grupo siro
DESCRIPTION
Galletas Siro taldearen goitik beherako kontabilitate analisia.TRANSCRIPT
Igor Badiola Gallastegui Olatz Iriondo Illarramendi Xabier Estebanez Calzada
ENPRESAREN HISTORIA
Galletas Siro, S.A. Alar del Rey-‐n (Palencia) sortua izan zen 1966ko otsailaren 28an. Gaur egun bere helbide soziala eta bere bulego zentralak Venta de Baños-‐en dago (Palencia) eta bere ekoizpen instalazioak Toro-‐n (Zamora) eta Venta de Baños-‐en (Palencia) dago. Azken leku honetan bere biltegi logistiko automatikoa du.
Bere iharduera soziala hurrengoa da:
-‐ Era guztietako gaileten ekoizpena eta merkaturatzea eta hirin edo beste edozein zerealetik eratorri daitezkeen produktuena baita.
-‐ Produktu hauen inportazio eta esportazioa -‐ Finantza, merkaturatze, ekoizpen eta beste edozein elikagai sektoreei
aholkularitza zerbitzuen prestazioa. -‐ Ondasun higigarri eta higiezinen errendamendua.
Jarduera hauen garapena partzialki edo beren osotasunean eman daiteke, zeharka, antzeko jarduera duten beste sozietateen partaidetzen bitartez.
Gaur egun, sozietate honen jarduera gaileten ekoizpenean eta merkaturatzean oinarritzen da, merkatu nazionalean zein nazioartekoan.
Sozietate hau bere taldeko (Grupo Siro) burua da, enpresa talde honetan elikagai antzekoekin lan egiten duten enpresak aurkitzen dira (ogia, pasta, gailetak, gozokigintza…). Talde industrial hau goragoko talde baten barnean dago, Proyectos Aradia S.L., non elikagaien ekoizpena eta merkaturatzeaz gain badauden eraikuntza-‐enpresak eta ikerkuntza eta garapeneko enpresak baita ere.
1999an sozietateak fusio bat eduki zuen, bere baitan hartuz Rio Productos Alimenticios, S.A. Dora Carreño S.A. eta Industria Castellana de Alimentación S.A.
BALANTZEA 2008 AKTIBOA AKTIBO EZ KORRONTEA Aktibo osoaren %79.51 da. Honek esan nahi du gehiago inbertitzen duela epe luzera epe laburrera baino. Ibilgetu materialak, aktibo osoaren %24.71 barneratzen du. Ohikoa da ikusita lurrak eta eraikuntzak dauzkala (%8.86 aktibo osoarekiko) eta baita ere instalazio teknikoak eta bestelako ibilgetu materialak ere (%15.70 aktibo osoarekiko). Taldeko enpresetako eta elkartuetako epe luzeko inbertsioek aktibo osoaren erdia suposatzen dute, %50.16. Productos Casado, S.A.U. bereganatu zuen %100ean. Honen barne taldeko enpresei emandako kredituek dute garrantzia handiena, aktibo osoaren %42.94a izanik. Memoriak esaten duen bezala, inbertsio hauek zuzenduak daude taldeko enpresen aktiboaren finantzaketara. Epe luzeko finantza inbertsioen balioa ikustean (%0.87 aktibo osoarekiko), ikusten da enpresa honek inbertsio gehienak taldeko enpresetara bideratzen dituela. AKTIBO KORRONTEA Aktibo osoaren %20.49 da. Izakinak: Arreta deitu digu aktibo totalarekiko %3.36 izatea, baino bere antzekoa den EUROPASTRY, S.A.rekin konparatuta balio antzekoak jaso ditugu. Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelakoak: %5.63 gutxi iruditu zaigu eta beste enpresarekin konparatuta %10ko aldea nabari dugu. Bere salmenta politika aztertu beharko litzateke diferentzia ikusteko. Zuzenean eskudiruz kobratzen badu edo kreditura saltzen badu. Inbertsioak ikusita, epe laburrera ere taldeko enpresetan gehiago inbertitzen du (aktibo osoaren %7.06) epe laburreko beste finantza inbertsioetan baino (aktibo osoaren %0.01). Diruzaintza eta bestelako aktibo likido baliokideek aktibo osoaren %4.41 suposatzen dute. ONDARE GARBIA eta PASIBOA Lehenengo begirada batez ikusten da epe luzeko kredituez finantzatzen dela gehien bat, ondare garbia eta pasibo guztiaren %65.23a izanik. Honen barne kreditu erakundeekiko dituen epe luzeko zorrak guztiaren%59.22 suposatzen dute. ONDARE GARBIA Guztiaren %13.62a suposatzen du. Sektoreko beste enpresa batzuekin konparatuta portzentaia txikia iruditu zaigu.
Nabarmena iruditu zaigu enpresa honek dauzkan aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak, guztiaren %7.06. Balio absolutuetan 25.667.000€-‐ko emaitza negatibo metatua izanda, 2008an 4.718€-‐ko emaitza positiboa lortu zuen. PASIBO EZ KORRONTEA Guztiaren %65.23a suposatzen du. Honen barne nagusitzen dira kreditu erakundeekin dituen epe luzeko zorrak, guztiaren %60a suposatuz. PASIBO KORRONTEA Guztiaren %21.15a suposatzen du. Honen barne nagusitzen dira epe laburreko zorrak kreditu erakundeekin (%9.04) eta hartzekodun komertzialak eta ordaintzeko bestelakoak (9.28). Azken honen barne hornitzaileak dira nagusi (guztiaren %6.09).
