gazteria zerbitzua - txorierri...musika-lehiaketa infobolunta lokalean 4. diru-laguntzak. 1....
TRANSCRIPT
AURKIBIDEA
1. AURKEZPENA
2. ZERBITZUAREN JARDUERAK
2.1. KOORDINAZIO-LANAK
ERAKUNDE PUBLIKOAK
MANKOMUNITATEAREN ZERBITZUAK
INFORMAZIO-SAREA
UDALAK
ELKARTEAK
2.2. BESTELAKOAK
ZABALKUNDEA
HERRITARREN ARRETA
PRESTAKUNTZA
3. PROGRAMAK
EZAGUTU AUKERATZEKO
BEGIRALE-IKASTAROA
TREBETASUN SOZIO-PROFESIONALAK
INFOMUGITU
GAZTE SOLIDARIOA
MUSIKA-LEHIAKETA
INFOBOLUNTA
LOKALEAN
4. DIRU-LAGUNTZAK
1. AURKEZPENA
2015. urtean, Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzua Gaztedi Txorierri
Proiektua lantzen aritu da. Eskualdeko proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen
du, eta udalerri hauek hartzen ditu barnean: Erandio, Loiu, Sondika, Derio, Zamudio,
Lezama eta Larrabetzu.
Programaren oinarrian Erandioko eta Txorierriko Mankomunitateko bi gazteria-
zerbitzuen arteko koordinazioa eta elkarlana dago. Zerbitzu bakoitzak langile bat du.
Txorierriren kasuan, funtzio hauek ditu langile horrek:
Gazteria-zerbitzuak koordinatzea.
- Hainbat arlori (osasuna, astialdia, hezkuntza...) eragiten dieten ekintza
positiboak martxan jartzeko neurriak eta estrategiak planifikatzea.
- Gazteria Sailarekin zerikusia duten baliabide materialak eta ekonomikoak zein
giza baliabideak kudeatzea; esaterako, diru-laguntzak izapidetzea.
- “Txioa Aretoa” entsegu-lokala kudeatzea. - Gazte-Ruta dokumentuan lortutako emaitzak eta prozesuak ebaluatzea, eta
hurrengo sasoirako jarduketa-proposamenak egitea.
- Mankomunitateko gazteen errealitatea ikertzea, beharrizanak detektatzeko eta, hortik abiatuta, programak eta neurriak lantzea.
- Koordinazioa:
Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren mendeko Lurraldeko Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean aritzea eta datuak, agiriak eta jarduerak eskaintzea.
Administrazioaren, gazteen kolektiboen eta gizarte-eragileen arteko harremanak koordinatzea, Txorierriko Mankomunitatean gazteriari eragiten dieten gai guztietan.
Mankomunitateko beste sail batzuetako teknikariekin eta udaletako kultura- eta gazteria-teknikariekin elkarlanean aritzea gazteei eragiten dieten politiketan.
Gazte Informazio Bulegoko arreta.
- Gazteentzako interesgarria izan daitekeen informazio guztia bilatzea, tratatzea eta sortzea.
- Informazio hori ezagutzera ematea bide egokien bitartez, eta beti bermatzea Txorierriko Mankomunitateko pertsona interesdunentzat guztiz eskuragarri dagoela.
- Gazteei zuzenean arreta ematea.
- Zerbitzu espezializatuetara orientatzea edo bideratzea, arlo hauetan informazioa eta zerbitzuak eskura ditzaten: prestakuntza eta enplegua, etxebizitza, osasuna, prebentzioa eta droga-mendekotasuna, aisialdia eta denbora librea.
- Txorierriko Mankomunitateko zuzendaritzarekin koordinatzea eta elkarlanean aritzea gazteen informazio-programa garatzearekin zerikusia duten jarduera guztietan, esaterako, hauetan:
Plangintza-lanak.
Komunikazio-estrategien diseinua.
Hedapen-estrategien diseinua.
Informazioa eskuratzeko estrategien diseinua.
Gazte Informazio Bulegoak zerbitzuari buruz egindako ebaluazioak.
- Txartelak ematea.
Aterpekide-txartela (gazteena, helduena, familiena edo taldeena)
ISIC / Ikasleen Nazioarteko Txartela
GO 25 txartela
Irakasleen nazioarteko txartela.
- Webgunea kudeatzea eta sare sozialetako profilen eta orrien bitartez informazioa hedatzea.
2. ZERBITZUAREN JARDUERAK
2.1. KOORDINAZIO-LANAK
ERAKUNDE PUBLIKOAK
Bizkaiko Foru Aldundiak 2011ko abenduan Gaztedi Bizkaia aurkeztu zuenetik, elkarlan
estuan jardun dugu erakunde horrekin Txorierriko eskualdean gazte-politikak
gauzatzeko. Harreman horren emaitza da Gaztedi Txorierri 2013-2014; egitasmo hori
2013ko azaroan adostu zen, Gazte-Ruta programaren finantzaketa bermatzea helburu.
2014ko azaroan, luzatu egin zen Txorierriko Mankomunitatea eta Erandioko Udala
Bizkaiko Foru Aldundiarekin lotzen dituen hitzarmena.
2015ean bukatuko da Bizkaiko Foru Aldundiarekin izenpetutako lankidetza- eta
finantzaketa-hitzarmena.
