herria 3050
DESCRIPTION
Herria 3050TRANSCRIPT
HERRIA : Ikastola guziek egun berean zabalduko dituztea ateak aurten ?R. E. : Joan den urtean bezala, ikastola guziek ber egunean idekiko dituzte ateak, apirilaren hamarra hautatu dugu, hain segur ere goizeko hamarretatik eguerdi arte. Ikastola eta imerzioko erakaskuntzak interesatzen dituen guziek izanen dute parada memento hortan ikastolen ezagutzeko : andereñoekin, burrasoekin edo laguntzailekin mintzatzeko memento ezin hobea izanen da.H : Zenbat ikastola badira aurten iparraldean ?R.E. : Aurten kondatzen ditugu 27 ikastola denetara, ama ikastoletarik hasi eta lizeoraino ; baina heldu den sartzean berean bi ikastola berri zabalduko dira, batto Itsasun eta bestea Lekorne/Mendiondon, Gerezieta auzoan. Heldu baita heldu den sartzean 29 ikastola kondatuko dituela iparraldeak.H : Hain zuzen baitiozu bi ikastola irekiko direla sartzean, ez baitira oraino zabalik, hauetara interesatuak liratekeen burrasoek nola ezagutuko dituzte ?R. E. : Bi herri horietako burrasoek aldi bat baino gehiagotan bilkura publikoak eginak dituzte negu huntan, guziz idekiak, bilkura horien kari hartu dituzte burrasoen engaiamenduak. Pentsatzen ari diren burrasoek Seaska uebgunean aurkituko dituzte burraso horien erreferentziak zuzeneko harremanetan sartzeko.H : Emaiten dituzun xifre horiek erakusten dute ikastolak orain urrats biziagoan goiti doazela ; zerk egiten du hori ?R.E. : Uste dut arrazoinak desberdinak direla, ikastola batzuek aparteko arrakasta biltzen dute, nonbrean goiti joanez ttikiegi dira zenbait urte barne, holakotan bi aterabide ditugu :ikastola bera handitzen dugu, edo entseiatzen gira aldeko herri batean beste ikastetxe bat eraikiarazten ; hori bera pasatuko da Kanbon. Kanboko ikastola azkarki emendatu baita, Itsasun beste ama ikastola bat zabaltzearekin, Itsasu, Ezpeleta eta Luhusoko burrasoek parada izanen dute hor berean Itsasun beren haurrak eskolaratzeko,
ez dira behartuak izanen Kanboraino joaitera. Kanboko ikastolak haur gutixagorekin zerbitzu hobea eskainiko du.H : Ez ote zen gisa bereko zerbait gertatu Hazparnen berriki ?R.E. : Hori bera, Hazparneko ikastola ttikiegi izaitera ari zen eta Arberuako eskualdeko burrasoentzat ikastola bat ideki dugu Donamartirin, duela jada bi urte ; orai Gerezietakoa idekitzearekin piska bat arintzen segituko du Hazparneko ikastolak eta antolaketa errexagoa izanen du.H : Ez dea beldurtzerik Hazparnekoa sobera hustuko dela ?R.E. : Gauza horiek neurtu ditugu behin eta berriz zenbakieri zorrozki so eginez. Pentsatzen dugu gaur ditugun xifrekin Hazparne bereko burrasoak errexkiago hurbilduko direla oraino, eta ikastolak elgarri hurbil izanik ere konkurrentziarik ez dela izanen elgarren artean, eta denak garatzen ahalko direla.H : Entzuten da erraiten haurrak ikastolan sartzearekin burrasoak ere ikastolan sartzen direla. Beti egia dea hori ?R.E. : Dudarik batere gabe. Egia da ikastoletan eskatzen diegula burrasoeri parte hartze handi bat : behar da maiz pesta zerbait antolatu, taloak egin edo esku kolpe bat eman, burrasoen inplikazioa beharrezkoa da lehen bezala orai ere ; inplikazio horrek ba du ondorio bat paregabea : burrasoek gurutzatzearekin elgar ezagutzen dute, elkartasun bat gaitza sortzen da, burrasoak ekipo batean senditzen dira, bizi sozial arras aberatsagoa bizitzen dute.
2010eko Apirilaren 1ekoa 1er avril 2010 1,15 E N° 3050 ISSN 07677643
Pazko goiz balitzmartxoz ez balitz(erran xaharra)
Primadera honek gereziondoak lore xuritan emaiten dizkigularik, hona non gomita egina zaigun ikastolak
bisitatzeko apirilaren hamarrean, larunbat goizean.
Andereño eta erakaslek denak ezin hobeki prest ezarriko dituzte, burraso gazteei argitasun guziak
emaiteko. Ikastola bisitatu, frankotan haurrak ikusi
eta entzun, pare bat bertsu, kantu edo zketxa bat ontzen ; beste burrasoak
ezagutu eta hurrupaldi bat partekatu. Aste honetako HERRIAk beti kuriospin
terdi, galde zenbaitzu egin dizkio Ikastoletako
Ramuntxo Etxeberriri.
Ikastolek ateak zabalik apirilaren hamarrean
Gure Hitza
argiki mintzoArgiki mintzatu da Jouanno andere ministroa joan den egunean jakin duelarik « Taxe Carbonne » delakoa baztertu zutela Errepublikako presidentak eta lehen ministroak erranez Europako herrialdeek behar dutela aho batez « Taxe Carbone » horren alde erabakia hartu eta ez bakarrik Frantziak.Ez bakarrik argiki bainan ere garbiki mintzatu da Jouanno anderea erranez « Medef » delakoaren ildotik joan zirela eta Europak behar balinbadu erabakia hartu santa sekulan (sine die) ez zela holako deliberorik hartuko eta jendaldearen parte haundi batek hala nola hautetsiek ez dutela ulertu zein garrantzi haundikoa den ekologia.Ez da ixilik egon ez eta ere kargua utzi, erakusten duela « Norbait » dela.
Mundu zabalean
Pazko-liliakIgandean dugu beraz Pazko. Elizabesta handia. Jesus piztu zela oroitarazten daukuna. Udaberria hor dela ere oroitaraziz. Pazkolili xume pollitak lekuko. Artetik erraiteko, hiritar haur ainitzek ez dukete Jesus biziki ezagutzen eta badakitea azkenean udaberria ere zer den? Berrikitan haur horietarik batzuen artean akulatu ikerketa batek hauxe du alabainan salatzen: Pazko dela arroltzebiltzearen besta edo bestenaz xokoletarena! Hots, haur horiek badakite kasik xutik joan orduko saltegi handi horietako erreklama batzuen berri, telebixtak ere hoin nasaiki zabaltzeneta gauza berak… Bainan guk premiatsuak dauzkagun asko arras arrotzak dituzte… Hau besterik da bainan Pazko aipatzean gogorat heldu zaukuna da haatik: lehen, eta ez hain aspaldi, gure baserrietan segurik, Pazkoz estreinatzen ziren udako arropa berriak, Pazko eguneko mezarat joaiteko ezartzen zirenak. Gisa berean Omiasainduz negukoak. Orai, ez da holakorik biziki aditzen… Horiek hola, Pazkok ekartzen du ainitz mugimendu ez idurika. Kanpotiar frango gutarterat jiten da. Batzuk, udako oporraldia dute jadanik gogoan eta orduko toki bat arrastatu nahi. Arrastatu edo bederen begistatu…
Pazkoz ospatzen da ere AberriEguna. EuskalHerriaren berritze bat bezala gogoan. Berpizte bat nolazpait. Haste hartan, hortako zuten Pazko eguna berexi omen. Pazkokari, hori untsa heldu zela… Betiko arrangurak hor daude bixtan da, eta oroz gainetik EuskalHerri euskaldunago batena!Beste ainitz hitzordu bada egun hotan: Xingar feria Baionan, ErdiArokotzat ja egiten zena, zaharkiferiak Arrangoitzen eta Miarritzen, arrakasta handia dutenak, Idazleen Biltzarra Saran, euskal kulturaren besta paregabea zinez, muslarien egun handia Donazaharren, museko xapelgo nagusiaren bururapen guziz aipagarria… Kontzertu eder bat Donibane Lohizuneko elizan, besta herrikoi bat, biziki goxoa eta laketa, Ziburuko Mariñela auzoaldean… Bai, izanen da mugimendu Pazkokari. Eta oraino gehiago aroa ere gisa hartakoa izanez. Agian, hodei guzien artetik ere, zeru argi bat ikusiko dugu. Eta hodeiak aipatzearekin, ez ditugu bakarrik gogoan zerua estaltzen ahal duten horiek. Beste frango ere baita, gutien ustean hor ditugunak eta ezin aise haizatuak…
Janbattitt Dirassar
Gehexan Pontto
• Moskun, Errusiako hirinagusian, zinez izigarria gertatu da astelehen goizean. Hiru oren laurden barne, metro delakoaren bi geltokitan, zernahi jende bazelarik han ibilki, bi atentatu ikaragarri izan dira. Orotarat, 38 hil eta 65 kolpatu. Bazter guzietarik izan da ainitz salaketa, holakoak
ezin onetsiak baino ezin onetsiagoak direla. Bainan nor atrebitu da holako atentatuen egiterat ? Erruso polizaren arabera, bi emazte, beren buruaz etsia zutenak eta lehergailuak ezarriak beren arropetan... Bainan nork manaturik ? Ainitzen gostuko ixlamista talde batzuk orobat, hain segur Kaukasio aldekoak direnak...
• Tuberkulosia eritasuna gaitz izigarria dago oraino munduan, arras desberdina izanik ere herritik herrira. Badira oraino hamar miliun jende gaitz hortaz joak direnak urtetik urtera eta bi miliun eri hortarik hiltzen direnak urtean. Bixtan da herri berak direla beti gaitz hortaz joak, halanola Xina, India, Errusia, Georgia, Saharaldea eta Australia. Hiesa edo Sidaren birusa dutenak irriskutsuago dira besteak baino, baina sobera gostatzen dira holako eritasunen zoinuak gosetea eta ezinbizia duten eskualdeetan pobreziaren gatik.
• Haurren bortxazko ezkontzak ere gero eta gutiago onetsiak dira Yemen ekialdekoa bezalako herrietan. Preseski, manifestatzen ibili dira emazteak ehunka hango toki batzuetan Sanaako parlamentuaren jauregi aitzinean holako protestak eginez. Badute bai legea han debekatzen duena 17 urtez peko haurren ezkontaraztea baina hori ez da aplikatua, badituzte 8 urteko haurrak ezkontzera bortxatuak eta frango hiltzen direnak ere holako tratatzeekin.
• Zimbabwe herrian ez da deus berririk herri hori menpean daukan Robert Mugabe diktadorearekin. Hunek 86 urte egin ditu eta bozetan berriz presentatu gogo du « nahi badute ». Funtsean ez dute boz horietarik deus igurikatzen herritarrek, baitakite jukutrian eta indarkerian eginen direla. Badute hamar urte ez direla beren krisiatik ateratzen. Mugabek badu bere lehen ministro Morgan Tsvangiraiekin ba
tasunezko gobernu bat egina baina ez ditake gisa guziz hortik deusik atera. Anartean badute diamante mina edo mehatze bat aurkitua bainan hartarik abilenak dira aberasten eta ez herria. Eskolarik ere ez dute, erraitekorik, goizetan dira bakarrik erakasle batzu ahal dutenaren erakasten ari, « haurrek ez ditzaten bederen denak ahantz » dioten bezala. Hori da herri gaixo horren planta.
• Estadu Batuetan osasun asurantzaren auzia irabazi du Barak Obama demokratak, gutiz bada gutiz, eta sinatua ere da erreformatze garrantzitsu hori. Etxezurian Amerikarentzat egun berri batzueri buruzko aro berri baten menturakoa daukatena presidentaren aldekoek. Denbora berean ez dute hori denek arras iretsia eta beren gogoan daude errepublikano alderdikoak, helduden azaroan izan beharrak dituzten bozen menturan.
• Haitin, joanden urtarrilaren 12ko lurrikara izigarri horren ondotik (220.000 hil), xutik ezarri baitzuten herri horren aldeko Amerikarren laguntza, huna preseski George Bush eta Bill Clinton bi president ohiak izan zaizkiela Haiti hortan atxikimenduzko bisita banaren egiten.
• Israel nazioa begitan hartua dute gerotagehiago araba musulmano herriek, bereziki judu horiek Palestinan eta Gaza aldean deramaten politika oihesaren gatik, gero eta gogorrago baiteramate beren nausitasun saila iguzkialde hortan, beste nazioek, eta lehenik Amerikak, nahi luketelarik bakezko bide bat hartu, bai juduena eta bai arabeena errespetatuz. Beraz Mauritania horrek horiek ikusiz bere juduekilako harremanak gelditu ditu eta gelditu osoki eta betiko, erran duenaz.
• Niger eta Tchad herriek arras urte txarra izan dute joan den hori eta gosete lazgarri batez mehatxatuak dira zazpi miliun eta erdi bizitzaile bederen. Euri eskasiak egin du hor aitzineko urtean baino % 30 bihi bildu dutela gutiago, izigarriko ondorioekin : urziloak hutsak, herriak husten ari, jendea ihesi joanki herritik edo bakotxa bere alde, janaria eskas saltegietan eta janeskasiaren ondoriozko flakezia eta eritasunak.
• Al Qaidako Ben Laden beldurgarriak bere mehatxuak baditu beti ekialde hartan, amerikanoeri buruz bereziki aldi huntan. Azken hauk badizkiote Al Qaida horri beren Khaled Cheikh talde terroristeko batzu bahituak joanden irailaren hamekaz geroztik. Preseski, hauetaz egiten diete Ben Ladentiarrek mehatxuak, araba den gutienik hiltzera kondenatzen badute, berek ere hainbat amerikano hilen dituztela.
• Holandak ere baderama drogaki negozio zikinen kontrako gudua beti aitzina. Azkenik, diruzko gaztigu garratzak eman ditu bere lurrean Holanda horrek dauzkan droga negozio haundi bati, bereziki belgikar eta frantses erosle batzuekin dituen aferen gatik, Middelburgeko tribunalak jakinarazi duen bezala.
• Venezuela herriak, Ameriketan, elektrika eskasiaren arazoak edo problemak baditu eta Hugo Chavezen herri hortan neurri batzu ere hartu behar dituztela e rran dute. Hasteko ta bat, huna orai berean hartu duten erabakia : ekonomiak egin beharrez beraz, deliberoa hartu dute Aste Saindu huntan guzian argiak hil beharko dituztela herrian, eta mozturak bederen egin aldizka.
Zaurituak salbatu behar...
