hitzbatu 2010
DESCRIPTION
Libro de cuentos escritos e ilustrados por niños y niñas de Barakaldo. Barakaldoko neska-mutilek idatzi eta ilustratutako ipuin-liburua.TRANSCRIPT
-
BAtrukeTALiburuen IX. Haur Jardunaldiak Barakaldon
IX Jornadas Infantiles del Libro de Barakaldo
-
2puinek berebiziko lilura eragiten dute, irudika ditzakegun errealitate gutxik eragin dezaketen
modukoa, hitz gutxitan biltzen baitituzte egia handiak, zeintzuk, kultura bakoitzean, bizitza
ulertzeko moduak irakasten baitizkigute modu kolektiboan, bai eta nor garen, zer nahi dugun,
nahi dugun hori nola lor dezakegun, gizarte batek zer balore dituen eta haren asmoak zein diren
ere iradokitzen, labur.
Ipuin bat entzutea, bakarrik nahiz taldean, kandela argitan, ohean loak hartu aurretik, izar azpian edo nonahi,
kultur garrantzi handiko ariketa bat da, fantasiazko mundu batera, gure eguneroko ispiluaren beste aldera,
gure errealitatea islatzen den aldera garamatzana.
Horregatik daramatza Barakaldoko Udalak lau urte ipuinaren mundua herriko neska-mutikoen artean
sustatzen. Udalerriko ikastegietako lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleek parte hartzen duten Hitzbatu
programaren bitartez, beraiek asmatu, idatzi eta ilustratutako ipuinez osatutako biblioteka zoragarri hau
eraikitzea lortu dute.
Ipuin txikiak; narrazioetako bakoitzean fantasiazko munduaz, lehentxeago esan bezala, gure errealitatea
bera besterik ez den munduaz gozatzera gonbidatzen gaituzten ipuinak, geuronek sortutako pertsonaiez,
arketipoz eta egoerez inguratua.
Zilegi bekit ume partehartzaile bakoitzaren meritua nabarmentzea, gogor lan egin behar izan baitute
historia koherente eta ongi narratua lortzeko. Era berean, irakasleek emandako laguntza ere azpimarratu
nahi nuke. Eskerrik asko A la luz de las velas elkarteko kide Begoa Gmez eta Pedro Ruizi, hasiera-hasieratik
izan ditugu eta bidaide. Amaitzeko, gomita luzatu nahi dizuet historia txikietako bakoitza goza dezazuen,
segur bainago erruz izango duzuela atsegina.
I
-
3os cuentos ejercen una fascinacin como pocas realidades podamos imaginar. Los
cuentos encierran en muy pocas palabras grandes verdades que nos ensean de forma
colectiva cmo entendemos la vida en cada cultura. Un cuento es un resumen sugerente
de quines somos, qu queremos, cmo lo podemos conseguir, qu valores encierra una
sociedad, y cules son sus aspiraciones.
Escuchar un cuento, de forma colectiva o individual, a la luz de la lumbre, en la cama antes de dormirnos,
bajo las estrellas, o en cualquier escenario, supone un ejercicio de primera magnitud cultural. Nos traslada a
un mundo fantstico al otro lado de nuestro espejo cotidiano reflejndonos nuestra propia realidad.
Por esta razn el Ayuntamiento de Barakaldo lleva cuatro aos promoviendo el mundo del cuento entre
los nios y nias del municipio. El Programa Hitzbatu en el que participan diferentes alumnos-as de 4
de Primaria de los centros educativos del municipio, est logrando edificar esta maravillosa biblioteca de
cuentos colectivos inventados, escritos e ilustrados por ellos mismos.
Pequeos cuentos que, en cada una de sus narraciones, nos invitan a disfrutar de un mundo de fantasa, que
no es otra cosa, como ya hemos dicho, que nuestra misma realidad con personajes, arquetipos y situaciones
creadas desde nosotros mismos.
Permitirme destacar el mrito de cada uno de los nios y nias participantes, que han tenido que trabajar
duro para lograr una historia colectiva coherente y bien narrada, as como el apoyo de sus profesores-as al
programa. Gracias tambin a Begoa Gmez y Pedro Ruiz, de la asociacin A la luz de las velas que desde el
primer momento nos vienen acompaando en esta maravillosa aventura. Y, por ltimo, invitaros a disfrutar
de cada una de estas pequeas historias que seguro harn las delicias de todos.
l
-
401 alazne 4.A ......................................................................................05
02 alazne 4.B........................................................................................08
03 arteagabeitia 4.A .............................................................11
04 bagatza 4.A ................................................................................... 13
05 bagatza 4.B ...................................................................................16
06 gurutzeta 4.B ..........................................................................19
07 gurutzeta 4.D ..........................................................................21
08 juan ramon jimenez 4. .............................................24
09 la inmaculada 4.A ..........................................................27
10 la inmaculada 4.B .......................................................... 30
11 larrea 4.. ...........................................................................................33
12 mukusuluba 4.A .................................................................. 36
13 mukusuluba 4.B .................................................................. 39
14 munoa 4.A ..........................................................................................41
15 munoa 4.B .......................................................................................... 43
16 nuestra senora de el pilar 4.B1 .......45
17 nuestra senora de el pilar 4.B2 .....47
18 nuestra senora de el rosario 4. ......50
19 rontegi 4.A ....................................................................................53
20 rontegi 4.B ....................................................................................55
21 san juan bosco 4.A ........................................................57
22 san juan bosco 4.B .........................................................59
aurkibidea
-
5azen behin bikote berezi bat: Dragoia eta Hidra. Anaiak ziren baina gaztetatik
haserretuta bizi ziren, biak lan berdina lortu nahi zutelako, Zeus jainkoaren
bizkartzaina izatea. Oso lan ona zen, diru mordoa irabazten zelako eta gainera
ahalmen izugarriak eta opari bereziak erraz lortzen ziren.
Bi anaiek lan elkarrizketa egin zuten baina bakarrik Dragoiak lortu zuen lana, eta horregatik Hidrak inbidia
zion eta ez zuen berriro bere anaiarekin hitz egin nahi. Beste lan bat bilatu eta futbolari gisa kontratatzea
lortu zuen hainbeste buruekin primerakoa zelako buruz errematatzeko.
DRAGOI MENDEKARIAIkastetxea: AlazneTaldea: 4.AIrakaslea: Margarita EchebarriaEgileak: Lzaro Alias, Daniel Carrasco, Aroa Conde, Xenia Daza, Isis Gonzlez, Aaron Gonzalo, Alejandro Guerrero, Daniel Manzano, Sandro Martin, Amor Mourn, Adrian Murcia, Jon Ortiz, Jon Ander Paniagua, Yeray Peafiel, Vanessa Suarez, Ohiane Vazquez, Melany Vera.
b
-
6Bere aldetik, Dragoia oso pozik zegoen bere lan berriarekin; gainera, Zeusek bi ahalmen berezi
ere eman zizkion: sua botatzeko gaitasuna eta ekaitzak sortzeko boterea.
Urteak joan urteak etorri, egun batean Dragoiak aparteko lanorduak egin eta gero, lortu zuen
beste ahalmen berezia ordain gisa: madarikazioak botatzeko boterea. Bere botere berria lortu
-
7zuenean, Dragoiak pentsatu zuen aukera aproposa zela bere anaiarekiko arazoari bukatzeko.
Zorigaiztoko lan-elkarrizketa egun hartatik, Hidra ia ia egunero egoten zen bere anai Dragoia
zirikatzen eta horregatik Dragoia oso haserre zegoen bere anaiarekin.
Orduan, bere botere berria lehen aldiz erabiltzen, Dragoia bere anai Hidrarekin geratu zen
Txinan eta madarikazioa bota zion eta horrela neska bihurtu zuen. Baina lehen aldiz erabiltzen
zuenez, gaizki bota zuen madarikazioa. Hidra neska bihurtu zuen, bai, baina neska karateka!!!
Berehala hasi ziren borrokan, Dragoiak sua botatzen zuen baina Hidra-neska oso azkar
mugitzen zen eta gainera ezkutu bat zeukan sua gelditzeko. Bi orduz borroka egin eta gero,
kolpe arin batez, Hidra-neskak begi bat kendu zion Dragoiari. Momentu horretan, Zeus
jainkoa agertu zen tximista eta kearen artean eta Hidra-neska izutu zen eta ezkutua jaitsi zuen.
Dragoiak orduan sua bota zion eta lurrera bota zuen azkenik.
Gero, Dragoiak Hidra-neska parrilla batean jarri eta ,ondo ondo erre eta gero, jan egin zuen.