2009 AKTIBOA Aktiboaren zenbateko osoa gutxi gora behera mantendu da 2008 urtetik 2009 urtera. AKTIBO EZ KORRONTEA Zenbaki indizeei begiratua, esanguratsuena taldeko enpresetako eta elkartuetako epe luzeko inbertsioen barne, ondare tresnek izan duten bilakaera da, %63.22 hazi baitira oinarri urtearekiko. Honek balio absolutuetan ez dio asko eragin taldeko enpresetako eta elkartuetako epe luzeko inbertsioei, honen barne dagoen kredituak enpresei, aurreko urtearekiko %6.66 jaitsi delako. Taldeko enpresetako eta elkartuetako epe luzeko inbertsioak enpresa hauetara bideratuta joan dira: Proyectos Paterna, S.L.U., Pastas de La Carolina, S.L.U. eta Proyectos Aradia, S.L. AKTIBO KORRONTEA Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelakoak, oinarri urtearekiko %30.99 jaitsi dira, baino balio erlatiboa nahiko txikia denez (%3.92 guztiarekiko), ez dugu esanguratsua kontsideratzen. Diruzaintza, bikoiztu egin da, guztiarekiko %6.30a lortuz. Eskudirua eta bestelako aktibo likido baliokideak %53.36an igo dira 2008 urtearekiko. Baliteke erlazioa izatea bezeroen murrizketarekin, kobratzen joan dela zor ziotena. ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 2009 urtean jarraitzen du epe luzerako finantzaketaren nagusitasunak, nahiz eta pasibo ez korrontea oinarri urtearekiko %12.83 murriztu den. Pasibo korrontea antzeko balioetan mantendu denez, epe luzeko finantzaketaren murrizketak finantzaketa propioa indartu du neurri batean, ondare garbia eta pasibo guztiaren aldaketa ez baita oso esanguratsua. ONDARE GARBIA Oinarri urtearekiko ia erdia hazi da(%47.82). Fondo propioak ere erdia baino gehiago hazi dira, baina ez kapitala hazi delako, hau %63.41ean jaitsi baita 2008arekiko, oso beherakada nabarmena. Beherakada oso arraroa da, 2009ko ekitaldian akordeoi efektua burutu duelako (akziodun berri baten sarrera ahalbidetzeko) eta ekitaldi amaieran kapital zabalkuntza egin duelako.
Zabalkuntzan akzioak parean jaulki ez dituenez, jaulkipen prima sortu da. Kontuan izan behar da aurreko ekitaldian jaulkipen primarik ez zegoela, eta 2009an guztiaren %16.31a suposatzen duela. Ekitaldiko emaitzak gutxi gora behera %75eko murrizketa izan du aurreko urtearekiko. PASIBO EZ KORRONTEA Oinarri urtearekiko %12.83 murriztu da. Hala ere oraindik enpresa epe luzeko kredituen bidez finantzatzen da gehien bat. Epe luzeko zorren barnean kreditu erakundeekin dituen zorrek behera egin dute %15.39an. Hau izan liteke arrazoi nagusia pasibo ez korrontearen murrizketa azaltzeko orduan. PASIBO KORRONTEA Oinarri urtearekiko %5.06 hazi da. Pasibo korronte osoa, orokorrean bariazio txikiekin, aurreko urtearen antzera mantendu da. Epe laburreko zorrak kreditu erakundeekin hazi egin dira. Baliteke izatea epe luzeko zenbait zorren eguneraketagatik.
GALDU IRABAZIEN KONTUA Lehenengo begirada batez ikusi dugu, 2008tik 2009ra negozio zifraren zenbateko garbia %6an igo den arren, ekitaldiko emaitza %75ean jaitsi dela. Geroago saiatuko gara honen arrazoiak aztertzen.
2008 Negozio zifraren zenbateko garbia 154.301.000€-‐koa izan da. Hemendik aurrera emandako balio erlatiboak negozio zifraren zenbateko garbiarekiko izango dira. Hornikuntzek negozio zifraren zenbateko garbiaren %78.45 suposatzen dute eta pertsonal gastuek %14.29. Bi hauen artean ia guztira baliogabetzen dute negozio zifraren zenbateko garbia. Azpimarragarria iruditu zaigu ere kanpo zerbitzuek zenbateko guztiaren %12.19 izatea. Guzti horrek ustiapeneko emaitza negatiboa izatea eragiten du, -‐3.958.000€-‐koa hain zuzen. Ustiapeneko emaitza negatiboa izatea arraroa iruditu zaigu eta pentsatu dugu posible zela hornikuntzen zenbateko handiagatik. Sektoreko antzeko beste enpresekin konparatu ondoren batetik bestera diferentzia handiak ikusi ditugu eta ez dakigu zein den ehuneko normal bat hornikuntzentzat, baino hala ere enpresa gehienek %50etik gorako datuak aurkezten zituzten. Sarrera finantzarioek negozio zifraren zenbateko garbiaren %15.31 suposatzen dute. Honen gehiengoa taldeko enpresetatik lortutako dibidendu eta sarrera finantzarioetatik lortzen ditu. Gastu finantzarioak, ordea, negozio zifraren zenbateko garbiaren %11.60a dira, eta bere gehiengoa kreditu erakundeekiko zorren interesengatik sortzen da. Guzti horrek emaitza finantzario positiboa eragiten du 5.722.000€koa, negozio zifraren zenbateko garbiaren %3.71. Zerga aurreko emaitza, ustiapeneko emaitza eta emaitza finantzarioaren arteko batura da. Ustiapeneko emaitza negatiboa da, baina emaitza finantzarioa handiagoa denez, zerga aurreko emaitza positiboa erakusten du.
Nabarmena iruditu zaigu mozkinen gaineko zerga negatiboa izan beharrean positiboa izatea, negozio zifraren zenbateko garbiaren %1.91. Posible da diferentzia tenporalak, diferentzia iraunkorrak edo kenkari eta hobariak izatea. Guzti hau batuta ekitaldiko emaitza lortzen da, positiboa eta negozio zifraren zenbateko garbiaren %3.06 dena.
