k47 2006 01

28

Upload: karenka-komunikazio-elkartea

Post on 26-Jul-2016

261 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

TRANSCRIPT

Page 1: K47 2006 01
Page 2: K47 2006 01
Page 3: K47 2006 01

3

a u r k i b i d i aKalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

E D I T O R I A L A

Informaziua 4

Zeuk esan 5-6

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9

Komikixa 9

Gizartia 10-11

Hezkuntza 12-13

Karenka 14-15-16

e-gazte 17

Kirola 18-19

Osasuna 20-21

Teknologia berriak 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

URTE BERRI ON, irakurle. Badator aurten ere Klaputxi mutrikua-rrentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak agertzera. Hileroko zita-ri hutsik ez egitea espero dugu eta zuen gogokoak izan daitezkeengaiak ikutzea ere bai. Gogora ezazue horretan laguntza ere emanahal diguzuela zuen proposamenak aldizkariari proposatuta [email protected] helbidera idatzita zein Barrenkaleko lokalekobuzoian utzita.

Bestalde, gogora ezazue Kalaputxi erabili nahi duenak horretara-ko aukera duela: zorion agurrak agertzeko, ekitaldiak agendan argi-taratzeko, iragarkiak jartzeko... Guztiontzako aldizkaria izan nahiduen aldizkarian guztiok dugu tokia, ez izan zalantzarik.

Page 4: K47 2006 01

hinteresekotelefonoak

informaziua4 AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa ..........................943 60 3143

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)URTARRILA

16tik 19ra Riveiro

20tik 22ra Zalduegi, (zapatu goizean, Otxagabia)

23tik 26ra Lon Apraiz

27tik 29ra Jabier Otxagabia

30etik 31ra Zalduegi

OTSAILA

1etik 2ra Zalduegi3tik 5era Riveiro, (zapatu goizean, Apraiz)6tik 9ra Jabier Otxagabia10etik 12ra Lon Apraiz 13tik 16ra Riveiro17tik 19ra Zalduegi (zapatu goizean, Otxagabia)20tik 23ra Lon Apraiz 24tik 26ra Jabier Otxagabia27tik 28ra Zalduegi

OTXAGABIA: 689 58 57 59 - APRAIZ: 630 05 50 97- ZALDUEGI: 669 26 22 01 - RIVEIRO: 667 33 88 90

Page 5: K47 2006 01

5zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen, nahizeta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu.

Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

gutu

nak

RAFA “TXANBOLIÑ”i

Mutrikuko alkateari ida-tzi publiko bat luzatzen diozu,berak defenditzen duen proiek-tua, bere pertsona eta bere izanmoldea kritikatuz, akusazioserioak eginez gainera: bere dig-nitatea eta pertsona mailazalantzan jarriaz. Horretarako,esaten duzu, ezkutuko interesakdefendatzeko prest dagoela,aldaketa pertsonalak barne,eskaintza izugarri baten truke.

Nola ausartzen zarahorrelako akusazioak egiten? Ezbaduzu ezagutzen, ez badakizunola pentsatzen zuen eta nolapentsatzen duen? Hori ote dadaukazun argumentu pisutsue-na proiektu aberats honenaurka? Iraina eta alkatearen des-prestigio pertsonala eta profe-sionala?

Alkate honek aurrekokorporazio ezberdinengandikhartu du lekukoa (herriak eska-turikoa eta demokratikoki era-bakitakoa). Eskaera historiko etajustifikatu honekin bat dator,emandako pauso eta prozesugarbi eta gardena babesten dueta mutrikuarren (gehienen)interesak eta nahiak bultzatzensaiatzen da.

Tentazioa izan arren, eznaiz jarriko zure mailan. Ez naiz,beraz, eztabaidatzen jarriko ezinteres pertsonalak ezta detaileteknikoak ere. Horretarako, betibezala, aukera izango duzu, ezagian nahi duzuna entzuteko,baina bai dauden aukerak etaargumentuak eztabaidatzeko.

Estanis Osinalde

MUTRIKU HERRIXA

Mutrikun ze ganora!

Madalena eta Agirre Lehenda-karia auzuak ez gabonetako

apaingarririk, ez semafororikezta errotondarik ere…

Ikastolara joateko batzuetanudaltzainik ere ez da egoten etaataskuak nahi beste!

Horrela herrixan…ze ganora!

Nagore Lizardi Beitia, 9 urte

KULTURGUNE BERRIA NOIZ-KO?

Laster, 2006 urteko otsai-lean, bost urte beteko dira kul-tura mailan Mutrikuko tokienblematikoena bota eta desa-gertu zenetik. Kultura mailaaktiboa eta herrikoia, zehatzagoesanda.

Ederrena zinema. Lokalhau mutrikuar guztien elkargu-ne nagusia izan zen, mutrikuarguztiena. Hantxe antolatzenziren mitinak, gabonetako esko-len jaialdiak, pailazoen ekital-diak... eta garrantzitsuena: Han-txe elkartzen ziren umeakdomekero arratsaldeko lauretanumeentzako beren pelikula ikus-teko, eta adin guztietako ikusle-ak beste egun eta orduetan.

Zine Forum Taldea, herri-ko kultur talde zaharrenetakobat, zinezaleenentzako peliku-lak emateaz arduratzen zen,urteko lehenengo hilabeteetakobarikuetan. Emanaldi horietanguztietan asistentzia ez zennahiko litzatekeena, beste zine-ma batzuen konpetentzia gogo-rrarengatik: Deba, Ondarroa,Garbera, Urbil... Publikoarenasistentziari dagokionez arra-kasta izan zuten, ordea, herrikohiru talde oso garrantzitsuk:Goizeko Izarra Antzerki Taldea,Akelarre Antzerki Taldea etaBertso Taldea.

Publikoaren aurreanegindako ekitaldi guztietan 150ikusle eta gehiago batu ziren,

eta hori baloratu egin behar daeta ahaztu ez.

Gaur egun, horrelakoekitaldiak antolatzeko Zabielkultur etxeko lokala dugu, 80ikuslerentzako tokia duena etaezin duena hartu antzezlanertainak eskaintzeko modukoeszenatokirik. Hori dela eta,tokirik ezagatik, ezin Mutrikuraekarri Euskal Herrian zehardabiltzan antzezlanak. BertsoTaldeak eszenatoki handirik ezdu behar; ordea, tokia txikigeratzen da ikusleentzat.

Arazoari Miruaitz fron-toia erabiliz nahi zaio erantzunbaina toki hori hotza da oso,akustika eskasekoa, han antola-tzen diren ekitaldien kalitateagalarazteraino.

Bost urte eta gero, orain-dik ez zaie mutrikuarrei oro hareta hemen aipatutako lau talde-ei bereziki modu formaleaninformatu kulturarako lokalarenproiektuaren inguruan, baldineta proiekturik badago.

Noiz arte iraungo duegoera honek? Zergatik ez daprestatzen jarduera horiek gara-tzeko moduko lokal bat, behinbehingoz bada ere?

Mutrikuarrak guztion-tzako kultur topagunea bat exi-jitzen hasi dira eta uste duguetorkizuneko Kulturgunea eginarteko alternatiba gisako solu-zioa izango litzatekeela. Soluziohorrek guztion artean gureherriko jendeari kultur ekoizpe-na eskaintzea eta jendeak partehartzeko modua ekarriko ligu-ke. Amen.

Zine Forum taldea, Bertso Eskola,

Akelarre Antzerki Taldea etaGoizeko Izarra Antzerki Taldea

Page 6: K47 2006 01

6 puri-purixan

Ondarroan eraikitzekotan diren merkatal gune berriak harrotudituen hautsak gureraino ere iritsi direla ikusita, Bertan dendarielkartekoekin izan gara euren ikuspuntua jasotzeko. Alazne,Carmen, Jone eta Concharekin bildu gara.

Dendarik gabeko kaleak, bizirik gabeko herriakDendarik gabeko kaleak, bizirik gabeko herriak

Zein da merkatal gune handien eragina?Hasiera batean hiriburuetan eta autobideetatik hur-

bil eraikitzen bazituzten ere, gaur egun eskualdeetarahedatu dituzte eta herritik kanpoko lurretan zabaltzendituzte. Horrek dakarrena zera da: herri txikietakodenda eta zerbitzuetan kalte ikaragarria. Kalte horibeste sektoreetara ere zabaltzen da; izan ere, baserritareta arrantzaleengana ere iristen delako euren eraginsuntsitzailea. Merkatal gune handi hauen eragin okerraez da dendarienganakoa bakarrik izaten, ez; kalteaguztiongana zabaltzen da.

Dendari, baserritar, arrantzale eta zerbitzuetakojendea aparte lagata, har ditzagun kontuan, esatebaterako, industrian, tailer eta fabriketan ari direnak.Zer ateratzen dute onik herriak desertu bihurtzen badi-ra? Euskaldunok hain gustuko dugun “kaleko bizitza”galtzen bada?

Nola daude kontu hauek Europan?Europan aspaldi konturatu dira horretaz eta lagun-

tzak ematen ari dira herrietako denda txiki eta zerbi-tzuak pizteko. Bizimodu horrek herri txikiak lotakoleku bihurtzen baititu; herriak basamortu bihurtuta.

Eta gurean, zer?Gurea baino herrialde aurreratuagoetan gertatu

dena eta gertatzen ari dena ikusita, eta bizitzeko estiloberri horrek ekarri dituen kalteak konpondu nahiandabiltzala jakinda, ulergaitza da hemengo agintariekdaukaten jarrera. Eusko Jaurlaritzak, berak, denda txi-kien aldeko propaganda egiten du denon aurrean;baina, bestetik, baimenak eman eta eman ari da:2005ean bertan, 27 merkatal gune berri baimendu ditu.

Aurrez jakinda herrietako bizitza hiltzen dutela,noraino iritsiko dira? Frantzian bertan arazo horieknola konpondu asmatu ezinda dabiltzala jakinda, zer-gatik ez diote kalteari aurre hartzen?

Kanpaina egiten ari zarete Eroskik Ondarroanzabaldu nahi duelako, ezta?

