garizuma / cuaresma...2015/02/03  · garizuma / cuaresma garizuma amaitzear daukagu, eta...

9
SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2015 otsaila-martxoa 25. urtea 4. Zb GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain Aste Santua jatorku, eta sobran dakizue Aste honetan zer gogoratuko dogun. Hasteko, Jesusek apostoluekaz egin eban azken afaria izango da ospatu beharrekoa, eta ostean, zelan hil zan kurutzean. Baina egun honeetako momenturik garrantzitsuena eta egunotan gehien jorratu beharrekoa, Pazkoaren esanahia, zentzuna izan beharko litzateke. Pazkoak Jesus berbiztu egin zala adierazi eta frogatzen deusku. Bere zori- gaiztoko heriotzak fruitu ezin onuragarria ekarri eban mun- dura, harek esaten ebanak benetan eukan balioa, harek trasmititzen ebana mesedegarria bihurtu zan. Eta, nahiz eta milaka urte igaro, oraindik oso bizi dago gure artean Jesusek zabaldu eban mezua, horregatik bizi behar dogu Pazkoa inoiz baino alaiago eta zoriontsuago. Gogoratu kristauontzat PAZKOA dala ospakizunik garrantzitsuena, berau dalako gure sinismenaren ardatza. Os animamos a celebrar esta Semana Santa con el mayor ánimo y entusiasmo, pero principalmente la Pascua, la resurrección de Jesús, ya que Él fue el que nos enseñó el camino, el camino del bien, el camino de la salvación. OPORRAK / Vacaciones Uste dogu orain arte egindako lanaren ostean danok merezi doguzala dekantsatzeko egun batzuk. Ba hemen datoz, barikuan geletako ateak itxiko do- guz eta datorren apirilaren 13ra arte ez doguz ba- rriro zabalduko. Oporrak, nekeak alde batera izteko dira, egu- nerokotasunak ekarten deuskuezan burukominak, la- rritasunak eta abar ahazteko sasoia izan beharko leuke. Beraz, disfrutatu eta bueltarako energia barria kargatu! El viernes, día 27 de marzo, comienzan las vaca- ciones de Semana Santa; la vuelta será el 13 de abril. No olvidéis de descansar y disfrutar de estos días libres para volver con mas energía.

Upload: others

Post on 21-Jan-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2015 otsaila-martxoa 25. urtea 4. Zb

GARIZUMA / Cuaresma

Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain Aste Santua jatorku, eta sobran dakizue Aste honetan zer gogoratuko dogun. Hasteko, Jesusek apostoluekaz egin eban azken afaria izango da ospatu beharrekoa, eta ostean, zelan hil zan kurutzean. Baina egun honeetako momenturik garrantzitsuena eta egunotan gehien jorratu beharrekoa, Pazkoaren

esanahia, zentzuna izan beharko litzateke. Pazkoak Jesus berbiztu egin zala adierazi eta frogatzen deusku. Bere zori-gaiztoko heriotzak fruitu ezin onuragarria ekarri eban mun-dura, harek esaten ebanak benetan eukan balioa, harek trasmititzen ebana mesedegarria bihurtu zan. Eta, nahiz eta milaka urte igaro, oraindik oso bizi dago gure artean Jesusek zabaldu eban mezua, horregatik bizi behar dogu Pazkoa inoiz baino alaiago eta zoriontsuago.

Gogoratu kristauontzat PAZKOA dala ospakizunik garrantzitsuena, berau dalako gure sinismenaren ardatza. Os animamos a celebrar esta Semana Santa con el mayor ánimo y entusiasmo, pero principalmente la Pascua, la resurrección de Jesús, ya que Él fue el que nos enseñó el camino, el camino del bien, el camino de la salvación.

OPORRAK / Vacaciones

Uste dogu orain arte egindako lanaren ostean danok merezi doguzala dekantsatzeko egun batzuk. Ba hemen datoz, barikuan geletako ateak itxiko do-guz eta datorren apirilaren 13ra arte ez doguz ba-rriro zabalduko. Oporrak, nekeak alde batera izteko dira, egu-nerokotasunak ekarten deuskuezan burukominak, la-rritasunak eta abar ahazteko sasoia izan beharko leuke. Beraz, disfrutatu eta bueltarako energia barria kargatu! El viernes, día 27 de marzo, comienzan las vaca-ciones de Semana Santa; la vuelta será el 13 de abril.

