gehigarri komertziala udako jaiak · 2018-07-21 · eta antzerki emanaldiak, kirol jarduerak,...
TRANSCRIPT
Ongi pasatzeko egunakBERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
Errenteriako madalenetako txupinazoa uztailaren 21ean izango da. OLATZ MITXELENA / OARSOALDEKO HITZA
Testuak: Miren Garate Zendoia
eta Joxi Ubeda Goikoetxea
UDAKO JAIAKERRENTERIA • ORDIZIA • VILLABONA • SORALUZE • MUTRIKU • ERMUA • BILBO ZAHARRA • ARRIGORRIAGA • ELIZONDO
GEHIGARRI KOMERTZIALA
Er r e n t e r i a k o
madalenak jada-
nik hasi dira.
Egitarauko lehen
ekitaldia Erro-
meria Eguna
izan zen, uztailaren 14an, eta egu-
notan beste hainbat jarduera eta
ikuskizun antolatu dira. Txupi-
nazoa uztailaren 21ean egingo da,
eta jaiak uztailaren 25ean amai-
tuko dira.
Jaiez «berdintasunean, anizta-
sunean eta errespetuan» goza-
tzeko gonbita egin die Errenteria-
tronomikoak, kirol norgehiago-
kak… Askotariko ikuskizun eta
jarduerak.
Jai batzordeko kideek eskerrak
eman dizkiete herritar guztiei ur-
tero uztailaren 21ean antolatzen
duten herri bazkariari egin dioten
harreragatik. Izan ere, txartel
guztiak salduta daude dagoene-
ko.
Jai batzordeko kideek madale-
nak prestatzen gozatu duten adi-
na gozatuko dute festak bizitzen,
eta herritarrek ere hala goza di-
tzaten espero dute: «Jaiak ma-
rraztuz, jaietan parte hartuz, jai
herrikoiak biziz». Jai Batzordea-
ren apustua da jaiak pertsona
guztien gozamenerako izatea eta
jaiez libre gozatu ahal izatea:
«Emakumeek ez dutelako ausar-
tak izan behar, libre baizik. Ho-
rregatik, bat egiten dugu eraso se-
xistarik gabeko madalenak hel-
buru dituzten neurriekin».
Horrela, gazteentzako aholku-
laritza gunea zabalik egongo da
uztailaren 24 arratsaldean, Foru
plazan, harreman osasuntsuei eta
kontsumoari buruzko informa-
zioa emateko.
TXUPINAZOAUztailaren 21ean, mila koloretako
txupinazo txikia izango da Koldo
Mitxelena plazan, 17:30ean, aur-
ten gainera bere abesti propio eta
guzti, Oarsoirriak taldeak Irria
Harro! abestia sortu baitu.
Txupinazo nagusia, berriz,
19:00etan egingo da Herriko pla-
zan, eta gero Holi festa antolatuko
da Gernika plazan. Txupinazo na-
gusia zuzenean ikusteko hiru au-
kera egongo dira: Herriko plazan
bertan, Zumardian jarritako pan-
taila erraldoian edo Herri Bizia
EGITARAU ZABALAERRENTERIAKO MADALENETAN150 ekitaldi baino gehiago izango dira Errenteriako madalenetan, askotarikoak: musika, dantzaeta antzerki emanaldiak, kirol jarduerak, lehiaketa eta dastaketa gastronomikoak, danborradak...
Helduen danborradak uztailaren 21ean, 22an, 23an eta 24an izango dira, eta haurren danborrada, uztailaren 22an. ALABERGA ARDITURRI AUZO ELKARTEA - ARIZMENDI / OARSOALDEKO HITZA
ko Udalak herritarrei, Ion Collar
kultura zinegotziak egitarauaren
aurkezpen ekitaldian azaldu zue-
nez, uztailaren 10ean. Horretara-
ko, ahalegin berezia egin dute
«eraso sexistarik gabeko madale-
nak» izan daitezen.
Garazi Lopez de Etxezarreta
Berdintasun zinegotziak nabar-
mendu du aurten 24 orduko arre-
tarako telefonoa martxan jarriko
dela lehen aldiz, eta indarkeria
matxista jasan, ikusi edo entzu-
nez gero, txikia izanik ere, 650-40
78 58 telefonora deitzeko gomen-
dioa egin du. Era berean, sentsibi-
lizaziorako eta prebentziorako
hainbat egitasmo jarriko dituzte
martxan. «Madalenak pertsona
guztion gozamenerako jaiak dira,
eta ez dugu inolako eraso sexista-
rik onartuko».
Gainera, iaz martxan jarritako
egitasmoari jarraikiz, gauero au-
zoetara joateko autobus zerbitzua
egongo da jaietan, eta zerbitzu
hori zabaldu egingo da, gainera,
puntu gehiagora helduko baita,
eta hitzartutako tarteko geltokiak
ere izango baitira.
AUZO ELKARTEAKErrenteriako auzo elkarteak
omenduko dituzte aurtengo jaie-
tan. Horietako hainbat ordezka-
rik egingo dute txupinazoa. «Ur-
teak daramatzate herrigintzan la-
nean, auzoak espazio bizi
bihurtzeko eta bizitzeko atsegi-
nak izateko helburuarekin; ho-
rregatik, pozarren emango diegu
merezitako aitorpena», Colla-
rren hitzetan.
Errenteriako Udaleko ordezka-
riek jai batzordearen lana ere az-
pimarratu dute. Izan ere, aurten
35 elkartetik gora aritu dira lane-
an urtarriletik, Errenteriako Uda-
larekin elkarlanean «adin guztie-
tako lagunentzako egitarau zaba-
la eta anitza» prestatzen. Horre-
kin batera, haurren eta gazteen
proposamenak jasotzeko lanketa
ere nabarmendu dute.
Jai batzordeko kideak pozik
daude aurtengo madalenetarako
prestatu duten egitarauarekin.
Adierazi dute aurten ere «jai giro-
az gozatzeko aukera» izango
dela, aurreko urteetan bezalaxe:
«Programan jasota daude hilabe-
te hauetan ilusio handiz auzola-
nean landutako ekintzak, eta po-
zik gaude horregatik. Izan ere,
jaiak herritik eta herriarentzat
egin nahi ditugu».
Ohiko ekitaldiak eta proposa-
men berriak «ilusioz» prestatu
dituzte. Horietako bat madalene-
tarako atera duten lepoko zapia
da: «Gure herriko jaiek nortasun
propioa dute, eta soinean lepoko
zapi berdina emateak identitate
hori indartuko du».