Garbi utzi nahi duguna zera da: guk ez daukagulaezer Eroskiren aurka. Kontua ez da Eroski, baizik eta

edozein merkatal gune handi eta bere sorrerak daka-rren bizimodu aldaketa. Guk ez dugu gure denden irau-pena aldarrikatu nahi; ez dugu mesederik nahi. Gukherrietako bizitza gorde nahi dugu. Ondarroan eraikinahi duten Eroski berriak inguruko herri guztiak (Mar-kina, Lekeitio, Mutriku, Deba, Berriatua…) herri fantas-ma bihur ditzake. Eta ez dira berriketak, ez; datuak hor-txe dauzkagu. Bergaran, urrutira joan gabe, 30 janaridenda txiki itxi ziren horrelako merkatal gune bateneraginez. Horrek kale osoak hustea dakar…

Gure lanpostuak galtzeko arriskua ikusten dugu,jakina; baina guk garbi azaldu nahi duguna gaineradatorkigun arriskua da. Hara, orain asko ari da luzatzenpertsonaren biziraupena, askoz urte gehiago hartzenditugu. Zer eskainiko diogu edadeko herritar horri den-dak ixten badira? Zer egingo dugu, taxi bat jarri aitona

Page 7: K47 2006 01

7puri-purixan

edo amona hori erosketak egitera joan dadin? Orain ezgara konturatzen, baina horixe da datorkiguna…

Euskal Herria ez da Amerika. Hemen herriak txikiakdira eta elkarren ondo-ondoan daude. Han, beste iza-teko eta bizitzeko modu bat daukate. Zergatik hartzendugu, ordea, euren eredua? Zergatik jarraitzen ditugueuren pausuak?

Plan berri bat daukazue eskuartean; kontaigu-zue.

Eusko Jaurlaritzak martxan daukan plana da: PERCO(Plan Especial de Revitalización Comercial).

Plan horrek eskaintzen dituen diru laguntzak jaso-tzeko, bi baldintza eskatzen dituzte. Alde batetik herri-gune historikoa edukitzea eta, bestetik, dendariekelkarte bat osatzea. Guk bi baldintzak betetzen ditugu.Horrela izanda, Eusko Jaurlaritzak dirua ematen dioUdalari herriko ekipamendu urbanistikoa hobetu etaberritzeko; herria dotoretu eta bizitzeko, esango genu-ke. Lan hori Udala eta dendarien elkarteak daramaguaurrera.

Bestela ere, Bertan elkartekoak hainbat ikastaroegin ditugu geure lanbidean hobetu nahian: urteanhiruren bat egiten ditugu geure buruak hobeto presta-tzeko.

Dirudienez, mutrikuarrok bizibidea turismoarenaldetik landu beharko dugu. Diotenez, hemen kostal-dean etxebizitzak ugalduko dira eta industrialdeakbarrurago eramango dituzte… Gizarte modu horretanzeresan handia izango du komertzioak eta, horretara-

ko, ondo prestatu beharra izango dugu. Gu horretara-ko prest gaude eta ahaleginak egingo ditugu. Baina,gero, merkatal gune handiak eraikitzeko baimenakematen jarraitzen badute… nora goaz?

Bukatzeko…Beste gauzatxo bat ere esan nahi genuke. Udala guz-

tiona da eta guztiok ordaintzen ditugu zergak… Beraz,zergatik ez dira herriko dendariekin akordatzen Udale-txerako erosketak egiteko orduan? Zergatik ez digutegaldetu ere egiten? Kanpokoa ez da beti hobea eta mer-keagoa izaten… Gu lan egiteko prest gaude eta gogohandia dugu, gainera; baina konta dezatela gurekin!

Udala, egia esan, kezkatuta dago honekin guztiare-kin eta hortxe daude merkatu plaza berritzeko asmoaketa herriko etxe zaharrak konpontzeko laguntzak etaabar.

Page 8: K47 2006 01

8 bi hitzetan

GABON ZOZKETA BERTANEKINBukatu berri den urtearen azken eguneanegin zen Bertan Mutrikuko merkatarien elkar-tearen 1000 euroko erosketa-txekearen zoz-keta. Oraingoan Alazne optika izan zen sariabanatu zuena eta irabazlea Marisol Costa izanzen. Irabazleak, hamabost eguneko epean,Bertan elkarteko dendetan 1000 euro gasta-tzeko aukera izan du. Urtarrileko aldapa deri-tzogunari aurre egiteko opari paregabea,dudarik gabe. Zorionak irabazleari eta Berta-neko dendariei!

ATXUKALE AZPIKO KOMUNA

Atxukaleko parkea inau-guratu zela sei hilabetepasatu dira. Txoko ederbezain lasai honek ikuspe-gi paregabea eskaintzendigu eta lagunartean zeinbakarka gozatzeko auke-ra. Bertan ditu aterpe,eserleku, eta iturria guz-tientzat erabilgarri bainakomuna… Azken aldianbere atea itxita aurkitudugu. Komun baten zere-

gina zein den azaldu beharrik ez badago ere, herri hone-tan, dirudienez, bada hau gogoratzen ez duen jenderiketa “ondo pasatzera” joaten dira bertara: komunak apur-tu, zikindu, ateak pintatu eta momentuan okurritzen zaiz-kien aldrebeskeriak egitera. Nolako herri kontzientzia da,norberarena norberarentzat eta denona inorentzat ezpraktikatzen denean? Nori egin diezaioke kalte komunaegoki erabiltzeak? Komuna itxitzea al da konponbidea?

ITSASOAREN HASERREAUrtearen hasierarekin batera gure itsasoak, bestebehin ere, bere indarraren erakustaldia egindigu. Itsaso zakarra askotan ikusi ohi dugu gurekostaldean baina oraingo honetan bere markautzi digu begi bistan: zabalera berriko eskuinaldeko harritzarrak eraman, hesia apurtu, hon-dartzako harriak mugitu…Itsasoa honela dagoean ederra ei da… bainaAtxukaletik begiratzeko.

JESUS NAZARENOA“... Agustinetako Nazarenoa eliz-ata-riratu eta itsaso harroari begira jar-tzea erabaki zuten. Haizea izugarriz-koa omen zebilen, Jesus Nazarenoazutik eutsi ezin adinakoa, alegia;baina, hala eta guztiz ere, aterazuten gure Nazareno maitagarria laukandelaren artean. Serorek, organuzlagunduta, ekin zioten fedetsu“Iñua” eta Salbeari, eta jendeak,negarrari emanaz, Zeruko Jaunariotoitz egiten zion arren eta arrensalba gintzala eskatuz. (...) halakoankonturatu ziren lau kandelek bizturikzirautela haize bolada ikaragarri har-

tan. Mirarizko seinale zen, halafede, pertsonek tente egotenlanak zituzten haize eta euri erauntsi hartan bizturik irautea!Hartan igarri zioten Jaungoikoak nolabait salbatu gintuela.”Honela mintzarazten zion Yon Etxaide Ithartek bere idazlanekopertsonaia bati Mutrikuko Nazarenoarengan zegoen fedea adie-razteko. Eta honela gehitu: “Iñua eta Salbea ere bestelako fedezkantatzen ziren gure denboretan.”

Nola mintzatuko litzateke gaur eguneratuz gero?

Antonio Gaztañetak, 1718. urtean, Siziliako Cabo Passeronizandako itsas guda galdu ondoren, eta bizirik atera zelako,eskerrak emanez komentuari erregalatutako Jesus Nazarenoa-ren eta Ama Doloreetakoaren zizelkaturiko irudiak hor jarrai-tzen dute, komentuko aldarean. Mojen babesa galdua dutejada. Herritarrenak hor dirau, beste maila eta sakontasun bate-an agian baina urtero bezala aurten ere, Kalaputxi hau airera-tu aurretik, Jesus Nazarenoaren eguna ospatua izango da urta-rrilaren hirugarren igandez, bere bederatziurren eta triduoare-kin. Bezperan kontzertu bat ere eskeiniko du herriko bandakNazarenoaren omenez.

Page 9: K47 2006 01

9bi hitzetan

ZAHARREN EGOITZA

Aspaldi hasi ziren zaharren egoitzanzabaltze edo handitze obrak. Gauregun kanpotik bukatuta daude etabarnetik ez da nabaritzen obrarenarrastorik. Txukuntze eta atontzelanak besterik ez dira falta, zortzigela berri prest izateko. Honek ez duesan nahi ordea, gela hauek pertsonaberriek beteko dituztenik, momen-tuz. Zuzendaritzatik esan digutenez,gelak prestatu ondoren, beste gelakokupatzen dituzten pertsonak pasa-tuko dira lehenbizi hauetara, etagela zaharrak egokituko dituztelegeri berriak agintzen duen erara.

Bestalde, egon gela edo aise lekuakere ez du beteko legeak jende kopu-ru berriari dagokion espazioa, etaberrikuntzak egiteko asmoa dute.Obra hauek sarrera eta haurrekolorategian izango dute eragina. Lora-tegiko espazioa aise lekuari gehitukozaio eta beirazko estalkiaz babestutageldituko da. Sarrerako aldapa gain-

ditzeko, tramankulu mekanikoakjarriko dituzte, baita bertatik kapila-ra jeisteko ere.

Diru iturrietatik tiraka ihardutzendute etenik gabe eta aipatutakolanak egiteko oraindik ez zaie eskue-tara dirurik iritsi. Laister lortzea espe-ro dute diputaziotik, eta hemendiksei hilabetetara bukatuta egotea daberen ilusioa. Dena den, proiektoekabiadura handiagoa dute diru lorpe-nek baino.

Gaur egun hogei ta hamasei adine-ko bizi dira egoitzan, hauetatikhogeita zortzi mutrikuarrak dira eta

besteak inguruko herrietakoak,diputazioarekin kontzertua izateak,herritik kanpokoak ere onartzerabehartzen bait du. Bizitzez aparte,zenbait aktibitate ere eskaintzenzaie, memoria, psikomotrizitatea,eskulanak eta baita ludikoak ereaukera dezakete. Estima handiandute zuzendaritzakoek, “Nagusilan” herriko taldeak egunero arra-tsaldez egiten duen komunikaziolana, hori izaten bait da, adin bate-tara iristean, hutsune larrienetakobat. Obrak bukatzean borrogeitalau pertsona biziko dira Samielakoegoitzan.