Bizkaiko Foru Aldundiak bermatu egiten ditu kontrola eta jarraipena, bai eta Txorierrin
gauzatzen diren programen eta ekintzen finantzaketa ere. 2015ean, erakunde horrek
honako hauek hedatzeko eta sustatzeko eskatu zuen:
o Bilboko Break on Stage jaialdiko “Scooter Free Style” masterclassa
o K-Proiektuaren jarduerak, euskara erabiltzeko eta hedatzeko
o 2015eko udalekuak
o Gaztebizz, Bizkaiko gazteen ataria.
Eusko Jaurlaritzarekin, berriz, 2015ean honako hauek hedatzen eta sustatzen aritu
gara:
o Gazteentzako deskontu-txartelak
o Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa
o Gazteen mugikortasuna eta boluntariotza auzolandegietan
o Gazteaukera, Eusko Jaurlaritzaren gazteen ataria
o GazteBizHitza, Eusko Jaurlaritzaren sareko aholkularitza- eta orientazio-
zerbitzua.
MANKOMUNITATEAREN ZERBITZUAK
Txorierriko Mankomunitatearen Gazteria Zerbitzuak lankidetza estuan dihardu
Mankomunitateko sail guztiekin, informazio-bulegoak konpromiso handia duelako
haiekin. Izan ere, Gazteria Zerbitzuaren funtzioetako bat da Mankomunitateko beste
sail batzuetako teknikariekin koordinatzea gazteriari eragiten dioten politikak
gauzatzeko eta beste sail batzuetako informazioa ezagutzera ematea, informazio hori
gazteentzako interesgarria delakoan. Horrez gain, Gazteria Zerbitzuaren beste funtzio
bat zerbitzu espezializatuetara orientatzea edo bideratzea da, gazteek arlo hauetan
informazioa eta zerbitzuak eskura ditzaten: prestakuntza eta enplegua, etxebizitza,
osasuna eta droga-mendekotasuna, aisialdia eta denbora librea.
Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Lokalean programa dela-eta Esku-hartze
Komunitarioko arloarekin izandako koordinazioa.
INFORMAZIO-SAREA
Informazioa hedatzeko sare bat dago. Hain zuzen ere, panelak daude kokatuta honako
toki hauetan:
- Loiu
o Liburutegia – KzGunea
o Gaztegunea
- Sondika
o Liburutegia – KzGunea
o Gaztetxea
- Derio
o Liburutegia - Kultur Birika
o Gazte
o Txioa Aretoa
- Zamudio
o Liburutegia
o Gaztestaziñoa
- Lezama
o Liburutegia
o Gaztelekua
- Larrabetzu
o Liburutegia – KzGunea
Aurten gutxiago erabili da informazio-sare hau; izan ere, sortzen den informazio guztia
nagusiki sare sozialen (Facebook, Twitter eta Tuenti) eta webgunearen bitartez
hedatzen da.
UDALAK
Bi bide daude udalerriekin koordinatzeko:
Alde batetik, udalerri bakoitzeko Kultura eta Kirola sailetako teknikariak daude. Hilean
behin koordinazio-bilera bat egiten da haiekin.
Beste alde batetik, gazteen ekipamenduak eta haien arduradunak ditugu. Horiekin
koordinazio estua dago; izan ere, astero-astero bisitatzen ditugu guztiak.
ELKARTEAK
2015ean, gazte-elkarteen sarea honako talde hauen bitartez bideratu da
Mankomunitateko herrietan:
- Loiu: Loiuko Bakarrak.
- Sondika: Tarratada gazte asanblada.
- Derio: Santzoka.
- Zamudio: Inisitu.
- Lezama: Lezamako gazte asanblada.
- Larrabetzu: Hori Bai.
Talde guztiekin harreman ona dugu, baina ez dugu lan handirik egiten elkarrekin;
Mankomunitateak eman diezaiekeen informazioa jaso baino ez dute egiten.
Gainerako elkarteekin (kulturakoak, kirolen arlokoak…) noizean behin aritzen gara
lankidetzan; kasu horietan, elkarteek sortzen duten eta Txorierriko gazteentzat
interesgarria izan daitekeen informazioa hedatzean datza elkarlana.
2.2. BESTELAKOAK
ZABALKUNDEA
Aurretik esan bezala, Informazio Sarea gero eta gutxiago erabiltzen da; izan ere,
2014ko ekainetik aurrera, garrantzi handiagoa eman zitzaion informazioa sare sozialen
bidez eta http://www.gaztebizz.com/gaztetxorierri webgunearen bidez hedatzeari. Hain
zuzen ere, webgune hori Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztietako
(Loiu, Sondika, Derio, Lezama, Zamudio eta Larrabetzu) eta Erandioko gazteentzat
interesgarria izan daitekeen informazioa hedatzeko sortu zen, erakunde horien arteko
elkarlana ezinbestekoa baita. 2015aren hasieratik, ikusi zen beharrezkoa zela ataria
eskuragarriago egitea, eta beste izen bat eman zitzaion: www.gaztetxorierri.eus.
