izan zirelako gara! bihotz gaztea ikastolako ahozko historiako … · ahozko historiako proiektua:...
TRANSCRIPT
393Ikastaria. 16, 2008, 393-413
Historiaren ikerkuntzan ahozko lekukotasunak ohiko lanabesak dira, baina zer gertatzen da leku-kotasun horiek jasotzea eta historia bera idaztea ikaskuntza tresna bilakatzen dugunean? SanturtzikoBihotz Gaztea Ikastolak ideia horri heldu eta ahozko historiako proiektua taxutu eta garatu du, haur hez-kuntzatik hasita derrigorrezko bigarren heziketakorainoko ikasleak ikerlari bihurtuz. Lan honetan proze-su hori nola egin zen ulertzeko gakoak azalduko ditugu, hezkuntza formal zein ez-formaleko inguruma-rietan ere historia beste era batez ikastea abentura ziragarria dela erakutsiz.
Giltza-Hitzak: Lekukotasun pertsonalak. Ahozko historiako eskola proiektuak. Historiaren didaktika.
Los testimonios orales son instrumentos habituales de la investigación histórica, pero ¿qué pasacuando convertimos la recogida de esos testimonios y la redacción de la propia historia en herramien-ta de aprendizaje? La Ikastola Bihotz Gaztea de Santurce se ha hecho eco de esa idea y ha prepara-do y desarrollado un proyecto de historia oral, convirtiendo a los alumnos, desde educación infantilhasta educación secundaria obligatoria, en investigadores. En esta obra explicaremos las claves paracomprender cómo se ha llevado a cabo este proceso, demostrando que aprender historia de otra for-ma puede ser una aventura impresionante, tanto en la educación reglada como en la no reglada.
Palabras Clave: Testimonios personales. Proyectos escolares de historia oral. Didáctica de lahistoria.
Les témoignages oraux sont des instruments habituels dans les travaux de recherche historique.Mais, qu’arrive-t-il lorsque nous transformons la collecte de ces témoignages et la rédaction de la pro-pre histoire en outil d’aprendizaje ? L’Ikastola Bihotz Gaztea de Santurce s’est fait l’écho de cette idéeet a mis au point et développé un projet d’histoire orale, en transformant en chercheurs les élèves del’enseignement primaire et secondaire. Nous offrons, dans cet ouvrage, les clés pour comprendre ledéroulement de ce processus, qui a montré que découvrir l’histoire d’une manière différente peut s’a-vérer une aventure passionnante, aussi bien dans l’enseignement réglementé que non réglementé.
Mots Clé : Témoignages personnels. Projets scolaires d’histoire orale. Didactique de l’histoire.
Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea
Ikastolako ahozko historiako
proiektua
(We owe our existence to them! Oral history project of
the Bihotz Gaztea Ikastola [Basque-medium school])
Fernández, IdoiaUPV/EHU. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fak. Hezkuntzaren
Teoria eta Historia Saila. Tolosa Hiribidea, 70. 20018 Donostia
Zuazola, Miriam; Bilbao, Jesús MªBihotz Gaztea Ikastola. Grupo San Juan de Dios, s/n.
48980 Santurtzi
Jaso: 07.06.14
BIBLID [1137-4446 (2008), 16; 393-413] Onartu: 07.12.03
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
394 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
ATARIKOA
Historiaren ikerkuntzarako ahozko iturrien erabilpena historia bera bezainzaharra dela esan genezakeen arren, egia da horien erabilpena XX. mendearenerdialdetik aurrera, historia sozialaren jaiotzarekin batera, nabarmenki zabalduzela. Gune ezberdin batzuk aipa genitzake zabalkunde garaikide horretan: PaulThompson buru dutela Essex-eko Unibertsitateko taldea (Thompson, P. 1984,1988; Fraiser, R. 1979,1985, 1986a, 1986b) Oxford-eko Ruskin CollegenRaphael Samuelek (Samuel, R. 1984) bultzatzen zuen History Workshop izenekoproiektua, Provencen lan egiten duen Philippe Joutarden (Joutard, P. 1984,1986)taldea eta Estatu Batuetan Studs Terkelen ekarpenak eta 1967.etik aurrera TheFoxfire Book proiektuak izandako arrakasta (Fernández, I. 1993).
Ahozko iturriak hobetsi eta haiek erabilita ikerketa historikoko lan esangura-tsuak egiteaz gain, aipatutako inguru horietako egileek historiak jendartean betebeharreko funtzioaz ere ohartarazten digute:
La historia oral no es necesariamente un instrumento de cambio, eso depende
del espíritu con que se la utilice. No obstante, la historia oral puede ser
realmente un medio de transformar tanto el contenido como el propósito de la
Historia. Puede usarse para cambiar el enfoque mismo de la Historia y abrir
nuevas áreas de investigación; puede romper barreras entre profesores y
estudiantes, entre generaciones, entre instituciones docentes y el mundo
exterior; y en la escritura de la Historia –sean libros, museos, radio o películas–
puede devolver a la gente que hizo y vivió la Historia un lugar central a través de
sus propias palabras (Thompson, P. 1988:11).
Paul Thompsonen hitz hauekin hagitz argi geratzen da zein izan den orainaurkeztera goazen ahozko historiako proiektuko ideia nagusietakoa: historia eginzutenei hitza eman eta, kasu honetan, belaunaldi berri bati kontatu, harremanhorretan heziketa prozesua sortaraziz. Ez baita gurea interes historiografiko soila,baizik eta historiak bizitzarekin harremanetan jarri eta bertan subjektu rola erejoka dezakegula komunikatzea (Freire, P. 1997, 1999).
Halaber, ahozko historia bere adiera hezitzailean aintzat hartuta burutu direnesperientzia desberdinak aztertu eta gure egin ditugu, bat bera ere eredu hartugabe, baina guztietatik atera daitezkeen ideiak, aholkuak eta behin-behinekoziurtasunak gurera ekarri eta berregokituz. Luze joko luke guztiak aipatzea bainabereziki erabilgarria iruditu zaigu gai honetan ia klasiko bat bilakatu den T. Sitton,G. Mehaffy eta O. L. Davis-en lana (1989).
Lan honen egituran ere prozesuak izan duen filosofia bera islatu nahi dugu.Gauzak horrela, Hastapenak gogoan eta Zenbait ondorio izeneko atalek ikastola-ko pertsonek idatzirikoa da, hain justu beren esperientziaren ikuspegitik eginikoekarpen bizia. Gainerakoan, hots, Ahozko Historiako proiektua: oinarri teoriko-praktikoak, Proiektuaren garapen praktikoa: nola egin dugu, Ahozko historiakonarratibak: euskarri anitzak eta polifonikoak izenekoetan proiektuaren alderdipedagogiakoa azaldu nahi dugu, prozesua taxutzeko irizpide teorikoak eta aurre-ra eramateko urrats praktikoak. Ahozko historiako proiektuak bertatik bertara
sortu behar direla uste dugun horietakoak garen arren, esperientzien azalpenzehatzak beste berri batzuk bultzatzeko baliagarriak izan daitezkeelakoan gaude,eta asmo horrekin idatzi dugun ondorengoa. Argigarria izan dakizun.
