kolor_maizpide 24.pdf

36

Upload: dangliem

Post on 31-Dec-2016

242 views

Category:

Documents


4 download

TRANSCRIPT

aurk

ibid

ea

Gemma zabaleta maizpiden c1 4

51 maratoi c1 8

nor da nor? c1 12

lazkao inGuruko ibilbideak b2 14

Gure inGuruan aurki ditzakeGun hainbat sendabelar b2 16

Goierri periz peri b2 18

baldwin rodriGuez b2 20

iraupen lasterketa b1 22

andrelorriaGa esparruko punta b1 24

herve tienou: malitik maizpidera a2 26

mendebaldeko shaarako Gatazka a2 27

maizpide 2040 urtean b1 28

errezetak b1 31

denborapasak b1 32

superGaldera 35

MAIZPIDE ALDIZKARIA. Lege gordailua: SS-0292/04Parte hartzaileak: MAIZPIDE euskaltegiko ikasle eta irakasleakLaguntzaileak: KUTXABANK, GERRIKO liburu-denda, MAIZPIDE euskaltegiaAzala: AMAIA LOPEZInprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (Lasarte-Oria)Diseinua eta maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa (Lasarte-Oria)

aurk

ibid

ea

Gemma zabaleta

Gemma Zabaleta Donostian jaio zen 1957an. Filologia His-panikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta oposizioak gainditu zituen Batxilergo irakaslea izateko. 1987an hasi zen bere ibilbide politikoa. Bide honetan, zinegotzia, senataria, Foru Aldundian diputatua, eusko legebiltzarkidea eta Lan eta Gizarte Zerbitzuetarako Sailburua izan da azken hamarkade-tan. Gobernuaren garaia bukatutakoan, politika aktiboa utzi eta institutura bueltatu da.

4

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

Zerk bultzatu zintuen irakaskuntzatik politikarako jauzia egitera?Nire bizitzan zehar politika egiteko grina izan dut beti, eta urte batzuen ondoren, eta oposizioak gainditutakoan, pauso bat aurrerantz ematea eta politika aktibora pasa-tzea erabaki nuen. Beti pentsatu dut oso garrantzitsua dela ogibide bat edukitzea politika egin aurretik, politi-ka berez ez baita lanbidea. Politikari profesionala izanez gero, edozein gauza egiten da postu politikoari eusteko, eta hori da behin baino gehiagotan panorama politikoan ikusten duguna.

Zer da politika, zure iritziz?Arestian esan dudan bezala, politika ez da ogibidea, ezta alderdi politikoarentzako zerbitzua ere. Politika bokazioa eta zerbitzu publikoa da. Ez dago ordutegirik, ez dago egutegirik… Badakit politikarien eredu batzuk oso txa-rrak direla, baina badago eredugarria denik ere, eta horie-xek izan behar dute gure erreferenteak. Sozialismoaren aldetik, nik Ramon Rubial edo Pasqual Maragall aipatuko nituzke.

Zer aldaketa ikusi dituzu garai bateko politikaren eta gaur egungoaren artean?Oraingo politika antzerki modukoa da askotan, eta naba-ri da! Ez da komeni ahaztea azken urteotan ez daukagula errealitatea bakarrik, mundu birtuala ere bai. Eta hortxe mugitzen dira sare sozialak, eta horrek bizitza politikoa garatzeko beste ikuspuntu bat islatzen du. Gainera, garai batean sekulako ahaleginak egiten genituen denok akor-dioak aurrera ateratzeko. Oso garai gogorrak izan arren, Ajuria Eneko akordioa sinatzeko gai izan ziren alderdi po-litiko gehienak edo Loiolako akordioa bera ere saiakera serioa izan zen bake prozesua bultzatzeko; gaur egun, berriz, asko kostatzen da edozein akordio sinatzea.

Zer iritzi duzu euskal herriaren independentziari buruz?Nik uste dut independentziaren aldekoa izatea aukera politikoa dela, eta aukera politiko guztiak defendaga-rriak direla, baldin eta tresna politikoak erabiltzen badira; proiektu politiko guztiek izan beharko lukete errealita-tea… gizartearen gehiengoak horixe defendatzen badu. Baina hemen zer gertatzen da? Espainiako konstituzioa

harresia da independentzia errealitate izateko, nahiz eta euskal herritar askok helburu hori izan. Horregatik, era-bakitzeko eskubidea defendatzen duen horietakoa naiz, sistema demokratikoa bera ezin baita inoiz muga izan.

Alderdi sozialista joan al zen zure bila… ala zu joan zinen beraiengana?Ni ez naiz “izar-fitxaketa”; beste herritar xume batzuk be-zala joan nintzen alderdi sozialistara afiliatzera.

Zerk bultzatu zintuen 2002an ezker aldeko alderdien arteko adostasunari buruzko liburua idaztera?2002an Aznarrek gobernatu zuen Espainia mailan eta oso muturreko politika egin zuen. “Con mano izquierda, una nueva política ante el colapso vasco” liburuaren tesiak zera adierazten zuen, ezker aldeko alderdien arteko ados-tasuna beharrezkoa zela bake prozesua bultzatzeko. Ni Ir-landako Bake Prozesuaren jarraitzailea izan naiz, eta beti pentsatu izan dut bake prozesuaren bultzatzaileak gal-tzaileak izan behar direla nonahi. Gerra batean irabazten dutenei ez zaie bakea ekartzea interesatzen. Euskal He-rriaren kasuan, galtzaileen edo gehien sufritu dugunon artean, ezker abertzalea eta alderdi sozialista izan gara, hainbat arrazoirengatik: ETAren biktimak, presoak, Esta-tu Espainiarraren gerra zikinaren biktimak, besteak beste.

Ezker abertzalearekin akordioa beharrezkoa ikusten zenuen garai hartan?Eta orain ere bai. Ideologiak ez dira desagertu. Edozein arazori aurre egiteko irtenbidea ezkerretik etorriko dela-koan nago. Gogoratzen dut 2006an El Mundo egunkarian niri egindako elkarrizketa batek hautsak harrotu zituela ideia hori defendatzeagatik. Sektore batzuek nire dimi-sioa eskatu zuten, baina bake prozesuak begi bistan utzi zuen ezker abertzalea ezinbestekoa zela bake prozesua lortzeko eta elkarbizitza sustatzeko, eta hori egin zuen, zorionez, Zapateroren Gobernuak. Azken batean, 2002an idatzitako liburuaren tesia zen.

Nola ikusten duzu orain alderdi sozialistaren jokabidea?Orain alderdi sozialistak bere jokabidea bilatzen jarrai-tzen du. Nire ustez, alderdi sozialistak Euskal Herrirako proiektu propioa egin behar du, bere nortasuna izango

Elkarrizketa Gemma Zabaleta

C1

5

duena. Horixe egin zuen PSCk Maragall-en garaian eta kataluniarren konfiantza lortu zuen. Orain PSCk bertan behera utzi du katalanismoa eta lehengo nortasun hura galdu egin du. ETArik gabeko garai baterako prestatu behar da sozialismoa, eta ez dago prestatuta edo haus-narketa falta adierazgarria da, behintzat.

Zerk bultzatu zaitu politika uztera?Arestian esan dudan bezala, politika ez da ogibidea, zer-bitzu publikoa baizik. Gobernua bukatutakoan unea iritsi zela pentsatu nuen. Gainera, ETAk behin betiko su etena-ren berri eman zuen, eta horixe izan zen berri pozgarriena niretzat. Esan nahi dut obligazio morala zela politika egitea ETAren garaian sozialismoaren aldetik. Ezin nion politika egiteari utzi, edo horrela sentitzen nuen.

Zein izan zen zuk gogoratzen duzun lehenengo ustelkeria ka-sua?Agian Felipe Gonzalezen garaian gertatutakoak, Roldan auzia edo antzekoak. Baina, larriena zera da, ustelkeria ez dela desagertu, areagotu baizik! Etengabeko kontua da eta erabat kutsatu eta zipriztindu du bizitza politikoa. Nire ustez, oso kaltegarria izan da demokraziaren osasunerako.

Nola ikusten duzu Patxi Lopez lehendakari ohia, gaur egun, espainiako kongresuko presidente izateko jauzi hori?Gaur egun Patxi Lopez da Diputatuen Kongresuko presi-dentea. Espainia mailako hirugarren agintaria. Nire ustez, euskal politikarientzat Eusko Jaurlaritzako kidea izatea bai-no ohore handiagorik ez dago. Lehendakari izatea, zer esa-nik ez! Interesgarriagoa iruditzen zait politika hemen egi-tea, baina bere erabakia da eta errespetagarria nire partetik.

