irakurketa kooperatiboa
DESCRIPTION
Irakurketa Jardunaldian aurkeztutako praktika ona. Práctica presentada en la Jornada de Lectura.TRANSCRIPT
TUTORITZAK Sansomendiko IPIan
IRAKURKETA
SUSTAPENA
MOTAK: Apadrinamiento lector/ Irakurketa sustapena Grupos interactivos/ Talde elkarregileak Apadrinamiento en el laboratorio/
Laborategian sustapena Apadrinamiento en matemáticas/
Matematiketan sustapena
IRAKURKETA SUSTAPENA ¿ZER DA?
Jarduera hau honetan datza: maila handiagoetako ikasleek beraiek erakutsi eta transmititu diezaietela txikienei irakurketaren balorea.
Kontua da Lehen eta Bigarren Mailetako ikasleek jokatu dezatela irakurle papera Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako beren ikaskideen aurrean, haur literaturako pasadizuak txikiekin biziz eta haiei ipuinak kontatuz.
Irakurketaren sustapena, azken finean: irakurketa zaletasuna sortzeko proiektu bat.
Adibide bat izango litzateke…
IRAKURKETA SUSTAPENA ¿Zein da gure helburua?
Narrazioak entzuten dituzten ikasleengan entzute, aditasun eta ulermen gaitasunak sustatzea.
Irakurketa egiten duten ikasleengan, aldiz, irakurtzeko eta jendaurrean azalpenak emateko gaitasunak sustatzea. Honenbestez, pertsonen arteko harremanak ere indartu egiten dira.
IRAKURKETA SUSTAPENA ¿Zein da gure helburua?
“Zentroko ikasleen arteko interdependentzia positiboa garatzea”
“Gaitasun ezberdinen garapena bultzatzea: hizkuntzazko gaitasunak,sozialak eta hiritar gisakoak (gizarte gaitasunak). Bultzatu nahi dira era berean ikasten ikasteko gaitasuna, autonomia eta ekimen pertsonala.”
Irakurleak…
¿Zer lortzen dugu?
IRAKURKETA SUSTAPENA Helburuak:
Irakurleei begira: Irakurketa gaitasuna garatu. Irakurketa adierazkorraren jarduera erraztu ondorengo
ariketak medio: bokalizazio egokia, intonazioa, erritmoa, hizkuntza erregistroak eta ahots inflexioak, besteak beste.
Irakurketarekiko zaletasuna sustatu entzulearen mailara egokitu behar duen heinean.
Pertsonen arteko harremanak indartu, ikasle txikiagoak norberaren parekoak moduan tratatzen dituelarik.
Entzuleei…
Zerdakarkig
u?
IRAKURKETA SUSTAPENA Entzuleei begira:
• Entzute aktiboaren gaitasuna garatu.• Ahozko testuekiko aditasuna eta ulermena
hobetu.• Zeinu grafikoen behaketa eta bereizpena indartu.• Narrazioari buruzko arreta sustatu, egoerak eta
pertsonaiak identifikatuz• Liburuekiko errespetua sustatu.• Adin ezberdineko pertsonei egokitzen jakin.
IRAKURKETA SUSTAPENA TUTOREENTZAKO ORIENTABIDEAK:
Saiatu ahozko komunikazioaren osagarriak gogoratzen: ahotsaren altuera, artikulazioa, erritmoa, keinuketa, zantzu bisualak eta emoziozkoak.
Orduan…
Nola egiten
dut hori?
IRAKURKETA SUSTAPENA Ahotsaren altuera: ez da
garrasi egin behar. Elkarrizketaren ohiko tonua hartzea komeni da, baina beharrezko bolumena ziurtatuz.
Artikulazioa: funtsezkoak dira ahoskeraren gardentasuna eta argitasuna; hitzak ondo ahoskatu, beraz, tartean pausa arina eginez eta esaldiak ondo taxutuz.
APADRINAMIENTO LECTOR Intonazioa: belarrientzat
atsegina den ahotsa, sentimenduen aniztasunaren ñabardurak adierazteko balio izango duena.
Erritmoa: lasai eta patxadatsu irakurri behar da, baina narrazioaren indarra norbereganatuz kontakizuna bizia eta alaigarria bihur dadin.
IRAKURKETA SUSTAPENA TUTORIZATUENTZAKO ORIENTABIDEAK:
Entzulearen papera itxuraz pasiboagoa da, baina entzutea benetako buru-ekintza bat da, arreta eskatzen baitu eta aukerak burutzeko jarrera.
Entzute aktiboa komunikazio prozesu egoki baten osagarria da, eta jakin genezake noiz gertatzen den, zeren eta igorlearen portaera hartzailearekiko hobetu egiten baita: bien arteko nolabaiteko enpatia sortzen da.
IRAKURKETA SUSTAPENA Zer behar dugu?
Baliabideak: Materialak
Liburuak (berdinak, ezberdinak...)
Erregistro orriak (liburutegia)
Espazioak Gela,liburutegia,
patioa
IRAKURKETA SUSTAPENA
Denboralizazioa: Kurtso osoan zehar burutu beharreko jarduera Asteko jarduera 30etik 40 minutu arteko jarduera
Parekatzeak: Hasieran irakasleak egiten du irizpide jakin batzuen
arabera ( heterogeneotasuna bilatuz edo beharretara egokituz, esate baterako)
IRAKURKETA SUSTAPENA
Gauzatze prozesua: Prestatze-saioak (tutoreak, liburu aukeraketa, funtzioak eta
ikasleak, besteak beste). Tutoreak aurretik landu beharko du irakurketa, gelan, eta
guztien aurrean egin aprobak. Lehenengo topaketa, azalpena eta kontratu sinaketa. Liburuaren aukeraketa eta irakurketaren espazio fisikoa Irakurketaren hasiera
Heldua irakurle Tutoreak irakurle Bikoteak irakurle
Saioak
Eta azkenean... tertuliara iristen gara
IRAKURKETA SUSTAPENA Ondoren, laburpentxo honetan, erakutsiko
dugu nola eramaten dugun irakurketa tutoritza Sansomendiko IPIan:
http://www.youtube.com/watch?v=V5xk6gsRQRs&feature=youtu.be