MUTRIKU ERE PRESOEN ALDEErantzun zabala jaso zuen “Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien esku-bideen jabe” lelopean Ibaetako Foroak eginiko deialdiak. Horixe zen Ibae-tako Foroak bildu dituen 34 eragilek eginiko deialdiaren lelo nagusia. Hone-taz gain, beste hamar pankartaren atzean joan zen goiburua; presoen esku-bideak zertan diren azaltzen zuten beste hamar esaldiren atzean.

Milaka lagun batuta, Euskal Herrian aspaldian egin den manifestaziorik jen-detsuena izan zen urtarrilaren 7an egindako hau. Mutrikuk ere erantzunzion deialdiari eta autobusa jarri zen bidean. Eibarren, Guardia Zibilarenkontrolean 10-15 autobus geldiarazi ondoren, Mutrikukoa ere tartean zela,tentsio uneak bizi arren azkenean lortu zuten Bilbora iristea.

Mutrikuko hainbat talde eta elkartek egin zuten bat deialdiarekin: MutrikuFutbol Taldea, Xake Taldea, Burumendi Mendi Taldea, Mutriku Bizirik,Hobetu Leike, Santakarra, Natur Taldea, ELA, LAB, EHNE, Ikasle Abertzaleak, SEGI, Tranpan Gora Tabernari Elkartea, Mutriku-ko Gazteak Martxan, Kalaputxi, Txantxangorri, Gaztetxea, Erraldoien Konpartsa, Mutrikuko Rock Kolektiboa, Ziñua Elkartea,Hogar Del Marinero Elkartea, Jauja Eskubaloi Taldea eta Argazki Taldeak. Aipatutakoez gain Don Ramon Bikaixuak ere bategin zuen eskaerarekin.

MIRUAITZ TABERNA ZABALIK

Aldi batez itxita egon ondoren, Miruaitz Pilotalekukotaberna hilaren 14an zabaldu zuten jendearentzat.

Aurrerantzean, pilotalekua bezala, taberna Kiroldegiarenardurapean egongo da eta izango duen ordutegia hona-koa izango da: Astegunetan, goizeko 11etatik gaueko10ak arte eta zapatuetan goizeko 11etatik gauerdira arte,gaueko 12ak arte.

Arduradunek jakitera eman dutenez, tabernari lotutakohainbat ideia lantzen ari dira Kiroldegiaren eta taberna-ren bezeroen gustukoak izan daitezkeenak: dantzak,jaialdiak…

Page 10: K47 2006 01

Ke arteanharrapatuta

10 gizartia

Ehun metro. Hor dago muga. Etahor dago duda. Mugatik behera erredaitekeen ala ez erabaki behar.Mugatik gora, erretzaileentzat guneberezia prestatu behar. Mugak bainogehiago, ordea, informaziorik ezakharritu ditu tabernariak.

Mutrikuko taberna gehienetanerre ahal izango da “erretzaileentaberna dela azaldu beharko dugutxartel baten bidez, baina uste duthorretan geldituko dela” aipatu diguherriko tabernari batek.

Jatetxeek, berriz, neurriak hartubeharko dituzte. “Jantoki handia ezerretzaileen gune jarriko dugu etajantoki txikia, aldiz, erretzaileenaizango da. Bazkari edo ospakizunhandiak direnean, ezkontzak, bataio-ak, jaunartzeak, herri bazkari-afariaketa antzekoak, antolatzaileek eurekerabaki beharko dute erretzaileengunea izango den ala ez. Dena den,legea abian jarri denetik ez dugu ino-lako arazorik izan gure jatetxean,hautsontzirik ez dugu jarri mahaietan

eta hiruzpalu bezero izan dira errete-za eskatu dutenak, erretzaile gehie-nak kafea hartu ondoren kalera ateradira erretzera. Nik uste dut esatendena baino arazo gutxiago egongodela erretze kontu honekin” aipatudigu Kai jatetxeko nagusiak.

San Juan jatetxeko nagusiak,berriz, ez du oraindik ezer erabaki“momentuan ez dugu arazorik izan

bezeroen artean eta gauzak egiteko 8hilabete daukagunez lasai aztertukodugu kontua ezer egin aurretik”.

Lantokietan ere ezingo da erre etakanpora atera beharko dira erre nahidutenek. Zenbait enpresatan erretzenemandako denbora hori errekuperatuegin beharko dela diote enpresabu-ruek eta horrek haizeak harrotu ditu.Legearen kontura langile batzuek

Azken urteetan etengabeak izan dira tabakoaren aurkakogerran irabazi beharreko batailak. Fronteak ez dira izannolanahikoak: prezioaren igoera, publizitate kanpainenmurrizketa, tabako kaxetan osasunaren inguruko azalpengordinak…

Urte berriarekin Tabakoaren Aurkako Espainiako Legeaabian dago Hego Euskal Herrian. Lantokiez gain tabernetakogiroa ere arautzen du lege berriak. 100 metro kuadrotikgorako azalera duten taberna eta jatetxeetan, gune isola-tuak jarri beharko dituzte. Taberna txikiagoetan jabearenesku dago erre daitekeen ala ez erabakitzea. Hala ere, jaki-na da gehienek bertan erretzea onartuko dutela bezerorik ezgaltzeko. Legearen neurrietara egokitzeko tabernari gehie-nei denbora gainera etorri zaie.

Espetxeetan, erretzaileentzat ziegak egongo dira, hau-rrekin dauden emakume presoentzat izan ezik. Erretzaile

ez direnek kerik gabeko ziega eska dezakete.

Page 11: K47 2006 01

11gizartia

tabakoa utzi omen dute; beste askokeguneko zigarro kopurua nabarmenjeitsi dutela diote.

Debekuak eremu zabalean izangodu eragina, administrazio publikoenzentroetan, osasun, kirol eta kulturzentroetan, haurrek jolasteko gunee-tan, liburutegi, konferentzia etamuseoetan... Tabako dendetan etabaimena duten saltokietako makine-tan soilik saldu ahal izango da taba-

koa. Komunikabideetan ezin izangoda tabakoaren iragarkirik jarri edopromoziorik egin, ezta tabakoa saltze-ko makinetan ere.

Legea hausten dutenek zigorrajasoko dute. Larritasunaren arabera,30 eta 600.000 euro artekoa izango daisuna.

Erretzaileen talde askok adierazidute euren eskubideen aurkako legea

dela. Erretzea debekatu bai, bainatabakoa uzteko laguntzarik ez delakoegongo ere kexu dira. Itxurakeria eta“adar jotze” hitzak erabili dituzte...eta “zergatik ez dute tabakoa saltzeadebekatzen eta tabakoa produzitzeadebekatzen?” aditzen da nonahi.Tabakoak etekin ikaragarriak ematendizkio Estatuari, hots, diru asko atera-tzen du tabakotik, beraz...

Espainiako Osasun Ministerioarenesanetan, ordea, hiru herritarretik biez dira erretzaileak, eta horien eskubi-deen aldekoa da legea, ez erretzaileaden herenaren kontrakoa. Ministerio-ak argitu du helburua ez dela kontraegitea: bi urtetan tabakoa erretzendutenen kopurua %3 murriztea, taba-koa erosten dutenena %5 jaistea eta,bereziki, gazteek urtean 50.000 herio-tza eta 25 gaixotasun mota eragitendituen mendekotasunik ez izatea–batez beste, 13 urterekin hasten diragazteak erretzen–.

Eta frontoietan beteko al dalegea? Tabakoa erretzearen debekuakhauts asko harrotu du pilotaren mun-duan, eta frontoietan legea betearazi-ko den ala ez jakiteak ikusmin handiasortu du. Asko dira pilota eta tabakoabatera doazela uste dutenak, pilotaenpresak barne, eta lehen eguneanerretzaileek lasai asko dastatu ahalizan zituzten puruak. Aspe enpresareniritziz, konponbidea ez dago isunetan,hezkuntzan baizik.

Denbora beharko da honi guztiaribuelta emateko. Erretzaile batekbaino gehiagok pentsatuko du “legehonen gauzarik onena gazte denbora-ra garamatzala, hau da, tabernakokomunetan erretzera, klandestinitate-an disfrutatzera”.

Finlandian, Irlandan, Italian, Maltan eta Suediandagoeneko debekatuta dago leku publikoetan

erretzea.

Legeak ostalaritzan eta frontoietan eragina badu ere,

jabe zein arduradunek informazio urria jaso dutela

diote.

Page 12: K47 2006 01

hezkuntza12

Psikomotrizitatearekinhazi eta heziPsikomotrizitate-praktika ez da berria, askoren-tzat ezezaguna izan daitekeen arren. Haur hez-kuntza ulertzeko beste modu bat dela esandezakegu, hezkuntzako profesionalei umeakbeste era batera hurbildu, komunikatu eta eza-gutzeko aukera ematen diena. Gai honi buruzgehiago jakiteko Aintzane Arrieta Pagoagamutrikuar psikomotrizistarekin hitzegin dugu.

- Nola sortu da psikomotrizitatea (eskola orduzkanpo) eskaintzea ikastolan? Zein da helburua?

Gu bi psikomotrizista gabiltza psikomotrizitatea ema-ten eskoletan. Dagoeneko lau-bost urte daramatzagupsikomotrizitatea eskaintzen eskola orduz kanpoko jar-duera modura. Mutrikun, Ikastolako guraso batzuekkomentatu zidaten ea zergatik ez genuen gure eskain-tza Mutrikun bertan egiten. Eta halaxe, ikasturte hasie-ran Ikastolako Guraso Elkarteari eskaintza egin genion.Proiektua gustatu eta babestu egin zuten, eta GoizekoIzarra Ikastolako Zuzendaritzarekin elkarlanean, hirutalde sortu dira 2 urtetik 6 urtera bitartean. Guztira 26umerekin dihardugu.

Mutrikuz gain, Zarautzen eta Aizarnazabalen ere baga-biltza lanean.

- Zer da psikomotrizitatea? Eskola kirolarekin zeri-kusirik?

