ikastola€¦ · gure ustez nagusiak honakoak dira (ordenak ez du garrantzia adierazten, ez baitago...
TRANSCRIPT
Ikastola
IKASTOLAK,PANDEMIAGARAIANElkarrekin etaelkarlanean arigatzaizkio ezohikoegoera larri honierantzuten
Ikastolak, pandemia garaianIkastolakide agurgarria.
IKASTOLA aldizkariaren 238. Zenbakia duzu honakoa. Ohi ez bezala jaso duzu,
paperean beharrean, digitalki egitea erabaki dugulako, bizi dugun ezohiko egoera
honek behartuta. Ohi ez bezalako zenbakia ere bada, monografikoa baita; gai
bakarra hautatu dugu gure bizitzak zeharo aldatu dituen pandemia honek
ikastolen komunitatean nola eragin digun, beroni aurre egiteko zer bide egin
dugun eta aurrera begira zer egingo dugun jorratzeko. IKASTOLA aldizkariaren
zenbaki honetarako Aritz Trueba ilustratzaile eta lankideari eskatu dizkiogun
marrazkiak erabili ditugu azala eta barneko orrialde zenbait irudiz hornitzeko.
Covid 19 koronabirusaren pandemiak gure bizitzak astindu dizkigu, baina, era
berean, gure bizitzari buruz gogoeta egiteko ere balio izan digu; gure balioak,
gure lehentasunak, orain artekoa eta hemendik aurrerakoa aztertzeko eta haiei
buruz hausnartzeko balio izan digu. Hezkuntzari dagokionez ere gogoeta sakona
egiteko balio izan digu: hartutako neurriez, haien eraginkortasunaz, aurrera
begirakoaz… Garrantzitsuena dena elkarrekin eta elkarlanean egin dugula,
elkartasunaren eta auzolanaren bitartez.
2
AURKIBIDEA
ALDERDIEMOZIONALA16. orrialdeaHaurrak erdigunean jarrita.
ORAINARTEKOA10. orrialdeaEgoera berriraegokitu gara.
HEMENDIKAURRERA ZER? 14. orrialdeaIkasturteamaierarako etahurrengoarenhasierarakogogoetak.
EDITATZAILEA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK
IKASTOLEN ETXEAErrotazar bidea, 126 20018 DONOSTIA
943 44 51 [email protected]
www.aldizkaria.ikastola.eus
@ikastola_aldizk
INPRIMATZAILEA:
GERTU inprimategiaOñati. Tel.: 943 78 33 09
LEGE-GORDAILUA:
SS 425-2015
ADIERAZPENINSTITUZIONALA4. orrialdeaElkarrekin,elkarlanean,erantzunez etaekinez.
Ikastola 238
IKASTOLENEKIMENAK19. orrialdeaHaurrak erdiguneanjarrita.
TESTIGANTZAK23. orrialdeaKonfinamenduegunak, ikastolenkomunitatekokideen begietatik.
ETORKIZUNA34. orrialdeaHonetatik guztitikzer aterako dugu?
EGITEKEGERATUTAKOAK36. orrialdeaPandemiak eragotzidiguna.
INTERPELAZIOA32. orrialdeaElkar hartutajokatzeko garaia.
IKASTOLAKIDE AGURGARRIAK, AURREANDUZUEN ALDIZKARIAREN ALEA BEREZIADA, BEREZIA DA BAI FORMAN (ZUEN-GANA AILEGATZEKO ERA BAKARRA EUS-KARRI INFORMATIKOA DELAKO) BAI EDU-KIETAN ERE, AZKEN BI HILABETEHAUETAN BIZITZEN ARI GAREN EGOERAZEHARO BALDINTZATZEN ARI DELAKO-GURE EGOERA ETA BIZIMODU PERTSO-NALA ZEIN FAMILIARRA, OROKORKI, ETAGURE ESPARRUARI BEGIRA IKASKUNTZA-PROZESUA ETA IKASLE-IRAKASLE-IKAS-TOLA-FAMILIA HARREMANA ASKO ALDATUDELAKO EPE HONETAN.
Inoiz ezagutu ez dugun egoera kolektibo zeinpartikularra bizitzen ari gara, gure bizimo-duan aldaketa sakonak eragin dituena. Ezgenekien, ez dakigu, nola erantzun behardiogun egoera ezezagun honi, eta bizitzakobeste alor askotan bezala, probatuz, neurriezberdinak esperimentatuz, proba-erroreaprintzipioa aplikatuz egin beharko diogu au-rre, eta hori dena ez bakoitzak bere zilborraribegira, baizik eta denon artean irtenbideakaplikatuz, talde bezala, herri bezala, bakoi-tzak aldamenekoei bere eskuetan dagoenaeskainiz, eta, beldurrik gabe ere, besteen la-guntza behar dugunean hori eskatuz ere.Ziur aski prozesu honetatik ahulduta aterakogara esparru batzuetan, baina baita indartutaere beste batzuetan. Bizitza horrelakoa da,
ADIERAZPENINSTITUZIONALA
4
Koronabirusak eragindako larrialdi egoera honetan ikastolok jakin duguahalik eta ongien erantzuten eta gure hezkuntza proiektua aurreraateratzen eta babesten. Asko egin dugu eta asko dugu egiteko,elkarrekin eta elkarlanean. Ikasi ere asko ikasi dugu, eta ikasitakoaklagunduko digu aurrera egiten. Hurrengo lerroetan, salbuespen egoerahonen gainean Ikastolen Elkarteak landu duen adierazpen instituzionalaaurkezten dizuegu.
ELKARREKIN,ELKARLANEAN,ERANTZUNEZ ETA EKINEZ Prozesu honetatik ahulduta aterako gara esparrubatzuetan, baina baita indartuta ere beste batzuetan
Ikastola 238
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
ez ditu gure aurreikuspen guztiak betetzen,alde batetik, baina ezta denak zapuzten ere.
Hala ere, zeintzuk dira prozesu honetatikatera ditzakegun ondorio nagusiak?: Gureustez nagusiak honakoak dira (ordenak ezdu garrantzia adierazten, ez baitago faktorebakar bat beste guztien gainetik dagoena).
Gizarteak egoera zailei aurre egiteko (berriroere) erakutsi duen gaitasuna. Oso gutxi ai-patu den gai bat da hau, baina askotan denoigertatu zaigu munduan zehar gertatzen direnegoera latzen aurrean pentsatu dugula “nolada posible egoera hori jasatea eta, hala ere,aurrera egitea?”. Nork esango liguke oraindela bost hilabete gai izango ginenik (guraso,ikasle, langile, ….) horrelako egoeraren au-rrean erantzun egoki eta, kasu askotan, ere-dugarria erakustea?. Ba bai, gai gara, bereondorio guztiekin (hau ez da dohain izango),denok ordainduko dugu era batera edo bes-tera egun-hilabete hauetan pasatzen ari ga-rena, baina GAI GARA ETA IZANGO GARAEGOERA LATZEI AURRE EGITEKO. Ez de-zagun ahaztu datu hori, gure autoestimurakobalio behar duelako, gure gaitasunak (eta gi-zarte osorena) ispilua behar du izan.
Beste irakaspenetako bat Informazio eta Ko-munikazio Teknologien garrantzia da. Egiaesanda ikastolok egokituta genituen IKTetara
gure ikasmateriala eta jarduteko modua.Ikasmaterial digitalak, dispositiboak, ikasleguztientzako posta elektroniko kontuak, ikas-leak digitalki konpetenteak… Ikastolen El-kartean duela urte batzuk egin genuen gureikasmaterialen digitalizazioaren aldeko apus-tua. Erabaki honen oinarrian ikasleen kon-petentzia digitala garatzeko helburua zegoen,etorkizuneko gizartean ezinbestekoa izangoden gaitasuna garatzea alegia. Ikasmateria-letan egindako ekarpenak eta ikasleekin eradigitalean aurrez egindako lan guztiak berefruituak eman ditu, salbuespen egoera honiaurre egiteko erraztasunak eskaini ditu: saiolektiboen garapenerako, ikasle-irakasle ar-teko harremana mantentzeko, ikasleen ego-era pertsonalaren jarraipena egiteko, ikas-leen jarraipen akademikorako…
Ez da bakarrik bitarteko teknologikoak geni-tuela, baizik eta teknologia hori erabiltzekoprest geundela harrapatu gaituela egoerahonek. Asko (ikaragarri) lagundu digute, baibakoitzak bere lan profesionala etxetik gau-zatzeko momentuan, baita ikasketa proze-suetan ikasturteko dinamika mantendu ahalizateko eta ikasleei faktore humano eta emo-zionala eskaintzeko, elkar entzun eta ikusiahal izateko eta, ondorioz, bakoitzaren ego-era ezagutzeko. Teknologia berriak ez ohikoegoera honi erantzuteko baliabide bat izan >
5
>
6 Ikastola 238
ADIERAZPENINSTITUZIONALA
dira, ezinbestekoak bilakatu diren baliabi-deak. Dena den, ez dira gauza bera aurrezaurreko saioak eskaintzea teknologia erabilizeta online irakaskuntza; EHIk eta ikastolokere egokitzapenak egin behar izan ditugu etaegin beharko ditugu ongi egokitzeko eta unebakoitzerako baliabide eta metodologia ego-kiak inplementatzeko. Baliabide hauen era-bilera arduratsua eta orekatua egin beharrazere ohartu gara, ikasle zein irakasleek pan-taila aurrean pasatzen dituzten ordu kopu-ruan arreta jarriz, ikusmenaren zaintzarakogomendioak eginez… Erabilera arduratsuaridagokionean, ziber-jazarpen egoerak agertudaitezke eta horren aurrean guztion arduraneta enpatian jartzen dugu indarra. Guztiokdaukagu honelako egoerak eman ez daite-zen eta jarraitu ez dezaten zaintza eta ekar-pena egiteko beharra.
PROZESU BERRIAK IRUDIKATZEKO BA-
LIAGARRI
Hala ere argi dugu teknologiak ez duela inoizirakaslearen jardun presentziala ordezka-tuko; irakaslearen gertutasuna, berotasuna,begirada, umorea, esku-hartzea, zaintza etaardura, inprobisazioa, harremana… ezin diraera berean eman. Ikaskuntza eta irakaskun-tza prozesu berriak irudikatzeko baliagarriaizan behar zaigu gertatutakoa; ordutegienmalgutasuna, ikaslearen autonomia eta ar-
dura, ebaluazio hezigarria egiteko tresnak…Asko ikasi dugu azken hilabete luzean, etaguzti horrek gure eguneroko jardunean izandezakeen eraginean hausnartu behar da.Ikasketa prozesuaren izaera sozialean jar-tzen dugu fokoa. Pertsonen arteko elkarre-kintzaren bitartez, berdinen arteko interak-zioa sustatuz, erreferente baten laguntzajasoz eta ikasketa lehen pertsonan biziz etaesperimentatuz gertatzen da. Guzti horreta-rako ezinbestekoa da talde izaera, komuni-tate bateko kide izatea.
Baina, teknologia berriek beren garrantzia(erlatibizatuta, baina oso garrantzi handi-koak) erakutsi badigute ere, garbi utzi diguteere badagoela arrakala soziala, familia etaegoera guztiak ez direla berdinak eta, betibezala, egoera hauetan zailtasun handienaduten familiak (etxeko egoeragatik, espa-zioen faltagatik, baliabide faltagatik, beharbereziak dituzten haurrak….) betikoak direla,baliabide gutxien daukatenak eta arrakalasozial handiena jasten dutenak; hori datu ob-jektibo bat da. Aniztasunari erantzuteko ar-dura izan dugu, eta enpatiaz eta erantzuki-zunez jokatu dugu. Ikastoletako komunitateaosatzen duten familia guztiak ez dira profilberdinekoak, baliabide teknologikoak, familiaelkarbizitza, ikasketa prozesuaren autono-mia, zailtasun eta erraztasuna, etxebizitzek
eskaintzen dituzten aukerak eta mugak…Asko dira aniztasunean eragiten duten fak-toreak, eta horiek guztiak kontutan hartzensaiatu gara. Ikastoletako zein Ikastolen El-karteko baliabide material, teknologiko etahumanoak aktibatu dira familia eta ikasleeiahalik eta arreta pertsonal eta gertukoenaeskaintzeko. Kolektibo honi erantzuten ja-rraitzeko oraindik zer egina badagoela jakinbadakigu, eta horretan aurrera begira ere ja-rriko ditugu indarrak.
KOMUNIKATEAREN ERANTZUNA ETA
LOTURA
Ezin dugu ahaztu ere ikastola, erakunde be-zala, osatzen dugun/duzuen eragile guztienerantzuna eta lotura. Ezinezkoa izango litza-teke egoera honi aurre egitea parte guztienkolaboraziorik gabe, bakoitza bere lekutik,baina denon artean eta elkarlanean. Familiakegoera onartuz eta bere aldetik bai seme/ala-bei laguntza zuzena ematen, baita ikastole-tako profesionalekin harreman zuzena etaegokia bideratzen; ikastoletako langileakinoiz egin ez duten lana bideratuz, bereha-lako formakuntza jaso eta beraien eskuetanzegoen material pedagogikoa egokituz ego-era berri honetara, baina ez hori bakarrik,baita ikasle eta familiekin harremanak man-tentzeko egin duten (egiten ari diren) esfortzuikaragarria ere.
Teknologia berriak beren garrantzia erakutsi badigute ere,
familia egoera guztiak ez dira berdinak eta horregatik
aniztasunari erantzuteko ardura izan dugu.
<
Ikasto
len
Elk
art
eko
Art
ezkari
tza K
on
tseilu
are
n b
ilera
,b
ideo
ko
nfe
ren
tzia
z.
7
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
Eta, nola ez, ikasleak. Zaila da irudikatzeabatez ere adin txikiena duten ikasleen eran-tzuna, ikaragarria; merezi dute aitorpen bat.Ikasgai itzela eman digute, ezin dugu ahaztuberaiek egoeraren pertzepzio propio bat izandutela eta, hala ere, egoera onartuz eta mol-datuz (bakoitzak bere gaitasunaren arabera),erakutsi duten heldutasuna eta autonomiaikaragarria izan da eta egun hauetan beraienikasketa prozesua aurrera egiteko indar han-diaz aritu dira. Ez hori bakarrik, sortzaile, iru-dimentsu ikusi ditugu etxeko lanetan eta zain-tzan eta gauza izugarriak sortzen. Saresozialak horren lekuko izan dira: ikasturteanzehar denbora faltarengatik egiten ez geni-tuen gauzak egiten eta beste balore eta arlobatzuei tokia ematen beraien bizitzan, gura-soekin denbora asko konpartitzen, dantza-
rako, musikarako, jolaserako, sukaldatzeko,irakurketarako. Ordu horiek altxor baten mo-duan ikusi beharko genituzke, gure gizarteaesku onenetan utziko dugunaren adierazle.