Nola ikusten dituzu Podemos, Ciudadanos eta horrelako alder-di politikoak?Asko aldatu da errealitatea, egoera ekonomikoa eta sozia-la, eta aldi berean mundu politikoa. Hainbat alderdi sortu dira, baina batzuk ez dira hain berriak. Adibidez, Ciudada-nosek UPyD ordezkatzen du eta ekarpen txikia egiten dio politikaren berrikuntzari. Podemosek, ordea, astindu egin du panorama politikoa, eta hasieratik berpiztu du politika egiteko gazteek duten interesa. Gainera, erabakitzeko es-kubidea onartzen duen Espainia mailako lehenengo alder-

di politikoa da, eta mahai gainean jarri du eztabaida. Biga-rren trantsizioa egiteko gai izan behar dugula gogorazten digu Podemosek eta oso garrantzitsua da hori.

Nola eta zergatik sortu zen zuk partaide zaren “ahotsak” mu-gimendua?Garai hartan, 2002an, alderdi politiko guztien artean inko-munikazio handia zegoen, eta ezker abertzalearekin, zer esanik ez! Jone Goirizelaia eta biok Euskal Legebiltzarrean geunden eta politika egiteko beste dinamika bat ezinbes-tekoa zela pentsatu genuen. Komunean lan egin behar genuen eta desadostasunen gainetik adostasunak landu. Protagonistak emakumeak ginen, alderdi politiko eta lu-rralde guztietatiko partaideekin: sindikatuak, alderdi po-litikoak, talde feministak… Oro har, gizarteak osatu zuen mugimendua eta hainbat dokumentu idatzi genuen bake prozesuari eta, adostasunean oinarrituta, politikari bultza-da emateko.

Zein izan da euskara ikasteko hartu duzun prozesua?Gobernuaren garaia bukatutakoan institutura bueltatzea erabaki nuen, eta ezinbestekoa iruditu zitzaidan euskara ikastea. Eskola da zutabe nagusietako bat euskara susta-tzeko eta zabaltzeko. Hiru urte daramatzat buru belarri ikasten, eta euskara ez da hizkuntza ikasteko bakarrik izan, baita nortasuna indartzeko ere, eta horixe da garrantzi-tsuena, nire ustez.

Ze iritzi duzu euskarak egun bizi duen egoeraz? Gaur dauzka-gun legeak nahikoa dira… edo zerbait aldatu behar da?Askotan pentsatzen dugu legeak eta arauak egin behar ditugula, eta ez dira beharrezkoak. Nik uste dut erabilera dela euskararen erronka eta, ondorioz, militantzia aktiboa egin beharko genukeela erabiltzeko. Harro sentituz, balia-bideak abian jarriz, baina ez dut uste lege kontua denik!

Nola lortu dezakegu euskararen normalizazioa?Euskara erabiliz, ez da beste biderik. Administrazioak in-bertsio ekonomikoa eta apustu politikoa egiten jarri behar du esparru publikoaren atal guztiak euskalduntzeko. Are gehiago, bultzada emateko esparru pribatuan eta lan munduan.

6

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

Euskal herria lurralde ezberdinetan zatitua egoteak (euskal autonomia erkidegoa, nafarroako foru erkidegoa, iparral-dea), laguntzen al du normalizazioan aurrera egiten?Nik ez dut uste bateratzea ona denik. Hainbat lurraldek osatzen dute Euskal Herria, eta garrantzitsuena helburu berera ailegatzea da, nahiz eta abiapuntuak ezberdinak izan. Hizkuntzari dagokionez, aniztasuna edo bateratze eza da euskararen ezaugarria, eta hori guztia ikusita pen-tsatu behar dugu nola aurreratu hainbat hizkuntz errea-litatetan.

Euskarak aurrera egin dezake espainiaren barruan, estatu propiorik gabe?Baietz uste dut. Euskaldunoi dagokigu lan egitea euska-raren alde, eta gero, herritar bezala, erabakiko dugu zein estatutan bizi nahi dugun edo zein izan behar den esta-tus politikoa. Bestela, marko politikoa bera izan daiteke aitzakia euskararen esparruan ez aurreratzeko.

Ustelkeria beti izan da politika munduan, baina zer egingo zenuke ustelkeriaren aurka borrokatzeko?Nire ustez, kontu honetan bi gauza garrantzitsu ditugu. Bata administrazioan gardentasuna izatea da. Zenbat eta

gardentasun handiagoa izan, orduan eta sinesgarritasun handiagoa izango du bizitza publikoak; bestea, berriz, heziketa da. Tamalez, oso barneratuta dago ustelkeria, administrazioarekiko mesfidantza oso zabalduta dago gizarte osoan, eta bi eremu horietan egin beharko ge-nuke borroka.

Politika munduan gauza asko egin dituzu. Aipatuko zenituzke harro edo gaizki sentiarazi zaituzten horietako bi?Nahiz eta erantzuna erraza ez izan, harro nago kontzien-tzian harrik eduki ez izanaz eta, kasu gehienetan, alderdi politikoaren obedientzia jarraitu ez izanaz. Gaizki sentitu naiz krisi ekonomikoaren garaian; izan ere, sailburua izan-da, erabaki zorrotzak hartu behar izan nituen.

Zuretzat… zer da bizitza?Bizitza oso gauza “ahula” da, baita “zoriontsua” ere; ho-rregatik, gure esku dagoena egin behar dugu ondo bizi-tzeko; guk eta inguruko jendeak. Zailak diren gauzak pa-txadaz hartu eta gauza txikiez gozatzeko gai izan behar dugu. Ez dago errezetarik, ez dago sekreturik. Barruan ditugu geure bizitza bideratzeko tresnak, neurri handi batean.

7

Elkarrizketa Gemma Zabaleta

C1

7

51 maratoi

“MARATOI” HITZA NONDIK DATOR?

Grezian sortu zen. Greziarrek pertsia-rrei Marathon deitutako leku batean bataila bat irabazi zieten (490 k.a). Athenas zen orduan ere Greziako hiri-burua eta Filipides izeneko mezularia bidali zuten euren garaipenaren berri eman zezan. Marathon-etik Athenas-e-ra 42 kilometro daude eta mezulariak korrika egin zuen ibilbide hori. Heldu zenean, “irabazi egin dugu” esan eta berehala hil zen.

Olinpiada modernoak, gaur egun eza-gutzen ditugunak, XIX. mendearen hondarrean hasi ziren, 1896an Atena-sen bertan, eta maratoi proba Filipi-des omentzeko egin zuten. Mezulariak egin zuen distantzia zuen, bide ber-beretik. Lasterketa Olimpìa estadioan bukatu zen. Ordutik distantzia horrek “Maratoi” du izena.

AURKEZPENA

Izena: Joxe Luis

Adina: 68

Sorlekua: Lizarra

Bizilekua: Lazkao

Noiztik Maizpiden: urtarriletik

8

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

8

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

Nola hasi zinen maratoia egiten?Lizarratik Lazkaora lan egitera iritsi nintzenean, lankide batek egunero kontatzen zizkigun bere balentriak ko-rrikaren gainean. Non, nola, norekin eta zenbat korrika egiten zuen. Nabaria zen berak kontatuz gozatu egiten zuela. Jakin-mina piztu zitzaidan, eta berarekin Ordizia-ra pistara korrika egitera joan nahi izan nuen, baina hara joateko, autoa behar nuen, urruti baitzegoen Ordizia korrika joateko.

Lehenengo egunean, buelta bat edo bi besterik ez nuen egin; hurrengoan, hiruzpalau eta, denborarekin, ez nuen autorik gehiago erabili. Korrikalarien munduan nengoen murgilduta eta garrantzitsuena, oso gustura! Hiru urteren buruan, 1980an, 33 urterekin, nire lehen maratoia egin nuen Donostian (3 ordu, 26 minutu eta 30 segundoko markarekin), eta beste maratoirik ez nue-la egingo zin egin nion neure buruari. Zorionez, ez nuen emandako hitza bete; izan ere, iazko azaroan nire 51. maratoia egin nuen Valentzian.

Gure Joselu, korrika bai udan bai neguan, etengabe. Eutsi goiari, motel!!!

Zein aholku eman diezaiokezu jendeari?Pixkanaka-pixkanaka hasi behar dela! Hau da, ateratzen garen lehenengo egunean, etxaldeari itzulia egin eta kito. Bigarrenean bi, eta horrela egunetik egunera gehi-xeago. Horrela, abiadura hartzeaz gain, kilometroak egi-tea ere lortzen da. Bestalde, nire ustez, oso inportantea da pozik bukatzea, hurrengo egunean errepikatzeko gogoz geratzea. Aldi berean, korrika beti taldeka egin behar da, eta, ahal bada, hitz eginez!

Nola prestatzen dira maratoiak?Maratoia zein den. Adibidez, iaz Euskadi Irratian entzun nuen hemengo mutil batek, Groenlandian-edo, mara-toia egin nahi zuela. Non entrenatzen zen? Bada, arran-

Elkarrizketa 51 maratoi

C1

9

tza-portuetan arrantzaleen kofradiakoek dituzten hotz-kamara horietako baten barruan (ez dakit zenbat gradu zero azpitik), bere zinta estatikoaren gainean. Uztailean eta abuztuan hondartzan entrenatzen diren korrikalariak ere ezagutzen ditut, horiek basamortuan egin nahi baitu-te korrika. Urrunegi joan gabe, hemen, Zegaman, “Aizko-rriko Mendi Maratoia” prestatzeko, pentsa zenbat mendi igo eta jaitsi behar diren!!! Nire ustez, hori gehiegikeria da. Inoiz ez naiz mendi-maratoia egiten ausartuko.

