geurea defenda dezagun

2
2 orrialdetako agiria 1. orrialdea GAIAK - Abenduak 6 espainiar konstituzioaren eguna - EAEko parlamentuan espainiar selekzioko ordezkariei harrera - Euskal Herriko Kirolariak eskua zabaldurik - Tresna eraginkor bihurtu da EITB - Espainiaren erregearen Gabonetako diskurtsoa - Erregeak eta Papa Noel ez dira majikoak! Geurea Olentzero! PRENTSA OHARRA Azken asteetan mugimendu eta ekimen ugari bizi izan ditu gure herriak. Abenduaren 6an Euskal Herriaren ukazioa oinarritzen den espainiar konstituzioaren ospakizunak burutu dituzte Espainian. Nola ez, Gazteizko gobernuaren ordezkarien parte hartzeak eta beraien adierazpenek garbi utzi zuten, Euskal Herriak bizkar eman zion konstizuzioari eskertu behar diogula gure eskubide urraketa. Euskal Herrian argazki gazi gogoa Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan inor ez zen oroitu espainiarren konstituzioaz, aldiz Hego Euskal Herriko langile asko etxean geratu behar izan ziren. Ikasleria herri eskolen inguruan mobilizatu zen baina halere Euskal Herria zatitzeko helburua bete dute. Abenduaren 6an berriro ere, Euskal Herriko bizi martxa zatitzea lortu zuten. Lorpen honek inoiz baino argiago uzten du egutegi propio baten beharra. Bizi-lan egutegiak finkatzen ditu herri baten eguneroko taupadak eta horregatik gauzkate zatituta. Taupada ezberdinen bidez errealitate ezberdinak lortzeko helburua dutelako. Horregatik izango da jai eguna 2011ko urriaren 25an. Hego Euskal Herria gehiago zatitzea bilatzen dutenek ospatuko dute Estatutoaren urteurrena eta horrekin batera Euskal Herriaren zatiketa. Euskal Herria zatiturik mantentzeko helburu dutenek gonbidatuta, Espainiar selekzioko jokalariak izan genituen Gasteizko parlamentuan. Espainiarrek lorturiko trofeoa zekarten esku artean, nora eta bere selekzio propioa izateko eskubidea ukatzen dioten naziora, Euskal Herrira. Konkistatzaileen keinu zatarra izan zen EAEko parlamentuan espainiar nazioaren ordezkariak propio gisa hartzearena. Bitartean, Euskal Herriko Kirolariak esku zabalik, pausoak emateko prest baina ateak itxita aurkitu dituzte. Egoera usteldu ez dadin azken bide bat ireki dute behin betiko egoera gainditze bidean. Gabonetako partidua azkenengoz jokatuko dutela esan dute, itxita duten atea irekitzeko asmoz. Euskadiko Futbol Federazioak ordea komunikabideen bidez, kirolarien hausnarketak ixilarazi eta gabonetako partiduaren arazoa gainditu dela zabaldu du.

Upload: bai-euskal-herriari-herri-ekimena

Post on 31-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

2010eko abenduan plazaraturiko irakurketa

TRANSCRIPT

2 orrialdetako agiria 1. orrialdea

GAIAK

- Abenduak 6 espainiar konstituzioaren eguna - EAEko parlamentuan espainiar selekzioko ordezkariei harrera - Euskal Herriko Kirolariak eskua zabaldurik - Tresna eraginkor bihurtu da EITB - Espainiaren erregearen Gabonetako diskurtsoa - Erregeak eta Papa Noel ez dira majikoak! Geurea Olentzero!

