joan 1,1-18

7
Joan 1,1-18 Jose Antonio Pagolaren gogoeta batetik moldatua

Upload: kyle-holloway

Post on 30-Dec-2015

33 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

JAINKOAREN GIZA AURPEGIA. Joan 1,1-18. Jose Antonio Pagolaren gogoeta batetik moldatua. Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zen eta Hitza Jainko zen. Hasieran Jainkoarekin zen Hitza. Gauza guztiak honen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin (Jn 1, 1 -3). - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: Joan 1,1-18

Joan 1,1-18

Jose Antonio Pagolaren gogoeta batetik moldatua

Page 2: Joan 1,1-18

Hasieran bazen Hitza.Hitza Jainkoarekin zeneta Hitza Jainko zen.Hasieran Jainkoarekin zen Hitza.Gauza guztiakhonen bidez egin ziren,eta egindakotik ezerez da berau gabe egin (Jn 1, 1-3)

Joanen ebanjelioaren hitzaurreak garrantzi handiko konbentzimendu batzuk gogorarazten

dizkigu.

Page 3: Joan 1,1-18

Gauza harrigarria gertatu da Jesusen baitan. Joanek hitz arduratsuz dio:

«Jainkoaren Hitza haragi egin da». Ez da gelditu isilik betiko.

Bere burua agertu nahi izan digu Jainkoak, ez errebelazioz edo agerpenez, baizik Jesus

gizonagan haragi eginez.

Page 4: Joan 1,1-18

Harekin harremanak izateko,ez dugu mundutik zertan irten.

Ez dugu zertan ibili haren bila geure bizitzatik at. Jesusengan aurkitzen dugu haragi eginik.

Kristauek sinesten dugun Jainkoa ez da bizi aparte ez da Misterio atzemanezina.

Gu bezalako gizaki batengan topatu ahal dugu.

Page 5: Joan 1,1-18

Jainkoaren giza aurpegia da Jesus guretzat. Jesusen onberatasunezko keinuetan gizakiari dagokion moduan ari

zaigu Jainkoa agertzen: nolakoa den eta gu nola maite gaituen.

Page 6: Joan 1,1-18

Jesusen hitzetan Jainkoaren ahotsa entzuten dugu, haren deiak eta haren promesak. Jesusen egitasmoan Aitaren egitasmoa aurkitzen dugu.

Page 7: Joan 1,1-18

Jesusen sentiberatasuna

gaixoengana hurbiltzean, haien

gaitzak sendatu eta haien sufrimena

arintzean: sufritzen ikusten gaituenean

Jainkoak nola begiratzen digun

agertzen du horrek, eta sufritzen ari direnen aurrean guk nola

jokatzea nahi duen.