ELKARTASUNA ETA ELKAR LAGUNTZA
Eta bakoitzak bere aldetik ekarpena egin baduere, denon artean dagoen ekarpen handienaegin dugula pentsatzen dugu: ELKARTASUNAETA ELKAR LAGUNTZA. Ikastolen ezaugarrinagusienetako bat da hau, eta ez hitzetan,askotan gertatzen den bezala, ekintzetan bai-zik. Adibide asko daude (aldizkari honetan ba-tzuk ikusteko aukera daukazue) baina gureustez eredugarri izan dira ikastoletan emandiren adibide zehatzak: ahal izanez gero ER-TEak ez aplikatuz, edota aplikatuz gero langile
horien eskubide eta lan baldintzak mantenduz,ordaindu ezin zuten familiei beka eta laguntzabereziak eskainiz, dispositibo edo konexiorikgabeko familiei (ikastolakoak ez zirenei ere)ikastoletako baliabide guztiak eskainiz, langilebatzuen soldaten zati bat beste batzuei lagun-tzeko jarriz, oihalak eta biserak ikastoletakomedioekin ekoiztu, janaria eta instalakuntzakudalen eskuetan jarri …..
EUSKARA, KONFINAMENDUAN
Pandemiaren aurretik, behin eta berriz ohar-tarazten genuen euskararen normalizazioarenegoera kezkagarria zela hezkuntzaren ere-muan. Orain egoera hori kezkagarriagoabihurtu da, eta ez bakarrik zenbait ikasleren-gan izan duen eragin zuzenagatik, berezikietxean euskaraz egiteko aukerarik ez dute-nengan, baizik eta hezkuntza prozesuan zeri-kusi handia duen eremu batean izan dueneragin gogorragatik ere, euskal kulturan.“Alerta” egoera honetan, euskalgintzako besteeragile batzuekin batera, Kontseiluaren baitan,euskara behar duen planoan kokatzeko etagure artean lankidetzan aritzeko ekintza ko-ordinatuak aztertzen ibili gara, Euskaraldiakaktibatu duen etxeko jarreretan eragiteko di-namikarekin bat egiten dugu dagoeneko. Baitaeuskara entzun gabe denbora luzez egon zi-tezkeen haurren egoerari aurre egiteko, mul-timedia aplikazio ugari irekian eta musu trukeerabil zitzaten Euskal Herriko ikasle guztieneskura jarri genituen, baita gure elkarlana es-kaini ere zenbait telebistari programa hezitzai-leak euskaraz egiteko. Baina ezin gara gelditu,formula gehiago aurkitu behar ditugu, bakarrikedo beste eragile batzuekin elkarlanean, eus-
Ikasto
len
Elk
art
eko
zu
zen
dari
nag
usi Jo
se L
uis
Su
kia
,E
TB
rako
ad
iera
zp
en
ak e
git
en
.
>
ADIERAZPENINSTITUZIONALA
8 Ikastola 238
kara etxean ez duten ikasleei euskara eskain-tzeko; asko dago jokoan.
ARIKETA KRITIKOA ETA HAUSNARKETA
Euskararen eta euskal kulturaren egoera la-tzarekin batera, hain biziki jasotzen ari ga-rena, ezin dugu mezu hau amaitu, egoerahonek ekarri dizkigun beste arrisku batzukaipatu gabe; izan ere, hezkuntza proiektugisa, gizarte gisa, ezin izango dugu aurrerajarraitu ezer gertatu ez balitz bezala, eta ari-keta kritiko bat egin beharko dugu egoerahori sortu duten arrazoiei buruz, eta gogoeta,hausnarketa egin, gure ikasleekin ere.
Eta horrela, hau bezalako pandemia batenzergatiei buruz galdetu eta hausnartu be-harko dugu, ingurumenari egiten ari garenkalteari buruz, aztarna ekologikoa nola alda-tzen ari garen barne, teknologiarekiko dugunmendekotasunari buruz, kontsumismoari bu-ruz, bai eta herri gisa erantzuna emateko or-duan izan ditugun gabeziei buruz, gure familiaaskotan sortu dituen egoera ekonomiko zaileiburuz eta gizartearen urruntzeari buruz ere.
Bukatzeko, eta autokonplazentzian erorigabe, ezin dugu utzi aipatu gabe IkastolenElkartearen erantzuna talde bezala. Hasie-
ratik ikastola guztiekin harremanetan jarrigara, ikastoletako erakunde guztiekin eten-gabeko informazio eta kontraste lanak egitenaritu gara, aholkuak edo erantzun bateratuakegon zitezkeen iritziak eztabaidatu eta bide-ratzen, ikastolen arteko komunikazio, espe-rientziak trukatzen, behar orokor eta berezieierantzunak eta laguntzak eskaintzen, …. Ale-gia ikastolen esanetara eta beharretara es-kaini gara. Harro gaude egindakoarekin, ho-betu zitekeen, noski, eta arlo horiek ere
identifikatzen ari gara (batzuk zehaztutadauzkagu jadanik), baina gure ustez ageriangeratu da ikastolak bizirik gaudela, erantzu-teko gaitasuna dugula eta, ezbairik gabe,ikastoletako erakunde ezberdinen artean ko-munikatzeko eta elkar laguntzeko gaitasunaere badugula. ikastola bakoitzak taldea eli-katu du eta taldeak ikastola bakoitza elikatudu
Zu
zen
dari
tza t
ald
ea k
on
fin
am
en
du
a h
asi
au
rreti
k
.
>
Ikasto
len
Elk
art
eko
Art
ezkari
tza K
on
tseilu
ak ikasto
la k
om
un
itate
oso
a
zo
rio
ntz
eko
eg
ind
ako
bid
eo
are
n iru
di b
at.
10 Ikastola 238
ORAINARTEKOA
EGOERA BERRIRA EGOKITUGARA
Pandemiak goitik behera aldatu du ikastolen egiteko modua, goizetikgauera. Oso denbora gutxian erreakzionatu behar izan dute ikasleenikasketa prozesuak etenik izan ez zezan. Ikastolen Elkartearen etaikastolen arteko hartu-emana, koordinazioa eta elkarlana gakoak izandira hau guzti hau aurrera ateratzeko.
BILERA, PROPOSAMEN ETA ERABAKIASKO HARTU DITUGU ELKARREKIN
OSO EPE LABURREAN, BAINA GUZTIAKBIDE ONETIK JOAN DIRA. Gainera, hartu-tako erabakien inpaktua neurtu eta beha-rrezko doikuntzak ere egin dira eta egitenjarraitzen dute. Lerro hauetan etapaz etapaeta etapaz gaindi egin diren urratsak azaltzenditugu.
HAUR HEZKUNTZAKontutan hartuta suertatu den egoera berezihonek adin tarte honetako haurrengan duen
eragin emozionala, haurrarekiko gertutasunaeta familiekin harreman estua eta elkarlanabermatzea izan dira ikastoletako erronkaeta helburu nagusiak. Horretarako hainbatbaliabide eta estrategia landu dituzte: telefonodeiak, bilera birtualak, ipuin kontaketak,abesti saioak... haurrek bere erreferentearenirudia eta ahotsa ikusi eta entzun ahalizateko; gurasoei denbora pasatzen lagun-tzeko zenbait baliabide; gelan landuko lira-tekeen zenbat gai etxean lantzeko materialak,ideak…
Egoera zail honen aurrean, hIZAN errefe-renteen sarea baliatu da ikastolekin harremanzuzena mantendu eta joan etorri horretanelkarrekin eta elkarrengandik ikasteko. Ikas-tolen Elkarteko zonaldeko arduradunak bananbanako elkarrizketak izan dituzte ikastolabakoitzeko erreferentearekin, ikastolarenmartxa ezagutu eta izan ditzazketen beharrakjasotzeko. Egoera honetan ikastolak nolaantolatu diren jakin nahi izan da, familiekinharreman estu hori nola ari diren zaintzen,ze baliabide jarri dituzten familien eskuraeta zein partekatu ditzakegun ikastolen ar- >
11
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
tean. Ikastolekin banan banako harremanazaparte eskualdeko mintegiak ere egin diraikastoletako erreferenteek beraien arteankezkak, zalantzak eta esperientziak parte-katzeko. Era berean, Ikastolen Elkartetikere zenbait baliabide jarri dira beraien eskura.
aHarreman estu hau posible izan da azkenurteetan egin den ezagutza sareari esker.Ikastolek asko eskertu dute halako guneakizatea, aholkuak jaso, kezkak partekatu etaesperientzietatik ikasteko. Oso ondo baloratuda denen ahalegina.
LEHEN HEZKUNTZA
Lehen Hezkuntzako hasiera zikloari begira,ikastoletako erreferenteekin bideokonferen-tzien bidez bilerak burutu dira. Bi helburunagusi zituzten bilera hauek: batetik, ira-kasleekin harreman zuzena mantentzeaorain arte bezala, eta bestetik, ikastola ba-koitzak COVID-19 birusaren pandemiarenaurrean hartutako erabakiak eta dituztenbeharrak jasotzeko. Aste Santuko oporrenondoren, banan banako elkarrizketak izatenari dira ikastoletako erreferente guztiekin,
azken hiruhilekoari begirako kezkak etabeharrak partekatzeko.
Alderdi emozionala zaintzeak duen garrantziakontuan hartuz, familiekin harremana bikoiztuegin da: gurasoekin eta umeekin etengabekokomunikazioa lehenetsi da, lasaitasun me-zuak emanez, garrantzitsuena zerbait egitekogogoari eustea eta ondo eta lasai egoteadela transmitituz, familiekin, ikasleekin etairakasleekin komunikatzeko, gertutik eran-tzuteko eta bertan izateko bide guztiak za-balduta edukiz eta Ikasle- familia batzuetan,beharrak kontuan izanik, telefonoz laguntzaeta jarraipen handiagoa eskainiz.
Era berean, baliabide digitalak eskaini ditugu,direla joko aplikazioak, edo irakurketa-uler-mena lantzekoak, lan koadernoak, egunerokojarduna erregistratzeko egunerokoak...
LHko 4, 5 eta 6. mailetarako, aurrez aipatu-tako jarraipena egiteaz gainera, EKI ikas-material eta lan koaderno digitalak ikastolaguztien esku jarri dira, eta orain arte erabil-tzen ez zituztenei prestakuntza saioak emanzaizkie.
Bilera, proposamen eta
erabaki asko hartu ditugu
elkarrekin oso epe laburrean,
baina guztiak bide onetik
joan dira. Gainera, hartutako
erabakien inpaktua neurtu
eta beharrezko doikuntzak
ere egin dira eta egiten
jarraitzen dute.
>
>
12 Ikastola 238
ORAINARTEKOA
KIVA ETXEALDI GARAIAN
Etxealdia ez da aitzakia izan eskola jazar-penari aurrea hartu eta aurre egiteko KiVaprograma ez erabiltzeko. Aitzitik, doitu eginda, bereziki ziber eraso aukerei arreta han-diagoa jarriz, eta hori aurrera eramatekozenbait iradokizun helaraziz: irakasleak ikas-leak erabiltzen ari diren aplikazioei arretajarriz, familiak ere bai; ikasleei nahiz familieijazarpen kasu baten aurrean nola jokatuadieraziz; ikasle zaurgarrienei jararraipenbereziak eginez...
BIGARREN HEZKUNTZA
Azken ikasturteetan digitalizazioan egindakourratsak oso baliagarriak izan dira egoeraraegokitzeko. Baliabide digital guztiak zerren-datu eta era zabal batean ikastolei eskain-tzeko aukerak aztertzea izan zen lehen lana.
Ikastolekin batera ikasle bat dispositibo batbermatzea izan zen lehen egitekoa. Horre-tarako, ikastolek dispositiboak ikasle guztiekzituztela bermatu ondoren, konektibitatearenarazoari ekin zion Ikastolen Elkarteak.Eus-kaltelekin hitzarmena egin, eta konektibitatea
lortzeko mifi aparailuak eskuratu ziren, ikas-tolen beharren arabera, eta aparailu horiekikastoletan banatu ziren.
Bigarren Hezkuntzarako Ikastolen Elkarteakdituen EKI liburu eta koaderno digitalak, baiIkasgunen bai Alexiaclassroomen eskura-tzeko prozesua ere martxan jarri zen.
Erabiltzaile berrientzat material horiek era-biltzeko formazioak eskaini ziren, IkastolenElkarteko plataformen oinarrizko ezagutzakjasotzeko. Horrez gain, eskuragarri jarri zirenBigarren Hezkuntzarako beste hainbat eus-karri digital: eleanitz, science…
Azkenik, hezkuntza online bideratzeko inte-resgarriak ziren hainbat tresnaren formaziosaioak bideratu dira. Oso harrera ona izandute saio hauek, eta irakasle ugarik hartudute parte.
PRESTAKUNTZA
Ahaztu ezineko esparru honetan ere egoeraberezi honek eragin itzela izan du. Ikasturteanzehar izaten ditugun mintegi eta prestakun-tzen ehuneko handi bat modu presentzialeanegiten dira, izan Ikastolen Etxean, beste
gune batzuetan edo ikastolan bertan ere.Duen garrantzia kontutan hartuta, erantzunaere halakoa izan da.
Teknologiak egoera honetan hartu duenlekua eta guzti horrek profesional, ikasleeta familiengan izan duen eragina kontutanhartuta, zenbait prestakuntza antolatu dira.Bideo konferentziak egiteko tresnen inguruan,on-line ikaskuntza plataformen ingurukobeste zenbait, digitalizatutako ikasmaterialeningurukoak... Honek asko lagundu du egoeraberri honetara egokitzen eta aurrera egiten.Esan behar da oso harrera ona izan duelaeskaintza honek, bai parte-hartzeri (1.500lagun orotara, 250 lagun batezbeste) zeinbalorazioari dagokienez.
Era berean, ikasturte honetan aurreikusitagenituen mintegi eta prestakuntzen irakurketabat egin da modu egoki batetan amaieraemateko.
Bide batez esan, egoera honek aukeraberriak ere ekarri dizkigula ikasteko eta fa-milia, profesional eta ikasleei begira presta-kuntza, hitzaldi formatuko eskaintza bat,prestatzen ari garela hurrengo hilabeterako.
>
13
Ikastolekin batera,
ikasle bat dispositibo
bat bermatzea izan zen
lehen egitekoa. Horrekin
batera, konektibitatea
bermatu behar zen.
Ikastolen Elkarteak Mifi
aparailuak eskuratu
zituen, ikastolen
beharren arabera, eta
aparailu horiek
ikastoletan banatu ziren.