2009 Negozio zifraren zenbateko garbia 2009 urtean 164.681€-‐koa izan da, oinarri urtearekiko %6.72 igo delarik. Horren arrazoi nagusia salmenten igoera izan beharrean, eskainitako zerbitzuengatik izan da, %2 izatetik %6 izatera pasa delako, balio absolutuetan ere salmentak baino gehiago igo baita. Hornikuntzen zenbatekoa oinarri urtearekiko %6 jaitsi da, baina balio erlatiboetan ere negozio zifraren zenbateko garbiarekiko %10 jaitsi da, %69.23 delarik 2009 urtean. Aipagarria iruditu zaigu salmentak igota hornikuntza gastuak murriztu izana. Pertsonal gastuak oinarri urtearekiko %17 igo dira. Soldaten eguneraketagatik normala da KPIren bilakaera jarraitzea, baino kasu honetan indize hau baino gehiago igo da. Horregatik memoriara jo dugu eta ikusi dugu azken 2009an 50 langile gehiago daudela, guztira 759. Amortizazioak balio erlatiboetan ez dauka garrantzia handirik, baino urte batetik bestera %40 igo da. Amortizazio kuota igo duelako edo amortizatzeko ondasun gehiago eskuratu dituelako izan daiteke. Ustiapeneko emaitza 2009an positiboa izan da, negozio zifraren zenbateko garbiaren %2.45. Oinarri urtean negatiboa zen, baino 2009an hornikuntza gastuak murriztu eta salmentak handitu ditu, eta nahiz eta pertsonal gastuak handitu diren, emaitza positiboa lortu du. Sarrera finantzarioek murrizketa nabaria izan dute oinarri urtearekiko %39.21 jaitsiz. Honen barne taldeko enpresetan partaidetzak behera egin dute %51. Gastu finantzarioek ere behera egin dute, baino %2.21 bakarrik. Honela, emaitza finantzarioa 2009 urtean negatiboa izan da, negozio zifraren zenbateko garbiaren %1.77. Sarrera finantzarioen murrizketa handiak emaitza finantzarioa negatiboa izatea eragin du. 2009an ustiapeneko emaitza positiboa lortu du eta emaitza finantzarioa negatiboa. Horien baturak zerga aurreko emaitza positiboa eragin du, ustiapen emaitza emaitza finantzarioa baino handiagoa izan delako. Guztira zerga aurreko emaitza negozio zifraren zenbateko garbiaren %0.68 Mozkinen gaineko zerga 2009an ere positiboa da, baino oinarri urtearekiko %96.79 murriztu da. Posible da diferentzia iraunkorrak erdira murriztu direlako izatea. Guztia batuta ekitaldiko emaitza lortzen da, negozio zifraren zenbateko garbiaren %0.73. Aurreko urtearekin konparatuz %75 jaitsi da. Nahiz eta ustiapen emaitza positiboa lortu, emaitza finantzarioa negatiboa izatea ekitaldiko emaitza asko jaistea eragin du.
POLITIKAK
1.-MERKATAL POLITIKA
Merkataritza politika produktuaren kostua bakarrik kontuan izanda lortzen duen irabazi gordina da.
2009 2008
Balio absolutua % Zki. indizea
Balio absolutua %
Zki. indizea
NEGOZIO ZIFRAREN ZENBATEKO GARBIA 164.681 100,0% 106,73% 154301 100,0% 100,00% -SALMENTEN KOSTUA -114.004 -69,2% 94,18% -121052 -78,5% 100,00% = MERKATARITZA MARJIN GORDINA 50.677 30,77% 152,42% 33249 21,55% 100,00%
2008-‐2009
MMGaren ALDAKETA= 17428
·∙SALMENTENGATIK= (S1 – So) Mo(%)= 2236.70
·∙MMGaren ALDAKETAGATIK portzentaietan=
(M1(%) – Mo(%)) S1= 15191.30
Salmenten hazkuntzaren ondorioz Merkataritza Marjin Gordina 2236.70 hazi da, eta marjinaren hazkuntzagatik 15191.30 igo da. Azken finean, biak kontuan izanda, eragin globala Merkataritza Marjin Gordina 17428an igotzea izan da.
Salmenta kostuak murriztea lortu du, eta era berean salmentak igotzea lortu du. Honen ondorioz marjina %21etik %30era hazi da, beraz, merkatal politika egokia izan da.
2.- PERTSONAL POLITIKA
Pertsonal politika produktibitatea aztertzeko erabiltzen da eta bi irizpide daude.
-‐ Salmentak / Langile kopurua : Langile bakoitzeko salmenta kopurua adierazi, etekina lagileko.
-‐ Salmenta/ Pertsonal Gastua: Pertsonal gasturaren araberako produktibidatea.
Normalean biek joera antzekoa izango dute . Bien arteko diferentzia ondorengoa :
Pertsonal gastua= Langileak x Soldata
2009 2008
Balio absolutua %
Zki. indizea
Balio absolutua %
Zki. indizea
Salmenta garbiak 164.681 106,73% 154301 100,00%
Pertsonal gastua 25.972 15,77% 117,75% 22056 14,29% 100,00% Langile kopurua 759 107,05% 709 100,00%
Salmentak /Pertsonal gastua 6,34 90,64% 7,00 100,00%
Salmentak /Langile kopurua 216,97 99,70%
217,63 100,00%
Langile bakoitzeko lortzen diren salmentak zertxobait jaitsi dira baino ia bere lekuan mantendu dira, soilik %0.3 jaitsi baitira.
Soldaten faktorea barneratzean, jaitsiera handiagoa da, %10ekoa, beraz, esan genezake langile bakoitzaren produktibitate jaitsiera bat eman dela.
Soldaten eguneraketak justifikatuko luke %3ko igoera bat, KPIren araberakoa izango litzatekeena. Bestea, ordea, soldaten igoera bati egokituko genioke.
3.- IBILGETUAREN KUDEAKETA POLITIKA
*Oharra:Lurrak eta eraikuntzak atalaren barnean, lurren zenbatekoa aurkitu dugu memorian eta datu horretaz baliatuz ibilgetu garbiari lurren balioa kendu diogu. Lurren balioa 2009 urtean 2624 mila €-‐koa zen eta 2008an 2556 mila €-‐koa. Lurrak ez direnez amortizatzen bere balio galera adierazten da memorian, baina oso balio txikia denez ez dugu kontuan izan.
Ibilgetu ukiezinak, materialak eta higiezinak amortizatzen dira. Ibilgetu finantzarioak eta lurrak ez dira amortizatzen.
a) Inbertsioak berrezkuratzea
Amortizazio maila = Amort.met / Ibilgetu gordina: Ze portzentaian dagoen kontsumituta gure ibilgetua.