2
Han eta HeMen
Euskaltzaindia Sarako XXVII. Idazleen Biltzarreanapirilaren 5ean, astelehenean
Nobedadeak:Kantikak
Egilea: Gratien Adema “Zaldubi”Paratzailea: Henri Duhau
Prediku zenbaitEgilea: Gratien Adema “Zaldubi”
Paratzailea: Henri DuhauJesü Kristen Imitazionea
Itzultzailea: Martin MaisterPrestatzailea: Jean-Louis DavantBirjinia, edo donceil christaba
Paratzailea: Jose Antonio MujikaErlea - 2
Zuzendaria: Bernardo Atxaga
www.euskaltzaindia.net
laguntzailea
HERRIA 2010 :Maquetación 1 23/03/10 14:32 Página 1
Apirilaren 5ean iraganen da ohiko Idazleen Biltzarra Saran, Bazko astelehenez, tokiko turismo bulegoak eta Euskal kultur erakundeak antolaturik (10.0019.00). Eñaut Etxamendi kantariidazlea eta Alexandre de la Cerda idazleirratilaria dira aurtengo Biltzar Saridunak. Beren bizi guziko ibilbide aberatsa da gisa hortan omenduko Saran, astelehen eguerditan. Hori baino lehenago haatik (11.00) Eusko Ikaskuntzak burtsak emango dizkie 10 ikerle gazteri : Michael Alcibar (Daniel Landarten “Bai ala ez” eta “Ama” antzerkien analisi kritikoa), Maider Bedaxagar (Ergatibitatea eta euskara), Isabelle Duguine (Hizkuntzen aprendizgoa eta elebitasun goiztiarra), Maitena Duhalde (Azkaingo
euskara), Maialen HeguyLucu (“Hiru uhainak” ipuinaren azterketa), Olivia Olaizola (Biriatuko euskara), Pablo Marticorena (Pirinioetako populu neolitikoak), Valérie Steunou (Arkitektura gotikoa), Eneritz Zabaleta (Lurralde hizkuntzak Frantzian), Joanes Etxebarria (Xahakoa pastorala Barkoxen).Euskaltzaindiak bere aldetik azken denboretako obra batzu aurkeztuko ditu (11.30), obra horien paratzaileek berek presentaturik, Henri Duhau, Jean Louis Davant, Jose Antonio Mujika eta Andres Urrutia euskaltzainburuak. Arratsaldean aldiz (15.00), bertze liburu berri batzu dira aurkeztuak
izanen, Eneko Bidegainen Gerla Handia, muga sakona, Auxtin Zamoraren Sara etxez etxe, Henri Duhauren Lapurdiko ihauteria eta mutxikoen pizkundea eta Begiraleak elkartearen 50 errexeta. Eta egun osoan, mahaingain nasaietan, bertze berrikuntza guziak, Marko Armspach marrazkilaria han gaindi aurkituko delarik karikaturak egiten.
Sarako Idazleen BiltzarrakEñaut Etxamendi eta Alexandre de la Cerda saristatuko
Eñaut Etxamendi
3
HeGoaldeanAberri egunaToki eta molde ezberdinetan ospatuko da aurtengo Aberri Eguna . Aralar eta Abertzaleen Batasuna alderdiek Urruñan ospatuko dute apirilaren 3an –“Gora herriaEuskal Herri berria” leloarekin. Independentistak taldeak Bazkoz Irun eta Hendaia artean antolatua du bere ekitaldia – «Nazioa gara Estatua behar dugu» independentzia lemarekin. Ezker abertzaleak parte hartuko du ospakizunean. EAJPNVk bere aldetik Bilbon ospatuko du eguna Euskadi Eraikitzen lemarekin
Batasuna eta ingurukoei bozketara aurkeztea zailtzeko legeaGobernuak legea gogortuko du Batasuna eta ingurukoei bozketara aurkeztea debekatzeko, ETAren indarkeria kondenatzen ez duten arte. Edo bozkak edo bonbak. Helduden hauteskundeak 2011n eginen dira herriko etxe eta foru aldundietarako. Gobernuak dionaz, ezker abertzalea ahal guzia egiten ari da hauteskundeetan aurkezteko, hautetsien beharra izanez politikoki existitzeko. Duen aterabidetarik bat, EAren zerrendetan aurkeztea. Ez duela holakorik onartuko jakinarazia du gobernuak.
Egunkaria auziaren epaia apirilaren 12 anEspainiar Auzitegi Nazionalak jakinarazi du apirilaren 12an e manen duela Egunkaria auziaren epaia. Martxelo Otamendi, Xabier Oleaga, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaituak zituen, abendoan hasi eta otsailaren 1ean bururatu auzian. Prokuradoreak ala defentsak absoluzioa eskatua zuten auzipetuentzat, Egunkariak ETArekin loturarik ez zuela argudiatuz. Aldiz Dignidad y Justicia eta AVT elkarteek, 12 eta 14 urte arteko espetxe zigorrak eskatuak zituzten. Alde guzietarik sustengu zabala adierazia izan zaie auzipetuei.
Herri Irratia-Loiola, Noticias taldearen eskuNoticias prentsa taldearen esku izanen da Herri IrratiaLoiola. Jesuistek irratiaren saltzea erabaki dute arazo ekonomikoak izanez. Noticias taldeak, jazko udazkenean abiatu zuen Onda Vasca irratia, Bilbon. Herri Irratiaren bitartez, Gipuzkoako uhinetan zabaltzeko aukera izanen du orain. Onda Vascaz gain, lau egunkari baditu Noticias taldeak: Noticias de Navarra, Noticias de Gipuzkoa, Noticias de Alava eta
Deia.Ibilbide luzea izan du Herri Irratiak: 1961 urtean abiatu zuten jesuistek. Gero sei lurraldetara zabaldu zuten: Gasteiz 2003an, Bilbo 2004an, Eibar 2007an eta Durango 2008an. Irrati elebiduna, euskarari tarte zabala eskaini diona.
Euskarazko irrati publikoa sortzea proposatu du Nafarroako ParlamentuakNahiz eta UPNk eta CDNk kontra bozkatu, NaBaik eta Ezker Batuak baia eman diote euskarazko irrati publikoaren sortzearen alkdeko sozialisten mozioari. RTVE espainiar kate publikoarekin akordioa luken euskarazko irratia. Aldekoek Nafartar gobernuari proietkua gauzatzea eskatuko diote.Oroitaraz dezagun hogoi urte euskaraz emititzen daramatzan Iruñako Euskal Herria irratiari, Miguel Sanzen gobernuak ez diola lizentziarik onartu nahi.
«Guggenheim Urdaibai Gu Bai» herritar plataforma aurkeztu duteUrdaibai izeneko Gernikako i tsas adarrak bere museoa ukanen ote du ? Urdaibai eskualdeak kulturgunea izaiteko proiektuaren alde agertu da Bizkaiko Foru Aldundia. Euskal gobernua aldiz ez dago proiektuarekin ados. Urdaibaiko Guggenheim museoaren aldeko herritar plataforma sortu dute GernikaLumon, ‘Guggenheim Urdaibai Gu Bai’ izenekoa. Busturialdea eskualdean gune kulturala izaiteko proiektuarekin bat egitea du helburu. Museoak, «Urdaibai ez ezik, Bizkaiko eta Euskadiko garapen soziala, kulturala eta ekonomikoa» bultzatzen lagunduko lukeela uste dute.
Gipuzkoako itzalaldiak ETBko seinalea itzali du Ipar kostaldeanTNT edo Kablezko seinalea dutenek dituzte bakarrik ikusten ahal EITBko kateak Lapurdi aldean. Zeren Jaizkibeleko hedagailuaren seinale analogikoa gelditua baita. TNTra pasatzea gelditzen zaie EITBko behatzalei eta bereziki pilotazalei. Iparralde barnekaldean oraingotz seinale analogikoa errezebitzen ahal dute.
Pilota : binakako finala Gazteizeko Ogetan igandeanLehen mailako binakako txapelketaren finala, Ogeta Gasteizko
pilotalekuan jokatuko da helduden igandean apirilaren 4ean. Iparraldeko bi pilotari izanen ditugu finalean : XalaZubietak, GonzalezLaskurainen kontra jokatuko dute. Ainitzek espero zuten – bereziki iparraldeko pilotazaleek Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zela neurketa. Urrunago joan beharko dute pilotazalek eta txartelak ere frango kario izanez askok telebistatik ikusi beharko dute finala.
Mendizabal aizkolaria hil daTolosako plazan, Olasagastiren
kontrako neurketa bururatu aitzin, bere burua gaizki senditurik erretiratu behar izan du eta handik laster Jose Mari Mendizabal hil da bihotzekoaren ondorioz. Laguntza ekarria izan zaio berehala bainan alferrik. 63 urte zituen Jose Mari Mendizabalek.
Nafarroa : Euskararen aldeko mobilizaizoa maiatzaren 15erakoNafarroan euskarak bizi duen egoerak kexa eta ongieza sortuak ditu. Nafarroko Gobernuak euskarari buruz duen «mespretxua» salatzeko asmoz, manifestaldia deitu dute ehundik gora euskaltzalek: hoietan Iñaki Perurena harrijasotzailea, Pello Mariñelarena Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria, Helios del Santo Nafarroako AEKko koordinatzailea ala Urko Aristi ETBko aurkezlea. Maia tzaren 15ean, Iruñan “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea “ lemarekin euskaldun guzien indarrak batzea nahi ditu Kontseiluak, Nafarroan euskaraz bizi nahi duen orok aukera izan dezan. 50 bat taldek hurbil sustengatzen dute manifestaldiaren deialdia.Euskarazko komunikabideei lizentzia eta diru laguntzak kenduz, hezkuntza sisteman euskara baztertuz ala euskara ikasi nahi dutenei diru laguntza xuhurrak emanez, gobernuak euskarari ezarri trabak salatuko dituzte. Alta azken hogoi urteetan, Nafarroan, herritarren ahaleginei esker euskal hiztunek gora egin
dute.
Euskaraz ikastearen aldeko manifestaldia IruñanEuskaraz ikasteko eskubidearen alde, 3000 pertsonak manifestatu dute Iruñan. Eskoletako haurren burasoek deitua zuten manifestaldia, bereziki euskararik gabeko zonaldekoek, euskarazko D ereduan ikasketak egiteko ahalmena eskatuz beren haurrentzat.
Euskal diasporako jokalariak Bilbo Athletic
futbol taldean ? Diasporako jokalariei atea irekitzearen alde agertu dira Athletikeko zozioen %67ak. Aldiz %20ak ez du horrelakorik nahi klubaren filosofia irriskuan ezar lezakeelako. San Mameseko futbol zelai berriarekin, klubak geroari begira, anbizio gehiagorekin jokatu nahi du.
Permach, Aldasoro eta Alvarez libroJoseba Permach, Joseba Alvarez eta Juan Cruz Aldasoro ezker abertzaleko kideak aske u tziak izan dira Auzitegi Nazionalak ezarri 50.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. Ezin izanen dute estatutik atera pasaporterik ez izanez eta astero epaitegira joan beharko dute. 2007az geroz preso zeuden. Batasunaren kontrako operazioan ezker abertzaleko 41 agintari auzipetuak dira eta auzia 2011ko lehen ilabetetan hastekoa laiteke. Auzitegi berak aldiz baztertu du Arnaldo Otegi libro uztea, berriz ere delituak egin ditzakelakoan. Iragan urriaz geroz preso dago Batasunaren mahai nazionala berrosatu nahi izana gatik. Martxoaren 2an bi urteko preso zigorra ezarri diote 2005ean Jose Mari Sagardui presoaren aldeko ekitaldian «terrorismoa goratu» zuelakotz.
Euskaldunek 60 pinta ur gutiago edatenBizkaia, Gipuzkoa eta Araban, 120 pinta ur inguru edaten ditu pertsona bakarrak urtean : bana beste Europako neurria. Duela 8 urte, 180 pinta edaten zituen. Azken urtetan indar berezia egina izan da ur gutiagoren baliatzeko zeren hemendik ai tzina ura gero eta karioago eta xuhurrago izanen baita. Duela hiru urteko idorteak, praktika ekologistagoetara behartu ditu hiritar asko.
Jose Mari Mendizabal
4
Izenbürü hortako libürüa, zübereraz 1757an agertürik, Euskaltzaindiak berriz argitaratzen dü ene lagüngoarekin. Saran idazleen bilküran püblikari presentatüko deiogü Bazko astelehenean. Martin Maister Ligiko erretorak idatzi züan XVIII. mente erditan. Ützülpen bat da : lehena XV. mentean Thomas Hemerken «Kempis» delako apezfraide batek latiz izkiribatü züan «De imitatione Christi» titülüarekin. Ützülpen hanitx üken dü hizkuntza frankotan : hamabi kontatü deitzot eüskaraz mugaren bi aldeetan, horietarik bat arren zübereraz.Libürü hau prosalari hon batena da : hiztegi aberatsa dü, eta aditza miragarriki egarten dü. Berriki arte zübereraz güti ziren holakoak : XVII. mentean Belapeyre mauletarra, XIX. mentean Inchauspe Altzabehetikoa, bien artean arren Maister : hiruak apezak, bat mentekal. Alta zübereraz lehenago hanitx idatzi da, bai pastoraletan, bai
kobla eta kantoreetan, bena prosan xühürki. Hütsüne handia günüan kasik bi mentez, Belapeyre eta Inchausperen artean : Maisterri esker zilo hori betatzen dügü. Egia da geroxeago, XVIII. mentearen ürrentzealatago, beste prosalari bat agertü zela Xiberoan, Jüsef Egiategi errejent filosofoa : haatik irakur gaitza da, hitz berri hanitx egarten beitü. Aldiz Maisterren mintzajea hanitx aisa entelega diro zoinnahi xiberotarrek, bai eta eüskaraz ontsa badakian eüskaldün orok.
Imitazionearen mezüaThomas Kempis fraideak bera bezalakoentako idatzi dü. Komentü batetan bizi direner emaiten dütüan aholkü elibat franko nonbrilistak üdüritzen zaitzat. Bena fraide izateaz gain, apeza da Kempis hori, libürüko azken
zatian ontsa erakusten düan bezala : hor bere nonbrilismotik elkitzen da, popülüaren zerbütxari agertüz, denen salbamentüaz düan arrenküra biziarekin. Kiristi aldetik, azken parte hori zait hoberena.Fedezko argiez gain, zentzü honezko aholküak ere emaiten deizgü, nornahirentzat baliagarriak, fededün izan gitean ala ez. Hona horren bi kontseilü hon : bata jente handiekiko lotüra ahal oroz bazter ützi behar dela, bestea ezpiritüko libertatea oroz gainetik txerkatü.
Maisterren beste xedeaMaisterrek Imitazioneko mezüa «Zuberoa herriko» kiristi orotara zabaltü nahi dü. Gaineala libürü horri bigerren helbürü bat ikusten deio : eskoletako haurrer
eüskaraz irakurtzen irakasteko tresna bezala proposatzen dü. Ordükoz eskola txipiak baziren herrietan, Elizaren manaspenean. Belapeyre mauletar bikari jeneralak 1696an Xiberoko apezer manü hau eman zeien : «… gure jaun Apezküpüaren ordenantzen arau, nork bere parropietan, ororen eskola bat ezareraziren düe ahalik sarriena». Ez ziren haur güziak eskolan sobera ibiliko, bena etxekal batek bederen irakurtzen ikasi behar züan.Maisterren libürü hori oraiko izkiribü berrian ezarri düt, argibide/esplikazione andana batekin. Aitzin solas bat franko nasaia hontü deiot, nolako denboran agertü zen erakusteko. Ürrentzean hiztegi bat ezarri deiot xehexehea. Ez zen lan txipia, bena kontent ützi nai, bai fededün bezala, bai eüskaltzale bezala.