-
8Zeus jainkoak 500.000 eman zion bere lana
ordaintzeko.
azen behin
Saioa izeneko
futbolari
aberats
bat. Bere
ekipoaren kapitaina zen bota
magiko batzuk zeuzkalako
eta hauengatik oso, oso
azkarra eta oso jokalari
trebea zelako.
Baina futbolari honek etsai
bat zuen berak jakin gabe:
margolari maltzur bat
pintzel magikoa zuena eta
margotzen zuen guztia erreal
bihurtzeko ahalmena zuena.
Saioa eta margolari maltzurraIkastetxea: AlazneTaldea: 4.BIrakaslea: Alba ElasEgileak: Ekaitz lvarez / Iigo Andrs / Unai Basarrate / Melany Caicedo / Carlota Corada / Natalia Dos Santos / Irati Elorduy / Pablo Gonzlez / Maitane Gonzlez / Leyre Gorostiza / Alejandro Guilln/ Ekaitz Martnez/ Daniel Penas / Denis Pinto/ Maialen Rubio / Ibai Snchez / Brian Villada
b
-
9Egun batean margolari maltzurrak baloi bat margotu eta, benetako bihurtu zenean, jarri zuen
Saioaren bidean honek aurkitzeko eta berari zori txarra emateko. Neskak, baloia aurkitzean,
bere kolore zuri eta gorriak zituenez, pentsatu zuen suerte ona emango ziola eta hartu zuen
etxera eramateko.
Baina baloi berriarekin jolasten ari zela, suerte txarrekoa zenez, ostikada bat eman nahi
izatean, hanka apurtu zitzaion. Oso kezkatuta zegoen hurrengo egunean partidu oso
inportantea zuelako.
-
10
Orduan deitu zion bere laguna zen Aritzi eta honek ekarri zion bere azeri magikoa. Azeri
magiko hau aspaldi bere aitona magoak eman zion. Azeritxoak bere hanka zauriaren gainean
jarri eta sendatu zion hanka; gainera, kontatu zion nor zen bere etsaia eta zer egiten saiatu
zen.
Horregatik, biharamunean, futbolaria joan zen margolari maltzurrarekin hitz egitera.
Margolariak haserre, munstroak irudikatzen hasi zen futbolariari aurre egiteko baina munstro
batek eraso egiten zion bakoitzean, futbolariak ostikada bat eman eta fiuuuu! hegan egiten
urrunera botatzen zituen.
Azkenean futbolariak irabazi zuen eta pintzela hartuta dragoi bat margotu zuen eta gero,
margolariari ostikada bat eman zion ipurdian eta itsasoraino borta zuen eta hango marrazo
eta krokodiloek jan zuten.
Gero, futbolariak berak marraztutako dragoia eraman zuen basora bizitzera
eta bera bere etxera joan zen, poz-pozik.
-
11
gun batean, polizia-ikasle lodi bat polizia-ikastegitik irten eta gero, bira
ematera joan zen. Parke batetik zebilela txakur bat hurbildu zitzaion eta
hankan kosk egin zion eta bere uniformearen prakak apurtu zizkion. Polizia-
ikasleak ostikada eman zion eta hil egin zuen txakurra, nahi gabe.
Baina txakurra sorgin baten maskota zen eta sorginak ikusi zuenean bere txakur maitea hilda,
madarikazioa bota zion polizia-ikasleari eta maltzurra bihurtu zuen.
Polizia-ikaslea lehen oso pertsona ona zen, baina orain gaiztakeriak egiten hasi zen: jendea
Medikuaren esperimentuaIkastetxea: ArteagabeitiaTaldea: 4.Irakaslea: Maite RodrguezEgileak: Aritz Blanco / Gontzal Bilbao / Fatima Essadiki / Nerea Fernndez / Aitana Herrero / Laura Moreira / Paula Ordez, Mikel Quijada / Adrin Snchez / Jon Ander Snchez / Irune Setien / Viki Vzquez.
E
-
12
bultzatzen, janaria lapurtzen...
Baina polizia-ikaslea berehala
konturatu zen zerbait oker
zegoela bere izaeran eta
medikuarengana joan zen, berak
ezagutzen zuen oso mediku
bereziarengana.
Medikuak bere arazoa primeran
ulertu zuen eta edabe berezia
prestatu zion. Polizia-ikasleak
edan zuen eta berriro on
bihurtu zen, bai, baina igel
bihurtuta!!! Berandu zenez,
igela zen polizia-ikaslea klasera
joan zen bere motxila eta
guzti. Justu egun horretan
pistolak nola erabili azaltzen
zuten eta oso interesgarria zen
berarentzat. Klasera ailegatzean,
bere motxilatik jostailu-pistola atera zuen eta adi-adi geratu zen. Ikasle guztiek aho bete hortz
begiratzen zioten oso arraroa zelako beraientzat igel bat pistolarekin ikustea ikasgelan.
Polizia-eskola bukatu zenean, igela zen polizia-ikaslea kalera irten zen eta medikua eta sorgina
topatu zituen kalean. Medikua eta Sorgina lagun minak ziren eta, horregatik, medikuak eskatu
zion sorginari ea konponbideren bat aurkitzen ahal zuen polizia-ikaslea igela ez izateko.
Orduan polizia-ikasleak Sorginari barkamena eskatu zion eta berak berriro pertsona bihurtu
zuen. Gero, hirurak Michael Jacksonen kontzertu batera joan ziren.
-
13
diamanteen borrokaIkastetxea: BagatzaTaldea: 4. AIrakaslea: Anabel HenaresEgileak: Yeray Aldana / Asier Ayuso / Luis Moiss Beniccio / Itziar Blanca / Josu Blanco / Jos Amrico Bubo / Josu Castro / Yaiza Epalza / Yaiza Escudero / Haizea Garrido / Leire Huidobro / Joseba Martn / Janire Martn / Iraide Prez / Kerlly Aidee Puga / Alazne Reguero / Iratxe Ruiz / Ander Toral
azen behin polizia on bat. Oso langilea zen eta bihotz onekoa. Baina egun
batean, lan egiten, kobazulo bat aurkitu zuen. Barruan sartu eta zoritxarrez,
zulo batean erori zen eta hanka apurtu zuen. Baina zulotik atera zenean,
diamanteak topatu zituen. Kobazulo hori diamante-meatze bat zen eta.
Nola edo hala, hirira itzuli zen laguntza bila. Baina hango medikuak ezin izan zuen bere hanka
konpondu eta ,azkenean, hanka gabe geratu zen.
B
-
14
Geroztik oso aberats bihurtu zen diamante asko zuelako, baina bere lana txarto egiten hasi
zen, egun osoa jaten eta lo egiten ematen zuelako. Lodi lodi jarri zen gainera.
Egun batean, militar maltzur batek diamante-meatzea topatu
zuen eta astero astero diamanteak lapurtzen hasi zen. Polizia
konturatu zen bere aberastasuna txikitzen ari zela
eta bere estutzetik arkatza atera zuen bere koadernoan
balantzea egiteko.
Ikerketa bat egin zuen diamante-meatzean. Han topatu zuen
oihal zati bat eta ondo aztertu zuen; oihal militarra zen.
Poliziak bazoka bat hartu zuen eta base militarrera joan zen. Elkar topatu zutenean eztabaida
handi bat hasi zuten. Bukatzeko, hilabeteko tregua bat sinatu zuten azken borroka ondo
prestatzeko.
-
15
Hilabete honetan poliziak entrenamendu gogorra egin zuen eta argal geratu zen. Militarrak,
orain aberatsa zenez, ez zuen ezer egin, bakarrik lo egin eta jan, eta lodi lodi jarri zen.
Eguna heldu zenean, militarrak ezin zuen ezta mugitu ere eta berehala poliziak atxilotu eta
kartzelara bidali zuen.
-
16
Atila vs. poliziaIkastetxea: BagatzaTaldea: 4. BIrakaslea: Inma lvarezEgileak: Xavier Alcalde / Janire Garca / Maite Lpez / Nagore Garcs / Ane Castilla / Enero Surez / Maider Dez / Iker Esteban/ Unai Alonso / Selene Conde / Akram Toumi / Yeray Maestre / Jonatan Fernndez / Sendoa Gonzlez / Jagoba Sanza / Ainoa Garca / Jos Miguel Arenales / Bryan Merejo
azen behin lapur bat
Atila deitzen zena eta
bi gaztelu zeuzkan:
bat Mongolian eta
beste bat Bizanzion.
Txikitan su magiko batek erre zion
aurpegia eta honegatik bere begiak
txuri geratu zitzaizkion; ezin zuen
oso ondo ikusi baina hipnotizatzeko
ahalmena lortu zuen.
Berak nahi zuena Mundua
menperatzea zen eta horretarako
jendea hipnotizatzen zuen berak nahi
zuen guztia eginarazteko.