150 ekintzatik gora antolatu di-
tuzte jaietarako: musika , dantza
eta antzerki emanaldiak, erakus-
ketak, danborradak, herri bazka-
riak, lehiaketa eta dastaketa gas-
II b Udako jaiak BERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
webgunearen bidez (herribizia.errenteria.eus/madalenak-
2018). Halaber, Zintzilik irratiakirratsaio berezia egingo du, txupi-nazoaren nondik norakoak jaki-narazteko. Txupinazoa egin on-doren, Udaletxetik abiatuta,Errenteriako Musika Kultur El-kartea, Errenteriako udal txistu-lari taldea eta Errenteriako txistu-lariak kalejiran ibiliko dira bu-ruhandiekin eta erraldoiekin.Erraldoiek eta buruhandiek
herriko kaleak alaituko dituztejaietan, eta ikusgarria izango dauztailaren 22 eguerdian egingoden erraldoien topaketa. Konpar-tsa hauek etorriko dira: Colla Ge-gantera Maials (Katalunia), Lezo,Pasaia, Añorga, Artika (Nafarroa),Arai (Gasteiz), Pontika eta Galtza-raborda. Danborradak ere entzungo
dira jaietan, ohi denez. Helduendanborradak uztailaren 21ean,22an, 23an eta 24an izango dira,eta haurren danborrada, uztaila-ren 22an. Halaber, haurrek ere ederki
pasatuko dute uztailaren 22anantolatuko dizkieten jokoekin etaegun berean eta uztailaren 24anizango diren apar festarekin,haur krosarekin, urezko zezena-rekin, entzierro txikiarekin, Kiki,Koko eta Moko pailazoekin, etaMarsel magoarekin.
MUSIKA EMANALDI UGARIAurtengo jaietan, musika ema-naldi ugari egongo dira: 25 kon-tzertu baino gehiago. Uztailaren21ean, besteak beste, Doctor De-seo eta Iratzar taldeek joko dute,eta DJ Bull disko jartzaileak beresaioa egingo du; gainerako egu-
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:herribizia.errenteria.eus/madalenak-2018
@
netan, Anita Parker, O’Funkillo,Trim The Velvet, Gabezi, Jon Fi-gueroa, Oihan Vega, On, Nau,Rzikle, Aski Da, Maider Zabalegieta Andoni Ollokiegi ariko dira,bai eta beste zenbait talde eta ba-karlari ere. Horiez gain, Maidereta Ixiar trikitilariak Miren Amu-riza eta Jon Maia bertsolariekinariko dira, uztailaren 25ean. Antzerki eta dantza ikuskizun
ederrak ere egongo dira. Esatera-ko, uztailaren 23an Altxorra an-tzezlana aurkeztuko dute Niessen
Udako jaiak b IIIBERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
Kulturgunean, eta, biharamune-an, gazte mailako 53. Dantza Sol-teko Txapelketa izango da XabierOlaskoaga plazan, arratsaldean,eta euskal dantzen jaialdia Herri-ko plazan, gauerdian. Uztailaren25ean ere dantza jaialdia egongoda Zumardian.Bestalde, madalenetan su festa
ederrak antolatuko dituzte,Errenteriako zerua apaintzeko:uztailaren 22an eta 24an izangodira, Zaragozana su etxearen es-kutik.
Holi festa eta erraldoien topaketa uztailaren 21ean eta 22an egingo dira, hurrenez hurren. ERRENTERIAKO UDALA - IBAN IZA / OARSOALDEKO HITZA
Kirolzaleek ere aurkituko di-tuzte gustuko jarduerak. Besteakbeste: batel estropadak uztailaren21ean; Donato Larretxea, Gari-koitz Larretxea, Ernesto Ezpeleta,Hodei Ezpeleta, Itsaso Onsalo etaNerea Sorondo aizkolarien saioakuztailaren 22an; eta pilotari pro-fesionalen partidak eta Maria Ma-dalenaren 37. Toka Saria uztaila-ren 23an.Azkenik, Madalena egunean,
uztailaren 22an, Errenteriako pa-rrokiako batzarraren prozesioa
egingo da, Udalbatzak lagunduta.10:30ean, Madalena DeunarenBasilikara joango dira, Udal Txis-tulari Taldearekin, ErrenteriaMusikal kultur elkarteko musikabandarekin eta Ereintza dantzataldearekin. Santuaren irudia he-rriko Elizaraino eramango dute.
Er r e n t e r i a k o
mada lenetan
maiz entzungo
da Egin zaidazu
bisita abestia,
kalean, taberne-
tan eta txosnetan. «Errenteria-
koa naiz eta» dioen lelo itsasko-
rrarekin eta bere doinuekin
gustura dantza egin daiteke, Egin
zaidazu bisita abestiak melodia
alaia eta erritmo bizia eta dantza-
garria baititu.
Errenteriako Udalak ekainaren
27an aurkeztu zuen. Julen Men-
doza alkateak eta Errenteriako
Udaleko beste hainbat kidek,
kantuen egileek eta grabazioan
parte hartu duten hainbat abesla-
rik eta musikarik azaldu zituzten
‘EGIN ZAIDAZU BISITA’ABESTIAREKIN DANTZANElkarbizitza sustatzen duen ‘Egin zaidazu bisita’ abestia aurkeztu du Errenteriako Udalak.Herriko zenbait abeslarik eta musikarik parte hartu dute grabazioan.
Julen Mendoza Errenteriako alkatea, kantuaren egileak eta grabazioan parte hartu duten abeslariak eta musikariak, aurkezpenean.ERRENTERIAKO UDALA
kantuaren nondik norakoak
Foru plazan dagoen Xenpelar
bertsolariaren omenezko zuhai-
tzaren alboan. Izan ere, kantua
Frantzisko Petrirena Rekondo
Xenpelar Errenteriako bertsolari
ospetsuaren bertso batean dago
oinarritua, eta, horren bitartez,
gaur egun Errenterian hainbat
jatorritako herritarrak elkarrekin
bizi direla transmititu nahi izan
dute.
Azken batean, Egin zaidazu
bisita kantua elkarbizitzaren
aldeko apustuaren emaitza da.
Horrela, abeslariak bederatzi hiz-
kuntza hauetan aritzen dira: eus-
karaz, gazteleraz, frantsesaz,
ingelesez, arabieraz, italieraz,
errumanieraz, galizieraz eta ale-
manez. Herriko hainbat bertsola-
ri, abeslari eta musikari aritu dira
kantua sortzen eta grabazio saio-
etan. Horrela, La Oreja de Van
Gogh taldeko Leire Martinez,
Sonakay taldeko Jonatan Cama-
cho, Mikel Markez, Asmae Barruz
naiz Chinedu Phillips artistek
abestu dute kantuan, eta, gaine-
ra, Errenteriako hiru abesbatze-
tako kideek koruak egin dituzte:
hain zuzen ere, Andra Mari, Zaria
eta Landarbaso abesbatzetako
kideek.
ANIZTASUNAEmaitza prozesu luze eta parte
hartzaile baten fruitu da. Hitzak
idazteko, Alaia Martin eta Jon
Martin bertsolariek iazko urrian
aurkeztu zen Bernardo Atxaga-
ren Aniztasuna elkarbizitzarako
herri aliantzako manifestua ize-
nekoan oinarritu ziren, eta ondo-
ren Beira taldeko Igor Arruaba-
rrenak musika konposatu zuen.