Sare sozialen bidez askoz ere informazio gehiago zabaldu da, eta areagotze horrek
difusio-lan horrekin aurrera jarraitzeko akuilua ematen digu. 2016an, plataforma
guztietako kontuen jarraipena ebaluatu beharko da; izan ere, ikusi da gazteek gero eta
gehiago erabiltzen dituztela Facebook eta Twitter, eta Tuenti, berriz, gero eta gutxiago.
Sare sozialen erabiltzaileen kopurua:
- Facebook: 1124 ↑ (2014: 571)
- Tuenti: 616 ↓ (2014: 636)
- Twitter: 141 ↑ (2014: 55)
Horrez gain, noizean behin Aikor aldizkaria eta udalerri bakoitzeko kultura-agenda ere
erabiltzen dira informazioa hedatzeko.
HERRITARREN ARRETA
Hau da Gazteria Zerbitzuaren ordutegia:
ASTELEHENETIK OSTIRALERA
11:00-14:00 Derio
Mankomunitatea. Txorierri Etorbidea, 9 (944540350) ASTELEHENA
16:30-20:30 Sondika KZ Gunea. Goiri Erdikoa, z/b ASTEARTEA
16:30-20:30 Larrabetzu Liburutegia. Anguleri Kultur Etxea Mike Zarate, z/b ASTEAZKENA
16:30-20:30 Zamudio Gaztestaziñoa. Sabino Arana plaza, 5 OSTEGUNA
16:30-20:30 Loiu KZ gunea. Aransotegi enparantza, 3 OSTIRALA
16:30-20:30 Lezama Liburutegia. Aretxalde auzoa, 1 2015ean, zerbitzuaren arduraduna hainbatetan ibili da herri batetik bestera; izan ere,
hala ordua eskatzeko sistema (688629965 telefono-zenbakia; Whatsapp ere badauka)
nola herrietako gaztelekuen ordutegi-aldaketa dela eta, hasierako kokalekua aldatu
behar izan da. 2016an, hori izango da aztertu beharreko alderdietako bat.
Gazteentzako deskontu-txartelak Zamudioko gunean egiten dira. Honako hau izan da
2015eko emaitza:
Aurten aise gainditu da egindako txartelen kopurua (2014an 66 txartel egin ziren),
ikasle-txartela ateratzeko kanpaina bat egin baita Txorierri Institutuan eta Txorierriko
Ikastegi Politeknikoan.
2015 ENE FEB MAR ABR MAY JUN JUL AGO SEP OCT NOV DIC TOTAL
Carnets
A. Adulto 0 0 0 0 0 0 0 0 1 0 0 0 1
A. Familia 0 0 0 1 0 1 0 0 0 0 0 0 2
A. Grupo 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 0 1
A. Joven 0 0 0 0 0 2 0 0 1 0 1 0 4
Student Card 3 1 7 1 1 16 3 1 0 1 177 6 217
Teacher Card 2 0 1 0 0 0 0 0 0 0 11 1 15
Go 25 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
TOTAL 5 1 8 2 1 19 3 1 2 1 190 7 240
PRESTAKUNTZA
Gazteria Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Euskal Behatokiak antolaturiko
prestakuntza-jardueran parte hartu du.
o Gazte BizHitza: ikasketei, lanari eta etxebizitzari buruzko gazteentzako online
orientazioa.
- Lekua: Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza, Bizkaia (Bilbo)
- Azaroak 23 (10:00 – 13:00)
3. PROGRAMAK
PROGRAMAREN ARLOA
Txorierriko Mankomunitatearen antolakuntzaren oinarriak ezartzeko eta gazte-politikak
diseinatzeko, programak Gazte-Rutaren jarraian azaltzen diren arloetan oinarritzen
dira. Programa honen arlo zehatza hau da:
PROGRAMAREN HELBURUAK
Txorierriko ekonomia bultzatzen duten sektoreek eskaintzen dituzten irteera profesionaletan behar diren gaitasun eta lanbideekiko interesa sustatzea.
Auto-ikaskuntza eta ekintzailetza sustatzea, baita lan kooperatiboa ere.
Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleei informazioa, orientabidea eta prestakuntza ematea etorkizunean erabakiak eraginkortasunez hartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak lor ditzaten, eskura duten prestakuntza-eskaintza eta gaitasun gakoak kontuan hartuta.
Gazteei laguntzea gizartea epe laburrean eta epe luzean eraldatzeko gai izan daitezen.
Neskak eta mutilak lanbide bat edo beste aukeratzera bultzatzen dituzten rolak eta estereotipoak apurtzea, eta emakumeak animatzea tradizionalki gizonenak izan diren lanbideak ere kontuan har ditzaten.
Enpresek gizartean duten erantzukizuna sustatzea, ahalegina eginez programaren jardueretan parte har dezaten eta etorkizunean beren giza kapitala izango den horretan denbora eman dezaten.
PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
X
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
ELKAR EZAGUTZEA
BALOREEN SUSTAKETA
GIZA ESKU-HARTZEA
LURRALDE AKTIBOA
INFORMAZIO IGORTZEA ESPAZIOEN ANTOLATZEA
GIZARTE ERAKETA
ENPLEGUA
ETXEBIZITZA
MUGIKORTASUNA
EMANTZIPAZIO ETA BURUJABETZA
EZAGUTU AUKERATZEKO
Ezagutu Aukeratzeko orientazio akademikoa eta profesionala eskaintzen duen tresna
da, DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleentzat pentsatua. Tresnaren
helburua da ikasleei ulertaraztea zeinen garrantzitsua den etorkizunean, prestakuntza
eta lanpostuak aukeratzeko, ezagutzetatik abiatzea eta irizpide ez-sexistak eta genero-
berdintasunezkoak aplikatzea.