Amortizazio erritmoa=Ibilgetu garbia/ Amortizazio gastua: Amortizatzeko falta den denbora.
b) Ibilgetuen inorenganaketak
Inorenganaketen emaitzak Ustiapeneko emaitzan eta emaitza finantzarioan duen eragina azaltzen du:
Ibilgetuaren inorenganaketaren emaitza/Ustiapeneko emaitza: Ibilgetuaren inorenganatzeak ( salmenta)ze portzentai hartzen duen ustiapeneko emaitzatik. Finantza ibilgetuaren inorenganaketaren emaitza/Emaitza finantzarioa: Finantza ibilgetuen salmentak emaitza finantzarioan hartzen duen portzentaia.
2009 2008
Balio absolutua %
Zki. indizea
Balio absolutua %
Zki. indizea
Ibilgetu garbia 89271 72,44% 98,16% 90947 75,46% 100,00%
Ibilgetu gordina 123.240 102,25% 120.529 100,00%
Amortizazio metatua 33969 114,83% 29582 100,00%
Amortizazio gastua 5514 16,23% 140,56% 3923 13,26% 100,00% Amortizazio metatua/Ibilgetu gordina 27,56% 112,30% %25 100,00% Ibilgetu garbia/Amortizazio gastua 22,35 72,75% 30,72 100,00% Ib. Inorenganatzearen em./Ustiapen em. 0 0 0,00% 0 0 0,00% Finantza inb. inorenganatzearen em./Em. Finantzarioa 0 0 0,00% 0 0 0,00%
Lehenengo ratioak espero genuen informazioa ematen digu, amortizazio metatuaren igoera ibilgetu gordinarekiko, amortizazio metatua urtez urte hazten doalako.
Bigarren ratioak adierazten du zenbat urte falta diren guztia amortizatzeko. Hemen datu esanguratsu bat aurkitu dugu: 2008an 30 urte falta ziren, eta 2009an 22. Honen ondorioa amortizazio gastua urte batetik bestera %40 igo dela da.
Ez daude inorenganaketarekin zerikusia duten ratiorik, ez duelako ez ibilgetu ez finantza inbertsiorik saldu.
4.- POLITIKA FINANTZARIOA 2008 urtean 5722ko emaitza finantzario positiboa lortu zuen eta 2009an, ordea, -‐2915. Lehenengo urtean taldeko enpresetan egindako inbertsioek sorturiko sarrera finantzarioak direla eta, kreditu erakundeekin dituen zorrek sorturiko gastu finantzarioei aurre egiteaz gain, sarrera finantzarioak lortu ditu (5722 mila €). 2009 urtean sarrera finantzarioak %40an jaitsi dira. Honen barne taldeko enpresetan partaidetzak %51 jaitsi dira eta taldeko enpresatan inbertsioak finantza tresnatan %17 jaitsi dira. Gastu finantzarioak %3 bakarrik jaitsi dira. Taldeko enpresekin zorrak bikoiztu egin dira, baino balio absolutu txikia dute. Horren ondorioz emaitza finantzarioa 2009 urtean -‐2915 mila €-‐koa izan da.
5.- POLITIKA FISKALA Mozkinen gaineko zerga / Zerga aurreko emaitza: Mozkinen gaineko zergak ze portzentai hartzen duen zerga aurreko emaitzatik.
2009 2008
Balio absolutua
Zki. indizea
Balio absolutua
Zki. indizea
Mozkinen gaineko zerga 95 3,22% 2954 100,00%
Zerga aurreko emaitza 1113 63,10% 1764 100,00% Mozkinen gaineko zerga/zerga aurreko emaitza 8,54% 5,10% 167,46% 100,00%
Mozkinen gaineko zerga aztertzerako orduan, 2008 urtetik 2009ra %97 jaitsi dela ikusi dugu, bi urteetan positiboa izan delarik. Aurreko lanean aztertu genuen bezala, diferentzia iraunkorrengatik izan da.
Hau izan da ratioaren %95eko jaitsieraren arrazoi nagusiena.
ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKOA
Enpresaren errentagarritasun ekonomikoa bere inbertsioetatik ateratzen duen etekina da. Hau ratio baten bitartez ikusten da:
ROI (Return on invesment)= Mozkina / Aktibo totala
Fondo propioekin edo maileguekin finantzatzea ratio desberdina ematen duenez, maileguen interesek emaitza murrizten dutelako, ratioari eragin finantzarioa kendu behar zaizkio. Horretarako finantza gastuak gehituko dizkiogu, BAIDI emaitza lortuz:
BAIDI= Mozkina + Finantza gastuak
BAIDI erabiltzen da gehien bat enpresaren mozkinen gaineko zergak horrenbeste aldatzen ez direnean, baina hau gertatuz gero BAIAI erabiliko da:
BAIAI= BAIDI + Mozkinen gaineko zergak
ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKOA 2009 2008
AKTIBOA GUZTIRA 360.502 363.357
Atbb
SALMENTAK 164.681 154.301
EMAITZA 1.208 4.718
FINANTZA GASTUAK 17.510 17.904
MOZKINEN GAINEKO ZERGA 95 2.954
BAIDI 18.718 22.622
ROI= BAIDI/ AT 5,19% 6,23%
Marjina = BAIDI/ Salmentak 11,37% 14,66%
Errotazioa = Salmentak/ AT 0,46 0,42
BAIAI = BAIDI +/- MGZ 18.623 19.668
ROI= BAIAI/ AT 5,16% 5,41%
Marjina = BAIAI/ Salmentak 11,30% 14,66%
Errotazioa = Salmentak/ AT 0,46 0,42
Gure kasuan mozkinen gaineko zergaren aldaketa nabarmena denez, BAIAI erabiliko dugu ratioa zehatzagoa izan dadin.
ROI = BAIAI / AKTIBOA = (BAIAI / SALMENTAK) / (SALMENTAK / AKTIBOA)
Marjina Errotazioa
ROI handitzeko marjina edota errotazioa handitu behar dira. Gure kasuan ROI jaitsi egin da 2008tik 2009ra, %5.41tik %5.16ra, beraz, jaitsiera oso txikia izan da.