HASTAPENAK GOGOAN
2006 urtean Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolan ez zegoen ea zereginik.600 bat ikasleren formakuntza arlo akademikoan, euren orientazio eta jarraipentutoriala, familiekiko harreman estuari eutsi beharra, nahi zutenentzako eskolazkanpoko ekintzak, bazkariak, autobusak eta abar. Ikasleekin batera 50 bat per-tsona elkarlanean; irakasleak, ez dozenteak, bolondresak. Kooperatibaren orga-nuen kudeaketa, gobernuarekiko harremanak, eta zer esanik ez euskal kurrikulu-mari buruzko hausnarketa sakon bat. Hori guztia baino ez. Urte lasaia, beraz.
Urte lasaiagoa izan zitekeen ikastolaren 40 urteurrenera heldu ez bagina,baina heldu ginen. Hasiera batean hori ere ez zegoen argi. Sukaldez sukalde,pertsona engaiatu batzuen etxeetan, hasi zen ikastola honek laster egin zuen batBihotz Gaztea Elkarteko beste talde kulturalekin eta eurekin batera eman zituenbere ibilbideko lehenengo urteak.
Ikastola guztien sorreran, geurean halaxe da dudarik gabe, euskara etaEuskal Herriarekiko maitasunean oinarritutako hezkuntza proiektuak daude.Ikastola sortu zutenen asmoan ez zegoen instituzioaren beraren promozioarenhandinahia, historia ospatzeko gogoa, protokoloaren grina. Zerbait freskoago etasinpleagoa zen: familia euskaltzalek euren seme-alabak euskalduntzeko gurazuten eskola euskalduna sortu.
Horretan ari ginen Ikastola 40 urteurrenera heldu zen momentuan. Problemabat –ezbairik gabe– baina konpongarria. Aurrekontuetan diru kopuru bat gorde,herriko antzokiren batean ekitaldi hunkigarri bat antolatu, oroigarriak, zaharreneiomenaldi bero bat eta ikastolako gaur eguneko ikasle bikote eder baten lore eskain-tza, musuak, aurreskua eta halakoetan egiten diren beste ekintza guziak, politikarilustrosoren bati eginiko gonbidapena eta bere diskurtso motibagarria barne.
Ohiko jai horrezaz gain, gurean ez zen faltako ikastolaren historia bildukozuen liburua. Edizio zaindua, azal gogorra, kalitatezko papera, argazki zaharrakzuri-beltzean eta modernoak kolorez. Denetarik egongo zen. Eskerrak emateko,liburu horretan, ikastolaren historian egon diren guztien izenen zerrenda ere jarribehar genuen, modu horretan norbaitek bere izena behar zen tokian aurkitzen ezbazuen, behar bezain nabarmenduta –edo larriagoa dena– besterik gabe izenaaurkitzen ez bazuen, haserrealdi eder baterako gaia topako zuen.
Urteurrenaren antolamenduan hasteko prest geundenean, Idoia Fernan-dezen izena heldu zitzaigun bulegora. Lehenengo urteetako ikasle ohia, herrikoneska beraz, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle dagoena, dokto-re eta gainera tesia ikastolen historiaren inguruan egin zuena. Bikain. Bagenuenliburua idatziko zigun norbait: espezialista, ikastolarekin harremana duena, jaki-tuna. Ezin hobeto.
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
395Ikastaria. 16, 2008, 393-413
“Desde Santurtzi a Donostia” joan ginen berarekin hitz egitera. Ez zigun ezetzesango: gaiaz bazekien zerbait, aspaldian zegoen ikastolen sorreran interesatu-rik, bere herriko ikastola zen azken batean. Bazeuden bera limurtzeko argudioezberdinak, behar izanez gero bihotzeko xantaia egiteko modua ere bagenuen.
Unibertsitateko bulegoan eserita irri zabal batez egin zigun abegi. Santurtzitikgentozen eta, beraz, aurkezpen txartelik ez genuen behar. Ilusionaturik zegoelaantzematen zen argi eta garbi. Ezin errazagoa izango zela jabetu ginen berehala.Gauzak horrela, luzamendutan galdu gabe, ausartu ginen galdera egiten: “Idoia,idatziko al diguzu zeuk ikastolaren historiaren liburua?” Erantzuna borobila: “ez”.Momentu horretantxe hasi zen ikastolaren ahozko historiaren abentura.
“Ikastolaren historia guztien artean idatzi behar dugu”, zioen Idoiak. Zenbaitkomunitateen iragan hurbila batu eta eraikitzeko prozedurari jarraituko geniolaazaldu zigun. Ikastolaren ibilbidean zehar protagonisten lekukotza zuzeneanoinarriturik egitura narratibo eta korala eraikiko dugu. Ikasleak eta lekukoak elka-rri begira jarrita transmitituko zaigu ikastolaren ondarea, eta gero gure historiaidatzi, marraztu, kantatu, grabatu eta noski ospatuko dugu.
Hitz hutsak? Pedagogia teorikoa? Planteamendu pedagogiko modernoabazen, baina konplexua. Ikastola osoaren errekurtsoak beharko ziren koordinatu,orain ditugunak eta iraganeko asko ere bai. Adin ezberdinetako ikasleen gaitasu-nak kontuan hartu, irakasle ezberdinen igurikapenak gogoan eduki, programazio-etan ekintza berriak sartu beharra, lan egiteko ekanduak eta inertziak aztoratu...gauza asko ikutu behar ziren.
Hasiera batetik Idoia Fernandezek argitu zigun zalantza: pedagogian dokto-rea, ikastolara etorri eta gurekin batera lokatzetan sartu zen lehenengo momen-tutik. Irakasle taldea gidatuz, zuzendaritza orientatuz, ikastolako protagonistenizenak eta kontaktuak ekarriz, argazkiak bilduz, herriko elkarteekin tartekari lanaeginez, lekukotzen amaierarik gabeko grabazio ordu luzeak aztertuz, pedagogiapraktikoko ikasgaia eman digu. Bihotz Gaztez eskerrik asko.
Donostiara soluzioaren bila joan ginen eta abentura baterako gonbitea ekarrigenuen bertatik. Ikasturtearen bukaerara hurbiltzen ari garen momentu honetan,hasiera batean itsutzen gintuen gandua garbitzen ari da eta abenturaren bukae-ran, guztion artean zerbait konpartitzeko dagoela ari gara deskubritzen. Pertsonaaskok eta askok euren senperrenez ikastolaren ibilbidean zehar utzi duten onda-rea, utzi duten altxorra.
AHOZKO HISTORIAKO PROIEKTUA: OINARRI TEORIKO-PRAKTIKOAK
Arestian aipatu dugu egitasmo honen muina Santurtziko Bihotz Gaztea ikas-tolako 40 urteurrena dela-eta ahozko historiako heziketa-proiektua aurrera era-matea izan zela. Kontua da formulazio hori egitasmoa ahalbidetzeko oraindik ereaskoz ere gehiago mamitu behar zela, batez ere filosofia pedagogikoari dagokio-nez. Prozesu horretako sustatzaile ginen aldetik, ikastolako komunitatearenga-naino iritsi beharra ikusten genuen (gurasoak, irakasleak, ikasleak eta lekukoak)
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
396 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
eta horretarako oinarrizko ideia batzuk finkatu behar genituela ikusi genuen.Honako hauek:
• Historia jendeak egiten du, ez da liburuetan dagoen zerbait baizik eta jen-dartean iraganean egin den zerbait. Beraz, historiako subjektuei emanbehar zaie hitza iraganaren interpretazioa egin dezaten. Lekukoak eta leku-kotzak dira ahozko historiako proiektuaren ardatzak.
