaskun:Hire parrandarako gogoak ezagututa, hirekin akordatu nin-dunan lehengo astean old San Diego-ra egindako bisitan:nazioarteko muga pasa geninan Tijuana mitikoan barneratze-ko. Zera, Kalifornia hegotik Mexikora pasa gintunan –BajaCalifornia estatuko ipar-mugan dagoen hiri nagusira. Hornonbait Hendaiara larunbat arratsaldean erosketak egiterajoatearen antzeratsu. Edo agian hobe oraindik, HendaiatikDonostiara afaltzera eta edatera etor-tzearen pareko. Zerenbeste aldekoak kasu honetan “kaliforniarrok” gaitun. Ez zeu-kanat neure burua kaliforniartzat baina Tijuanara joaten nai-zenero “gringo”-tzat tratatzen nauten. Aurpegira begiratzenzidaten eta, gazteleraz mintzo naizenero, erantzun bera jaso-tzen dinat: “Para ser gringo usted habla muy bien el espa-ñol”.Dena den, lehengo astean old San Diego beti bezain baketsueta eguzkitsu zegonan. Ia ezin sinetsi nire bizitzako azkenlau urteak bertan eman ditudanik: doktoradutza –edo oraindioten bezala, “doktorego”– batez erditzeko epe luze bezainlabur/orain perspektiban) hori.Astebete San Diegoko unibertsitatean (University ofCalifornia, San Diego) tesiaren gorabehera teknikoak zuri-tzen pasa eta azkenean asteburuan Tijuana Night-eko erri-tuala egitea erabaki geninan, Douglas, Arturo eta hirurok.Nolabait nire estatus berria zelebratu behar: Ph.D. (doktore)in Comparative Literature. Jakina, neskarik inguruan ez zelaeta “gizon arteko astakeriaren bat” egin behar genuela era-baki geninan. Beno, dagoeneko ezagutzen naun: hitza ugari,ekintza urri.Uste dinat behin kontatu ninala Tijuanako mugida-promugi-da, ezta? Ez naun sekula putatan ibili, baina halako zerbait.Ahantz itzan Bob Dylan-en Romance in Durango edoHollywood-eko Under the Volcano (John Hustonen filmeaM. Lowry-ren esperientzia mexikar alkoholikoaz) edotaClub Med-eko Vacaciones en Cancún. Asuntua askozaz ereprosaikoagoa eta errealagoa dun.