Marjinaren aldaketan BAIAI mozkinak eta salmentak dute eragina. Salmentak 10000 mila €-‐tan hazi dira eta BAIAI 1000 mila € jaitsi da. Horren ondorioz, marjina %14.66tik %11.3ra jaitsi da.
Errotazioaren aldaketan salmentak eta aktibo totalak dute eragina. Salmentak 10000 mila €-‐tan hazi dira eta aktibo totala 3000 mila €-‐tan jaitsi da. Horren ondorioz errotazioa 0.42tik 0.46ra pasa da.
Marjinak eta errotazioak mozkinaren gain duten eragina sektorearekin oso baldintzatuta daude. Horregatik SABI datu basean antzeko enpresekin konparatu dugu.
Europastry, S.A. enpresak 2008an antzeko ROI bat duela ikusi dugu. Galletas Gullón, S.A. enpresak, ordea, ratioa bikoizten dio 2008 urtean.
Europastry, S.A. enpresak aktiboa, langile kopurua, eta bestelako ezaugarri antzekoak dituenez ROI ratioa berearekin konparatu dugu eta antzekoa duenez, sektoreko enpresak bezalako errentagarritasuna duela ikusi dugu. Galletas Gullón, S.A. enpresaren ezaugarriak ez direnez antzerakoak, konparaketa ez da esanguratsua izango.
ERROTAZIO FONDOA
Enpresa baten epe laburreko inbertsioak eta epe laburreko finantza iturriak aztertzeko orduan, Errotazio Fondoaren kontzeptua agertzen zaigu.
Errotazio fondoa = Aktibo Korrontea – Pasibo Korrontea
Enpresaren pasibo korronteak enpresako epe laburreko inbertsioak zein neurritan finantzatzen dituen erakusten du. Errotazio fondo positibo batek, enpresaren epe laburreko zenbait inbertsio epe luzerako finantza iturriekin finantzatzen dela esan nahi du. Errotazio fondo negatibo batek, ordea, epe luzeko zenbait inbertsio epe laburreko finantza iturriekin finantzatzen direla adierazten du.
Galletas Siro, S.A. enpresaren Errotazio fondoa 2008 urtean -‐2.414 €-‐takoa izan zen, eta 2009 urtean -‐8.709 €-‐takoa. Ondoren aztertuko dugu aldakuntza honen zergatia:
2008: EF = AK-‐PK: 74.436 – 76.850 = -‐2.414 €
2009: EF = AK-‐PK: 72.030 – 80.739 = -‐8.709 €
Aldakuntza EF 2008-‐2009: -‐6295 €
Errotazio Fondo negatiboa duenez, epe laburreko finantza iturriek aktibo korronteko inbertsio guztiak finantzatzeaz gain, epe luzeko inbertsioen zati bat ere finantzatzen dute, bai 2008 bai 2009 urteetan.
Errotazio Fondo honen aldaketa nondik datorren azaltzeko, aldagai bakoitzaren joera aztertuko dugu:
(2008-‐2009 aldaketak)
2009 Aldaketa 2008
Izakinak 11311 -‐894 12205 Bezeroak 9890 -‐771 10661 ZFBG 21201 -‐1665 22866 Hornitzaileak -‐21064 1975 -‐23039 UEFOB 137 310 -‐173 Ustiapeneko Bestelako AK 4280 -‐5584 9864 Ustiapeneko Bestelako PK -‐9730 2381 -‐12111 UEFB -‐5313 -‐2893 -‐2420 Bestelako AK 21960 -‐3712 25672 Bestelako PK -‐49945 -‐8245 -‐41700 Diruzaintza 24589 8555 16034 ERROTAZIO FONDOA -‐8709 -‐6295 -‐2414
Izakinak Behar Finantzarioa
Izakinak jaitsi direnez, hauek eskatzen duten behar finantzarioa jaitsi egin da.
Bezeroak Behar Finantzarioa
Bezeroen jaitsierak finantzazio beharra murrizten du.
ZFBG Behar Finantzarioa
Izakin eta bezeroen batura denez, eta aurreko biak jaitsi direnez, behar finantzarioa gutxitu egin da.
Hornitzaileak Erabilgarritasun Finantzarioa
Hornitzaileek ematen ziguten finantzazioaren zenbatekoa murriztu egin da 2008tik 2009ra.
UEFOB Behar finantzarioa
Hornitzaileek eragin duten erabilgarritasun finantzarioaren jaitsiera handiagoa izan da izakin eta bezeroek sorturiko behar finantzarioaren murrizketa baino, horregatik ustiapeneko errotazio fondoaren oinarrizko beharraren bilakaera positiboa izan da. Izakinak, bezeroak eta hornitzaileak kontuan izanda, 2008 urtean erabilgarritasun finantzarioa izatetik, 2009 urtean behar finantzarioa izatera pasa da.
Ustiapeneko bestelako aktibo korronteak Behar Finantzarioa
Ustiapeneko bestelako aktibo korronteen jaitsierak behar finantzarioaren jaitsiera erakarri du.
Ustiapeneko bestelako pasibo korronteak Erabilgarritasun Finantzarioa
Ustiapeneko bestelako pasibo korronteen jaitsierak erabilgarritasun finantzarioaren jaitsiera erakarri du.
UEFB Erabilgarritasun Finantzarioa
Ustiapeneko bestelako aktibo korronteen behar finantzarioaren murrizketa, ustiapeneko bestelako pasibo korronteen erabilgarritasun finantzarioaren murrizketa baino handiagoa izan denez, erabilgarritasun finantzarioa igo egin da.
Bestelako aktibo korronteak Behar Finantzarioa
Bestelako aktibo korronteak jaitsi direnez, behar finantzarioa murriztu egin da.
Bestelako pasibo korronteak Erabilgarritasun Finantzarioa
Bestelako pasibo korronteak igo direnez, erabilgarritasun finantzarioa igo egin da.