• Lekukoen testigantzak jaso egin behar dira, eta horretarako tresna nagusiaelkarrizketa da.
• Lan hori ikerketa lana egitea da. Proiektu honetako ikerlariak ikastola hone-tako ikasleak eta irakasleak izango dira. Denak dira ikerlariak eta bakoitzakegingo du ikerketa bere neurrian, hau da, iraganaren interpretazioa euska-rri eta formatu desberdinetan bueltatuko zaie historiako protagonistei.
Orain, testuan txertatzen ditugunean, batek pentsa lezake ideia apaingarriakdirela esperientziari itxura emateko, baina ez da horrela. Hiru ideion inguruan,batez ere irakasleekin, hizkuntza komuna eraikitzeko lan saio desberdinak eginbehar izan genituen guztiok ideiak esanahi berarekin ulertu ahal izateko eta oina-rrizko komunikazioari bermeak jartzeko. Esan dezagun, hastapenetan zail samaregin zitzaiela proiektua “ikustea”, hau da, lekukoen testigantzak gure lehengainagusia zirela, eta, elkarrizketak gure tresna.
Ideia teoriko-praktiko hauekin, oro har, bi asmo nagusi bete nahi genituenikastolari begira. Alde batetik, ikastolako iraganaz jabetu, hari buruzko narratibadesberdinak ekoitziz; eta bestetik, proiektuaren bidez ikastolako sorreran etahastapenetan bizi zen komunitate zentzua berreskuratu, irakasleak eta ikasleakikerlari rolean jarriz eta euren arteko sinergiak bilatuz. Ikus daitekeenez, ez ginenesku hutsik abiatzen, nahiz eta prozesua guztiz zabalik abiarazi eta partaide uga-ri biltzen duen proiektu guztietan bezalaxe ziurgabetasuna handia izan.
PROIEKTUAREN GARAPEN PRAKTIKOA. NOLA EGIN DUGU?
Lo esperado no se cumple y para lo inesperado un dios abre la puerta.
Eurípides
Ez da erraz azaltzen askotariko aldeak izan dituen proiektu bat. Aldez aurreti-koak zerrendatu ditugu baina zinez konplexua da prozesua gertatu den bitarteanzein ideia eta urratsak diren funtsezkoak hitzez jartzea, egin denaren ideia globaleta ulerkorra aditzera emateko. Ez zen aldez aurretik egin plangintza edo diseinubat prozesua bera gidatzeko baizik eta aipatu ditugun ideiak buruan genituelarik,gogoeta-ekintza ziklo etengabe bat. Beraz, teoria pedagogikoari dagokionez, ezda ikuspegi determinista batekin aritu, ez da helburuen lorpenari begira taxututa-ko planifikazio baten arabera jaio eta garatu den prozesua. Gure artean sarrikomentatu dugun bezala, orden printzipio bat zegoelarik (zuzendaritza taldekokideei egokitu zaie, nagusiki prozesuaren ikuspegi globala zuten neurrian, planifi-
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
397Ikastaria. 16, 2008, 393-413
kazio orokorreko ekintzak egitea) kaosean eta ziurtasunean aritzea beharrezkoazen, benetan proiektu sortzaile eta zabala bultzatu nahiez gero. Edgar Morinekdioen bezala “Es necesario a aprender a navegar en un océano de incertidum-bres a través de archipiélagos de certeza” (Morin, 2001:21). Egia da era horre-tan jokatzeak talka egiten duela eskolan azken aldi honetan hainbeste zabalduden logika arrazionalitzailearekin, baita gure ziurtasun eta kontrol nahiekin ere,baina guk ere uste genuen behin-behineko ziurtasunekin eta etengabeko ziurga-betasunarekin jokatu beharrean geundela, are gehiago heziketa lanetan bagen-biltzan. Hau esanda, eginiko bideari mugarriak jarri nahi gabe nondik norakobatzuk zehazten ahaleginduko gara, beti jakinda tokian tokikoak direla eta zentzuhorretan ez dutela asmo orokortzailerik.
Esan genezake proiektuan sortze-lanerako gune desberdinak egon direla,ikuspegi global batetik eraiki eta berreraiki direnak baina aldi berean autonomo-ki autoerregulatu direnak. Gunea esatean ez gara zentzu hertsian toki fisikoazedo eragile multzo jakin batez ari, ahozko historiako proiektua autonomoki bainahelburu eta zentzu partekatu batez lanean diharduten azpi-prozesuez baizik,elkarreragileak eta elkarren menpekoak. Honakoak dira:
1. Komunitatearen gunea. Nahi bada, gune honek ikasgelaz kanpokoa har-tuko luke bere baitan. Lehenik eta behin urteurreneko ikurra diseinatu da,hain zuzen ere ikastolako sorrerako pasarte mitiko bat baliatuz. Izan ere,ikastolako sortzaileetako batek, Antolin Eguzkitza zenak, duela hamabostbat urte eginiko elkarrizketa batean kontatu zuen lau lagun mendira perre-txikotan joan ziren batean otu zitzaiela ikastola egiteko ideia eta Seat 600batean luze eztabaidatu ondoren hura martxan jartzeko erabaki irmoa har-tu zutela. Zer esanik ez ordurako Euskal Herrian eta areago, gertukoherrietan (Algorta edo Portugalete kasu), ikastolagintza xumeki hasitazegoela baina pasarteak indarra hartu du egiazkoa izateaz gain egoerariirudi bat atxikitzen zuelako. Guk uste dugu une honetan sorrera mitiko hauikastolako ume guztiek Seat 600ari esker ezagutzen dutela. Ikurra zabal-du eta sozializatzen joan da zuzendaritzak dituen ohiko bideetatik sentsi-bilizazioa egin den neurrian: asanbladan eta ikastolako organo desberdi-netan aurkeztuz, eta familia guztiengana aldizkaria bidaliz, ospakizunerakomaterialak (txanoak, kamisetak, motxilak…) eginez etab.
Gune horretan ere koka dezakegu lekukoen batzordearen lana. Izan ere,ahozko historiako proiektua hasiaz batera lekukoak aurkitzeko eta eurekinharremanetan jartzeko sortu zen batzorde bat. Batzordearen eraketa hau-xe izan zen:
• Ikastolako andereño bi, hasierako urteetatik daudenak.
• Ikastolako idazkaria. Ikasle ohia.
• Ikastolako andereño bat. Ikasle ohia eta gaur egun ikastolako ama.
• Gaur eguneko aita bat. Ikasle ohia eta hasierako urteetako familiabultzatzaile baten semea.
• Zuzendaritzako kide bat.
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
398 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
Batzorde honen lana nagusiki lekukoen zerrendak egin, perfilak zehaztu(noiz egon diren ikastolan, zenbat denboran, zergatik diren esangura-tsuak…), harremanetan jarri eta beste lekuko gehiago bilatzea izan da.Horrez gain, datuak biltzen joan ziren, argazkiak jaso eta kudeatu…Finean, ikerketa kualitatiboan erabili ohi dugun lekukoak aurkitzeko elur-bolaren teknika bera baina eskola ingurumarian.