Zein da zure gustukoena?Erantzuna zaila da niretzat. Beti esaten dudan bezala, maratoi bakoitzak bere xarma dauka. Inoiz ez dut ahaz-tuko lehen maratoia. Helmuga pasatu eta gero negar egin nuen emoziogatik. Nueva York-ekoa hiria bezain

harrigarria da. Valentzian, adibidez, giroa mundiala zen... baina, gauza bategatik edo besteagatik, denak gustatu zaizkit! Marka ona egiteko, Donostia edo Valen-tzia egokiak dira, oso lauak baitira. Eguraldia ere nor-malean lagun izaten dutenez, korrikalariek euren marka ondu nahi izaten dute hiri horietan.

Gaur korrika egitea puri-purian dago. Zer abantaila dauka kirol honek?Korrika egiteak abantaila asko du. Hasteko, kirolik mer-keena da, zapatila onak bakarrik behar ditugu (gaur egun 100 euroren truke eros ditzakegu arinak eta onak). Bestalde, ez dugu ordutegirik behar, bai egu-nez bai gauez egin dezakegu korrika, eta, gainera, ba-karrik edo beste norbaitekin joan gaitezke. Eguraldia inoiz ez da arazo korrika egiteko. Jakina, beste aban-taila batzuk badira, baina, nire ustez, horiexek dira ga-rrantzitsuenak.

Nola bizi du emazteak zure zaletasun hori?Oso ondo. Beste herri edo hiri batera maratoi bat egitera joaten naizenean, emazteak beti laguntzen dit, eta horri esker hiri asko ezagutu ditugu. Berak kanpoko hiri bat bisitatu nahi zuenean, nik lehenago bertako maratoia noiz izango zen begiratzen nuen. Orain zuzenean gal-detzen dit zein herritan izango diren maratoiak oporrak prestatzeko.

Horretaz gain, normalean emazteak ikurrina ematen dit maratoiaren helmugara iritsi baino lehen, helmuga es-kuan hartuta zeharka dezadan.

Jose Luis, ikastaro trinkoa egiten ari zara urtarriletik Maizpide euskaltegian. Ze nolako esperientzia… eta nola uztartzen duzu zure zaletasunarekin?Primeran. Ikaskide ezin jatorragoak ditut eta etxean be-zala sentitzen naiz. Hori bai, klaseak 18:30era arte amai-tzen ez direnez, “eguneko estresa kentzeko”, zapatilak jantzi eta korrika egitera ateratzen naiz, hamabost bat kilometro egunean…

New York-eko maratoian parte hartzeak... 200 euro!!!

10

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

PASADIZO BATZUK

• 51 maratoi egin ditu galtzerdi be-rak jantzita. Lehen maratoia egin zuenetik, ez ditu aldatu. Benetan onak atera zaizkio, ez dute, ez zu-lorik ezta usainik ere!

• Istanbuleko maratoian, lasterke-tako une batean, bakar-bakarrik zegoen, eta marra urdinari esker ailegatu zen helmugara. Maratoie-tan, ibilbide osoa marra urdin ba-tez margotuta dago. Bestela aus-kalo non ibiliko zen gure Joselu!

• Beste lehiaketa batean, Ataunen egiten dena, bat-batean ibilbide erdian artalde bat agertu zen. Jo-seluk, ausarta denez, aitaren ba-tean zeharkatu zuen artaldea, sal-toka. Beste lehiakideak aho zabalik geratu ziren hori ikusita.

• Donostiako maratoi batean, 80ko hamarkadan, ibilbidea Paseo Be-rritik zihoan. Egun hartan eguraldi txarra egiten zuen, eta Joselu olatu handi batek harrapatu zuen. Han-dik helmugara erabat bustita joan behar izan zuen. Ia maratoi erdia blaituta! Gure Joselu gogorra bai-no gogorragoa da!

Elkarrizketa 51 maratoi

C1

11

1. Auto gidari trebea, eta Maizpideko irakasle ezin hobea.

2. Te kikara eskuetan daramana, barnetegian soinua joz doana.

3. Nahiz eta zurgintza lanetan oso abila ez izan, teknologia arloan primerako teknikaria da.

4. Yoga-landiatik Maizpidera salto batean etortzen da.

5. Jatorren artean jatorrena, baina isilen artean hiztunena.

6. Gebarako neska dotorea, beti apainduta dagoena.

7. Jubilatuekin egoten dena, emakumeen aldeko borrokan lehena.

8. Barandiaranen herrian bizi dena, eta betaurreko politenak eramaten dituena.

9. Garai batean golak Realean sartzen zituena, orain ikasleak entrenatzen dituena.

10. Pertsona honen izenari buelta ematen badiogu, nairam topatuko dugu.

11. Bertsorik bertso dabilena, eta C2ko ikasleak erotzen dituena.

12. Despistatu itxura duen korrikalaria, baina ingurua ederki kontrolatzen duena.

13. On-line bidez mezuak bidaltzen dizkiguna boludoen hizkuntzan.

14. “Gilipitzi” hitza gehien erabiltzen duen irakaslea, erratz gainean oso abila.

15. Orkestrako zuzendaria, eta aldi berean, rock musikaria.

16. Arazoren bat izatean, konponbidea bulegoan.

17. Guapo, gazte eta dotore, Gabiriako aktore.

18. Aditua atarikoetan, betaurrekoak buruan.

19. Ormaiztegitik Lazkaora erretzera etorri dena, beti Maizpideko atarian dagoena.

20. Ardoa bezala, beti ederra ataundarraren azala.

21. Ataundik ekarritako alaitasun rubiarekin Maizpideko gelak pozten dituena.

22. Zopa-jaleak lanak ditu hezten hiru mutilak.

23. Film bateko izenburua duena, Ormaiztegiko dotoreena.

NOR DA NOR

ERANTZUNAK:

1/Ñ MARIAN B.

2/T PAKEA

3/K J.M.

4/N LAIDA

5/C AITZOL

6/A AINTZANE

7/S NEKANE

8/M JOSUNE

9/R MIKEL

10/O MARIAN E.

11/G IÑAKI

12/B AITOR

13/U DANI

14/D AMAIA

15/L JON

16/P MERTXE

17/H IÑIGO

18/F GURUTZE

19/E ANE

20/X TRINI

21/Z GARBIÑE

22/J JASONE

23/I IXABEL

Ezagutzen al dituzue MAIZPIDEko irakasleak? Bai? Ondo? Guk argazkiak atera dizkiegu eta bakoitzari buruzko komentariotxo bat jarri dugu. Ea asmatzen duzuen nor den nor.

12

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

A

F

K

O

U

B

G

L

P

X

C

H

M

R

Z

D

I

N

S

E

J

Ñ

T

JolasaNor da Nor?

C1

13

Ataun San Martinerako ibilbidea

Iraupena: 115 minutuDistantzia: 7 km inguruZailtasuna: erraza, aldapa gutxikoa

Maizpidetik abiatu eta errekaren ondotik Lazkao zeharkatuko dugu. Bidegorriari jarraituko diogu eta errepide azpiko pasalekutik igaroko gara. Gorantz jarraituz, industrialdetik aurrera berriro ere Agaun-tza erreka azalduko zaigu eskuin aldean. Ondoren, gasolindegira iritsiko gara. Errepidea gurutzatuko dugu eta zubia igaro eta gero, naturaren eta erre-karen soinuek inguratuko gaituzte. Baserri, etxe eta paraje ederrek ipuin mitologikoak ekarriko dizkigu-te gogora: jentilak, Martin Txiki... Horrela, aurrera jarraituta, Ataungo San Martin auzoko elizaren kan-pandorreak San Martin auzoa bertan dugula adie-raziko digu. San Martingo elizaren koruan barroko estiloko organoa ikus daiteke: Gipuzkoan horrelako zazpi omen daude eta berau omen da garrantzi-tsuenetakoa. Gehiago ibili nahi izanez gero, ibilaldi honek Ataun San Gregoriora iristeko aukera ema-ten du, eta iristear gaudela Joxe Migel Barandiaran Museoa izango dugu ikusgai. Eta ibilaldia gehixea-go luzatu nahi izanez gero, museotik aurrerako bi-degorria hartu eta Urbitarte sagardotegiraino irits daiteke. Joan-etorria eginez gero, guztira 5 orduko ibilaldia da.

Lazkao inguruko ibilbideak

Lazkaok ibiltzeko ikaragarrizko aukerak dituenez, ibilbideak era askotakoak izan daitezke, errazak eta zailak. Hona hemen gorputza pixka bat askatzeko errazak bezain aproposak diren hainbat ibilbide. Animatu eta probatu!