Abestiak duen doinuan, hau izan
da egileen asmoa: hainbat errit-
mo eta aniztasuna irudikatzen
dituzten tonuak eta ñabardurak
azpimarratzea.
Egin zaidazu bisita abestia
entzun ahal izango da herriko
jaietan eta hainbat komunikabi-
detan, bereziki irratietan. Era
berean, abestia entzuteko eta
deskargatzeko aukera dago
herribizia.errenteria. eus/mada-
lenak-2018/ helbidean, bultza-
tzaileen asmoa baita «alor eta
gune orotan» zabaltzea kantua
eta kantuaren mezua.
IV bUdako jaiak BERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
Uz t a i l a r e n
30ean 750
urte beteko
dira Ordiziak
Hiri Gutuna
jaso zuenetik.
Uztailaren 28ra aurreratuko dute
ospakizun hori, eta, hala, egun
bat luzatuko dira aurtengo Santa
Ana jaiak. Besteak beste, Txirri,
Mirri eta Txiribitonen ikuskizu-
na, zenbait kontzertu, Donostia-
ko Orfeoiaren eta Irun Hiria
musika bandaren emanaldia eta
su festa antolatu dituzte egun
horretarako.
Alabaina, ordiziarrek festa
egun asko dituzte aurretik; aste-
buru hau umeei zuzenduta egon-
go da. Katekesi taldeak antolatu-
ta, txikien kuadrilla eguna egingo
dute gaur. Eguerdian botako dute
suziria, eta orduan jasoko dute
aginpidea haurren alkate jaun-
andreek. Gero, herri bazkaria
izango dute plaza nagusian. Arra-
tsalde partean, berriz, haurren
kuadrillen irteera izango da eki-
taldi nagusietako bat, eta afaloste-
an haurren mozorro desfilea, ze-
zensuzkoa eta disko parranda ere
antolatu dituzte. Haurren bazka-
ria ez ezik, gazteena ere gaur izan-
go da, txosnetako gunean.
DANBORRADAKHaur eta gaztetxoak izango dira
biharko protagonista nagusiak
ere, besteak beste danborrada
egingo dutelako. 20:00etan hasi-
ko da, Buztuntzatik. Helduen
danborradak ere ez du huts egin-
EGUN BATGEHIAGOFESTARAKOAsteartetik larunbatera bitartean izango diraSanta Ana jaiak Ordizian, baina umeentzatekitaldi ugari izango dira gaur eta bihar ere.
Kuadrillen eta santanazaleen eguna izango da ostiralean.JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
go aurtengo Santa Ana jaietan.
Astearte gauean izango da, feste-
tako lehen egunean. Herriko
kaleak zeharkatu ostean, danbor
jotzaileak plaza nagusian elkar-
tuko dira, Gurrutxaga maisuaren
Ordiziako Martxa jotzeko eta
Jesus Mari Garatek sortutako
koreografia dantzatzeko.
Urteroko ekitaldia izaten da
Ordiziako klasikoa ere, txirrin-
dularitza zaleek ilusio handiz
itxaroten duten lasterketa. 95.
aldiz egingo da aurten nazioarte-
Udako jaiak bVBERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
ko proba hori, eta ohi bezala,
proba antolatzen duen Txapel
Gorria elkartekoek punta-pun-
tan dabiltzan txirrindulariak
ekartzea lortu dute. Asteazken
goizean izango da: 9:30ean aur-
keztuko dituzte parte hartzaile-
ak, 10:00etan izango da irteera
eta 14:00ak aldera amaituko dela
aurreikusten da.
Ostegunean, berriz, San Ana
Eguna izango da, herriko zainda-
riaren eguna. Jaietako egun
nagusietako bat etorriko da
ondoren, ostiralean: Santanaza-
leen eta Kuadrillen eguna.
Ezkonberriek ohiko esku dantza
egingo dute eguerdian, eta
13:00ean aterako dira kuadrillak.
Ordutik aurrera, ordiziarrek
festan jarraituko dute geratzen
diren indar apurrak agortu arte-
an, une oro musikaz lagundurik.
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.ordizia.eus
@
Aaurten ere
j a r r a i t uko
diote bos-
tehun urte
baino gehiago
dituen tradi-
zioari, eta Santanazaleen Eguna
ospatuko dute Ordiziako Santa
Ana jaietan. Ostiralean izango da,
eta hamar bikote animatu dira
aurten herritarren aurrean esku
dantza egitera.
Hain zuzen, ezkonberriak iza-
ten ditu protagonista egun
horrek, iazko uztailaren 1etik
aurtengo ekainaren 30era bitar-
tean ezkondutako bikoteek bai-
tute parte hartzeko aukera. Aski
da bikoteetako bat ordiziarra iza-
tea. Bikote guztiak goizean elkar-
tzen dira, udaletxean, eta santa-
nazaleen akta liburuan sinatzen
dute; hala, egun horretan parte
hartu duten bikoteak Santa Ana
kofradiako kide bihurtzen dira.
Ekitaldiak janzkera propioa ere
badu: alkandora zuria janzten
dute gizonezkoek, eta emakume-
ek, berriz, Manilako Mantoia,
Ordiziaren eta Filipinen arteko
HAMAR BIKOTE PRESTESKU DANTZARAKO Ostiralean izango da Santanazaleen Eguna Ordizian. Bostehun urtebaino gehiago ditu tradizio horrek, eta ezkonberriek hartzen dute parte.
VI b Udako jaiak BERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren21a
harreman historikoaren ondo-
rioz.
Akta liburuan sinatu ondoren,
bikoteak parrokiara joaten dira,
alkatea buru dutela, eta, meza
entzun ostean, udaletxera itzul-
tzen dira. Prozesioan irteten dira
parrokiatik, baina banatu egiten
dira ondoren: andrazkoak udale-
txeko balkoira igotzen dira, gizo-
nezkoek dantza nola egiten
duten ikusteko, eta behean gera-
tzen dira gizonezkoak. Lehenik,
agintearen trukea egiten dute,eta
alkateak aginte makila ematen
dio aurreskuari. Horren ostean,
alkatea ere udaletxera igotzen da.
Plazan, berriz, aurreskuak eta
atzeskuak desafioa egiten dute.
Hain zuzen, egin beharreko dan-
tzak behar bezala ikasteko, biko-
te guztiek hainbat entsegu egin
dituzte aurreko asteetan.
Segidan, emakumeak jaisten
dira herriko plazara, gizonezkoek
dantza egin diezaieten: lehenen-
go eta bigarren damak aurrena,
eta, ondoren, gainontzekoak.
Amaitzeko, guztiek batera dan-
tzatzen dituzte fandangoa eta
arin-arina, eta herriari itzulia egi-
ten diote.