2. Irakasleen gunea. Ikastolako klaustroan aurkeztu ondoren, irakasleentalde bat eratu zen, non ikas-zikloak eta etapak ordezkatuta zeuden. Taldehonetan ikasle batek, UPV/EHUko aholkulariak eta zuzendaritzako kide bikere lan egin dute. Hasieratik bagenekien gune hau funtsezkoa eta ordez-kaezina zela proiektua aurrera eramateko. Proiektu zabal batek, zeineandenek ikastolako historia biziarekin, hau da lekukoekin, harremanetan jar-tzen zen eta hortik historiaren narrazio bat sortzen zen, ahalik eta jendegehienen engaiamendua behar du eta hori ez da berez kausitzen.Kanpoko eragileak, kasu honetan UPV/EHUko aholkulariak, ardura teknikohandia zuen gune honetan, eta zentzu horretan bideratzaile rola hartu etapartaideen ezagupen praktikoa erabiliz prestakuntza gune gisa irudikatuzuen espazio hau1.
Gune honetan burutu den lanak hiru ardatz izan ditu:
a. Hasiera batean, umeekin eta lekukoekin lanean hasi aurretik,proiektuaren inguruan hizkuntza komuna eraikitzeko eta partaideenkonpromisoa lortzeko saio batzuk egin ziren, zehazki astero bat ordubetekoa, modu alternoan talde naturalean (ziklo, mailako irakaslee-kin) eta ordezkari zirenak kanpoko bideratzailearekin. Hizkuntzakomunaren saiakera nagusia ideia ulertzera zuzendu zen, eta, modupraktikoan helburu komun bat formulatzera. Elkarrekiko lanak hona-ko esaldira eraman gintuen:
Bihotz-Gaztearen, hau da, Santurtziko ikastolaren historia elkarlanean
idatzi nahi dugu. Hori lortzeko, lehenengo urteetatik orain arteko prota-
gonisten lekukotzez baliatuko gara.
b. Hizkuntza komuna taxutzen joateaz batera, zentzua ekoitzi nahi ge-nuen, hau da, ahozko historiako proiektuak, zuzendaritzatik etorriden arren eta kanpoko eragile batek bideratzen duen arren, irakasle-ek modu kolektiboan jabetzen diren proiektua izatera igaro behar du.Amaraun bat eraikitzea izan zen horretarako erabili genuen irudia,sare bat non denak elkarrekintzan dauden baina hierarkiarik ezdagoen. Gure ustez, puntu honetan dago proiektuen arrakastaren
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
399Ikastaria. 16, 2008, 393-413
1. Esan dezagun prestakuntza, kasu honetan, gogoeta-ekintza jardun bezala ulertzen dugula, eztrebakuntza teknikoa emateko jardun gisa. Izan ere, bideratzaileak baldintza egokiak sortarazi beharzituen taldekideek euren egoera zehatzetatik prozesu propioak sor zitzaten. Kasu honetan kanpotikezarria zetorrena ahozko testigantzak jaso behar zirela zen; beste guztia, besteak beste, nola uztartuideia hori bakoitzaren curriculumean, nola, noiz, zein ekintza motarekin… zabalik zegoen, ikas-mailabakoitzak eta bertako irakasleek askatasun osoa zuten prozesua itxuratzeko.
gako garrantzitsuetako bat, alegia, nolako baldintzak sortu behardiren ingurumari jakin batean ideia bat indibiduala izatetik kolektiboaizatera. Sarri askotan, ideiak “kanpotik” eramaten/ekartzen ditugueta espero dugu, beste inon ondo funtzionatu dutelako-edo, gureanere ondo ateratzea. Zaku bete hauts. Horrelako planteamendumekanizistek funtsa ahaztu egiten dute, alegia, ideiak ekintza esan-guratsuak bilakatzeko pertsonen “iragazitik” pasatu behar direla etapertsonekin konektatu ezean, distira-gabeko klonak baino ez direla.Zenbat proiektu eder, ekoitzi diren jatorrizko egoeran guztiz onak izandirenak, beste toki batera eramaterakoan arrastaka doazen proiektuzamatsu ez ote diren bilakatu.
Gure esperientziak esaten zigun ahozko historiako proiektua besteenerabakimenpean jarri behar genuela, hau da, irakasleek askatasunosoa izan behar zutela egitasmoa aurrera eraman nahi zuten ala ezerabakitzeko, eta onetsiz gero proiektua itxuratzeko autonomia bainaaldi berean laguntza eta kontrastea eman behar zitzaizkiela.
c. Behin proiektua egiteko lehen onespena gertatu ondoren, behetikgorako proiektua eraikitzeari eta goitik beherako zentzua ematea-ri ekin genion; hau da, denok helburu esplizitu bat idatzirik genuelaeta irakasleek bere mailan eginiko jardueraren diseinuari ekin zioten,ondoko eskema komuna genuelarik:
Ikasleekin burutuko den hezkuntza zikloa
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
400 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
Modu operatiboan aritzeko, berriz, Ahozko historiako unitateen deskribapenaizeneko txantiloia (1. eranskina) eta lekukoen fitxa (2. eranskina) eman geniz-kien, lanaren atal batzuk bederen irizpide berdinekin gauzatzen joateko. Diseinufase hau oso sortzailea izan zen; irakasleek behin oinarrizko ideiaz jabetu ondo-ren bakoitzak bere gelan zer egin nahi zuten erabaki zuten, beti ere ikasleekzuten adina eta ahalmenari egokituz: ipuinak, ibilbide gidatua Santurtziko ikasto-la egon den eraikinetatik, argazki bilduma, irratsaioa, marrazki lehiaketa, aldizka-ria, bertso-papera, denbora lerroa, komikia, rap emanaldia, bloga, ikastolakohistoriako bideoa…
Tokian tokiko, edo gelaz gelako diseinuak eztabaidatu eta kontrastatu eginziren banan banaka, zentzu gehiago emateko eta kanpotik geunden eragileekproiektuaren ikuspegi globala eta komunari koherentzia emateko. Diseinuetanjardueren hezkuntza zentzua “ikusi” eta “ikustarazi” behar genituen, antolakun-tzako mapa bateratu batean txertatzeaz gain (3. eranskina).
3. Ikasleen gunea. Aurreko gunean eginikoa gauzatzeko gunea dugu hau,zentzu hertsian ahozko historiako lekukotasunak zuzenean lan egiten denunea. Ikastolako historian engaiatuta egon ziren pertsonekiko elkarrizke-tak, gelaz gela prestatu ziren irakasleen gunean partekatutako elkarrizke-ta gida bat aintzat hartuta (4. eranskina) eta ingurumari bakoitzak beharzuen moduan egokituta. Egokitzapen hau garrantzitsua da, zeren ikasleenadinari eta ikaskuntza interesari lotu behar baitzaio, horregatik galderenformulazioa bera tokian tokiko moldaketa jaso zuen, baita ikasleek eurekprestaketan pentsatutako galdera berriez osatu ere. Ahozko historiakokanpo-lan hau egiteko orduan, prozesuari norabide zehatza jarri ziotenerabaki batzuk hartu ziren. Ondoko hauek:
– Lekukoen soslaiaren arabera, bi motatako elkarrizketak antolatuziren. Alde batetik ikastolako historia ezagutzeko funtsezkotzat jotzenziren testigantzak (sorrerako unekoak, edota ikastolaren ibilbideanjauzi kualitatiboak eman diren unetan egondako pertsonak); eta bes-tetik historiako partaideak izanda, garai jakin bateko eguneroko bizi-tzaren testigantza emango zutenak (ikasle-ohiak, guraso-ohiak…).