Jean Louis Davant
Jainkoa bizia Jendea
eGun eta biHar
Ni eta ni!Lurraldebozen aitzineko aste horietan, zer kantatua zaukuten Parisetik, bereziki gobernuaren izenean mintzo zirenek? Hauteskunde horiek etzutela halako munta handirik Frantzia osoaren mailean, eskualdeka egiteneta alabainan! Bainan bozak iragan orduko, gobernua bera ere doi bat kanbiatu dute eta hiru egunen buruko Nicolas Sarkozy bera ere mintzatu da, bozkatze horren emaitzak nolakoak ziren ikusiz bazuela zerbait erraiteko. Ez du aitortu ezkerrekoak izan direla irabazle bainan garbiki erran du entzun dituela frantsesen arrangurak… Hitzaldi hortan, eskuinaldekoen lausengatzerat arizan da gehienik. Aldaketa ainitz akulatuko duela aitzina bainan gauzak hobeki argituz… Denen buru haatik, ni eta ni, beti ni, ni, ni, horra nola mintzatu den, kasik lehengo errege edo inperadore heiek bezala… Horiek hola, karbonozerga famatu hura ere ez da behin segurik martxan jarriko. Alta, aski errana zaukuten bide hori hartu behar zela, ingurumenaren onetan bereziki. Eta Frantziak nahi zuela denen aitzinean agertu sail hortan. Orai, ez da batere katixima bera: Europa mailean
ikusi behar omen da zer eginen den, denak elgarrekin eta denak batean plantatzeko gisan… Atzo gauza bat, orai beste bat! Eta bihar ote?
Uste-gabekorik gabe…Lurraldebatzarrak bildu dira beren buruzagitzaren berritzeko. Nihun ez da deus ustegabekorik gertatu. Hautatzeak denetan izan dira bozen emaitzek ekartzen zutenaren araberakoak. Lurraldeburu gehienak aitzinean ziren heiek berak dira. Presiden
torde gehiago han edo hemen, gazte batzueri ere toki poxi bat eginez, eta presidentorde horietan zonbait emazte gehiago, lurraldeburuetan beretan haatik biga direlarik bakarrik, orai arte bezala funtsean. Akitanian, hamabost presidentorde, batto euskalduna, Frantxua Maitia, jadanik ere kargu horrekin zena,
beste bat Biarno aldekoa, Bernard Uthurry. Hamabost presidentorde horietarik zaz pi emazteak dira halere…
Ausiki pollitaBulta huntan bazen holako zerbaiten solasa eta erabakia hartu dute Parisen: hiriko gasa apiril huntan kariotzen dute. Eta polliki kariotzen, kasik% 10ez. Ausiki pollita ez idurika! Handiegia ainitzen gostuko. Krisia beti hor eta irabaziak ez batere goratzen, nola onets holako goratzea?
Estakurutzat emaiten dute frango luzaz biziki arrazoinki arizan direla, prezioa beti hein batean atxikiz, hola bildu beranta behar dela beraz noilazpait estali… Bainan nor fida ditake holako solas ahul horieri? Jakinaren gainean bost urte barne gasa kariotu dela halere % 40ez!
Alderdi berri batEginen zuela errana zuen eta egin du! Dominique de Villepin gobernuburu ohiak muntatzen ari dauku alderdi berri bat, UMP handi horren sahetsean bezala, “geroari buruz eta Frantziaren onetan indar goresgarri bat sustatzea gatik”, hara hori aski polliki errana, bainan oroz gainetik elgarretaratu beharrez bixtan
da Nicolas Sarkozy hain maite ez duten eskuindarrak. Alderdi be rri horrek bere lehen biltzar nagusia helduden ekainean eginen du, ekainaren 19an, eta orduan jakinen da ere zoin izen emanen dioten…
Erdi-erdianModem alderdiko buruzagiak bildu dira Parisen. Entseatuz ahal bezala erakusterat etzutela kopeta sobera zimur ez eta aurpegia arrunt ilun… François Bayrou nahi izan da gerotiar agertu. Erdiko bidea dela hoberena alde bat errepikatuz. Ez du nahi eskuinalde lerratu ez eta ezkerralde, nahi du erdian egon, erdierdian, geroari buruz zuhurtziak duela hori manatzen… Buruzagitza hein bat berritu dute eta Jean Lasssalle hautetsi alderdiburuorde bezala. Alderdiburua eta alderdiburuordea biak biarnesak beraz… Horrek ote du alderdia salbatuko?
JB D
Jesü kristen imitazionea
Frantxua Maitia-k segitzen du pres
ident-ordezko
Dominiquede
Villepin
5
kostaldeanOrgano eta xirribika…Pazko biharamunean, astelehenarekin beraz, aratsaldeko
4etan, Donibane Lohizuneko elizan herriko organoaren aldeko elkarteak eskaintzen du kontzertu bat frango arraroa, fama handiko bi artixta gomitaturik karia hortarat: Aleksandra WomickaGryp xirribikaria, motaz poloniarra, orai Urruñan bizi dena eta Tarben erakasle, eta Laurent Carle, organojoile eta pianojoile guziz ezagutua. Emanaldi horri buruz berexiak dituzte konpositore ospetsu batzuen zatietarik zonbait, musikagile horiek izanki Chopin, Prokofiev, Bartok, Jehan Alain ala Maurice Journeau. Kontzertutik landa, jendea ere mintzatzen ahalko da musikariekin.
Besta Mariñela auzoaldean!Ziburun, Pazko biharamunarekin besta dute Mariñela auzoaldean. Goizeko 10ak eta erdietan, Mariñelak taldeko atabalariek harrotuko dituzte bazterrak. Eguerditan, zintzur bustitzea eta euskal kantuak Ziburu Euskaldun elkartearekin. Ondotik, bazkaria Panpi Laduchek airostuko duena bere lagunekin. Aratsaldean, 6ak eta erdiak irian, mutxikoak. Aratsean, suziriak zeruaren bete. Egun gu
zian, haurrentzat, zaldi ttipien gainean itzuli askoren egiteko moldea…
Sari pollita Donibane Lohizunen, baratze botanikoaz ainitz arduratzen den elkarteak sari berezi bat ukan du Frantzia osoaren mailekoa, gisa hortan goretsia dela zoin ederki muntatua den baratze hori eta denbora berean zoin indar baliosa egiten duten toki horren ezagutaraz
teko. Saristatze horren lekuko, oroitharri bat pausatua izanen da han berean ortzirale huntan, apirilak 2, goizeko 11etan.
Dantza eta musika, Prokofiev gogoan…Hendaian, MauriceRavel ikastegiko gaztek dantza eta musika ikusgarri bat eskainiko dute ortzegun huntan, apirilaren lehenean, aratseko 8etan,
Variétés antzokian, Elisabeth Lecussant erakaslea zuzendari. Ikusgarri hori muntatua Prokofiev musikagilea gogoan, haren ohoretan muntatu egun bere
zien karietarat.
Arrantza zertan den…Helduden asteazkenean, apirilak 7, aratsaldeko 3etan, Donibane Lohizunen, Dukontenea gelan, Mikel Epalza apeza min tzatuko da arrunt berea duen gai batez: arrantza gure eskualdeko portuetan, lehen, orai… eta bihar…
101 urte…Getariako xaharetxean, besta bat pollita muntatu dute horko pentsuner baten ohoretan. Genéviève Kourenoy deitzen da eta bete ditu 101 urte. Bera a rras pixkor da oraino eta egina izan zaio zernahi konplimendu, Albert Larousset auzapeza denen aitzinean…
Girixtino gazteen gogoetakBerrehun bat girixtino gazte, diosesako kanteil guzietarik etorriak, bildu dira Donibane Lohizunen eta multxoka gogoetaldi asko akulatu beren
artean. Pazkori buruz eta beren fedearen argitarat. Baionako apezpikua ere hor zuten. Beste ainitz gaien artetik, hau ere ai
patu dute: nolako arrangurak badiren gaurko jendartean Irlandan ala nun nahi elizagizon zonbaiten itsuskeria batzuen gatik. Gertakari hits batzu ez direnak segur gorde behar bainan ez ere emendatuz kondatu Eliza guzia zikinduz…
Donibanen, mediateka berria aurten muntatukoAldi bat baino gehiago jadanik arizanak gira hortaz, Donibane Lohizunen herriko etxeak beharra duela muntatu mediateka bat gaurko beharorduek manatzen dutenaren araberakoa. Denbora batez, errana zuten eginen zela Ravel ikastegiko ondo hortan. Gero, proiektu hori sobera gostako zela, erakusterat eman zuten oraiko liburutegia zutela berrituko eta handituko, gerokoak gero… Joanden egunean, aurrekontuak aztertu diren bilkuran, herriko kontseiluan erabaki da Roxas egoitzan berean, heldu baita liburutegia orai den tokian, behar diren obrak akulatuko direla mediateka manerako baten muntatzeko. Ez probisurki bainan luzarako. Lagun Artean elkarteak, hirugarren adinekoen biltoki kondu etxe hortan dituen gelak utzirik bera haratxago joaiteko. Aterabide egokiena auzapezaren arabera. Obrak gostako dira sei ehun mila euro. Hasiko helduden irailean, mediateka berria estreinatzeko gisan, denak untsa joanez, hemendik urte baten buruko… Bilkura berean, bozkatu da herrizergen emendatzea % 2, 50ez. Betiko eztabada batzuk ere segitu dute. Ezkerreko zinegotziak eta abertzaleak ez batere ados gehiengoak egin hautu batzuekin. Turismoaren sailean ala beste batzuetan…
Ohore haundia Oldarrako kantarientzat Arabia Saoudiar e rregearen aitzinean kantatzea. Esperientzia ederra eta atseginezkoa ere aste betez Saoudiar erresumaren deskubritzea. Ryiad hiribuari datxikola, desertuan, urtero Janadriyah izeneko azoka egiten da. Aurtengo gonbita nagusia Frantzia izanki. Azokaren estreinaldian, erregeari ongi etorria kantatzeko Oldarra gonbitatua zuen frantziar enbaxadak. Esportazioari dedikatzen diren enpresa nagusiak azokan ziren : EADS, Ariane espace, Thales, Veolia, Dassault, Carrefour, Peugeot eta beste asko enpresa, Frantziar puntako teknologia erakusteko eta ahalaz saltzeko, merkatu berriak
irekiz. Zeren Saoudiar erresuma arras aberatsa baita. Eta baliabide askorekin. Alabainan, munduko petroleo saltzale haundiena eta erreserba gehiena duena. Kanpotiarrari nabaritzen zaio dirua badela. Ez
denentzat bainan zenbaitentzat zoritxarrez askotan gertatzen den bezala. Hiri berri berria, arkitektura futurista eta berinazko eraikin herraldoiekin. Autoak modelo kario eta berrienak. Saltegietan jantzi eta girgileria karioenak : frantziar moda. Dirua
tole beraz eta merkatu berriak eta ahaldunak lan gose diren enpresentzat. Gauza ilunagorik ere ikusi dute. Poliza ala militar inda rrek zer kontrola egiten duten karrikaz karrika. Erlijionea obligazionezkoa bilakatua dela ; alkoola, xerrikia, debekatuak direla. E maztek ezin dutela ka rrikan ibili buru gorputzak gorde gabe eta gizonik gabe ; auzitegiek erlijionearen lege dorpeak aplikatuz ... Hanbat kantaldi eman dituzte astebetez. Azokan, enbaxadan ala telebistako kateentzat. Denetan sekulako ongi etorria egina izan zaie, saoudiarren artean goxotasun eta berotasun haundienean. Oroitzapen zinez ezin ahantziak.
Oldarra: Saoudiar erresuman kantu kantari
Aleksandra Womicka-Gryp eta Laurent Carle.
Ikusgarri alegera eta ai-rosa!
6
kostaldean
Euskararen hilabetea ederki akulaturik, besta herrikoi goxo batekin bururatu dena joanden igandean, Hendaiako herriak nahi ukan du ere egun aberats horien karietarat hitzarmen berezi bat izenpetu Euskararen Erakunde Publikoarekin. Euskara azkar sustatzea gatik alor desberdin askotan, izan herriko langileen formakuntzan ala zernahitan. Kultura mailean, bideseinale eta holakoetan, hots herria euskaldunago agertzen ahal izaiten den sail guzietan.
Hitzarmena izenpetu dute Janbattitt Sallaberry auzapezak etaMax Brisson Euskararen erakundeburuak.
Tatsak hein berean aurten120 milioi eurotara helduko da aurten Baionako hiriaren buxeta, eta tatsen heina ez da mugituko. Hala ere ezkerreko oposizioak kontra bozkatu du, anbizione gutiegi sumaturik auzapezak aurtengo dituen xedetan. Baionak Akitaniako gorenean ezarria du alabaina bizitegi alokatuaren ta tsa : ehuneko 26,44 ean ; heldu da San Andres auzoan bizi den partikularrak urtean 700 euro tatsa pagatzen dituela 60 metro karratuko bizitegian bizitzeko. Finantza axuantak zehaztu du baionesen erdiak ez arras duela tatsa hein hori pagatzen, beste gehienei barkatua zaielarik a rrazoin sozialen gatik. Ezkerreko oposizioak altxatu du hiriak bere zerbitzu publikoak ehuneko lauean kariago pagarazten dituela aurten : parkalekuak, haurtzaindegiak, eskola jantegiak besteak beste.
Elkarteen laguntzakUrte guzietako ariketa errepikatu zen joan den osteguneko kontseiluan : ezker oposizioak galde zorrotzak luzatu dizkio auzapezari elkarteek hiriaren gandik eskuratzen dituzten diru laguntzez. Laguntza horien kriterioak ez direla ezagutzera emanak eta elkartasun elkarteei ez zaiela lehentasunik emaiten ; azkenik, hainbat elkarte historikotzat joak direnei zergatik u rririk uzten zaien egoitza eta zenbat elkarte diren kasu horretan, ezkerreko oposizioak galdea beste behin errepikatu du. Auzapezak ihardetsi du aurten 4,2 milioi euro eskuratuko dutela elkartek iaz bezalatsu, gehitu du hiriak urririk uzten dituen gelak merezitu egiten direla, ezin direla arra alokatu, kontrolak hitzeman ditu.
Ingurumenaren ehorzke-tak 65 lagunek jarraiki zuten joan den larunbatean ingurumenaren hilkutxa Baionako karriketan barna suprefeturaraino. Horrela salatu dute nola frantses gobernuak tipus tapas deliberatu duen karbono tatsaren kentzea,
Europa mailan gisa bereko zerbait sortu artean ; hain zuzen aditu zorrotzenek diote Europak ez duela beheralakoan horrelakorik deliberatuko, eta ingurumenaren onerako baitezpadakoa zen tatsa horrenak egina duela gutienez hainbat urterentzat. Bizi elkartekoek dute alegiazko ehorzketa hori burutu.
Marie Caudron xaha-rretxeko langileak grebanBaiona San Leongo auzoan kokatzen den « Marie Caudron » xaharretxeko langileek greba egin zuten joan den astelehenean, goizeko 11etatik eta arratsaldeko biak eterdi arte. Goizeko zazpiak eterditan hartzen dute lana, eta arratseko bederatzietan oraino lanean dira ; tartean utzia zaien bost oreneko lan pausa desegokia ikusten dute. Greba egitea deliberatu dute ikusirik zuzendaritzak ez zuela beren arrankuraz deus ihardesten.