No olvidéis de descansar y disfrutar de estos días libres para volver con mas energía.

Page 2: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

FUNDAZIO EGUNA / Fundación “Vedruna”

1826an, Joakinak, gizarte haretako errealitatea aztertuz, eta nesken inguruan hezkuntz gabezi handiak ikusirik, Karmel-darren Kongregazioa sortu eban beharri-zan horiei erantzun bat emoteko asmoz. Eta jakina, ahalegin piloren ostean, lortu eban helburua. Neskek, ordurik aurrera, eskubide nagusienak berreskuratu ebezan eta, batez ere, hezkuntza eskubide uni-bertsala lortu eben. Hori guztia gogoratzeko, urtero, otsailaren 26an, ospatzen dogu ikastetxe mailan ikasleekaz, era as-kotako ekintzak eginez.

Cada 26 de febrero, recordamos y cele-bramos el gran esfuerzo realizado por Santa Joaquina, hace muchos años atrás, para me-jorar las condiciones sociales de las niñas, especialmente en el ámbito escolar.

LEHEN HEZKUNTZAKO COMENIUS

Jakingo dozue Europar Proiektuekaz jarraitzen dogula, eta iazko ikasturtetik Lehen Hekuntzako ira-kasle talde bat beste herrialde batzuetako taldee-kaz lanean dabilz, batez ere hezkuntza beharrizan berezi daukiezan ikasleen inguruan zer egin eta nola hobetu daiteken aztertuz,

Un grupo de profesores siguen inmersos en el Proyecto Europeo COMENIUS junto a otros participan-tes de otros países. Todos ellos tienen como labor el mejorar la práctica docente con los alumn@s que pre-sentan necesidades educativas especiales.

Page 3: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

XABIER AMURIZA IKASTETXEAN

Martxoaren hasieran DBH 4. mailako neska-mutilak Xabier Amuriza idazle eta bertsolariagaz solasean izan genduzan. Saio oso entretenigarria suertatu zan. Honek egile klasiko baten idazlanak aztertu ebazan eta, era be-rean, gaurkotu. Batez ere ipuina landu eben, eta Amu-rizak Bermeo inguruan dau-kaguzan ipui-nak ezagu-tuazo eutsoe-zan ikasleei.

5 URTEKOAK LURRASKAN

Page 4: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

LAGUNTZAILEAK / Colaboradores

Page 5: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

LEHEN HEZKUNTZAKO 6. MAILAKOAK ZIRKUITU ELEKTRIKOAK EGITEN

LH 3. MAILAKOAK HERRIA EZAGUTZEN

Bermeo gaia emoten gagozalez, pasadan egu-nean gure “Alde Zaharra” bisitatzera joan ginan. Po-litxene izan zan gure gidaria eta hainbat gauza ikasi genduzan. Abiapuntua San Juan Portale, gaur egun geratzen dan ate bakarra, izan zan. Lehen 7 ate ego-zan, -San Miguel, San Juan, Santa Barbara, Erreme-dio, Burgos, Errementariena eta Errenteria-, gure herrian sartzeko eta dana harresi batez babestuta. Handik goiko plazara joan ginan. Han azaldu euskun Santa Maria eliza baino arinago beste bat egon zala Ta-

lan, orain Sikiatrikoa dagoan tokian. Aberatsen etxeak ha-rrizkoak ziran eta besteena egurrezkoak. Handik Arrantzale Museora joan ginan, lehen dorretxea zan eta horrelakoak 30 egon ziran Bermeon. Amaitzeko, gaur egungo Lamera hondar-tza bat zan eta kanpotarrek sartzean dirua ordaindu behar eben. Ah! eta Bermio izan zala Bizkaiko burua eta orain Bilbo dala. Oso ondo pasatu genduan . LHko 3. mailako neska-mutilak

H i l a b e t e honetan LH 6. mailako ikasleak ingurune arloko “Elektrizitatea eta Magnetismo”

gaia lantzen ibili dira eta mota desbardinetako zirkuitu elektri-koak eraiki dabez. Primeran pasa dabe pila, bonbila eta abarrekin.