Diruzaintza Behar Finantzarioa
Orain, bilakaeraren azterketa sakonagoa egiteko batez besteko heltze aroaren osagaiak aztertuko ditugu:
BATEZ BESTEKO HELTZE AROA
2009 2008
SALMENTEN KOSTUA 114.004,00 121.052,00 -7.048
SALMENTA GARBIAK 164.681,00 154.301,00 10.380
SALMENTAK + BEZ 191.029,96 178.989,16 12.041
EROSKETAK 113.110,00 122.796,00 -9.686
EROSKETAK + BEZ 131.207,60 142.443,36 -11.236
IZAKINAK 11.311,00 12.205,00 -894
BEZEROAK 9.890,00 10.661,00 -771
HORNITZAILEAK 21.064,00 23.039,00 -1.975
LEHENGAIAK 4.042,00 4.196,00 154
LEHENGAI KONTSUMOA 61.134,00 67.653,00 -6.519
EKOIZPEN KOSTUA 105.928,08 108.086,52 -2.158
BIDEANGO PRODUKTUAK 374 548 -174
PRODUKTU BUKATUAK 7.578 7.895 -317
Hornikuntzak = HI + Erosketak -‐ BI
2008 121052 = 10461 + Erosketak -‐ 12205
2009
114004 = 12205 + Erosketak -‐ 11311
2009 2008
d1 23,80 22,33 1,47 d2 1,27 1,83 -0,55 d3 23,93 36,30 -12,37 d4 23,93 23,48 0,45 d5 57,79 58,23 -0,43
2009 2008
BbHA = D1+D2+D3+D4 72,93 83,93 -11,00 UEFOB = BbHA-D5 15,14 25,70 -10,56
BATAZ BESTEKO HELTZE AROA
Enpresak lehengaiak eskuratzen dituenetik salmenta eta ondorengo kobroaren bidez inbertsioen likidezia berreskuratzeko behar den denbora da.
D1
Lehengaiak biltegian batez beste pasatzen duten egun kopurua igo egin da urte batetik bestera lehengaien kontsumoa gutxitu egin delako eta lehengaiak igo egin direlako.
D2
Produktuak ekoizpen prozesuan igaro duen egun kopurua ez da ia aldatu, 2008an 1,83 egunekoa zen batez beste eta 2009an aldiz 1,27 beraz 0,55ean jaitsi da.
Ekoizpen kostua lortzeko honakoa barneratu dugu:
Lehengai kontsumoa, zuzenean Galdu Irabazi kontutik lortu duguna.
Pertsonal gastua. Kasu honetan langileen eskulan zuzenaren proportzioan hartu ditugu pertsonal gastuak. Estimazio bat besterik ez dugu egin ezin delako jakin nola eragiten duen zuzenean enpresako langile ezberdinen soldatak ustiapenean.
Amortizazioa. Badakigu guztiz ezin diogula egotzi produktuari, beraz %10 kendu diogu.
Kanpo zerbitzu eta tributuak.
D3
Urte batetik bestera, produktuek batez bestez egun gutxiago behar dituzte salduak izateko. Hala ere portzentaia txikiko jaitsiera izan dela aipatu beharra dago, 0.58 egun jaitsi delako.
D4
Bezeroei 2009 urtean 2008 urtean baino azkarrago kobratzen zaie batez bestez, 2.8 egun. Hasiera batean behintzat ona izango litzateke, bezeroek azkarrago ordaintzen dutelako.
D5
Azkenik, erosketak ordaintzeko batez besteko egun kopurua jaitsi egin da, baino kopuru oso txikian, 0.43 egun. Honek esan nahi du hornitzaileek azkarrago kobratzen diotela.
Orain, batez besteko heltze aroaren epe bakoitzaren bilakaera ezagututa, errotazio fondoaren aldaketaren arrazoiak sakonduko ditugu:
Izakinak jaitsi egin dira urte batetik bestera. Honengan eragina dute batetik salmenta kostuak, eta bestetik biltegiratze epea (d3). Salmenta kostuak jaitsi egin dira, eta produktuak saltzeko behar dituen batez besteko egun kopurua igo jaitsi da (0.58 egun gutxiago, 36.30 egunetik 35.72 egunera). Egunen murrizketa ez da oso esanguratsua izan, ez baita egun oso bat ere jaitsi, beraz, murrizketa salmenta kostuen jaitsierak eragin du.
Bezeroak ere jaitsi egin dira 2008tik 2009ra. Eragileak kasu honetan jarduera bolumena eta bezeroari kobratzeko pasatzen diren batez besteko egun kopurua dira (d4). Jarduera
bolumena salmentekin zuzenean erlazionatua dago eta salmentak 2008 urtetik 2009 urtera igo egin dira. Bestalde, bezeroei kobratzen gero eta denbora gutxiago pasatzen du (21.44 egunetik 18.64 egunetara). Beraz, bezeroen jaitsieran garrantzia handiagoa izan du egunen murrizketak.
Hornitzaileak jaitsi egin dira urte batetik bestera. Honengan eragina dute erosketak eta ordainketa epea. Erosketak jaitsi egin dira nabarmen eta ordainketa epea, nahiz eta jaitsi urte batetik bestera, ez da jaitsiera esanguratsu bat izan (58.23 egunetik 57.79 egunetara), beraz eragile nagusiena erosketak izan dira.
Ustiapeneko bestelako aktibo eta pasibo korronteak jaitsi egiten dira. Normalean jarduera bolumenarekin bat datoz, baino kasu honetan aurkako joera hartzen dute.
Bestelako aktibo korronteak jaitsi egiten dira, bestelako pasibo korronteak igotzen diren bitartean. Diruzaintzaren tentsio edota soberakinekin erlazio zuzena duten ikusteko, erabilgarritasun ratioa kalkulatzen da:
Erabilgarritasun ratioa = Erabilgarria / Pasibo korrontea
(2008) (16034/76850)*100= %20.86
(2009) (24589/80739)*100= %30.45
Urteetan zehar izan duen bilakaera “sabin” ikusi dugu eta azken bi urteetan likidezia edo erabilgarritasuna hirukoiztu egin du. Baliteke krisi garaian gaudenez erabaki estrategiko bezala eskudirua eta bestelako aktibo likidoen partidak handitu izana edozein momentutan ezusteko ordainketei aurre egitea posible izateko.
Bukatzeko, diruzaintza igo egin da erabilgarritasun ratioarekin batera.