LAN ARLOA
Martxoaren 17ko EAEko ikastolen lan hi-tzarmeneko Mahaian argi adierazi zitzaiensindikatuei bizitzen ari ginen larrialdi egoe-raren testuinguruan ziur ginela salbuespenegoerak, besteak beste, ondorio ekonomikolatzak ekarriko zizkiola gizarteari eta, heda-duraz, ikastoloi ere, baina argi genituelazeintzuk ziren Ikastolen Elkartearen lehen-tasunak.
Horietako bat langileen segurtasuna etaosasuna bermatzea zen. Horren baitan, lan-gileei, ahal zen neurrian, etxetik lan egitekogomendioa zabaldu eta bultzatu genien, betiere ikastolak “zabalik” izanik familiei etaikasleei bermatu behar zaien hezkuntza zer-bitzua emateko.
Beste lehentasunetako bat langileen lan-postuak eta lan baldintzak eta ikastolenegonkortasuna bermatzea zen. Berehala ja-betu ginen gure ikasleak konfinamendu ego-eran izanik, ezinezko izango zirela ikastolekeskaintzen zituzten zerbitzu gehienak ( ga-
rraioa, jangela, txikien zaintza, eskola kan-pokoak, ..) eskaintzen jarraitu ahal izatea.Horregatik, zerbitzu horiek bete ezin zituztenlangileen kasuan, gutxienez ikasturtea bukatuarte ikastolek guztien lan baldintzak eta kon-tratuak mantentzea bermatu beharko zituz-ketela proposatu zen, eta, ondorioz, bizi ge-nuen ezinbesteko kausagatik Aldi baterakoEnplegu Erregulazio Espedienterik (ERTE-rik) ez egitea eskatu zitzaien ikastolei, baldineta ERTEa ez bazen lan baldintzak betetzekohelburuarekin erabiltzen. Labur esanda, zer-bitzuak eskaintzea ezinezkoa zen neurrianikastolek ezingo zituzten zerbitzuetako kuotahoriek gurasoei kobratu, eta lan baldintzakmantentzearen erabakiak ikastolaren batiegoera ekonomiko larria ekarriko balio soilikerabiliko zen ERTEa.
Eta esan beharra dugu zerbitzuetako langilehauekiko ikastolek egindako kudeaketarekin,emandako erantzunarekin, pozik gaudelaERTE bidea ezinbestean erabili duten ikas-tolek soldatak osatzeko konpromisoa hartudutelako.
AISIOLA BEGIRALEESKOLA
Aisiola Begirale Eskola egokitu egin dugu.Ikastaroa on line bidez eman ahal izatekohomologazio prozesua jarri da martxan Lan-bide erakundearen aurrean. Egia da aurretikegindako lanak erraztu egin duela prozesua.Lanbidek onartu egin du aurkeztutakoa, etahorri esker, 450 ikaslek baino gehiagokjarraitu ahal izango dute Begirale ikastarokoatal teorikoarekin.
Atal praktikoarekin zer gertatuko den argitzekedago. Izan ere, momentuz Lanbidek man-tendu egiten du 160 orduko modulu praktikoaegiteko bete beharra, eta zalantza dagopraktikaldi hauek udan egiterik izango duten,ez baitakigu gaur gaurkoz udalekurik antolatuahal izango den, eta zenbat antolatu ahalizango ditugun.
14 Ikastola 238
HEMENDIKAURRERAZER?
Salbuespen egoerak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesu berriakdiseinatzera behartu gaitu. Zuzendaritza talde eta hezitzaile taldeakburu belarri aritu dira ikasle zein familiei arreta pertsonalizatua eskainieta zituzten beharrei erantzuteko. Etorkizuneko erronkak bi atal edoepetan kokatzen ditugu: 2019-2020 ikasturteko azken hiruhilekoa etahurrengo ikasturteetan egin beharreko hausnarketa eta hobekuntza/berrikuntzak.
IKASTURTE AMAIERARAKOETA HURRENGOARENHASIERARAKO GOGOETAK Egoera honetatik ikasten ari gara, zailtasuneierantzuten ari gara eta ziur etorkizunean eraginaizango duela
15
AURTENGO IKASTURTEARI, 2019-20KOARI, BUKAERA EMAN BEHAR
DIOGU ETA HORRETARAKO BI ARDATZEDO BI EGITEKO NAGUSI IZANGO DITU-GU: BATETIK, EBALUAZIOA ETA BESTE-TIK, IKASLEEN EGOERA EMOZIONALA.
Noiz bueltatuko gara? Nola bueltatuko gara?Askotan errepikatzen diren galderak dira.Egia da ezohiko egoera honek galdera askosortzen dizkigula eta aldi berean erantzungutxi ematen dituela, horixe izan da azkenasteetan behin eta berriz errepikatu dena.Hala ere, bada ikasi dugun zerbait, eta horibidea denon artean eraikitzea derrigorrezkoadugula izan da. Horri ekin beharko diogu!
Ebaluazioaren inguruan azken urteetan lan-tzen eta zabaltzen aritu garen ideia baloreanjarri nahi dugu. Ebaluazioa ikasturte osorahedatzen den prozesua da, eta ikaslearenerregulazio eta hobekuntza ditu helburu.Hala ere, orain arte jarduteko modua doitubehar dugu, eta irizpide orokor batzuk ze-haztu beharko dira: zer eta nola ebaluatubehar dugu, ebidentziak nola jasoko dira,behaketa bidez egiten genuen ebaluazioanola egokitu daiteke... Ebaluazioa prozesubatek ikaslearen errealitate eta garapeneanoinarritu behar du. Ideia honetatik abiatuta,ikaslearen hasierako ebaluazioak, ebaluaziohezitzaileak eta ebaluazio ziurtatzaileak osa-tzen dute ebaluazio prozesu osoa.
Horrez gain, irakasleen profila landu behardugu; hezitzaileen hezkuntzarako konpeten-tzia garatu behar dugu ezohiko egoera ho-netan ahalik eta era egokienean jarduteko.Baliabide digitalen erabileraz gain, saio bir-tual edo on line irakaskuntza esanguratsubaterako trebatu behar gara. Inoiz baino zai-lagoa da ikasleentzat saio magistral tradi-zionalak jarraitzea, eta irakasleentzat ikas-leen arreta erakarri eta mantentzea.Urruneko irakaskuntza eraginkor baterakooinarri metodologikoak ezagutu eta prakti-katu behar ditugu.
Alderdi emozionalak kezkatzen gaitu. Zernolako eragina izango du honek ume etagazteengan? Adituen arabera, bizitzen arigaren egoera honek guztiongan eragina
izango du. Haur eta gazteak dira egoerahoni aurre egiteko bitarteko gutxien dituzte-nak eta, ondorioz, kolektibo kaltetuenak izandaitezke. Arreta berezia jarri beharko dugupertsona hauen egoera psikologiko eta emo-zionalean, eta behar duten arreta eta lagun-tza eskaini beharko diegu. Horretarako, pro-fesionalen laguntza ere beharko dugu kasubat baino gehiagotan, eta, ikastolaren balia-bideez gain, Gizarte Zerbitzuak eta Osasunzerbitzuak eskaintzen dituztenak baliatu be-harko ditugu.
ZIURGABETASUNA
Ikastolako komunitatea osatzen dugun guz-tion artean badira egoeraren ziurgabetasunabereziki pairatzen ari direnak. USE (uniber-tsitatera sartzeko ebaluazio proba) eta Lan-bide Heziketara sarbidea duten ikasleak etahauen familiak kezkatuta daude. Ikaslehauek, etorkizunean burutu nahi dituztenikasketak egin ahal izateko sartzeko notabaten beharra duten ikasleen kasuan bere-ziki, ezohiko egoera honek urduritasuna etaantsietatea sortzen du.
Ikusmira epe luzeago batera begira jartzendugunean, argi dugu egoera honetan bizita-koak eragina izan behar duela hurrengoikasturteetan. Argi dugu aurrez aurrekoikasle eta irakasleen arteko elkarrekintza be-harrezkoa dela ikaskuntza prozesu esangu-ratsu baterako. Saio horietan ematen direnharremanak, komunikazio ez berbala, ikas-leen arteko zein irakasle-ikasle arteko kon-plizitate eta elkarrekintza, umorea eta arretapertsonala, gertutasuna eta goxotasuna…nekez gerta daiteke edo ezinezkoa izangoda urrutiko ikaskuntza eta irakaskuntza ba-
ten bitartez. Gogoratu, ikastea prozesu so-ziala dela, hau da, taldean gertatzen dela,eta, ondorioz, pertsona batek beste pertsonabatzuekin elkarlanean, elkarrekintzan ikas-ten duela.
Hala ere, bestelako galdera batzuk sortuzaizkigu edo lehen ere buruan bagenituenere, oihartzun handiagoa izaten ari dira az-ken boladan; ohiko eskola antolaketa eta or-dutegiek zentzua daukate? Ikasleen auto-nomia eta askatasuna hizpide izan behardira; nola sustatuko ditugu? Ordutegien an-tolaketan zein eragin izango du? Nola islatudaiteke ardura eta autonomiaren lanketaeguneroko jardunean? Poliki-poliki gai hauenhausnarketa egin eta erabakiak hartzen joanbeharko dugu. Ez da egun batetik besteraegin ahalko dugun aldaketa bat, urratsezurrats joan beharko dugu, baina egun eza-gutzen dugun hezkuntza eredua zalantzanjarri eta eraldaketa prozesuak abiatzeko bi-dean jarri beharko gintuzke.
Egoera honetatik ikasten ari gara, zailtasuneierantzuten ari gara eta ziur etorkizuneaneragina izango duela. Dagoeneko hizpidegenituen erronka berriei ekiteko lagungarriakizango dira bizitako momentu honetan egin-dako guztiak!
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
Ikusmira epe luzeago batera
begira jartzen dugunean,
argi dugu egoera honetan
bizitakoak eragina izan
behar duela hurrengo
ikasturteetan.
Ebaluazioaren inguruan azken
urteetan lantzen eta zabaltzen
aritu garen ideia balorean jarri
nahi dugu. Ebaluazioa ikasturte
osora hedatzen den prozesua
da, eta ikaslearen erregulazio
eta hobekuntza ditu helburu.
.
16 Ikastola 238
ALDERDIEMOZIONALA
EROSKI ARRASATEMusakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON
943 711 030
EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroaAltza auzoa / 20015 DONOSTIA943 394 875
HAURRAK ERDIGUNEANJARRITAFamilia kohesioa lantzeko eta liskarrak era egokiankudeatzeko ezinbestekoa izango da gure txikienei beharduten kalitatezko arreta eskaintzea, haurrak baitirabaliabide gutxien dituztenak eta, ondorioz, honelakoegoeretan zaurgarrienak.
Edukien transmisioaz eta konpetentzien jabetzeaz gain, emozioenkudeaketa ere lantzen da ikastoletan. Ikasleak etxealdian egonik,etxeetan, familian, emozioen kudeaketa hori lantzea ezinbestekoa daegoera berezi honetan.GIZARTE EGOERA BEREZI BATEN AU-RREAN GAUDE, BIZITZEKO EGOERA BE-RRI ETA EZEZAGUN BATEN AURREANALEGIA. HORREK ETXE ETA FAMILIABESTEKO EGOERA DESBERDIN SORTUDITU ETA EZ OHIKO ELKARBIZITZA EGO-ERETARA ERAMAN GAITU. BIZIMODUBERRI HORIEN KUDEAKETA, GAINERA,EZ DA BETI ERRAZA IZATEN. Egun batetikbestera gure egunerokoa aldatu behar izandugu eta honek pertsonengan orokorreaneta haur, gazte eta nerabeengan bereziki,ondorio psikologikoak izan ditzake. Denokez ditugu modu eta maila berdinean egoe-rari erantzuteko baliabideak eta tresnak,haurrak dira baliabide gutxien dituztenaketa, ondorioz, honelako egoeretan zaurga-rrienak. Horregatik guztiagatik, beharrezkoaizango da gure seme-alabekin lotura emo-zionalak garatzea eta berauei segurtasunatransmititzea.
Gogoan hartu behar dugu etxean gaudenguztiok gure egunerokoari erantzun behar
diogula bakoitzak dituen egitekoen ardurahartuz. Horrez gain, etxebizitzak dituen mu-gak kontutan izan behar ditugu eta baita egunosoko elkarbizitzak sortu ditzakeen gatazkaegoerek ere higadura emozional garrantzi-tsua sortu dezaketela ere. Horiek guztiak ku-deatzeko emozionalki erregulatzea ezinbes-tekoa izango zaigu, baina oinarrizkoelkarbizitza baterako jarraibideak ere zehaztubeharko ditugu. Elkarbizitza jarraibideak ai-patu ditugu ez arauak, ezohiko egoera honenaurrean malgutasuna eta afektuaren garran-tzia azpimarratzen baititugu. Guztiok sufritzendugu egoera berdina, baina haur eta txikienakdira egoera ulertzeko gaitasun gutxien dute-nak eta egoerak eragindako behar gehienizango dutenak. Hori horrela izanik, haurrakerdigunean jartzeko beharra dago, entzunegin behar diegu eta ulertu egin behar ditugu.Beraiekin jardun, jolastu, irakurri… egin behardugu, familia kohesioa lantzeko eta liskarrakera egokian kudeatzeko ezinbestekoa izangoda gure txikienei behar duten kalitatezkoarreta eskaintzea.
Honetarako ezinbestekoa izango da hel-duak bere egoera emozionalari errepara-tzea. Haur eta nerabeekin ondo egoteko le-henengo helduak berak egon behar duondo. Frustrazioak eta haserrealdiak kude-atu beharko ditugu etxeko egoera sozial etaemozional on eta orekatu baterako. Familianeta bikotearekin ondo egoteko ezinbestekoada norbere buruarekin bakean egotea, etahorretarako momentu pertsonalak guztiokbehar ditugu, gure buruarekin egon eta ba-rrura begiratzeko egunak dira. Momentu ho-riek aurkitzea eta adostea elkarbizitzarakogarrantzitsua izango da. Bide batez, gogo-ratu yoga, mindfulness eta antzeko ekime-nak horretarako lagungarriak izan daitezke-ela. Aspektu hauetan laguntza eskaintzekopsikologo eta profesional sareak antolatudira eta horrez gain, sarean hitzaldi eta tailerinteresgarriak ere aurkitu daitezke.