– Ikastolako historia idazteko esanguratsuak ziren pertsonen elkarrizke-tako ardura DBHko ikasle eta irakasleei esleitu zitzaien, eta arlo tek-nikoa enpresa profesional baten ardurapean egon zen (bideo graba-keta eta azken bideoaren edizioa). Bestelako elkarrizketak LHkoikasle eta irakasleen ardura izango zen, eta grabazioak egotekotanikastolako baliabideak erabilita egingo ziren.
– Elkarrizketen aldi hau trinkoa eta motza izango zen, aste betekoa hainjustu, eta zuzendaritzaren aldetik antolakuntza eta plangintza zehatzaexijitu zuen (espazioak, denbora, baliabideak, jendeari harreraegin…).
Orotarik hemeretzi elkarrizketa profesional egin ziren, eta beste hamabostbideo arrunta erabiliz orotarik 28 orduko grabazioa.
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
401Ikastaria. 16, 2008, 393-413
AHOZKO PROIEKTUAREN NARRATIBAK: EUSKARRI ANITZAK ETA POLIFONIA
Orain arte prozesuaren ezaugarriaz aritu bagara, azken produktuez ere zer-bait esan beharra dagoela uste dugu. Produkzioa anitza izan da baina arretaberezia jarri diogu gelatik kanpoko loturak eraikitzeari, alegia, taldeen eta pro-duktuen arteko sinergiak indartzeari. Horrexegatik planifikazioan bertan aurreiku-si genuen ikas-maila bakoitzaren emaitzak edo produktuak beste produktukolektiboagoko batean kokatzeari eta uztartzeari. Produktu zabalago edo biltzailehauek, besteak beste, erakusketa mundiala, aldizkaria, altxorra eta bideoa izandira.
Eskema baten bidez honela laburbil daiteke produktuen arteko uztarteta:
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
402 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
AHOZKO HISTORIA / PRODUKTU EZBERDINAK
Hartutako lekukotzak Ikasle parte-hartzaileak Etapa parte-hartzaileak
40 600 (guztiek) HH, LH, DBH (ikastola osorik)
Lanak taldeka edo kurtsoka Lanak etapaka Ikastolaren lanak
HH Ipuina
HH Bertso fitxa HH Erakusketa mundiala pasabidean
HH Puzzle fitxa
LH 1 Ibilbidea “atzo eta gaur”
LH 2 Irratsaioa
LH 3 Biñeta. Marrazki lehiaketa DVD
LH 4 Rap-a LH 40 urteurreneko aldizkaria
LH 5 Bertso paperak Dokumentu dibulgatiboa:
Kronologiaren lerroa Ikastolaren historia laburra
LH 6 40 Urteurrenaren aldizkaria Ikastolaren altxorra
DBH 1 Galdera eta erantzunen
jokua. Frankismoaren 40 urteurreneko jaialdia
girotzea
Erakusketaren aurkezpen Blog-a
multimedia
DBH 2 Komikia DBH Erakusketa
DBH 3 Erakusketa ibiltaria
Elkarrizketak Altxorra
DBH 4 Elkarrizketak
Ikastolaren altxorra
Etapetako proiektu kolektiboak, kurtso ezberdinetako umeek egindakoezosatu dira ondorengo deskribapen xumeetan ikusi ahal denez:
• Erakusketa mundiala: HH-ko geletan eginiko fitxekin eta marrazkiekin eta-paren pasabidea apaindu da. Ez da falta urteurrenaren ikurra, ikastolarenkotxea, ume guztien artean paper puskez osatua.
• Aldizkaria: LH-ko lanik onenak batzeko sortua. Bertan, bertso paperak, his-toria komik bidez, biñetarik onenak, ikastolaren egoitza ezberdinetatik txi-kiek egin duten ibilbidearen erreportaia, pasadizoen bilduma eta abar.
• Blog-a: ikastolako web orrialdean esteka baten bidez beste espazio hone-tara jo daiteke bertan lan ezberdinak eskegitzeko edo ikusteko.
• Erakusketa: herrira eraman daitekeen ikastolaren objektuen bilduma.Argazkiak, garai ezberdinetako material pedagogikoak, ikastolaren aldizka-riak, txandalak, logotipoaren bilakaera eta abar.
• Ikastolaren altxorra: altxor-kutxa bat da. Bertan aurten ikasleek gure histo-riaren inguruan egin dituzten lanik ederrenak gordetzen ari dira. Txikien irra-tsaioak adibidez, familiei kopia bana diskoan eman ostean, ale bat altxorre-an gorde da. Gauza bera egin da LH-ko aldizkariarekin eta DVD formatuanegin diren lekuko guztien grabazioekin. Altxorrean ere DBH 4. mailako ikas-leek ere euren altxor pertsonal bat sartzeko aukera izan dute, mezu banare-kin. Klaustroak, noski, bere espazioa dauka altxorrean objektu edo mezubat sartzeko, eta Artezkaritza kontseiluak, azkenik, mezu misteriotsu batsartuko du altxor barruan. Altxorra urteurreneko jaialdian itxiko da eta 10urte barru, ikastola 50 urteurrenera ailegatzen denean, zabalduko da berri-ro. Produktu honek iragana eta etorkizuna lotu nahi ditu nolabait.
ZENBAIT ONDORIO
Abentura edo bidaia honen bukaeratik gertu gaudela zenbait oldozpen eginditzakegu ikasturte honetan ikasi dugunaz –ikasi edo birgogoratu zenbait kasutan–.
Ikasi dugun lehengo ideia historiaren barne dinamismoa da. Ikastolaren sor-tzaileek ez zuten aurreikusten euren proiektu ttipia gaur eguneko ikastolarentamainara helduko zenik. Ez zekiten momenturen batean materialgintza estan-darizatuko zenik, IKTak euskalduntzeko premia helduko zitzaigunik. Historia eten-gabe aldatzen doa baina instituzioak ez luke iparra galdu behar horren aldakorrakdiren errealitateen artean.
Hasierako urteetan, garai hartako zapalkuntzari aurre eginez, seme-alabakeuskaraz hezteko arrisku handiak hartzeko prest zeudela erakutsi digute ordukogurasoek. Euren eredua ikusita, galdera pare bat utzi digute mahai gainean.Gaur egun ere, abiaburu horiek zutik al diraute guretzat? Ez al dugu arazoberrien zirimola honetan ikastolaren sorrerako asmoak eta ametsak ahazteko
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
403Ikastaria. 16, 2008, 393-413
arriskua?
Filosofia albo batera utzita, ikasleek askotxo ikasi dutela pentsatzen dugu.Batetik ikastolaren historiaz badakite zerbait: txikienek hasierako urteetako egoi-tzak bisitatu dituzte, eta nagusienek lekukoen motibazioak barrutik ezagutu.Denek dakite eurena ez dela beste edozein ikastetxe bezalakoa, herri ekimenkooperatibo eta euskaltzalea dela ulertu dute, bakoitzak bere adinak uzten dionneurrian.
Honez gainera margotu, fotografiatu, dantzatu, kantatu, idatzi, irakurri, gal-detu, arretaz entzun, laburbildu, ordenatu, hausnartu egin dute. Lanik onenakaukeratu dituzte, guztienak baloratu ostean. Etapa eta kurtso ezberdinetakoikasleek trebezia ezberdinak landu dituzte, proiektu malgu honi esker.
Baina trebeziez gain, proiektuak balioen hezkuntzan sakontzeko abagune balio-tsuak oparitu dizkigu. Ikasleek esker onekoa izateko beharra ikusi dute eta pertso-na konprometituen lanak ekartzen dituen fruituak baloratzeko aukera izan dute.