Bikote ezkonberriak Santanazaleen Egunean dantzan, plazan.JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Zirkua aurrez
ere jende askok
egin duen
arren, uda
honetan jarri da
martxan Euskal
Herriko lehen zirku ibiltaria,
Gure Zirkua izenekoa. Amezke-
tan, Aian eta Zumaian eskainita-
ko saio guztietan karpa leporaino
bete dute, eta Ordizian da eguno-
tan. Ostegunean egin zuten lehen
emanaldia, eta bihar arte egongo
dira.
Akrobata, mago, trapezista eta
beste diziplina askotako hainbat
euskal artistak hartzen dute parte
han. Iker Galartza zirkuaren sus-
tatzaileak eta Joseba Usabiagak
aurkezten dute emanaldia, eta
euskaraz izaten dira ikuskizun
guztiak. Zirkua haurrekin lotu
izan den askotan, baina ardura-
dunek azaldu dute edozein adi-
neko jendeak ondo pasatzeko
moduko emanaldi bat prestatu
dutela. Ordiziatik, zirkua Bizkai-
ra joango da, Ondarroan eta Gor-
lizen baititu hurrengo saioak.
GURE ZIRKUA, ORDIZIANEuskal Herriko lehen zirku ibiltaria herriz herri dabil uda honetan.Diziplina askotako hainbat euskal artistak osatzen dute emanaldia.
Gure Zirkuaren emanaldiko pasarte bat.JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.gurezirkua.eus
@
Udako jaiak b VIIBERRIA
Ostirala, 2018ko uztailaren 21a
Iker Galartza eta Joseba Usabiaga, aurkezle lanetan.JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
ZORTZI EGUNEKOEGITARAU BETEA Erraldoi berriak eta Ai Laket elkarteak jarriko duen autokarabana diraVillabonako santioetako berrikuntzetako batzuk.
VIII bUdako jaiak BERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren21a
Hirien inbidia
handirik ez
du Villabo-
nak jaien
aldetik, aste
oso bat irau-
ten baitute santioek. Asteartean
hasiko dira aurten, Aizkardi
mendi taldeko kideek botako
duten txupinazoarekin, eta
hurrengo asteartera arte jai giro-
an murgilduta egongo dira
herrian.
Pilota partidak izango dira jaie-
tako lehen ekitaldia. Arrakasta
handia izan dute Behar Zana
elkarteak antolatutako txapelke-
tek, 107 lagunek hartu baitute
parte aurreko asteetan jokatuta-
ko partidetan, eta finalak izango
dira asteartean.
LAU ERRALDOI BERRITxupinazoa 18:00etan botako
dute, eta, ohi bezala, buruhan-
diak aterako dira jarraian. Hori
izango da aurtengo berrikuntze-
tako bat, aurreko erraldoiak ego-
era txarrean zeudela-eta lau
erraldoi berri egitea erabaki baitu
udalak. Bi bikote dira: alde bate-
tik, Pedro Yarza Villabonako
Besamotza izenez ezagutzen den
pilotaria eta Amasako Iturrigoxo-
ko emakumea; eta, bestetik,
baserritar bikotea, baserritar jan-
tzita. 3,65 metroko altuera dute,
eta udala «oso pozik» geratu da
emaitzarekin.
Aurtengo beste berrikuntzeta-
ko bat Ai Laket elkarteak jarriko
duen autokarabana da. Uztailaren
26an, Gazte Egunean, 23:00etatik
02:00etara, legez kanpoko subs-
tantzien testa eta analisia egiteko
aukera egongo da, eta informa-
zioa ere emango dute.
Ekitaldiz betetako zortzi egu-
nen ostean, amaitu ere modu
politean egingo dituzte jaiak
Villabonan, herritarrek festetan
ateratako argazkiak erakutsiko
baitituzte Erreboteko plazan
—eguraldi txarra eginez gero,
Gurea zineman—. Emanaldi hori
egin ahal izateko, udalak herrita-
rrei eskatu die santioakirudie-
[email protected] helbidera edoBeste bi erraldoi berriak: baserritar bikotea.PICASA
Villabonako bi erraldoi berri: Pedro Yarza Villabonako Besamotza eta
Amasako Iturrigoxoko emakumea.PICASA
Informazio gehiagonahi izanez gero, jo webgune honetara:www.villabona.eus
@
Txupinazoa uztailaren 24an botako du Aizkardi mendi taldeak.ENERITZ MAIZ / TOLOSALDEKO ATARIA
Udako jaiak b IXBERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
Gozategi taldeak uztailaren 28an joko du. IDOIA ZABALETA / FOKU
656-47 54 74 telefono zenbakira
bidaltzeko argazkiak.
Egitarauko agurrean, Maite
Izagirre alkateak «ez» ozen bat
esateko premia aipatu du: «Ez
esango diogu arduragabetasunari
eta bolantean arriskua sortzen
dutenei, eta ez sexismo eta ema-
kumearen aurkako indarkeria-
ren eta jazarpenaren oinarri diren
mikromatxismoei».
BERROGEI IKUSKIZUNBAINO GEHIAGOKanoikada baten bidez hasiko dituzte Santa Ana jaiak Soraluzen. Herri kantaldian, 50 herritarrek baino gehiagok parte hartuko dute.
Soraluzeko jaietan, Liher taldea uztailaren 27an ariko da, eta Golden Apple Quartet taldea uztailaren 26an. IDOIA ZABALETA - GARI GARAIALDE / FOKU
Ez ziren nahi
bezala hasi iazko
jaiak Soraluzen:
txupinazoaren
ostean, jende
artera erori zen
suziria, eta gizonezko bat arin
zauritu zen. Halakorik berriro ez
gertatzeko, aldatu egin dute festei
hasteko modua, eta kanoikada
baten bidez ekingo diete jaiei aur-
ten, asteazkenean, 19:00etan.
Pregoia irakurtzeko ardura,
berriz, Euskaraldia ekinaldiko
ordezkariek izango dute. Festak
hasi aurretik, ordea, eraso
matxisten aurkako argazki erral-
doia aterako dute Plaza Berrian.
Udaleko ordezkarien esanetan,
adin eta gustu guztietarako pres-
tatutako berrogeitik gora ikuski-
zunez gozatzeko aukera izango da
asteazkenetik larunbatera bitar-
tean. Batzuk nabarmentzen hasi-
ta, honako hauek nabarmendu
dituzte: uztailaren 26an, Golden
Apple Quartet laukoteak kon-
tzertua emango du Plaza Zaharre-
an, 23:00etan, eta azken urteota-
ko kanturik onenak joko ditu;
biharamunean Liher taldeak joko
du; uztailaren 28an, Tio Teronen
Semeak taldeak dantza ikuskizu-
na egingo du, eta, egun berean.
Oihan Vega DJa ariko da. Iaz ere
izan zen jaietan, eta arrakasta
handia izan zuen. «Aurten, gai-
nera, Euskadi Gazteako beste esa-
tari bat etorriko da harekin: Txu-
rru», azaldu dute Udaleko ordez-
kariek.