779 000 euro Aviron errrugbi profesionalaren-tzatAvironeko errugbi profesionalak 779 000 euroko diru laguntza eskuratuko du aurten herriko etxetik. 629 000 Baionaren itxura ona bazter guzietan hedatzeko ; eta 150 000 euro gazteen artean errugbiaren balore sozialak hedatzeko. Ezkerreko oposizioa abstenitu da pare bat arrazoin emanez : hiriak ez diela Avirongo buruei aski bertute erakusten, eta bestalde, hiriaren omen onarentzat eman diru partearen ordainak ez direla zehaztuak. Auzapezak ihardoki du aurten diru laguntza horren kudeatzeko batzorde bat zutik emanen dela. Eliane PibouleauBlain hautetsiak kontra bozkatu du, Bayonne Par Cœureko bi hautetsiek aldiz baietz.
baiona MiarritzeEgoitzak eskas eta soberaSobera ezen INSEEren kontuetan ohartu baitira bigarren egoitzen kopurua azkarki emendatu dela hamar urte barne, bistan dena ez berriak eraiki direlakotz baiziketa jabeak gutiago hor bizi direlakotz, ez dutelarik ontasuna erosten geroago noizbait arra saltzeko. Praktikan urte osoan hutsik dauden bizitegien kopurua emendatu da, eta ber denboran Miarritzek ez du Gayssot legea betetzen aparantziarik ere, egoitza sozialak eskas ditu. Azken kontseilu bilkuran auzapezak esplikatu du nola hiria estokan den, eremurik ez egoitza sozialak eraikitzeko. Kontseilua engaiatu da 580 egoitzaren eraikitzera sei urte barne, hots, Alcedo eta Kleber auzoetan pentsatu kopurua besterik ez. Sozialistek kontra bozkatu dute, Biarritz elkartuko Peio Claveriek galdatu du alokatzeen segipena zorrozki egin dadin eta hiriak bortizkiago tatsa ditzan bigarren egoitzak. Auzapezak ihardetsi dio hipotesia hori esku artean duela baina mementoko legeek ez dutela haizutzen bigarren egoitzen tatsatzea, diru horrekin egoitza sozialak eraikitzeko.Anartean zertan ditugu bada Miarritzeko kontuak aurten ? 71,5 milioi euroko buxeta du hi
riak bizitzeko, horren barnean badira 26 berexiak inbeztizamendu larrientzat.
EHZ/ATABAL lehiaketa 2010Musika lehiaketa bat dute
elkarrekin sortua Miarritzeko Atabal musika guneak eta Euskal Herria Zuzenean festibalak, kostaldea eta barneko aldearen arteko elkarlana horrela frogatuz. Hiru talde hautatuak dira maila gorenean lehiatzeko heldu den apirilaren 9an, Atabalen, nola ez. Hegoaldetik jinik Elbereth taldea metal musika eskaintzen duena ; Angeluko Starfinder Rock/pop taldea ; eta Miarritzeko bereko Elenes, elektrotaldea. Ekitaldiaren ongi bururatzeko Berri Txarrak taldea gomitatua da.
estadua auzitanHANDIK kolektiboak (APES, Aurreratu, AutismeTED Côte Basque, Chrysalide eta Integrazio Batzordea) bere haserrea agertzen du ahalmen urriko haurren eskolatzeko AVS (Bizitza Eskolarrerako Laguntzaileak) zerbitzuaren okertzeaz eta murrizteaz, orain arteko postu eskasen gainera, heldu den ikasturte sartzerako postu zenbait kendu nahi dituelakotz frantses estaduak. Egoera hori publikoki salatzen du, eta 7 familiek Estadua auzitegi administratibora deitzen dute, legeak finkatutako obligazioneak bete ditzan. 2005eko legeak baitio, konpentsazio eskubidearen izenean, ahalmen urriko pertsonei beren beharren araberako laguntzak ekarri behar zaizkiela, familiek eta HANDIK kolektiboak Ministerioak eskubide horren errespetatzea baizik ez dute eskatzen, eta hori lehen bai lehen.
Hendaiak azkar sustatu nahi euskara
arte plastikoak Hego lapurdiko ikastetxetanHego Lapurdiko herri elkargoak bultzaturik, Gonzalo eta Pette Etxebarria zizelkariek ikastetxe zenbaiteko ikasleak lagundu dituzte arte plastikoak lantzen, ingurumenari sentsibilizatuz, hala nola berziklatua den materiala erabiliz. Urtarrilean eta otsailean, Donibane Lohizune (Urdazuri), Urruña eta Senpereko eskola publikoetan bai eta ere Sarako ikastolan ibili dira, CM1CM2 geletako haurreri beren jakitatea zabaltzen. Ikasleek ametsetako hiriaren maketak dituzte eraiki. Obra horiek aurkeztu dituzte joan den astean Senpere Larraldean, bideo, marrazki, argazki eta lekukotasunen bidez.
Bizik antolatu ditu ehorzketak
Berri Txarrak-ekoak
7
Herriz Herri
izpuraKantaldimusikaldi Ortzaizeko eta Garaziko ikastolek gaualdi eder bat antolatzen dute Faustin Bentaberri gelan, apirilaren 4ean, igandez. Egitarauan : 19.00 Xabaltxen kantaldia, Cymeus azken diska aurkeztuz lehen aldikotz Baxenafarroan ; Buuzbu talde baxenabartarraren kontzertua ; Kantuz taldearekin dantzaldia. Eta bistan da, jateko eta edateko moldeak han berean.
bidarraiGoresmenak ! Nork geldi Patrick Orhategaray autolasterkaria ? Martxo hastapen hortan Biarnoan Arzacqeko lasterkaldia irabazi ondoan, hara Lapurdiko proba ere beretu duela joanden asteburuan, Senpere eta Ezpeleta aldean, garaile ateratuz Guy Housset, Jean Paul Hirigoyen eta Didier Hiribarrenen aitzinean.
Sute Gure mendi mazelak belztu dira azken aste horietan. Batzutan lanjera sortuz haatik, joanden astean Bidarrai eta Ortzaize arteko mugan bezala, Iguaineko junta hortan. Zenbait aldiz ez dea zentzugabekeri osoz pizten sua ?
Makea – lekorneAiretik – Bai, bai ! Hor gira berriz ere gure xito eta arinekin final nagusiaren jokatzeko larunbat huntan, apirilak 3, Angeluko Haizpean. Lehen joa 15.30etan izanen da eta nere iduriko xapeldun aterako dira bi bikoteak, suerte onak laguntzen baditu ! Dena den finalerdiak airez aire irabazi dituzte. Xitoetan Iban Jauregiberri eta Bastien Iribarrenek 40, BACekoek 27. Arinetan, Eñaut Etxeberria eta Peio Hiriartek 40, Baigorrikoek 22. Baigura lasterka – Huna beraz Baigura lasterka igandean dugula, eta jendea etorriko da oste handian Basoita leku ederrerat. Guzieri ongi etorri beroena eta suerte on.Elizkizunen tenoreak – Makean ortzegunostiraletan 19.00etan. Igandean Bazko, Makean 9etan eta Lekornen 10.30etan.Mus – Hemen ere agian xapeldun aterako dira Etxebarne Xarle – Hiriart Xan Leon, Duhart Andde – Olhats Ttotte. Gora bi bikoteak eta gora Mendiondoa eta Mendiartea.
Eñaut eta Peio, hea, hea laugarren xapel hori !
azkaineBataio – Manon Vicenty eta Jonathan Berence haurrek errezebitu dute bataioko sakramendua. Zorionak familieri.Heriotze – Jeanne Lerrouy sortzez Virotok Adina xahar etxean ditu iragan azken urteak. Ziburun ehortzia izan da. Antton Olasso, 51 urte, 14 haurridetarik hirugarrena zendua, orai 11 gelditzen, ez du ihardoki bere gaitzari. Mundua bildu da ehorzketetan. Familieri dolumin bizienak.Neska Korrika – Esnauren gaindi 7 km. Apirilaren 5ean, Pazko biharamunean, 10etan guzien arteko berotzea, 10:15 Neskatxa Korrikaren abiatzea, 10:30 Neska Korrikaren abiatzea, 12etan mutxikoak, taloak eta poteo. Maider Laduchek antolaturik, Integrazio Batzordearen fagoretan. Izenen emaitea 0603842352 edo 0559540084.Erakusketa komikoa – Ortzirale 2an Bil Toki salan, 8etan izanen da hori, Martin Elizondorekin. Sartzea 10 eurotan, edaria barne.Selauru huste – Larunbatarekin, apirilaren 10ean, goizeko 8etarik arratsaldeko 6ak arte herriko plazan. Izenen emaitea 0559540084.Ikastola – Apirilaren 11n Kiroletan, Ikastolako haurren erakusketa. 11n ere elizan (18:30) kontzertua, Maddi bere lagunekin.Appel Detresse – Elkarteak joanden ortzegunean iganarazi du kamiuna Nantes hirirat. Oraikoan bere karga hustu dute segidan, Haitirat zoan kamiun batetarat. Horrek emaiten du kuraia lan hortan ari diren guzieri. Eskerrak merezi dituzte. M.L.
Dolu Joandean aste buruan, 98 garren urtean pausatu da Agnes Hargain, Urdoz Jauregiko etxekandere xaharra. Hiru seme alaba altxaturik, hanbat eta hanbat lan egin du Urdozeko xoko hortan, batzu eta bertzen zerbitzuko eta bereziki, auzo hortako kapera pollita ongi apaintzeko. Emazte baliosa eta fede haundikoaren orroitzapena uzten dauku Ainesek. Astelehenean, ehorzketan, jende alde ederra bildu da azken agurra egiteko eta bere pausa lekura segitzeko. Doluminak eskaintzen ditugu, nahigabe hunek hunkitzen dituen guzieri.Goxoki Hirugarren adineko el
kartekoek aitzineko astezkenean, urteko lehen ateraldia egin dute Landesetako hegalean dagon Peyrehoradera. Goizeko aro ona lagun, merkatzalen artean ibili dira eta eguerditan, han berean jatetxe batean, lekuko janari bereziez osatu bazkaria gozatu. Aratsaldean Konpostelako bidean dagon Sorde l’Abbayeko monasterioari egin diote bisita. Entzun ere hamargarren mendean eraiki eta ondotik ainitz aldiz funditua izan den komentu zaharraren aztarnek daukaten ixtorioa. Orai, harrasi eta arkupe zahar horiek, ondare mondiala ezarririk dauzka U.N.E.S.C.O.k.Baigorriko ama ikastolaren ate idekitzeak apirilaren 10ean eginen dira, 10.00etatik 12.00 arte. Egun hortan, gelen bisitatzeko eta erakaslearekin mintzatzeko aukera da ! Deneri idekia da. Xehetasun guzientzat, deitu 05.59.37.48.92 edo 05.59.37.48.19.
Euskal Telebistan EITB gatean, igande arratsetan 21.30tan pasatzen den “Bi errepidean” emankizunean, Iparraldeko bi artista ikusiko ditugu laster. Beren eguneroko bizian agertuko dira, Lekuineko Yves Sallaberry “Xala” Aspeko pilotari ezagutua eta gure herritar Erramun Marticorena, artzain kantaria. Xuxen, oraino ez dakigu noiz bainan hogei bat egunen buruan behar luke pasatu. Beraz, gauden erne.Pilota Huna beren xapelgoko partidetan, ZaharrerSegiko pilotarien emaitzak. Balinean Euskal Herriko finalak. Nexkatoetan, minimo mailean, M. Gascue eta Anais Elgart txapeldun 30 – 25 nagusituz Urruñari. Kadet mailean, Maitena eta Martta Hirigarayek galdu 16 – 30 Itsasuren kontra. Senior bigarren mailean, M.M. Oçafrain eta H. Ansolabehere txapeldun ere 30 – 21 nagusituz Hardoyri.Gizonetan, senior, bigarren mailean, F. Dutaret eta R. Moutrousteguyk galdu 22 – 20 Senpereren kontra.Esku huska. Frantziako xapelgoaren finalerdietan, benjamin mailean M. Berterreche eta M. Hualdek galdu 22 – 40 Airetiken kontra. Minimo mailean, M. Ascery eta F. Oteiza nagusitu 40 – 19 Airetikeri, mail berean, X. Alcasena eta X. Bascansek galdu 23 – 40 Denek baten kontra. Finala, larunbatean Angelun. Buruzburuka, Euskal Herriko xapelgoaren finalerdiak. Junior mailean, Sebastien Gorostiaguek galdu 37 – 40 S. Negueloua Oztibarrekoaren kontra. Senior hirugarren mailean, M. Olhagaray nagusitu 40 – 29 F. Othalepo bere batasuneko lagunari. Finala helduden larunbatean Garazin.Errugbia US Nafarroak Hendaia errezebitu du Garaziko zelaian eta galdu 10 – 16.
baigorri
8
Herriz Herri
saraBazkaria Ganden ortzegunean, Lur Berri gelan, Beti Gazte elkartearen 20garren urtebetetzea zen eta baginen 122 erretretatu elkarretaratuak. Lehenik
zinema izan dugu, ikusi ditugu ganden urteko bazkariko argazkiak eta lehengo Sara, 19 eta 20garren mendeko irudiak. Horiek txanpaina edanez pintxo batzuekin. Gero ongi etorria egin digu Jeannot Etcheverrigaray lehendakariak, Jean Aniotzbehere lehengo auzapezari eskerrak egin diozka zeren auzapeza zelarik bere kontseiluarekin antolatu baitzuten Beti Gazte elkartea 1990an, eta ere oraiko Janbattit Laborderi eta kontseiluari zeren lehengoen bidea segitzen baitute. Oraiko lehendakariaren aitzin izan dira bi : lehenbixikoa Manex Bergara, 1990etik 1997a arte, ondotik Jeannot Elizagoyen 1997tik 2005a arte. Geroztik oraikoa dugu. Yvonne Aspirot diruzainak eman ditu 2009ko kontuak. “Ondaizuela“ erran ai tzin, 122 jende horieri lehendakariak eskerrak bihurtu ditu deneri, izigarri kontent dela hoinbertze jende elkarretatu direlakotz. Bazkari eder bat egin dugu, ezin hobea. Txanpaina edanez, kanta eder batzu eman ditugu Koxek soinua emanez. Egun bat izigarri goxoa omore onean pasatueta, ilunabarrean tripa ongi betea sartu gira gure xokoetarat. Denek milesker handi bat erran diogu Jeannotri galdeginez noiz dugun bertze holako bat, eta erran digu maiatzaren 6an Amotzeko trinketean angirak janen ditugula.
Idazleak Bazko biharamunean, apirilaren 5an, izanen da 27garren Idazleen Biltzarra
polikiroldegian. Usaian bezala 150 bat idazlek presentatuko dituzte beren gaiak. Bainan ez dira idazleak izanen bakarrik, bertze ikusgarri batzu izanen
dira. Eskulan erakusketak, 30 artista, Lur Berri gelan ikusten ahalko dituzue. Bai eta ere 24 margolari eta zizelkari, polikiroldegiaren aldean oihalezko etxe baten azpian eta Denen Etxean. Arratsaldeko 4etan Sarako eskolako ikasleen marrazki ederren saristatzea.