17
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
>NERABE ETA GAZTETXOAK
Nerabe eta gaztetxoei ere zuzenean eragi-ten die egoerak. Bizitzako prozesu zail be-zain eder bat pasatzen ari dira, familiarennukleotik atera eta taldean, lagunartean bi-zitzen ikasten ari dira. Lagunarteak garrantzieta pisu handia duen prozesua bizitzen aridira. Eta bat batean eta aurretik hausnarketaegiteko denborarik gabe etxetik atera ezinikgeratu dira, lagunekin aurrez aurre egonezinik, beraien maitea(k) besarkatu ezinik…Guzti honek eragin handia izan dezake be-raien egoera psikologiko eta emozionalean.Hasierako berritasunak dakarren ezjakinta-suna eta euforia pasatu ostean, errealitate-arekin topo egin dute. Asko luzatzen ari denerrealitatea gainera. Onartu behar da garaidigitalean jaiotako pertsonak direla eta be-raien eta helduen harremantzeko erak ezdirela berdinak. Aspektu honetan abantailaizan dezakete; izan ere, mundu digitaleanmurgilduta bizi dira eta harreman digitalakizaten oso ohituta daude.
Hala ere, gure harreman sarea ezin dugugailu digitalen erabileran bakarrik oinarritu;oreka aurkitu behar da, eta beraiekin bateraadostasunera iritsi behar gara. Horrez gain,erabilera arduratsua egiten lagundu eta era-kutsi behar diegu; gu gara beraientzat erre-ferenteak hein handi batean eta guri dago-kigu gure jokaeraren bitartez adostutakohoriek betetzea lehenengo. Gailurik gabekomomentuak ere zehaztu behar ditugu bes-telakoak egiteko: familian jolastu, hitz egin,harremandu, ekintzak egin, irakurri, sukal-datu… Asko dira egin daitezkeenak eta egu-nean tarte bat horiei eskaintzea oso abera-tsa izango da familia elkarbizitzarako etagure arteko komunikaziorako.
Horrez gain, informazio gehiegikeria bizitzenari gara eta kontu handiz kudeatu beharrekogaia da. Haur, gazte eta nerabeak beha-tzaile ezin hobeak dira baina ikusi, entzun,bizi eta sentitzen duten horren interpretaziookerrak ere egiten dituzte. Adi beraz gaiareninguruan jasotzen dugun informazioarekin
Nerabe eta gaztetxoei ere zuzenean eragiten die
egoerak. Bizitzako prozesu zail bezain eder bat
pasatzen ari dira, familiaren nukleotik atera eta
taldean, lagunartean bizitzen ikasten ari dira.
Eta bat batean eta aurretik hausnarketa egiteko
denborarik gabe etxetik atera ezinik geratu dira.
18 Ikastola 238
ALDERDIEMOZIONALA
ETXEALDI GARAIRAKO IDEIA BATZUKZer egin dezakegu gure seme-alabekin egoera ulertu eta era egokiagoan bizi dezaten? Jarraian hainbat ideia
zehazten
1. Beraiek ulertzeko moduan egoera azaldu.
2. Egun hauetan etxean egotea beharrezkoa dela komunikatu, epe mugatu baterako izango
dela argitu eta ondoren, pausoz pauso izango bada ere, egoera normalizatuko dela adierazi.
3. Guztion emozioei arreta jarri, eta horien inguruan hitz egin. Litekeena da momentu
batzuetan beldurra, tristura, haserrea eta bestelako emozio ezatseginak sentitzea, eta hauen
inguruan ere hitz egin behar da.
>
19
IKASTOLENEKIMENAK
Ikastola komunitatearen barneari begira nahiz kanpora begira,elkartasun adierazpen ugari eta askotarikoak egin dituzte ikastolekCovid 19 birusaren pandemiak eragin duen ezohiko egoera honetan.Hurrengo lerroetan elkartasun adierazpen horietako batzuk bildu ditugu,ez denak ordea, asko baitira.
ELKARTASUN BETEIKASTOLAK Elkartasuna ikastolen izatearen barnean txertatuadago, eta ezohiko egoera honetan nabarmenduegin da
>
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
Harr
ob
ia ikasto
lako
ikasle
ek M
ark
eti
n S
olid
ari
oa jarr
i d
ute
ab
ian
,B
izkaik
o e
np
resa t
xik
i eta
ert
ain
ei kri
sit
ik irt
ete
n lag
un
tzeko
.
20 Ikastola 238
IKASTOLENEKIMENAK
EZOHIKO EGOERAN, BAINA OHIKOBIDETIK, ELKARTASUNETIK ETA AU-
ZOLANETIK JO DUTE IKASTOLEK PAN-DEMIAK SORTURIKO LARRIALDIARIERANTZUTEKO. Etxetik hasita heldu dioteelkartasunari, etxealdiaren ondorioz au-rreikusten ziren askotariko egoerei eran-tzuteko asmoz.
Egoera horietako bat laborala da. Ikasto-letako zerbitzuetako langileen eta 0-2urteko hezitzaileen lan baldintzei eta kon-tratuei eusteko ahalegin handia egin duteikastolek, eta zenbaitetan lanaldiaren behin-behineko etena egin behar izan dutenarren, haien soldata osoa ziurtatzeko ikas-tolek jarri dute dirua.
Kuoten gaian ere elkartasuna izan da ikas-tolen ezaugarria. Doitu egin dituzte, denenartean adostu, guraso asko kuotak osorikordaintzeko erabakia hartu dute ikastoleieragingo zien galerari aurre egiteko… as-kotariko formulak erabili dituzte, baina guz-
tietan ikusi da elkartasuna. Bide batez, fa-milien egoera ekonomikoa zalantzan jarriden kasuetan, barne beka sistemak za-baltzeko aukerari heldu diote ikastola as-kok.
Nabarmentzekoa da, adibidez, Laskorain
ikastolako langileen erabakia. Haur Eskolanzuloa sortuko dela, eta hileroko funtziona-mendu laguntza ordaindu ezin dezaketenfamilien kopurua handitzea aurreikustendela kontuan hartuta, ikastolako langileekurtarriletik abuztura bitarteko beraien sol-dataren %2a ikastolako elkartasun kutxaraematea proposatu dute. Horrekin, HaurEskolako zuloa estalzeaz gain, ikastola-ko-barne bekarako dirua bideratuko da,eta aldi berean, langileen kontratuak man-tenduko dira.
Egoera zaurgarrian diren familiei begira,gainera, ikastolek eta Ikastolen ElkarteakMiFi gailuak eta Interneterako sarbideaziurtatu diete berrehun familiari, doan.
Laser
inp
rim
ag
ailu
a
Osasu
n lan
gileen
tzako
bis
era
k e
gin
dit
uzte
3D
in
pri
mag
ailu
ak e
rab
iliz
Ari
zm
en
di, A
zku
e, L
izarr
a, T
xo
rierr
i eta
San
Ben
ito
ikasto
lako
kid
eak e
ta
Ikasto
len
Elk
art
eko
kid
e b
ate
k.
>
Modu honetara, ikasle guztiengana heltzekoeta haien ikasketa prozesuak aurrera ja-rraitzeko helburuak bete dituzte.
ORDENAGAILUAK BESTE IKASTETXE
BATZUETAKO IKASLEENTZAT
Ikastola komunitateari begira bezala, kan-pora begira ere elkartasun adierazpenhandiak egin dituzte ikastolek. Villabonan,esaterako, Zubimusu ikastolak hamabostordenagailu eramangarri utzi dizkiete besteikastetxe bateko ikasleentzat, euren ikas-keta prozesua aurrera eramateko aukeraizan dezaten. Udalak egin zuen eskaria,eta Zubimusu ikastolak berehala erantzunzion deiari.
BISERAK 3D INPRIMAGAILUZ
Gizartean egindako deiari erantzunez, hain-bat ikastolatan 3D inprimagailuak erabilizbiserak egin dituzte osasun langileentzako.Horretan aritu dira, besteak beste, LazkaokoSan Benito ikastola, Arrasateko Arizmendi,Lekeitioko Azkue ikastola, Lizarrako ikas-
tola, Derioko Txorierri Lanbide Ikastola,eta Ikastolen Elkarteko langile bat. Batzukikasleekin, beste batzuek gurasoekin el-karlanean eta beste batzuk beste erakun-deren batekin, guztiek hornitu dituzte eureneskualdeetako ospitale eta anbulatorioak,
hain justu beharrik handiena zuten garaian,eta osasun langileen esker aitortza erejaso dute.
Ospitale, anbulatorio, zahar etxe eta an-tzekoei ikastoletako materiala igorri zaieherri askotan. Erentzun ikastolak, esate-rako, inauterietako oihalak eman ditu Via-nako etxez etxeko laguntza langile etazahar etxeetako langileentzat. Vianakoemakume talde batek josi dituzte amantalakErentzun ikastolak emandako oihalekin.Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak, berriz,polipropilenozko oihala lortu zuen Bizkaikoospitaleetarako batak diseinatzeko. Materialbanaketa DYA eta taxi zerbitzuarekin ondoantolatu zuten, eta gurasoen artean mezuazabaldu zuten jostunak bilatzeko; eta ho-rretan ari dira. Ikasleek, berriz, gutunakidatzi dituzte ospitaleetara animoak bidal-tzeko.
Bermeoko Eleizalde ikastolak, berriz,2.800 eskularru bidali zituen Galdakaokoospitalera (Bermeoko asiloan, anbulatorioaneta Gernikako ospitalean galdetu eta gero).Bilboko Urretxindorra ikastolak ere es-kularruak bidali ditu Usansoloko ospitalera.Horrez gain, ikastolan zituzten elikagaiakGurutze Gorriari eman dizkio. TuterakoArgia Ikastolak ere bere jantokiko elikagai
ekologikoak (arrautzak, fruta eta jogurtak)banatu ditu, Villa Javier fundazioak egunerozerbitzen dituen otorduetan aprobetxatuditzan.
HERRIARI LAGUNTZEN
Lekeition, Gurutze Gorria eta Lekittozaindutaldea beharra duten familientzako elika-gaiak banatzen ari dira, eta, horretarakoAzkue ikastolak eraikin bat erabiltzen utzidie. Behar gehien duten familiak ere harajoaten dira elikagaien bila.
Era berean, Azkue ikastolak Udalarekinbatera, behar izan gehien dituzten familienidentifikazioan lagundu du eta bere eskuzegoen materiala banatu du familia horienartean. Eguzkibegi ikastolak ere bere ins-talazioak Udalaren esku jarri ditu edozeinbeharrizani aurre egiteko.
IKASTOLAK IREKITA OSASUN LANGI-
LEEN HAURRENTZAT
Frantziako Gobernuak ikastetxeak irekitaegoteko agindu zuen osasun langileenhaurrak hartzeko, baina adierazi zuen zain-tzaile eta irakasle boluntarioak izango zirelahaur horiekin arituko zirenak.
Seaskako ikastoletan ez da boluntariorikfalta izan. Hala, ikastolak irekita eduki di-
21
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
>
Seaskako
ikasto
lek a
teak ire
kit
a e
du
ki d
itu
zte
osasu
n lan
gileen
hau
rrak h
art
zeko
.
Iru
dia
n, h
au
r h
ori
eta
ko
batz
uk, K
an
bo
ko
Err
ob
i ik
asto
lako
gela
bate
an
.
22 Ikastola 238
IKASTOLENEKIMENAK
22
tuzte haur horiek hartzeko. Ikastola ba-koitza guraso osasun langileekin harre-manetan jarri zen haien premiak ezagu-tzeko. Esan beharrik ez dago, gurasoakumeak etxean edukitzen ahalegindu direla,eta ikastolara soilik ezin zutenean bidalidituztela. Ikastoletan ahal duten bezalamoldatu behar izan dute haurren eta ira-kasleen osasunari lehentasuna emanez,eta horretarako neurriak eta baliabideakeuren kabuz bilatuz, Frantziako Gober-nuak itxialdia hasi eta lau astera bidalibaitzituen maskarak.
EUSKARA ERREFORTZURAKO EKIME-
NA
Bizitzen ari garen egoera berezi honetan,jakina da guraso batzuk zailtasun nabariakdituztela seme alabei laguntzeko. Euskaramenperatzen ez duten gurasoek ezindiete seme-alabei nahi bezainbeste la-gundu ezta, bestea beste, osasun mun-duan lanean ari diren gurasoek ere.
Horri begira, Donostiako Axular Lizeoak
bere ikasle ohiekin gogoratu ziren, Axu-larkide sarearekin. Astean bi orduz edoordubetez boluntario gisa laguntzen dietebehar duten ikasleei, LH 5etik Batxilergoraarteko etapetan. Kontaktua telefonoz, bi-deo-bileraz, txat moduko aplikazioaz egi-ten da. Ekimenak oso erantzun ona jasodu eta 20 ikasle ari dira parte hartzen.
PROIEKTU ERREAL ETA SOLIDARIO
BAT
Ikasleen ekimenak ere badira. Oso aipa-garria da, esatareko, Bilboko Harrobia
Ikastolako Marketin eta Publizitateko zi-kloko ikasleek abian jarri duten Marketinsolidario ekimena, COVID-19aren aurreankaltetu diren Bizkaiko enpresa txiki etaertainei laguntzeko.
Harrobiako ikasleak COVID-19aren osa-sun emergentzia egoerarekin arduratutadaude, eta, ekimen honen bitartez, beraiek
ere hondar alea jarri nahi izan dute. Eki-men honen helburua egunotako egoeradela-eta Bizkaian kaltetuak izan diren au-tonomo, enpresa txiki eta ertainentzakodoako marketin eta publizitate zerbitzuaeskaintzea da.
Publizitate solidarioaren agentziak hainbatzerbitzu eskaintzen ditu, enpresen beha-rrizanen arabera. Diseinu grafikoa (markaeraikitzea, logotipoak eta beste irudi kor-poratiboa), marketin digitala (sare sozialendiseinua, web diseinua, SEO, FacebookAds …), merkatarien ikerketa (bench-marking, mistery shopper, datuen analisia…), ekitaldien antolakuntza, kanpainakpublizitateak eta marketin digitaleko ikas-taroak.
Proiektu erreal eta solidario honek ilusiozbete ditu ikasleak
>
.
Lekeit
ioko
Azku
e ikasto
lak b
ere
era
ikin
bat
utz
i d
ie b
eh
arr
izan
han
die
na
du
ten
fam
ilie
i ja
nari
a b
an
atz
eko
. Tu
tera
ko
Arg
ia ikasto
lak e
likag
ai
eko
log
iko
ak d
oan
em
an
diz
kio
Villa
Javie
r fu
nd
azio
ari
.