Alabaina, urtero bezala, herri
kantaldiak eragingo du ikusmin
handien helduentzat antolatuta-
ko ekitaldien artean: 50 herritar
baino gehiago igoko dira oholtza-
ra uztailaren 27an.
HERRI BAZKARIAJendetsua izan ohi da azken egu-
neko herri bazkaria ere, eta hara
joateko asmoa dutenek dagoene-
ko badute aukera txartelak eros-
teko, Iratxo gozoki dendan. Baz-
kalostean bingoa egingo dute
ikasbidaiaren alde, eta irabaziak
gaixotasun arraroak ikertzeko
erabiliko dira, Bizimiña Elkartea-
ren bidez.
Santa Ana jaiak herriko jai na-
gusiak dira, eta, hori dela eta,
2007tik, jai herrikoiak antolatzen
saiatzen dira. Hala, Udalak deitu-
ta, jai batzordea osatzen dute, eta
herritarren parte hartzearen bi-
dez antolatzen dute egitarau
«parte hartzaile. inklusibo, pare-
kide, euskaldun eta aniztuna».
2005etik, Galtzagorrixak jai ba-
tzordeak ere jai herrikoien aldeko
lan handia egiten du. Hura ardu-
ratzen da, besteak beste, txosnak
antolatzeaz eta gazteen egunera-
ko eskaintza prestatzeaz. Gazte-
txeak ere egitarau propioa antola-
tzen du jaiak are gehiago aberas-
teko.
Kartel lehiaketa da parte har-
tzea sustatzen duen egitasmoeta-
ko bat. 12 urtetik beherako hau-
rrentzat eta gaztetxoentzat dago
antolatuta, eta 150 lan inguru aur-
keztu dituzte aurten. Epaima-
haiak Ander Azkonak egindakoa
jo du irabazletzat.
X b Udako jaiak BERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.soraluze.eus
@
Txorizoa eta salda eskainiko dute Batzokia, Lagun Maiteak eta Mahastia
elkarteek Soraluzeko Plaza Zaharrean, uztailaren 26an, 27an eta 28an,
hurrenez hurren. BERRIA
Danborradak,musika etadantza ema-naldiak, suartifizial ikus-kizunak, ki-
rol jarduerak, haurrentzako joko-ak, eta beste hainbat ekitaldi an-tolatuko dira Mutrikuko malene-tan uztailaren 21etik 25era.Jaia egitaraua «ilusio handiz»
eta «elkarlanean» osatu duteMutrikuko Udalak, elkarteek etaherritarrek, Jose Angel LizardiAgirregomezkorta alkateak na-barmendu duenez. «Su artifizia-len musikatik adar aurreko salta-kaldietara, kirol eskaintzetatikdantzaldietara eta, azkenik, ne-kearen uxagarri, jan-edan dasta-ketatik agurraren kantu goibele-tara. Herri sinfonia honek baina,askatasuna eta begirunea ditu ar-datz. Mutrikun ez dago lekurikeraso, jazarpen eta indarkeria se-xista, homofobo nahiz arrazisten-tzat».
INDARKERIAMATXISTAREN AURKAEraso sexistarik ez! Ez beti da ez!
leloarekin, indarkeria matxista-ren aurkako kanpaina martxanjarri du Mutrikuko Udalak, eta,salaketa bat egin nahi izanez gero,edo laguntza eskatu, hiru telefonozenbaki hauetako batera dei dai-teke: 679-16 25 00 (Udaltzaingoa),112 (larrialdiak) eta 943-53 17 00(Ertzaintza). Halaber, uztailaren 22an eta
24an indarkeria sexistarik gabekogunea zabalduko da beheko pla-zan, 20:00etatik 00:00etara.
TXUPINAZOAJaiak hasteko, uztailaren 21eanbotako da etxafuegoa, 18:00etan,eta, ondoren, erraldoien eta bu-ruhandien konpartsa kalejiranhasiko da txistulariekin. Ordube-te geroago, zesta-punta partidajaialdia hasiko da Miruaitz fron-toian,
Salbea 19:30ean egingo da, Ja-sokunde Andre Mariaren parro-kian, eta, orduerdi geroago, herri-tarrak larrain dantzan ariko diragoiko plazan. Gure Ametsak tal-deak antolatuko du saioa, eta uz-tailaren 23an ikuskizun bat aur-keztuko du Zabiel plazan eguer-dian.
DANBORRADAK ETA KONTZERTUAKHelduen danborrada uztailaren21ean izango da, 23:00etatik au-rrera, eta umeen danborrada uz-tailaren 23an, 20:00etan. Danborhots alai horiez gain, hainbat mu-sika doinu entzungo dira jaietan,zehazki, talde eta bakarlarihauek: Oihan Vega uztailaren21ean ariko da; Mutrikuko musi-
HERRI SINFONIAALAIAETA BIZIAMUTRIKUNMalenetan, uztailaren 21etik 25era, herritarrakkalera aterako dira, eta alaitasuna etabizitasuna izango dira nagusi Mutrikun.
Mutrikuko malenetan, uztailaren 21ean izango da helduen danborrada. GARBIÑE GARAGARZA / LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA
ka banda eta Sonidos de Mexicomariatxi taldea, uztailaren 22an;Drindots taldea, uztailaren 23an;Su Ta Gar taldea, uztailaren 24an.Bestalde, uztailaren 22an, haur
parkea zabalduko da Egañanekofrontoian, goizean eta arratsalde-an, eta, gauean, Valecea su etxeaksu artifizialen ikuskizun bat aur-keztuko du portuan.
Udako jaiak bXIBERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.mutriku.eus
@Su ta Gar taldeak uztailaren 24an joko du. SU TA GAR
Ekitaldi ugari eta
askotar ikoak
antolatu dituzte
Ermuko santi-
xauetarako, 105
jarduerak eta
ikuskizunek osatzen baitute aur-
tengo jaietako egitaraua.
Beatriz Gamiz Kultura, Berdin-
tasun eta Euskara zinegotziak
aurkeztu zuen santixauetako egi-
taraua, uztailaren 2an. Jaiak,
berez, uztailaren 14an hasi dira,
eta hamalau egunetan «etenga-
beko dibertsioa» bizitzeko auke-
ra izango dela esan zuen.
Ermuko Udalaren, jai batzor-
dearen eta herriko 35 kirol, gizar-
te eta kultur elkarteren arteko
elkarlanari esker antolatu dituzte
aurtengo jaiak. Gamizek «pro-
gramazioaren kalitatea eta aniz-
tasuna» azpimarratu zituen aur-
kezpenean, eta azaldu zuen
Ermuko herritarren gustu ezber-
dinak asetzeko asmoarekin anto-
latu dituztela jaiak.