Ezagutu Aukeratzeko programa 2009an sortu zen, Txorierriko Mankomunitatearen
(Gazteria Zerbitzua), EGAZ Txorierriren eta Txorierriko Ikastegi Politeknikoaren arteko
lankidetzaren ondorioz. Xedea da bultzada berritzailea ematea eskualdeko gazteriaren
orientazio sozio-laboralari.
PROGRAMAN LANDUTAKO EKINTZAK
1. ekintza. BTEK jardunaldia 2. ekintza: sektoreko informazio-mahaia 3. ekintza: esperientziak profesionalekin 4. ekintza: enpresetarako bisitak 5. ekintza: enpresetako egonaldiak
PROGRAMAREN HARTZAILEAK
Programa honen hartzaileak Txorierriko institutuko DBH eta batxilergoko ikasleak eta
politeknikako ikasleak dira.
EBALUAZIOA
Programak erabat bete zituen inkestan parte hartu zuten profesionalen eta ikasleen
espektatibak. Inkestan parte hartu zuten pertsona guztiek programa gomendatuko
liekete beste pertsona batzuei eta hurrengo edizioetan parte hartuko lukete. Hona
hemen ekintza bakoitzaren datuak:
1. ekintza. BTEK jardunaldia:
2. ekintza. Sektoreko informazio-mahaia:
PROGRAMAREN ARLOA
Txorierriko Mankomunitatearen antolakuntzaren oinarriak ezartzeko eta gazte-politikak
diseinatzeko, programak Gazte-Rutaren jarraian azaltzen diren arloetan oinarritzen
dira. Programa honen arlo zehatza hau da:
PROGRAMAREN HELBURUAK
Helburu nagusia da Txorierriko gazteei aisialdian lan egiteko gaitasuna ematea.
Gazte-talde baten ekintzak dinamizatzeko ezagutzak eta baliabideak lortzen
laguntzea.
Ematen dugun heziketarekin bat datorren begirale-eredua sustatzea.
Aisialdiko heziketaren ikuspegia ezagutaraztea.
Aisialdiko pedagogiaren ikuspegia geure egitea.
Talde bat dinamizatzeko behar diren ezagutzak eta baliabide tekniko zein
didaktikoak ematea.
Aisialdiko profesionalen artean sormena, irudimena, memoria, trebetasuna,
motrizitatea, adierazpena eta pertzepzioa sustatzea, jarduera hezigarrien eta
proposamen ludikoen bitartez.
Heziketarekin koherenteak diren aisialdiko profesionalak sustatzea.
X
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
ELKAR EZAGUTZEA
BALOREEN SUSTAKETA
GIZA ESKU-HARTZEA
LURRALDE AKTIBOA
INFORMAZIO IGORTZEA ESPAZIOEN ANTOLATZEA
GIZARTE ERAKETA
ENPLEGUA
ETXEBIZITZA
MUGIKORTASUNA
EMANTZIPAZIO ETA BURUJABETZA
BEGIRALE IKASTAROA
PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Begirale-ikastaroak bi ordutegi eduki ditu: alde batetik, Txorierrin egindako ikastaroaren
ordutegia eta, bestetik, aterpetxeetan egindakoaren ordutegia.
Txorierriko ikastaroaren ordutegia: (12 saio)
Ostiralean 18:30etik 21:00etara
Larunbatean 10:00etatik 18:30era
Aterpetxeetako ikastaroaren ordutegia: (4 saio)
Larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00etara arte (bertan eman behar zen
gaua nahitaez).
PROGRAMAN LANDUTAKO EKINTZAK
PROGRAMAREN HARTZAILEAK
Programaren hartzaileak aisialdian lan egiteko trebatu nahi zuten Txorierriko
Mankomunitateko udaletako eta Erandioko gazteak izan dira, prestakuntza
amaitzerako 18 urte beteak zituztenak.
EBALUAZIOA
1. ekintza. Elkarrizketa-tailerra:
Tailerra urritik abendura egin zen, asteazkenero, Derioko Kultur Birikan. Saio bakoitzak
2 ordu iraun zuen.
12 pertsona bertaratu ziren elkarrizketa-tailerrera (11 neska eta 1 mutil).