Ez, ez dauka zerikusirik. Psikomotrizitate-praktika ez dakirola, nahiz eta jende askok soinketarekin lotu. Ez daaraututako joko bat, jolas espontaneoa da. Psikomotri-zitatea mugimenduaren eta psikismoaren (buruaren)arteko erlazioa da. Izan ere, umearen garapen psikolo-gikoa gorputzaren mugimenduaren bidez burutzen da.Gure saioetan, umeak mugimenduaren eta jolasenbidez adierazten ditu bere beldurrak, ezintasunak,emozioak eta gabeziak... Eta gu hori guztia kanaliza-tzen ahalegintzen gara. Azken finean, jolasaren plaze-rraren bidez, umeari garapen psikologikoan laguntzeada helburua.

- Nolakoa da psikomotrizitate gela?

Modu berezian antolatuta dago eta material espezifi-koa dago bertan. Bi txoko daude: txoko batean koltxo-netak, espalderak, sokak, arranpak, salto egiteko altue-ra ezberdinak daude, eta adinaren eta umeen beharrenarabera antolatzen dugu txoko hori. Gune horretanoihalak, maramak, makilak eta gomaparrezko blokeakere egoten dira, jolas sinbolikorako. Beste txokoan,berriz, marrazkiak eta eraikuntzak egiteko materialaegoten da.

- Psikomotrizitate saio batean zer egiten da? Norizuzendua dago?

0 eta 6 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, umeaetapa horretan ari delako bere nortasuna eraikitzen.Ordu eta erdiko saioak izaten dira: hasieran denok jarrieta berba egiten dugu (agurtu, arauak gogoratu, aurre-ko astekoa gogoratu...). Bi arau daude: ezin da minikeman eta ezin da minik hartu. Ondoren, saioa hastenda, eta ume bakoitzak bere ibilbidea egiten du modu

Goizeko Izarra ikastolan dihardugulanean 26 umerekin

Psikomotrizitate-praktika ez da Psikomotrizitate-praktika ez da kirola,

nahiz eta jende askok soinketarekin

Page 13: K47 2006 01

13hezkuntza

librean: mugimenduaren plazerra/displazerra sentitze-ko aukera dauka (salto egin, igo, jaitsi...) eta joko sin-bolikoaren bitartez bere alderdi afektiboa kanporatze-ko aukera dauka (rolen bidezko joko eta jolasak...).Saioa amaitzeko, umeak bizi izan duena marrazki edoeraikuntza baten bidez irudikatzen du eta egindakoakomentatu egiten da umeekin.

- Ze onura dakar, zer aportatzen du umearen hezi-keta-garapenean?

Prebentzio modura egiten da psikomotrizitatea, umebakoitzak dituen arazo, konflikto eta gabeziak prebe-nitzeko. Emozioak kanporatzen eta ezintasunak gain-ditzen laguntzen diogun heinean, umeak autonomia

hartuko du, harreman berriak egingo ditu beste umee-kin eta nortasuna eraikitzen joango da.

- Psikomotrizitateko hezitzaileak zer egiten du?

Umeak egiten duena behatu, aztertu, eta behar dene-an, parte hartu. Azken finean, umea den bezalakoaonartu eta bere garapena bultzatzea da nire lana, erre-konozimenduaren bidez. Umea entzuna sentitzen ezbada, ez du inoiz entzungo. Umeei ez zaie esaten zuze-nean zer egin behar duten, zeharka baizik, parte har-tzera gonbidatuz, materialaren kokapena aldatuz etaabar. Ume bakoitzari gauzak egiteko modu ezberdinaproposatu behar zaio.

- “Umeek bestela ere badute zer egin eta nonjolastu, dena eginda eman gabe…” dioenari, zererantzungo zenieke?

Psikomotrizitatean, hain zuzen ere, ez zaio ezer egindaematen, umea libre da nahi duena egiteko. Ume bakoi-tzak bere mundu propioa sortzen du eta bera da beredesio eta ekintzen jabe. Ez dago denek lortu beharrekohelburu edo maila bat eta bakoitzak bere bidea egitendu. Jolasa da umearen heziketaren oinarria, eta edono-la ere, jolastea beti da ona umeentzat.

Ume bakoitzak dituen arazo, konfliktoeta gabeziak prebenitzeko balio du

psikomotrizitateak

Page 14: K47 2006 01

karenka14

spaldi hasi zen Kalaputxigure herriko artistengana hurbildu eta beraiekinsolasean jartzen. Bittor Arizmendi, Anizeto Uranga “Txori-xa”, Imanol Andonegi... Oraingoan Xiriako Andonegirengana jodugu bere bizitzaz eta bere artista izateaz galdezka. Atxukalen egindakoobrarengatik ezagutuko du askok, baina hori eta gehiago ere badu guri eskaintzeko.

Lehengo batean saiatu ginen Atxukalerako sortu zenuen parke proiektu berriaren gainean zure buruhauste-ak herriratzen, baina artista gisa eta zeure buruari buruz inoiz ez zaitugu hizketan ikusi.

Neure buruari buruz nola, bada! Hortxe daukat akatsa eta! ...eta buruan, kar, kar!Txantxak aparte, eskultore profesionala zara. Arte Ederretan lizentziatua eta, gainera, Oteizarekin ibilia...Ez dut ulertzen zergatik jartzen nauten harremanetan beti berarekin. Debako arte-tailer esperimentalean hiru urtez elka-

rrekin lan egin genuen, 1970etik 1973ra bitarte, bai, baina besterik ez. Ni arte munduan umezurtz bakarti bat besterik eznaiz eta ez noa inoren eskutik.

Guk ez genuen asko ezagutu eta esaguzu zerbait berari buruz...Denok dakigu zeintzuk izan ziren Jorge eta bere bilakaeraren emaitzak. Kontraesan askoko gizona zen, maitagarria eta

gorrotogarria aldi berean. Berak asko maite ninduen eta nik bera ere bai, baita bere emazte Ixiar eta haren lapikoko kafegoxoa.

a XIRI, estilo batekinezkondu nahi ez duen

artista

Olatz, 1980 - Xiri Andonegi

Page 15: K47 2006 01

Esan dezakegu bere diszipuloazarela?

Ni inoiz ez nintzateke horrelakorikesatera ausartuko, guztiz ezberdinakgara. Baina harridura sortzen dit berahil ondoren egunetik egunera nolaautoproklamatutako diszipuloak uga-ritzen diren ikusteak. Honi buruz,anekdota polit bat: Jorgek erakusketabat jarri zuen orain dela urteak, Hon-darribia edo Irunen ez nago ziur. GemaUrreizti eta Fran Lekunberri “Xapo”han gertatu eta ikustera sartu ziren.Jorge beraiengana zuzendu zennongoak ziren galdezka. Hauekmutrikuarrak zirela erantzuneta bigarren galderaorduan: “Xiri ezagutzenduzue?”. Erantzuna,“Jakina, bada, geurelaguna da!”. Eta orduanJorgek zera gehitu zuenerdaraz: “El mejor discípuloque he tenido”. Esaldi hori bihotze-an daramat, egia da, bainaguztiz ezberdina naiz.

Debako arte-tailer esperimenta-la utzi eta gero, nola joan da zurebizitza?

Hemeretzi urterekin gurasoen kon-tura bizitzea ez nuen batere atsegin.Bestalde, egoera politiko gordina ariginen bizitzen eta batzuek armak har-tzea, beste batzuek kultura indartzea

eta nik langileriaren alde borrokatzeaerabaki nuen Sigman, Elgoibarren.Mila laguneko lantokia zen. Urtetanborrokatu nuen langileen eskubideenalde, baita Gipuzkoako koartel etakalabozoak ezagutu ere. Harro nagoeta ezd u t

denbora galdutzat jotzen.Nola itzuli zinen berriz arte

mundura?Banestok tailerra hondoratu zuene-

an ezkonduta eta lau urteko alabatxoanuen, Nahia, eta nik hogeita hamaseiurte. Indemnizazioa kobratu eta bizi

guztiko ametsa bete ahal izan nuenArte Ederretara helduta. Gaur lau urte-ko karrera bada ere, orduan bostekoazen eta, banan-banan, denak ateranituen. Harrez gero, bertarako eta ber-tatik bizi naiz, nekez baina pozik. Eske-rrak Anak nigan konfidantza eta Jon-txu Pikerrek laguntza jarri zuten.

Zeure lantokirik baduzu?Tailerra San Juan Azpin daukat,

Laranga bailaran. Orain, neure-neu-rea... Kutxak kolpetik hipoteka guz-

tiak barkatzen ez badizkit ezbehintzat pixka batean!

Urte askotan inork utzitakoerramintaz eta tokietan lan

egin izan dut. Olatzkoaldarea egin nuenean,adibidez, bertako aterpe-an Eliasek emandakoargindarrarekin, minus-balidoen tailerreko ardu-

radun Aitorrek utzitako kon-p r e s o r e a r e k i n ,Tomorrotok utzitakokorteko diskoekin

eta Langak emandako martileteekinjardun nuen. Urte askotan era horre-tan...

Zenbat urte daramazu profesio-nal gisa?

Hamar.Zein da zure estiloa?“Estilo” hitza niretzat heriotza da.

Horretan Gordillo artistarekin batnator. Hark esaten du artistaren bizitzagrasaz bustitako txirrista bat igotzeadela. Kukainetan bezalaxe, txirristegin, behera jausi eta zatiturik hiltzen

“Asko maite nuen Oteiza, baita Ixiar eta haren lapikoko kafe goxoa”

Baleztariak 2001 Urizaharra-Peñacerrada

“Mogel”. Markina-Xemein 1998 - Xiri Andonegi

“Estilo hitza niretzat heriotza da”

karenka 15

Page 16: K47 2006 01

da artista, gero, berriz, zati guztiak osatu eta berrindartuta txi-rristan gora ekiteko behin eta berriro. Estiloa, ordea, txirristahorretan iltze bat josi, berari heldu eta mantentzea litzateke.