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

14

Olaberrirako ibilbideaIraupena: 60 minutuDistantzia: 5 kmZailtasun maila: erdi mailakoa (Olaberrira igotzeko aldapa handi samarra)

Maizpidetik aterako gara, zubia zeharkatu, udaletxea, enparantza eta frontoi ondotik pasatu ondoren, atzean utziko dugu Lazkaoko Areria zinema. Handik 300 metro-ra Olaberrirako errepidea hartuko dugu, Bekoetxe base-rria ezkerrera utziz. Hasieran, bidea laua izango da, bai-na lehen bihurgunetik aurrera aldapa gora izango dugu. Badaude ezker-eskuin baserri polit batzuk. Herrira iriste-ko ordu erdi beharko dugu mendi tontorrean dago eta. Ailegatzen garenean, eliza ikusiko dugu, bere ondoan, udaletxea eta herriko enparantza. Bertan haurrentzako parke berri bat ere badago. Handik, Gipuzkoako mendi altuena, Aizkorri ikus daiteke eta, beste aldean, Txindoki eta Aralar daude; bista zirraragarriak, benetan. Itzultzeko badago bidezidor bat eta bertatik egingo dugu jaitsiera. Bidezidor hau hartzeko hilerri ondotik igaro behar dugu. Eskuinerantz jo eta Olaberribide bidea hartuko dugu Arramendi baserrira heldu arte. Baserrian bertan badago harrizko iturri bat (edalontzi bat aurkituko duzu plater baten gainean). Futbol zelairako bidea errepidea baino aldapatsuagoa da. Hortik Txindokiren bista onenak ikus daitezke. Bost minutuan izango gara atletismo pistaz in-guratua dagoen Aritzandi futbol zelaian. Ezkerrera utziko dugu eta Infantodoko dukearen parkera helduko gara. Parkeko bazter batean zaldiak izaten dira ukuiluan. Au-rrera jarraitzen badugu, bidean zehar menditik datorren bidea zeharkatuko dugu San Benito ikastolara iristeko; eskuinean, osasun-etxea eta kiroldegia daude eta, beste aldean, udaletxea eta herriko plaza.

Beasainerako ibilbideaIraupena: 30 minutu (luza daiteke nahi izanez gero)Distantzia: 3 kmZailtasun maila: erraza

Lazkaoko plaza nagusian hasiko da gure ibilbidea. Hasteko, eskuinera joan behar dugu; osasun-etxea-ren ondotik Infantadoko dukearen jauregiko parkerai-no iritsitakoan, egurrezko zubia gurutzatu behar dugu (Agauntza errekan batzuetan jendea arrantzan ikus dezakegu). Gero, parkea zeharkatu behar dugu. Bertan, eguraldi ona egiten duenean, zaldiak ikusi ahal izango ditugu. Parkean bi aukera ditugu jarraitzeko. Alde bate-tik, eskailerak igo ditzakegu; edo, bestela, bidegorria ja-rraitu. Nahiz eta edozein bide hartu, asfaltozko errepide berean bukatuko dugu. Maiz zelairen batean astoa ere aurki dezakegu. Hemen-dik aurrera, 5 minutu bakarrik oinez, errepidea mendiko bide bihurtuko da. Ezkerreko bidea (harri zuriak) hartu behar dugu. Ondoren, zuhaizti bat aurkituko dugu. As-kotan, ezkerreko pendiza behiz beteta egoten da. Kon-tuz ibili usainarekin eta lokatzarekin! Hori izango da ibilbide honetako zailtasun gogorrena! Bideak bi base-rriren artetik jarraitzen du. Bukatzeko, bidearen azken zatia berriro pista bihurtzen da eta, aldapan behera jarraituz gero, Beasaina iritsiko gara. Ibilaldia luzatu nahi izanez gero, Beasain barrutik bueltatxoa eman daiteke.

15

ErreportajeaLazkao inguruko ibilbideak

B2

Gure inguruan aurki ditzakegun hainbat sendabelar

Antzina, botikarik ez zenean, gure arbasoek sendabelarrak erabiltzen zituzten hainbat gaixotasun sendatzeko. Eta gaur egun ere, belaunaldiz belaunaldi, gure etxeetan erabiltzen ditugu. Hona hemen gure inguruan oso ezagunak, ohikoak eta balia-garriak diren hainbat sendabelar eta beren erabilerak.

Berbena (Verbena officinalis)

Belar santua izena ema-ten zioten druidek ber-benari. "Dohain han-diko belarra" zioten Dioskorides eta Plinio botanikoek. Amodio belarra eta burdinazko armen zauri sendatzai-lea zen Erdi Aroan. Ho-meopatiak, epilepsia, lo ezi-na eta nerbioetako gaitzetarako erabili ohi du berbena. Hileroko minak goxatzeko, erdi-tze kontrakzioak indartzeko, ama berrien esnea gehitze-ko, katarroak, beherakoak, ahulezia, sinusitisa, gibeleko gaixotasunak, liseriketa, odol garbitzailea, anemia, bron-kitisa, sukarra, harriak, burukomina eta larru-azaleko ara-zoak sendatzeko erabiltzen da. Ez da gutxi!

zertarako? Sinusitisa: Landare gordinez enplastoa jarri edo arrautza-zuringoa tortillan. Gibela: Hepatiti-sa, kolesterola, gibel-larridurak. Ur irakina hartu. Erreu-ma, nerbioak, lunbalgia, kolpe edo bihurrituak: Landare gordina, enplasto beroa edo berbena alkohola erabili horrelakoetan. Eztarria: eztarriko mina, handituak, tiroi-dearen lan ahula. Ur irakinetan landarea jarri eta, ahoan gor-gor egin behin eta berriro, eta irentsi.

zenbat eta nola? Edateko denean, litro bat ure-tan 20/30 gr berbena egosi, 5 minutuz. Utzi 10 minutu epeltzen eta hartu egunero 2 katilukada, egun gehiegi

luzatu gabe. Enplastuetarako eta ahoan gor-gor egi-teko kargatu egin daiteke errazioa: 100 gr belar 10 minutuan egosi. Berbena tortilla: oliba-oliotan ba-ratxuriak frijitu. Belar xehatua bota zartaginera. Bi-gundu denean, arrautza zuringoa erantsi eta ongi nahastu. Gauean jartzen bada, hobe. Sinusitisa: 3/7

egunez, aski da.

Kardabera (Taraxacum officinale)Sendi bereko 159 senitar-teko ditu belar on ho-nek. Alemanian, Fran-tzian eta Italian eremu handietan landatzen dute, oso landare aberatsa baita. Uda-berrian, loratu aurre-tik, hosto samurrak eta sustraiak jasotzen dira, baina loraldi luzea duenez eta izaera gogorrekoa denez, urte osoan erabil daiteke. Hostoek, C eta D bitamina, B bitamina, A probitamina (azenarioak baino gehiago), kolina, saponinak, gluzidoak eta mineral

16

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

ugari (potasioa, sodioa, aluminioa,magnesioa, kobrea, burdina, kaltzioa, sufrea eta fosforoa). Oso osasungarria da landare osoa. “Udaberrian, egunero entsaladatxo bat janda, urte osorako osasuna” diote dakitenek! Bere sus-traian taraxina mikatza dauka, baita taninoak, erretxina eta intsulina ere eta, horrexegatik, oso komenigarria da diabetikoentzat. kafe gisa erabiltzen dira bere sustraiak. Oso jangarria da.

zertarako eta nola? Hostoak jateak gorputza in-dartu, arteria presioa jaitsi, behazunaren martxa egoki-tu eta pixa edo gernu-bideak garbitzen ditu (kardabe-rak ez dio gorputzari potasiorik kentzen, botikek egiten duten bezala, berak asko dauka eta). Sendabelar hau erreuma eta hezueria (gota) tratatzeko oso egokia da. Jateko hostoak erabiltzen dira gehien. Hosto zaharrek mikaztasun gutxiago dute. Entsaladetan, salsetan, zo-parekin edo egosita ere jan daitezke espinakak bezala. Sustraiak jatekotan, ondo-ondo egosi. Liseriketa hobe-tzen eta libratzen laguntzeaz gain, gibela eta larruazala oso ongi zaintzen ditu kardaberak. Odola berritzen du. Bere loreekin ardo gozoak egiten dira, eta bere esneare-kin garatxoak kendu ahal dira.

Azeri-buztana (Equisetum arbense edo Equisetum tehuanteia)

Zenbait lurraldetan kobrea eta eztainua garbitzeko eta ontziei distira emateko erabiltzen dira hostoak. Horregatik, eztainu-belar ere deitzen diote batzuek. Euskal Herrian oso ezaguna da.

zertarako eta nola: Zurtoina eta adartxoak erabil-tzen dira. Propietaterik ezagunena pixeragile izatea da,

likidoa galtzeko, argaltzeko eta hanketako hantura sen-datzeko lagungarria da. Diuretikoa da. 40 gramo landa-re lehor egosi 15 minutuz litro erdi uretan eta egunean 3 aldiz hartu. Goizean, eguerdian eta gauean. Gernu-a-paratua garbitzearekin batera, odola ere garbitzen du, bai eta larruazaleko arazoak gutxitzen laguntzen ere. Beste propietate garrantzitsu bat organismo ahulak mi-neralizatzen laguntzea da. Anemia kasuetan, adibidez. Odoljarioak mozteko ere oso ona da; sudurreko odol-jarioak, odoluzkiak, hileko oso odoltsuak, giltzurruneko eta maskuriko odoljarioak… Kanpoko nahiz barneko odoljarioetarako da egokia, beraz.

