klikazeta 33
DESCRIPTION
ARTEZKARITZAKO BERRIAK IRAILAK 1-5 OPOR LEKUAK ikastolan ZORIONAK BATX-2ri SAN JUAN SUAREN OSPAKIZUNATRANSCRIPT
2014ko ekainaren 20an
33. zenbakia
IKASTURTE AMAIERAKO IKASTOLAKO JAIA – argazkitan
Mila esker egun hau posible egin zenutenoi
ONDO PASA OPORRAK!!!!!Joan da ikasturtea!!! Ikastolatik ondo ondo pasatzeko esan nahi
dizuegu denoi opor garai honetan.
ARTEZKARITZAKO BERRIAK
Maiatzean egin genuen bilera 2014-2016 plan estrategikoa bazkideei aurkezteko.
2014-2016 plan estrategikoa hurrengo urtetarako Ikastolaren norabidea markatuko duten ildo estrategikoen inguruan egindako ekintza bilduma da.
Plan estrategikoaren abiapuntua norabide hori jasoko duen ildo estrategikoen hausnarketatik abiatzen da. Artezkaritza Kontseiluaren hausnarketa horretatik 5 ildo definitzen dira , grafikoan ikusten duzuen moduan.
Ikasturte hau ere joan zaigu eta hurrengo ikasturten hemen ikusiko gara berriro gogotsu eta indarberrituta. Ondo ondo pasa oporrak!!!!!
PLAN ESTRATEGIKOA
2014-2016
GARRAIOA …….Ekainak 26, 20:00tanJANGELA ……… Ekainak 26, 21:00tanTAILERRAK ….. Ekainak 26, 19:00tan
ZERBITZUEN BALORAZIO BILERAK
Udalekuen hasiera, astelehenan, ekainaren 23an izango da. Ordutegia 9:30etik 13:00etara.
UDALEKU IREKIAK
ZENBAIT OHAR OROKOR
Ekainaren 25 goizez (08:30-14:00) eta 26 arratsaldez (15:00-20:30)
TUTORE GURASO BILERAK eta 2. eskuko LIBURUEN AZOKA
Gure batxilergoko 17 ikasle joan dira selektibitateko ohiko deialdira, bertan guztiek gainditu dutelarik.
ZORIONAK!!!Animo aparteko deialdira zoaztenoi
ZORIONAK BATXILER 2ko IKASLEEI!!!!
SAN JUAN SUAREN OSPAKIZUNA
Astelehen gauean San Juan bezperako sua izango da Ikastolako atarian, aintzinako ohiturarekin beste urtebetez jarraituz. Alaitzeko, musika izango da bertan, giroa alaitu eta dantza egin nahi duenak aukera izan dezan, eta tertuli giroa laguntzeko aurretik afaria ere egongo da. Bertan urtero bezala bokadiloak eta edaria erosteko aukera ere izango da.
Beraz, urteko egunik luzeena giro ederrean pasatzeko aukera bikaina izan daiteke 20:30etik aurrera.
Aipatu su bakarra bultzatu asmoz, inguruan beren sua egiten duten gazteei beren materiala Ikastolakoan jartzea eskatzen zaizuela denon artean su handiagoa osatu dezagun.
OHARRA: Bereziki azpimarratu bi gai: seme-alaben ardura eta inguruaren zainketa.Gurasoei gogoraraziz duten ardura beraien seme-alabei dagokionez eta denei inguruak zaindu egin behar ditugula.
IRAILAK 1etik 5era OPOR LEKUAK IKASTOLAN
JANGELA (13:00-15:00) ohiko kostuan
Egunero
Egun jakinetan:_____________________________
50 €
Datorren ikasturtea hasi aurretik, irailaren 1etik 5era, taldea osatzen bada , HH-2tik LH-3ra opor tarteko zerbitzua erabiltzeko aukera izango da.Hona hemen xehetasunak:
OPORRETAKO ZAINTZA (09:30-13:00) edo/eta (15:00-
17:00)
GOIZEKO ZAINTZA (08:30-09:30) ohiko kostuan
Izen emate epea: ekainak 26 (idazkaritzan)
Ikaslea:______________________________________ maila:_______________ telf:____________________