Ondorio gisa:
Bataz besteko heltze aroaren murrizketa logikoa da epe guztiak murriztu direlako hornikuntzen epea izan ezik.
Hornitzaileei ordaintzeko epea murriztu egin da eta honekin batera UEFOB antzeko balioetan jaitsi da
DIRUZAINTZAKO FLUXUEN EGOERA
Diruzaintza – fluxuen egoera aztertzearen helburua dirutzaintzan eman diren kobru eta ordainketak nondik atera diren aztertzea da.
Horregatik gure kasuan Siro enpresan diruzaintza – fluxuaren aldaketa 8555 izan denez, hori nondik datorren aztertzen eta azaltzen ahaleginduko gara.
Azterketa egiteko emandako pausuak:
A) USTIAPENEKO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUA
1. Zerga aurreko emaitza
Lehenengo pausua zerga aurreko emaitza identifikatzea da. Gure kasuan 1113 eurokoa da.
2. Emaitzari doikuntzak
Ondoren emaitza honi doikuntzak egin behar zaizkio, hiru motatako doikuntzak izan daitezke:
-‐ Ordaindu edo kobratu ez diren gastu eta sarrerak. -‐ Inbertsiogatiko gastu edo sarrerak -‐ Finantza sarrerak eta finantza gastuak
Doikuntzen artean honakoak egin ditugu:
Ibilgetuaren amortizazioagatik 8432 euro gehitu dizkiogu, galdu-‐irabazitik atera dugu datu hau.
Horniduren aldaketaketengatik 5514 euro gehitu dizkiegu. Datu hau balantzeko bukaerako saldoari hasierakoa kenduz lortu dugu, epe laburra eta epe luzea kontuan hartuz.
Diru-‐laguntzen egozpenaren doikuntza egingo dugu finantzaketa eragiketaren ondorioa delako. Emaitza handitzen duenez diru-‐laguntza honek, bere eragina kentzeko zeinu negatiboarekin jarriko dugu, -‐1.191€.
Ibilgetu inorengaketak ere doitu egin ditu inbertsio eragiketa baten ondorio direlako. Ibilgetua besterenganatzean irabazia eduki zuten eta horregatik doitzean zeinu negatiboa du (-‐42€).
Sarrera/Gastu finantzarioak espresuki esaten du KPO doitu egin behar direla, sarrerak kenduz -‐14.600€, eta gastuak gehituz, 17.510€.
Kanbio diferentziak doitzeko orduan 3 mota daude: Lehena, epe luzeko mailegu bat edukitzea da atzerri monetan eta ekitaldi amaieran atzerri monetaren balio aldaketa ematean zorra handitzea edo murriztea gerta daiteke; honek ordainketa edo kobrorik suposatzen ez duenez doitu egin behar da. Bigarren mota, kobratzeko edo ordaintzeko momentuan diferentzia egotea da, diruzaintzari eraginez. Hirugarrena, diruzaintzan daukagun atzerri monetaren kanbio diferentzia da. Gure kasuan, Galdu-‐Irabazi kontuan kanbio diferentzia 5-‐ekoa da eta ez dakigunez zein motatakoa den, doitu egin dugu.
Guzti hau kontuan izanda, emaitzari egin dizkiogun doikuntzekin horrela geratu da: 8.432€
3. Kapital korrontearen aldaketak
Honen barne aurkitzen dira ekitaldian zehar sorturiko gastu eta sarrerak baina etorkizunean kobratu edo ordainduko direnak, baita ere aurreko ekitaldietan sorturiko gastu eta sarrerak eta ekitaldi honetan ordaindu edo kobratuko direnak.
Horretarako ustiapeneko aktibo korrontea eta pasibo korrontea aztertuko ditugu.
Ustiapeneko bestelako aktibo korrontearen barnean izakinak eta bezeroak aztertuko ditugu.
Izakinak 894€ aldatu dira. Datu hau kalkulatzeko balantzeko bukaerako saldoari hasierakoa kendu diogu.
Zordunak eta kobratzeko beste zenbait kontu. 6.338€ aldatu da. Datu hau ere bukaerako saldoari hasierakoa kenduz lortu dugu.
Aktiboko aldizkapenak ustiapenarekin zerikusia dutela aurretik kontsideratu dugunez, koherenteak izateko orain ere ustiapenean sartu ditugu. 17€.
Hartzekodunak eta ordaintzeko beste zenbait kontu -‐4.505€. Hau ere bezeroak bezala kalkulatu dugu.
Pasiboko aldizkapenak aurretik aipatu bezala ustiapenean sartu dugu, 676€.
Hori guztiarekin kapital korrontearen aldaketa 3420€-‐koa izan da.
4. Ustiapeneko eragiketen beste zenbait fluxu
Honen barne zenbait ordainketa (interesen ordainketa eta mozkinen gaineko zergaren ordainketa) eta kobro (dibidenduen kobroa eta interesen kobroa) sartzen dira.
Interesen ordainketa -‐17.510€-‐koa da. Emaitzari doikuntzan gehitutako finantza gastuak dira.
Dibidenduen kobroa 5.600€-‐koa izan da, memorian ikusi dugun bezala.
Interesen kobroa 14600€-‐koa izan da, emaitzari doikuntzean kendutako finantza sarrerak dira.
Mozkinen gaineko zergaren ordainketa -‐95€-‐koa izan da, galdu-‐irabazitik lortutakoa. Normalean eragina kentzeko positibo izango da baina gure kasuan kobratu egin duenez kenduz joango da.
Guzti honekin ustiapeneko eragiketen beste zenbait fluxuren aldaketa 2595€-‐koa izan da.
5. Ustiapeneko eragiketen diruzaintzako fluxua
Aurreko puntu guztiak kontuan izanda, ustiapeneko eragiketen diruzaintzako fluxuak 14447€-‐koa izan da.
B) INBERTSIO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK
6. Inbertsioen ordainketa
Taldeko enpresa eta elkartuetan ordainduriko inbertsioa 2231€-‐koa izan da. Hau kalkulatzeko bai epe laburreko eta epe luzeko inbertsio mota honen bukaerako saldoari hasierako kendu diogu.
Ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioa -‐19€-‐koa izan da. Balantzeko saldo aldaketa izan da.
Ibilgetu materialean ordaindutako inbertsioa -‐3488€-‐koa izan da. Hau memoriako taulan ibilgetuen sarreretako kostu historikoa da.
Beste zenbait aktiboengatik -‐5051€ ordaindu da. Honen barne kontuan hartu ditugu epe luzeko inbertsioak eta zerga geroratuak.
8. Inbertsio eragiketen diruzaintzako fluxuak
6. puntua kontuan izanda inbertsio eragiketen diruzaintzako fluxua -‐6327€ aldatu da.
C) FINANTZAKETA ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK
9. Ondare tresnen kobro eta ordainketak
Honen barne jasotako dirulaguntzak 467€-‐koa izan da. Datu hau memoriako dirulaguntzen taulatik begiratu dugu 2009an egotzi den zenbateko pasibo geroratua barneratu gabe.
Ondare tresnen jaulkipena izan da 58.138€-‐koa kapital zabalkuntzaren jaulkipen priman barneratuta.
10. Pasibo finantziarioen tresnen kobro eta ordainketa
Kreditu erakundeekiko zorren aldaketa -‐29.590€-‐koa izan da. Hau lortzeko balantzeko epe luzeko zorren eta epe laburreko zorren bukaerako saldoari hasierakoa kendu diogu.
12. Finantzaketa eragiketen diruzaintzako fluxua
Aurreko bi puntuak kontuan izanda finantzaketa eragiketen diruzaintzako fluxuen aldaketa -‐28.399€-‐koa izan da.
D) KANBIO DIFERENTZIEN ALDAKETEN ERAGINA
Emaitzari doikuntzan eragina kentzeko gehitu ditugun 5€ak orain kentzen jarri ditugu.
E) DIRUZAINTZA ETA ANTZEKOEN GEHIKUNTZA/MURRIZKETA
Aurretik burutu ditugun eragiketa guztiekin diruzaintzaren gehikuntza 2009ko ekitaldian zehar 38.967€-‐koa izan beharko luke gure iritziz.
Hala ere enpresak egindako kalkuluen arabera aldaketa 8.555€-‐koa izan da.
DIRUZAINTZAKO FLUXUEN EGOERA
2009
A) USTIAPENEKO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK 1, ZERGA AURREKO EMAITZA
1113
2, EMAITZARI DOIKUNTZAK
8432 a) Ibilgetuaren amortizazioa
5514
c) Horniduren aldaketak
1236 d) Dirulaguntzen esleitzeak
-‐1191
e) Ibilgetuen baja edo inorenganaketaren emaitza
-‐42 g) Finantza-sarrerak
-‐14600
h) Finantza-gastuak
17510 i) Ganbio diferentziak
5
3, KAPITAL KORRIENTEAREN ALDAKETAK
3420 a) Izakinak
894
b) Zordunak eta kobratzeko beste zenbait kontu
6338 c) Aktiboko aldizkapenak
17
d) Hartzekodunak eta ordaintzeko beste zenbait kontu
-‐4505 e) Pasiboko aldizkapenak
676
4, USTIAPENEKO ERAGIKETEN BESTE ZENBAIT FLUXU
2595 a) Interesen ordainketa
-‐17510
b) Dibidenduen kobroa
5600 c) Interesen kobroa
14600
d) Mozkinen gaineko zergaren ordainketa
-‐95 5. USTIAPENEKO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK
14447
B) INBERTSIO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK 6. INBERTSIOEN ORDAINKETAK
a) Taldeko enpresa eta elkartuak
2231 b) Ibilgetu ukiezina
-‐19
c) Ibilgetu materiala
-‐3488 g) Beste zenbait aktibo
-‐5051
8, INBERTSIO ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK
-‐6327
C) FINANTZAKETA ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK 9, ONDARE-TRESNEN KOBRO ETA ORDAINKETAK
a) Ondare Tresnen jaulkipena
58138 e) Jasotako dirulaguntzak, dohaintzak eta legatuak
467
10, PASIBO FINANTZARIOEN TRESNEN KOBRO ETA ORDAINKETAK 2. Kreditu erakundeekin zorrak
-‐29590
12, FINANTZAKETA ERAGIKETEN DIRUZAINTZAKO FLUXUAK
29015
D) GANBIO DIFERENTZIEN ALDAKETEN ERAGINA
-‐5
E) DIRUZAINTZA ETA ANTZEKOEN GEHIKUNTZA/MURRIZKETA
38243
Diruzaintza eta antzekoak ekitaldi hasieran
16034
Diruzaintza eta antzekoak ekitaldi bukaeran
24589
Diruzaintza Bukaeran – Diruzaintza Hasieran 8555
ONDORIOA
Zaila iruditu zaigu identifikatzea enpresak nondik atera dituen bere zenbatekoak . Hori ikusita pentsatu dugu egokiagoa izango litzatekela gure kabuz prestatzea diruzaintzako fluxuen egoera, enpresak prestatu duenarekin diferentzia ikusteko. Diferentzia 30.412€-‐koa izan da.
Ustiapeneko eragiketen diruzaintzako fluxuetan, finantzaketa eragiketen diruzaintzako fluxuetan eta ganbio diferentzien aldaketen eraginean antzeko emaitzak lortu ditugu.
Baina inbertsio eragiketen diruzaintzako fluxua aztertzean taldeko enpresa eta elkartuetan diferentzia nabarmenena eduki dugu. Enpresaren arabera -‐35.942€-‐koa izan da eta gure ustez saldo aldaketa kalkulatuz 2.231€-‐koa izan da. Gure ustez posible da talde barneko eragiketengatik izatea eta ezagunak ez izatea.
Gure eredua aztertuta finantzaketa eragiketen diruzaintzako fluxuetan eman da gehikuntza nabarmenena, bere diruzaintzako iturri nagusiena bilakatuz.
Bestalde, inbertsio eragiketen diruzaintzako fluxuetan eman da murrizketarik handiena. Aipagarria da era berean kreditu erakundeekin zorrak izan duen eragin negatiboa: -‐29.590€.