Horretarako, 50 gramo azeri-buztan landare lehor ordu erdiz egosiko ditugu litro erdi uretan. Barruko odolja-rioetan egunean 3-4 basotxo edan eta, kanpokoetan, ur egosi horretan bustitako gasa batekin garbitu odol-jarioak. Sudurreko odoljarioei dagokienez, gasa sudur zuloetan sartu. Ur hori ere sar daiteke sudurzuloetatik. Eskuan hartu eta arnasgoratu. Larruazaleko arazorik iza-nez gero, zauriak, ekzemak, ultzerak, onddoak, herpe-sak eta abar, hostoak txiki-txiki egin eta enplastu mo-duan jarri, horiek ixteko eta sendatzeko gaitasuna baitu. Beraz, orbaintzeko ere bada. Eztula, katarroa, bronkitisa eta abar sendatzeko, 30 gramo landare egosi litro erdi uretan 20 minutuz, eta egunean 3 basotxo edan. Ezta-

rriko arazoak, laringitisa, ahoko infekzioa, aftak edota txantxarra edukiz gero, gargarak egin. 10 gramo

azeri-buztan ur baso handi batean irakin, eta horrekin egin gargarak. Beharrezkoa bakarrik egosi, aldi bakoitzean. Garai batean, tuberku-losia sendatzeko erabiltzen zen, batez ere.

NOIZ ETA NON BILDU: Toki hezeak, erreka inguruak, bide ertzak eta leku laiotzak atse-

gin ditu. Udan eta udazkenean bil daiteke eta, lehortu ondoren, urte guztirako gorde ontzi edo

oihaltxo batean.

bibliografia: - Zilarrezko Aitzurra. Intxixu herri kultur lan taldea.- Euskalherritarmedikuntza.blogspot.com

ErreportajeaSendabelarrak

B2

17

GOIERRIGOIERRI PERIZ PERI PERIZ PERI

LOINATZKO SAN MARTIN EGUNA (Beasain, otsailak 5)Beasainek herriko zaindariaren omenezko eguna ospatzen du, protagonista nagusia odolkia delarik. Beasaingo Odolkiaren Kofradiaren Biltzarra ez ezik, dastaketak, lore eskaintzak eta gonbidatutako kofradia guztien desfilea egiten dira. Urtero ohorezko kofradiakide berriak izendatzen dira, aurtengoak: Xabier Sarasola eta Segura irratia

GIPUZKOAKO ARTZAIN-EGUNA (Legazpia, iraila)Iraileko lehen igandean antolatzen dute urtero Artzainen festa handia. Peri ederra izaten da eta bertako jaki bereziak, ardiki egosia eta gazta, noski. Eguneko ekitaldi nagusiak bi izaten dira: Artzain gaztaren lehiaketa eta Gipuzkoako Artzain txakur txapelketa (aurten 48. edizioa)

EUSKAL JAIETAKO AZOKA NAGUSIA (Ordizia, irailaren hasierako asteazkena)Ordiziako Euskal Jaietan baserritar askorentzat urteko egunik handiena, asteazkena, peri eguna da, noski. Peri hau Euskal Herriko zaharrenetakoa izango da, ez baititu alferrik bete 500 urte; askoz geroxago, 1904. urtean hasi ziren Euskal Jaiak ospatzen eta peri hori handituz-handituz joan da, gaur arte. Ekitaldi eta lehiaketa ugariren artean nabarmentzekoa hauxe: Idiazabal Ardi–Gazta lehiaketa eta haren ondoren egiten den gazta erdiaren enkantea. Ordizian irabaztea, gaztaren “Txampions”-a lortzea bezalakoa da

ARDIKI EGUNA (Zaldibia, urriko azken igandea)Izenak dioen bezala, ardikia jateko eguna da Zaldibian eta, nola ez, bertako berezitasuna den Mondejua dastatzeko ere bai, urtero, 1994tik Mondeju lehiaketa egiten baita. Mondejua odolkiaren antzeko hestebetea da, baina ardiarena. Zuria ala beltza izan daiteke; ezagunena, zuria eta bere osagaiak: ardi gantza, arrautzak, porrua, piper-mina eta gatza... Gorputza berotzeko hoberik ez da!

SANTA LUTZI (Zumarraga-Urretxu, abenduak 13)Neguko peririk ezagunena da inguruan eta hara joanez gero, denek aurkituko duzu, baina, batez ere, baserriko tresnak,

lanabesak, makinak eta animaliak. Aspaldidanik izan da hauxe abereen salerosketa tratuak egiteko plaza berezia , nahiz eta gaur egun, denetarik ikus daitekeen . Kaleak jendez gainezka eta giro aparta... Bizitzan behin, behintzat, peri hau ezagutzera joatea ezinbestekoa omen da

ERLEZAIN EGUNA (Zegama, apirileko lehen igandea)Gipuzkoako erlezain elkarteak antolatua, eztiaren egun nagusia da. Mota guztietako eztiez gain, eztiz egindako hainbat produktu ere aurkituko dituzu: xaboiak, argizarizko kandelak, ukenduak, gozokiak... Dastatze gidatua eta eztizko postreen lehiaketa ospatzen da

EUSKAL ANIMALIA ESPEZIEAK (Ormaiztegi, urria)Euskal Herriko berezko espezieetako abereak bertatik bertara ikusteko egun paregabea. Aurkezten diren abere horietak asko bertako arrazak izateaz gain, desagertzeko arriskuan ere egon daitezke. Mendiko Zaldia, Euskal Erlea, bertako ibai karramarroa, Pottoka, Betizua, Ardi Latxa mutur gorria / mutur beltza, Euskal Txerria, Karrantzako Astoa...

SAGARDO ASTEA (Ezkio-Itsaso, aurten urriaren 7tik 16ra)Igartubeiti baserri-museoak Sagardo Astea ospatzen du udazkenero, bertako dolare zaharra martxan ipiniz duela 500 urteko teknikaren bidez “MAMA GOXOA“ ateratzeko. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren sariak banatzen dira eta astean zehar sagar-zanpaketak egiten dituzte herritar taldeek,jendaurrean. Asteburuan, gainera, Kirikoketa, antzezpenak, bertsolariak eta txalapartariak izaten dira

BASHERRI EGUNA (Lazkao, iraila San Migelak)Bertako nekazaritza eta abeltzaintzaren mundua gertutik ezagutzeko aukera eskainiko die plaza ingurura biltzen direnei. Bertako produktuak, freskoenak eta onenak!

TXERRIAREN AZOKA (Mutiloa, azaroako lehen igandea)Txerriarekin lotutako produktuen erakusketa eta salmenta. Euskal Txerri arraza ikusgai. Goizean zehar txerri bat erretzen dute burruntzian, gero zatika jende artean banatzeko. Jatorri

ezberdinetako txerrikiak salgai, odolki eta txorixo dastaketa, urdaiazpikoa mozten erakutsi, eta abar

18

GOIERRIGOIERRI PERIZ PERI PERIZ PERI

LOINATZKO SAN MARTIN EGUNA (Beasain, otsailak 5)Beasainek herriko zaindariaren omenezko eguna ospatzen du, protagonista nagusia odolkia delarik. Beasaingo Odolkiaren Kofradiaren Biltzarra ez ezik, dastaketak, lore eskaintzak eta gonbidatutako kofradia guztien desfilea egiten dira. Urtero ohorezko kofradiakide berriak izendatzen dira, aurtengoak: Xabier Sarasola eta Segura irratia

GIPUZKOAKO ARTZAIN-EGUNA (Legazpia, iraila)Iraileko lehen igandean antolatzen dute urtero Artzainen festa handia. Peri ederra izaten da eta bertako jaki bereziak, ardiki egosia eta gazta, noski. Eguneko ekitaldi nagusiak bi izaten dira: Artzain gaztaren lehiaketa eta Gipuzkoako Artzain txakur txapelketa (aurten 48. edizioa)

EUSKAL JAIETAKO AZOKA NAGUSIA (Ordizia, irailaren hasierako asteazkena)Ordiziako Euskal Jaietan baserritar askorentzat urteko egunik handiena, asteazkena, peri eguna da, noski. Peri hau Euskal Herriko zaharrenetakoa izango da, ez baititu alferrik bete 500 urte; askoz geroxago, 1904. urtean hasi ziren Euskal Jaiak ospatzen eta peri hori handituz-handituz joan da, gaur arte. Ekitaldi eta lehiaketa ugariren artean nabarmentzekoa hauxe: Idiazabal Ardi–Gazta lehiaketa eta haren ondoren egiten den gazta erdiaren enkantea. Ordizian irabaztea, gaztaren “Txampions”-a lortzea bezalakoa da

ARDIKI EGUNA (Zaldibia, urriko azken igandea)Izenak dioen bezala, ardikia jateko eguna da Zaldibian eta, nola ez, bertako berezitasuna den Mondejua dastatzeko ere bai, urtero, 1994tik Mondeju lehiaketa egiten baita. Mondejua odolkiaren antzeko hestebetea da, baina ardiarena. Zuria ala beltza izan daiteke; ezagunena, zuria eta bere osagaiak: ardi gantza, arrautzak, porrua, piper-mina eta gatza... Gorputza berotzeko hoberik ez da!