Musika eta dantza saioak, kirol
jarduerak, elkarteek antolatuta-
ko txapelketak, ohiko paella
lehiaketa, nagusien herri bazka-
ria, sokamuturra, haurrentzako
parkea eta tailerrak, eta su artifi-
zial ikuskizunak ere izango dira
jaietan, beste hainbat ekitaldiren
artean.
Jaien hasiera ofiziala uztailaren
24an izango da, 19:00etan, txupi-
nazoarekin eta txarangen desfile-
arekin, Orbe Kardinalaren pla-
zan. Aurten, Jesus Cimarro
izango da txupineroa. Antzerki
DIBERTSIOAERMUKOJAIETANUztailaren 14an hasita, hamalau egunetanongi pasatzeko aukera egongo da Ermukojaietan. 105 ekitaldik osatzen dute egitaraua.
Uztailaren 24an izango da Ermuko jaiei hasiera ofiziala emateko txupinazoa.BERRIA
ekoizlea, Meridako Antzerki
Jaialdiko zuzendaria eta Espai-
niako Arte Eszenikoen Akade-
miako Zuzendaria da Cimarro.
Biharamunean euskararen
aldeko topa-konpromisoa egingo
dute, 20:30ean, Orbe Kardinala-
ren plazan, Afaltazaindia taldeak
antolatuta. Paella lehiaketa,
berriz, uztailaren 27an egingo da,
Orbe Kardinalaren plazan, eta,
gauerdian, Zaragozana su etxeak
su artifizialen ikuskizun bat egin-
go du.
Kirol norgehiagoka interesga-
rriak ere ikusi ahal izango dira
jaietan. Besteak beste, uztailaren
25ean, herri kirolen probak izan-
go dira Orbe Kardinalaren plazan,
eguerdian, eta pilotari profesio-
nalen arteko partidak Aritzmendi
pilotalekuan, arratsaldean. Ina-
xio Perurena, Haritz Ureta eta
Karmele Gisasola harri-jasotzai-
leak, eta Hodei Ezpeleta, Ioritz Gi-
sasola, Julen Larrea eta Alex Txi-
kon aizkolariak ariko dira, eta, pi-
lota partidetan, bikote hauek:
Elordi-Erostarbe Etxeberria-To-
losaren aurka, eta Elezkano II.a-
Rezusta Ezkurdia-Zabaletaren
aurka.
MUSIKA ETA DANTZAMusika izango da santixauetako
osagai nagusietako bat, eta pop,
rock, jazz, folk, elektronika eta
klasikoaz eta beste hainbat musi-
ka estiloz gozatzeko aukera aparta
izango da. Besteak beste, Rulo y La
Contrabanda eta Orihen taldeek
joko dute uztailaren 21ean, Golden
Apple Quartet taldearen ikuskizu-
na izango da uztailaren 25ean, Al-
boka musika eskolako bandak
kontzertua egingo du uztailaren
26an, eta Los Diablos taldea uztai-
laren 27an ariko da.
Halaber, uztailaren 22an,
musika eta dantza jaialdia egingo
dute Thailandiako Chanthaburi
eta Siberiako Ogonki taldeek, eta,
bezperan, Huescako Grupo de
Danzantes Gurrea de Gallego eta
Txindurri taldea ariko dira.
BERDINTASUNA ETA BEGIRUNEAGamizek jaien aurkezpenean na-
barmendu zuen Ermuan erasorik
gabeko jai giroa lortu nahi dutela:
«Pertsona guztiok izan dezagun
festak berdintasunean eta erres-
petuz bizitzeko eskubidea».
Ermuko alkatea, Juan Carlos
Abascal, bat dator harekin: «Jai
polit eta dibertigarriak pasatzea
espero dut, eta hala opa dizuet,
eta errespetua eta bizikidetza
nagusitu daitezela gure artean».
XII b Udako jaiak BERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:www.ermua.es
@
Bilboren erdi-er-
dian, Bilbo Zaha-
rrean edo auzo-
tarrek Bilbi esa-
ten dioten gune-
an, festa dute ar-
datz egunotan. Badira pare bat
egun jai giroan murgildu zirene-
tik, baina gaur eta bihar ere ez da
ekitaldirik faltako. Kaximira dute
jaietako pertsonaia, baserritar
janzten den emakume pirata bat,
begian partxearekin eta loro eta
guzti. Mezu argiarekin etorri da:
«Auzoan ez dugu inongo jarrera
sexista, homofobo eta xenofobo-
rik onartuko. Aske jokatu, aske
gozatu. Ondo pasa, ez zaitez pasa,
eta buruarekin jokatu».
Bilbiko jai batzordeak antola-
tzen ditu jaiak, eta autogestiona-
tuak dira. «Aurten ere, ozen esan
nahi dugu auzo honetako inda-
rra, eragiteko gaitasuna, irudime-
na eta energia handituz doazela,
gero eta ekimen gehiago egiten
direla urte guztian, eta gero eta
jende gehiago etortzen dela gure-
kin auzoan lan egin eta ondo pa-
satzera», azaldu dute batzordeko
ordezkariek. Haien esanetan, ho-
rrek erakusten du bizirik dagoen
auzoa dela Bilbi, eta auzotarren
gogo eta indarrarekin egiten due-
la aurrera.
Hala ere, badituzte salatu nahi
dituzten hainbat kontu, eta feste-
tan ere gogoan dituzte horiek.
Esate baterako, plaza aurreko ka-
lea ez dagoela auzokideen zerbi-
tzura azaldu dute batzordeko ki-
deek, eta erdi oinezkoentzako
egitearen alde lanean jarraitzeko
premia nabarmendu dute.
Gentrifikazioa da kezka eragi-
ten dien beste kontuetako bat:
«Enpresa handien interesek gen-
trifikazioa bultzatzen dute, eta
gure auzoari nortasuna lapurtzen
diote; udala, auzokideon nahia
eta beharrak kontuan hartu
beharrean, postal idilikoa eta fal-
tsua prefabrikatzen ari da; eta,
oraindik orain, gure auzoko
emakumeak ez gara aske gure
auzoan».
Txanpiñoiek eta otarrainxkek
«erbestean» jarraitzen dutela ere
salatu dute. Bi jaki horiek erabil-
tzen dituzte urtean zehar, jaiak
antolatu ahal izateko dirua biltze-
ko. Hilean behin prestatzen dituz-
te. «Lehen, kalean prestatzen ge-
nituen, eta, orain, barruan egin
behar izaten ditugu, Goizalde ta-
bernan. Udalaren baimenak-eta
lortzeko arazo asko izaten ditu-
gu». Diru aldetik jasotzen duten
laguntza ere eskasa dela diote:
«1.500 euro ematen dizkigu uda-
lak, eta horrekin agertokia eta ko-
muna jartzeko ere ez zaigu iris-
ten». Txanpinoiak eta langosti-
noak salduta lortzen dutenaz
gain, auzoko dendek eta tabernek
AUZOA BIZIRIKDAGOELAKOERAKUSGARRIAuzotarren artean antolatu dituzte aurten ereBilbo Zaharreko jaiak. Kontzertuak, bazkariak,antzerkia eta abar izango dira gaur eta bihar.