Bazegoen ere oso ona eta azkarra zen
B
-
17
polizia bat eta, jakin izan zuenean Mongolian jendea hipnosiaren menpe zegoela, hara joan zen,
Mongoliara, gauzak konpontzera.
Deitu zien Mongoliako poliziei jakiteko zer zekiten horri buruz eta esan zioten zeukaten informazio
bakarra Atila izena zeukatela: inork ez zekien nor zen, non zegoen edota zer lortu nahi zuen.
Baina Mongoliarantzako bidean, M-4 errepidearen erdian, gure poliziak liburu magiko bat aurkitu
zuen. Jakin zuen magikoa zela horrela jartzen zuelako azalan: Liburu magikoa.
Liburu hau magikoa zen, ireki eta barruko pantailan idazten bazenuen norbaiten izena, beste
pantaila batean agertzen zitzaizulako non zegoen pertsona hori.
-
18
Orduan poliziak maltzurraren izena idatzi zuen (Atila) eta agertu zitzaion Mongoliako gazteluan
zegoela, helbidea eta guzti.
Hara heldu zenean, poliziak ikusi zuen bertako jende guztia zegoela Atilaren harrizko irudi erraldoia
eraikitzen bere ohorean.
Gainera jakin izan zuen Atila maltzurrak bere lagun mina eta gaiztoa zen William izeneko bati deitu
ziola eta orain, baten faltan, bi maltzur zeudela.
Hori ikusita, polizia gazteluan sartu eta bertatik hartu zuen ispilu bat Atilaren kontra borrokatzeko.
Atila maltzurrak eta bere lagun Williamek polizia ikustean bota zizkioten bere hipnosi-izpiak baina
orduan ispilua atera zuen eta, izpiak errebotatu zirenez, maltzurra hipnotizatuta geratu zen.
Gero poliziak agindu zion jendea askatzeko eta bere agindua bete zuen.
Poliziak ispilua apurtu zuen eta ispilu zati batez bi maltzurrei buruak moztu zizkien, eta zatitu eta
gero jatetxe batera eraman zituen.
Hurrengo egunean jatetxearen menuan jartzen zuen: Gaurko eskaintza berezia: Buru hilda patata
frijituekin.
-
19
Txen eta lore magikoakIkastetxea: GurutzetaTaldea: 4. BIrakaslea: Maite SnchezEgileak: Nerea Alguer / Jon Casado / Zurie Colino / Jon Garca / Unai Martn / Sandra Mndes / Leire Merino / Nagore Merino / lvaro Muecas / Sheila Olabe / Kevin Parrazar / Irune Regueiro / Eugenia Ros / Sandra Snchez / David Sei Gonzlez / Adrin Turrin
ehin batean Txen deitutako
lorezain bat bere loreak ureztatzen
ari zen. Oso triste zegoen bere aita
gerran hil zelako. Oso lorezain ona
zen, primeran zaintzen zituen loreak, eta horregatik,
loreek bere tristezia sentitu zutenean, lorezainari
laguntzea erabaki zuten. Loreak hasi ziren Txenekin
hitz egiten. Hasieran, Txenek zurrumurru bat
besterik ez zuen entzuten, baina azkenik loreak
entzun eta beraiekin hitz egiten hasi zen.
Txenek bakea nahi zuen eta loreek ere bai. Txen
bere aita hil zenean konturatu zen gerra oso txarra
zela (loreek betidanik zekitena). Azken gerra hau
eta Txenen tristezia gehiegi izan zen loreentzat.
Horregatik erabaki zuten bere magia erabili
beahrko zutela gerra geldiarazteko.
Txenek bere aitak utzitako lepoko erlojua lepoan
B
-
20
jarri zuen eta, lore sorta bat
hartuta, gerrara joan zen.
Gerrara ailegatu zenean, etxe
hondatu bat ikusi zuen eta
hara joan zen. Etxe barruan
bere aitaren hiru lagun topatu
zituen mahai baten azpian. Oso
izututa zeuden bonben eztandez
inguratuta.
Txen ez zen beldurtu eta loreak
botatzen hasi zen. Loreek arma
bat ukitzen zutenean, balak hazi
bihurtzen zituzten eta horrela
pistolek, tankeek, bazokek,
eskopetek haziak botatzen hasi
ziren.
Baina hori ez zen nahikoa.
Orduan, loreek bere magiaren
indarra handitu zuten eta
lorautsa botatzen hasi ziren,
lorauts magikoa, noski. Eta lorauts
magikoari esker jende guztia
konturatu zen gerra oso txarra
zela eta bertan behera gelditu
zuten eta bakea sinatu egin
zuten.
-
21
azen behin oso potoloa zen polizia txinatar bat. Bere izena Txin-txan-pum zen.
Egun batean azokatxora joan zen eta sorgin baten postuan pistola magiko bat ikusi zuen.
Galdetu zionean sorginari zenbat balio zuen, honek esan zion oso, oso garestia zela baina,
hala ere, dirua Portu zuen eta erosi.
Horrela, pistola mgico horrekin, hiriko lapur guztiak harrapatzen zituen errez errez tiro egitean ez zuelako inoiz
kale egiten.
Herriko alkatea poz pozik zegoen eta txeke batez ordaindu zion diru mordoa.
Txin-txan-pum eta Kakamanen ardiakIkastetxea: GurutzetaTaldea: 4.DIrakaslea: Sonia San EmeterioEgileak: Edurne lava / Muchael Josu Alvarez / Endika Antnez / Andoni Arandia / Enero vila / Uxue Bustamante / Miren Castro / Uxue Garca / Galder Garca / Uxue Garoa / Arama Lerena / Mirari Lpez / Mirari Molina / Leire Pelln / Nerea Rosn / Jairo Snchez / Gorka Snchez / Irune Sarasua / Iker Villaverde / Tudor Bot
b
-
22
Lapurren nagusia Kakaman izeneko artzain maltzur bat zen; horrela esaten zioten kaka egitean bonbak botatzen
zituzten ardiak zeuzkalako, ardi beltzak.
Kakamanek jakin izan zuenean polizia horrek pistola mgico hori zuela eta bere lapur guztiak harrapatzen ari
zela amorratu zen eta erabaki zuen zerbait planeatu beharko zuela Txin-txan-pum hori hiltzeko.
Horregatik bere ardien 1.000 lehergailu pilatu zituen Txin-txan-pumen etxerako bidean eta, detonantea eskuan
zuela, handik hurbil ezkutatu zen. Polizia handik pasatzean detonantea sakatu eta bonbek eztanda egingo zuten
polizia hamaikamila zatitxoetan txikituz.
Baina polizia txinatarra etxerako bidea hartu zuenean eta pilora heldu baino lehen, bidearen erdian ikusi
zuen pilotik bera jira eta bira jauzi zen lehergailu-mokordo bat, eta hurbiltzean, zulo batetik agertu zitzaion
-
23
arratoi magiko bat eta esan zion:
ez hartu! Ez hartu! Kaka hori
lehergailua dela!.
Honegatik Txin-txan-pumek beste
bide bat hartu zuen. Baina ez zen
konturatu, handik alde egitean,
bere pistola magikoa jauzi zitzaiola.
Etxera heltzean konturatu zen
eta bila joan behar zela pentsatu
zuen. Baina, noski, beste armaren
bat beharko zuen borrokarako;
horregatik berriro sorginarengana
joan eta beste pistola magikoa
erosi zieon eta baita txaleko anti-
kaka bat.
Txaleko anti-kaka jantzita
eta pistolarekin joan zen
Kakamanengana eta borrokan
hasi ziren.
Artzain maltzurraren ardien kaka-
lehergailu bat poliziari botatzen
zioten bakoitzean, honek tiroa bota eta lehertzen zituen.
Holako batean, maltzurra ezkutatuta zegoenean, tiroa bota eta inoiz ez zuenez kale egiten, buruan eman zion
eta hil egin zuen.
Gero artalde beltzarekin antolatu zuen festa bat: ardiek beren kakak zerurantz bideratzen zituzten eta
koloreetako suziriek bezala, eztanda egiten zuten.
-
24
azen behin oso,
oso potoloa
zen Lodipotol
izeneko
okin bat. Mendian bizi zen bere
neskalagunarekin, Mari Potol
deitzen zena. Okin honek ba omen
zuen ogia egiteko errezeta sekretua,
eta honekin eguzki itxura zuten
primerako ogiak egiten zituen.
Gainera, hain jatorra zenez, ume
guztiei ematen zien ogitxo bana
bere ogi-dendatik pasatzen
zirenean.
Honegatik bere ogi-denda beti
bezeroz bete-beteta zegoen.
Baina handik ez oso urrun harakin
Okina eta harakin maltzurraIkastetxea: Juan Ramn JimnezTaldea: 4.Irakaslea: Txaro Prez EspinosaEgileak: Olatz Pires / David Muoz / Erika Corral / Jon Ander Motos / Nekane Rodrguez / Irina Mata / Nerea Gallego / Ana Caldern / Lara Benito / Dayana Rodrguez / Naiara de Diego / Jaizquibel Manrique / Angie Lore Urbano / Alejandro Curiel / Ekain Pintor / Mara de los Ros / Paula Gmez / Carlos D. Ortiz / Ioritz Gutirrez / Denis Redal / Jon Ander Serrano / Anne Gil
b
-
25
maltzur bat bizi zen eta inbidia handia zioenez, errezeta lapurtzeko plan bat asmatu zuen: kameradun boligrafo
bat bidali zion eta bere telebistarekin konektatu zuen.
Okina, horren polita zen boligrafoa ikustean, hartu eta idazten hasi zen bere errezeta ezkutua. Horrela jakin zuen
harakin maltzurrak errezetaren osagai sekretua azufre tanta bat zela.
Hori jakinda, harakinak bere haragi-denda itxi eta ogi-denda berria zabaldu zuen.
-
26
Baina, nahiko zakarra zenez
bezeroekin eta umeei ere ez zienez
ogitxurik ematen, jendeak bere
dendara joateari utzi zion.
Harakina orduan, amorruz beteta,
alkatearengana joan zen okinaren
kontra salaketa bat jartzera umeei
ogia de balde emateagatik baina
alkateak esan zion beraren kontrako
askoz salaketa gehiago zeudela
jendea beragatik askotan kexatzen
zelako eta kartzelan sartu zuen.
Baina okina, ona zenez, joan
zen alkatearekin hitz egitera eta
esan zion harakina ez zela horren
maltzurra eta mesedez bakarrik 6
astez kartzelan sartuta edukitzeko.
-
27
Matias eta karolen Borroka zaintzariarekinIkastetxea: La InmaculadaTaldea: 4.AIrakaslea: Ana MansoEgileak: Ixone Blzquez / Irune Campos / Alexander Cura / Marta Laura Curras / Deiene Delto / Mikel Domnguez / Unai Fernndez / Maider Fernndez / Ziortza Garaigorta / Ral Garca / Mireia Gonzlez / Julen Gonzlez / Lander Gonzlez / Adrin Hornas / Margarita Jimnez / Naiara Manzano / Jennifer Montalbn / Ane Moreno / Lander Peos / Paula Vzquez
ehin batean Barakaldon Karol deitutako neska suhiltzailea bizi zen. Bera suhiltzailea zen baina
irakaslea izateko ikasten ari zen. Karolek Matias udaltzaina laguna zuen. Matias udaltzaina
zen baina medikua izateko ikasten ari zen. Oso lagun onak ziren, eta gainera Matias
maiteminduta zegoen baina oso lotsatia zen eta ez zion inoiz esan Karoli.
Egun batean, biak basora joan ziren perretxikoak biltzera. Perretxiko gorri berezi batzuk topatu zituzten justu
gaztelu handi baten ondoan. Saskia perretxikoz bete zuten eta gaztelua ikustera joan ziren. Gazteluan sartzean,
b
-
28
zaintzaileek harrapatu zituzten,
debekatuta zegoelako han sartzea.
Gazteluko sotora eraman eta gela
batean giltzapean sartu zituzten.
Gela barruan bakarrik geratu
zirenean, Karol eta Matias
eztabaidatzen hasi ziren eta gero
eta haserreago zeuden. Azkenik,
Matiasek perretxiko gorria bota
zion Karoli baina airetik zihoala,
pizza bihurtu zen!!! Perretxikoak
magikoak ziren!!! Janari borroka
txiki hori amaitu eta gero, Karolek
perretxikoa hartu zuen eta sarrailan
sartu zuen eta perretxikoa giltza
bihurtu zen!!! Biak irten ziren gelatik
baina gazteluko pasabideetatik
galdu ziren.
Gela batera heltzean, Karolek
altxor bat aurkitu zuen, baina
gela zaintzailez beteta zegoen
ere. Horregatik, Karol oihuka hasi
zen eta berehala Matias agertu
-
29
zen, pala bat hartu eta borroka
egin zuten zaintzaileen kontra.
Azkenean, korrika bizian, irteera
topatu zuten eta handik ihes egin
ahal izan zuten.
Hurrengo egunean, Matiasek
maiteminduta zegoela esan zion
Karoli eta ea ezkondu nahi zuen
berarekin galdetu zion. Ezkondu
ziren eta bi ume izan zituzten,
neska bat eta mutil bat.
-
30
George Lunni eta maltzurraren sekretua Ikastetxea: La InmaculadaTaldea: 4. BIrakaslea: Pilar PereaEgileak: Adrin Cojo-earu / Julen Iglesias / Natalia Ikusi / Gabriela Lara / Iker Llama / Adrin Luceo / Adriana Macas / Mirari Martn / Daniel Martnez / Mikel Martnez / Alba Mata / Anne Miguel / Leire Monasterio / Maider Murillo / Jennifer Oliveira / Ohiane Ortiz / Beln Pereda / Enero Reina / Endika Rodrguez / Andrs Rodrguez / Imanol Tamayo / Mara Trigo / Adriana Villacorta / Judith Yugueros
azen behin
George Lunni
izeneko
detektibe bat;
betaurreko digitalak zeuzkan eta
oso helikoptero azkarra.
Barakaldoko alkantarilletan zuen
bere base-sekretoa.
Egun batean Glue-blue izeneko
beste detektibea zen emakume
txinatar batekin topo egin zuen.
Honi Glue-blue esaten zioten
urdina zelako eta txiklea bezain
malgua.
Honek esan zion Txinan oso
kezkatuta zeudela jende asko
desagertzen zelako eta George
b
-
31
Lunni hain detektibe ona zenez, eskatu zion mesedez laguntzeko.
Txinara joan ziren biak eta tranpa bat jarri zioten: George Lunnik ikusi zuenez desagertu ziren guztiak oso
aberatsak zirela, jarri zuen pertsona bat diruz betetako maletin batekin.
Handik gutxira hegazkin-pilotu maltzur bat agertu zen maletina eta maletina zuena ere harrapatzeko asmoz,
baina orduan, maletinatik soka bat agertu zen eta lotu egin zuen maltzurra.
Baina maltzurrak atera zuen laban txiki bat eta, detektibea heldu baino lehen, soka ebaki eta ihes egin zuen.
Hegazkin pilotua korrikan joan zen bere basera eta bere hegazkina hartu zuen, baina detektibea eta bere lagun
-
32
txinatarrak hartu zuten bere tanketa.
Elkarri misilak bota eta bota ibili ziren
baina beti egiten zuten kale. Orduna
Glue-bluek bere beso malguak
luzatu eta hegazkinaz pilota bat
egin zuen eta zerurantz bota. Beren
tanketak misila bat bota zion eta
hegazkinak eta barruko hegazkin-
pilotu maltzurrak eztanda egin zuten
hamaika mila zatitxoetan.
-
33
El policia y el ladroncolegio: Larreaclase: 4.profesor: Begoa Lpezautores: Ulses Alvarado / Jazmn Balcazar / Eduardo Rojas / Alejandro Contreras / Janina Corrales / Ander Cortabarria / Ekaitz Cueto / Eleder Escribano / Juan Felipe Garca/ Juan Camilo Molina / Juliana Muoz / Jos Muza / Adrin Picazo / Denis Romero / Isaac Sei Gonzlez / M Isabel Silva/ Iker Varcrcel/ Jos Mauricio Zuleta
n da, en un pueblo, nacieron dos hermanos gemelos. Desde pequeos tuvieron claro
lo que queran ser de mayores: uno, polica y el otro, espa. Siendo pequeos todava,
su padre y su madre, que eran soldados, murieron en la guerra. A los dos hermanos los
separaron y se criaron cada uno con una familia de adopcin diferente.
Pasaron los aos y cada hermano lleg a convertirse en lo que soaba ser desde pequeo. El gemelo
polica era un polica muy bueno y el gemelo espa era un espa muy listo.
u
-
34
Tan listo era el espa que comenz
a hacerse pasar por su hermano
polica para robar. Un da, el
gemelo espa decidi dar un gran
golpe y retirarse de robar. Fue a
casa de su hermano polica y en
cuanto le vio, le atrap y le at. Le
quit su uniforme de polica y lo
dej encerrado en su casa.
El gemelo espa disfrazado de
polica se dirigi al banco que
pensaba atracar. Pero de camino
al banco vio un Ferrari con la
ventanilla bajada y no pudo evitar
subirse. Juntando los cables de
debajo del volante, consigui
arrancarlo. As llegara mucho antes
al banco y luego le sera ms fcil
huir de la ciudad.
Lo que el gemelo espa no saba es
que mientras l robaba el Ferrari,
su hermano polica haba logrado
liberarse gracias a un cuchillo que
llevaba escondido. Con el cuchillo cort la cuerda y llam a sus compaeros policas para avisar del plan de
su hermano gemelo. Despus, se visti con su ropa de calle porque no tena uniforme y cogi su coche de
polica para atrapar a su hermano.
As, cuando el gemelo espa lleg montado en el Ferrari al banco para atracarlo, se encontr con un
-
35
montn de policas en sus coches. Entonces, el gemelo espa condujo hacia la autopista intentando
escapar de la polica que le persegua. Tras un rato de ir a toda velocidad, los cables que haba juntado
debajo del volante del Ferrari se soltaron debido a los giros y las curvas y el coche se par. El primero que
lleg donde l para detenerlo fue su hermano gemelo vestido de calle.
Cuando llegaron los otros policas y los vieron juntos, pensaron que el gemelo espa era el que no tena
uniforme de polica y le detuvieron aunque l intentaba explicar que era al revs.
Al final, metieron al hermano polica en la crcel, pero all vio a un polica muy amigo suyo que s que le
crey cuando le dijo que l era el gemelo polica. Cuando el malentendido se aclar, el gemelo polica sali
de la crcel y se puso a buscar a su hermano espa.
Fue preguntando a la gente a ver si haban visto a alguien con su misma cara y al final localiz a su
hermano gemelo en un hotel. Entr en la habitacin para detenerlo, pero su gemelo espa sac una
pistola. El gemelo polica fue ms rpido y sac antes su cuchillo, pero, al ir a detenerlo, se lo clav en el
corazn sin querer y lo mat.
-
36
Yort militarraren mendekuaIkastetxea: MukusulubaTaldea: 4. AIrakaslea: Itziar AnguloEgileak: Itziar Arranz / Aintzane Corchado / Ainhoa Corral / Eder Casgaya / Sandra Curros / Alba Gallu / Unai Guerrero / Ariadna Gutirrez Sola / Maddalen Hernndez / Haizea Luis / Julen Martnez / Mara Martnez / Anne Milln / Oihane Morato / Jon Rodrguez / Naroa Ruiz / Oier Sez / Irene Snchez / Nuria Sancho / Yaiza Vzquez / Aitor Yez
aziren behin Pepo eta Yort izeneko bi anai plutondar.
Pepo potolo potoloa zen eta Yort argal argala. Yortek ez zuen bere anaia batere maite
beti irabazten zuelako.
Nagusiak zirenean Pepo polizia egin zen eta Yort militarra baina beti bezala bere
anaiarekin haserre zegoenez, Plutonetik Martera joan zen bizitzera.
Hala ere, Yort beti zegoen bere anaiaz pentsatzen gorroto handia ziolako eta horregatik, egun batean bere
B
-
37
espazio-ontzian igo eta Plutonera bueltatu zen beraren kontra borrokan egitera.
Berarekin bere ejertzitoa eraman zuen borrokarako oso ondo prestatuta: soldadu guztiek kamuflaje jantziak
zeramatzaten.
Baina Pepok betaurreko magiko batzuk zeuzkan mago zahar zahar batek eman zizkionak behin
laguntzeagatik eta betaurreko hauekin dena ikusi ahal zuen. Horrela, bere anaiaren ejertzitoa agertu
zenean, ikusi ahal izan zuen non zeuden militarrak, eta hori jakinda, bere armak desaktibatzen hasi zen
(bere betaurrekoen beste botoi bat sakatuz)
Borrokan hasi ziren eta Yort berehala konturatu zen bere anaiaren kontra ezin zuela ezer egin.
-
38
Justu orduan Pepo poliziak gelditzeko eskatu zion (nahiz eta bera irabazten egon) eta anaiari esan zion
borrokatzeak ez zuela ezertarako merezi.
Baina militarrak ez zuen gauza bera pentsatzen: berak borrokan jarraitu nahi zuen baina ezin zuen armarik
gabe geratu zelako.
Horregatik, nahiz eta anaiak izan, Pepok bere anaia kartzelan sartu behar izan zuen. Eta bertan usteldu arte
geratu zen.
-
39
Egiptoko altxor sekretuaIkastetxea: MukusulubaTaldea: 4. BIrakaslea: Inma MedinaEgileak: Irene Cabrero / Naroa Castrillejo / Maialen Cintado / Alaitz Garate / Garazi Garca / Haizea Garca / Andoni Gutirrez / Daniel Haro / Sheila Haro / Andrea Hervas / Eneko Iiguez / Irati Llano / Lorena Moreno / Ander Mosquera / Luis M Muoz / June Osorio / Malena Sinz / Jaafar Salsouli
azen behin Egipton arkeologo bat.
Egun osoa hezur zaharrak bilatzen
ematen zuen basamortuko areetan.
Oso arkeologo ona zen eta hezur
zahar pilo topatzen zuen, baina hezurrak aurkitzeak ez
zion dirurik ematen eta horregatik oso pobrea zen.
Egun batean, areetan hezurren bila zebilela, gaixotu egin
zen. Arkeologoak ez zeukan dirurik sendagaiak erosteko
eta hurrengo egunean lanera itzuli zen basamortura
gaixo gaixorik.
Baina hezurren artean arkatz bat topatu zuen.
Arkeologoak pentsatu zuen: Honekin ezin izango dut
sendagaiak erosi baina behintzat zerbait idatziko dut.
Paper bat hartu eta arkatza frogatu zuen. Punta paper
gainean jarri eta berehala, punta barrura sartu zen eta
bere aurrean arearen artean urrezko piramide bat ageri
zen.
b
-
40
Arkeologoak sarrera ikusi zuen eta piramide barruan sartu zen. Sarreran hieroglifiko bat ikusi zuen eta hieroglifikoaren
erdian zulo handi bat. Hurbildu zenean, errubi handi bat ikusi zuen lurrean. Errubia hartu eta hieroglifoaren zuloan
sartu zuen. Orduan, jaisteko eskailerak sortu ziren alboan. Arkeologoak jaitsi zituen eta han sekulako altxorra aurkitu
zuen. Piramidetik atera zen piramide osoa ikusteko eta gero berriro sartu zen altxorraren gelan baina altxorra ez
zegoen!!! Berriro piramidetik atera zen, eta ondo begiratu zuen atea eta inguruak baina ate bat besterik ez zegoen.
Berriro sartu zen piramidean eta altxor gelan sartzean, hantxe zegoen altxorra berriro!!!
Baina hainbeste aldiz sartu eta irtetzean, piramidea desegiten hasi zen, arkeologoak diamante bat, errubi bat eta
esmeralda bat besterik ezin izan zituen hartu eta handik korrika batean atera zen. Hirira itzuli zen eta han galdetu
zuen ea non saltzen zituen sendagairik onenak. Jendeak esan zion sendagairik onenak zientzialariaren dendan
saltzen zirela. Arkeologoa dendara joan zen eta zientzialariari eskatu zion sendagai bat bere gaixotasuna sendatzeko.
Zientzialariak aztertu zuen arkeologoa eta edabe bat saldu zion.
Arkeologoak esmeralda eman zion ordaintzeko eta zientzialariak galdetu zion ea nondik atera zuen bitxi hori.
Arkeologoak dena azaldu zion eta zientzialariak lekua erakustea eskatu zion. Biak basamortura joan ziren eta
piramidea egon zen lekura ailegatu zirenean han area besterik ez zegoen.
Adarra jotzen ala? - esan zuen zientzialariak.
Justu momentu horretan arkeologoak zafiro bat topatu zuen lurrean eta hartu zuenean, piramidea berriro agertu zen.
Biak sartu ziren barrura eta altxor osoa bildu zuten kanpoan eta biak oso aberatsa izan ziren betirako.
-
41
Futbolaria eta medikuaIkastetxea: MunoaTaldea: 4. AIrakaslea: Mari Asun RodrguezEgileak: Adrin Abad / Maialen Ayala / Ftima Belaidi / Oier Castao / Moiss Dos Santos / Asier Ebro / Tamara Fernndez / Aitor Franco / Carlos Garca / Leire Garca / Josefa Hernndez / Esteban Larrauri / Unai Moreta
azen behin oso txute
potentea zuen futbolari
batek. Bere txutea hain zen
gogorra, baloiari ematen
zionean sua ere ateratzen
zitzaiola.
Egun batean beste ekipo baten kontra jokatu
behar zuen. Beste ekipoak oso gaiztoa zen
mediku bat zeukan.
Partiduaren lehenengo partean 2-0 irabazten
ari zenez gure futbolariaren ekipoa, mediku
maltzurrak txerto pozoitsu bat prestatu zuen
bigarren partean galarazteko.
Bigarren partean, medikuak esan zion bere
ekipoko kapitainari gure futbolariari eman
behar ziola ostikada gogor bat ospitalera
eramateko eta orduan, ospitalerako bidean,
txerto pozoitsua jarriko ziola.
B
-
42
Baina kapitaina oso astokiloa zen eta bere ekipoko bati eman zion ostikada.
Medikua oso, oso amorratua zegoen.
Biharamunean, kasualitatez, futbolaria joan zen medikuak zuen botikara berari gustatzen zitzaizkion
bitaminak erostera.
Orduan medikua maltzurrak eskaini zion txerto pozoitsua esanez oso, oso bitamina txute ona zela eta
futbolariak gorde zuen hurrengo partiduan erabiltzeko.
Handik gutxira partidu bat zeukan beste urruneko herrialde batean eta horregatik itsasontzia hartu behar
izan zuen. Baina bidaian uretara jauzi zitzaion txertoa eta orduan leherketa handia eman zen eta arrainak hil
egin ziren. Futbolaria momentu horretan konturatu zen medikua maltzurra zela eta poliziari deitu zion hura
salatzeko.
Harrapatu zuten eta Hamaikako irla galdu batera eraman zuten eta bertan utzi, mokordo bat izango balitz
bezala.
Halako egun batean koko bat jauzi zitzaion buru gainean eta konortea galdu zuen. Orduan bertako batzuk
aurkitu eta, pentsatzen zutenez janaria zela, jan egin zuten.
-
43
Zapateroren ametsaIkastetxea: MunoaTaldea: 4. BIrakaslea: Rosa DelgadoEgileak: Daniela Agudelo / Aritz Baz / Ane Burgos / Andoni Fernndez / Erlaitz Herrero / Ibai Glvez / Christian Motos / Irene Orol / Mikel Prez / Antonio Pinto / Ral Santirso / Gorka Varas / Xabier Zorrilla
gun batean, espia bat lana bilatzen ari zen. Oso espia ona zen, mutil altua eta indartsua,
oso azkarra eta jatorra. Bila eta bila, azkenik Rajoyrekin topatu zen. Lana eskatu zion eta
Rajoyk kontratatu zuen Zapatero hiltzeko.
Espia polizian sartu zen bere lana hobeto egiteko eta egitasmo zehatz bat prestatu zuen.
Azkenean, asteak itxoin eta gero, bere aukera sortu zen: Zapaterok elkarrizketa bat egingo zuen telebistan.
Espia-polizia bere uniformea jantzita telebistara joan zen. Barruan sartu zen arazorik gabe (guztiek bera
benetako polizia zela pentsatzen zutelako). Zapatero aurrean jarri zen eta tiro bota zuen baina huts egin
E
-
44
zuen. Orduan Zapateroren
bizkartzainak (militarrak ziren)
espiaren atzean joan ziren baina
espia oso azkarra zen eta korrika
bizian telebistatik bueltak eta
saltoka hasi zen eta...
... eta orduan Zapatero esnatu
zen!!!! Dena amets gaiztoa izan
zen, ufff, izerditan altxatu zen
ohetik eta bere gelatik irten zen.
Baina bere logelako atea ireki
zuenean, baloi bat ikusi zuen
aurrean. Hori ez zen normala, baloi
bonba izango zen?
Bat-batean baloiak eztanda egin
zuen eta dena konfetiz bete zen!!!
Eta pasabidetik Rajoy, Obama
eta Zapateroren lagun guztiak
ageri ziren abesten Zorionak zuri,
zorionak zuri... .
Zapateroren urtebetetzea zen
eta Obamak ustekabeko jai bat
antolatu zuen eta baloiarena bere
ideia izan zen. Festa izugarria izan
zen eta guztiek primeran pasa
zuten.
-
45
Anderenoa vs. LapurraIkastetxea: Ntra. Sra. de El PilarTaldea: 4. B 1Irakaslea: Marian IbezEgileak: Aimar Baeza / Iker Barbero / Alonso Bobbio / Diego Caballero / Janet Dios / Ainhoa Gonzlez / Olatz Gonzlez / Giovani Guilarro / Ni Jiale / Ismael Martn / Andrea Martnez /Joseba Martnez / Urko Javier Prados/ Gustavo Ramn / Aroa Rodrguez / Jon Rubio / Laura Ruiz / Eva Liang Snchez
azen behin oso diamantezalea zen lapur berezi bat: ikusiezin bihurtzeko boterea
zeukan. Berarekin beti eramaten zuen motxila bat (berak eramaten zuenean
ikusiezin ere bihurtzen zena) lapurtzen zituen diamanteak bertan sartzeko.
Kaian bizi zen, txalupa batean.
Baina, egun batean, bere motxila desagertu zitzaion.
Bere txalupatik atera zen eta handik hurbil, lurrean, kamiseta zati bat ikusi zuen. Bere txakurrari
B
-
46
eman zion usaintzeko eta
honek, aztarnak jarraituz, Doa
Eugenia izeneko andereo
baten etxeraino eraman zituen.
Doa Eugenia oso andereo
maltzurra eta itsusia zen.
Lapurra hara heldu eta
atean jo zuen. Doa Eugenia
andereoak atea ireki baino
lehen ikusiezin bihurtu zen
lapurra eta, horrela, sartu ahal
izan zen. Barruan ikusi zuen
(berak espero bezala) bere
motxila baina, justu hartzera
zihoala, ikusiezin mantentzeko
boterea amaitu zitzaion eta
andereoak ikusi ahal izan
zuen.
Orduan borrokan hasi ziren eta
Doa Eugeniak ukabilkadak
ematen hasi zen. Lapurra
defendatzen zen jolasteko plastikozko kubotxoak berari botatzen.
Andereoak hartu zuen orduan ondoan zuen metalezko raketa bat eta lapurrak metalezko bate
bat eta elkarri kolpeka hasi zuten. Holako batean, lapurrak golpe handia eman zion buruan
andereoari eta erruz kendu zion.
Gero, motxila hartu eta poz-pozik bere txalupara bueltatu zen.
-
47
zuhaitz magikoaIkastetxea: Ntra. Sra. de El PilarTaldea: 4. B 2Irakaslea: Idoia Mardaras Egileak: Eneko_Bujan / Nahia Castaeira / gueda Castaos / Karelys N. Chvez / Mikel del Castillo / scar Durn / Jagoba Fernndez / June Ferreiros / Roberto Gonzlez / Chen Jia Yuang / Ana Jin Zhang / Maite Justa / Izan Lombardero / Mara Lpez / Ivan Lpez / Laura Martn / Alba Mozo / Endika Ramrez / Aroa Reyes / Ferdaus Touati / Aritz Turia
aso handi batean basozain bat bizi zen. Basozainak etxe polita zeukan eta seme
bat ere. Semea David deitzen zen eta futbolaria izan nahi zuen. Zoritxarrez, David
oso txikia zenean, amak auto istripua izan zuen eta hil egin zen. Horregatik, aita
eta semea bakarrik bizi ziren basoan.
Daviden hamabigarren urtebetetzean aitak futbolari buruzko liburu bat oparitu zion semeari.
Bere aldetik, Davidek bere aita hainbeste maite zuenez, eta nahiz eta bere urtebetetzea izan eta
B
-
48
ez aitarena, boligrafoa oparitu
zion basozainari.
Gauean, David irakurtzen egon
zen oso berandu arte. Ia ia lo
zegoenean, etxeko atea entzun
zuen eta esnatu zen. David
joan zen atera eta kanpora
begiratu zuen. Bere aita basoan
sartzen ari zen gauean!!! Oso
arraroa zenez, Davidek bere
aita jarraitzea erabaki zuen.
Hogei minutuz bere atzetik
joan eta gero, basozaina
zuhaitz baten aurrean jarri zen
eta horrela esan zuen:
Arbola arbola hitz egin nirekin!!
Davidek ikusi zuen eta entzun
zuen bere aita eta zuhaitza hitz
egiten!!!
Ezer esan gabe, etxera itzuli zen eta hurrengo goizean ez zion ezer esan aitari. Baina gauean, David
joan zen zuhaitz handi horren bila eta aitaren hitzak errepikatu zituen:
Arbola arbola hitz egin nirekin!!
Eta zuhaitza hizketan hasi zen Davidekin. Eta istorio oso interesgarriak kontatu zituen. Ia bi ordu
eman zuten elkarrekin hizketan.