Buxeta Ganden ortzilarean herriko buxeta bozkatua izan da denen adostasunarekin.
Pilota Union Basque xapelgoa trinketean. Artekoetan, Sarié Bastien Iribarren Iñakik galdu 4031 Noizbaiten kontra. Arribillaga Eneko Fagoaga Enekok galdu 4015 Noizbaiten kontra. Frantziako xapelketan, finalerdian, Iribarren Unai Aritz Lecuonak galdu 4027 Urruñarren kontra.
Eskubaloia 11 urtekoek irabazi 153 Benejacen kontra. 13 urtekoek berdindu 2525 Burosen kontra. 15 urtekoek berdindu 2525 Bordarosen kontra. 18 urtekoek galdu 1714 Nafarroaken kontra. Seniorrek galdu 3025 Monthauren kontra.
Errubia Gazteek galdu eta seniorrek irabazi Pomarezen kontra.
Abisu Apirilaren 4ean, igandea, arratsaldeko 5 orenetan, aurkeztua izanen da haurrentzat Pantxika Solorzanoren azken diskoa, Urtxola jatetxean.
Ganex
MartxutaAuzapez berri – Martxoaren 21ean, bi herrikontseilari hautetsiak izan dira, zendu diren François Bonnet eta Bernard Larramendy auzapezaren ordaintzeko. Jean Michel Larramendy auzapez zenaren semeak 124 boz bildu ditu eta Alain Sabarotsek 113, orotara 143 bozemaile direlarik bozkaldirat agertu. Eta iragan ostiralean, kontseiluaren bilkuran, Jean Pierre Apeçarena da auzapez izendatua izan, Jean Paul Mendiburu 1. axuant, Didier Amestoy 2. axuant eta Dominique Goytino 3. axuant.
urepeleHeriotze – Joanden martxoaren 24ean pausatu zauku Joanes Etchebarren Iriberriko nausia, 89 urtetan. Gizon ixil eta langilea ezagutu dugu joanes, Kintoa aldeko laborantxan bizi izan dena. Doluminak eskaintzen ditugu hunen emazte, seme, haurride, haur ttipi eta adixkide guzieri.
“Eko herritar” erakusketa 2010eko apirilaren 10 eta 11n Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak, bere “Eko Herritar” erakusketa antolatzen du hirugarren aldikotz, Heleta eta Hazparneko herriekin, ALDATU enpresendako laguntza gunea, Garbiki sindikatua, eta Eihartzea elkartearekin. Aurten, erakusketa Heletan iraganen da, Hazparnen eta Baigurako Aisialdi gunean ekimenak atxikiz hala ere. UNESCOk bioainiztasunaren keinupean ezarri duen 2010 urte huntan, Herri Elkargoak berresten du bere ekarpena eta parte hartzea garapen iraunkorraren arloan. Idekitze gisa, AGENDA 21 gaieri buruzko min tzaldi bat proposatua izanen zaie lurraldeko hautetsi guzieri, asteburu ekoarduratsu horri doinua emaiteko. Egun hauetako egitarauan : garapen iraunkorrari loturiko gaieri buruzko mahainak, tailerrak haur eta helduendako, filma emanaldiak, mintzaldi eta mahaininguruak, eta mendi ibi laldiak Baiguran gaindi. Ase nahi dutenendako, Heletako ostalariek eta herriko
elkarteek bio bazkariak edo ogitartekoak proposatuko dituzte ! Hazparneko egitaraua: apirilaren 9a, ostiralarekin, 20:30tan, ekoherritar erakusketa idekitzeko, bi min tzaldi aurkeztuak izanen dira, bat lurraldeko hautetsieri zuzendua, bestea enpreseri. Bi mintzaldien ondotik, parte hartzaileak eta hiz lariak elkartuko dira Herri Elkargoko eraikinean, bidezkoa eta biologikoa den mahain baten inguruan. Bertzalde, apirilaren 10an, larunbatez, Haritz Barne zinegelan, aratsaldeko 4etan, “Mia et le Migou” marrazki bizidunaren hedatzea. Aratseko 9etan “Food Inc” dokumentalaren hedatzea eta ondotik BLE elkartearekin eztabaida, Robert Kennerek zuzendua Michael Pollan eta Eric Schlosserekin, Amerikar luze metraia. Eta ere, apirilaren 5ean, astelehenarekin, 9:30etatik 17:30ak arte, Eko herritar topaketak Hazparneko errugbi eta judo taldeen artean. Bi taldeen arteko kirol topaketa hau, Xapitalean eta Mendeala gelan iraganen da, garapen iraunkorrari buruzko animazioekin.
Hazparne
Antolatzaileak elgarretaratuak egitarauari azken hunkiaren ekartzeko.
9
Herriz Herri
Biltzarre Arruntza kartiereko Aldacourrou gela leporaino betea zen juanden ortzirale aratsean herriko etxeak A.H.T. treinbide berriaren gaiaz antolatu biltzarrean. Helburu ez bakarrik Uztaritze Ingurumena Zain elkartea informatzea bainan Arruntzako jendetze gehiena. Bere mintzaldian Lesbats jaun auzapezak orroitarazi du 2008ko apirilean delibero bat bozkatua izan zela merian proiektuaren kontra (24boz alde eta 4 xuri). Urte bat berantago ‘’Nive Adour’’, ‘’E rrobi’’ eta ‘’Sud Pays Basque’’ 3 herri elkargoek ere gauz bera bozkatzen zuten. Uztaritzek ere galdatu du bere kontseiluaren bozka baten medioz A.H.T. proiektuaren ikerkuntzak eta estudioak osoki geldituak izan zitezen. Ez da entzuna izan. R.F.F. erakundeak ez du gehiago treinbide berria baizik gogoan, orai arteko treinbidearen berantolatzea eta trafikua hortik pasaraztea ez du entzun nahi ere hautetsiek diotenez. Auzapezak ardietsi zuen gobernuak izendatu arartekolariarekin (Meaux anderea) eta gobernuko ordezkari batzuekin Matignonen errezebitua izai
tea 2009ko hazaroan. Meaux andereak hitzeman dio asko problema xehekiago ikertzea denboraren epea luzatu behar bada ere. Berriz biltzekoak dira apirilaren 7an. Errana ere izan da treinbide berria geihengo batean lurperatua izanen dela desmasiak ttipitzeko, bainan ikusiz Errobi ibaia zer goratasunetan pasatuko duen (uraren axaletik 20 bat metra omen) jendea ez da batere konbentzitua izan tunel ixtorio horrekin. Dena den herriko etxea gogoetatzen ari da oraidanik beren bizitegietarik kanporatuak litaizkeen jendeetaz. U.I.Z.(edo frantsesez U.D.E.) elkartea prest da ekintza batzuetarako hala nola esperter debekatzea pribatuen funtsetan sartzea lurraz ikerketa batzuen egiteko. Hautetsien sustengua galdatzen du hortarako bainan auzapeza ez da arras hortaraino heldu, erranez bakarrik sustengatuko dituela legez egiten ahal diren ekintzak. R.F.F. enpresa laster ari dela bere lanetan jakinik (ekaineko agertu behar laike nundik pasako den xuxen) mobilizapena ez dela ahulduko errana izan da eta ondoko egunetan oihartzun frango behar luke oraino afera horrek.
uztaritzeLagüntza etxezetxe Xenda alkartearekiXenda alkarteak adinetakoak lagüntzeko zerbütxü bat antolatzen dü. Bolondresak 9 dira, adinetakoen etxeetara joaiten direnak. Beharren arabera ari dira, hala nula zonbaitek komesioneka joan behar badüe lagüntzen dütüe. Bena beste zonbaitek elestatzea baizik ez düe galtatzen. Hala da Jean Marc Baratxegarai gamearrarentako. Bere arrebak proposatü zeion Xenda alkarteko lagüntzaile bat bere etxetik iragan zedin, eta biziki laket da Xenda alkarteko Fantxoa Casetekin elestatzeaz. Hamabost egünetarik behin joaiten zaio Gamererat, bena beste etxe zonbaitetan üxüago biltzen dira. Xendak 9 lagüntzaile dütü oraikoz gisa hortan ari direnak, bena erran gabe doa haboro izatea ez litzatekeala gaizki. Interesatüek Xenda deitü behar düe ondoko zenbakilat : 05 59 28 13 56.Ühaitza xahüÜhaitza bazterrean ebilten denak arrain beno zikinkeria haboro ikusten züan. Oskiak, plastikak, errotak eta beste zernahi gaüza metatürik zen urtez urte hur bazterretan. Champo lizeoko hogei ikasle Bildozen izan ziren iragan astean, denak oro mekanikako ikasleak, Ühaitzetik zikinkeria horien elkitzeko. Ikasleen ardüradünek sentsibilizatü nahi zütüen, beren ofiziotik kozadüra ez beita hürrün ez bada kasü egiten (olioak...). Iragan urtean egin züelarik, bi metro kübiko elki zütüen hurretik. Bildü ondoan, zikinak Atharratzeko berex günealat eraman zütüen, herri alkargoako langile den Mixel Iratzabalekin ikusteko nola antolatzen den berexketa.Sohütan auzapez berriChristelle Mange deitzen da Sohütako auzapez berria. Iragan martxoaren 19an haütatü düe kontseilariek, hamaika botz alte, eta oposizioko lauak abstenitürik. Kargüdün berria adeja afera püblikoetan ari da, lanbidez Mauleko herriko etxean baita langile. Sylvain Hegiaphal lehen
axuant da ; David Sagaspe bigerren, Maite Letchaurreguy hirugerren, eta Adrien Beguerie laugarren. Pettarreko lehen emazte aüzapeza da Christelle Mange, 34 urterekin. Eskola kartak arrankürak pizten XiberoanXiberoako lau herrietako eskolak aipatzen dütü departamentüko eskolen karta berria karkülatzen ari düan batzordeak. Garindainen eüskararentako lanpostü erdi bat haboro üken behar lüküe, bena besteetan desagertzeak dira aipatzen. Gotainen eüskararentako lanpostü erdi bat gütiago üken behar lüküe, eta Barkoxen frantsesarentako lanpostü erdi bat gütiago ere. Azkenik Larraine aipatürik da, lanpostü galtzerik gabe, bena eskolaren egoera ikertü behar dela erraitez. Barkoxen iragan urtean jadanik lanpostü bat gütiago üken behar züen, eta negoziaketak izan ondoan, denbora erdi bat züen galdü azkenean. Aurtenko kartan berriz agertzearekin kexü dira haurren aitetamak, eta eskola oküpatü düe igaran ostiralean. Neskenegüne goizan arrabildü zütüan aitetamak alkarreki mobilizazioen prestatzeko. Ostiral hunetan Pauen hartüko dira azken deliberoak, eta iragan urtean bezala ez düe gei deüs egin gabe egon arte hortan.Txileko lürrikararen lekükotarzünak XiberoanPhilippe Etxegoien Idauze Mendikoa Txilen zen iragan barantailaren 27an, Richter eskalan 8,8 ozkeko lürrikara batek amerikar lürralde hori iharrausi züalarik. Han ez zen lehentze agitzen, eta aitzinekoetan azkarrena 1960an izan zen, 9,5 ozkekoa. Geroztik, Philippe Etxegoienek ere konfirmatü düanaz, eraikuntza haboroenak lürrikarak jasaiteko eginik izan dira. Dena den, aurtenko lürrikara azkarrenaren ondotik beste zonbait ere izan ziren, eta tsunamiak gibeletik. Herria, pentsatzen ahal den bezala, zankazgora ezarririk izan zen, eta gobernüaren erranen arabera, 540 jente zentü ziren.
Xiberoan gaindi
Eskola kartaren mugimenduak
Heriotze – Astelehen huntan bere azken egoitzarat segitua izan da Pierre Idiart Abantzenbordakoa. Azken urte hautan osagarriaz ahultzen ari zen. Berrikitan Kanboko eritegi baterat artatzeko joana zen. Pausatu da 82 urtetan. Berez Arrosakoa zen eta Abantzenbordako Françoisekin ezkondua zen. Bere lekuan eta gazte denboran ikasiarekin ardi sail bat onarekin artalde ederraren jabe zen, osagarriak lagundu dueno. Seme bat eta bi alaba ukanak zituzten eta ohorezki altxatuak. Dominique semea, gure herrikoauzapezaren lehen axuanta dugu. Françoise emazteari, seme alaba eta horien familieri, bai eta hurbileko jendaki guziari, es
kaintzen ditugu gure doluminak.Urzotegiak inkantean Apirilaren 16an, ortziralearekin, a rratsaldeko zazpiak eta erditan xuxen, Herriko Etxean iraganen da urzotegi hauen banatzea inkantean : Goizbide – Lizardi –– Xuxengo Erreka Alkaxuri – Porteko Lekua – Xurienborda – Larrepil – Ganhaurrenborda – Zokotzar – Ferrandoren Xola – Hergaraiko Mindegi – Zipategia – Grande Pepiniere – Bordure St Jean E 207 – Heutiko Iraleku Handia – Zipategia landaretegia. Bakarrik Senperen bizi edo sortu direnek ahalko dute inkantean parte hartu. Nahi dutenentzat, inkantearen araudiak eta baldintzakaiera irakurgei izanen dira Herriko Etxean.
senpere
Xiberoan bestalde aipatuez gain hona Amikuze franko gogorki inarrausten dutela eskola kartaren mementoko protesta mugimenduek. Uhartiriko eskola okupatu dute burrasoek joan den astelehenean administrazioak frantses erakasle postu erdi bat kendu nahi duelakotz herri horretan, Larribarren iaz
postu erdi bat eman ondoan gela elebidunarentzat. Amikuzen oraino, Amenduzeko eskola okupatu dute burrasoek ; urrunago Bardotzen eta Kanbon ere bai. Ostiral honetan beharra da hezkunde ikuskaritzan bilkura heldu den sartzeko eskola karta berriaren finkatzeko.
lasaHeriotze – Peio Choutchourrou Gaineko Eluxantzeneko nausia itzali zauku martxoaren 23an, duela 72 urte sortu zen etxean. Bazuen zonbeit ilabete ospitale edo eritetxetan zabilala bihotzarekin zituen eneguekilan. Asperturik leku horietan, ikusiz ere jasaiten zituen tratamendu bortitz guzien gatik ez zuela ondorio hoberik kausitzen, etxerat jitea galdatu du. Denbora laburra izan badu ere plazer hori ukan du, familiako goxotasun eta sustenguaz inguratua izaiteko. Peiok gazte gazterik hasirik bere bizia pasatu du sortetxean laborantzan, salbu armada eta Aljeriako gerla denbora, aldarean lagunek atxikitzen zituzten bandera horiek erakusten zuten bezala. 3 alaba altxatu ditu Marie Jeanne espos lagunarekin, etxaldea ezin hobeki landuz elgarrekin. Jendakia handi, adixkide eta herritar, jendalde gaitzak bere kantu eta otoitzez lagundurik ezarria izan da familiako hilobian. Penetan uzten dituen espos laguna, alaba, haur ttipi, familia eta 5 anaiarreberi (horietan 3 Ameriketan) gure doluzko sendimendurik bizienak. M.G.
kanbo«Hameika ipuin» ikusgarria Kanbon Eleka elkarte berriak antolaturik, lehen aldikotz eskainia izanen da Kanboko AIEC gelan «Hameika ipuin» ikusgarria, Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungarayek emanik, Txomin Heguyren zuzendaritzapean, apirilaren 7an, asteazken arratsez (21:00). Ipuinak publiko zabalari egokituak dira, bai heldueri, bai haur ttarrotueri.