23
TESTIGANTZAK
KONFINAMENDU EGUNAK,IKASTOLENKOMUNITATEKO KIDEENBEGIETATIK Normaltasunera itzultzeko irrikan, baina ezohikoegoerara egokituta bizitzen ari dira ikastolenkomunitateko kideak
IKASLEAK IKASTOLETARA JOATERIKEZ DUTENEZ, IKASTOLA JOAN DA
IKASLEEN ETXEETARA. DENBORA OSOLABURREAN EGIN BEHAR IZAN DA EGO-KITZAPENA, BURUHAUSTE FRANKORE-KIN, DENERA IRITSI NAHIZ ETA AHALIKETA AZKARREN GAINERA.Ez da batereerraza izan, erabaki asko hartu behar izandira denbora oso laburrean, eta erabakigogor zenbait ere bai. Erabaki horien zu-rrunbiloaren erdigunean egon dira zuzen-dariak.
“Konfinamenduak agindu aurretik iristen arizitzaizkigun mezuekin emergentzia mahaibat antolatu genuen 22 pertsonaz osatua,eta horrek laguntza handia eman zigun era-bakiak hartzeko. Ikastolak oso ondo eran-tzun zuen, irakasle, langile familia eta ikas-leen aldetik. Urduritasunez, presio askorekineta egun gutxitan denontzat berria zen ego-era batean aritu behar genuela aurreikusiz”,esan digu Aitor Iriondok, Axular Lizeoko(Donostia) zuzendariak. Uriondoren kasuan,gainera, pneumoniaz gaixotu zen itxialdiabaino egun batzuk lehenago, eta osatu gabezegoela aritu behar izan zuen. Pneumoniakoronabirusaren ondorio izan zen ez daki,ez diote testik egin, baina, egun, guztiz osa-tua dago.
Eguzkibegi ikastolako (Galdakao) zuzen-dari Itsaso Etxebarria ere antzera mintzatuzaigu: “Bi hilabete hauetan egoera berriraegokitu behar izan dugu eta egokitu gara.Gaitasuna eduki dugu, eta gauza asko izandira. Hezkuntzari begira, etapa bakoitza des-berdina den heinean egokitzapen gaitasuna
ere desberdina izan da. DBHn eta LH 4, 5eta 6. mailetan digitalean beste ohitura ba-tzuk bereganatuta zituzten ikasleek, etabeste mailetan apurtxo bat gehiago kostatuzaigu etxetik lan egitea, baina lortu da. Ira-kasleen aldetik prestasun handia egon dafamiliekin eta ikasleekin harremanetan jar-
Ait
or
Uri
on
do
>
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
24 Ikastola 238
TESTIGANTZAK
>
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
tzeko eta dena aurrera ateratzeko”.
Iparraldean, ikastolen ateak ez dira erabatitxita egon. Osasun langileen seme-alabakzaintzeko boluntario lanetan aritu dira. Kan-boko Errobi ikastolan, esaterako, egunerohiru-lau haur zaindu dituzte, bertako zortziirakasleak txandaka lanean arituz, eta gu-raso batek emandako maskarak erabiliz,Frantziako Gobernuak ez baitzizkien eman.Gainera, asteazkenetan klaserik izaten ezbadute ere, ikastola irekirik eduki dute hauhorientzako. Gainerako haurrak, dena den,ez dituzte ahaztu “Saiatu gara harremanakzaintzen. Astean behin deitzen ditugu eta
gurasoak ere bai. Guk handiekin bideokon-ferentzia egiten dugu astean behin. Gelakaarratsalde pasa egiten dugu kantuan, txis-teak kontatuz, eta abar. Zailtasunetan direnikasleak laguntzeko ere deitzen ditugu. La-nak posta elektronikoz bidaltzen dizkiegu,eta paperean ere bai. Astero karpeta batzukprestatzen ditugu eta gurasoak etortzen diraerosketak egiteko irteten direnean”, azaldudigu Joanes Garcia zuzendariak.
Ikasleengana iristeko eta haien hezkuntzaprozesuak etenik izan ez dezan neurriak har-tuta, bestelako erabaki batzuk ere hartu be-har izan dituzte. Aitor Uriondo: “Ikastolarenhelburu nagusia ikasleak dira, garbi zegoenhezkuntza zerbitzuak zuela lehentasuna,baina gero ere baziren beste erronka potolobatzuk: zerbitzuekin zer egin, arlo adminis-tratiboan, ekonomikoan zer nolako erabakiakhartu… kontrasteak eta buruhauste askoegon dira erabakiak hartzeko orduan, ikusitagainera luze joan zitekeela, eta ongi neurtubeharko genituela. Guk zuzenean ez dugubehin-behineko lanaldiaren eteterik egin,baina gurekin lanean dabiltzan kanpoko en-presetako langileak gureak bezala ditugu,eta haiei eragin die”.
Eguzkibegi eta Errobi ikastoletan egin beharizan dute. “Halabeharrez, beste biderik ezgenuen, baina soldata osorik jasoko dute,Gobernuak ematen ez dien zatia ikastolakbere gain hartu duelako”, azaldu digu Eguz-kibegiko zuzendariak. “Maiatzaren erdianberriro ikastolak ireki behar ditugula esan di-gute; guk argi dugu langile horiek gabeezingo ditugula ireki, eta, beraz, itzuli eginbeharko dute”, gaineratu du Errobi ikastolakozuzendariak.
Hiru zuzendariak bat datoz: konfinamendua-ren alderdirik gogorrena harremanena izanda, kontaktu fisikorik gabe, aurrez aurrekorikgabe lan egin behar izana. “Denok, ikasleek,irakasleek, gurasoek, kontaktu fisikoa etaegunerokotasunaren harremanaren faltasentitu dugu”, kasik hitz berak erabiliz azal-tzen dute hiru zuzendariek. “Baina konturatugara, azken hamarkadan egin dugun lanaketa aurrez antolatutakoak abantaila emandigula. Teknologikoki egindako lanak eta au-rretik martxan jarritako prozedura eta pro-zesu desberdinak benetan lagungarriak izandira. Feed back-ak ugari egin ditugu, kon-tsultatzeko familiak, langileak, ikasleak…egia esan erantzuna bikaina izan da etaegon diren ekarpenak ere oso onak izan diraeta erabilgarriak”, erantsi du Axular Lizeokozuzendariak.
Etengabeko komunikazio hori Eguzkibegieta Errobi ikastoletako zuzendariek ere az-
pimarratu dute. “Tutoreek mantentzen duteharreman zuzena bideokonferentziak, ba-karkako deiak, posta elektroniko bitartez,oso harreman estua eta ia egunero man-tentzen dugu harreman hori. Gurasoekinere berdin. Galdetegiak egin dizkiegu zu-zendaritzatik, eta etapa desberdinetatik ira-kasleek beraiek ere egin diete balorazio es-kaerak. Orokorrean balorazioa ona izan da,egin den lana baloratzen da”, Itsaso Etxe-barriaren ustez.
“Oraintxe bertan garrantzi
asko ematen diogu
egunerokoari, harremanari,
eta ikusten ari gara horixe
dela gehien eskatzen ari
garena denok, ikasleek,
irakasleek eta gurasoek ere.
Konturatu gara gure arteko
harremanek zelako
garrantzia duten guretzat”.
ITSASO ETXEBARRIA
Eguzkibegi ikastolako
zuzendaria
“Teknologikoki egindako
lanak eta aurretik martxan
jarritako prozedura eta
prozesu desberdinak
benetan lagungarriak izan
dira. Feed back-ak ugari egin
ditugu, kontsultatzeko
familiak, langileak,
ikasleak… egia esan
erantzuna bikaina izan da”
AITOR URIONDO Axular
Lizeoko zuzendaria
“Saiatu gara harremanak
zaintzen. Astean behin
deitzen ditugu eta gurasoak
ere bai. Guk handiekin
bideokonferentzia egiten
dugu astean behin. Gelaka
arratsalde pasa egiten dugu
kantuan, txisteak kontatuz…
” JOANES GARCIA Errobi
ikastolako zuzendaria
Jo
an
es G
arc
ia
25
Oporraldia aprobetxatu dute ikastoletan,ikasturte amaiera planifikatzeko, egin denlana baloratzeko eta egin beharreko doikun-tzak egiteko. Ziurgabetasun handia dago.Iparraldean maiatzaren erdialdera ikastole-tara itzuliko ei dira umeak, baina boluntarioaizango da, eta guraso batzuek jada esandiete ez dituztela euren umeak ikastolara bi-daliko. Ziurgabetasuna da, baita ere, nolaantolatu hori dena, kutsatzeko arriskurikgabe. Joanes Garciak azaldu digu ez daki-tela zehazki nola egin itzulera. “Gure lehen-tasuna ikasle, irakasle eta langileen osasunada, eta hori ziurtatu behar da lehenbizi. Tes-tak egitea, maskarak erabiltzea…. Ezinbes-tekoa izango da psikosia gutxitzeko. Gai-nera, guraso asko ez daude prest umeakikastolara itzultzeko. Egokituko gara, bainazein neurritaraino ez dakigu”.
“Itzulera? Ez dakigu nolakoa izango den.Aurreikusten dugu, DBH 4koak itzuliko di-rela. Kezka hori dugu, eta DBHko irakaslee-kin ari gara lanean. Erabakia ez dugu orain-dik hartu. Ideia batzuk baditugu, eta esperodugu Ikastolen Elkartetik ere jasoko ditugulaaholkuak. Gainerako ikasleak bueltatzea osozaila ikusten dut. Bueltatzekotan LH6koakitzuliko dira. Baina txikitxoak ez”, dio Eguz-kibegiko zuzendariak.
Axularren, Batxilergoko ikasleen itzulera ereespero dute, nola izango den argi ez dau-katen arren, eta kezkak eta zalantzak askodiren arren. Halere, itzuli zeintzuk itzuliko di-ren gorabehera, erronka ikasle guztien eba-luazioan kokatu du Uriartek: “Erronka nagu-sia dugu ebaluazioaren inguruan, etahorretan ibili gara eta bagabiltza proposa-men desberdinak mahai gainean jartzen”.
Itsaso Etxebarriari galdetu diogu zer ikasgaiaterako dugun konfinamendu honetatik. “Le-henbizikoa da, aterako garela hemendik.Oraintxe bertan garrantzi asko ematen dioguegunerokoari, harremanari, eta ikusten arigara horixe dela gehien eskatzen ari garenadenok, ikasleek, irakasleek eta gurasoekere. Konturatu gara gure arteko harremanekzelako garrantzia duten guretzat”.
URRUNTASUNETIK, INOIZ BAINO GER-
TUAGO EGON NAHI
Zuzendariak kudeaketan buru-belarri eki-nean, eta irakasleak, berriz, beren ikasleekineta familiekin lanean. Katalin Larrea LehenHezkuntzan dabil Bilboko Abusu ikastolan.Bi fase bereizi zituzten hasieratik; Aste San-tua bitartekoa, eta oporren bueltakoa. “Le-hen Hezkuntza bi multzotan zatitu genuen1, 2, 3 eta 4. maila bitartekoa, eta 5 eta 6.mailak. Erabaki genuen lehenik eta behinalderdi emozionalari ematea lehentasunaeta familia eta ikasleen behar desberdinakdetektatu eta erantzuteari. Familia bakoitza-rekin harremanetan jarri ginen, nola ziren ja-kiteko, gaixorik bazituzten, lana eta etxeauztartzeari begira nola ziren, eta gailuei be-gira zer behar zuten, gure proposamenaegoera horietara moldatzeko”.
Txomin Elorza Gasteizko Armentia ikas-
tolako irakaslea da Derrigorrezko BigarrenHezkuntzan. Ikastola hau izan zen ixten le-henbizikoa, Arabar Errioxakoekin batera.“Hasiera batean, bi asteko kontua izan zite-keela esan zuten; segituan ohartu ginen, or-
dea, luze joko zuela. Ia bi hilabete darama-tzagu eta gogorra izaten ari da. Lan kargahandia eta koordinazio lan handia eskatudigu. Egoera berria da, ahalik eta ongienari gara, baina ez dakigu guztiz ongi ari ga-ren. Indar handiz hasi gara, dena den, opo-rren bueltan ere”.
Bien kasuan, distantziatik ere inoiz bainogertuago sentiaraz zintzaten nahi zuten, etahorregatik etxeekin harremana oso estuaizaten ahalegindu dira. “LH 1-4 multzoan,garrantzia handia eman genion kontaktu bi-suala izateari eta irakaslearekin harremanaez galtzeari. Hori bermatu genuen eta ho-rretan dihardugu oraindik, egunero bideo batbidaliz irakasleak, etxera eramandako ma-terialarekin zer egin esateko. Egunero erron-kak, jolasen gomendioak eta lan proposa-menak izan dituzte. Bideokonferentzia saiobatzuk ere izan dituzte”, esan du Katalin La-rreak. “LH 5 eta 6an, DBHren antzeko plan-teamendua egin zaie. Asteko ordutegi finkoabat ezarriz, ikasgai bakoitzean saio kopuruaketa ordutegia murriztu arren, zuzeneko ko-nexioarekin funtzionatzen dute, eta batezere lanak egin eta igotzeko Drive eta Alexia
“Harro egoteko modukoa
izaten ari da komunitate
osoaren erantzuna, bikaina.
Egoera hau guztia kontuan
izanda, hamarrekoa merezi
dute!”. KATALIN LARREA
Abusu ikastolako Lehen
Hezkuntzako irakaslea
“Lehen bi ebaluazioak
eginda daude, eta hirugarren
hau egiteko informazioa
badugu: guk ikusten ditugu
zeintzuk ari diren lanean,
zeintzuk ez… ebaluatzeko
baliabideak eta informazio
asko daukagu” TXOMIN
ELORZA Armentia
ikastolako DBHko irakaslea
Kata
lin
Larr
ea
Txo
min
Elo
rza
>
26 Ikastola 238
TESTIGANTZAK
>
classroom erabiltzen dute. Arratsaldeak ira-kasleek erabiltzen dituzte bakarreko lan es-trak behar dituzten haurrekin zuzeneko ha-rremanak egiteko”, gaineratu du.
Txomin Larreak nabarmendu duenez, edu-kietan moldaketak egin behar izan dituzte.”Edukietan aurrera jarraitu arren, sinplifikatuegin behar izan ditugu; ez zaude aurrez aurreklaseak ematen, eta ikasleak benetan uler-tzen ari direla ziurtatu behar da. Bideoakprestatzen ditugu, eta bideoekin eta presta-tutako eskema batzuekin eduki berriak aur-kezten dizkiegu eta beraiek ariketak bidal-tzen dizkigute. Bideokonferentziak erabiltzendugu zalantzak argitzeko”, azaldu du. “Edu-kiak emateko orduan motelago goaz, bainaegia dena da ikasle ia guztiek ongi jarraitzendituztela edukiak eta ongi moldatzen ari di-rela, ariketak egiten dituzte… beno hori dadaukagun pertzepzioa, jasotzen ari garen fe-edbackaren arabera”.