1etik 5erako balorazioa egin zen, eta honako hau da emaitza:
GUZTIRA
1. Hizlariaren azalpenak argiak izan dira 5
1. Las explicaciones de la ponente han sido claras
2. Hitzaldiaren ordutegia egokia izan da 4,5
2. El horario de la charla ha sido el adecuado
3.Hizlaria gure zalantzak argitzeko prest egon da
5 3. La ponente ha estado dispuesta a resolver nuestras
dudas
4. Jorratutako gaiak interesgarriak izan dira 4,875
4. Los temas tratados me han interesado
5. Jardueraren iraupena egokia izan da 3,875
5. La duración de la actividad ha sido adecuada
6. Gaiak jorratzeko egin ditugun jarduerak gustatu zaizkit 4,875
6. Las actividades para tratar los temas me han gustado
7. Hizlaria pertsonak motibatzeko gai izan da 5
7. La capacidad de motivación de la ponente ha sido
8. Jarri nota jarduerari 4,625
8. Pon nota a la actividad
BALIABIDE EKONOMIKOAK
GASTU ERREALA 3.690 €
PROGRAMAREN ARLOA
Txorierriko Mankomunitatearen antolakuntzaren oinarriak ezartzeko eta gazte-politikak
diseinatzeko, programak Gazte-Rutaren jarraian azaltzen diren arloetan oinarritzen
dira. Programa honen arlo zehatza hau da:
PROGRAMAREN HELBURUAK
- Lantokietan sortzen diren pertsonen arteko harremanak aztertzea (ezarritako
harreman sozialak).
- Ulertzea laneko harremanetan ezinbestean sortzen diren tentsio-egoeretan
lasai egoteak duen garrantzia, eta erlaxazioa praktikatzea zentratzeko metodo
gisa.
- Taldean lan egin behar denean zer gertatzen den ulertzea, sortzen diren
zailtasunak eta aktibatzen diren emozioak sentitzea, eta prozesu hori
hobetzeko moduari buruzko ondorioak ateratzea.
- Taldeko identitateari berari buruzko lan pertsonala. Zuhaitz bat egitea.
PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Lantokietan pertsonen artean sortzen diren harremanei eta gatazkei aurre egiteko
moduari buruzko tailer didaktikoa da.
TREBETASUN SOZIO-PROFESIONALAK
X
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
ELKAR EZAGUTZEA
BALOREEN SUSTAKETA
GIZA ESKU-HARTZEA
LURRALDE AKTIBOA
INFORMAZIO IGORTZEA ESPAZIOEN ANTOLATZEA
GIZARTE ERAKETA
ENPLEGUA
ETXEBIZITZA
MUGIKORTASUNA
EMANTZIPAZIO ETA BURUJABETZA
PROGRAMAN LANDUTAKO EKINTZAK
1. ekintza. Trebetasun sozio-profesionalak
2. ekintza. Bizitzarako trebeziak
PROGRAMAREN HARTZAILEAK
Institutuko zein Politeknikako batxilergoko eta prestakuntza-zikloetako ikasleak.
EBALUAZIOA
1. ekintza. Trebetasun sozio-profesionalak
2 orduko bi saio egin ziren Politeknikako mekanizatu graduko ikasleekin.
Eguna: martxoaren 2a
2. ekintza. Bizitzarako trebeziak
Bi orduko bina saio egin ziren Txorierri Institutuko Batxilergoko bi taldeekin.
Egunak: azaroaren 6a eta 8a
Hala Institutuko nola Politeknikako ikasle guztiek parte hartu dute talde guztietan.
Institutuan lehenengo aldia zuten halako prestakuntza-jarduera bat egiten zutela, eta
orientatzaileak oso ontzat jo du. Dena dela, zailtasunak izan dituzte programazioaren
barruan lekua egiteko, ikastegian beste hainbat ekintza lantzen baitira eskolako
curriculumaz kanpo.
Politeknikan urte asko daramate alderdi horiek lantzen Esku-hartze Komunitarioko
Arloaren eskutik, eta beti ontzat jotzen dute.
BALIABIDE EKONOMIKOAK GASTU ERREALA 1.585 €
INFOMUGITU
PROGRAMAREN ARLOA
Txorierriko Mankomunitatearen antolakuntzaren oinarriak ezartzeko eta gazte-politikak
diseinatzeko, programak Gazte-Rutaren jarraian azaltzen diren arloetan oinarritzen
dira. Programa honen arlo zehatza hau da:
PROGRAMAREN HELBURUAK
Gazteak informatzea dauden aukerei buruz, eta Europar Batasunak ematen dizkien
aukerei buruzko oinarrizko nozioak ematea.
Ikasteko programak eta beste estatu kide batean lana bilatzeko dauden bitarteko
berriak sakonago azaltzea.
PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Gazteen mugikortasuna ahalbidetzea helburu duten ikasteko zein lanerako Europar
Batasuneko programei buruzko bi hitzaldi deskribatzaile dira.
X
ELKAR EZAGUTZEA
BALOREEN SUSTAKETA
GIZA ESKU-HARTZEA
LURRALDE AKTIBOA
INFORMAZIO IGORTZEA ESPAZIOEN ANTOLATZEA
GIZARTE ERAKETA
ENPLEGUA
ETXEBIZITZA
MUGIKORTASUNA
EMANTZIPAZIO ETA BURUJABETZA
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
PROGRAMAN LANDUTAKO EKINTZAK
1. ekintza. Mugi zaitez Europatik ikasten eta lan egiten. Institutuan
2 ekintza. Mugi zaitez Europatik ikasten eta lan egiten. Politeknikan
PROGRAMAREN HARTZAILEAK
Txorierri Institutuko eta Politeknikako 16 eta 29 urte bitarteko ikasleak.
EBALUAZIOA
1. ekintza. Mugi zaitez Europatik ikasten eta lan egiten. Institutuan
Hitzaldia eman zen.