10
Herriz Herri
aiherra izturitzeBazkokari ekizkizunakHuna nola iraganen diren aste saindu huntako elizkizunak, gure eskualdean. Ortzegun sainduz : Donamartirin, arratseko 7tan, familien meza (lau herrientzat) Larunbat sainduz : meza bat bakarrik, Hazparnen arratseko 9tan : ura eta argiaren benedizionearekin. Igandea : Bazko : Isturitzen 9tan, eta Aiherran 10ak 1/2tan. (4 eta 7 urte arteko haurrek parte hartuko dute).
Bixkotx saltzaileen eskerrakJoan den igandean, Erramuz, Ezkia Ikastolako Aihertar burrasoek bixkotxak saldu dituzte, meza aitzin eta ondotik. Eskerrak bihurtzen dituzte erosle guzieri, eta helduden urteko hitzordua, sasoin berean finkatzen.
Apirilaren 18an, ANTZUOLAAIHERRA egunaAiherrako Herriko Etxeak eta Belzuntze elkarteak jakinarazten dute AiherraAntzuolaren binazkatzearen 25.urtebetetzea ofizialki ospatuko dutela, apirilaren 18an, Aiherran.Egun guziz aberatsa prestatzen ari dute, bi herrien arteko joko, herri sartzetako pankarten estreinaldi, herritar batek zizelkatu bi obren estreinatze, mintzaldi, Herriko Etxeak eskaini hurrupaldi, elkarteen artean hitzemaite, bazkari eta dantzaldi… Horra egun hortako « menu »a.Hemendik laster Aihertar guziek xehetasunak ukanen dituzte, hemendik beretik zabalduko ditugunak helduden astean.Anartean, orroit egun hortaz, balioko baitu parte hartzea.Anartean, aupa Aiherra eta Antzuola !!
AteraldiAurtengo sagarnotegirateko ateraldia ezin hobeki iragan da joan den larunbatean, janari onak
gozatzeaz gain omore ona ez baitzen eskas Astigarragan eta ondotik Donostian, aldi huntan aro ederra lagun!
Elkarrizketa gogoetaldiErdi hetsi elkartea antolatzaile, apirilaren 3an larunbatez beharra da gogoetaldi aratsalde bat Izturitzeko Denen Etxea gelan : iberoez, Arberoa lurraldearen jatorriaz, Arberoa iraultza denboran. Kudeatzaile mintzalari beharrak dira : Mixel Amade Xantxotean bizi den zizelkari artista eta Dominique Cunchinabe Paueko unibertsitatean irakasle
dena, eta bere jakitatea ekarri nahi duen beste nornahi! Aratsaldea 2tan hasiko da elizaren ondoan den Xantxotea erakusto
kia bisitatuz. Herritar ala kanpoko, euskaldun eta beste, denak gomit dira.
Aste saindua (elizkizunak herrian)Ostirale sainduz arastiriko 7tan.Bazkoz goizeko 9tan.
Ondoko asteburuan Apirilaren 10ean goizean ate idekiak Arberoako ikastolan. Aratsaldean, ikastolaren alde, Herri Urrats jantzi saltzea Izturitzeko trinket aitzinean. 11n Bazko xaharrez San Josepe eskolaren mus lehiaketa Denen Etxean.
2006 urtean, Antzuolar ta Aihertarrak plazatik jausten ari aperitifaren hartzera
Tolare sagarnotegiaren aitzinean bazkal ondoan.
luhusoEuskaraz goza 150 presuna baino gehiagok parte hartu dute Artzamendi Herri Sindikatak « HARRI XURI » bere kultura proiektuaren karietan antolatu duen « EUSKARAZ GOZA » lehen hitzorduan. Martxoaren 19an, Bilboko « APURKA » antzerki taldeak Iparraldean eman duen bere lehen emanaldia eskaini zuen, Kanboko EMAITZA gaztetxean. Kasu handiarekin hautatuak izan diren Joseba Sarrionandiaren ipuinek, ikusleak olerki ingurunetatik Samuel
Beckettek ukatuko ez lukeen funtsgabekeriaren mugetara eraman ditu. Martxoaren 20an, Itsasuko SANOKI gelak batbatekotasunaren bi maisu errezebitu ditu : Jon Maia bertsularia eta Ander Lipus aktorea. Bi oren inguru berantago, publikoak bi artisteri eta norgehiagoka eramale lanetan talentu handiz lagundu dituen Unai Elizasuri eskuzartak jo zizkien.Ondoko hitzorduak : maiatzaren 21ean eta 22an Kanbon eta Luhuson.
itsasu Erakusketa
Atekan apirilaren 3tik goiti, Monique DE ZAYAS HAMALITek bere erakusketa «Voyage à travers le temps, les paysages, les visages» aurkeztuko du hilabete batez.
Bric à Brac
«Les Vieux Machins» elkarteak bere 5 garren udaberriko «Bric à Brac» apirilaren 11n antolatzen du. > Plazan iraganen da > Xehetasunak eta izen emaiteak : 05 59 29 96 44
Herriko Etxeko kultur batzordeak 2 gaualdi antolatzen ditu SANOKI gelan :
APIRILAREN 9an : Filmaren emanaldia. Angeluko ISA BTPko ikasleek, MALIn 5 astez, harrera eta formakuntza zentroa eraiki dute.
APIRILAREN 10ean : ONE MAN SHOW JeanFrançois Balerdiren : «Un drôle d’oisif» (ikusgarri komikoa)
Bertzalde Herriko etxeak jakinarazten du lur ibilketa baten ondotik suko egurra baduela saltzeko ; beraz nahi duenak egur hortarik otoiztua da herriko etxean pasatzea.
11
abisuak
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
[email protected]@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E
Laguntzaile saria 62 E
Europan 63E
Ipar Ameriketan : Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E
Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai AugustinChaho
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42
Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 22 mars 2010, il a été constitué une Société par actions simplifiée, présentant les caractéristiques suivantes :
Dénomination : « MVMk »Siège social : 10 allée Véga – 64600
ANGLET.Objet: L’activité d’intermédiaire im
mobilier,La vente de meubles,L’exploitation hôtelière ou parahôtlière
Capital : 3000 EUROS, composé exclusivement d’apports en numéraire.
Durée : 99 ans à compter de l’immatriculation au R.C.S.
Direction : Madame Corinne LANNETTE, demeurant à ANGLET (64600), 28 rue Labertranne. Immatriculation de la société au Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE.
Pour avis
HERRIKOASociété anonyme au capital de
3 343 686 €Siège social: ANGLET (P.A.) – Rési
dence l’Alliance – Centre JorlisRCS: Bayonne 320 432 222
Augmentation de capital en numéraireAux termes d’une délibération en date
du 10 février 2010, le conseil d’administration a constaté la
réalisation définitive de l’augmentation de capital, à hauteur de 730 966 € par création de 365 483 actions nouvelles émises au prix de 2,50 €, soit une valeur nominale de 2 € et une prime d’émission de 0,50 €, intégralement libérées en numéraire, de sorte que le capital se trouve désormais porté de
2 612 720 € à la somme de 3 343 686 euros.
Les articles 6 et 8 des statuts ont été modifiés en conséquence.
Pour avis.
«SCI ARGIA»Société Civile et Immobilière2 ter rue Nungesser et Coli
40130 CAPBRETONRCS BAYONNE N°418 310 397
Aux termes d’une assemblée générale extraordinaire des associés en date du 26 février 2010, il a été décidé de transférer le siège social de la manière suivante :
Ancien siège : 3 allée de l’espérance à ANGLET 64600
Nouveau siège ; 2 ter rue Nungesser et Coli à CAPBRETON 40130
Les statuts ont été modifiés en conséquence.
Pour avis. La gérante
CHANGEMENT DE REGIME MATRIMONIAL
URKIA 119962/PH/EH
Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ, le 19 Mars 2010,Monsieur JeanPierre URKIA, retraité, eta Madame Sylviane Elise MarieAntoinette PLIQUET, retraitée, son épouse, demeurant ensemble à AHETZE (64210), maison «KASKONHERRIA»,Nés savoir :Monsieur URKIA à AHETZE (64210) le 28 août 1938,Madame PLIQUET à VITRYSURSEINE (94400) le 2 avril 1947,Mariés tous deux en premières noces à la mairie d’AHETZE (64210), le 13 août 1973 soumis au régime de la communauté de biens réduite aux acquêts à défaut de contrat de mariage préalable.Ont adopté pour l’avenir le régime de la communauté universelle avec clause d’attribution intégrale au conjoint survivant.Les oppositions pourront être faites dans un délai de trois mois et devront être notifiées, par lettre recommandée avec demande d’avis de réception ou par acte d’huissier de justice à Maître Pierre FAGOAGA, notaire à SAINT JEAN DE LUZ (64504), BP 419, et en ce cas, les époux pourront demander l’homologation de ce changement au tribunal de grande instance.
Maître Pierre FAGOAGA
irakurleak mintzo
agur «Herria» ! Plazer handia dut Herriaren irakurtzea. Urrun izanez, aski berant ditut Herriko berriak jakiten. Eskerrak zieri !Nahi dauzuet erran nola otsailaren 25 eko Herrian (bigarren o rrian, «Mundu zabalean») kausitu dutan «Bolikostan» gertatua. Hor irakurtzen diren berriak ez dira arras xuxenak. Bolikostan bizi naiz badu hogoi urte baino gehiago. Ez da errex egia nun den jakitea Bolikosta huntan, nahi bada xuxen izan. Laurent Gbagbok egin duena berrikitan, Lege Nagusia segituz egin du, ez da hori «estatu kolpe moduko bat», edo mintzo zira Gbagboren kontrarioen gisa. Ez dira hola «lau urtez» gibelatuko hanbat berantetsiak diren bozkak. Menturaz heldu den maiatzean...«Bere gisako arrazoinak eman ditu»... bainan Herria ixilik dago horien gain. Badakizutea zer
pasatu den «CEI, Commission Electorale Indépendante» harekin ? CEI horen buruzagiak berak onhartu du denen aitzinean : 429.000 izen ezarri nahi ukan ditu boz emaileen izenen artean. Bolikostako «gerla» hau hasi zen bozka ixtorioekin, baizik eta Bolikostar ainitz ez zirela boz emaile, bertzek aldiz herri auzoetakoak zirela. Orai Gbagboren aldekoek ez dute onhartzen herri auzoetako jendeak boz emaile izan diten Bolikostan. Nihaurek jakina dut aldi bat baino gehiago nola herri auzoetako jende batzuek ukan dituzten paper faltsu batzu.Guillaume Soro, gobernaburua, ez da Gbagboren «meneko bat» : denek badakigu errebelde horietarik zela eta nola izan den hautatua gobernaburu gisa. Orai ikusiko «CEI» berritu horrek noiz bozkak plantatuko ahal dituen, eta zer itxura ukanen duen boz emaileen izen lerroak.Agur beroena Herriari !
Jean-Marie RUSPIL, aita betaramixta, Yamoussoukro,
Bolikostan
Musaren egun handia
donazaharrenMus xapelgoko finala apirilaren 5ean iraganen da Donazaharreko ezkerparetan, Bazko astelehenez. 49 pare dira lehian. Huna kopuruak eskualdeka : Baigorri 3, BAB 5, Hazparne 3, IholdiOztibarre 5, Bastida 3, Maule 3, Uztari tze 6, Donibane Lohizune 3, Garazi 3, Amikuze 7, Atharra tze 2, euskal diaspora 6. Astelehen goizeko 7.30etan hasiko dira haitadak. 13.00 bazkaria. 15.30 goizeko partidetarik sailkatu direnen arteko haitadak, baieta gazte eta andereenak. 18.30 hiru finalak gazteen, andereen eta xapelgo nagusikoen artean. Ondotik sarien banaketa eta hurrupaldia. Han bazkaldu nahi lukeenak deit beza 05.59.59.44.92ra.
« régions et peuples
solidaires »15 hautetsi
“Régions et peuples solidaires” federazioak helarazi dauku ageri bat, diona lurralde hauteskundeetan 15 kide autonomista hautetsiak izan direla, Europe Ecologie zerrendaren bitartez : Bretainiatik 4, UDB alderdikoak (Mona Bras, Herri Gourmelen, Kristian Guyonvarch, Naig Le Gars) ; Okzitaniatik 5, Partit Occitanekoak (David Grosclaude, Guilhem Latrubesse, Anne Marie Hautant, Arveio Guerrera, Gustave Alirol) ; Saboiatik 1 (Noël Communod) ; Korsikatik 4 (Jean Christophe Angelini, Nadine Nivaggioni, Fabienne Giovannini, Xavier Luciani) ; eta Isere eskualdean Amazigh mundu kongresutik 1 (Belkacem Lounes).
zaharki Makilak
arrangoitzen« Zaharki Makilak » feriaren 7. edizioa iraganen da Arrangoitzen apirilaren 3tik 5era. 80 salmahai izango dira. Tartean ohorezko gomita bat, Abram zizelkaria. Idekidura tenoreak 3 egunetan : 9:0019:00. Sartzea 4 eurotan, urririk 18 urtez pekoentzat. Antton Amilibia sukaldariak segurtatuko du jatekoa, nahiko duten guzieri.
Garaztarrak taldearen
gomitaGaraztarrak taldean pasatu diren jende guziak 1955etik goiti gomitatuak dira parte hartzera bazkari batean apirilaren 18an igandearekin, Izpurako Arradoy jatetxean, eguerditik goiti. Zure izena eman deituz 0559370601 apirilaren 8a baino lehen.
bedatseko feida
apirilaren 3an azkorria-n
Bedatse ta larrazken güziez bezala, Muskildiko AZKORRIA gaznakagiak antolatzen dü bere feida, merkealdi handi bat egitez bere gazna güzietan. « Ate Zabala » egünaldia, apirilaren 3an igaranen da 10 orenetarik arrestiriko 6etara, Bazko mezperan, eta merkealdiak izanen dira gazna mota güzietan.Koperatibako 17 artzain gazna egileek eta langile taldeak esküratü berri düe medaila berri bat, « Word Cheese Awards » lehiaketa famatüan, zointan mündü güziko gazna desberdinak jüntatzen diren.Zilarrezko medaila hori bildü dü « Sor Markako Ardi gazna » sailean.
12
telebixta leihotik
�������������
asteburuko Hitzorduak
Apirilaren 2a : Ostiralea, • 07.00: Goiz berri, Kati Petrissans, eskola kartaz..• 16.00: Kantaire.• 19.00: Aitzur eta jorra • 20.00 : Presoen oihartzuna
Apirilaren 3a : Larunbata• 11.00 : Airesta, Arizkungo Peio Zapataren aroztegitik. • 12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunkigarri eta irringarriak• 14’30, Rugbi : BO – Montauban• 18’30, Berezkoen xapelketa Maulen : SorhuetOzafrain / EtxeberriEzkurraAngelun : Waltari – Etxeto / IbarrolaDucassou
Apirilaren 4a : Igandea • 09.30: Gure bazterrak Arantzazutik 2• 10.30 : Bazkoko meza Baigorritik.