Irakasleen arteko koordinazioa funtsezkoabada egoera normalean, are erabakigarria-goa da konfinamendu garaiotan. “Hasierankostatu zitzaigun eta behar bada lan kargahandiegia eman genien ikasleei”, aitortu duTxominek. “Dena berria da guztiontzako, etaoso zaila da, baina koordinatzeko ere irakas-leok ez gaude aurrez aurre eta ez dira bal-dintzarik onenak. Zuzendaritzatik oso ondoari dira lanean, baina dena ongi egitea zailada. Halere, ez da izango ez dugulako nahi,aritu ari garelako”, gaineratu du.
“Oporren ostean hobekuntza gisa erabakidugu, lan proposamenak modu koordinatuanegituratzea; Ikasgai desberdinetako irakas-leak harremanetan jartzen dira guztiek zerbidaltzen duten ikusteko eta oreka bilatzeko”,dio, berriz, Katalinek. “Horrek guztiak Irakas-leentzat formazio sakona eragin du IKTtresna desberdinak erabiltzeko orduan, etatrebetasuna izugarri hobetzea. Etorkizunaribegira, balio hori gurekin eramango dugu”,gaineratu du.
Katalinek ikastola komunitatearen loturak in-dartzeko ikastolan egin diren ekimenak ereazpimarratu nahi izan ditu. “Familiaren zen-tzua gehiago indartzeko, aurretik aurreikusitagenituen ekimenak aurrera atera ditugu for-matua egokituz: bertso bazkari birtual bategin genuen Onintza Enbeita eta Nerea Ibar-zabalekin; gaubela literarioa ere egitekoakginen ikastolan, eta antzeko zerbait egin ge-nuen irakasle eta familiak denok gure etxee-tan; Liburuaren egunean ere irakurtzen arigaren liburuaren azalak eszenifikatzekoerronka luzatu genien ikasle eta familiei etaoso erantzun ona izan zuen. Familiatik fami-liara ekimena ere egin genuen: mezu positi-boz betetako bideoak bidali genizkien familiei,eta mezuak bueltan jaso genituen… zoraga-rria izan zen familien %98k hartu zutelakoparte!”
Egoera honetan hirugarren ebaluazioa nolaplanteatu daitekeen galdetuta, Txomin bai-korra da: “Lehen bi ebaluazioak egindadaude, eta hirugarren hau egiteko informa-zioa badugu: guk ikusten ditugu zeintzuk aridiren lanean, zeintzuk ez… ebaluatzeko ba-liabideak eta informazio asko daukagu, geroikusiko da irizpide nagusiak nola ezartzen di-ren. Ez dakigu oraindik zehazki. Autonomiaeman digute, baina oraindik ez dugu ze-haztu”.
Katalinek komunitate guztia egiten ari denahalegina eta inplikazioa nabarmendu ditu:“Harro egoteko modukoa izaten ari da. Eran-tzuna bikaina ari da izaten. Egoera hau guztiakontuan izanda, hamarrekoa merezi dute!”.Gainera, pentsatzen ari dira, ebaluazioa egi-teko orduan, gurasoen parte hartzea ere ain-tzat hartzea. “Beraiek ikusi dituzte seme-ala-bak lanean, eta haien iritzia ere jakin nahidugu”, esan du.
Txominek ikasleen lan egiteko modua etainplikazioa ere nabarmendu ditu. “Okerrenada faltan botatzen ditugula. Ez da moduerraza nola dauden jakiteko, zertan dabil-tzan, ongi eramaten ari diren egoera….”.DBHko ikasleak, nerabezaroan bete beteandaudela, emozionalki nola bi-zitzen ari diren kezkatzen dugehien: “Gurasoengandikurruntzeko eta lagunekin ego-teko behar handia duten sa-soian dira, eta konfinamendugaraian, berriz, justu kontra-koa gertatzen ari zaie: gura-soekin daude ia uneoro, etalagunekin interaktuatzen dute,baina ezin dute elkarrekinegon. Ez da erraza beraien-tzat, eta, noski, gurasoentzatere ez da izango”. Horregatik,
Txominek nahiko luke gutxienez ikasturte-ari amaiera emateko unean aurrez aurreedukitzea ikasleak.
ETXEETAKO ERREALITATE DESBERDI-
NAK
Gurasoen artean ere askotarikoak dira pan-demiak eragin dituen egoera berriak. Askoetxetik lanean, batzuk lantegian eta lan gehia-gorekin, beste batzuk behin-behineko lanaldiaetenik… Hiru gurasorengana jo dugu haienberri jakiteko.
Maru Erizek bi seme ditu, bat unibertsitateikasketak egiten ari da Iruñean, eta bestea,txikiena, Tuterako Argia ikastolan dabil LH 6.mailan. Hain zuzen ere, ikastola horretakolehendakaria da Maru, eta bertako jangelanere egiten du lan. Koronabirusaren ondorioz,ikastolako jangela kudeatzen duen enpresakbehin-behineko lanaldi etenaldia ezarri dio.Beste jardun bat badu, ordea, eta eusten diohorri, etxetik lanean izanik ere.
“Erosketak egiteko salbu, ez gara etxetik ir-teten. Normalean senarra irteten da, bestekontu batzuk ere egiteko aprobetxatzen dueta”, kontatu digu. Lana, dena online egitendute: “Nik lanaldi erdiz, senarrak, berriz, egunosoa eta, gainera, lana pilatu zaio. Txikiakgoiz osoa ematen du ordenagailuan, ikasto-
“Ikastolan irakasleak topera
ari dira umeekin egoteko.
Arlo guztietan ari da gure
semea eta jarraipena oso ona
da; bera pozik dago,
zuzenean ari da tutorearekin,
tutoreak azalpenak bidaltzen
dizkigu nola ari den
mutikoa...” MARU ERIZ, Argia
ikastolako lehendakaria eta
langilea
Maru
Eri
zM
aru
Eri
z
27
lako lanak egiten. Tutoretzat bat izaten duteegunero. Irakaslearekin ordubeteko saioaegiten dute, eta gero etxerako lanak egitenditu. Ondo moldatzen da, gustura dabil, etaasko ibiltzen da ikaskideekin sarean, etxerakolanak bukatuta elkarri kontsulta egiten dietezer egin duten nola egin duten... Heziketa fi-sikoan egunero erronkatxo bat jasotzen du.Irakasleak jartzen die erronka. Horiek grabatueta bidali behar dituzte”.
Eguneko ordu asko ordenagailuaren aurrean:“Lau ordenagailu ditugu etxean bederen, etaalderdi horretatik ez gabiltza gaizki, baliabi-deak baditugu eta”.
Familia musikaria da Maru Erizena. “Txandakegin behar izaten dituzte, bereziki hiruek, bisemeek entsegatzeko; eta senarra, berriz,musika irakaslea da, beraz.... Neuk ere nirekontura pianoa jotzen dut, baina kaskoak jan-tzita. Beraz, ordutegiak zaintzen ibiltzen gara
musika entsegatzeko, eta bizilagunak ahaliketa gutxien endredatzeko”.
Etxeko bizimoduari dagokionez, lasai egotekoeta gauza askoz hitz egiteko aukera estima-tzen du gehien, seme zaharrenarekin bere-ziki. “Iruñean aste osoa ematen zuen eta as-teburuetan askotan geratzen zen. Beraz,orain denbora asko dugu elkarrekin egotekoeta hori asko eskertzen dut”.
Zorte ona izan dutela uste du: “Ez gaudegaizki, ez garelako gaixotu, familia osoa ongidago. Senarrak lan osoa egiten du. Ni ER-TEan nago nire lanaldi batean, bestean la-nean jarraitzen dut. Baina uste dut zorteaizan dugula anabasa honetan. Ezin gara ke-xatu”.
Ikastolari dagokionez, esker ona azaldu du:“Ikastolan irakasleak topera ari dira umeekinegoteko. Arlo guztietan ari da gure semeaeta jarraipena oso ona da; bera pozik dago,zuzenean ari da tutorearekin, tutoreak azal-penak bidaltzen dizkigu nola ari den muti-koa...”
Laburbilduz, ondo moldatzen ari direla ustedu. “Noski kalera atera nahi dugu, baina ezda lehen bezala izango, dena hankaz goradago, eta dena hain arraroa eta desberdinaizango denez, korapilo bat sortzen zaizu, noizitzuliko garen normaltasunera. Baina konfi-namenduaren aurreko egoerara itzultzeazaila izango da”.
Jakintza ikastolako (Ordizia) gurasoa daJavier Gomez. Bi alaba ditu LHko lehen eta
laugarren mailan. Etxean egoteko asti han-dirik ez du, ezta bere bikoteak ere, biak me-dikuak baitira. Javierrek Gurutzetako ospita-lean egiten du lan koronabirusak kutsatutakogaixoekin. Ospitale honek artatzen ditu gaixokopururik handiena.
“Etxean hala-hala moldatzen gara, ez dugu-lako nahi inor etortzerik gure txikiak zaintzera,eta guk egunen bat jai hartzeko zailtasunhandiak ditugulako. Beraz, alabek denboraasko eman behar izaten dute etxean baka-rrik”, aitortu digu.
“Alabei bidaltzen dizkieten lanen eta egitendituzten bideokonferentzien gainean egonbehar dugu lanetik. Eta etxeratutakoan zeregin duten eta zer ez duten egin kontrola era-maten. Eta goizetan ere deika, nola ari diren,moldatzen ari diren, norbaitek deitu al dien…Estresagarria da hein batean lana egitea etaumeak etxean edukitzea. Baina moldatzenari gara”, erantsi du.
“Gero, lanera zoaz eta psikosi honekin zaude:kutsatuko naizen, kutsatuko dudan, zer jan-tziko dudan. Protokolo guztiak goitik beheraeta zehatz mehatz bete behar… Etxera iris-terakoan ere dutxara, arropak garbigailura…”, ofizioaren ajeak.
Umeak egokitzeko gaitasun handia duteladio, halere. “Noski, egunak eta egunakdaude, eta batzuetan hasten dira nekatutadaudela, aspertuta, hau noiz amaituko dengaldezka… baina helduak baino hobeto mol-datzen ari direla esango nuke”.
Umeek ikastola asko botatzen dute faltan,Javierrek dioenez: irakasleak, ikaskide etalagunekin egotea. “Kalera irteteko baimenadesiratzen daude, jendea ikusteko… Isolatutadaudela ikusten zaie; bideo deiak egiten di-tuzte baina aurrez aurrekoa faltan botatzendute”.
“Etxean hala-hala moldatzen
gara, ez dugulako nahi inor
etortzerik gure txikiak
zaintzera, eta guk egunen bat
jai hartzeko zailtasun handiak
ditugulako. Beraz, alabek
denbora asko eman behar
izaten dute etxean bakarrik”
JAVIER GOMEZ, medikua,
Jakintza ikastolako gurasoa
“Ikastolak ordenagailua eta
lan koadernoak eman
zizkigun, eta Melani egunero-
egunero ari da lanean.
Euskara maila handia lortu du
alabak denbora gutxian, eta ia
dena ulertzen du. Gu
laguntzen ahalegintzen gara
testuak ulertzeko itzulpen
automatikoak erabiliz”.
CRISTHIAN ZENALIA, etxeko
langilea, Jakintza ikastolako
gurasoa
Javie
r G
om
ez
>
Ikastolarekin harreman zuzenak izan dituzteitxialdian, eta gustura daude. “Txikiaren tuto-reak izan ditugun zalantza guztiak argitu diz-kigu deitu dugun bakoitzean, oso ona izanda harremana. Zaharrenarekin, ohituagoadago bideo deietara eta online lan egitera,eta oso ongi moldatzen ari dela ikusten dugu,eta ez dugu andereñoarekin hartu-emanetanjarri beharrik izan. Oso pozik gaude alde ho-rretatik ikastolarekin”.
Hau luzerako doala ikusten du Javier Gome-zek. “Oso luzerako”. Gizartea ere aldatuegingo dela ikusten du: “Hilabete askoan,sozializatzeko modua desberdina izango da.Eta osasungintzari begira, beldurra ematendu, birusa etxera ez ekartzeko arreta handizibiltzen garelako. Eta gero, aiton amonak erehor ditugu, gurekin eta bereziki ilobekin ego-teko irrikan eta alabek ere gogo handia duteaiton amonekin egoteko. Hor ere normaliza-tzea zaila izango du eta luzera joko du. Ta-malgarria da”.
Iluntzean, balkoietatik osasungintzako langi-leei txalo egiten dietenean, sentipen kontra-jarriak eragiten dizkio medikuari. “Alde batetikongi sentitzen naiz, errekonozimendu batsentitzen dudalako. Baina, bestetik, amorrupixka bat ere sentitzen dut; gure egitekoaegiten dugu, ez besterik, heroiak izan gabe.Beti egin duguna egiten jarraitzen dugu. Le-hen osasun sistemaz abusatu egiten zen. Es-
pero dut, hau amaitzerakoan, herritarrek etaagintariek osasun zerbitzuari langileok ema-ten diogun balioa kontuan hartuko dutela.Txaloei baino balio handiagoa emango niokeerrespetuz hartuko bagintuzte”
Jakintza ikastolako gurasoa da, baita ere,Cristhian Zenalia. Nikaraguatik etorri zenOrdiziara, eta duela bi urte eta erdi etorri zenbere alaba Melani. Urte gogorrak izan zirenhastapenekoak, lau urtez alaba ikusi gabeegon behar izan zuelako. Konfinamendu ga-raiotan lanean dabil Ordiziako etxe batzuetan.Senarrak duela gutxi lortu zuen lan egitekobaimena, eta konfinamenduaren aurretik la-nean ari bazen ere, koronabirusak lanik gabeutzi du. Ikastolak ordenagailu bat eta Internetsarbidea utzi dizkio bere alabarentzat eta osoeskertua dago.
“Gogorra da egoera, baina esfortzua egitenari gara. Melani gogor ari da lanean, etxeanikasketak aurrera eramaten. Senarra ere arida alabari laguntzen. Egun asko igaro dirakonfinamendua hasi zela, eta alaba nekatutaeta gaizki sentitzen da batzuetan, baina geroberriro animatzen da. Igandean irten zen le-hen aldiz, baina prekauzio handiarekin. Bel-durrik ez dio egoerari, baina prebentzio neu-rriak ongi ikasiak ditu eta oso arduratsu dabilkalean”, azaldu digu Cristhianek. “Hau hasizenetik normal ari naiz lanean ni, eta ni naizbeldurra duena kutsatzeko”, gaineratu du.