1etik 5erako balorazioa egin zen, eta honako hau da emaitza:
GUZTIRA
1. Hizlariaren azalpenak argiak izan dira 4,33
1. Las explicaciones de la ponente han sido claras
2. Hitzaldiaren ordutegia egokia izan da 3,40
2. El horario de la charla ha sido el adecuado
3.Hizlaria gure zalantzak argitzeko prest egon da
4,53 3. La ponente ha estado dispuesta a resolver nuestras
dudas
4. Jorratutako gaiak interesgarriak izan dira 4,47
4. Los temas tratados me han interesado
5. Jardueraren iraupena egokia izan da 3,80
5. La duración de la actividad ha sido adecuada
6. Gaiak jorratzeko egin ditugun jarduerak gustatu zaizkit 4,27
6. Las actividades para tratar los temas me han gustado
7. Hizlaria pertsonak motibatzeko gai izan da 4,33
7. La capacidad de motivación de la ponente ha sido
8. Jarri nota jarduerari 4,27
8. Pon nota a la actividad
Aipagarria da puntuazio txikiena hautatutako ordutegiari eman zaiola; izan ere, bi
hitzaldiak bateratu egin ziren, eta eskola-ordutik kanpo eman.
2. ekintza. Mugi zaitez Europatik ikasten eta lan egiten. Politeknikan
GUZTIRA
1. Hizlariaren azalpenak argiak izan dira 4,19
1. Las explicaciones de la ponente han sido claras
2. Hitzaldiaren ordutegia egokia izan da 3,65
2. El horario de la charla ha sido el adecuado
3.Hizlaria gure zalantzak argitzeko prest egon da
4,35 3. La ponente ha estado dispuesta a resolver nuestras
dudas
4. Jorratutako gaiak interesgarriak izan dira 4,13
4. Los temas tratados me han interesado
5. Jardueraren iraupena egokia izan da 3,48
5. La duración de la actividad ha sido adecuada
6. Gaiak jorratzeko egin ditugun jarduerak gustatu zaizkit 4,00
6. Las actividades para tratar los temas me han gustado
7. Hizlaria pertsonak motibatzeko gai izan da 3,90
7. La capacidad de motivación de la ponente ha sido
8. Jarri nota jarduerari 4,13
8. Pon nota a la actividad
Politeknikan ere puntuazio txikiagoa eman diote hitzaldiaren iraupenari; izan ere, joan
diren urteetan egiten ziren hitzaldi bietako informazioa batuta, informazio asko ematen
da.
Hurrengo urteari begira, eta kontuan harturik are informazio gehiago eman nahi dela,
ahalegina egingo da denbora gehiago izateko eta informazio garrantzitsuena biltzen
duen dokumentu lagungarriren bat egiteko.
BALIABIDE EKONOMIKOAK GASTU ERREALA 749,98 €
PROGRAMAREN ARLOA
Txorierriko Mankomunitatearen antolakuntzaren oinarriak ezartzeko eta gazte-politikak
diseinatzeko, programak Gazte-Rutaren jarraian azaltzen diren arloetan oinarritzen
dira. Programa honen arlo zehatza hau da:
PROGRAMAREN HELBURUAK
Txorierriko gazteen artean izaera solidarioa sustatzea.
Solidaritate-ekintzak bultzatzea gazteen ekipamenduetan.
PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Gaztelekuetan tapoiak biltzea Friedreich-en ataxiari sendabidea topatzeko ikerketa bat
hastearen alde.
PROGRAMAN LANDUTAKO EKINTZAK
1. ekintza. Tapoi-bilketa.
X
ENPLEGUA
ETXEBIZITZA
MUGIKORTASUNA
EMANTZIPAZIO ETA BURUJABETZA
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
ELKAR EZAGUTZEA
BALOREEN SUSTAKETA
GIZA ESKU-HARTZEA
LURRALDE AKTIBOA
INFORMAZIO IGORTZEA ESPAZIOEN ANTOLATZEA
GIZARTE ERAKETA
GAZTE SOLIDARIOA
PROGRAMAREN HARTZAILEAK
15 eta 18 urte arteko Txorierriko gazteak.
EBALUAZIOA 1. ekintza. Tapoi-bilketa.
- Guztira, 15 ontzi bildu dira.
Iaztik, tapoiak biltzeko bidoi batzuk banatu daude Gaztelekuetan, gazte-ekipamendu
guztietan, eta gazteek hartu behar dute bidoiak herri bakoitzeko bilgunera emateko
ardura.
BALIABIDE EKONOMIKOAK
Jarduera honek 0 euroko gastua ekarri dio Gazteria Arloari.
PROGRAMAREN ARLOA
Txorierriko Mankomunitatearen antolakuntzaren oinarriak ezartzeko eta gazte-politikak
diseinatzeko, programak Gazte-Rutaren jarraian azaltzen diren arloetan oinarritzen
dira. Programa honen arlo zehatza hau da:
PROGRAMAREN HELBURUAK
Txorierriko gazteen artean musika-sormena bultzatzea.
Gazteen topaketa egitea.
PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Finalera iristen diren taldeek grabazio-estudio profesional batean CD bat grabatzeko
aukera izango dute, eta euren lana zabaltzeko CD kopuru jakin bat jasoko dute; horrez
gain, Erandioko Udalak 300 euro emango dizkio talde irabazleari.
Aipamen berezi bat ere egingo da; Erandioko Udalak 100 euro emango dizkio
www.gaztetxorierri.eus webgunean boto gehien jaso duen taldeari.
Gainera, abuztuaren 28an, talde irabazleak Altzagako jaietan jo zuen Gatillazorekin
batera.
X
X
ENPLEGUA
ETXEBIZITZA
MUGIKORTASUNA
EMANTZIPAZIO ETA BURUJABETZA
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
ELKAR EZAGUTZEA
BALOREEN SUSTAKETA
GIZA ESKU-HARTZEA
LURRALDE AKTIBOA
INFORMAZIO IGORTZEA ESPAZIOEN ANTOLATZEA
GIZARTE ERAKETA
MUSIKA-LEHIAKETA
PROGRAMAN LANDUTAKO EKINTZAK
1. ekintza. Txorierriko Musika Lehiaketa
2. ekintza. CD Aurkezpena
PROGRAMAREN HARTZAILEAK
15 eta 29 urte bitarteko kideren bat (Txorierrin eta Erandion erroldatutakoa) duten
musika-taldeak.
EBALUAZIOA 1. ekintza. Txorierriko Musika Lehiaketa
Uda aurretik abiarazi zen lehiaketa. 7 talde aurkeztu ziren, eta, finalistak izan zirenez,
epaimahaiak hautatutako abestiak grabatu ahal izan zituzten grabazio-estudio
profesional batean, CDan sartzeko.
Hau izan zen lehiaketaren emaitza:
Talde irabazlea:
THE GODOYS WONDERERS - Pachellbells wink
Sare sozialetako saria:
BERREA - Quién soy yo
Gainerako finalistak:
ENDEMAÑO - Endemiño
LA VIEJA - Corazón de cuero
OWN CODE - Eguna badoa
UKAN - Fraking ez
SIN TIEMPO - Bihotz zaurituak
Nola taldekideek hala antolatzaileek oso ontzat jo dute esperientzia.
2. ekintza. CD Aurkezpena
Ekintza hau Altzaga-Erandioko jaien barruan sartu zen: talde irabazleak kontzertu bat
eman zuen abuztuaren 28an Gatillazo taldearekin batera.
CDa abuztuaren 28an aurkeztu zen, eta 200 pertsona inguru bertaratu ziren.
BALIABIDE EKONOMIKOAK
GASTU ERREALA 4.283,18 €
PROGRAMAREN ARLOA
Txorierriko Mankomunitatearen antolakuntzaren oinarriak ezartzeko eta gazte-politikak
diseinatzeko, programak Gazte-Rutaren jarraian azaltzen diren arloetan oinarritzen
dira. Programa honen arlo zehatza hau da:
PROGRAMAREN HELBURUAK
Gazteei Bizkaian zein munduko beste leku batzuetan boluntariotza-lanak egiteko
dauden aukeren berri ematea.
Eskaintzen diren mugikortasun- eta boluntariotza-jarduerei buruzko informazioa
ematea eta horietan parte hartzea sustatzea.
PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Boluntariotza egiteko dauden programak azaltzeko hitzaldiak ematea.
X
ENPLEGUA
ETXEBIZITZA
MUGIKORTASUNA
EMANTZIPAZIO ETA BURUJABETZA
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
ELKAR EZAGUTZEA
BALOREEN SUSTAKETA
GIZA ESKU-HARTZEA
LURRALDE AKTIBOA
INFORMAZIO IGORTZEA ESPAZIOEN ANTOLATZEA
GIZARTE ERAKETA
INFOBOLUNTA
PROGRAMAN LANDUTAKO EKINTZAK
1. ekintza. Hitzaldia Politeknikan
2. ekintza. Hitzaldia Institutuan
PROGRAMAREN HARTZAILEAK
16 eta 29 urte arteko Txorierriko gazteak.
EBALUAZIOA
1. ekintza. Hitzaldia Politeknikan
Puntuazioak 0tik 5era artekoak dira.
GUZTIRA
1. Hizlariaren azalpenak argiak izan dira 3,92
1. Las explicaciones de la ponente han sido claras
2. Hitzaldiaren ordutegia egokia izan da 3,48
2. El horario de la charla ha sido el adecuado
3.Hizlaria gure zalantzak argitzeko prest egon da 4,10
3. La ponente ha estado dispuesta a resolver nuestras dudas
4. Jorratutako gaiak interesgarriak izan dira 3,22
4. Los temas tratados me han interesado
5. Jardueraren iraupena egokia izan da 3,62
5. La duración de la actividad ha sido adecuada
6. Gaiak jorratzeko egin ditugun jarduerak gustatu zaizkit 3,36
6. Las actividades para tratar los temas me han gustado
7. Hizlaria pertsonak motibatzeko gai izan da 3,76
7. La capacidad de motivación de la ponente ha sido
8. Jarri nota jarduerari 3,68
8. Pon nota a la actividad
2. ekintza. Hitzaldia Institutuan
Puntuazioak 0tik 5era artekoak dira.