PRENTSA OHARRA

Azken asteetan mugimendu eta ekimen ugari bizi izan ditu gure herriak. Abenduaren 6an Euskal Herriaren ukazioa oinarritzen den espainiar konstituzioaren ospakizunak burutu dituzte Espainian. Nola ez, Gazteizko gobernuaren ordezkarien parte hartzeak eta beraien adierazpenek garbi utzi zuten, Euskal Herriak bizkar eman zion konstizuzioari eskertu behar diogula gure eskubide urraketa. Euskal Herrian argazki gazi gogoa Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan inor ez zen oroitu espainiarren konstituzioaz, aldiz Hego Euskal Herriko langile asko etxean geratu behar izan ziren. Ikasleria herri eskolen inguruan mobilizatu zen baina halere Euskal Herria zatitzeko helburua bete dute. Abenduaren 6an berriro ere, Euskal Herriko bizi martxa zatitzea lortu zuten. Lorpen honek inoiz baino argiago uzten du egutegi propio baten beharra. Bizi-lan egutegiak finkatzen ditu herri baten eguneroko taupadak eta horregatik gauzkate zatituta. Taupada ezberdinen bidez errealitate ezberdinak lortzeko helburua dutelako. Horregatik izango da jai eguna 2011ko urriaren 25an. Hego Euskal Herria gehiago zatitzea bilatzen dutenek ospatuko dute Estatutoaren urteurrena eta horrekin batera Euskal Herriaren zatiketa. Euskal Herria zatiturik mantentzeko helburu dutenek gonbidatuta, Espainiar selekzioko jokalariak izan genituen Gasteizko parlamentuan. Espainiarrek lorturiko trofeoa zekarten esku artean, nora eta bere selekzio propioa izateko eskubidea ukatzen dioten naziora, Euskal Herrira. Konkistatzaileen keinu zatarra izan zen EAEko parlamentuan espainiar nazioaren ordezkariak propio gisa hartzearena. Bitartean, Euskal Herriko Kirolariak esku zabalik, pausoak emateko prest baina ateak itxita aurkitu dituzte. Egoera usteldu ez dadin azken bide bat ireki dute behin betiko egoera gainditze bidean. Gabonetako partidua azkenengoz jokatuko dutela esan dute, itxita duten atea irekitzeko asmoz. Euskadiko Futbol Federazioak ordea komunikabideen bidez, kirolarien hausnarketak ixilarazi eta gabonetako partiduaren arazoa gainditu dela zabaldu du.

2 orrialdetako agiria 2. orrialdea

Tresna eraginkor bihurtu da EITB. Hilabete gutxiren bueltan, eguraldi mapetatik Euskal Herria ezabatzea lortu du. Sekuentziak, zoomak, koloreak, ikuspegiak, denborak, … denak erabili ditu egunez egun, Euskal Herria agertzen zen tokian Kantabria, Burgos, EAE, Errioxa, Nafarroa eta Hueska besteak beste… Euskal Herriaren etorkizuna ez dago eguraldi mapen eskuetan, baina euskal herritarrok bizi dugun asimilazio estrategiak min handia egin liezaioke gure herriaren geroari. Euskal Herria desitxuratzeko denak balio du. Nazio sentimendua izanagatik, zatiketa administratiboaren baitan baizitzen ohitzen bagara, nazio perspektiba edo sentsibilitatea galdu dezakegu. Horregatik aldatu dute EITBko ikuspegia, denboraren harira eta errepikatzearen poderioz asimilatu dezagun. Beraiek finkaturiko errealitatea bizi dezagun. Bide horretan aurten ere, espainiar erregeak bere hankapekoei zuzenduriko diskurtsoa zabalduko du ETB-k, Espainiako telebista autonomikoen gisara jardunaz. Deialdi zabala egiten diegu euskal herritarrei, abenduaren 24ean espainiako erregeari bizkar ematera telebista itzalduz. Deialdiaren xehetasunak: www.baieuskalherriari.org/itzali Abenduaren 24ean, espainiar erregearen diskurtsoa baino gauza garrantzitsuagoak gertatzen dira gure herrian. Olentzeroren bisita adibidez. Oraindik ere, hainbat euskal lurraldetan Olentzerori harrera egiteko antolaturiko kalejirak bortizki erasotuak dira, isunekin eta baita borrekin ere. Euskal nortasun ikurren aurkako estrategiaren baitan kokatu dituzte Nafarroa Garaian Olentzeroak eta horregatik jazartzen dituzte. Euskal Herrian orohar, globalizazioa eta kontsumismo basatia sustatzen diren garai hauetan, Olentzerori lekua kendu nahian dabiltz Papa Noel eta gaizki deituriko Errege magoak. Euskal Herriko historia eta mitoak gure herriaren nortasun eta identitatearen jantziak dira eta hori ongi ulertu dute gure sustraiak etetea helburu dutenek. Euskal herritarroi dei egiten dizuegu abenduaren 24ean Olentzerori harrera egitera ateratzeko eta ondoren etxeetako ate eta lehioak ixteko deia egiten dizuegu hotzik sartu ez dadin. Erregeak eta Papa Noel ez dira majikoak! Geurea Olentzero! BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak deialdiaren xehetasunak aurrerago plazaratuko ditu.

Euskal Herrian, 2010eko abenduaren 7an