gabonak - bizkaia.eus...gabonak 2007ko urtarrilak 2, 3 eta 4: 16:30etan eta 19:00etan 2007ko...
TRANSCRIPT
GABONAK
2007ko urtarrilak 2, 3 eta 4: 16:30etan eta 19:00etan
2007ko urtarrilak 5: 11:00etan
Euskalduna JauregianSarrerak salgai: BBKren orotarako kutxazainetan,
www.bbk.es helbidean eta 94 431 03 10 telefonoan
Fitxa Artistikoa
Gidoia eta zuzendaritza: Markeliñe
Antzezleak: Itziar Fragua (Inurria)
Ana Martínez (Inurria)
Pako Revueltas (Txitxarra)
Laguntza teknikoa: Jon Kepa Zumalde
Jantziak: Enriqueta
Argiztapenaren diseinua: Paco Trujillo
Publizitatearen diseinua: Marijo De la Hoz
Argazkiak: Montse G. Castillo
Soinu-girotzea: David Otaegi
Ekoizpena eta kudeaketa: Markeliñe S.Coop.
Ikuskizunaren koordinazioa: Joserra Martínez.
Txitxarra eta Inurria
Esopok hasierako bertsio batean eta ondoren La Fontainek edo
Samaniegok kontatutakoa da “TXITXARRA ETA INURRIA” alegiaren
istorioa:
Inurriak udaberriaren hasieratik dabiltza jo eta ke lanean. Negu
gordinaren ostean, inurritegitik irteten dira, agortutako erreserbak
berritzeko prest. Biztanle berri baten etorrerak asaldatzen du
inurrien eguneroko zereginen erritmoa: txitxarraren etorrerak.
Txitxarra inurrien bestelakoa da. Inurriak gogaitu, bidean asaldatu,
beren zereginekiko arreta galarazi egiten die, eta
itxuraz nagia da. Hala ere, beren bizitzetan
sartzen den txitxarrarengandik gauza
atsegin ugari ikasten dute. Agian, txitxarra
bere nagitasunean dirudien baino
emankorragoa da: bere lana erritmo,
musika, sortzea da, edertasun eta
atseginera eramatea…
Beraz, pertsonaiek euren arteko
harreman horretan zerbait ikasiko dute
elkarrengandik. Lana behar da irauteko,
baina atsegina garrantzitsua da hobeto
sentitzeko.
Baina, arketipo desberdinen arteko bizikidetza
are zailagoa egiten da janaria urritu eta hotza
areagotzen denean, hau da, elkartasuna berez azaldu
beharko litzatekeen unean. “Ez dagoenerako gorde behar da”
ikasbide klasikoa kontuan hartuta, ez da gorde behar pilatzeko,
elkarren artean banatzeko baizik.
Neguaren etorrera alegia honen patu saihestezina da. Izan ere,
neguan nabarmen osatzen da alegiaren irakaspenaren zentzua.