Urazurrutia Kalea 2, BILBO 48003 EUSKAL HERRIA • Tel.: Urazurrutia Kalea 2, BILBO 48003 EUSKAL HERRIA • Urazurrutia Kalea 2, BILBO 48003 EUSKAL HERRIA • TeUrazurrutia Kalea 2, BILBO 48003 EUSKAL HERRIA • TelUrazurrutia Kalea 2, BILBO 48003 EUSKAL HERRIA • Tel.Urazurrutia Kalea 2, BILBO 48003 EUSKAL HERRIA • Tel.:Urazurrutia Kalea 2, BILBO 48003 EUSKAL HERRIA • Tel.: 94-479 00 27Urazurrutia Kalea 2, BILBO 48003 EUSKAL HERRIA • Tel.: 94-479 00 27
Paella txapelketako paellekin egingo da biharko herri bazkaria. JAIME MELGOSA
emandako laguntza ere izaten
dute: «Laguntza ekonomikoa
ematen digute, edo produktuak
eta abar oparitzen dizkigute, sa-
rietarako».
HERRI BAZKARIAKEta, horiei guztiei esker, hiru egu-
neko egitaraua antolatu dute aur-
ten ere. Gaur, umeentzako jola-
sak izango dira eguerdian, eta Mi-
nu Cia taldearen antzerkia izango
Udako jaiak b XIIIBERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
da ondoren. «Casa Goma antzo-
kian izango da, Martzana Kaiaren
eta Bilbo Zaharra 8. zenbakiaren
arteko kalean dauden eskailere-
tan, eskailerak eserleku moduan
erabiltzeko». Han ariko da Ibon
del Olmo magoa ere, arratsalde-
an, baina, aurrez, elkartasun baz-
karia egingo dute. Gauean, berriz,
kontzertuak izango dira, MoonS-
hakers, Los Cosmeticos eta Gwa
Ya taldeen eskutik.
Bihar, berriz, tortilla eta paella
lehiaketarekin hasiko dute egu-
na. Kukaña toxikoa izango da on-
doren, eta mozorrotuta joateko
eskatu dute batzordekoek. Herri
bazkariaren ostean, mus txapel-
keta egingo dute, eta Hortzmuga-
tonbola 0,0umorezko ikuskizu-
na izango da jarraian. Molestando
a Los Vecinos eta Swing Bullets
taldeen kontzertuekin amaituko
dira jaiak.
justifikatu emakumeen eta gizo-nen arteko desberdinkeriazko etaerrespeturik gabeko harrema-nak, emakumeak sexu objektugisa tratatzea, eta leku batzuetaneta ordu jakin batetik aurreraemakumeak segurtasunik gabeedo ikaratuta sentitzea».
Horrenbestez, ArrigorriagakoUdalaren helburua da errespe-tuan oinarritutako madalenakbizi ahal izatea: «Inolako erasorik
ALAITASUNA ARRIGORRIAGANUztailaren 19an hasita, bost jaiegun izango dira Arrigorriagako madalenetan. Gastronomialehiaketak, musika emanaldiak, haurrentzako jokoak eta beste hainbat ekitaldi izango dira.
Arrigorriagako kaleetan giro paregabea egongo da jaietan. ARRGORRIAGAKO KULTUR ETXEA
Asier AlbizuaM a n r i q u eArrigorriagaalkateak azpi-marratu due-nez, aurten
ere, Arrigorriagako jai batzorde-ak «ohikoa duen energiarekin»lan egin du herritar guztien gus-tukoak izango diren doako jar-duerez beteriko programa osa-tzeko.
Jaietan ongi pasatzea opa dieherritarrei, errespetuarekin be-tiere. «Jaiak berdintasunean bizinahi ditugu, euskarak mereziduen protagonismoarekin etaArrigorriagan sortzen dakigungiro on horrekin».
Izan ere, Arrigorriagako Uda-lak herritarren artean berdinta-suna izatea nahi du, jaietan etaurte osoan. «Alkoholak, ordute-giek eta parrandak ezin dituzte
XIV bUdako jaiak BERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
edo hori sor dezakeen inolako ja-rrerarik gabe. Herritar guztieiemakumeak errespetatzen ez di-tuen edozein ahozko adierazpenedo adierazpen fisiko aktibokiaurkaratzeko eskatu nahi die-gu».
Premisa horiekin, Arrigorria-gako Udaleko Berdintasun Sailakdibulgazio bideo bat egin du,batez ere herriko gazteentzat.«Bideoa, herriko jaietan gehien
errepikatzen diren hiru egoeramatxista islatzen dira, horieksaihestu ahal izateko: emakume-ek zerbitzatzea espero dutengizon eta mutilak, herri bazkarie-tan, adibidez; jaietan neskak ziri-katzen dituzten gizon eta muti-lak, haiekin ligatzen saiatzean;eta reggaeton abestiak taberne-tan, dantzaldietan eta txosnetan,gehienak letra matxistak dituzte-nak, herritar guztien parte har-tzearekin».
Horrez gain, bideoan Arrigo-rriagan indarkeria matxistari au-rre egiteko intereseko telefonoakjakinarazten dira: 900-84 03 60(Udal Gizarte Zerbitzuak), 94-40202 00 (Berdintasun Saila) eta 94-402 02 01 (Udaltzaingoa). Udala-ren webgunean (www.arrigo-
rriaga.eus) eta sare sozialetanikus daiteke bideoa.
TAILER IBILTARIAHalaber, eraso sexistarik gabekojai berdinzaleen aldeko lehenbizi-ko tailer ibiltaria antolatuko dajaietan, gizarte hezitzaileen biko-te batek osatutako talde baten bi-tartez. Taldea jai esparru nagusie-tatik ibili da uztailaren 19an, etauztailaren 21ean ere ibiliko da,gaueko ordutegian. Hala, gaztee-kin hitz egin eta bideoa erakutsi-ko die. «Horrez gain, kanpaina-rekin lotutako materialak eman-go dizkie; adibidez, gazteentzakobaliabide gidak eta eraso sexistenaurkako eskumuturrekoak».
Bideoa osatzeko eta tailer ibil-taria antolatzeko, aintzat hartudituzte iazko madalenetan jarri-tako eraso sexisten aurkako in-formazio karpan herritarrek egi-niko ekarpenak.
Jai batzordeak ere emakumeeneta gizonen arteko berdintasunaaldarrikatzen du, eta herritarreigonbit egiten die puntu moreaerabiltzera. «Izan ere, horrekemakumeen aurkako indarkeriamota oro ukatzen dela erakustendu. Jantzietan txapak edo pegati-nak jar daitezke, eta balkoietaneta leihoetan, kartelak, eta abar».