Page 21: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

22

1. UNITATEA

Imajina ezan hiri handi bat: bizpahiru milioi lagun, hor nonbait. Imajina orain hiri horrek Donostiako parte zaharraren itxuraduela: kaleak askozaz handiagoak, zabalagoak, eta ugariagoak, hori bai, baina Donostiakoak bezain zaharkituak eta dekrepi-toak. Imajina azkenik egun Lisboan edoAtenasen bakarrik aurki daitekeen zikintasun zahar ezabaezin hori kale guztietan heda-tzen dela eta oraingoan lehenaldi gloriatsu baten aitzakiarik gabe, alegia, Lisboako edo Atenasko nostalgiarik gabe. Izan ere,Tijuanako etxe gehienak oso berriak ditun –hamar eta berrogei urteren artean. Arte kolonial zaharraren arrastorik ere ez.Eguraldia, hala ere, Atenasen antzera, mediterranearra. Bada, hortxe, hire aurrean, Tijuana daukan.Eta orain zetorren asuntua, zeren Tijuana muga-hiri den aldetik, bi errealitate erabat kontrajarriren erdian bizi dun. Bata aste-bukaerako kaliforniar alkohol- eta bizio-zaleen inbasioa (geu ere barru) eta bestea Hego eta Erdialdeko Amerikatik iheska etalan bila datozen etorkinena. Etorkinak ere milioika bizi ditun eta Tijuana inbadituta zeukaten. Hala, Tijuana Kaliforniari, etabatez ere San Diegori, begira bizi zaion. Dendari tijuanarrak kaliforniarrek asteamaierero ekarriko duten diruaren zain biziditun. Eta Tijuanan behin-behineko bizileku duten etorkinak, aldiz, mugako hesiak pasata ezlegalki lur prometatura noiz iritsi-ko zain –ikus El Norte. Beti ere negozioaren esperoan bai batzuk zein besteak.Halako Benidorm antzeko bat dun Tijuana, aurrez egindako azalpenak gogoan hartzen baditun. Adibidez, imajina ezanTijuanako kale nagusia, Calle Revolución. Zein dira denda nagusiak? Diskotekak eta oroigarri-dendak –azkenak egunerako,lehenak gauerako. Dena dolarretan paga daiteke eta edonork daki ingelesez. Beno, orain badaukan halako ikuspegi bat, ezta?Ba itxaron oraindik. Lehenengo, alde glamorosoa esplikatuko dinat. Kaliforniako legeak alkohola edatea debeka-tzen zien 21urtetik beherakoei. Munduko txorradarik handiena, hobe alkoholaren kulturan poliki-poliki sartzea eta ez 21 urte kunplitutakogauean atxur deskomunala harrapatuz –ia gehienek gogoratzen dute gau hori. Beraz, hik zer uste dun egiten dutela 18tik 21urterakoek? Horixe, Tijuanara joan ostiral eta larunbatero kristoren mozkorraldiak harrapatzera, zeren edan ere ez baitakiteedaten. Hemen ikusi ditudan heriotzazko mozkorraldiek zera frogatzen dinate: edatearena kultur tradizio batetik sortzen ezdenean desastre huts bihurtzen dela. Hor ekain-uztail aldera Tijuanak zera zirudin, kaliforniarrek armaz berriro hartutako hiria.Izan ere, Tijuanaren hondakinen kontura festa kaliforniar eroa ospatzen ari direla ematen baitu. Irakeko inbasio amerikar bera,baina oraingoan legez eta diruz babesturik. Misilak Hussein bezalako setatiei bakarrik aplikatzen zizkieten.Eta handik kilometro gutxitara gauaren beste aldea. Egunero ehundaka etorkin muga ezlegalki pasatzen saia-tzen ditun SanDiegoko poliziaren helikoptero, zakur, motor eta bestelako kontrol-aparatuen artean. Ezusteko istripuak eta heriotzak ugarie-gi. Sorry! Bitartean, milaka etorkin gehiago argi eta urik gabeko txabolatan bizi-tzen mugaz bestalde –jakina, CalleRevolución-etik zertxobait apartaturik. Zaila munduko beste lekuren batean muga eta kontrol politikoek ezarritako musikamakabroan hainbeste jende dantzan topatzea.Neuk lagun tijuanarrak egin nizkinan, irakasten ibili bainintzen bertan sei hilabetez. Beraz, Tijuana San Diegoko beste edozeinauzo bezain ondo ezagutzen badut ere, itzultzen naizen bakoitzero halako depresio orokor batek gainditzen nain. Eta hala ere,gauaren eta alkoholaren lilura tontoak beti erakartzen nauten berriro Tijuanara, aurrez depresioak joko nauela badakit ere. Horibai, jana ona eta ugari, ezin gehiago eskatu.