SANTA LUTZI (Zumarraga-Urretxu, abenduak 13)Neguko peririk ezagunena da inguruan eta hara joanez gero, denek aurkituko duzu, baina, batez ere, baserriko tresnak,

lanabesak, makinak eta animaliak. Aspaldidanik izan da hauxe abereen salerosketa tratuak egiteko plaza berezia , nahiz eta gaur egun, denetarik ikus daitekeen . Kaleak jendez gainezka eta giro aparta... Bizitzan behin, behintzat, peri hau ezagutzera joatea ezinbestekoa omen da

ERLEZAIN EGUNA (Zegama, apirileko lehen igandea)Gipuzkoako erlezain elkarteak antolatua, eztiaren egun nagusia da. Mota guztietako eztiez gain, eztiz egindako hainbat produktu ere aurkituko dituzu: xaboiak, argizarizko kandelak, ukenduak, gozokiak... Dastatze gidatua eta eztizko postreen lehiaketa ospatzen da

EUSKAL ANIMALIA ESPEZIEAK (Ormaiztegi, urria)Euskal Herriko berezko espezieetako abereak bertatik bertara ikusteko egun paregabea. Aurkezten diren abere horietak asko bertako arrazak izateaz gain, desagertzeko arriskuan ere egon daitezke. Mendiko Zaldia, Euskal Erlea, bertako ibai karramarroa, Pottoka, Betizua, Ardi Latxa mutur gorria / mutur beltza, Euskal Txerria, Karrantzako Astoa...

SAGARDO ASTEA (Ezkio-Itsaso, aurten urriaren 7tik 16ra)Igartubeiti baserri-museoak Sagardo Astea ospatzen du udazkenero, bertako dolare zaharra martxan ipiniz duela 500 urteko teknikaren bidez “MAMA GOXOA“ ateratzeko. Gipuzkoako Sagardo Lehiaketaren sariak banatzen dira eta astean zehar sagar-zanpaketak egiten dituzte herritar taldeek,jendaurrean. Asteburuan, gainera, Kirikoketa, antzezpenak, bertsolariak eta txalapartariak izaten dira

BASHERRI EGUNA (Lazkao, iraila San Migelak)Bertako nekazaritza eta abeltzaintzaren mundua gertutik ezagutzeko aukera eskainiko die plaza ingurura biltzen direnei. Bertako produktuak, freskoenak eta onenak!

TXERRIAREN AZOKA (Mutiloa, azaroako lehen igandea)Txerriarekin lotutako produktuen erakusketa eta salmenta. Euskal Txerri arraza ikusgai. Goizean zehar txerri bat erretzen dute burruntzian, gero zatika jende artean banatzeko. Jatorri

ezberdinetako txerrikiak salgai, odolki eta txorixo dastaketa, urdaiazpikoa mozten erakutsi, eta abar

19

Zergatik ari da ikasten 16 urteko gaztea hemen eta ez eskola batean?16 urte izanda, ezin dut euskarako errefortzurik edu-ki eskola publikoan. Institutura joan nahi dudanez, lehen euskara ikasi behar dut. Goierrin D eredua ba-karrik dago, beraz, lehenengo gauza euskara ikasten hastea da, eta, zenbat eta lehenago ikasi, hobeto. Bestalde, Zaldibian badago euskaltegia, baina ez daukate ikastaro trinkorik.

Nola sentitzen zara Maizpiden, helduen artean?Jende jatorra da, ederki portatzen dira nirekin. Oso ondo sentitzen naiz hemen, gustura nabil.

Hona heldu baino lehen zertan ari zinen zure herrian?Normalean asko irakurtzen nuen ordenagailuan, ez zitzaidan inporta zeri buruz, baina interesgarria izan behar zuen. Eskolan nengoen 11. graduan; jende as-korekin, 45 ikasle baikeunden klase batean. Dena gustatzen zitzaidan, Historia eta Geografia izan ezik, ez dut oso memoria ona.

Hitz batzuekin azaldu dezakezu Euskal Herria?Oso polita, oso interesgarria. Denetik du, han hon-dartza hemen mendiak. Eguraldia oso ona, gusta-tzen zait hotza, euria ere bai, horregatik ondo mol-datzen naiz hemen. Oraindik ez dut ikusi elurrik, baina oraingoz Euskal Herriko eguraldia asko gus-tatzen zait… baina, igual, urteak pasatu eta gero ez zait hainbeste gustatuko…

Bidaiaren bat egin duzu?Bai, gutxi baina ezagutu dut jadanik Donostia, Tolosa eta egunero Ordizia, Beasain eta Lazkao.

Zer pentsatzen duzu euskal kulturari buruz?Euskal kultura interesgarria da. Oso interesatuta nago euskal mitologian. Bai jainkoak bai kontariak, Nikaraguako kulturarekin konparatuta, oso ezberdi-nak dira.

baldwin rodriguez

Nikaraguako Ocatalen (Nueva Segobia) jaio zen gure hamasei urteko protagonista. Pasa den abenduan iritsi ziren arreba eta biak Zaldibiara, ama eta anaia txikiarengana.

20

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

Guk ere badauzkagu jainkoak, Aztekak eta Mayak. Nire herrian Nahualt kultura zen Kolon iritsi baino lehen. Hizkuntza asko zeuden; zoritxarrez, gaur egun hizkuntzak galduta dira, Atlantiko aldean mizkito eta rama bakarrik geratzen dira.

Esaten da hemen oso itxiak garela, ados zaude?Entzunda neukan hemen itxiak zaretela, baina ez dut uste egia denik. Nire herriko jendea baino jato-rragoak zarete. Segurtasun handia dago orain eta denetik duzue.

Zer falta zaizu hemen?Akaso lagun batzuk, baina oso pozik nago.

Zure familia nola moldatzen da egoera berrian?Gure ama Gipuzkoan bizi da orain dela 7 urte, anaia txikia hemen jaio zen, horregatik bera Euskaldun pe-to-petoa da. Arrebak 15 urte dauzka eta orain Ordi-ziako ikastetxe batean dabil, momentuz ez zaio gus-tatzen hemengo janaria eta euskararekin ni baino motelago dabil … baina moldatuko garela espero dut. Amak ulertzen du eta irakurri ahal du, baina ez dauka denborarik ikasteko.

Zer da zailena zuretzat euskara ikasteko?Hiztegia da zailena, aditza ondo, gramatika oso logi-koa dela uste dut.

Gero z, c eta s soinua ezberdina egiteko zaila da ni-retzat, erdaraz ez dago hainbeste soinurik. Hizte-giaz aparte, konturatzen naiz aurreratzen ari naizela. Duela hiru hilabete ezer ez nekien, eta orain zuekin hitz egiten dut…

di-da MAIZPIDE? HANDIA

EUSKARA? ZAILA

ZALDIBIA? BERDEA

NIKARAGUA? BEROA

JANARIA? ONA

KIROLA? EZ ZAIT GUSTATZEN

LIBURUA? BELDURREZKO LITERATURA

OHITURA? TRAJEA

OSPATZEKO? PASTELA

ANIMALIA? TXAKURRA

ElkarrizketaBaldwin Rodriguez

B2

21

Gure protagonistak Txaro Perez du izena, tren gidaria da. Gainera, idazlea eta hegazkin pilotua ere bada. Orain Maizpiden gurekin euskara ikasten ari da. Hori guztia nola lortu duen jakiteko galdera ba-tzuk egin dizkiogu:

Nola hasi zinen lanean?Oso gazte nintzela hil zen aita, eta niretzat lana aurkitzea derrigorrezkoa zen, aurkitzen nuen edozein lan egiten nuen. Adibidez, Telefonican aritu nintzenean, etxez etxe telefonoak kon-pontzen ibili nintzen. Horretan ari nintzela en-teratu nintzen Eusko Trenen plaza batzuk atera zirela; izena eman nuen eta oposaketak gaindi-tu nituen.