Horrez gain, euskara erabiltzea
eskatzen die herritarrei eta ingu-
rumena eta iraunkortasuna zain-
tzea. Beste hainbat proposamen
ere egin dizkie: «Jaietan, balkoie-
tan ikurrinak eta herriko bande-
rak jartzea, eta bertoko jantziak
janztea».
TXUPINAZOA ETA EUSKARAJaiak hasteko txupinazoa uztaila-
ren 19an izan da, eta horretaz ar-
duratu da Aritz Berri dantza tal-
dea, aurten 20 urte bete berri bai-
titu. Gainera, Aritz Berri dantza
taldeak uztailaren 20an euskal
dantzen jaialdia egin du udaletxe-
ko plazan, eta uztailaren 21ean,
19:30etik aurrera egingo den ka-
lejiran parte hartuko du.
Dantza taldekoekin batera,
Euskaraldiko belarriprest eta
ahobizi egitasmoetan aritzen di-
ren pertsona batzuk izan ziren
txupinazoan. Pregoian, hain zu-
zen, babesa agertu zioten Euska-
raldia, 11 egun euskarazproiek-
tuari.
Euskararen normalizazioaren
aldeko asmo hori egitarauko bes-
te hainbat ekitalditan ageriko da.
Horrela, informazio mahai bat ja-
rri da hilaren 20an Udaletxeko
plazan, eta ahobizi edo belarri-
prest gisa izena emateko aukera
izan dute herritarrek.
Era berean, plazan bandera-
txoak jarri jaietan eta Euskaral-
diarekin loturiko apaingarriak
udal eraikinetan. Saltoki eta ta-
berna ugarik ere bat egin dute
kanpainarekin, eta Hemen aho-
bizi/ belarriprest gara dioten pe-
gatinak jarri dituzte. Tabernetan
eta uztailaren 20ko bertso-bazka-
rian txapak ere banatu dira, eta
kanpaina sustatzen duten hain-
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.arrigorriaga.eus
@
bat lagunek uztailaren 22ko play-
back festan parte hartuko dute,
lehiaketatik kanpo. «Helburua
da musika ezaguna eta erraz ikas-
teko moduko hitzak dituen abesti
baten bidez ezagutaraztea ekime-
na, euskara dantzan jartzeko»,
Arrigorriagako Udaleko ordezka-
riek azaldu dutenez.
Gainera, Euskaraldiari buruz-
ko informazioa banatzen arituko
dira zenbait pertsona jendearen
artean. «Ekimenaren helburue-
tako bat da euskarak lekua izatea
festetan, giro onean, ligatzeko ga-
Udako jaiak bXVBERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
raian, dantza egitean, kuadrillen
artean, jolasetan eta, azken bate-
an, dibertsioan».
Bestela, jaietan, beste zenbait
jarduera eta ikuskizun izango
dira haurrentzat, gazteentzat eta
helduentzat. Uztailaren 21ean,
esaterako, lagun ugarik parte
hartuko dute 35. Gastronomia
Lehiaketan, bakailaoa, marmita-
koa, paella eta patata tortilla pres-
tatzen, 10:00etan hasita. Arratsal-
dean, umeentzako parkea eta tai-
lerrak izango dira Barua parkean,
20:00etan Ipar Osetiako Gorest
Gastronomia lehiaketa uztailaren 21ean egingo da, eta Siroka musika taldeak egun berean joko du txosnetan. JON HERNAEZ / FOKU
taldea, Rwandako Inyamibwa
taldea eta Galdakaoko Andra
Mari Eusko Dantzari taldea ariko
dira 30. Folklore Jaialdian, kirol-
degian, eta, gauean, Siroka, Be-
randuegi eta Rat-Zinger musika
taldeek joko dute txosnetan .
Uztailaren 22an, berriz, 14. Txi-
rrindularibira, umeentzako eta
familientzako jokoak, oliba hezur
jaurtiketa, 9. Playback Lehiaketa
eta Puro Relajo musika taldearen
kontzertua antolatuko dira.
Azkenik, uztailaren 23an, bur-
builen festa eta pizza-jaurtiketa
txapelketa izango dira goizean,
Txapela buruan eta dantza mun-
duan umeentzako ikuskizuna
eguerdian, Paella jana berdinta-
suneanherri bazkaria egingo da,
eta jaien amaierako ekitaldia
gauean izango da, Arrigorriagako
Meridian Rock Band taldearekin
eta Queen taldearen omenezko
kontzertu batekin.
BAZTAN ZOPAKDASTATU ELIZONDON Elizondoko jaiak hasteko txupinazoa uztailaren 24ko eguerdian izango da, eta, ondoren, baztan zopa ohikoak banatuko dira, eta uztailaren 28ra artean jai giro ederra izango da nagusi.
Gaiteroek Elizondoko kaleak alaituko dituzte jaietan . JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Elizondoko san-
tioetako lehen
ekitaldiak uztai-
laren 15ean egin
dira, Baztanda-
rren Biltzarrare-
kin batera antolatutako Katalu-
niarekiko Elkartasun Egunean,
baina jaiak hasteko txupinazoa
uztailaren 24an izango da. Naxa-
ra Aleman Irisarrik botako du
suziria, eta, ondoren, baztan
zopak banatuko dira plazan, eta
konpartsa kalejiran hasiko da.
Arratsaldean Oliver magoa ari-
ko da plazan eta karrika dantza
egingo da konpartsarekin, txistu-
lariekin, gaiteroekin eta txaran-
garekin. Salbea 20:00etan egingo
da elizan, Elizondo abesbatzare-
kin eta musika bandarekin, eta
ondoren karrika dantza eta erral-
doien dantza egingo da. Gauean,
berriz, musika talde eta disko jar-
tzaile hauek ariko dira: Bide baka-
rra, Velozet, Willis Drummond,
DJ Xinto eta DJ 2octal.
Biharamunean, Santio egune-
an, besteak beste, sokadantza eta
mutil dantzak egingo dira eguer-
dian, eta arratsaldean bertso
ikuskizuna egingo dute Arkaitz
Oiarzabal, Miren Amuriza, Egoitz
Zelaia eta Iñigo Manzisidor ber-
tsolariek, eta Ixak Arruti eta Gari
Otamendi musikariek.
GIRO APARTAGainerako egunetan, haurrentza-
ko, gazteentzako eta helduentza-
ko ekitaldi ugari antolatuko dira,
eta, urtero bezala, giro aparta
egongo da Elizondon. Baztango
Udalak santioetan ongi pasatzea
opa die herritarrei, begiruneare-
kin, eta indarkeria matxistaren
aurkako deia egin du.
XVI bUdako jaiak BERRIA
Larunbata, 2018ko uztailaren 21a
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.baztan.eus
@
Baztan zopak banatuko dituzte Elizondoko plazan, uztailaren 24an,
txupinoazoaren ondoren JAGOBA MANTEROLA / FOKU