Ikasleengandik irakasleek ere izan dute zer ikasia: ikastolari begiratzekomodu maitekor eta xaloa. Askotan ikastolek hartu duten dimentsioek ez digutelaguntzen proiektua ulertzerakoan. Enpresa ikuspegia sartzen da begietatik, ira-kasle asko gazteak dira, eta askotan herri ezberdinetakoak eta zail bilakatzen daikastolaren sorrerako balioak eta herrian dituen sustraiak eurekin konpartitzealehenengo momentutik. Irakasleek orokorrean, ikasleen ikastolarako begiradatxeratsuan izan dute zer kopiatua.
Lekukoak ondorio hauetan aipatu behar ditugu, nola ez, modu berezian.Historia ezagutzeko ez dago modu sarkorragorik eta egiazkoagorik historia horrenalma mater-a izan direnen ahotsak entzutea baino. Lehenengo urteetako zenbaitemakume ekarri beharko lirateke gogora momentu honetan. Euren etxeetan,Haur Eskola bat edukitzeko prest egon ziren emakume haiek. Ebakuazio planikgabeko etxebizitza haietan beste familien seme-alabak klandestinoki zaintzekoprest egon ziren emakume ausartak. Ikastolako lehenengo andereñoak, eurenprofesionaltasuna inongo materialik gabe frogatu behar izan zutenek ere guremiresmena irabazi dute.
Familiak, jakina, eduki behar ditugu hizpide. Hodeien gainean sustatutakoproiektuak euren ondare pribatuarekin bermatzen zituztenak. Arratsaldeetakoordu luzeak herriko proiektu honekin euren elkarbizitzari denbora lapurtzen ziote-nak.
Lekukoen altxorraren erakusgarri ederrenetakoa, hala ere, euskaltzaletasunada. Zenbat euskaltzale –nahiz eta euskaldun izan ez– egon ziren ikastolarensorrerako urteetan eta historian zehar ikastolak sufritu dituen hainbat kinka zai-letan. Euskaldunak izan gabe, seme-alabak euskalduntzeko hezkuntza-sistemaarrotz baten azpian, arriskuak hartzeko prest egon diren familia eta norbanakoak.Mundu globalizatu eta eleaniztun honetan, non hizkuntzak nonahi eskura ditu-gun, gure ikasleek eta guk geuk galdu dugu euskaraz ikasi, mintzatu, ikasi etalan egiteko dugun aukerak suposatzen duen poza. Aitortu behar da gure garaiko
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
404 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
gazte askok euskaraz ikasteko zortea izan dutela eta ez dituztela horretarainoiristeko izan diren nekeak behar beste baloratzen.
Bestalde, ikastolaren balioen artean betidanik izan dugun balio bat berpiztenedo berrindartzen lagundu digu proiektuak: elkarlana. Elkarlana, ospe ona duenarren, ez da erraza praktikan. Gauza sinpleak aldrebesten ditu maiz, lasterbideaikusten dugun momentu askotan partaidetzaren laberintuetan sartzen gaitu usu.Hori horrela izanda, ikastolaren historia ongi aztertuz gero, pentsa liteke ikastolakondoen funtzionatu duela familien eta profesionalen indarrak batera etorri dire-nean.
Horrezaz gain, aurton argi gelditu zaigu guztien elkarlanak ondorio biderka-tzailea eduki ahal duela denok batera geure arteko sinergiak indartzen ditugune-an. Hasierako ganduak, lausoak, eta lainoak desagertzen joan direnean, oskar-bia atera da. Ikastola osoak sortu duen lana pertsonen gaitasunetatik haragobaitoa, konplexu, agian kaotiko, baina dudarik gabe askoz aberasgarriagoa dela-ko.
Lan guztiaren ondorioz, gure eguneroko zereginak hobeto ulertzen ditugu,eta hori ez da gutxi. Era esanguratsu batean lan egiteak gizatiarrago bilakatzengaitu. Egiten ari garenaren zentzuak duintzen ditu geure ahaleginak. Urte osokolanaren ostean, oskarbi eta ospel guztiekin argi duguna zera da: umeak euska-raz, zientzia eta hizkuntzetan, askatasunean eta giza balioetan hezteko proiektukooperatibo bat dugula. Eta hori altxor bat dela. Santurtzin altxorrak BihotzGaztea dauka.
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
405Ikastaria. 16, 2008, 393-413
AHOZKO HISTORIA
UNITATEAREN
DESKRIBAPENA
Ekintzaren IZENBURUA2
Etapa / maila Arloa
Irakasleak
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
406 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
2. Jarduera zer izango da: irratsaioa, erreportaia, erakusketa....
3. Nahiz eta erantzun guztiak jakin ez, komeni da ahal den heinean zehatzak izatea.
4. DBH-n, aukerako asignaturetan, adibidez, ez dute gelak osorik parte hartzen...
5. Zer landuko duzue: historiako zein momentu, historia osorik?, urte konkretu batzuk?, pasar-te zehatz bat?
1. ERANSKINA
ALDE TEKNIKOA3
Hasiera data
Bukaera data
Zenbat saio
Zenbat ikaslek hartuko dute parte4
Beharko diren baliabideen zerrenda
HISTORIAREN ETAPA5
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
407Ikastaria. 16, 2008, 393-413
6. Zer egingo dugu ekimena koherentziaz eta zentzuz ikastolako zereginean uztartzeko; besteera batez esanda, zelan girotuko dugu ekintza?
7. Esan, kronologikoki ordenatuta, unitate honetan proiektua aurrera ateratzeko eman behardiren urratsak, hau da, zertan datzan konkretuki: elkarrizketa prestatu, egin , informazioa bildu,argazkiak ordenatu, aldizkaria sortu, kopiatu... (adibideak baino ez dira). Gogoratu hemen LEKUKO-TZA dela klabea.
8. Deskribatu laburki zein eta nolakoa izan behar duen azkenean sortuko den produktoa.
GIROTZEA6
AZKEN PRODUKTUA8
UNITATEA PAUSUZ PAUSU7
UNITATEAREN FASEAK
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
408 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
2. ERANSKINA
LEKUKOEN FITXA
AHOZKO HISTORIA – 40 URTEURRENA
Abizenak Izena t? Ezkontidea / bikoteat? t?
Ikastolarekiko harremana Noiztik Noiz arte
Multzokatzeko irizpidea: (ikasle, irakasle, sortzaile, bultzatzaile,...)
OHARRAK:
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
409Ikastaria. 16, 2008, 393-413
ETAP
AIR
AKAS
LEAK
Ikas
lePR
OD
UKT
OA
EPEA
LEKU
KOAK
Leku
koPL
AZAR
AKET
ASI
NER
GIA
K
MAI
LAKo
puru
aH
asie
raBu
kaer
ako
puru
a
Izena
kIp
uina
/ be
rtso
fixa
/ puz
le fi
txa
urta
rrila
mar
txoa
kIze
nak
Kom
enik
o lit
zate
ke ip
uina
ren
kont
aker
a30
nola
bait
grab
atze
a et
a po
ster
ra
LH 1
. zik
loar
ekin
HH20
21
erak
uste
ko m
odua
n ja
rtzea
.
Izena
kpa
sabi
de a
pain
keta
mun
dial
aot
saila
mar
txoa
Izena
kHH
-ko
pasil
uan
egite
n ar
i dire
n bi
tarte
an D
VD-a
n gr
abat
u be
har d
a um
een
lana
.