• 13.00 : Hegoaldeko ostatua • 17’00, Zuzenean, EHko xapelketako finala Donibane Garazin : Alain Hegiabehere / Ximun Lambert18’00, Zuzenean, ezker paretako xapelketa nagusiko finala Gasteizen Xala – Zubieta / Gonzalez – Laskurain.
Apirilaren 5a : Bazko Astelehena• 08 : 00 : Jean Michel Bedaxagaren kantaldia.• 09 : 00 : Berriak eta Gure arbasoak• 10.30 : Sarako liburu azokatik zuzenean Luzien Etxezaharreta• 11 :00 : Presoen elkartasunez gaualdia.• 12.00 : Pil Pil taldearen kantaldia• 14 :00 : Hegoaldeko ostatua eta astirian mus xapelketako finala Donazaharretik.
euskal irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6
ortziraleanAngelun, Izadia parkean (18.30), aro aldatzeaz mintzaldia, Gilles Favreau ikerlaria hizlariMiarritzen, Koliseo gelan (20.30), “Paul est mort?” ikusgarria.Heletan, Itsasoa gelan (21.00), “Planeta Bi” musika emanaldia.Baionan, herriko antzokian (20.30), dantza ikusgarria Bordeleko baleta nagusiarekin. Gurutze Saindu elizan (21.00), kontserbatorioko laukote baten emanaldia, Haydn musikagilearen obra zati batzuekin, besteak beste Jesusek gurutze gainetik erranak gogoan.Miarritzen, geltoki xaharrean (21.00), Amaia Riouspeyrous, Maialen Errotabehere, Naia Robles eta Izarrak taldea, denak kantari Chrysalide elkartearen fagoretan. Donibane Lohizuneko gaztetxean (22.00), kontzertua, Islaia, Tud eta The Rodeo Idiot Engine taldeekin.
larunbateanMiarritzen, hiri guzian gaindi,
hemeretzi gune desberdinetan, Pazkoko arroltze moletak. Donapaleun, zerbitzuguneko gelan (10.00), Eñaut Etxamendi mintzo “ Gilentegiko Gilen” bere liburuaz Izturitze Xanxotean (14.00), mintzaldiak Arberuako historiaz, Michel Amade eta Dominique Cunchinabe hizlari.Urruñan, Aberri Eguna (17.00), Abertzaleen Batasuna eta Aralar antolatzaile. Donamartiriko harpeetan (19.00) «Ezkia haizean kantari» ikusgarriaBaionako antzokian (20.30), dantza ikusgarria Bordeleko baleta nagusiarekin. Miarritzen, Atabal gelan (21.00), «Raggasonic» musikaldia Dantxarienea, Nuba dantzagelan (21.00) kontzertu erraldoia : Amaren alabak, Jamixel, Nahixan, Hot Pants, Xabi Sansebastian, Otsoak, Damba Makean, gaueko kontzertu, The Sparteens eta Mikel Hats
igandeanMiarritzen, Kasino aitzineko plazan (10.30), Kantalasai eta ondotik mutxikoak.Barkoxen, Xuberoko maska
rada Larraineko gazteriaren eskutik. Makean, Baigura lasterkaldiaHendaian eta Irunen, Aberri Eguna. Izpuran, Bentaberri gelan (19.00), Xabaltx, Buuzbu eta kantuz, Ortzaizeko eta Garaziko ikastolen aldeMugerreko elizan (21.00), Sakratua ikusgarria, Leinua elkartearen eskutik.
asteleheneanSaran, euskal idazleen BiltzarraAzkainen, herriko plazatik abiatuz (10.30), Neska Korrika lasterkari lehiaketa.Angelun, BostKantoineko plazan (11.00), Pazkoko arroltze moleta erraldoia.Donazaharren, museko xapelgo nagusiaren finalak.Ziburun, Mariñela auzoaldeko besta.Donibane Lohizuneko elizan (17.00), organokontzertua, organojoile Paul Goussot.
asteburuan Baionan, XingarferiaArrangoitzen, zaharkiferia.Miarritzen, zaharkiferia Irati erakusgune berrian.
Baionan, ortziralean eta larunbatean, Luna Negra kabaretean (20.30), “La mythamorphose” ikusgarria, Rémy Boiron artixtarekin. Iholdin, larunbatean eta igandean, laborantzako tresnen feriaEtxarrin, larunbatean eta igandean, herriko bestakBaionan, Hendaian, Hazparnen, Kanbon eta bertze herri batzutan, Garapen Iraunkorraren aldeko egunak
Bahituak : Noiztenka France 3 gateak gogorazten dauzku Afganistan herrialdean bahituak diren beren bi kasetariak. Badu orain hiru hilabete bahituak direla. Hemen « Herria » astekari honetan beti gogoan ditugu, baita ere mundu zabalean diren bahitu guziak.
Hauteskundeetako ondorioak : Orotara 26 lurralde dira Frantzia osoan itsasharaindikoak barne : 23 ezkerrak bereganatu 3 eskuinak, haien artean Guyana, Reunion ugartea eta Alsazia. Argi eta garbi dago nola bozkatua izana den, zer zafraldia hartu duen gobernuak. Hauteskundeen ondotik beti badira aldaketak gobernuan. Darcos gaizoak pagatzen du, nehork ez dakielarik zendako. Diote batzuk % 28 bakarrik ardietsi duelakotz. Bainan, orduan, behar zen itsasharaindiko ministro anderea baztertu % 14a eginik Guadalupeko hauteskundeetan. Martin Hirsch ere joan da, bainan nahi zuelakotz joan. Alabainan ez dut sekulan ulertu nolaz sartu zen Pierre apeza fundazioko buru izanik. Sarkozyk idekidura egin du eskuinean, lehen ezkerrean egin zuen bezala.
XIX. mendeko eleberritxoak telebixtan : Asteazkenean zabalduak izanak dira France 2 gatean. Lehenak « Le fauteuil hanté » tituluduna, Claude Chabrol zinegileak egina, erakutsi digu omore poxi batekin nola hil ziren frantses Akademiako hiru kide, bat bertzearen ondotik alki bereko sarrera mintzaldia egitean. Alki edo besaulki madarikatua dudarik gabe. Bigarrena « L’écornifleur » titulukoa zen. Hori da frantses arruntean « piqueassiette » deitzen dena eta gure hegoaldeko anaiek « aprobetxategi » deritzatena. Aprobetxategi bat sartzen da familia batean bi hilabete iraganez familiak Normandian daukan etxean. Kurioski dirua biltzen dio senarrari, bereganatzen du emaztea bai eta ere emaztearen ahizparen alaba eta kentzen dio dirua delako ahizpari hitzemanez ixilik egonen dela, sekulan ez dituela aipatuko bere alabarekin ukan dituen harremanak. Hirugarrena Maupassanten ipuin batetik egina bainan jadanik duela bi urte zabaldua.
Errugbia : Top 14 xapelgoan gogoratzekoa da 26 eta 10 egin dutela Iparraldeko bi taldeek. Baionak galdu Castresen kontra, Miarritzek aldiz, Anoetan jokatu partida Tolosaren kontra eta irabazi. Sailkapen orokorrean Miarritze zazpigarren, Baiona hamabigarren. Urte tristea bientzat, xapelgo hortan…
J.H.
Chiméres antzerki taldeak «Baba zango horiak» antzerkia eskainiko du Donibane Garazin, Vauban gelan, apirilaren 6an, asteartez (21:00). Familientzat ontutako euskarazko obra irringarri eta goxoa.
Baba zango horiakDonibane Garazin
13
Han eta HeMen
Biltzar nagusiHirur hogoi bat entzulerekin egin da juanden larunbatean Euskal Herriko Bertsozale elkartearen biltzar nagusia Senpereko Larraldea etxean. Iñaki Murua lendakariaren agurraren ondotik, 2009 urtea markatu duen aktibitate guzia aipatua izan da : transmisioa, Xenpelar dokumentazio zentroa, ikerkuntza... bainan oroz gain pasa berri den xapelketa nagusia. Xabier Gaztelumendi diruzainak konduen berri eman du azpimarratuz urte ona izan
bada ere ez dela espantu egitekorik. Diru sarrerak 1 651 820 euro, gastuak 1 470 852 euro, iduriz benefizio doi bat bainan diru kopuru guzia ez sartua izanez ez da gehiegi lasaitzekorik. Ezin gira hemen lurralde bakotxaren diru kontuetan sartu, nor berak atxeman dezazke elkartearen web gunean. Bost lurraldetako lendakariek eman dute bakotxak bere taldearen berri: Juan Mari Juarizti (Araba), Karmelo Uriarte (Bizkaia), Saroi Jauregi (Gipuzkoa), Joana Itzaina (Iparraldea) eta Manolo Arozena (Nafarroa). Aurtengo egitasmoen eta aitzinkontuen berri ondotik, sektore guzietako ordezkariek zabalduz bakotxak berea, ez baita iduriz elkartea proiektu eta lanik gabe. Bainan elkarteak, langile eta arduradunak
gehien bat gazteak izanez, itxaropentsu ikus dezake geroa. Asier Ibaibarriaga idazkariak aurkeztu du bukatzeko E.H.B.Eren funtzionamendua eta biltzar nagusiaren bilduma eman. Arazo pertsonal batzuen gatik aldaketa bat izan da zuzendaritzan, Xabier Gaztelumendik, diruzain ezin egonez, hartu du idazkaritza eta alderantziz Asier Ibaibarriagak diruzaingoa, elkartean laster onartua izan dena. Hitz zonbaitez Iñaki Muruak bukatu du biltzarra bi oren eta erdi pasaturik (bainan bazen zer erran eta zer aipa) eta gonbidatu biltzarkideak bazkaltzera Sarako Urtxola jatetxera.
Hernandorena saria Bigarren kanporaketaren aldi zen larunbat aratsean Garaziko Kalaka jatetxean 50 bat bertsuzalerekin eta Mainddi Murua gidari. Saioa bera Larresorokoaren antzekoa. Sailkapena hauxe: 1) Maiana Irigoien 175p 2) Izar Mendiguren 172,5p 3) Imanol Uria 162p 4) eta 5) berdinean Txomin Elosegi eta
Ander Sorozabal 160;5p 6) Inazio Vidal 145,5p (hau eto rria zen Bizkaitik Itsaso Paiaren ordez). Apirilaren 10ean finala jokatuko da Muskildiko Posonposenean aratseko 8 etarik goiti. Finalixtak dira beraz: Maiana Irigoien, Ane Labaka, Izar Mendiguren, Emeritz Arzallus, Ximun Cazaubon eta Aimar Karrika. Afaltzeko tokiak
zaindu aitzinetik deituz: 06 32 12 19 13 edo emailez: [email protected] Bertsuzale guzieri oraindanik ongi etorri. B.S.
Maiana Irigoien (saioko lehena)
E.H.B.E-ren bulegoa
Biltzar nagusian publikoaren parte bat
Béatrice Urruspil gazteluma berria2000 urteaz geroz antolatzen dute Euskal kultur erakundeak, Elkar saltokiak eta Elkar Fundazioak Gazteluma sariketa, Ipar Euskal Herri hontako gazteak euskaraz idaztera sustatzeko asmoz. Eta luma pollitak agertu zaizkigu orduz geroz, Eneko Bidegain (Anbroxio eta Mahatsaren begia), Ramuntxo Etxeberri (Sky-room), Nora Arbelbide (Goizeko zazpiak). Eta oraikoan, Arte Ederretan eta euskal filologian diplomatua den 35 urteko donapaleutar bat, Béatrice Urruspil, Gizaki bakartiak obrarekin. Epaimahaiak (Piarres Aintziart, Gexan Alfaro, Eneko Bidegain) aho batez onartu eta saristatu duen obra. Amikuztar idazleak 13 kondaira dauzkigu liburu hontan eskaintzen, kondaira ilunak haatik, bakartasunaz. Bakotxean pertsonai desberdin bat, bakartasunaren aurpegi berezi bat azalduz. “Egiazko obra literarioa”, Piarres Aintziarten arabera, eta “idazle on baten gaia”, Gexan alfaroren iritziz. (Elkar, 140 orrialde, 16 euro).
Gazteluma 2010 deialdi berriaDeialdi berria zabaltzen dute Gaztelumaren arduradunek, 40 urtez peko gazteeri zabaldua. 2010eko urriaren 15a aitzin behar laiteke helarazi liburu gai baten zati, bilduma edo sinopsis bat, helbide hontara : Elkar liburudenda, VI. Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa, San Andres plaza, 64100 Baiona. Epaimahaiak ikertuko ditu lan horiek eta hautatukoari 3000 euroko saria eskainiko, bere lana bururatzeko 2011ko urria aitzin. Ondotik argitaratuko du Elkar etxeak eta 2012ko Idazleen biltzarrean aurkeztuko, Saran.
Bertsularitza mundutik
Antzerki idazle bezala ezagutzen ginuen Pantzo Hirigarai baigorriar irratilaria. Hara eleberriari lotu zaikula orai. Nehor ez da harrituko jakitean eleberri umoretsua dela. Aimar Poto detektiba bertsuzale errabiatu bat dugu. Eta, bistan da, joan den abendoaren 13an, Barakaldon zagon, BECeko barneetan, bertsularien final handi hartan, Maialen Lukkanbio, Andoni Engana, Sustrai Kolika, Amets Hartzaluz, Aitor Minduluze eta besteen entzuteko. Bainan gauzak ez dira behar den bezala iragaiten, desagertze eta zernahi jukutriekin. Bertsularitzaren mundua azkarki inarrosten duen gertakaria. Aimar Poto detektibak derama bere inkesta... Irakurleek atsegin handiz gozatuko duten eleberri irakur errexa, euskalki desberdinak jastatuz. « Batua eta Baigorriko euskararen arteko euskalki berri bat » idazleak berak dionaz. Lucien Etxezaharretak laudatu du idazlearen lan emankorra, « alimaleko literatura obra, alegia deusez ontua » (Maiatz, 206 o rrialde, 16 euro).Maiatz elkarteak argitaratzen du bertzalde Eñaut Etxamendiren obren 3. tomoa (« Gilentegiko
Gilen », « Lipubelarra : negulorea », « Urtzolilia »), larunbat huntan (10:00) idazleak berak aurkeztuko duena Donapaleuko mediatekan. Eñaut Etxamendi ohoratua izanen da Saran, Bazko astelehenean. Baionako solasaldiak ere prestatzen ari ditu Maiatz elkarteak, bere aldizkariaren 50. zenbakiaren inguruan (maiatzaren 12an eta 13an).