“Aldaketak ez dio askorik eragin alabari. Ikas-tolak ordenagailua eta lan koadernoak emanzizkigun, eta Melani egunero-egunero ari dalanean. Euskara maila handia lortu du alabakdenbora gutxian, eta ia dena ulertzen du. Gulaguntzen ahalegintzen gara testuak uler-tzeko itzulpen automatikoak erabiliz”.
Ikastolarekin Whatsapp aplikazioa, telefonodeiak eginez eta ordenagailuaren bitartez ko-munikatzen da Cristhian. “Tutorearekin, Gar-biñerekin, zalantza txikiren bat dudanean betierantzuten dit, eta beti hor dagoela sentitzendut. Bihotzez eskertzen diot alabarengatiketa gugatik egiten ari den guztia”, dio, bainaeskertza ez da soilik konfinamendu garairamugatzen. “Oso pozik eta eskertua gaudeikastolarekin. Alaba etorri zenean aldaketabortitza izan zen berarentzat: klima, ingurua,
28 Ikastola 238
TESTIGANTZAK
Ain
ho
a
>
“EHUn sartzeko, baxoaren
nota aintzat hartu izan dute
orain arte. Orain Lizeoko
notak balioko dit. Baina
bestelako probaren bat egin
beharko dut unibertsitatean
sartzeko?” AINHOA, Bernat
Etxepare Lizeoko azken
urteko ikaslea
Ch
risti
an
Zen
alia
29
hizkuntza dena desberdina zen beretzat. Pa-zientzia handia izan dute alabarekin irakas-leek, eta bihotzez eskertzen diet”.
IKASLEEN BEGIETATIK
Ikastolako azken urtean dabiltza Ainhoa etaMaddi, bata Baionako Bernat Etxepare Lize-
oan, eta bestea Tolosako Laskorain ikastolan.Irailetik aurrera, unibertsitateko ikasketak has-tea dute helburu, baina horretarako nota erebehar dute. Ainhoak Haur Hezkuntza ikasi nahidu EHUren Donostiako kanpusean. Maddik,berriz, Fisioterapia ikasketak egin nahi dituEHUren Leioako kanpusean. Etxealdiak ikas-keten azken txanpan harrapatu ditu biak, etaegoera berezi honek areagotu egin ditu lehen-dik ere bazituzten ziurgabetasunak.
Halere, egoerara moldatu dira. “Asko aldatuda egoera. Hastapenean zaila zen ikasketaantolatzeko, baina gero itxuratzen hasi da.Eta pixkanaka bideokonferentziak egiten hasigara. Uste genuen konfinamenduan azterke-tak jarriko zizkigutela, baina azkenean esanzuten konfinamendu garaian ez direla azter-ketak aintzat hartuko. Dena den, lanak igor-tzen dizkigute eta eginda bueltatu behar di-tugu, ziurtatzeko egiten ditugula”, azaldu duAinhoak.
Maddik ere urduri pasa zituen lehen egunak.“Hasieratik hasi zitzaizkigun lanak ematen,bideokonferentziak egiten… kasik ikastolanginenean baino gehiago. Gu, gainera, urdurigeunden. Ebaluaketa amaitu berritan, azkentxanpa hasi behar genuela, burua jada uni-bertsitate ikasketei begira jarriak, unibertsitatedesberdinetako eskaintzak aztertzen eta bi-sitak egiten…”. Baina antolatu, antolatu zen.“Beharko!”.
Eguneroko errutina hartu eta eustea bestebiderik ez. “Hasieran hiru ordu eskaintzennizkien ikasketei goizez eta beste hiru arra-tsez. Gero, berriz, egunaren arabera, egu-raldiaren arabera, ordutegia moldatzen joannaiz, gutxiago goizez eta gehiago arratsal-dez”, azaldu du Ainhoak. Kirola egiteko irte-teko baimena hastapenetik edukita, horrekere eragin zuen bere ordutegi moldaketan.“Egunotan denbora gehiago nahi dudana egi-teko. Lehen goizeko seietan jaiki behar nuenikastolara joateko eta seietan itzuli. Oraindenbora gehiago dut irakurtzeko, kirola egi-teko… Lagunekin egotea faltan botatzen dut,noski, baina ahalegintzen gara harremanarieusten telefonoz eta bideokonferentzien bi-tartez”.
Maddik ia hasieratik heldu dio ordutegi jakinbati. “Goizean 9:00etatik 14:00ak aldera arteegoten naiz ikasketekin, eta arratsean tartetxiki bat eskaintzen diet”. Kalera ezin du irtenkirola egiteko, baina egunean hartzen du den-bora etxean ariketa fisikoa egiteko, dela bideotutorial bidez edo bere kasa. Eskubaloian ari-tzen da eta dantzan erebai. Baina konfinamen-duak eragotzi egin diobere gustuko ekintza ho-riek egitea. Lagunekin bi-deokonferentzia askoegiten ditu, bai ikasketakontuez hitz egiteko etabaita elkarren berri izaneta ongi pasatzeko ere.
Ikasketak jarraitzeko etaegunero horretan ari-tzeko arazorik ez duteizan. Kezka gehiagodute, ordea, itzulerarekineta azken ebaluaketanola egingo dieten. “Ezdakite irakasleek beraiekere. Egingo dizkigute az-terketa batzuk eta eba-luatuko gaituzte, bainaera berean FrantziakoGobernuak esan du kon-finamendu aldia ez delaaintzat hartuko; ikusikoda”, errepikatzen du Ain-hoak. “Ez dakit nola mol-datuko garen. Galderaasko daude airean etaerantzun gutxi. Eta guknola erreakzionatukodugu? Zer eskatuko di-gute? Jokoan asko dugueta ziurgabetasun honekasko urduritzen gaitu.
Gainera, unibertsitateko sarrera proba ereegin beharko dugu, eta esan dute malguagoaizango dela, baina horrek onura ekarriko diguikasketak egiteko gutxieneko nota eskatzendigutenoi, ala kalte egingo digu? Bestelakoneurririk hartuko dute?”, galdetzen du Mad-dik.
Ainhoak ez du Baxorik egin beharko. Horre-gatik pozik da, unibertsitate sarrerarako fran-tsesez probarik egin beharko ez duelako.Baina era berean, kezka ere badu. “EHUnsartzeko, baxoaren nota aintzat hartzen zutenlehen. Orain Lizeoko notak balioko dit. Pro-baren bat egin beharko dut?”
Galdera asko dituzte gazteok, eta normalada erantzun gutxi aurkitzea. Galdera askoeta erantzun gutxi dituzte, baita ere, irakasle,zuzendari eta gurasoek. Egunean-eguneanerabaki berrien berri ematen dute agintariek,eta horren arabera gauzak asko alda dai-tezke. Denbora gutxi dago, ordea, eta ikas-turtea amaitzear da
Mad
di
.
“Jokoan asko dugu eta
ziurgabetasun honek asko
urduritzen gaitu. Gainera,
unibertsitateko sarrera proba
ere egin beharko dugu, eta
esan dute malguagoa izango
dela, baina horrek onura
ekarriko digu ikasketak
egiteko gutxieneko nota
eskatzen digutenoi, ala kalte
egingo digu? Bestelako
neurririk hartuko dute?”,
MADDI, Laskorain ikastolako
Batxilergoko 2. Mailako
ikaslea
INTERPELAZIOA
32 Ikastola 238
Bizitzen ari garen honek guztiak eragin duenaren inguruko gogoetaegitea merezi du, eta ondorio bezala, besteak beste, zera azpimarratunahi dugu: ezinbestekoa izan dela egoera honi erantzuteko guztionarteko elkarlana, guztiona, salbuespenik gabe. Kasu honetan ikastolakomunitatea osatzen dugun pertsona eta erakundeak ez ezik,pertsonak ordezkatzen dituzten eragile eta instituzio guztien artekoelkarlana ere beharrezkoa izan da, eta nola ez baita zeurea ere,irakurle.
ELKAR HARTUTAJOKATZEKO GARAIA Guztion arteko elkarrizketen ondorioz ahalik etaneurri adostuenak lortzea da xede nagusia
EZ OHIKO JARDUN HONI ERANTZUTEKOGARRANTZITSUA IZAN DA HEZKUNTZAKOMUNITATEAZ GAIN, HEZKUNTZARIZERBITZUAK ESKAINTZEN DIZKIOTENERAKUNDE ETA ENPRESAK ERE (EDITO-RIALAK, OSASUN ZERBITZUAK, GIZARTELAGUNTZA ZERBITZUAK, INFORMATIKAZERBITZU ENPRESAK, ZERBITZU OSA-GARRIAK ESKAINTZEN DITUZTEN EN-PRESAK…), BAKOITZAK BERE MAILAN,EKARPENA EGITEA, ETA HORRELA EGINDUTE. ERAKUNDE PUBLIKOEKIN ERE EL-KARLANERAKO MOMENTUA IZAN DA;UDAL EDO HERRIKO ETXE ETA UDALZERBITZUAK, ALDUNDIAK, NAFAR GO-BERNUA ETA EUSKO JAURLARITZA.
Denok gara beharrezko, eta guztion artekoelkarrizketen ondorioz ahalik eta neurri ados-tuenak lortzea da xede nagusia. Adostasunhorietatik elkarlana eta elkartasuna garatu be-harko genuke. Bide horretan aurkitu ditugutraba nagusiak; batetik, Hezkuntza-eragileenarteko elkarlana ez da egoerak eskatzen zuenmailan egon hainbat momentutan, eta beste-tik, egoera zail bezain korapilatsu honetan ko-munikazio eza, alde bakarreko erabakiak, ziur-gabetasuna… izan dira nagusi. Kontzientegara honen guztiaren kudeaketa ez delaerraza eta alde guztiak asebeteko dituen era-bakiak hartzea ezinezkoa dela; hala ere, hez-kuntza eragileekin kontsultatu gabeko eraba-kiak hartzea eta hauek betearaztea ez dugu
uste prozedura egokia denik, gainera, gurehezkuntza sistemaren gabeziak gehiago na-barmendu diren une batean.
Ipar Euskal Herrian, gainera, ikastoletako ira-kasle eta langileek gurasoekin batera kudeatudute krisia osoki. Parisek, beti bezala, agin-duak eman ditu, baina inolako kontsultarikgabe eta inolako baliabiderik eman gabe ikas-toletan osasungintzako langileen haurren de-rrigorrezko harrera segurtatzeko. Eta Hego-aldean ez bezala, ikasturte bukaera bitarteanikasgela guztiak ireki beharko ditugu, 15 ikas-leko taldeekin, baina inolako baliabide gehi-garririk gabe.
Honetan ardurak eta erantzukizunak ere ba-daude. Hezkuntza sailen presentzia faltanbota dugu, kontraste eta akordiorako mahaibat faltan bota dugu, komunikazio zuzen etagardena faltan bota dugu… Hala ere, garaizgaude oraindik beste testuinguru bat sortu etaguztion artean Euskal Hezkuntza sistemariegokitutako erabakiak hartzeko.
Pandemia honek guztioi gain hartu digu, ez-jakintasunetik erabakiak hartu izan dira etaerabaki horien aurrean guztiok arduraz jokatubadugu ere, ondorio latzak izan ditu. Hala ere,ez dugu atzera begira jarraitu nahi, ez duguegindako akatsetan zentratu nahi, etorkizunairudikatu eta guztion artean eraiki nahi dugu.Asko dira egin beharko ditugun apustuak,hartu beharko diren erabakiak, erantzun be-
harko ditugun galderak… eta horiei era bate-ratu eta koordinatuan heltzeko gure prestuta-suna agertu nahi diogu hezkuntza komunitateosoari eta, nola ez, Hezkuntza Saileko ardu-radunei. Honi aurre egiteko ordua da, ausar-diaz jokatzeko garaia da eta elkarrekin jardu-tea ezinbestekoa dela uste dugu.
2020-2021 ikasturtea ate joka dugu, bainaorain ere ziurgabetasun egoera batean koka-tzen gara. Ikasturte berezia izango da berriroere, aurrez aurreko ikaskuntza eta irakaskun-tza zalantzan dagoen honetan, errealitate ez-berdinak irudikatu eta horiei erantzuteko es-kola antolaketa eta bitartekoak behar ditugu.Horrez gain, ikasturte honetan bizitakoarenondorioak ere kudeatu beharko dira; mailaemozional eta pertsonalean sortutako egoe-rak, teknologiarekiko dugun estrategiak, eus-kararen egoera hezkuntzan, osasun mailakoprebentzioa eta bestelako neurriak, curriculummailan egin beharreko egokitzapenak…
INDARGUNEAK BALIATU
Azken hilabeteetako esperientzia dugu honiguztiari forma ematen laguntzeko. Izandakobeharrak eta hutsuneak identifikatzea etaondo egindakoak eta indarguneak baliatzeaezinbestekoa izango da etorkizuneko hezkun-tza eredua diseinatzerako orduan. Lan hauguztia aurrera eramateko denbora behar da;denbora eta lidergoa, eta horregatik uste dugulehenbailehen ekin behar diogula lanari. Hori
33
Hezkuntza sailen presentzia faltan bota dugu, kontraste eta
akordiorako mahai bat faltan bota dugu, komunikazio zuzen
eta gardena faltan bota dugu… Hala ere, garaiz gaude oraindik
beste testuinguru bat sortu eta guztion artean Euskal
Hezkuntza sistemari egokitutako erabakiak hartzeko
da EAEko zein Nafarroako hezkuntza saileiplanteatu nahi dieguna, guzti hau koordina-tuko duen Hezkuntza eragileen arteko mahaibana abian jar dezatela. Udalei ere dei egitendiegu hezkuntza eragile eta herritarrak bildukodituzten mahaiak osa ditzaten.
Hezkuntza sailek, administrazioek gidatukoduten prozesuetan, hezkuntza eragileen partehartzea eta jarrera konstruktiboa bermatu be-har dira. Ekarpenak egitea, adostutako irten-bideak aurkitzea eta irtenbide horiek zabaltzealirateke mahai horietako kideen egitekoak.Ikastolen komunitatea prest dago horretarako,beti bezala; Ikastolak, Ikastolen Elkartea etagure komunitate osoa lagun izango dute go-goeta partekatzeko eta irtenbideak adosteko.Elkar gaitezen eragile guztiok ikasturte amaie-ratik harago asko dugu hitz egiteko eta.
Ekin diezaiogun, bada, lanari!
Eu
sko
jau
rlari
tzako
Hezku
ntz
a s
aila
Nafa
rro
ako
go
bern
uko
Hezku
ntz
ad
ep
art
am
en
du
a
.
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
34 Ikastola 238
ETORKIZUNA
Bizitzen ari garen egoera honetan beharrezkoa da aurreko bizitzaohiturei erreparatu eta hausnarketa egitea. Etorkizunera begira jarri etaeguneroko horretatik zer mantendu eta zer ezabatu behar dugungogoeta egitea, alegia.
