gernikako bonbardaketa

29
GERNIKAKO BONBARDEAKETA 1937/04/26

Upload: naro20demi

Post on 29-Jul-2015

1.363 views

Category:

Spiritual


3 download

TRANSCRIPT

GERNIKAKO BONBARDEAKETA 1937/04/26

• Gernikako bonbardeaketa 1937ko apirilaren 26an izan zen.

• Gerra Zibilean Gernika hiri bizkaitarrak pairatutako hegazkin-erasoa izan zen.

• Egun horretan, azoka eguna zen Gernikan.

• Luftwaffe naziaren “Kondor Legioa” eta italiar faxistaren Aviazione Legionarioko hegazkinak ziren erasotzaileak.

• Bonbardaketa egiteko agindua Salamankako Espainiako armada frankistaren kuartel nagusiak eman zuen.

• Hildakoak 120 eta 10.000 artean izan ziren (iturri desberdinen arabera).

• Hildako hauek hiribilduan eraikitako babesleku sareei esker murriztu ziren.

• Zaurituak 889 pertsona izan ziren.

• Gernikako erasoa eskualdean matxinoen aurreratze zabalari laguntzeko egin zuten, bertan Emilio Molak hogeita bost batailoi zituelako. • Gernikako balio estrategikoa eta errepublikarren erretretarako arazoak ulertuz, Renteria auzoko zubiaren eta errepideen aurkako erasoa agindu zuen.

• Gernikak jasan zuen lehendabiziko astindua arratsaldeko lau t'erditan izan zen.• Hegoaldetik etorritako Dornier Do 17 batek hamabi 50 kiloko bonba leherkor edo bota zituen.• Bigarren astinduan “Gernikako ekialdeko zubi eta kalea bonbardatzea, etsaiaren atzera-egitea blokeatzeko" izan zen.• Hirugarren astindutik bostgarrenera gero etorri ziren, arratsaldeko seietan inguru bukatuak. Hirugarrena Heinkel He 111batek egin zuen, Laugarrena eta bostgarrena bi motorreko hegazkin alemaniarrek egin zuten.

Bonbardaketa baino lehen. Bonbardaketa eta gero.

ONDORIOAK:• Bonbardaketak defendatzaileen eusteko borondatea txikitu zuen, matxinoen zanpaketa erraztuz.• Izan ere, apenas aurkitu zuten erresistentzia apirilaren 29an herria okupatu zutenean.

• Erasoaldiek ia Gernika osoa suntsitu zuten: suteak eraikinen %70a guztiz hondatu eta beste %20a nahiko minduta utzi zituen.• Richthofenek helburu nagusitzat adierazitako zubia ez zen ez suntsitua ezta ukitua ere.

• Horrexegatik huts egindako misiotzat hartu zuten.

Bonbardaketa eta hiru egun geroago, herria okupatu zutenean, matxinoek Santa Maria elizaren fitxategiak erre zituzten.

Matxinoen soldadu batzuek Gernikako arbola ebakitzeko asmoa zutenez, batailoi karlista batek Batzar nagusiarentzat jo eta arbolari omenaldia egin zioten.

Hildakoen zenbaki zehatza ez da inoiz ezaguna eta alde guztien propagandak aldatua izan da.

Beraz, hainbat testu liburu eta artxibo aztertu ondoren, hildakoak 120 eta 10.000 inguru izango zirela ondorioztu zuten.

HERIOTZAK.

Gernikako bonbardaketa gudaren lexikoan ‘bonbardaketa-terrore'aren adibidetzat hartu zuten. Kondor Legioak egindakoa ez dute oroitzen bakarrik onik atera zirenenek baizik eta euskaldun guztiek.

Orduko erreakzioak

ORDUKO ERREAKZIOAK.

KOMUNIKABIDEAK ETA POLITIKARIAK.

Ingelesezko komunikabide eta politikariak.

• Ingelesezko komunikabide batean Gernikako bonbardaketaren berria gertatu eta egun bi geroago agertu zen.• George L. Steer kazetari britainiarrak bonbardaketaren lekuko izan zen, nazioartean sinesgarritasunik handiena lortu zuena.