Zein artista miresten duzu?Mirestu ezta inor ere, denok moduko gizakiak besterik ez

dira eta. Land Art inguruan mugitu ohi direnak gustatzen zaiz-kit, adibidez, Robert Smitson, Walter de María, Christo edotaRichar Serra. Dena den, erreferente batzuk besterik ez dira nirebilakaeraren barruan. Helburua ez da beraiek egin dutenajarraitzea, hori egina dago eta. Horiek erabiltzen zuten “El artepor el arte” kontzeptua gustatzen zait, baina kontzeptu berribatzuk gehitu nahi dizkiot.

Zeintzuk dira egin dituzun proiekturik garrantzitsue-nak?

Olatzko aldarea ez da proiektua, eskultura funtzionala bai-zik, baina lehenengo etapatik gehien maite dudan obra da.Profesional gisa hasi nintzenetik benetan ekarpena dutenlanak hiru hauek direla esango nuke:

“MOGEL” Markina-Xemein, 1998Inguru osoa bateratu nuen obrarekin lekuaren memoria

erabilita, eta Mogelek jasotako esaldi herrikoi batekin laberin-to bat sortu nuen jendearen konplizitatea probokatzeko. Ikus-puntu bakarretik ez da irakurtzen gaineko esaldia, beraz, ikus-leari ibilbide bat eragiten dio.

Mogelen Peru Abarka liburutik atera nuen esaldiak honeladio: Gurago dau otsuak baso bizitzia / jatekua nekez billatu bia-rra / etxe-txakur katiaz lotubaren / erregu eta ogi biguna baino.

“BALEZTARIAK” Peñacerrada-Urizaharra, 2001(Obra hau sarirako aukeratua izan zen, baina azkenean

beste bati eman zioten. Materializatu gabe dago, ez dut diru-rik.)

Peñacerrada-Urizaharrako erdiaroan sustraitua, herriarenoin-plantan, judutarren atean eta Ayalako jaunak Gaztela etaNafarroatik ihesi beren mendietan gordetzen ziren gaizkileakmenderatzeko sortu zuen San Sebastian ordenako hogeitahamar baleztariko taldean oinarritua.

“ATXUKALEA” Mutriku, 2005Atxukale zaharraren erabilpena, ohiturak eta herriak leku

horri zion maitasuna aztertu ondoren erabaki nuen bere luza-pen bat besterik ez nuela egingo eta kakatan zegoen lekua

bera eskultura bihurtu eskulturarik jarri gabe.Proiektu hau sekulako erronka izan da niretzat, batez ere

arkitekto, konstruktore eta gremioak neuk nahi nuenera erren-ditzea. Izugarri ikasi dut eta orain prestatuago nago desafiozailagoetarako.

Estiloari gorroto badiozu, non dute lotura hiru obrahauek?

Ez estiloan, ez formalki ezta funtzionalki ere, ez dute lotu-rarik. Beraien artean duten lotura sortze prozesuan dago. Eznaiz obra bat egin eta edonon kokatzeko aukeraren zain ego-ten diren horietakoa. Obra serio bat sortzerakoan ikerketa lanhandia egiten dut aurretik: Lekua, klima, lekuaren historia etamemoria, jendearen identitatea, hizkuntza, lana, ohiturak, fun-tzioa, natura apurtu beharrean nola konplementatu, alderdiludikoak edo jolasteko aukerak eta abar luze bat aztertu ondo-ren hasten naiz planteamendu formalak egiten, kontzeptuala-rekin lotuta, jakina.

Era horretan jokatzeko aukera ziurrak beharko dira,ezta?

Bai, hala da, baina beste erara Euskal Herri osoa petatxozbetetzeko arriskua dago eta hori baino nahiago dut oheangeratu. Ismael lehen Arte Ederretako irakasle eta orain lagun-tzat dudanak esan zidan moduan “nonnahi txapuzak koloka-tzea baino iturriak hobe”.

Nola autofinantziatu edo nola lortzen duzu soldata?Gaur egungo “mezenasak” banketxeak, udalak eta Diputa-

zio edo Eusko Jaurlaritza dira, hemen behintzat, eta nik nola ezdaukadan ukalondorik inon... bada, gaizki. Gainera, arte mer-katua gorroto dudanez... atera kontuak!

Orduan, nola?Eskerrak teknika pila bat menderatzen dudala. Orain dela

bi urte lau erraldoi eta lau buruhandi egin nituen poliesterre-an, oraintxe lau metro eta erdiko mural bat egin dut oleoan etaahal den moduan, oso estu, proiektu serio eta berrien egarriz.

Portu berriaren proiektuan ikusten al duzu lekurikartistentzat?

Ikusiko ez dut bada! Honelako proiektu batean hasi aurre-tik artistak presente egon beharko ginateke eta gure plantea-menduak gogoan hartu, ez gero, egin ondoren, ingeniariek etalagatzen dituzten aberixak partxeatzeko eta dotoretzeko edoerrotonda zahar batean eskultura bat egiteko. Ez. Oro harhartu beharko lirateke proiektuak adarretatik.

Non zaudete, bada?Zoritxarrez, deskoordinaturik, bakoitza bere bidetik, Euskal

Herriko artista guztiak bezalaxe. Niri dagokidanez, superbiben-tziako bonbila gorria piztuta daukat aspaldidanik. Lehenengohori defenditu beharrean aurkitzen naiz neure itzalarenproiekzioa lurrean galdu nahi ez badut. Gero, gerokoak.

karenka16

Olatzko aldarea lehenengo etapatik gehienmaite dudana da

Atxukale, Mutriku 2005 - Xiri Andonegi

Page 17: K47 2006 01

e-gazte 17

Zer falta zaigu Mutrikun?Ondoko inkesta Mutrikuko Institutuko ikasleen artean egin da, DBHkoen

artean hain justu. Gaia herrian ikusten ditugun gazteon beharrei buruzkoada. Hogeita hiru ikasleren artean egin dugu inkesta (12 urtetik 16 urterabitartekoak). Ea erantzun hauen ondorioz lortzen dugun herritarron nahiaegitea.

Galdera: Mutrikun, asteburuan, zeren falta nabaritzen duzu?

Ikusten den bezala, zinea da mutrikuar gehienek faltan sentitzen dutenaaste bukaeran. Inkesta hau gazteei egin zaienez, beraientzako leku bat eska-tzen dute. Gaztetxea eta Jauja dauden arren, beste era bateko aisialdia nahidute. Azkenik, “beste zerbait” esan dutenen artean honako proposamenhauek daude: kontzertu emanaldi gehiago, denetarako antzokia, Kazetagu-nea adin guztietarako...

Goiko grafikoan ageri denez, gazteen erdiak baino gehiagok igerilekubat edukitzea nahiko luke. Batzuek kirol aukera gehiago nahi dituzte etabesteen ustez, nahiko aukera dago. Laurden batek, azkenik, erantzun des-berdinak eman ditu: judoko kantxa, teniseko klaseak eta kanpoko tenispista, skate park-a, kirol aukera guztiak doan izatea...

Inkesta oinarritzat hartuz, Udalari gutun hau helarazi nahi diogu:

Alkate hori, agur:

Gutun honen bidez, zera adierazi nahi dizugu: goian ikus dezakezunez, MutrikukoInstitutuan inkesta bat burutu dugu.

Inkesta hau 12tik 16ra urte bitarteko ikasleei egin diegu, Mutrikun gazteoi faltazaizkigun gauzei buruz.

Galdeketa egin ondoren, gazteen ehuneko handi batek, kultur alderdiari begiratu-ta, zinea behar dugula azpimarratu zuen, eta kirol mailan igerilekua. Honez gain, gaz-teentzako lekua eta kirol aukera gehiago eskatu zituzten, Mutrikurentzat eta bertakogazteentzat garrantzitsua litzatekeelakoan.

Inkesta honen ondorioak ikusita, eskakizun bat egin nahi dizugu gazte gehienonizenean. Hain zuzen ere, aurreko datuetan oinarriturik, gehienbat zinea eta igerilekuaegin ditzazula eskatzen dizugu.

Gure eskaera aintzat hartuko duzulakoan,

Institutuko Prentsa Tailerreko ikasleak

ERRETZEA DEBEKATURIK

Jendearen osasuna dela eta, leku publiko-etan erretzea debekatu dute; honek eraginhandia izan du, agian guk uste genuena bainohandiagoa. Zer esaten ote du jendeak legeberri honen aurrean? Hain txarra ote da?

Lege berri honek zenbait sektoreri osogogor eragin die, adibidez, 100 m2 bainogehiago dituzten taberna edo jatetxeek derri-gorrez eraiki beharko dituzte ongi aireztatu-tako gela berriak erretzaile eta ez-erretzaileengelak edukitzeko; aldiz, 100 m2 baino gutxia-go dituztenek, euren lokala kedun edo kegabeko lokala izango den aukeratu behardute. Nola ez, honek hirugarren sektorearenlangile hauek lege honen guztiz aurka egoteaekarri du, gela berri hori egitea oso garestiadelako edo aukera hori egiteak zenbait beze-ro galaraz dezakeelako.

Lantegietako eta enpresetako mundua erenahiko ukituta sentitu da, izan ere, asko zireneuren lanpostuetan erretzen zuten langileak;orain, lege berri honen arabera, langileek ezindute euren lantokien barruan erre eta horrekestres handia sor dezakeela uste da.

Bestalde, ez-erretzaile edota erretzailepasiboen ikuspuntua dago, jasanezina baitabeti jaietan irteterakoan tabako usainarekinbueltatzea etxera; horretaz gain, hauentzatkea kaltegarria ez ezik nazkagarria ere bada.Arau berri honekin askoz ere erosoago senti-tzen gara taberna gehienetan eta ez gaudederrigortuta besteen kea gure biriketan sartze-ra. Estatistikek diotenez, erretzaile pasiboakizandako askok dute biriketako minbizia etabadaude minbizi honekin hiltzen direnak ere.

Beraz, argi dago erretzaile pasiboentzatlege hau mesede handia dela.

Ikus dezakegunez, lege hau jendeari osa-sunean lagunduko dion legea besterik ez da,nahiz eta batzuentzat gogor samarra iruditu.Lege berri honek gure birikak garbiagoak iza-ten eta biriketako minbizia eta tabakoak sor-tutako beste gaixotasun batzuek eragindakoheriotza kopurua txikitzen lagunduko ahal du!