GUZTIRA
1. Hizlariaren azalpenak argiak izan dira 3,95
1. Las explicaciones de la ponente han sido claras
2. Hitzaldiaren ordutegia egokia izan da 3,62
2. El horario de la charla ha sido el adecuado
3.Hizlaria gure zalantzak argitzeko prest egon da 4,19
3. La ponente ha estado dispuesta a resolver nuestras dudas
4. Jorratutako gaiak interesgarriak izan dira 3,62
4. Los temas tratados me han interesado
5. Jardueraren iraupena egokia izan da 3,71
5. La duración de la actividad ha sido adecuada
6. Gaiak jorratzeko egin ditugun jarduerak gustatu zaizkit 3,57
6. Las actividades para tratar los temas me han gustado
7. Hizlaria pertsonak motibatzeko gai izan da 3,90
7. La capacidad de motivación de la ponente ha sido
8. Jarri nota jarduerari 3,76
8. Pon nota a la actividad
BALIABIDE EKONOMIKOAK
GASTU ERREALA 165,00 €
PROGRAMAREN ARLOA
Txorierriko Mankomunitatearen antolakuntzaren oinarriak ezartzeko eta gazte-politikak
diseinatzeko, programak Gazte-Rutaren jarraian azaltzen diren arloetan oinarritzen
dira. Programa honen arlo zehatza hau da:
PROGRAMAREN HELBURUAK
Helburu nagusia: Txorierriko gazteen kalteak murrizteko informazioa eta
baliabideak ematea, eta gazteak udalerriko jardueretan parte hartzera bultzatzea.
Lokaletan gutxieneko segurtasun- eta higiene-neurriak betetzen direla bermatzea.
Erabiltzaileei eta bizilagunei eragozpenik eta arriskurik ez eragitea.
Lokalen erabilera eta bizilagunen eskubideak bateragarri egitea.
Bizikidetza sustatzea eta gazteek lokalak erabiltzeagatik izaten dituzten arazoak
ahalik eta gehiena gutxitzea.
X
ENPLEGUA
ETXEBIZITZA
MUGIKORTASUNA
EMANTZIPAZIO ETA BURUJABETZA
ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
ELKAR EZAGUTZEA
BALOREEN SUSTAKETA
GIZA ESKU-HARTZEA
LURRALDE AKTIBOA
INFORMAZIO IGORTZEA ESPAZIOEN ANTOLATZEA
GIZARTE ERAKETA
LOKALEAN
PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Lokalean Txorierriko gazteekin lokaletan zein kalean lan egin eta esku hartzeko
proiektu bat da. Hauek dira proiektuaren ardatz nagusiak:
- Droga-mendekotasuna (osasuna).
- Sexualitatea eta berdintasunezko harremanak.
- Parte-hartzea.
PROGRAMAN LANDUTAKO EKINTZAK
1. ekintza. Gazteekin esku hartzea
PROGRAMAREN HARTZAILEAK
Txorierriko gazteak.
EBALUAZIOA
1. ekintza. Gazteekin esku hartzea
Nagusiki Zamudioko, Derioko eta Sondikako 20 lokaletan lan egin da gazteekin.
Lokal horiei dagokienez, eta sexuaren faktorea aintzat hartuta, datu hauek gehitu
ditzakegu:
- ♂ % 30 soilik mutilek osatzen dituzte.
- ♀ % 5 soilik neskek osatzen dituzte.
- ♂♀ % 65 mistoak dira.
Guztira 320 gazterekin esku hartu da lokaletan, eta 170 gazterekin Gaztelekuetan.
Txorierriko Gazteria Arloak, landu den gaiaren arabera, honako ekintza hauek gauzatu
ditu:
- Lokalen erregularizazioa: herri bakoitzean onartutako araudiaren araberako
lokalen erregularizazioari buruzko informazioa eman da.
- Gazteentzako informazioa: gazteei Mankomunitateak lantzen dituen eta
interesgarriak izan dakizkiekeen programa guztien berri eman zaie.
- Droga-mendekotasuna eta osasuna: batez ere alkohola eta kalamua
kontsumitzeak dakartzan arriskuei buruzko informazioa.
- Sexualitatea eta berdintasunezko harremanak: sexuari eta berdintasunari
buruzko informazioa eman da, eta Master Sex jarduera egin da Gaztelekuetan.
Gutxi gorabehera 100 gaztek parte hartu dute, gehienak 13 eta 15 urte
bitartekoak.
- Solidaritatea: Friedreich-en ataxiaren aldeko tapoiak biltzeko ontziak banatu
dira lokaletan.
- Partaidetza: Txorierri Games egin da, hau da, aisialdi osasungarriaren inguruko
jolas parte-hartzaile batzuk.
EKAINAK 06 EKAINAK 13 EKAINAK 20 EKAINAK 27
DERIO ZAMUDIO SONDIKA LOIU
16:30 16:30 16:30 11:30 Eskoletan Eskola zaharrean San Juan jaietako karpan Udaletxeko plazan
Kirol proba Trebetasun proba Adimen proba Pintxo lehiaketa
Guztira 52 gaztek parte hartu dute probetan: 21 neskak eta 31 mutilek.
Talde irabazleek bonu bat jaso zuten Txorierri Merkataritzarekin bat egindako
saltokietan gastatzeko.