Page 22: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

23

TESTUA

Bidenabar, eta euskaldunik Tijuanan ba ote? Bada, jakina, zerenoraindik Jai-Alai batek zutik baitirau. Eta jakina, Jai-Alaiarenondoan euskal jatetxea, Jai-Alai-Txiki, eta jabea markinarra.Garai batean Jai-Alaiak izandako glamour-az mintzatu zitzaida-nan –angulak merkeak baina ezeren gusturik gabekoak. Egunzaldiek eta telebistaz ematen diren jokoek aurrea hartu omen zio-ten Jai-Alaiari. Euskaldunen garai unibertsalak akabo –JaiAlaiaz gainera nik uste Jesuitena dela beste asuntu euskaldununiber-tsal bakarra, eta berau ere ez oso modan.Eta dekadentzia honetan neu ere tartean. Goian aipatutako pute-na ia metafora baino gehiago dun. Iazko urtean Tijuanan izannindunan astero klaseak ematen nire alorrean, literatura erka-tuan. Hain zuzen Universidad Autónoma de Baja California-koEscuela de Humanidades-en aritu nindunan irakasten.Astelehenero sei hilabetez muga pasa eta hiru orduko klaseaeman. Ba al dakin zenbat pagatu zidaten? Bota. Ez. 18.000 peze-ta –San Diegon klase bera 600.000 pagatzen da. Jakina, klasehoriek emateko arrazoia ez zunan ekonomikoa nire kasuan.Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza batek eutsi zienan nire beha-rrei. Beraz, nolabait Tijuana ere zorretan zaion “EuscoJaurlaricha”-ri –beraiek behintzat hala ahoskatuko liketek.Bertan irakasteko aukeraren arrazoiak, hurrengo eskutitzean.Dena den, rap-aren airetan laurak arte egin geninan Revolución-en eta gero pasaporteak hartu eta San Diegora lotara. Oraingohonetan ere depresioaren mugetan, baina nekaturik eta oherajoateko kontent era berean. Etxera gentozela gau hartan mugasaltatzen zenbat etorkin saiatu ote ziren galdetu nionan neureburuari. Zenbaitzuk autopista ertzean ikus zitezkeen, Slowdown, pedestrians crossing (abiadura moteldu, oinezkoak kami-noan) trafiko-seinaleak zegoeneko adierazi bezala. Agian hogei-tik gora zitunan. Beren bizitzako beldurraz ahalik eta arinenkorrika, beren bizitzako amets guztiak aurreko poltsiko tipianondo gordeta.Kasu horietan gizakiak ere ez ziruditen. Autoaren faroek segun-do batez argitzen dituzten giza irudi horiek Rulforen ipuinenbatetik ateratako fantasmak ematen dinate. Buruari ez zion asti-rik ematen erreakzionatzeko, geu kotxean etxera baikoaz gozo-gozo lo egitera. Buruak ezin din ametitu beste horiek, eskutsikgure kotxearen aurrean pasatu direnak, pertsonak direnik.Krudelegia dun. Hala, gure mozkorraldia babesleku perfektusuertatu zunan fantasma horien aurka. Loaldi onak hurrengo goi-zerako memoriatik ezabatu zizkinan.Geratzen den imajina bakarra Tijuana Night-ena dun: ispilu kali-forniar hori. Agian eskutitz hau ere geratzen dun, ispiluaz bes-taldeko etorkinen mundu fantasmaren lekuko bakar.

Joseba Gabilondo. Kaliforniatik Bihotzez. Elkar, 1992.

Page 23: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak … · 2018-08-02 · bea eta hotza, izarrak beren azken keinuak egiten, olatu malenkoniatsuak. Lemazainak, dei misteriotsu

24

1. UNITATEA

10. Aztertu Sarrionandiak, “Estazioko begiradak” testuan erabili dituen baliabide-ak. Horietako zenbait aurreko ikasmailetan poesia atalean ikusiak dituzu. Jariezaiozu bakoitzari ondoan zuk zeuk idatziko zenukeena, zeure deskribapen-testua balitz bezala. Ariketa honen bidez hobeto ulertuko dituzu literaturakerabil-tzen dituen espresio hauek.

Lerroak Idazleak esaten duena Nik esango nuke

31-33 Espaloietan ibiltzea ez da gariakzangoak laztantzen dizkizunekogaritzetan ibiltzea, gehiago neka-tzen da.

64-6

77-78 Xarma ezti eta malenkoniatsu batdario.

126-128 Ortzeko bobedan, izarrak, txin-txeta hurrin batzu dira(...)

133-135 Eta orain, kalegarbitzailea frutenmerkatuan kaxatan geldiro ustel-tzen den sagarraren antzeko sen-ditzen da.

141-143 Bizitza tipula zuritzea da –esanohi du– horregatik negar egina-razten du hainbeste.

173-174 Baina hamabi urtetan ez da ezeraldatu, lehengo dalia usain ber-bera somatzen du (...)

Gaubelan egon zen, leihoarenmarkoan eserita, lehen eguzkierrainuek zeharkatu zuten arte.

EGIAZTAPENA• . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

• . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

• . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

• . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

• . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .