ikaste ohiturak eta teknikak
DESCRIPTION
tecnicas de estudio en euskeraTRANSCRIPT
[Seleccionar fecha]
MARIAREN
LAGUNDIA IKASTE OHITURAK ETA TEKNIKAK
IKASLEAK EGIN BEHARREKO GALDETEGIA
bai ? ez
TOKIA
1 Ikasteko toki zehatzik ba al duzu?
2 Zaratetatik (telebista, irratia, musika...) urrun dagoen gela batean
ikasten duzu?
3 Zure ikasmahaian behar hainbat toki ba al dago?
4 Mahaian arreta galaraz diezazukeen gauzarik ba al dago?
5 Ba al duzu gelan ordenadorerik piztuta?
6 Begiak behartu gabe ikasteko adina argi ba al duzu?
7 Ikasten jartzen zarenean, eskura izaten al duzu behar duzun guztia?
DENBORA
8 Atsedenerako, ikasketarako, aisialdirako, ordutegi zehatzak al dituzu?
9 Ikasi behar dituzun jakintzagaien artean banatzen al duzu zure
denbora?
10 Astean bost orduz gutxienez ikasten al duzu?
ADITASUNA
11 Irakasleari begiratzen al diozu azalpenak ematen dituenean?
12 Irakasleak azalpenak ematen dituen bitartean, adi egoten al zara?
13 Irakaslearen azalpenek aspertzen al zaituzte?
14 Zenbait ulertzen ez duzunean, galdetzen al duzu?
IKASKETA
15 Hitz baten esanahi edo ortografiaz ziur ez zaudenean, hiztegian
begiratzen al duzu?
16 Ikasgai bat ikasi ondoren berrikusten al duzu?
17 Irakasgaiak eta ariketak egunean al daramatzazu?
18 Ikasgai bakoitzaren eskema edo laburpenik egiten al duzu?
ARIKETAK
19 Ziur al zaude, lanean hasi aurretik, badakizula zer den egin behar
duzuna?
20 Zure ariketak argiro idazten ahalegintzen al zara?
21 Idatzitakoaren ortografia, idazkera, eta txukuntasuna egiaztatzen al
dituzu?
22 Asignatura bakoitzerako koaderno edota karpeta bat al duzu?
GUZTIRA
ETXEAN IKASTE PROZESUA LAGUNTZEN DUTEN
AHOLKUAK
1. Garrantzitsua da beti ikasteko eremu bera erabiltzea. Egokia da ikaslearen
tamainako aulki bat eta mahai bat izatea.
2. Ikasleak beti antzerako ordutegia izaten saiatu behar gara.
3. Ikaslearekin ikaste helburu erreal batzuk zehaztuko ditugu. Esate
baterako, mendiak ikasi behar baditu berarekin denbora bat zehaztuko dugu eta, denbora hau pasa ostean, gurasoek helburua lortu duten ikusi beharko dut, horretarako, garrantzitsua da giro lasai bat sortzea. Helburua
lortu badu ikaslea zoriondu egingo da eta, alderantziz, helburua ez badu lortu zer gertatu den, zaila izan den, zailtasunak izan dituen ikusiko dugu,
modu honetan, konfiantza giro bat sortu eta atseden tarte bat egin ostean beste ikaste tarte bat emango zaio. Beharrezkoa bada beste ikaste teknika batekin saiatuko gara.
Garrantzitsua da, aurretik aipatu bezala, konfiantza giro bat sortzea eta
eztabaidak saihestea. Zigorrak ekidin behako dira.
4. 30 minutu pasa ostean atseden momentuak eman diezaiokegu. Tarte
hauek 5 minutukoak izango dira, inoiz gehiagokoak.
5. Etxean egunean bi orduko ikaste tarteak izango ditu. Gogoratu ikasleak aisialdi momentuak behar dituen arren, une hauek ikaste tartea pasa ostean izango direla.
6. Ikaste tarteen hasieran ikaslearekin jarri gaitezke eskemak, galdetegiak
egiten. Gure helburu nagusia ikaslearen autonomia bultzatzea izan arren, teknika ikasi arte laguntza eskainiko diogu eta, hau barneratzen doan
heinean apurka-apurka laguntza kentzen joango gara.
7. Ikaste teknikak erabili, esate baterako: laburpenak egin, galdetegiak
erabili, mapa kontzeptualak, irakurketa ulergarria, errepikapenak eta grabazioak, besteak beste.
8. Etxeko lanak eremu honetatik kanpo izango da.
9. Ikaslearen lana baloratu behar dugu, ez dugu inoiz zigortu edota umildu behar.
10.Ikasketari dagokion ikuspegi positiboa eskaini.
11.Jokaera positiboak estimulatuko ditugu, modu honetan autoestima hobetzeko.
IKASTE TEKNIKAK
IKASTEA ERRAZTEN DUTEN BALDINTZAK
Ikasteko unean erabiliko den material guztiak aldez aurretik gertatu beharko da.
Garrantzitsua da beti toki berean ikastea zaratatik urrun. Kontzentrazio handiena daukazun momentuak aprobetxatuko adostutako
ikaste unetarako. Nekatuta zauden uneak aprobetxatuko ditugu ariketa errazenak egiteko. Garrantzitsua da egunean egunekoa ikastea. Azterketa aurreko egunean
ikasten badugu blokeatzeko arriskua izango dugu. Garrantzitsua da beti ikasteko ordutegi berdina erabiltzea. Egunen baten
ez badaukazu lanik errepasorako erabiliko da. DBHn bi ordu tarteko ikastea ohiturak izatea aholkatzen da. Ez da egokia tb ikusi ondoren ikasten jartzea, izan ere, tb gure
kontzentrazioa xurgatzen du eta ikaste prozesa oztopatzen du. Horrez gain, esan beharra dago, ez dela komenigarria atsedenalditan tb ikustea.
Ikasten jarri aurretik kontutan izan behar diren alderdiak
TOKIA o Zaratatik urrundutako gela indibidual bat.
o Gela konpartitzeko beharra izan ezkero norberak bere espazioa izan beharko du.
o Gelak mahai egoki bat izan beharko du.
ISILUNEA
o Gelan isiltasuna egon behar da. o Ahalik eta zarata gutxien egon behar da etxean
TENPERATURA o Ikasi behar dugun logelan 20-22º izatea egokia da.
ARGITASUNA
o Egokiena argi naturala aprobetxatzea da.
o Lanpara batean beharra baldin badaukagu 40-60 boltiokoa aholkatzen da.
o Mahaiko lanparaz gain, logelako argia ere jarrita izatea egokia da.
AIREZTAPENA o Nekea ez handitzeko atsedenalditan gela ondo aireztatzea egokia
da. Aire garbiarekin kontzentratzea errazagoa da.
Ikasteko unean kontutan izan behar ditugun baldintza psikikoak eta fisikoak
LOA
o Egunean 8-9 ordu egin behar dira lo. o Egokia da ohera lasai joatea. o Lotara joateko ordu bat zehaztea egokia izaten da.
- JATORDUAK
o Dieta orekatua eta anitza izatea komeni da. o Egokia da gazteen dietan barazkiak, arraina, frtua eta fibra asko
daukaten elikagaiak izatea.
o Lau otordu egitea komeni da: gosaria, bazkaria, askaria eta afaria. o Oso ondo gosaltzea komeni da.
- ARIKETA FISIKOA
o Modu erregular baten ariketa egitea egokia da. Psikologikoki nola gertatuko gara ikasteko
- Helburuak zehaztu. Zer egitea nahi duzun eta noraino iritsi nahi duzun
jakin behar duzu. - Barne motibazioak ikaste prozesuan asko lagunduko dizu. Horretarako
borondate handia izan behar da.
- Norbera ondo ezagutu behar eta onartu behar da. Guztiok daukagu limiteak eta berauei aurre egiteko lehenengo onartu egin behar ditugu
ondoren, beharrezko estrategiak jartzeko. - Beti agertuko dira oztopoak baina hauek aurre egiten saiatu behar gara.
Laguntza eskatu eta aurrera egitea lortuko duzu.
- Lagun onez inguratu.
IKASTEKO PROPOSAMEN BAT
Ikaste unea zehazteko garaien egitura hau jarraitzea egokia da. Lehenengo fasea
- Errazak eta gustukoak dituzun ikasgaia ikasi gutxi gora behera 55 minutu. Bigarren fasea
- 10 minututako atsedenaldia egin. Atsedenaldi honetan ez da
gomendagarria ariketa intelektualik egitea ezta tb ikustea ere kontzentratzeko gaitasuna gutxitzen dutelako. Gela aireztatzeko aprobetxatu.
Hirugarren fasea
- Zaila egiten zaizun ikasgaia ikasten hasiko zara gutxi gora behera 55 minututan.
Laugarren fasea
- 10 minututako atsedenaldia egin. Atsedenaldi honetan ez da gomendagarria ariketa intelektualik egitea ezta tb ikustea ere
kontzentratzeko gaitasuna gutxitzen dutelako. Egokia da gelatik irten eta pixka bat ibiltzea lasaitzeko.
Bosgarren fasea
- Zure kontzentratzeko gaitasuna jaitsi denez, etxeko lanak eta ariketak egiteko aprobetxatuko da une hau.
- Fase hau ariketak bukatu ondoren amaituko da.
IKASTEA ERRAZTEN DUTEN AHOLKUAK
- Gai berria denean eta lehenengo irakurketa egiten diharduzula
azpimarratzea garrantzitsua izaten da. Horrez gain, orriaren albotan garrantzitsuak diren ideia edota hitzak idatzi ditzakezu modu honetan
sintetizatzen joango zara. Honek gaiaren ideia nagusia izaten lagunduko dizu.
- Ikasteko unea iritsi denean eskema bat egitea egokia izan daiteke horrela
edukien loturak egitea erraztuko dizu eta errepasorako lagunduko dizu. - Orri berdinak eta formatu berdinak erabiliko ditugu.
- Azterketa baten aurretik egokia izaten da ohera joan aurretik mentalki errepaso bat egitea eta iratzarri aurretik berriz ere. Horrela ikuspegi orokorraren errepasoa egingo duzu.
IKASTE ORDU BATEN PLANIFIKAZIOA
MATERIALA GERTATU 2 minutu
GAIAREN LEHENENGO IRAKURKETA 15-20 minutu
IKASKETA ULERGARRIA 25-30 minutu
Fase honetan teknika gisa azpimarratzea eta eskema erabiliko dugu.
ATSEDENALDIA 10 minutu
ERREPASOA 5 minutu
NIRE ASTEKO PROGRMAZIOA
17:00-18:00 18:00-19:00 19:00-20:00 20:00-21:00 21:00-22:00
ASTELEHENA
MARTITZENA/ ASTEARTEA
EGUAZTENA/
ASTEAZKENA
EGUENA/
OSTEGUNA
EGUBAKOITZA/ OSTIRALA
10:00-11:00 11:00-12:00 12:00-13:00 15:00-16:00
ZAPATUA/
LARUNBATA
DOMEKIA/
IGANDIA
Idatzi kolore batek eskolaz kanpoko ekintzak (kirolak, hobbiak…) dagokion egun eta orduan. Ondoren, ikasteko
erabiliko dituzun orduak eta ikasgaiak zehaztu
IKASTE TEKNIKAK Orriaren bazterrean notak idatzi
Teknika honen bitartez orriaren ezker aldean irakurri dugun zatiaren hitz deigarri
edo garrantzitsuenak idatziko ditugu. Ezer idatzi aurretik ondo jakin behar dugun zein den ideia garrantzitsua.
Horretarako aurretik honako hau egin beharko dugu.
1. Irakurketa azkarra 2. Irakurketa ulergarria eta zehatza. Irakurketa honetan ulertzen ez ditugun
hitzen esanahia bilatzen saiatuko gara.
3. Paragrafoz paragrafo irakurriko da honako hau galdetzen a. Zen inguruan hitz egiten du?
b. Zer da? c. Zer esan nahi du? d.
Galdera hauek hitz tipiko hauekin erantzun dezakegu: ezaugarriak, definizioa, elementuak, parteak, jatorria, ondorioak, istorioa, motak…
KONTUZ! Erabiltzen diren hitz hauek benetan paragrafoaren esanahia ondo adierazi behar dute.
Teknika hauek onura hauek ekarriko dizkigu:
- Pentsamendua landuko dugu eta albo batera utziko dugu zentzu gabeko memoria mekanikoa.
- Emaitza hobetzen laguntzen du. - Analizatzeko gaitasuna lortuko da. - Sintetizatzeko gaitasuna lortuko da.
- Ulermena landuko da.
ADIBIDEA BAT EL PERRO
El lobo de la India es considerado como uno de
los antepasados del perro doméstico, pero esta
sigue siendo una hipótesis. De cualquier forma se
afirma que proviene de alguna especia de lobo
domesticado por algún pueblo primitivo de Asia,
desde donde se extendería hacia el resto del
mundo con las migraciones. Ciertos indicios
hacen suponer que entre los perros domésticos
más antiguos se encuentran el perro pomerano,
del que se han encontrado esqueletos en
yacimientos prehistóricos, y el pastor alemán,
utilizado para la caza por el hombre del
Neolítico.
PROCEDENCIA
Existen una gran diversidad de razas
caninas, frutos unas veces de la selección
del hombre, y otras de la casualidad. Como
criterios de clasificación se utilizan el
empleo que se les da, o sus aptitudes. Así
nos encontramos, por ejemplo, con las razas
de guarda o defensa, con el grupo de perros
pastor y con la muy numerosa y variada
camarilla de los perros caza. Entre los
primeros sobresalen el mastín español, el de
los Pirineos, el del Tibet o el perro San
Bernardo. Al segundo grupo pertenecen el
pastor del Alsacia (perro policía), inglés,
“collie”… Dentro de los cazadores están,
por ejemplo, el podenco, el “pointer”, el
“foxterrier” o los “setter”.
RAZAS
No existe en el mundo un pueblo que no posea
perros domésticos. Unos los utilizan para cazar;
otros como animales de tiro, para arrastra el
trineo, por ejemplo; algunos como guardianes y
vigilantes, muchos como animales de juego y
compañía.
UTILIDADES
Azpimarratzea
Teknika honen arazo ohikoena ideia nagusiak identifikatzeko zailtasuna
izaten da, sarritan, irakasleak ideia nagusiak azpimarratzeko esaten digunean guztia azpimarratzen dugu, izan ere, guztia iruditzen zaigu
garrantzitsua.
Azpimarratzearen helburua testuak agertzen diren ideia nagusiak nabarmentzea da. Horretarako ideia nagusi hauek azpimarratzen dira.
Lehen esan bezala, teknika honen arazo nagusiena ideia nagusiak
identifikatzea da. Horretarako honako teknika hau erabili dezakegu:
1. Irakurketa azkarra. 2. Irakurketa ulergarria
3. Irakurtzen ari garen bitartean, ezker aldeko margenean ideia nagusiak idatziko ditugu.
4. Idatzi ditugun notak ideia printzipalari erantzuten diote. LORTU DUZU!!
Teknika hau erabiltzen dugunean kontutan izan behar duzu:
- Soilik hitzak edo esaldi motzak azpimarratzen dira. - Hitzak bakarrik dagoela zentzua izango du. Orokorrean izenak edota
aditzak azpimarratzen dira.
Teknika hau erabiltzeak abantaila batzuk ditu esate baterako;
- Ikastea errazagoa eta arinagoa egiten da. - Ulermena hobetzen du
- Kontzentratzea laguntzen du - Eskema edo laburpena egiten laguntzen du.
ADIBIDEA BAT: aurreko adibidean ikus daiteke
Eskema
Teknika honen bitartez gaiaren ikuspegia globala lortzea da, gainera, metodo honek errepasorako edota memorizatzeko balioko digu. Horregatik, garrantzitsua
da eskema ahalik eta garbiena eta argiena izatea. Hori horrela izateko kontutan izan behar dugu:
1. Margenean idatzi dituzun hitzak eta azpimarratu duzunetik hasiko gara.
2. Zerrenda bat egingo dugu eta zerrenda horretan garrantziaren arabera kokatuko ditugu testuko ideiak
Adibidez:
- Ideia orokorra: TITULUA
o Ideia nagusiak: EZKER ALDEKO NOTAK Bigarren mailako ideiak: AZPIMARRATUTAKOA
Xehetasunak: ADIBIDEAK
Titulua ideia nagusia izango da, margeneko notak ideia nagusiak izango dira,
azpimarratutakoa bigarren mailako ideiak izango dira eta, azkenik, adibideak xehetasunak izango dira.
Modu honetan giltzen eskema modu honetan geratuko litzateke:
TITULOA Ideia
garrantzitsua
Margeneko nota
Margeneko nota
Margeneko nota
Azpimarratutakoa
Bigarren mailako
ideia
Azpimarratutakoa
Bigarren mailako
ideia
Adibideak
Xehetasunak
Adibideak
Xehetasunak
Adibideak
Xehetasunak
Eskema bat egiten dihardugula garrantzitsua da hitz klabeak erabiltzea.
Eskemak erabiltzearen abantailak honako hauek izan daitezke:
- Ikasketa aktiboagoa egiten du, izan ere, behartuta gaude notak hartzera,
azpimarratzera eta hausnarketa egitera.
- Analizatzeko eta sintetizatzeko gaitasuna ugaritzen du. - Arreta eta kontzentrazioa laguntzen du.
- Denbora gutxitzen du, izan re, errepasatzeko eta ikasteko orduan asko laguntzen du.
- Grafikoki testuaren ideia nagusiak ikusten laguntzen digu. ADIBIDE BAT
EL PERRO
Lobo domesticado de Asia PROCEDENCIA
Perros de guarda
RAZAS Gran diversidad Perros pastores
Perros de caza
Cazar
Animal de tiro
UTILIDADES Guardar y vigila
Animal de juego y compañia
Laburpena
Asko erabiltzen den beste teknika bat da. Honen helburua laburki testuan
agertzen diren ideia azaltzea da. Azalpen honetan garrantzitsua da orden logiko bat izatea eta beharreko hitzak erabiltzea.
Teknika hau eskema teknika bezala azpimarratu ostean, erabili behar da. Azpimarratzea behar-beharrezkoa da.
Azalpena egiten dugunean oso garrantzitsua da gure hitzak erabiltzea izan ere,
helburua ez da hitzez hitzeko kopiatze bat egitea. Garrantzitsua da kontutan izatea:
- Aurretik irakurri eta azpimarratu behar da. - Laburpenaren luzera testuaren eren bat izan behar da.
- Ideiak ondo azalduta egon behar dira. - Indibiduala izan behar da eta norberak bere laburpena egin behar du. - Ideiak ondo lotuta egon behar dira.
Laburpenak honako onura hauek ekartzen dizkigu:
- Ideiak lotzen diren ariketa bat izateak azterketari begira asko laguntzen digu.
- Adierazpena hobetzen laguntzen du.
- Aurreko teknika bezala aktiboa da eta arreta eta kontzentrazioa hobetzen du.
ADIBIDE BAT
EL PERRO
El perro procede de una especie de lobo de Asia. Existe una gran diversidad de razas canicas. Así tenemos los de guarda o defensa, los perros pastor y los perros de caza. Las utilizadas que s ele dan al perro doméstico son muy
variadas. Puede ser usado como animal de tiro, para cazar, para vigilar o como animal de juego y compañía.