-
49
Hurrengo gauetan Davidek bere abentura errepikatu zuen eta elkarrizketa batzuk izan zuen
inguruko hainbat zuhaitzekin. Baina zazpigarren gauean, zuhaitz baten aurrean esaldi magikoa
esateko prest zegoenean, zuhaitzaren atzean otso talde bat ageri zen. Otsoek David inguratu
zuten. David oso urduri zegoen eta poltsikoetan zerbait erabilgarri bilatu zuen. Zorionez,
arratsaldeko bokata zati bat zeukan. Poltsikotik atera zuen eta otsoei ondo erakutsi zien eta gero
urrun urrun bota zuen. Otsoek bokata airean ikusi zutenean, bere bila joan ziren korrikan (azken
batean, otsoak txakurrak dira).
David korrikan itzuli zen eta goizean dena kontatu zion aitari. Aitak lehen haserretu zen, gero
kezkatu eta azkenik poztu zen bere semea bizirik zegoelako oraindik. Ospatzeko, merienda
erraldoia egin zuten.
Gainera, aitak, basozaina zenez, otsoak harrapatu zituen lo egiteko dardoekin. Gero otso guztiak
kamioi batean sartu zituen eta Cabarcenora bidali zituen.
-
50
Limoi eta FlipiIkastetxea: Ntra. Sra. de El RosarioTaldea: 4. B Irakaslea: Jess TorresEgileak: Aitor Acha / Nagore Antnez / Iker Bilbao / Markel Dotor / Francisco Gonzlez / Laura Gonzlez / Leire Hernndez / Jessica Hernndez / Vctor Manuel Lacerda / Arkaitz Laiseca / Oskar Lora / Celia Luis Prez / Irene Martn / Geron Mercado / Asier Molleda / Magdalena Musons / Olalla Ramrez / Laura Revuelta / Ainoa Rey / Daniela Rodrguez / William Romero / Dayana Saldaa / Laura Sedano / Irune Sevilla / Nerea Villamar
azen behin Andoni deitzen zen mutil bat baina lagunek Limoi esaten zioten,
limoi-zukua asko asko gustatzen zitzaiolako eta limoia bezain berdea zelako.
Irakaslea zen eta bere ikasleek asko maite zuten.
Bazegoen ere Flipi izena zuen mediku maltzur bat. Horrela esaten zioten beti
flipatzen zegoelako: oso harroputza zen eta oso txoratuta zegoen.
Biak Marten zeuden bi mendietan bizi ziren, pare parean.
B
-
51
Egun batean Andoni oso
larri zegoen, kakalarri zelako
eta horregatik joan zen
medikuarengana.
Flipik ikusi zuenean hain ona
zela hartu eta gerriko batez
lotu zuen operazio-gelara
eramateko.
Andonik esan zion ez zela
horrenbesterako, ez zuela
operatu behar, bakarrik
pirrilera zuela. Baina Flipik
berdin berdin jarri zion
anestesia eta lotan utzi zuen.
nahiz eta lotan egon, Andonik
lortu zuen bere telekinesia
boterearekin gerrikoa
deslotzea eta ihes egitea.
Gau hartan, Andoni bere
etxean lotan zegoela, Flipi
leihotik sartu zen eta, bazekienez limoi-zukua asko asko gustatzen zitzaiola, pozoia jarri zion limoi-
zukua zuen pitxerrean.
Biharamunean, Andonik edan zuenean bere botereak galdu zituen.
Horregatik Mama Odi izeneko sorgina batengana joan zen laguntza eskatzera. Honek abestu zion
esanez estutze magiko bat beharko zuela, ez zegoena ez basamortuan, ezta itsasoan ere, beren bi
mendien artean baizik.
-
52
Horregatik bi mendien arteko zelaira joan zen pala batekin baina justu
hor aurkitu zuen Flipi.
Bi estutze aurkitu zituzten: benetakoa eta tranpa bat zuen
beste bat.
Flipik hartu zuen bat baina, tranpa zuena zenez, kaiola bat jausi
zitzaion gainean eta harrapatuta geratu zen. Hala ere, oso maltzur
trebea zenez, ihes egin ahal izan zuen.
Ordurako Limoi konturatu zen pozoiaren eragina pasatu egin zitzaiola eta berriro ere bere
botereak zeuzkala.
Benetako estutze magikoa eskuratzeko bion artean erabaki zuten legez kanpoko automobil-
lasterketa bat antolatuko zutela eta irabazten zuenak lortuko zuen estutzea.
Mama Odiren laguntzaz Limoik tuneatu zuen kotxe bat eta turboa eta guzti jarri zion; bere aldetik,
mediku maltzurrak ere labordini bat tuneatu zuen.
Lasterketa egunean Mama Odik banderatxo bat astinduz eman zion hasiera. Oso azkar zihoazen
eta trenbide bat gurutzatzean Flipia ez zen konturatu eta trenak harrapatu eta hil egin zuen.
-
53
Izugarrizko hasarreaIkastetxea: RontegiTaldea: 4. AIrakaslea: Macarena GuzmnEgileak: Haritz Aizpuru / Xiomara Angelina / Aser Berdugo / Irene Blanco / Sheila Ceballos / Mikel Garay / Eneko Martnez / Ane Notario / Adrin Romero / Maitane Ruiz / Mikel Santos / Paula Torres / Rebeca Villanueva / Julene Zango
ina eta Lana txiki txikitatik lagun minak ziren. Handitu zirenean, lagunak izaten jarraitu zuten,
nahiz eta lanbide ezberdinak eduki.
Tina zientzialaria zen eta edabe magikoak egiten zituen. Bere laborategia eskola bateko
azken pisuan zegoen. Bere edabeak egiteko gauza nazkagarriak erabiltzen zituen: begiak,
hortzak, hondakinak Horregatik beti iragazten zituen edabeak, baina hala eta guztiz ere, nazkagarriak ziren
zeukaten usain txarragatik.
Bestalde, Lana futbolaria zen, ezkonduta zegoen eta seme txiki bat zeukan. Oso futbolari ona zen eta sekulako
jaurtiketak egiteko gaitasuna zuen, oso oso indartsuak, baloiari su urdina ere ateratzeko modukoak.
T
-
54
Lanaren semea eskolara joaten zen. Izan ere, bere
eskolako azken pisuan zegoen Tina zientzialariaren
laborategia.
Egun batean, Lanaren semeari eskolako jantokian
patatas a la riojana jarri zioten bazkaltzeko. Baina
berari ez zitzaion batere gustatzen eta patatak
platerratik hartu eta jaurtitzen hasi zen. Zoritxarrez,
patata bat airerako isurbidetik sartu zen eta Tinaren
laborategiraino igo zen. Patata edabeen pote
gainean erori zen eta edabe guztiak nahastu ziren
lurrean eta sekulako eztanda gertatu zen.
Tina sutan jarri zen, haserre haserre, eta jakin
zuenean nor izan zen erruduna, Lanarekin hitz
egitera joan zen. Biak hasi ziren eztabaidatzen eta
gero eta haserreago zeuden. Horregatik, Lanak
futbol partidu bat jolastea proposatu zuen. Lanak
irabazten bazuen, dena ahaztuko zuten eta berriro
lagun minak izango ziren, eta Tinak irabazten
bazuen, Lanaren semeari belarrondoko galanta
emango zion.
Lanak bere lagun futbolariekin osatu zuen talde bat eta Tinak bere lagun zientzialariekin osatu zuen bestea.
Gainera, Tinak edabe berezi bat prestatu zuen bere taldearentzat futbolean hobeto aritzeko.
Baina azkenik, nahiz eta edabea oso indartsua izan, futbolarien taldeak irabazi zuen 3 1 Lanaren suzko urdina
ateratzen zuen jaurtiketa bortitzei ezker eta berriro Lana eta Tina lagun minak izaten jarraitu zuten betirako.
-
55
Pizzarinni eta X-izpiakIkastetxea: RontegiTaldea: 4. BIrakaslea: Amaya ElorriagaEgileak: Pablo Almeida / Mara Almeida / Sergio Almeida / Nahikari Arenas / Javier Imanol Candia / Iker de la Iglesia / Mikel Dez / Julen Garca / Imanol Gonzlez / Iratxe Ibarra / Aritz Martos / Selene Prez / Jocielly Crist. Sousa / Elmohktar Semlali
ehin batean, ba omen zegoen oso
sukaldari ona zen Pizzarini izeneko
sukaldari italiar bat. Bere amaren
sabelean zegoenean, tximista
batek eman zion amari eta
horregatik botere batekin jaio zen: begietatik X-izpiak
botatzen zituen eta hauei esker primerako pizzak
egiten zituen. Horregatik bere jatetxea beti jendez
gainezka zegoen.