LH 1
Izena
k42
Ibilb
idea
aben
dua
Izena
k1
Ikas
tola
ren
egoi
tzeta
tik ib
ilald
ia a
zalp
enak
Izena
kAr
gazk
i bild
uma:
atzo
eta
gau
rur
tarri
lam
artx.
2Ize
nak
Arga
zkie
n oi
nak
idat
zi be
har d
ituzte
HH-k
oekin
kon
takt
ua
LH 2
Izena
k45
Irrat
saio
a: h
iru z
ati i
zang
o di
tu, l
ehen
en-
otsa
ilak
mar
txoak
Izena
k6
CD b
atea
n gr
abat
uko
dago
an ip
uin
bat i
kast
olar
i bur
uz, b
igarre
-
29
nean
ikas
tola
ren
hist
oria
ri bu
ruzk
o ga
l-de
rak
eta
hiru
garre
nean
leku
koei
egin
goza
ien
elka
rrizk
eta.
LH3
Izena
k37
Mar
razk
i leh
iake
ta: i
kast
olak
o ge
rtaer
aur
tarri
lak
otsa
ilak
Izena
k4
Erak
uske
ta b
idez
pla
zara
tuko
da.
Hon
ezEl
karri
zket
ak e
giten
ditu
gun
best
e gu
ztiok
pas
adiza
xel
ebre
akxe
lebr
eak.
Era
kusk
eta
bat e
gingo
299
gain
era
iraba
zlea-
ak g
azbi
ald
izkar
ian
kont
atu
beha
r dizk
iegu
lan
hone
tan
dabi
ltzan
eidu
te la
nekin
.pu
blika
lite
zke.
LHk
o pa
silua
n er
e
LH4
Izena
k44
40 u
rteur
rene
ko R
AP-a
, DVD
bat
ean
otsa
ilak
mar
txoak
Izena
kDV
DEz
dut
e le
kuko
rik, b
eraz
elik
atu
beha
r dira
bes
te ta
ldee
ngan
dik
grab
atu
beha
r dut
e.9
21
LH5
Izena
k
45
Berts
o pa
pere
n txa
pelke
taur
tarri
lak
mar
txoak
Izena
k3
DVD
eta
Gazb
i Ald
izkar
ia15
2
Izena
kHo
rmiru
dia:
kro
nolo
giare
n le
rroa
urta
rrila
kur
tarri
lak
Izena
k2
Horm
irudi
a eu
ren
pasil
uan
jarri
dai
teke
Horm
irudi
a be
tetze
ko p
osto
ntzi
bat j
arrik
o du
te e
ta b
este
831
tald
eeta
tik e
karp
enak
ber
tan
jaso
ko d
ituzte
lerro
an ip
intze
ko
LH 6
Izena
k45
Aldi
zkar
ia 4
0 ur
teur
rena
ren
mon
ogra
fi-ur
tarri
lam
artxo
akIze
nak
2Eb
alua
tu b
ehar
ko d
a no
n et
a no
la
LH-k
o be
ste
prod
uktu
en b
ildum
a iza
n be
har d
u. A
sier F
onta
lek
koa.
Elka
rrizk
etak
, den
bora
pas
ak,
9 ?
bana
tu A
ldizk
aria
3. h
ilabe
tean
em
ango
die
lagu
ntza
.ar
gazk
iak,
bes
tela
ko e
karp
enak
…ba
natu
ko d
a
DBH
1Ize
nak
Preg
unta
s y
resp
uest
as. L
engu
a ar
loa.
aben
dua
otsa
ilaIze
nak
0Jo
las
bat:
gald
era
bild
uma
bat
Gara
i hor
reta
ko te
stua
k m
anej
atuk
o di
tuzte
eta
test
u ho
riekin
31Es
kola
eta
ingu
rum
aria
fran
kism
oare
nel
ikatu
ko d
ute
3. e
ta 4
. mai
lako
en g
irotze
a. G
alde
rak
LH-k
oga
raia
nal
dizk
aria
n er
abil
litez
ke te
st a
ntze
an.
AH
OZKO
HIS
TO
RIA
2006-2
007 I
KAS
TU
RTEA
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
410 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
ETAP
AIR
AKAS
LEAK
Ikas
lePR
OD
UKTO
AEP
EALE
KUKO
ALe
kuko
PLAZ
ARAK
ETA
SIN
ERG
IAK
MAI
LAKo
puru
aH
asie
raBu
kaer
ako
puru
a
DBH
1Ize
nak
* 17
Powe
r poi
nt (s
tory
boa
rd):
DBH
3 m
aila
n
mar
txoak
mar
txoak
Izena
k0
Ludo
teka
n ja
rri a
hal d
a et
a er
akus
keta
Tekn
olog
ia k
lase
ko la
na e
likat
zen
dute
.
(Kom
u.eg
ingo
den
era
kusk
etar
en a
urke
zpen
530
herri
ra ja
itsiz
gero
, har
a er
e er
aman
go d
a.Ta
ilerra
)m
ulti
med
ia. D
iapo
sitib
en m
onta
jea
mu-
sika
eta
mez
u ez
berd
inek
in. E
stire
kin m
a-te
rial b
ilket
a et
a pr
edise
inua
edo
zirri
bo-
rroa
egin
go d
ute.
(Kom
unika
zio ta
ilerra
).
Powe
r poi
nt (m
onta
jea)
:DBH
3 m
aila
neg
ingo
den
era
kusk
etar
en a
urke
zpen
mul
ti m
edia
. Dia
pisit
iben
mon
taje
aDB
H 1
Izena
k*
31m
usika
eta
mez
u ez
berd
inek
in. I
bone
kinm
artxo
am
artxo
a?Ize
nak
Ludo
teka
n ja
rri a
hal d
a et
a er
akus
keta
Powe
r poi
nta
erak
uske
tare
n al
de m
ulti
med
ia iz
ango
da.
mat
eria
l guz
tiak
hartu
eta
mon
taje
herri
ra ja
itsiz
gero
, har
a er
e ra
man
go d
a.in
form
atiko
eta
din
amiko
a eg
ingo
dut
e.(Te
knol
ogia
)
DBH
2Ize
nak
29Ko
miki
am
artxo
akm
artxo
akIze
nak
Kom
ikiak
era
kusk
etar
ako
form
atoa
nBe
stee
n el
karri
zket
etaz
elik
atze
n di
ra. E
giniko
kom
ikia
1222
egin
go d
ira.
erak
uske
tan
egon
go d
a.
DBH
2Ize
nak
* 29
Fran
kism
oa G
izarte
arlo
an. D
okum
enta
-Ize
nak
Bild
utak
o do
kum
enta
zioa
erak
uske
tare
nDo
kum
enta
zioak
era
kusk
etar
en e
ta D
VD-a
ren
girot
zera
kozio
a bi
ldu
leza
kete
ikas
leek
.gir
otze
test
uak
izan
litez
ke.
balio
ko d
ute.
DBH
3Ize
nak
* 17
Elka
rrizk
etak
DVD
-an
(pre
ntsa
taille
rra)
urta
rrila
kot
saila
kIze
nak
10Ta
lde
hone
n DV
D pr
ofes
iona
lare
kinTa
lde
hone
tako
gra
bazio
ak b
este
tald
een
lana
elik
atuk
o du
te.
2216
bate
ra k
opia
tu li
teke
.