Espainiako komunikabide eta politikariak.• Bonbardaketa eta gero, frankistek suntsipena "gorriek eta separatistek eurek" egin zutela esan zuten, lehen Irun edo Eibar erre zuten bezala.• Ez zuten ezeztatu hiria bonbardatu izan zutela baina kazetarien erreportajeak propagandatzat jo zuten.• Hala ere, gehienek benetan gertatutakoa azaldu zuten. • Frankisten bertsio ofizialak gerra amaitu eta gero iraun zuen.

Euskal komunikabide eta politikariak.

• Euskal politikoek bere laztura azaldu zuten Gernikan gertatutakoaren berri izan eta gero.• Telesforo Monzon, bonbardaketaren lekukoa izan zena.

Euzko Jaurlaritzaren Herrizaintza sailburua honako telegrama bidali zion Lehendakariari 1937ko apirilaren 27an:

« Gernika bazen puntu Gaur txingar eta errautsak besterik ez da puntu Momentu honetan oraindino sutan dago bonbardaketa oso bizia bonba su eragileek guztiz hondatu dute puntu Aldasoro, Torre eta hirurok hara heldu ginen izutuak puntu Hamar mila emakume eta umeek errepideetatik ihes egiten dute arratsalde honetan bezala bihar egunsentian hegazkinek metrailatuak izatearen beldur puntu Hondamendi hau eta gaur bertan Bilbo aste honetan ere suntsitzearen mehatxua izan eta gero egoera larriaren kontuan hartu. »

Jose Antonio Agirre lehendakariak telegrama jaso eta honako adierazpena egin zuen:

« Jaungoikoa eta denok epaituko dituen Historiaren aurrean, hiru ordu t'erditan hegazkin alemaniarrek amorru bizian errauts bihurtutako Gernikako hiribildu historikoan biztanleria zibil babesgabea bonbardatu zutela, emakume eta ume metrailadoreen suaz jarraituz; asko hil eta gainerakoek terroreak zoratuak ihes egin zutela adierazten dut[29] »

ONDAREA.

Picassoren margolana

• Pablo Picasso pintore espainiarrak, sarraskiak hunkiturik, 1937an bertan margotu zuen mundu osoan ezaguna den eta gerraren aurkako ikur bilakatu zen "Gernika" margolan handia.

• Margolana hunkitu zituen munduko kontzientzia asko eta ikur bihurtu zen Frankismoaren aurkako borrokan.

Gaztelaniazko literatura:• Blas de Otero bilbotar idazleak "Guernica" eta "Árbol de

Guernica" izeneko poemak, hurrenez hurren, idatzi zituzten.

Euskal artea:• Nemesio Manuel Sobrevillak 1937an urtean bertan, "Gernika"

filma dokumentala egin zuen bonbardaketa eta geroko irudiak eta Bizkaitik ihes egitera behartutako umeak grabatuz.

• 2007an Bernardo Atxagak"Markak. Gernika 1937" saiakera-liburua kaleratu zuen, Gernikan gertatutakoari buruz gogoeta eginez eta orduko hainbat material jatorrizko berreskuratuz.

Bonbardaketaren 70. urteurrena.2007an bonbardaketaren 70. Urteurrena zela eta, Eusko Legebiltzarraren presidentea, Bakearen Nobel Saria eta bonbardaketatik bizirik ateratako zenbait lagun hartu zituen Gernikan. Bileran bonbardaketaren irudiak ikusi, 250 hildako oroitu eta "Gernikako Bake Agiria" irakurri zuten, Gernika munduko bake hiriburu bihurtu zedila eskatuz.

Bibliografia.• http://eu.wikipedia.org• http://usuarios.multimania.es/karmeliri/Bombardeo%20de%20Gernika.ht

ml• http://www.euskonews.com/0391zbk/gaia39101es.html• http://museodelapaz.org

Taldeko partaideak.

• Ibarretxe Antuñano, Naroa.• Ordorika Rey, Goretti.• Sierra Castrillejo, Nerea.