B
Bere jatetxearen ondoan bazegoen lapur baten jatetxea eta, noski, honek ikusten zuen bezero guztiak joaten
zirela bestera eta hori ez zitzaion batere gustatzen. Lapur maltzur honek pentsatzen zuen Pizzarinik errezeta
ezkutua izango zuela hain pizza onak egiteko eta horregatik erabaki zuen lapurtuko ziola. Lapur hau mozorroaren
maisua zen eta nahi zuenaren itxura hartu ahal zuen.
Egun batean, sukaldari italiarraren jatetxean kutxan dirua kobratzen zuen langilearen itxura hartu zuen eta
Pizzariniren jatetxean sartu zen.
Inor konturatu gabe sukaldariaren bulegoraino joan zen eta han errezeta magikoaren bila hasi zen baina, ez zenez
existitzen, ezin zuen aurkitu. Baina bai aurkitu zuen sukaldariaren egutegia (diarioa) eta irakurri zuenean jakin izan
-
56
zuen botere berezi bat zuela eta nondik
zetorkion.
Justu irakurtzen ari zenean, sukaldaria
agertu zen eta borrokan hasi ziren.
Lapurrak tiroak botatzen zizkion bere
pistolaz baina sukaldarik X-izpiak. Hala
ere, lapurrak, diarioa hartuta, ihes egin
ahal izan zuen.
Sukaldariak inbestigatu eta jakin izan
zuen non bizi zen lapurra. Gauez bere
etxera joan zen eta sartzean ikusi zuen,
berak espero bezala, maltzurra lotan
zegoela. Aurkitu zuen kutxa gotor
bat eta bere X-izpiez ireki zuen. Baina
justu orduan maltzurra esnatu zen eta
bi pistola hartuta berriro tiroka hasi
zen, baina sukaldariak bala guztiak
eskibatzen zituen.
Holako batean sukaldariak X-izpi bat
bota zion lapurrari et barrabiletan eman
zion eta, odol gehiegi galdu zuenez,
azkenean hil egin zen.
Gero Pizzarinik kutxa gotorrean sartu
eta itsaso erdira bota zuen.
-
57
Gatzet detektibearen abenturaIkastetxea: San Juan BoscoTaldea: 4. AIrakaslea: Jos ngel DazEgileak: Iria lvarez / Edorta Antoln / Nerea Aristondo / Haizea Bideguren / Hugo Blanco / Ian Bran / Mikel Calvo / Irati Cid / Kevin Corts / Asier de la Viuda / Gorka Fernndez / Paula Fernndez / Janire Furelos / Sendoa Galn / Julen Garca / Diego Gmez / Leire Gmez / Mireia Gmez / Ariane Gonzlez / Egoitz Heras / Unai Hernndez / Nerea Hernndez / Garrais Lopera / Jon Lpez / Elena Lpez / Manuel Claudio Manrique / Oier Marina / Asier Martnez
azen behin Fetido deitzen zen
aizkolari bat; horrela esaten
zioten oso puzker nazkagarri eta
potenteak botatzen zituelako:
puzkerra botatzen zuen
bakoitzean etxe bat suntsitzen zuen.
Bere amama Viejatxotxa deitzen zen eta hain
zeuzkan titi handiak, beraiekin kolpe bat ematen
bazion norbaiti, konortea galtzen zuela.
Bazen ere Gatzet izeneko detektibe bat zabortegi
batean bere gordelekua zuena.
Viejatxotxa eta detektibea nobioak izan ziren aspaldi baina, oso modu txarrean banatu zirenez, Viejatxotxak
mendeku hartu nahi zuen.
Horregatik egun batean joan zen titi-haundi hau zabortegira detektibearen bila eta hara non aurkitu zuela
mikrofono bat lurrean. Hartu eta abesten hasi zen, baina hain altu eta hain txarto abesten zuenez, detektibearen
ezkutalekuaren sabaia jauzi egin zela eta horrela asmatu zuen non ezkutatzen zen.
B
-
58
Joan zen korrika bere etxera eta
bere ilobari, Fetidori, esan zion
berarekin etortzeko eta biak joan ziren
Gatzetengana. Hara heltzean Fetidok
puzkerra bota zion detektibeari eta
konortea galduta geratu zen.
Orduan beren etxera eramateko,
Vieatxotxak Gatzet hartu eta bere titien
artean sartu zuen.
Etxera heltzean, bere titietan sartu zuen
eskua detektibea ateratzeko baina
lehenengo atera zitzaion elefante bat,
gero tankea, gero Eta azkenean
detektibea atera zuenean, bisturi batez
sabela ebakitzera zihoanean, esnatu
zen eta korrikan alde egin zuen. Ez
zuen benetako pistolarik aurkitzen
baina bai jolasteko bat, gezurretako
baina benetakoa ematen zuena.
Hori hartu eta Viejatxotxa eta Fetido
kartzelaratu ahal izan zituen.
Fetido puzkertia zigortzeko metalezko
tapoia sartu zioten ipurtzuloan eta
soka batez gogor gogor lotu inoiz
puzker gehiagorik ez botatzeko, eta
Viejatxotxa zigortu zuten bere titiak
motosierraz ebakitzen.
-
59
Futbolatri bihurriaIkastetxea: San Juan BoscoTaldea: 4. BIrakaslea: Laura FernndezEgileak: Alejandro Alcaraz / Jon Barcenilla / Jon Ander Figal / Alain Hernndez / Ainhize Martnez / Mikel Martnez / Asier Martnez / Eder Mndez / Aroa Miras / Imanol Morales / Julen Mujika / Andrea Pea / Saioa Prez / Ander Prez / Jonathan Raposo / Estbaliz Relloso / Alejandro Restrepo / Jon Retuerto / Aitor Ruiz / lex Samaniego / Diego Snchez / Joseba Snchez / June Torre / Jos Guillermo Veizaga / Laura Villanueva / Maitane Villar / Saray Viuela / Ohiane Zaplana
avier Bilbon bizi zen. Hamar urte zituen eta altua zen. Futbolean atezain bezala aritzen zen eta
oso ona zen. Athletic-en jolastu nahi zuen. Bere guraso eta bere anaiarekin bizi zen.
Egun batean, Javier PSPa eskolara eraman zuen. Irakasleak matematika arbelan azaltzen
zuenean, Javierrek PSPa atera eta pupitre azpian jolasten hasi zen. Irakasleak ikusi zuen nola
Javierrek jolasten zuen eta oharra idatzi zion koadernoan bere amarentzat.
Klaseak bukatu ziren eta Javierren ama bere semearen bila joan zen ikastetxera, egunero bezala. Irakasleak
J
-
60
idatzitako oharra irakurri zuenean,
haserretu zen eta Javier zigortu
zuen: astean zehar ez zuen futbol
taldearekin entrenatuko.
Baina larunbatean Javierren
taldeak partidua jolastu behar
zuen eta Javierrek jolastu nahi
zuen. Horregatik, etxetik ihes egin
zuen eta partidura joan. Baina
entrenatzaileak ez zuen jolasten
utzi nahi astean zehar entrenatu
ez zuelako. Azkenean, Javierrek
entrenatzailea konbentzitu zuen eta
zelaira irten zen.
Partidu erdian ama agertu zen
eta arbitroarekin hitz egin zuen.
Arbitroa haserretu zen eta txilibitua
jo zuen behin eta berriro partidua
geldiarazteko baina inork ez zion kasurik egiten. Hainbeste txilibitua jo zuenez, arnasa gabe geratu zen eta han
bertan hil egin zen.
Javierren ama su eta gar zegoen. Azkenean, bere semea hartu zuen eta etxera eraman zuen. Amak etxe osoa
hankaz gora jarri zuen haserre bizian eta gauza pilo bat apurtu zuen. Gero lasaitu zen eta Javier zigortu zuen.
Geroztik Javierrek ez zuen bere ama desobeditu.
-
Argitaratzailea / Editor:Barakaldoko Udal Gorena - Ilustre Ayuntamiento de Barakaldo
Proiektu zuzendaritza / Direccin del proyecto:Kultura, Hezkuntza eta Kirol Arloa - rea de Cultura, Educacin, Euskera y Deportes
Diseinu originala / Diseo original:Umeen Laborategia - Laboratorio de Infancia
Koordinazioa / Coordinacin:Umeen Laborategia - Laboratorio de Infancia
Ekoizpen editoriala / Produccin editorial:Servicios Redaccionales Bilbainos, S.L. (SRB)
Digitalizazioak / Digitalizaciones:mccgraphics
Inprimaketa / Impresin:mccgraphics
Lege Gordailua / Depsito Legal:Xxxxxxxxxxxx
-
BAtrukeTALiburuen IX. Haur Jardunaldiak Barakaldon
IX Jornadas Infantiles del Libro de Barakaldo
hitzbatu mn 2010.pdfhitzbatu 2.pdf