Norma Ageitos Urain

Page 18: K47 2006 01

18 kirola

Nortasun agirianJuan Luis Ferreñojarri arren,kiroldegiko Luis dagure artean ezaguna.Herritarra ez badaere, oso ondotxertatu da mutrikuaraskoren bizimoduan.Kirol mundutik datoreta kirola du bizibide.Bere agendan tartebat egin digu etasolasaldi ederreanaritu gara berarekin.Hamaika dukontatzeko.

Arestian aipatu bezala, ume-umetatik bizi dukirola…

Gogoan dut eskolan soinketa ematen zigutela etabehin baino gehiagotan irakasleak ni izendatzen nin-duela klasea emateko, gustukoa nuen eta uste duthorregatik izango zela. Judo mundutik nator bereziki,esan nahi dut honetan eman ditudala urte gehienak,konpetitzen ere aritu izan naiz. Eskubaloia, sakibaloia,atletismoa eta boleibola ere egin ditut eta guztiak gus-tatzen zaizkit, futbola izan ezik. Futbolean negoziogehiegi dagoela uste dut. Judoan ari nintzela besteikasketa mota batzuk egiteko aukera sortu zitzaidaneta horretara bideratu nuen nire bizitza. Garai hartan,duela hogeita piku urte, Aerobic-a zegoen puri-purianeta probatu egin behar nuen, musika eta mugimen-duen kontu hura gustukoa nuen, hura guztia egun fit-ness bezala ezagutzen dugun honetan bukatu zen.

Ordutik hona gauzak aldatuz joan dira...

Ikaragarri, fitness mundutik wellness munduraeman dugu jauzia. Fitness-ean gorputzak zuen garran-tzia, indartsu, gihartsu... itxura fisikoa, grasarik eza…horrek guztiak du-zuen garrantzia; wellness-ak, berriz,gorputza eta burua hartzen ditu kontuan, norberarenongizatea da helburua eta ingurura begiratzea beste-rik ez dago: Azken urtetan zenbat spa edo talaso zen-tro ireki dira?

Beraz, kirola ez da moda kontu bat...

Kirolak osasuna esan nahi du. Jendeak hobeto sen-titu nahi duelako, ongizatea nahi duelako... bereburuarekin ondo egon nahi duelako egiten du kirola.Nik badakit kiroldegira etortzen direnak ez datozelaentrenatzera, beren erronka pertsonalak gainditzera.Kiroldegian izerdia botatzen dute, sentsazio berriaksentitzen dituzte eta horrek nolabaiteko plazerra ema-ten die, lasaitasuna. Bizi-poz hori batzuetan zurekinpartekatzen du eta beste batzuetan ez, egunero etagogoz etortzen bada klasera nik lortu dut nire helbu-rua, nahikoa da lanean ondo ari garela konturatzeko.Gainera, geroz eta kezka handiago dago gizarteanosasuna dela eta, gero eta gutxiago mugitzen gara,kolesterola, gizentasuna eta bizkarreko arazoak egu-nez egun ugariagoak dira eta horri irtenbidea topatubehar zaio.

Baina kirola egiteko ez da prezeski kiroldegirajoan behar...

Ez, mendira joan zaitezke, igeri egitera... bainagehienetan asteburuan dedikatzen diozu denbora etaondo dago, baina zergatik ez duzu egunero ordubete-

OSASUNAK EETA KKIROLAKBAT EEGITEN DDUTENEAN

“Areto dantza telebistan ateratzendenetik modan jarri da, larunbatero

40 ikasle aritzen dira kiroldegianareto dantzak ikasten”

Page 19: K47 2006 01

19kirola

txo bat hartzen zeure buruari dedikatzeko, zuk gustu-ko duzun hori egiteko? Kirola egiteaz gain ondo pasa-tuko duzu, jende berria ezagutuko duzu, harremanberriak izango dituzu... Guk sentsazioak saltzen ditugueta probatu ez duenak ez daki zer ari den galtzen.Horretaz gain informazioak ere garrantzia du gurean,osasun ohiturak pisu handia du niretzat eta hori bide-ratzen saiatzen gara gure klaseetan. Egun hitzaldi batantolatzen ari naiz bizkarreko arazoen inguruan; biz-tanleriaren %80k arazoak ditu edo izango ditu bizka-rrean eta gure ohitura sedentarioek horretara garama-tzate, hau hobetu daiteke eta horretarako pistak etaaholkuak ematen saiatuko naiz, nire lana hori erebadelako.

Eta erosteko kiroldegira joatea besterik ezdago...

Kiroldegiko ateak zabalik daude denentzat, munduguztiak aste betez eta doan gure programak eta ins-talakuntzak ezagutzeko aukera du inolako konpromi-sorik gabe. Gustuko zerbait aurkitzen badu han izangogaituzte edozertarako. Propagandarik onena ahoz-aho egiten dena da, zuk ondo pasatzen baduzu zurelagunari kontatuko diozu eta horrek era berean bestebati... gauza guztiekin gertatzen den bezala. Kirolde-gian ematen diren klaseak gimnasio pribatuetan ema-ten direnak dira, ezin dira kiroldegi publikoetan eman.Eta hau zergatik? Duela 9 urte kirol modalitate hauekezagutu zirenean nik ikusi nuen nondik nora joko zuenkontuak eta horri heldu nion, denborak erakutsi dit eznenbilela oker. Ikasketa mota hauek Mutrikun etaDeban eman daitezke Kirol Berri delako frankizia hori

duena. Guk eskeintzen ditugun programak onak dira,kalitatezkoak, mundu mailan egiaztatutakoak.

Bestalde esan nahi nuke hirugarren adinekoek ereastean bi egunetan doan dituztela klaseak; horretara-ko kiroldegiko bazkide izan behar dute baina urteanordaindu beharreko diru kopurua ez dut uste gehie-gizkoa denik eta ordainetan jasoko dutena, klaseak,beren mesederako dira.

Eta kiroldegiko instalakuntzak egokienakote...

Leku gehiago beharko genuke oso juxtu baikabiltzanahiko genukeen guztia emateko. Bestalde, kanpokotenperatura dugu barruan ere, eta pentsa, neguan egi-ten duen hotzarekin... Aldaketak egin daitezke etaegiten dira poliki poliki, baina uste dut epe luzerakoplangintza bat egin beharko litzatekeela. Kirol zaleta-suna goraka doa eta prestatuta egon behar dugu.

Orain arteko emaitze-kin gustura badago

ere hobeto egin dai-tekeela uste du Lui-sek eta horretan ari

da buru belarri. Eske-rrik asko, Luis, emandiguzun ikasgaiaren-gatik eta eutsi goiari.

“Kiroldegiko gestioa eta klaseak ema-ten ditut eta bigarren honetan, klase-ak ematen sentitzen naiz gusturen”

“Lehoiaren aurretik saltaka egitekosortuak gara, kirola egiteko eginda

gaude baina gero eta denbora gehiagoematen dugu geldirik”

Page 20: K47 2006 01

osasuna20

Botika generikoak, gero eta erabiliagoak

Gaixotzen garenean botikara joaten garakonponbide bila, sendatuko gaituensendagaiaren bila. Gehienetan medikuarenetikpasatzen gara aurrena eta hark emandakoerrezetaren bitartez eskuratzen dugu botika;bestetan, gaixotasunaren lehenengo arrastoaksomatu orduko, botikara jotzen dugu zuzen-zuzenean sendagaia erostera. Eta botika motagehiago egon dagoen arren, azken urteetangehienoi gero eta ezagunagoak zaizkigunsendagai generikoei buruz gehiago jakiterahurbildu gara herriko bi botikariengana, LonApraiz eta Jabier Otxagabiarengana.

Lehenengo momentutik utzi dute argi bi botikarieksendagaia medikuak eman behar digula unean-unekogaixoaldiari eta pertsona bakoitzari egokituta. Botikariakaholkua eman badezake ere, ezin du inola ere medikua-ren lana ordezkatu. Bakoitzak bere egitekoa du. Hala ere,jendea errezetarik gabe botikaren bat erostera hurbiltzendenean, botikariek sintomen arabera botika bat edo bes-tea eman ohi du.

Normalean jendeak hori egiten badu ere, batzuetanlagunen bati edo ezagunen bati ondo joan zaion botikabaten bila joaten gara guretzat ere egokia izango dela-koan. Jabierrek eta Lonek adierazi dutenez, hori ez dainoiz egin behar. Gizaki bakoitzak bere ezaugarriak ditueta gaixotasun bakoitzak bereak. Botiken eragina ez dabera pertsona guztiengan eta, hori dela eta, oso garran-tzitsutzat jotzen dute medikuarenetik pasatzea eta harkesandakoari jarraitzea.

Botikan aurkitu ditzakegun botiken artean aldeakdaude, era askotako aldeak, eta horietako bat botikenbalioari dagokiona da. Izan ere, gaixotasun bererako era-bil daitezkeen botiken artean alde handiak egon daitezkedirutan. Beste modu bateko sailkapena egin litekeenarren, botikak bi multzo handitan bana ditzakegu: Mar-kadun botikak eta botika generikoak.

Markadun botikak dira inbestigazio aldi baten ondo-ren laborategiek sortutako eta komertzializatutako boti-kak. Botika sortzeko burututako inbestigazio horretanegindako inbertsioaren ordainetan laborategiek patenteahamar urtetan gordetzeko eskubidea dute. Suposatzekoada hamar urteko aldi horretan inbestigazioan egindakoinbertsioa berreskuratu eta irabaziak ere aterako dituzte-la. Hamar urteko aldi hori bukatuta, patentea amaitzenda eta gainerako laborategiak ere hasi daitezke marka-dunaren, originalaren baliokide diren botikak egiten.

Botika generikoak markadun botika baten konposizio,dosi eta itxura farmazeutiko bera dutenak dira. Markadu-nak edo originalak zazpi osagai, 650 mg.ko dosia eta piru-la itxura badu, sendagai generikoak ere zapi osagai, 650mg.ko dosia eta pirula itxura izan behar du. Gainera, mer-katuratzean, botika hauek agerian adierazi behar dutezorroetan edo kutxan generikoak direla eta hori EFGsiglak erabiliz egiten da.

EFG izendapena, Espezialitate Farmazeutiko Generi-koa (Especialidad Farmaceútica Genérica), Osasun Mines-teritzak ematen du legezko eta beharrezko probak etaazterketak egin ostean botika markaduna edo originala-ren berdina dela frogatuta.

Adibidez, Termalgin botika aski ezaguna botika mar-kaduna dugu, laborategi batek inbestigazio aldi batenondoren sortua. Horren ondoan, botiketan, Paracetamol

Europa mailan , botika merkeenak ditu-gu gurean

Page 21: K47 2006 01

EFG Laborategiaren izena botika ezhain ezaguna, beharbada, baina gai-xotasuna sendatzeko markadunabezain egokia izan daitekeena aurkidaiteke.

Esan bezala, Espainiako OsasunMinisteritzak du sendagai generiko-ak ontzat emateko ardura eta, hor-taz, pentsatu behar da berme oso-osoa dutela halako sendagaiek. Izanere, merkatuan sartu aurretik hain-bat azterketa eta ikerketa egitendira. Beraz, ez dago zertan kezkatumedikuak horrelakorik eman edobotikariak eskaintzen badigu.

Normalean jendeak errezetan daka-rren botika darama etxera baina, erre-zetarik gabe joanda, gero eta gehiagokegiten du generikoen aukera. Gero etaezagunagoak dira eta galdu da berdi-nak izango ote ziren zalantzan jartzehaiek. Beharbada, adinduak dira gene-rikoen aurrean mesfidantza handienaerakusten dutenak eta betiko botika-ren alde egiten dutenak, Jabierrek etaLonek esan dutenez, baina hori errazulertzekoa da.

Europan aspaldidanik daude mer-katuan botika generikoak eta onar-pen handia daukate farmazietan, sal-dutako botiken %30 horrelakoakizanda. Gurean, berriz, hamar baturte daramate generikoek eta mer-katuko botiken %10 bat izango dirahorrelakoak. Denboraren poderiozgehitu egingo da botika generikoensalmenta. Markadunen ezaugarri far-mazeutiko berberak eta osasun ardu-radunek emandako berme osoa izan-da, argi dago Osakidetzak eta beze-roek ere bai botika horien alde egin-go dutela. Diru asko eta asko aurrez-tuko da generikoen erabilera handi-tzen den heinean.

2121osasuna 21

Jendeak gero eta gehiagoegiten du generikoen

aukera Etxeko botikei errepasoa

Etxean botikak gordetzen ditugun armairua zabaltzen badugu, berehalaikusiko dugu hainbat kutxa, poto eta botila dugula gordeta, horietako askoberriz inoiz ez erabiltzeko, gainera. Gaisoaldia igarota, gehienetan soberangeratu zaizkigun botikak gorde egiten dira eta hurrengoan botika berriakeskuratzen ditugu medikuak emandako errezeta baliatuz. Horrela, etxegehienetan batzen dugu botika txiki bat egiteko beste sendagai.

Botiketan, eta Mutrikukoetan ere bai, etxean erabilgarri ez dauden boti-kak biltzeko guneak daude jarrita, botiken eta farmaziako laborategienSIGRE programaren baitan. Programa horren helburua da botika-ontzienbilketa selektiboa egitea, eguneroko hondakin organikoekin batera etxekozabar-potoan ez botatzeko.

Botiketan dauden gune horietan batutako ontziak, kutxak eta paperak,eskuorrienak adibidez, birtziklatu egiten dira eta botikak, iraungita edo kadu-katuta daudenak zein iraungi gabe daudenak, deuseztatu egiten dira. Hor-taz, ekimen honen bitartez ingurumenaren alde jokatzen laguntzen digutebotikariek. Naturaren Osasunaren alde dio ekimenaren leloak.

Lonek eta Jabierrek adierazi digutenez, mutrikuarrek asko erabiltzendituzte botikak biltzeko gune hauek eta animatu ere animatu egiten dutejendea horiek erabiltzera. Etxeko botikinei errepasoa eman eta iraungitaedota soberan ditugun botikak haraxe eramateko aholkua ere eman dute.

Honen inguruan informazioa zabaldu nahi duenak ondoko web guneandu horretarako aukera: www.sigre.es (gazteleraz dago).

Merkatuaren %10 har-tzen dute sendagai gene-

rikoek , Europan %30

Page 22: K47 2006 01

teknologia berriak22

Internet, oro har, pelikulak eta abestiak jaisteko, txatea-tzeko eta, batez ere, web orrietan zehar nabigatzeko erabi-li ohi da. Oso gutxi ausartu dira, ordea, web guneei edukiaematera, besteek erabiliko duten web gune bat sortzera,alegia.

Duela gutxira arte, web gune bat sortu nahi zuenak weborriak programatzen jakin behar zuen derrigorrez; «Sareensarearen» edukien hazkundean laguntzea, beraz, gutxien-go baten eskura baino ez zegoen. Hala ere, web teknolo-giek emandako aurrera pausuak direla medio, oztopo horiere gainditu eta egun edonork sor dezake web gune bat,programatzen jakin gabe, Interneten ikusmugan agertudiren blogak argitaratzeko plataformei esker.

Blogak argitaratzeko plataformak Interneteko sareanaurki daitezkeen web gune bereziak dira, blog deritzen weborriak sortzen laguntzen dutenak, hain zuzen ere. Gehie-nek zerbitzua doan ematen dute, beraz, edozeinek izandezake gaur bere txokoa webean, inolako kosturik gabe.Aukera hau jendeak aprobetxatu ere ondo aprobetxatu du:blogosferari (blog guztien multzoa) buruzko txosten batenarabera, 2005eko abuztuaren hasieran 14,2 milioi blogaurki zitezkeen Interneten. Ez da marka makala!

Blog bat (weblog terminotik dator eta bitakora moduanere ezagutzen da) ezaugarri zehatz batzuk dituen webgunea da: aldizka eguneratzen da, tematika jakineko testuedota artikuluak biltzen ditu eta hauek kronologikoki, berrie-na lehendabizi, aurkezten ditu. Blogak gehienetan pertso-nalak izaten badira ere, taldean sortzen direnak ere badau-de: korporatiboak, hezkuntza mailan erabiltzen direnak,etab.

Alabaina, blogen ezaugarri nagusia, ohiko web orriekinkonparatzen baditugu, bere elkarreragina da. Sarritaneguneratzen direnez eta bisitariei idatzitako testuei eran-tzuteko aukera ematen dietenez, blogek diskurtso kolekti-

boa sortzen duen tresna moduan jokatzen dute.

Blogak zer diren hobeto ulertzeko, mutrikuar batek sor-tutakoa hartuko dugu adibide moduan. Aipatu bloga, Atxu-kale.com, Mutrikuko ataixa web gunean dago kokatutaeta bere izenburua, «Tolon: Informatika eta teknologia zalebaten bloga». Gune honetan, informatika eta teknologiariburuzko berri, hausnarketa eta iritziak idazten ditu PedroArreitunandiak, bere autoreak, nahiz eta tarteka beste gaibatzuk jorratu. Edozein blogetan bezala, irakurleari partehartzeko aukera ematen zaio eta horrela, gaiak merezibadu, partaide guztientzat, eta baita autorearentzat ere,oso aberatsa izan daitekeen eztabaida sor daiteke.

Baina blogen ahalmena haratago doa. Euren arteanesteka, komentario, historiko eta erreferentzien bitartezkonektatuta daudenez, kultura propioa duten sare sozialaksortu eta definitzen dituzte. Osotasunean begiratzen badie-gu, horien joerak, mainak, gune arrakastatsuenak, eta gus-tuko produktu, musika, film eta liburuak zeintzuk diren argieta garbi antzeman daitezke. Honi guztiari, blog mugimen-duak egun duen aparteko dimentsioa gehitzen badiogu,fenomeno sozial baten aurrean gaudela ezin uka daiteke.

Blogariaren (blog baten jabea) motibaziorik handienabere bloga irakurria, komentatua eta laudatua izateak ema-ten duen gozamen pertsonala da. Dena den, blog bat ziber-nauten artean ezagun bihurtzea ez da lan erraza. Blogarigehienek ez dute sekula eskuko atzamarrak baino irakurlegehiago izango. Beste batzuk, ordea, erreferentzi puntubilakatu dira: milaka eta milaka jarraitzaile dituzte eta horienautoreen iritziek pisu itzela dute irakurleengan.

Halaxe, blogek jendearengan duten eragin botereazohartu eta fenomenoa ondo aztertzen ari dira mundukoalbiste elkarte garrantzitsuenak. Izan ere, blogek dutenindarra errealitate bat da egun eta horren adierazgarri, Ira-keko gerra, M-11 edo Estatu Batuetako azkeneko hautes-kundeetan hedabideek igorritako bertsio ofizial askorengezurtatzeetan izandako eragin esanguratsua. Komunika-bideen manipulazioa eguneroko kontua den gizarte hone-tan, herritarren adierazpen-askatasuna babesteko medioezin hobea izango da gero eta zabalagoa den blog komu-nitatea.

Hedabideek igorritako informazio

askoren gezurtatzeetan

zerikusia izan dute blogek

Blogak: Sareen sarean kontu-kontariBlog, weblog edo bitakorak iritzia emateko, ezagutza zabaltzeko edo beste hainbat xederekinsortutako web guneak dira, gehienetan pertsonalak, eta euren arteko erlazioak, kultura berakonpartitzen duten sare sozialak ari dira eraikitzen Interneten. Blog mugimenduak martxan urte gutxibadarama ere, garrantzi handiko fenomeno bilakatu da, eta horren adierazle, zenbait estamentutan,horien artean «laugarren boterea», piztu duen kezka.

Page 23: K47 2006 01

23teknologia berriak

Honek guztiak norbait tentatu badu eta blog bat sortze-ko irrikan badago, Interneten horretan lagunduko dion hain-bat gune aurki dezake (lehenago aipatutako blog platafor-mak). Blogger.com da ezagunena, eta aitzindarietako bat.Eragozpen handiena, blogaren kudeaketa ingelesez dela.Dena den, bloga oso erraz sor daiteke, hiru urratsetan:kontu bat sortu, blogari izena jarri eta itxura emango diontxantiloia aukeratu.