Aldi berean, Telefonicako oposaketak ere gainditu nituen, baina Telefoni-can lan egiteko Madrilera joan behar nuen. Horregatik, Madrilera joatea edo hemen geratzea baloratu nuen. Gelditzea erabaki nuen, familia eta nire bizitza hemen zeuden eta. Eusko Trenen egin zidaten lan-elkarrizketan makinista lana egin behar nuela esan zidaten. Ni harrituta gelditu nintzen, ez nuelako espero lan hori egitea, bai-na aurrera egin nuen eta ordutik 25 urte pasatu dira.

Zergatik atera zenuen hegazkina pilo-tatzeko baimena?Nahiz eta gustura egon nire lanare-kin, beste gauza batzuk probatu nahi nituen. Hegazkina pilotatzea asko gustatu zitzaidan, baina urtero ordu batzuk pilotatu behar nituen lizentzia

Iraupen lasterketa

22

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

22

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

mantentzeko. Oso garestia zen, eta onena uztea zela pentsatu nuen, beraz, orain ez daukat lizentziarik.

Nola hasi zinen idazten?Kasualitatez. Ordenagailuan nenbilen eta lehiaketa ba-ten berri izan nuen. Baldintzak irakurri eta betetzen ni-tuenez, nire esperientzia kontatzea erabaki nuen.Kontaketa idazten hasi nintzen eta bukatu ondoren konturatu nintzen luzeegia zela. Moztu egin nuen, bai-na ez zitzaidan gustatu nola geratu zen; horregatik, la-burpena txukundu nuen. Gustura geratu nintzen eta bidali egin nuen.

Zer lehiaketatarako zen?Mariasun Landa lehiaketa zen. Errenteriako udalera joan nintzen nire kontaketa entregatzera.

Horrelako kontaketa bat idazten zenuen lehen aldia zen?Bai, lehen aldia zen. Gustura egin nuen eta esperientzia asko gustatu zitzaidan. Egun batean dei bat jaso nuen Errenteriako udaletik. Istorioa asko gustatu zitzaiela eta neuk irabazi nuela esan zidaten. Zur eta lur geratu nin-tzen, nire lehen saria zelako.Kasualitatez urte hartan Errenteriako Orkestaren urteu-rrena ospatu zen eta ospakizuna eta sari-ematea egun berean izan zen. Horregatik, ospakizuna desberdina izan zen. Jende askok elkarrizketa egin zidan, eta epai-mahikoek hauxe esan zidaten: “anima zaitez eta idatzi gehiago”. Gauzak horrela, gehiago idaztea pentsatu nuen. Baina zer idatzi ahal dut? Zeri buruz? Kontakizu-na zabaltzea pentsatu nuen, eta horrela, liburua osatu nuen.

Zenbat denbora pasatu zenuen?Hilabete batzuk, hiru edo lau hilabete. Liburuaren es-truktura egitea kostatu zitzaidan gehien. Baina gorpuz-tu eta gero, kapituluak idaztea errazagoa izan zen.

Nola pentsatu zenuen izenburua?Izenburua, MariaNo, bi generoei egiten die erreferen-tzia; bai maskulinoari eta baita femeninoari ere.Gure aita zenari entzun nion, gure amari txantxetan esa-

ten: “Ni Mariano naiz, eta zu Maria-no”. Horregatik bu-ruratu zitzaidan izenburu hori jartzea, eta liburuan bi kolorerekin jarri nuen, bi esanahi dauzkalako. Aukera ematen du pentsatzeko, adibidez, emakumea izanda, gizonen artean ikastean/egotean zenbat traba izan de-zakezun.

Eta lehiaketarako lanari ere izenburu bera jarri zenion?Ez, liburuaren izenburua “MariaNo” da; kontaketarena, ordea, “Una carrera de fondo”.

Kontaketa gaztelaniaz idatzi zenuen?Bai, noski, nik garai hartan ez nekien euskaraz.

Hasi baino lehen argi zenuen gaia ala idatzi ahala atera zen?Ez, hasi aurretik ez nekien zeri buruz idatzi. Lehenik, gai bati buruz idatzi nahi nuen, baina idatzi ahala, azke-nean, beste gai bati buruz idazten bukatu nuen.

Lanean pasadizo asko izango zenituenbai, asko. Adibidez, Eusko trenen bi tren linea dauzka-gu: bata, Donostiatik Bilbora eta, bestea, Donostiatik Hendaiara. Baina guk ez genuen linea osoa egin behar izaten. Eibarren eta Zumaian tren aldaketa egin behar izaten genuen. Gainera, jarlekuak mugitu behar izaten genituen, gu, neskok, baxuagoak ginen eta. Horretara-ko, denbora gehiago behar zen.Oso garrantzitsua zen jarlekua azkar mugitzea, lan ho-netan denbora gutxi daukagulako. Eta lankide batzuk haserretzen ziren neskok beti mugitzen genuelako jar-lekua. Eta baziren beste lankide batzuk gu baino ba-xuagoak... Azkenean nekatuta nengoen beti gizonen kexuak entzuten. Gainera, haiek gutxitan mugitzen zu-ten jarlekua, eta guk, ordea, orduero

Baina zenbat denbora kostatzen zen mugitzea?posible da minutu bat edo bi pasatzea, baina Eusko tre-nen denbora asko kontrolatzen da. Bia bakarra dago eta oso garrantzitsua da gurutzea ondo egitea. Orain gutxi kostatzen da, baina lehen gehiago, zaila zelako, apara-tuak zaharrak ziren eta.

ElkarrizketaIraupen lasterketa

B1

23

Andrelorriga esparruko punta

24

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

San Migel Lazkaoko zaindaria denez, irailaren 29an os-pakizun ederra egiten da urtero; eta, aurreko igandean, lazkaotarrek Esparru mendian erromeria egiten dute. Goizean Lazkaoko plazatik Esparrurainoko bidea egiten dute; ondoren, eguerdian, bazkari herrikoia izaten da, eta, arratsaldean, herri-kirolak. Lehen dantza suelto txa-pelketa ere izaten omen zen.Esparru mendia lau herriren arteko muga da: Lazkao, Olaberria, Idiazabal eta Ataun. Mendi honek izen asko dauzka: Andrelorriaga, Urbaundi, Esparruko punta, Iru-mugateko gaina eta Sastrai. Eta Altzaniako mendizerran dago.Tontorretik Txindoki eta Aralar mendizerra ondo ikus-ten dira. Tontorrean burdinazko gurutze txiki bat, base-rri itxurako gutunontzi zahar bat eta Lazkaoko Amalur Mendi Elkarteak ipinitako altzairu herdoilgaitzezko gu-tunontzi borobil bat daude. Lazkaotar askok hori pentsatu arren, Esparru ez da Lazkaoko mendirik altuena. Esparru (725m ) baino al-tuagoak diren hiru daude: Sagastarri Enirio-Aralarreko mankomunitatean (994 m), eta Arastortz eta Irastortza Ataun, Lazkao eta Zaldibiaren artean (828 m).

NOLA JOANGuk ibilbide borobila proposatuko dizuegu; hau da, bide batetik igo eta beste batetik jaitsi. Ibilbidea ez da oso go-gorra, nahiz eta aldapa batzuk izan. Lau orduz egin deza-kezue osoa, ogitartekoa jateko denbora barne.

Ibilbidea Lazkaoko erdigunean hasten da. Hemendik Olaberriara igo behar da. Nahiz eta errepidea izan, al-boan arriskurik gabe igotzeko espaloia dauka. Goian, errotonda txiki bat dago, eta bertan ezkerreko errepi-dea hartu behar da. Errepide hau laua da Ojarbide do-rretxera iritsi arte. Ojarbiden berriro ezkerretara jo behar duzue. Aldapa txiki bat igo ondoren, hirurehun metro gutxi gorabehe-ra, eta Olaberriko ur-biltegira iritsi baino lehen, eskui-neko pista hartu. Hortik aurrera, eta beti igo egin behar dela kontuan hartuta, ez dago galtzeko arriskurik. Pista hau pinu artean igotzen da. Azkenean eskuinean erai-

24

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

Lazkaoko plaza.

Igoeraren azken zatia.

Erreportajea Andrelorriaga

B1

25

kin berri bat aurkituko duzue, eta handik ehun metro-tara, bidea alanbre-hesiz moztuta dago, alanbre-hesia pasatu eta berehala ikusiko duzue zelai handi bat; hau da, Esparruko magala. Ezkerretara hartu eta bidezido-rrean gora igo gailurreraino iritsi arte, ez dago galbide-rik, alanbre-hesia eta pinudia baitauka alde batean, eta zelaia bestean. Tontorrean, gutunontziak aurkituko di-tuzue, eta berau leku aproposa da ogitartekoa jateko.

Ogitartekoa jan ondoren, eta ibilbidea jarraitzeko, alan-bre-hesian beste aldera pasatu behar da, hortik aurrera Lazkaoko eremua da. Beheranzko bidean, berehala pa-goen artean dagoen lur-sail txiki bat aurkituko duzue, bertan egiten da urteroko erromeria. Handik beherantz doan bidezidorra jarraitu pista handi batera iritsi arte; gero, eskumara joan behar duzue, eta Lazkaoko San Prudentzio baselizara iritsiko zarete. Egun ederra pasa-tzea opa dizuegu!