Page 6: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

KORRIKA

Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egi-ten dan martxa da, arineketan egiten dan manifestazio baten mo-dukoa. Bi urtez behin egiten da eta bi aste inguru behar izaten dau lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izaten dira. Ateratzen dane-tik amaitu arte, lekukoa eskutik eskura, herriz herri aldatzen joa-ten da, baina martxa ez da inoiz geratzen, ez gauez ezta egoera klimatologiko txarrengatik ere. Lehen Korrika 1980an egin zan, eta aurten 19. edizioa dogu. Aurtengoan ere Bermeotik pasatu da, martitzenean goizeko 07:00ak inguruan. Horrez gain azken urteotan KORRIKA TXIKI ere burutzen zan, herri mailan ikastetxe guztien arteko ikasleekin egiten zana. Korrika txiki hori ere egun berean, martitzenean goi-zeko 10:30etik aurrera egiteko antolatuta egoan, baina eguraldia-ren ondorioz bertan behera geratu da. Beraz, ikastetxean bertan egin dogu KORRIKA TXI-KIA. Hemen dozuez argazkiak!

Page 7: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

LHkoak SUKALDEAN

LH 3.mailako ikasleak sukaldera joan ginan. Oraingo honetan LH 3.Bko ikasleek kontatuko dogu gure espe-rientzia. Lau talde eratu genduzan eta, joan orduko egun batzuk lehenago, errezeta aurrean daukagula, banatu gen-duzan osagaiak. Batek uruna, beste batek gurina eta honela beste guztia. Heldu zan eguna eta sukaldean lau talde egin genduzan. Errezetaren pausoak jarraituz bizkotxoa egin gen-duan. Goizean egin eta arratsaldean hotzituta jan zan. Ze gozo! Oso ondo pasatu genduan! Batzuk bizkotxoa etxera eroan eben etxean erakusteko, baina beste batzuk ezin izan genduan. Nahi badozue egin, hemen doa gure errezeta ona.

BIZKOTXOAREN ERREZETA OSAGAIAK: TRESNAK:

2 arrautza Pisua 200 g azukre Bol bat 150 g gurin Moldea 200 g urun Edalontzia Sobre erdi legamia Eskuko irabiagailua Esne apur bat (edalontzi txiki erdi) Galtzerdi orratz bat

Prestatzeko modua: Lehenengo labea 180ºtan jarri. Hori eginda moldea gurin apur bategaz atzama-rrekaz banandu. Jarraian edalontzira gurina bota eta urtzeko mikrouhinean ipini apur baten. Hau eginda, bo-lera bota uruna, azukrea, gurina, legamia eta arrautzak. Nahasteari esnea gehitu. Dana ondo nahasturik da-goanean moldera bota eta sartu labean ordu erdi baten. Baina atara orduko sartu orratza ikusteko ondo eginda dagoan.Hotzituta jateko prest.

On egin!

Page 8: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

LAGUNTZAILEAK / Colaboradores

Page 9: GARIZUMA / Cuaresma...2015/02/03  · GARIZUMA / Cuaresma Garizuma amaitzear daukagu, eta Aratusteetatik honako azken 40 egunotan bakoitza bere bihotza barriztatzen ibili gara. Orain

Aspaldiko urteotan eguraldiak ez deusku askorik lagundu, baina eguna ahalik eta atseginen eta alaien igarotzeko gogo eta indarra ez jaku inoiz falta. Hori dala eta, aurten ere, ikaste-txeko ikasle, irakasle eta gurasoek egun zoragarria igaro eben. Datorren urtean, seguru eguraldi ona izango dogula eta oraindik momentu alaiagoak igarotzen doguzala!!! ¡En los carnavales,... las imágenes lo dicen todo!

ARATUSTEAK/ Carnaval