iraiz aparatua aurkezpena
TRANSCRIPT
Iraizketa
• Zelulek kanporatu beharreko hainbat hondakin-substantzia sortzen dituzte:CO2, amoniakoa, urea….
• Hondakin-substantzia horiek odolera igaro ondoren iraiz organoetara helduko dira, bertatik kanporatuz.
Organo iraizleak
1. Birikak: Arnasketa zelularrean sortutako CO2 –a kanporatzen dute.
2. Izerdi guruinak: Larruazaleko dermian pilaturik aurkitzen diren hodi meheak dira. Guruin exokrinoak dira. Jariatzen duen likidoa izerdia da. Bere konposizioa gernuaren oso antzekoa da (ura, gatz mineralak eta substantziak organikoak) nahiz eta diluituagoa izan.
Izerdi kopurua aldakorra da: tenperatura, egoera emozionala, edandako bolumena, …
Bestalde, gorputzeko tenperatura erregulatzaile gisa ere jokatzen du.
3. Gernu aparatua: Iraizketa produktuak gernuaren bidez kanporatzen ditu.
Iraiz aparatuaren funtzioak
1. Metabolismoaren hondakinak kanporatu.
2. Homeostasia: •Barne inguruneko ur kantitatea, gatzen kontzentrazioa eta abarren erregulazioa.
3. Era berean, giltzurrunak funtzio endokrinoa ere badu:
Giltzurrun gaineko azalak hainbat hormona ekoiztu eta odolera jariatzen ditu:
–Adrenalina, Aldosterona eta Kortisola.
Gernu aparatuaren anatomia
1. Gizakiaren gernu-aparatua
2. Giltzurruna
3. Giltzurrun-pelbisa
4. Ureterra
5. Puxika (Maskuria)
6. Uretra
7. Giltzurrungaineko guruina
8. Giltzurrun arteria eta zaina
9. Beheko kaba zaina
10. Abdomeneko aorta
11. Arteria eta zain iliakoa
12. Gibela
13. Heste lodia
14. Pelbisa
Gernu aparatuaren anatomia
Nagusiki gernu aparatuan bi organu mota bereizten ditugu:
• Giltzurruna: Odoleko hondakinen iragazketa burutzen da bertan.
• Gernubideak: Iragazitako sustantziak kanporatzeko erabiliko
direnak (Ureterra, Maskuria eta Uretra)
Giltzurrunak
• Abdomenean dauden organoak dira. • Gernu-aparatuaren atalik handiena da
anatomikoki, eta funtzioei dagokienez ere nagusia da. Bere unitate funtzionala nefrona da.
• 10cm-ko luzera eta 6cm-ko zabalera du. • Giltzurrun bakoitzaren gainean guruin
endokrino bat kokatzen da: giltzurrungaineko guruina.
• Giltzurrun arteria eta zainak eta ureterra hilioa izeneko irekigunetik giltzurrunetara sartzen
Giltzurruna
1. Piramidea
2. Arteria eferentea
3. Giltzurrun arteria
4. Giltzurrun zaina
5. Hilioa
6. Pelbisa
7. Ureterra
8. Kaliz txikia
9. Giltzurrun guruina
10. Azpiko guruina
11. Gaineko guruina
12. Zain aferentea
13. Nefroia
14. Kaliz txikia
15. Kaliz handia
16. Papila
17. Giltzurrun zutabea
Gernubideak
URETERRA
• Ureterrak giltzurrunetatik maskurira gernua eramaten duen hodi gihartsua da.
• 25-30cm inguru neurtzen dute.
• Ureterrak maskuariarekin bat egiten duen tokian balbula bat aurkitzen dugu gernuak atzera egin ez dezan.
Gernubideak
MASKURIA
• Puxika edo maskuria giltzurrunek isuritako gernua biltzen duen giza organoa da.
• Oso organo gihartsua da, eta pelbisaren behealdean kokatuta dago.
• Atzealdean bi ureterrekin komunikatuta dago eta behealdean uretrarekin.
• Organo honek 400-620 ml bitarteko edukiera izan dezake.
Gernubideak
Gernubideak
URETRA
• Uretra gernua puxikatik kanpoaldera bideratzen duen hodia
da..
• Emakumeenak 2-5 cm bitartean neurtzen du eta gizonezkoena 20 cm.
• Gizonezkoetan ugal aparatuaren hodi batekin elkartzen da beraz, honek esperma kanporatzea ahalbideratzen du.
• Bertan dagoen esfinterrak kontrolatzen du borondatearen bidez edo konszienteki gernuaren jarioa.
Gernubideak