HONETATIK GUZTITIK ZERATERAKO DUGU? Pandemiaren ondorioz egin beharreko hainbatgogoeta gizarte ereduaz eta hezkuntza ereduaz
KALITATEZKO BIZITZA BAT IZATEKO LANEGITEN DUGU; GU ETA GURE FAMILIAETA GERTUKOENAK GUSTURA ETA PO-ZIK BIZITZEKO, OINARRIZKO BEHARRAKASETZEKO, AISIALDIAN ARITZEKO, HA-RREMAN SAREAK OSATZEKO… HALAERE, MUNDU OREKATU ETA JUSTU BATETA GIZARTE INDIBIDUALISTA, KONTSU-MISTA, SUPERFIZIAL ETA BEREKOI BA-TEN ARTEAN DAGOEN MARRA OSOFINA DELA ARGI IZAN BEHAR DUGU. Gi-zarte berekoi baten hatzamarretan heldutabizi izan gara azken urte luzeetan, mundukobeste lurralde batzuetan gertatzen denakgugan eraginik izan gabe. Emakumeen kon-trako indarkeria, haurren esplotazioa, pe-trolio eta ondasun naturalen kontrola ira-bazteko gerrak, askatasun urraketak,
korrupzioa, neurrigabeko kutsadura… Askodira gertakari ustelak eta gure eguneroko-tasunaren parte dira, kontzientzia hartzeaeta horietan eragitea gure esku dagoen zer-bait da. Gogoetarako gai batekin itxi nahidugu idatzi honen sarrera, gizateria sufritzenari den momentu hauek naturarentzat ar-nasgunea izaten ari dira, paradoxa honekzer pentsatua ematen du.
Hau guzti hau ikasteko baliagarria izan beharzaigu. Agian ahaztuta edota beste plano ba-tean genituen bizipen eta eguneroko sentsa-zioak berpizteko balio behar du: familian ego-tea, seme alabekin kalitatezko denboraigarotzea, behar materialetatik harago beharafektibo eta emozionalei erreparatzea, amalurra maitatu eta zaintzea… Familia eta ingu-
rukoen arteko komunikazio eta harremanakindarrean jartzeko baliatu behar dugu bizitzen
Eskola antolaketa,
ordutegien diseinua,
taldekatze ezberdinak, barne
zein kanpo espazioaren
erabilera… eraldatu beharko
ditugu, eskenatoki berriak
irudikatu eta eraiki beharko
dira. Ikasleekin eta
irakasleekin ere gogoeta
egin behar dugu.
35
Guzti honetatik irtetzea kostako bazaigu ere, indartuta atera
beharko ginateke, pertsona hobeak izan eta gizarte jasangarri
eta justuago bat eraikitzeko. Bien bitartean, zaindu zuen burua
eta zaindu maite duzuen hori.
ari garen momentua. Ildo beretik, gizarte mai-lan garai batean bizirik zeuden baloreak be-rriro hartzeko momentua izan daiteke; auzo-lana, militantzia, gure hizkuntza eta kulturarenalde jarduteko ezinbestekoak izan diren usa-dio eta ohiturak berraztertu, indartu eta ber-asmatu behar ditugu benetako gure printzi-pioekin koherente izanez. Izan ere, egoerahonek lehentasunak behar duten tokian jar-tzera eraman gaitu eta prozesu honetan ikas-tolak eredu izan behar gara. Talde bezala jo-katuz gero indartuta aterako gara eta Euskalgizarteak eskertuko du.
Hezkuntzara etorrita, guzti honek aldaketabat ekarri behar du. Hezkuntza sisteman, orohar, eta Ikastola ereduan, zehazki, eragin be-har du. Ikasleen jarraipenean, arreta pertso-
nalizatuan, zailtasunak gainditzeko irakasle-aren esku hartzean, ebaluazio hezigarrian…Horrez gain, eskola zein ordutegi eta egute-gien antolaketa eragin zuzena izan behar du.Ikasle guztiak, aldi berean, lanketa berdinaegiten aritu behar dute? Espazio berdin ba-tean denbora guztian adin berdineko ikasleakelkartzeak balio digu? Noiz? Zertarako? Or-dutegi trinkoak eta arloen antolaketa ikaslea-ren ikasketa prozesuan laguntzen du edotaeskola antolaketa errazten?... Ez dira egunbatetik bestera erantzun daitezkeen galderak,hausnarketa sakona eskatzen dute, ikerketaeta ondorioetara iristea. Ondorio horietan oi-narrituta eskola antolaketa, ordutegien disei-nua, taldekatze ezberdinak, barne zein kanpoespazioaren erabilera… eraldatu beharko di-tugu, eskenatoki berriak irudikatu eta eraiki
beharko dira. Ikasle eta irakasleekin ere go-goeta egin behar dugu.
Laburbilduz, garai gogorrak bizitzen ari garazalantzarik gabe. Askatasuna eta mugikorta-suna kendu dizkigute eta gure osasun mentalzein fisikoan eragina izaten ari da. Hala ere,aukera bezala ikusten saiatu behar gara, al-daketarako aukera gisa. Ikasle zein irakasle-ekin gogoeta egiteko momentua da; lehenta-sunak identifikatu eta pertsona moduanhazteko baliatu dezagun bizitako guztia. Guztihonetatik irtetea kostako bazaigu ere, indar-tuta atera beharko ginateke , pertsona hobeakizan eta gizarte jasangarri eta justuago bateraikitzeko. Bien bitartean, zaindu zuen buruaeta zaindu maite duzuen hori.
aldizkaria.ikastola.eus@ikastola_aldizk
36 Ikastola 238
EGITEKEGERATUTAKOAK
Ikastolen VII. Batzarraren prestaketarako eskualdeko bilerak, ikastolenudaberriko jaiak, Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoak eta EskolartekoBertso Txapelketa egiten edo egitear ginen Covid 19 koronoabirusarenpandemia lehertu zenean. Batzuk bertan behera geratu dira, besteak,berriz, atzeratu egin behar izan ditugu.
PANDEMIAK ERAGOTZIDIGUNA Bertan behera utzi edo atzeratu egin behar izanditugu abian genituen egitasmo handi batzuk
IKASTOLEN VII. BATZARRA PRESTA-TZEKO ESKUALDEKA EGITEN ARI GINENBILERETAKO ASKO EGINDA ZEUDELA,ETA IKASTOLEN PARTE-HARTZEA BER-MATU ETA HAIETAN EZTABAIDA BIDERA-TZEKO IZENDATUTAKO DINAMIZATZAI-LEEN PRESTAKUNTZA LANAK AMAITUAKZIRELA, LEHERTU ZEN PANDEMIA EUS-KAL HERRIAN. ONDORIOZ, PARENTESIBAT EGIN BEHARRA IZAN DUGU, ETAHELDU DEN IKASTURTERA ATZERATUDUGU PROZESUA.
Programatutako eskualdekako hemeretzibileretatik 11 egin ziren. Beste zortziak ezinizan ziren egin. Esan behar da, dena den,oso aberasgarriak izan zirela egindako bi-lerak. Ikastolakideen erantzuna paregabeaizan zen; gutxi gora behera 450 ordezkarikhartu zuten parte 11 bilera horietan, batezbeste 40 lagunetik gorakoak izan ziren.Horrek ematen du ikastolen artean gaiakpiztu duen interesaren neurria, eta, era be-rean, ikastolako komunitateko kideek pro-zesu honetan parte hartzeko duten gogo-aren neurria ere ematen du.
Pandemiak prozesu hau eten egin zuen,eta, era berean, Batzarrerako prestatutakoegitasmoei ere eragingo die, ikasgai askoateratzen ari garelako ezohiko egoera ho-netatik, eta horiek ere bildu beharko dire-lako hurrengo hamarraldirako erronka na-gusiak zehaztu eta ikastolak haiei aurreegiteko prestatzeko.
UDABERRIKO JAIAK, UDAZKENEAN
Ikastolen udaberriko jaiei ere bete-beteaneragin die pandemiak. Herri Urrats, Ibilal-dia eta Araba Euskaraz ez dira maiatz-
ekainetan egingo. Jaiei eustea erabakidute, ordea, egungo formatuan edo bestemodu batean (orduko egoeraren araberaerabakiko dute), baina egiteko asmoadute. Udazkenera atzeratu dituzte jaiak,eta orain datak eta formatuak pentsatzenari dira, Kilometroekin eta Nafarroa Oine-zekin koordinatuta.
Kilometroek ere udaberri hasierarako pres-tatuta zituzten Milimetroak ospakizunakere bertan behera geratu ziren. Aurkez-pena egin zuten, martxoaren 12an, bainaaurkeztu eta berehala bertan behera utzibehar izan zituzten.
IKASTOLEN JARDUNALDI PEDAGOGI-
KOAK
Ikastolen jaiak bezala, urteko hitzordu na-gusietako bat dira Ikastolen Jardunaldi Pe-dagogikoak. Apirilean egiten dira, eta apirilosoa konfinamenduan igaro dugu guztiok.Ondorioz, jardunaldi hauen hogeita zazpi-garren ekitaldia bertan behera geratu da.
Parte-hartze handia izaten dute jardunal-diok, eta jende oso interesgarria ekartzendute, berrikuntza pedagogikoakezagutzeko eta gai nagusietan sa-kontzeko balio izaten dute, gero,ahal dela, ikastoletara eraman etahan martxan jartzeko helburuarekin.Ikastoletan egiten diren praktikaonen erakusleiho paregabeak erebadira jardunaldiok.
Pandemiak utzitako ondorioak etaezohiko egoeratik ateratako ikasgaiakasko dira, eta ziurrenik heldu den ur-teko jardunaldiak aste eta hilabeteo-tan ikasi dugunaren isla izango dira.
ESKOLARTEKOA, BERTAN BEHERA
Otsailaren amaieran abiatu eta ekainarenbukaera aldera amaitzekoa zen aurten Es-kolarteko Bertso Txapelketa, Ikastolen El-karteak eta Bertsozale Elkarteak elkarla-nean antolatutakoak. Hasi egin zen, bainahasi eta aste gutxira bertan behera geratubehar izan zen txapelketa, bai bat-batekosaioei dagokionez eta baita bertsopaperlehiaketari dagokionez ere.
Pandemiak VII. Batzarraren
prestaketaren prozesua eten
egin zuen, baina, era berean,
ikasgai asko ateratzen ari gara
ezohiko egoera honetatik, eta
horiek ere bildu beharko dira
hurrengo hamarraldirako
erronka nagusiak zehaztu eta
ikastolak haiei aurre egiteko
prestatzeko.
37
Gure ikasleen ahotanasleen ahoe ikGur antasleen aho an
Non egin dituzu orain arteko ikasketak?Baduzu zaletasunik?Ikasketak Urretxu Zumarraga Ikastolan burutunituen. Haur Hezkuntzatik Batxilergora egonnintzen bertan eta esperientzia aberasgarriaizan zen. Nire zaletasuna lagunekin jarduerakegitea da: bidaiatzea, kirola egitea, pa-rranda…
Zergatik aukeratu zenuen gradua? Etazergatik Mondragon Unibertsitatea?Atzerriko hizkuntza beti izan da interesgarrianiretzat. Hizkuntzak asko gustatu izan zaizkit,baina bereziki ingelesa. Honen irakaskuntzanaldaketa sakon bat egin behar dela deritzot,hobetze prozesu bat, eta hori egiteko helbu-ruarekin aukeratu nuen gradua. Unibertsita-tea aukeratzerako garaian ez nuen zalantzahandirik izan. Bertan ikasten ezagun asko di-tut eta horien iritziek asko lagundu zidaten.
Nola baloratuko zenuke orain artebizitako esperientzia?Esperientzia oso positiboa izan da eta tuto-reekin sortutako harremana oso polita. Ira-kasle izateaz gain nire bidelagun zirela sen-tiarazi didate eta hori oso garrantzitsua izanda nire garapenerako. Nigan konfiantza zu-tela erakutsi didate eta horren ondorioz emai-tza egokiak lortu ditut.
Nola definituko zenuke Humanitate etaHezkuntza Zientzien Fakultatean jasotzenduzun ikasteko metodologia?HUHEZIk pertsonalizazioan oinarritutako me-todologia du, hau da, ikaslea bihurtzen dabere ikaskuntza prozesuaren protagonista.Irakasleek askatasun handia ematen digute,jarraitu behar dugun bidea zein den ongi azal-duz. Balio asko ematen diot faktore horri,gure interesak kontuan hartzen dituztelako.Horrez gain, kooperatibismoan lantzen ira-kasten digute.
Unibertsitatetik zer da gehien gustatzenzaizuna eta gutxien?Gehien gustatzen zaidana kideekin sortzenden harremana da. Taldelan asko egitearenondorioetako bat gure gelan dagoen harre-man bikaina da. Horrez gain, praktikak egi-teko eta atzerrian ikasteko dauzkagun au-kerak ikaragarriak iruditzen zaizkit. Datorrenurtean Txekian egingo dut lehen sehilabe-tea.Gutxien gustatzen zaidana da egun bizi du-gun egoerak ekarri dizkigun albo kalteak,hezkuntza graduetan egiten ari diren berri-kuntza prozesuak eraikina berritzea ekarribaitu eta horren ondorioz tokiz mugitu beharizan dugu.
Errealitatearekin lotura dute ikasketek?Bai, noski. Irakaslearen lana etengabe berritubehar den zerbait da: gizartearen erritmoberdina jarraitu behar du, umeek dituzten be-harrei erantzun bat emateko. Honen ondo-rioz, gure ikasketek errealitatearekin oso lo-tura zuzena dute: eguneroko bizitzan eskolansortu daitezkeen erronkak, zalantzak, gataz-kak, egoerak, etab. lantzen ditugu. Gaur egunikasten ari naizen teoria hamar urte barruezin izango dut guztiz erabili, nire irakasleprofila etengabe eraberritu behar izango du-dalako.
Etorkizunari buruz zeintzuk dira zureasmoak?Hezkuntzan lan egin nahi nuke. Nire lehe-nengo helburua lehen hezkuntzan ingelesekoirakasle izatea da. Hala ere, ez dut aterik ix-ten. Oso interesgarria iruditzen zait DBHedota batxilergoan irakasle izateko aukera.Unibertsitatean irakasle izatea ere ikaragarrigustatuko litzaidake. Baina, nork daki? •
“Ikaslea bihurtzen da bere ikaskuntza prozesuarenprotagonista”
Iñaki Tejedor Herranz
“Esperientzia osopositiboa izan da etatutoreekin sortutakoharremana oso polita.
Irakasle izateaz gain nirebidelagun zirela sentiarazi
didate eta hori osogarrantzitsua izan da nire
garapenerako”.