Baina, duda gabe, Blogari.net da euskaldunok blogaksortzeko behar genuen plataforma. Euskal Blogosferahaziz doala konturatu eta blogak euskaraz kudeatzekoaukera eskaintzen duen lehen gunea sortu duteBlogari.net-ekoek. Gune honek, Blogger-ek bezala, doanematen du zerbitzua eta blogariak baimen eskaerarik gabesor dezake bloga bertan. Duela gutxi sortu den arren, badi-tu 277 erabiltzaile dagoeneko.

Eibar.org eta Goiena.net atariek ere blogak edukitze-ko aukera ematen dute. Kasu honetan, bloga sortzea ez daaurreko bietan bezain automatikoa, eta norbaitek bereahan eduki nahiko balu, eurekin kontaktatu beharko luke.Bide batez, aipatzea merezi du atariok Euskal Blogosferaehuntzen diharduten blog interesgarrienetakoak dituelabere baitan eta, horrexegatik, edozein blog irakurlerenzerrendan egon beharko lukete, Sustatu.com-ekin batera.

Mutrikun, Atxukale.com gunea mantentzen dutenAitzol Naberan eta Pedro Arreitunandiak, mutrikuarroigeure blogak atari honetan gordetzeko aukera emateaburutik askotan pasatu eta, azkenean, pausua ematea era-baki dute. Benetan eskertzekoa!

Blog bat bertan sortu nahi duenak beraiekin kontaktatubeharko du euren web orrian. Atxukale.com-ekoek kon-tseilu editorial bat sortuko dute, blogari berrien eskaerakaztertzeko eta blogen edukien egokitasuna neurtzeko,Eibar.org-ekoek egiten duten moduan. Ez da gutxiagorako.Blogari batek bere bitakoran kontatutakoak arazo legalikbalekar, bloga gordetzen duen ataria legearen aurreanarduradun izango litzateke. Eduki problematikoen ildoberetik jarraituz, zera azpimarratu nahiko genuke, Pedrokeskatuta: Atxukale.com, edonork nahi duena kontatzekomedio hutsa baino ez da, hots, jendeak idatzitako ideiak,bai atarian bertan, bai blogariek sortuko dituzten blogetan,bakoitzarenak dira eta ez dute erlaziorik Aitzolek etaPedrok duten pentsaerarekin.

Orain bloga sortzera animatzea baino ez zaigu falta. EaMutrikuk ere Euskal Blogosferan baduen zer esanik. Eta kon-tuan izan blogak ez daukala zertan pertsonala izan; Mutriku-ko elkarte ezberdinek ere beraien bloga sortzeaz hausnartubeharko lukete, euren gorabeherak, taldeko aktibitateenagenda, etab. herritarroi ailegarazteko, egia baita Mutrikun,Pedrok dioen bezala, oraindik Interneti ez diogula etekinikateratzen, komunikatzeko baliabide aparta den arren.

Eta bloga sortu eta gero, zer? Asko dira euren bloga ilu-sioz sortu eta irakurle falta dela eta, handik gutxira bertanbehera utzi dutenak. Egia esan, ez da erraza irakurleakerakartzea inoren blogera. Hau lor dezazun, hona hemenKalaputxiren gomendioak:

• Gai bati buruz idatzi. Badirudi zailagoa dela norbaiterakartzea gai ezberdinei buruz idazten duzunean.

• Izan beti gogoan idazten duzun guztia irakurria izandaitekeela; zain ezazu ortografia, beraz, eta ez zaitezaspergarria izan.

• Saiatu blogari zeure pertsonalitatea transmititzen;testu hotz eta aseptikoek ez dute funtzionatzen.

• Blogosferaren portaerazko jarraibideak ulertzen saia-tu, blogaren edukia haien arabera moldatzeko.

• Garrantzi handikoa da erregulartasunez idaztea; bainakontatzeko ezer ez duzunean, ez ezazu idaztera behartuzeure burua.

• Saia zaitez zure irakurleen komentarioak erantzuten,horren zain izango dituzu eta.

• Zure komentarioak beste blog bateko artikulu bateanoinarritzen badira, jarri hara bideratuko duen esteka. Blo-garen autorea horretaz jabetu eta zuretik pasako da. Horrahor irakurle berri bat irabazteko aukera.

• Beste blogetan komentatzeak zurea ezagutaraziko du.Baina irizpidearekin komentatu. Hobe da bi taxuzkokomentario, mila tontakeria baino.

Azken gomendioa: Urte berriarekin tabakoaren kontra-ko legea indarrean sartu dela eta, erretzaile zaren horrek,zigarroak alde batera uzteko ausardia izan baduzu, ezezazu nikotina partxerik erabili. Merkeago aterako zaizutabakoa blog batengatik ordezten baduzu. Blogen ezauga-rriak ondo beteko zenituzke: tematikoa izango litzateke–tabakoari buruzkoa, noski–; erregulartasunez idatzikozenuke –ziur izan nikotina faltak dakarren irrikak horretarabultzatuko zaituela–; eta asko izanda egoera berdineanzaudetenak, izugarrizko sare soziala eraiki zenezakete.

atxukale.com-ekoek, zure bloga

beraien atarian gordetzeko

aukera ematen dizute

Blogek kultura propioa duten

sare sozialak sortu

eta definitzen dituzte

IKTeroak. Ordiziako Jakintza ikastolako irakasle talde baten bloga.

Page 24: K47 2006 01

zorion agurrak

MADDIZure seigarren urte-betetzean Zorionaketa muxu luze luzebat Onintza, amaeta aitatxon partez.

RIKARDOGure etxeko izarra-rentzat guraso,anai, Esther etafamiliakoen partezZorionak eta muxuhaundi bat, urtekolehenengo eguneanurteak bete dituzu-lako.

IKERUrtarrilaren 2an, 3urte haundi betedituen gure etxekogranujiai Zorionaketa teinkadatxobatzuk belarritxik!etxeko danon par-tez matxo haundibat.

IRATIUrtarrilaren 17an 6urte bete dituzunez,Zorionak eta muxuhaundi bat etxekodenon partez.

denborapasak

LURDES eta ASIERZorionak anaixa! Zorionak arreba! Zorionaklehengusuak! A ze karamelo betekada har-tuko dugun bion urtebetetzeekin! Zorionakbixoi eta holaxe segi!

JONZorionak gure etxe-ko futbolistari,bihotz-bihotzez.Zure 10. urtebete-tzean ea jasotzenduzun 10 opari etaea sartzen duzun 10gol hurrengo futbolpartiduan.

BINGEN, IRATI eta UNAIAilegatu zaigu urteroko zita eta ZORIONAK!hiruroi. Holaxe jarraitu urte askoan!

Egileak: Institutuko Prentsa-tailerrekoak

Page 25: K47 2006 01

argazki zaharrakargazki zaharrak

1948anSOLDADUTZANCadizen soldadutza egi-ten mutrikuar kuadriliabatu zirenekoa.Goian, ezkerretikhasita: Luxio Uranga“Arno”, Pako Goenaga,Jexux Lasarte, EusebioAzkarraga, Javier SanSebastian.Behean: Javier Bergara,Joseba Odriozola, NarkisAndonegi, Jose AntonioUranga “Pope”.

KILOXENETIKIRTETZEANBehetik eta ezkerretikhasita: Jose Luis Ando-negi, Bixente Lekube“Mutxur”, Abel Iturrino.Goian eta ezkerretik:Narkis Andonegi, MaiteAstigarraga, PuritaLekube “Mutxur”, Euse-bio Azkarraga “Matxi-txa”, Begoña “Kalala”,Pako Arreitunandia.

Page 26: K47 2006 01

2626 agenda

urtarrilaKalaputxi, 47. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

2006ko MENDI IRTEERAK

Urtarrilak 1 Arno

Urtarrilak 8 Zestua-Orio ibilaldia .......................(Debak antolatuta)

Otsailak 12 Txindokiko bira ........................(Burumendik antolatuta)

Martxoak 5 Cruz de Motrico .......................(Burumendik antolatuta)

Apirilak 2 Urkiaga-Belate ...............................(Debak antolatuta)

Maiatzak 28 Murgia-Altube ............................(Ondarroak antolatuta)

Ekainak 18 Villamayor de Monjardín-Lizarra ...(Markinak antolatuta)

Uztailak 1 eta 2 Pirineoak-Zuriza .............................(Debak antolatuta)

Irailak 10 Bustablado-Porracolina-Asón ......(Ondarroak antolatuta)

Urriak 8 Ortzaize-Baigura-Makea ..................(Debak antolatuta)

Azaroak 19 Laudio-Bilbo................................(Markinak antolatuta)

Abenduak 3 Markina-Markina

URTARRILAK 20, BARIXAKUA.

Burumendi M.E.aren Batzar Nagusia Zabielen, 20:00etan.

(Mendi materialaren zozketa izango da)

urtarrilaren 22ra arte

ARGAZKI ERAKUSKETA: “Zuri beltzean”LUARDO ETXEAn, ARGAZKI TALDEAkantolatutaAstegunak: 19:00-21:00Asteburuak: 12:00-14:00

otsailaren 3a, zapatua

SANTA ESKIA, egun osoan herriko kaleetaneta auzoetan zeharBertso Eskolak antolatuta

KAMARA MUSIKA ZIKLOAKultura udal sailak antolatuta

urtarrilak 15, domeka, Nazareno eguna

Kataluniako L’Emporda Kamara Orkestra“Urteberriko kontzertua: Straussen balts etapolkak”

urtarrilak 21, zapatua

Arratsaldeko 19:00etan KomentuanConductus Ensemble Kamara OrkestraVivaldiren “Lau Urtaroak”

urtarrilak 28, zapatua

Arratsaldeko 19:00etan KomentuanKontzertu Lirikoa:Alioska Jimenez (sopranoa)Josu Okiñena (pianoa)Beste obra batzuen artean, “Beltzespiritualak”

Burumendi Mendi Elkartea

Page 27: K47 2006 01
Page 28: K47 2006 01