Pantzo Hirigarai-ren lehen eleberria
14
Azkena azkenaitzinekoaren kontra, halakoa zen partida joanden ibiakoitzean Irisarriko Airoski gelan, 200 zaleren aitzinean. Partida erditan, Irisartarrak 1412 aitzinean ziren, bainan bigarrenean amore eman dute, dakitelarik datorren sasoinean mailez jautsiko direla. « Excellence » mailan, bigarren taldea nagusitu da 2624 Saint Medard en Jalleskoen kontra. Eta neska seniorrek ere irabazi 1711 LeeOusseko taldearen kontra.
kirolak
pilotaGarindaine pilotari
emana zen igandean
SorhuetOçafrain .............. 40BielleHarismendy ............ 34Garindaine dugu beraz orai Xuberun pilotaren herri. Hola dabila herritik herrira pilota. Izan zituen bere egun loriosak Mauleko Glariak, bereziki LaducheAguer, Harambillet, Garmendia eta ere J.P. Espel, Joseph Dargel batzuen egunetan. Berrikiago Ezkiula, Larraine ohoratu ditu pilotak hango arduradun hanbatekin. Eta horra Garindaine orai, jende ikusle alde ederrarekin. Hor da preseski Bielle eta Harismendy parea beste hobereneri hurbil hurbila ikusi berriz ere eta hori berri ona da. Beti gibeletik baina beti lotuak egon dira besteeri, ondarrean hiru bote eta beste hiru tanto eginez horiek baino gehiago irabazleek. Bost bote Sorhuetek eta 2 Biellek.
Buruzburu, amaturren final zortzigarrenetan, Benessek Haroçarene garaitu 4030, eta Lamurek Oyhenart 4030, jelosiarik gabe.
GARATENEANEzcurra IBessonart ......... 50MonceDucassou ............. 44Bazen astelehen huntan jende ta muimendu Garaziko merkatu egun hortako partidan Antton Monce garaztar gazteari so zauden ainitzen begiak, holako ahalak, eta gaztearen ausartziak, aldiz gaineratekoak emeki emeki ikasiko direnak. Ondarrerat partida doi bat erori bazaie ere, bazuten lan ederra egina Ducassouk eta bi horiek. Bainan ez baitziren galtzekotan ari batere Ezcurra axeria eta Bessonart senpertarra.
Ondoko astelehenetanOyhenartHeguiabehere ..... ?AlfaroKurutcharry .............. ?Astelehen huntako partida hau izanen da Garatenean. Bainan ez hori bakarrik. Saria ukanen du partida horrek. Bi irabazleek aitzina segitzen ahalko baitute goragoko mailean.
BAIONATTIPIANAlfaroBessonart .............. 50InchauspeR. Dermit ........ 38Hasi da bai mugitzen Sant Andreseko trinket zahar hori xingar feria eta besteak estakuru. Bi trebatu horiek ereman dute hazpandarren kontra aldi huntakoa. Bestekoan Ezcurra eta René Dermit ariko bide dira Alfaro eta Bessonarten kontra xapelarendako.
OlharaMenvielle .............. 35ZamoraEtcheto ................ 29Zestapuntakoa Pauekoek ereman dute getariarren kontra, aurtengo xapela beretzen zutela.
XARE JOKOANEtchetoLarisson .............. 40DainciartJaureguiberry ... 17BACeko miarriztarrak dira hor hazpandarreri nausitu.DestaillacAlgalarrondo ... 40BecaasBoudet ................. 32Eta Aviron baionesa Paue II.ari.LopeteguiFunosas .......... 40Laberdesque anaiak ......... 19Hazparne I.ak Paue I garaitu.DriolletSistiague .............. 40HourcadeBortheyrou ...... 37Angeluk Hazparne II garaitu.
ETA NOIZBAIT ? ETA BERRIA ?Bai, noiz ikusiko dugu Hazparne trinket berritu batekin, Azkaine, Garindaine eta holako batzu bezala ?
HEGOALDEAN GASTEIZKO FINALA AITZINIdoateGoñi III ................... 22OlazabalPascual .............. 14
Cabrerizo .......................... 22Urberuaga ......................... 11
Ibai ZabalaArruti .............. 18ApezetxeaL. Galarza ......... 8Eibarren jokatu dira hiru partida hauk. Eta lehenean, Goñi III.aren jo segura nola nausitu den Pascual ez hain segurari, Idoate ezkerraren partida on batekin. Donostia Ondarretan eta GasteizZaramagan gaztettoak ziren ari, adin eta mail guzietakoak.Olaizola IIApraiz .............. 22IrujoEulate ....................... 13
Arretxea IIIbai Zabala ...... 22SaralegiEskudero .............. 7Iruñean bigarren maileko finala zen azken hau, nehork ez galdu nahi baina horra nor diren orai hoberenak. Eta ikus ere lehen hortan nor diren berriz ere galtzale.Julen RetegiBarriola ....... 22TitinZezilio ....................... 21Eta azken hau ?ApezetxeaLarrinaga ........ 22Ibai PerezGalarza VI .......... 3Hauk biak Casalarreinan jokatu dira.
FINAL HAUNDIA IGANDEAN
Ogetan da beraz jokatuko XalaZubieta eta GonzalezLaskurainen arteko finala. Leku guziak hartuak bide dira jadanik, entzun dugunaz. Telebista ere hor baita, beharrik !
Bego
eskubaloia
stephane susperregui Frantziako xapeldun ?
Martxoaren 20an iragan dira Frantziako xapelgoko finalerdiak thailandiar boxeoan, Baionako Lauga gelan. Eta Stephane Susperregui donibandarrak, Baionako boxeo klubarentzat ari denak, garaitu du Lyon aldeko Corentin Jallon, pisuenen mailan. Finala jokatuko du apiril hastapen hontan Parisen.
Stephane Susperregui boxeolaria bere trebatzailearekin.
irisarri 25 – niort 26
Duela 3 aste Arzacqeko autolasterkaldia irabazi ondoan Biarnoan, oraikoan Lapurdiko bideetan du garaipen berri bat ardietsi Patrick Orhategaray bidarritar autolasterkariak. Joanden asteburuan, Senpere eta Ezpeleta aldean deneri nagusitu du, buruan buru lehen postua atxikiz. Bigarren heldu da Guy
Housset jazko irabazlea, hirugarren Jean Paul Hirigoyen Urkoitarra, laugarren Didier Hiribarren. Aldiz, Alain Pierrine eta Anicet Garicoixek abandonatu dute. Mendiko autolasterkaldietan Frantziako xapelgoko lehen postuan da bidarritarra gaur.
Patrick orhategaray lapurdin garaile
Joanden astean ginion Jon Santacana donostiar eskiatzaileak zilarrezko bi medaila eskuratu zituela Vancouvereko joko paralinpikoetan. Errealki, hirugarren bat ere beretu du, eta ez nolanahikoa, urrezkoa, jaitsierako proban.
Hirugarren medaila bat ere
15
Aipatu genuenez, iragan astean izanak dira Kalifornian Peio eta Pantxoa eta bi kontzertu eman dituzte, Chinon eta San Frantziskon, joan den ortztiralean eta igandean. Musikari lagun ukan dituzte Mixel Ducau, gitarran, eta Iñaki Dieguez, akordeonean. Eta loriatu dira. Zinezko arrakasta ukan dute, biziki maite ukan duteeta euskaldun kaliforniarrek heiek etxean kantuz ukaitea. Ez ziren izanak Pantxoa eta Peio kantuz Kalifornian, bainan heiek joan aitzin, heien kantuak bizi ziren eta biziarazten ziren Kaliforniako euskaldunen artean. Beraz, orai, etxean bezala senditu dira bi kantariak, eta Kaliforniako euskaldunek etxekotzat hartu dituzte. Lehenagotik ezagutzen zuen bikoteak Hego Ameriketako Diaspora, baina orai Ipar Ameriketakoa ezagutu dutelarik gogoratu ahal izan dute euskararekin, euskaraz kantatuz, fanak, zaleak, ukaiten ahal direla munduan nonahi, hala nola Hego eta Ipar Ameriketan.
Ber denboran, joan den
igandean, Argentinako Paraná herrian, Entre Rios probintzian, urtebetetze eguna zuten irratiko
«Presencia Vasca» saiokoek. Izan ere, 20 urte bete ditu programa horrek Paranako airean, euskal musika, euskaldunen berriak eta euskal kultura hedatuz. Saioa, 1990ean hasi zen, duela guti 96 urterekin hila zen Raul Alcain tarteko eta urte batzu geroago hartu zuen haren semetxi Federico Borras Alcainek. «Presencia Vasca» aste guziz, igandez aireratzen da eta zuzenean entzuten ahal da internetez, fmuniversidad.com webgunean, Argentinan eguerdia delarik (bost orduko aldea dugu). Egun, Federicok segitzen du zuzendari eta mintzalari,
eta lankide ditu Mikel Ezkerro (euskal historia aipagai harturik) eta Sandro Lenart (teknika lanetan). Lerro hauetarik, zorionak igorri nahi dizkiegu, eta holahola segi dezatela, nork daki, menturaz beste hogoi urte, bederen.
Eta gaurko on
darreko aipua Euskal He rriko gazteendako da. 2004tik hunat urte
guziz bezala, «Hator hona» programarako deia egina dute Necochea herri argentinarreko lagunek, Euskal Herriko gazte batzu galdeginik hemengo udan harat joaiteko. Tratua hau da: euskara (eta espainola poxi bat) dakiten 18 eta 30 urte arteko gazte euskaldunak behar dituzte, euskal gauzak erakasteko, erran nahi baita musika, instrumenturen bat (txistua, trikia, xirula...), kantuz, pilota, dantzak, gastronomia... zernahi euskalduna. Bidaia bakotxak pagatzen du, eta Necocheako ostatua (familietan) eta jatea Euskal Etxeak
hartzen du bere gain. Truke manera bat da, gazteak gazteekin bildu eta hemengoek heier euskal gauzak erakatsi eta hangoek gauza argentinarrak, ohidurak, Necochea hiria, hango bizitzeko moldeak... Aurtengo egonaldia uztailaren 16tik agorrilaren 8ra artekoa da eta izena emateko epea apirilaren 23an bukatuko da. Xehetasun gehiago nahi duenak Hatorhona.blogspot.com webgunera jo dezake. Dagoeneko eta 2004tik 40 gazte pasatu dira esperientzia hortarik eta emaitzak onak dira. Nahi duenak ere, Hegoaldeko telefono huntarat ere deitzen ahal du: 943 316170. Xantza ona da gazte zirelarik Argentina eta Argentinako euskaldunak ezagutu eta heien artean lagunak egiteko.
Helduden astean aipatuko ditugu Aberri eguneko kontuak. Diasporan anitz lekutan ospatzen den besta da. Hasteko, Madril, Bartzelona, Parise, Londresen... eta baita ere New York, Mexiko, Caracas, Txileko Santiago, La Habana, Montevideo, Buenos Aires, Sydney eta beste hainbat herrietako euskal etxeetan. Baina, erran bezala, horri buruz helduden astean.
inbido
1830 urteko gaztea zira? Zatoz Argentinaraeuskal diasPora
Joxeba Etxarri
Itzuli bat Réunion ugartean gaindi…Azken egun hotan, Réunion ugarteak ukaiten du zernahi aipaldi. Eta zendako hori? Lurraldebozen karietarat, hango emaitzak arras bereziak izan baitira, gure gisa urrunetik beha dagonarentzat askitto harrigarriak. Alabainan, Frantzian gaindi, kasik denetan ezkerrekoak direlarik nagusitu, han eskuinak du partida irabazi, alta orai arte giderrak ezkerrekoen esku zirelarik! Iduriz, hauxe da beraz bitxikeria! Gauzeri hurbiltxagotik so egiten bazaiote, laster ohartzen da haatik gertatu dena aise ulertzen ahal dela. Martxoaren 21ean, ezkerrak segurtatu du bozen % 55a, gehiengoa beraz, eta eskuinak % 45. Salbu hara, ezkerraldekoak baziren bi zerrenda, eskuinaldean batto bakarrik. Ezkerraldeko biak ez dira batere akomeatu elgarrekin plantatzeko eta hola dira galtzale atera. Paul Verges lurraldeburu komunixtak uste zuen, 85 urtetan, aitzina kargutan segitzea. Bozen % 35 baino gehiago ez du haatik bildu. Sozialixtek % 19 ezbaian. Erran behar da Paul Verges aspaldian ugarteko politikari ezagutuena dela. Bizi mugimendutsua eremaki duen gizona. Arrunt bere hartarik ariz… Komunixta segur bainan bere gisako komunixta, ez baitezpada Parisekoen edo
beste nunbaitekoen mutila, denbora berean hein bat autonomia ere aldarrikatzen duena ugartearentzat…
Ainitz jende motaOfizialki, urrun balinbada ere, Réunion ugartea Fran tziaren zatiño bat da, frantses departamendu ekarria baita eta denbora berean frantses lurralde. Afrika hegoaldeari dago, Madagascaretik hurbil frangotan erraiten denaren arabera, nahiz zazpi ehun kilometrotan halere! Egia erran, gauzak Luhusotik edo Parisetik ikusiz, zazpi ehun kilometro horiek ez dira haatik ainitz!
Eremuz, 2512 kilometro karratu ditu, IparEuskalHerriak baino gutixago beraz, bainan aise jende gehiago, 803.000 azken kondaketaren arabera. Gainerat, jendea itsashegian metatua, ugartea dena mendia baita bestalde. Bada hiru mila metro baino goragoko gailur bat, bada ere sumendi bat ez dena aparantziarik ere hila, noiz nahi kexatzen dena, Piton de la Fournaise deitzen dutena. Jende ainitz eta zernahi jende mota gainerat. Europatik, Afrikatik ala Indiatik etorri jendeak.
Diotenaz, 16. mendea arte, nehor etzen hor bizi. Mariñel arabe batzu ibiliak bazter ikuska bainan ez ugartean berean kokatuak. Portuges batzu izan ziren lehenak hango kostalde xoko batean jarri zirenak. Geroxago, frantsesak. Hauk eman zioten Bourbon izena, hori izanki Frantziako erregeen deitura. Iraultza ondoan, izen hori etzela batere egokia, deitu zuten Bonaparte, Napoleonen ohoretan. Eta handik zonbait urteren buruan Réunion, bainan nehork ez omen daki xuxen zendako…
Turismoa azkartzen ariFrantsesa da legez hango mintzaira bainan azkarki erabiltzen da ere kreolar hizkuntza berezi bat. Jende mota asko izanez, mota bakoitxak ekarririk bai eta atxikiz hein bat segurik bere ohidurak, bada gisa hortan eta edozoin sailetan halako nahasketa bat han baizik ez dena ikusten. Erlisionearen mailean ere, badira girixtinoak, juduak, musulmanoak, hinduistak, Afrikako sineste xaharreri atxikiak daudenak ere berdin, bainan batzuk bizpahiru erlisione nahasten ere dituzte frango airoski…
Ekonomia ez da hain azkar. Lan eskasarekin ederrak ikusten dituzte. Laborantza sailean, kafea eta sukrea dira ekoizpen handienak. Gero eta gehiago sustatzen dute ere turismoa, bazterrak gisa hartakoak direla… Eta badira animaleak bai eta landareak han baizik ez direnak ikusten. Animaleetan, usu aipatzen da dodo delakoa, indoiloaren idurikoa zena, bainan biziki hegal laburrekin: arrunt desagertua da, jendearen faltaz gainerat, bainan orai ugartearen ikur edo ezagutgarri bezala erakusten da noiz nahi…
Muslaria
Peio eta Pantxoa Chinoko Euskal Etxean kantuz iragan ortziralean - Arg. Jenny Petrissans
Sumenditik itsas bazterrerat
16