DBH
3Ize
nak
39Er
akus
keta
mar
txoak
mar
txoak
Izena
kLu
dote
kan
jarri
aha
l da
eta
erak
uske
ta1
30 ?
herri
ra ja
itsiz
gero
, har
a er
e er
aman
go d
a.
DBH
4Ize
nak
41 *
Erre
porta
ia: i
kast
olar
en h
istor
iari
aben
dua
aben
dua
Izena
k2
Blog
-ean
.La
n ho
nekin
elik
atu
beha
r dut
e bl
oga
eta
DVD-
abu
ruzk
o er
repo
rtaia
DBH
4Ize
nak
41 *
40 u
rteur
rena
ren
bolg-
a. Ta
lde
ezbe
rdi-
urta
rrila
mar
txoa
Izena
kPl
azar
aket
a sa
rean
egin
go d
a W
ebTa
lde
ezbe
rdin
etak
o la
neta
tik e
likat
u be
har d
ira.
neta
ko la
nak
blog
esk
egiko
ditu
zteor
riald
etik
eske
gita.
DBH
4Ize
nak
41
DVD
prof
esio
nala
ren
stor
y bo
ard.
urta
rrila
otsa
ilaIze
nak
9
ZEUS
pro
dukz
ioak
DVD
pro
fesio
nala
Tald
e ha
ueta
n eg
iniko
a bl
og-e
ra e
re e
ram
an b
ehar
da.
Ikasle
ek p
rest
atuk
o du
te k
azet
ari p
rofe
-ga
ratu
ko d
u DB
H 4
mai
lako
en la
na e
tasio
nale
k eg
in b
ehar
dut
en g
raba
zioa
eta
best
e ta
ldee
n la
na e
rabi
liz.
mon
taje
a. Ik
asto
lako
altx
orra
.
∑60
0∑
40
ERAI
KIKO
DU
GU
NA
PASA
BID
EAP
AIN
KETA
MU
ND
IALA
IPU
INA
Bert
so f
itxa
Puzl
e fit
xaAL
DIZ
KARI
ABL
OG
ERAK
USK
ETA
Mul
timed
iaD
VD
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
411Ikastaria. 16, 2008, 393-413
Elkarrizketarako gidoia.
2007/1/8ko bileran lantzeko proposamena.
Kontuan hartu beharrekoak:
• Garrantzitsuagoak dira interesguneak galderak baino.
• Galderak ondo formulatzea ere garrantzitsua da, eta horregatik, aldez aurretik prestatu, entsaiatueta naturaltasunez egin ahal izatea komeni da.
• Galdera guztiek ez dute balio (kontakizuna sortzeko baliogarriak direnak nagusiki).
• Galderak egokitu behar dira elkarrizketatuaren arabera, interesguneak ez.
• Elkarrizketa giroa sortu behar da, eta ikasleek, euren neurrian, sortu behar dute. Rol-Playing/antzezpenen garrantzia.
Interes-guneak Galdera posibleak
Motibazioak Zergatik ikastola sortu?Zergatik ikastolara joan?Zerk bultzatu zintuen zure haurra ikastolara bialtzera?Zure ustez, gurasoek zergatik bialdu zintuztenikastolara?
Ezagupena/harremanetarako Noren bidez heldu zinen ikastolara?lotunea (DBH)
Testuingurua Zein zen euskararen egoera zu ikastolan sartu zinengaraian?Nolakoak ziren beste eskolak?Zer aipagarri gertatzen ari zen Euskal Herrian?Nolakoa zen orduko Santurtzi?
Ikastola-esperientziaren deskribapena Nolakoa zen orduko ikastola? Zer gogoratzen duzu orduko ikastolaz?Non zegoen, nolakoa zen? Nortzuk ziren andereñoak?Nondik ateratzen zenuten dirua andereñoei ordaintzeko?Zein liburu erabiltzen zenuten?(Hoberena da galdera bakarra egitea lekukoak bereakonta dezan. Beste galderek esan duena osatzekobalio behar dute)
Aldaketen ikuspegia (DBH) Ikastolan egon zaren denboran zein nolako aldaketaesanguratsu atzeman dituzu?Noiz eta zergatik gertatu ziren aldaketa horiek?Zu sartu zinen garaian, aldaketa handia suertatu zenikastolan. Zer dela eta gertatu zen aldaketa hori?
Pasadizua Zer gogoratzen duzu atseginez ikastola garaitik?Zer zen txarrena?Umeren batek eginiko bihurrikeririk handieneakontatuko al diguzu?Kontatuko al diguzu garai hartako xelebrekeriren bat?
4. ERANSKINA
Ekarpena/Proiekzioa Zuk orain X urte dituzu. Ikastolan egoteak zerekarri/ahalbidetu/eman dizu?Pertsona bezala zertan lagundu dizu?Ikastolan izan ondoren, nolakoa harremana izan duzueuskararekin eta euskal kulturarekin?
Aholkua/Proiekzioa Zein mezu bialduko zenioke ikastolan ikasten dagoenume/gazte bati?
AURRERA BEGIRA...
– Maila bakoitzean elkarrizketak egokitu eta birsortu ikasleekin batera.
– Elkarrizketatuekin harremanetan jartzeko prozedura jakin bat zehaztu (komuna denontzat).
– Bideoak grabatzeko prozedura jakin bat zehaztu, baita kopiak ere egiteko (kontuan hartuta, norkerabili behar dituen besteek eginiko bideoak).
– Egutegia osatu, elkarren arteko lana koordinatu ahal izateko.
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
412 Ikastaria. 16, 2008, 393-413
BIBLIOGRAFIA
FERNANDEZ, Idoia (1993). Ahozko historia proposamen didaktiko gisa: oroimen histori-koaren eraikuntza kolektiboa. Tantak, 10, UPV/EHU, 23-40. orri.
FREIRE, P. (1997). A la sombra de este árbol. Bartzelona: El Roure.
FREIRE, P. (1999). Autonomiaren pedagogia. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
ELLWOOD, S. (1985). Quién es... Paul Thompson? Debats, 12.
FRASER, R. (1979). Recuérdalo tú mismo, recuérdalo a otros. Historia oral de la guerracivil española. Barcelona: Critica.
FRASER, R. (1985). Mijas. República, guerra y franquismo. Barcelona: Bosch.
FRASER, R. (1986a). Escondido. El Calvario de Manuel Cortés. Valencia: Edicions Alfonsel Magnànim.
FRASER, R. (1986b). En busca de un pasado. La mansión, Amnersfield, 1933-1945.Valencia: Edicions Alfons el Magnànim.
JOUTARD, P. (1986). Esas voces que nos llegan del pasado. México: Fondo de culturaeconómica. JOUTARD, P. (1984). El tratamiento del documento oral. Debats, 10.
SAMUEL, R. (biltz.). (1984). Historia popular y teoría socialista. Crítica. Bartzelona; SAMUEL, R. (1984): Desprofesionalizar la historia. Debats, 10.
SITTON, T.; MEHAFFY, G., & DAVIS, O. L. (1989). Historia Oral. Una guía para profesores(y otras personas). México: Fondo de Cultura Económica.
THOMPSON, P. (1984). La historia oral y el historiador. Debats, 10.
THOMPSON, P. (1988). La voz del pasado. La historia oral. Valencia: Edicions Alfons elMagnànim.
Fdez., I.; Zuazola, M.; Bilbao, J.M.: Izan zirelako gara! Bihotz Gaztea Ikastolako ahozko historiako proiektua
413Ikastaria. 16, 2008, 393-413