kasu ebatzia
DESCRIPTION
Kasu ebatzia. Kasu bat ebazten. Zenbait delitu-egintza izan dira herrian azken astean. Lagunduko al duzu erruduna bilatzen?. Kasu bat ebazten. Aste osoan zehar, inguruan billete faltsuak agertu direla salatu da. - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
![Page 1: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/1.jpg)
Kasu ebatzia
![Page 2: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/2.jpg)
Zenbait delitu-egintza izan dira herrian azken astean. Lagunduko al duzu erruduna bilatzen?
Kasu bat ebazten
![Page 3: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/3.jpg)
Kasu bat ebazten
Aste osoan zehar, inguruan billete faltsuak agertu direla salatu da.
Ez dago denbora galtzerik! Inguruko kale guztietan ibili behar duzu, denda bakoitzean bisita arrarorik izan duten galdezka.
1
![Page 4: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/4.jpg)
Kasu bat ebazten
Hona aztertu behar dugun planoa. Ordubetean 2 etxadi egingo dituzula uste duzu. Zenbat denbora emango duzu, bakarrik egiten baduzu? 1
7
18
Erantzuna: 126 etxadi dira, 63 ordu beharko ditut bakarrik eginez gero.
![Page 5: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/5.jpg)
Kasu bat ebazten
Zurekin lan egiteko boluntario bat aurkitzen baduzu, etxadi horiek halako bi egingo duzue orduko, eta 2 gehiago badira… 2
Boluntarioak
124
1020
Etxadi orduko
2482040
Zenbat etxadi egingo duzue orduko, 5 boluntario aritzen badira? Eta 20 lagun ari badira? 70 boluntario lortzen badituzu, eginda egongo al da lana 2 ordutan?
Erantzuna: 5 boluntario aritzen badira, orduko 10 etxadi egingo ditugu; 20 badira, 40 egingo ditugu.70 boluntariorekin, ordubetean ebatzita egongo da.
![Page 6: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/6.jpg)
Kasu bat ebazten
Ondo egina! Izan zarete herriko denda guztietan.
Horietatik, 10ek 200 euro faltsu jaso dituzte, eta 14k 350. Zenbat diru faltsu erabili du gaizkileak aste honetan zehar?
3Erantzuna: Gaizkileak 6.900 euro faltsu erabili ditu.
![Page 7: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/7.jpg)
Kasu bat ebazten
Dendari guztiak bat datoz zerbaitetan: aste honetan zehar, erosle guztiak ohiko bezeroak izan dira, ez da izan erosketa bat egin duen kanpoko inor.
4
![Page 8: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/8.jpg)
Noiz erabiltzen dugu zatiketa eguneroko bizitzan?
Dendariek astean zehar erosi duten hainbat pertsona aipatu dituzte, eta liburuzainak, lore-saltzaileak eta zirkuko pailazoak denetan erosi dute.
4
![Page 9: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/9.jpg)
Noiz erabiltzen dugu zatiketa eguneroko bizitzan?
Hirurek ibilgailuaren erregai-tanga osoa bete dute. Gasolinaren prezioa litroko 2 eurokoa da. Zenbat diru gastatu du bakoitzak gasolindegian?a) Liburuzainaren autoak 48 litroko edukierako tanga dub) Lore-saltzailearen autoak 175 litroko edukiera duc) Zirkuko pailazoaren autoak 100 litroko edukiera du
4Erantzuna: a) 96b) 350c) 200
![Page 10: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/10.jpg)
Kasu bat ebazten
“Horrek susmagarrietako bat baztertzen du…”, dio laguntzaile batek.
Nortaz ari da? Zergatik?
4Erantzuna: Liburuzainaz ari da, denda guztiek 200 edo 350 euro faltsu jaso dituztelako.
![Page 11: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/11.jpg)
Kasu bat ebazten
Liburu-dendan, nork bere erosketak egin ditu:
• Liburuzainak 2 euroko 230 arkatz erosi ditu.
• Pailazoak 23 resma paper erosi ditu, bakoitza 120 eurokoa.
• Saltzaileak 35 euroko 10 pieza paper erosi ditu, loreak biltzeko.
5
![Page 12: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/12.jpg)
Kasu bat ebazten
“Horrek beste susmagarri bat baztertzen du!
Goazen errudunaren bila!”, dio laguntzaile
batek.
Egia al da hori? Zergatik?
5Erantzuna: Pailazoak 2.760 euro gastatu ditu, eta inolako dendak ez du hainbeste diru faltsu jaso. Baina lore-saltzaileak 350 gastatu ditu.
![Page 13: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/13.jpg)
Kasu bat ebazten
Haren lantokira iristean, langile batek esan digu autoa kargatuta joan dela bidaia luze batera.
6
![Page 14: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/14.jpg)
Kasu bat ebazten
“Itxaron: oraindik atxilo dezakegu. Herritik irteten diren 6 bide ditugu. Bide bakoitza beste herri batean adarkatzen da, eta 3 bidetan zatitzen da hurrengoan.”
6
![Page 15: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/15.jpg)
Kasu bat ebazten
6
“Herri bakoitzean hiru polizia-etxe daude.Herri guztietako polizia-etxe bakoitzera orain bertan telefono-dei bat egiten badugu, gaizkilea herrian sartu orduko atxilotuko dute ziur aski.”
Zenbat telefono-dei egin beharko da kasua amaitutzat emateko?
Erantzuna: 108 telefono-dei izango lirateke.
![Page 16: Kasu ebatzia](https://reader030.vdocuments.pub/reader030/viewer/2022033019/56814887550346895db59a6f/html5/thumbnails/16.jpg)
Kasu ebatzia