Esparruko tontorra.

Esparruko tontorra.

San Prudentzio baseliza.

26

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

26

herve tienou: Malitik Maizpidera

Herve Maizpideko ikaslea da, Perakuyen jaio zen orain dela 46 urte, Maliko herri batean. Zortzi anaia-arreba ditu eta denak herri berean bizi dira. Bere herriko hiz-kuntza Bore da eta hizkuntza polita dela esaten du. Han erlijio tradizionala praktikatzen dute. Sakrifizioak egitearen ardura herriko zaharrei ematen diete, eta sa-krifizio horiek animaliekin eta zerealekin egiten dituzte arazoaren larritasunaren arabera. Sakrifizio horiek bar-kamena eskatzeko eta hiletak eta jaiotzak ospatzeko praktikatzen dituzte.Herve eta bere familia misiolari-parrokia batetik hurbil bizi ziren eta hala, eskola katolikoan ikasi zuelako, Ba-makoko apaiztegian sartu zen eta apaiz egin zen.Ikastetxe bateko zuzendaria izan zen Togoko diozesian, eta seiehun ikasle izan zituen ardurapean. Baina bizitzak Euskal Herrira ekarri du eta, gaur egun, Alegiako parro-kian ari da apaiz-lanetan.Herveri bere herrian egin eta erabiltzen duten errezeta tradizional bat eskatu diogu eta jarraian azalduko du-gun errezeta erakutsi digu, oso jator.

Karite Krema:

Krema hau errezeta sendagarria da, eta giha-rretako mina, azaleko arazoak eta hanturaren kontrako arazoak arindu eta sendatzen ditu. Zuek etxean egin nahi baduzue, hona hemen errezeta:Karite fruitua lehortu. Ondoren, ehotzen da eta pasta bat egiten da.Urarekin nahasten da.Ondo-ondo eragin behar da.Nahastu ondoren, utzi denbora atseden hartzeko.Goiko zatia bakarrik erabili behar da eta beheko zatia beste zerbaitetarako erabiltzen dute, esaterako, etxeeta-ko teilatuetako zuloak estaltzeko.Euskal Herrian kariterik ez dugu, baina marihuana landareaz edo antzeko landareez egiten ditugu gisa hone-tako kremak.Ahal baduzue, egin proba; eraginkorra da eta gure azalak eta osasunak eskertuko digu.

ElkarrizketaHerve Tienou

A2

Mendebaldeko Saharako gatazka

ErreportajeaMendebaldeko Saharako gatazka

A2

27

Maizpideko A2ko ikasleak gara eta taldean Fatma Alaxet Sahararra dagoenez, urteetan bizi duten gatazka azal-tzeko eskatu diogu.

HISTORIAMendeetan, Sahararrak tribu nomadak izan ziren.1885ean, Berlingo konferentzian Europak Afrika bana-tzea erabaki zuen. Espainiari Mendebaldeko Sahara to-katu zitzaion. Banaketa horrekin Afrikan mugak jarri zi-tuzten.Hasieran, Espainiarekin elkarbizitza ona izan zen. Baina 70eko hamarkadan sahararrek beren lurra erreklamatu zuten. Orduan, Espainiarekin hizketan hasi ziren, baina Marokokoek ez zuten nahi. Marokoko erregeak, Hassan II.ak, Sahara Marokokoa zela esaten zuen.NBEk Espainia presionatu zuen Mendebaldeko Sahara uzteko. 1975ean, Franco hilzorian, Hassan II.ak “Marcha Verde”a antolatu zuen. 350.000 pertsona eta 25.000 soldadu sar-tu zituen Mendebaldeko Saharan. Espainiak, gauetik goizera, sahararrak utzi, abandonatu, eta alde egin zuen. Orduan, saharar askok Argeliara alde egin zuten, eta han kanpamentuak sortu. Besteak, Marokoren menpe geldi-tu ziren.

Frantziak eta AEBk Maroko armatu zuten, eta Argeliak, mendebaldeko sahararrak. Orduan hasi zen Maroko eta Polisarioaren arteko gerra. 1981ean Marokok muga eraiki zuen. 90eko hamarkadan, NBEren bi aldeek “Bake Plana” sinatu zuten baldintza batekin: Erreferenduma egin beharko zu-ten. Baina gaur arte, oraindik ez dute egin.Erreferenduma ez egiteko arazo printzipala da ez dutela erroldarik, Espainiari, Frantziari… interesatzen ez zaielako.

KANPAMENTUETAKO BIZIMODUAKanpamentu hauek Tindufen, Argelian, daude. Bertan 100.000 lagun bizi dira. Kanpamentuak basamortuan daude, horregatik oso baldintza gogorretan bizi dira: ez dute, ez ur edangarririk, ez argindarrik. Klima oso gogo-rra da: beroa, harea ekaitzak… Azken euriteek etxe asko suntsitu dituzte, adobezkoak baitira.Ez dago azpiegiturarik; hala ere, organizatuta gaude eta eskola, ospitalea, osasun zentroak… eraiki ditugu. GKEk (gobernuz kanpoko erakundeek) eta ACNURrek asko laguntzen digute. Euskal Herritik ere laguntza handia jasotzen dugu (eskolako materiala, janaria, arropak…)

ETORKIZUNANola ikusten duzu Sahara etorkizunean?Erreferenduma egin eta Sahara independiente.

Nolakoa izango da edo zer izango da maizpide 20 urte barru?

Mari Jose eta Izaskun. Garbitzaileak

Berdin! Eta aurrera! Atzera behintzat ez ahal

dugu egingo!

Gelak berrituta, beharra daukate eta. Eta pix-

kanaka-pixkanaka hasi dira txukuntzen gelak,

gauza berriak jartzen, aurrerapenak...

Tresnak eta gauzak beharren arabera aldatuko

dira. Auskalo zer tresna berri sortuko diren!

Jon. ZuzendariaNik ez dakit nolakoa izango den, baino nahiko nuke Maizpiden dauden ikasle guztiak izatea atzeritarrak. Euskal herritar guztiek euskara jakitea, eta Maizpidera etortzen diren ikasle horiek izatea mundu osotik edo diasporatik euskara ikastera etortzen direnak.

JM. IrakasleaBa hogei urte barru Maizpiden, beno, ordurako Euskal Herria eskaldunduta egongo da. Mundu guztiak jakingo dudu euskaraz, beraz ez da Maizpideren beharrik izango. Ni zorionez jubilatua izango naiz ordurako, hogei urte barru, izan ere, beste dozena bat urte barru, espero dut jubilatu egotea, baina Maizpiden geratzen direnek, ba, beste lanbideren bati ekin beharko diote, esate baterako beste hizkuntza bat irakasten hasi , edo euskara ikaste-ko behar gutxieneko bat egon daiteke oraindik. Iritsi berria den jendearentzat eta Euskal Herritik kanpoko jendea-rentzat baliagarria izan daiteke. Non ikasiko dute? Maizpiden, Maizpide izango da bere ongi etorri harrerako gune berezi hori, eta orduan ikasi beharko dute hizkuntza ez ezik, beste berrogeita hamar mila gauza ere; besteak beste, gure gizarteko ohiturak zein diren, gure gizartean lana aurkitzeko zer behar duten…

Xabi. IkasleaHemen jende guztia euskalduna izango denez, ez da berriro behar izango hala-ko euskaltegi bat edo barnetegi bat. Ez dakit zer izango den, agian gaztetxea edo hotela edo taberna edo dena elka-rrekin izango dira...

Mikel. Irakaslea

20 urte barru, erretiratua izango naiz, baina erretiratu ez banaiz, bo-rroka egingo dut ikasleekin. Makuluekin eta ilerik gabe ibiliko naiz.Beharbada, ordurako lortuko dugu Euskal Herria guztiz euskaldun-tzea, eta beste negozio bat izango da. Euskaltegia izango da, baina benetako helburua ez da izango euskara ikastea, neska- laguna eta mutil-laguna aurkitzea baizik.

28

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

InkestaMaizpide 2040 urtean

B1

29

Nor da nor?

BARNETEGIKO ESKOLAZ KANPOKOAKASTELEHENA, 09 15:00-16:00 Skype tertulia Asiako, eta Amerikako ikasleekin. 19:00-20:00 Pala birtual txapelketa Maizpideko pilotakelu

birtualean. 21:00 Aitaren Etxea. Urteurreneko 1.000. Atala.

ASTEARTEA, 10 15:00-16:00 Yoga, %100eko hezetasunarekin, erlaxazio- gelan. 20:00 Bertso-afaria •ZuberoaIriarte •JuantxuJorge

ASTEAZKENA, 11 15:00 Pala birtual txapelketa Maizpideko pilotaleku

birtualean. 21:00 Maizpideko Maiteako hitzorduak.

osteGuna, 12 15:00-16:00 Sagardoterapia, erlaxazio-gelan. 18:00 Klaseen amaiera pintxo-poterako prestatzeko.

21:00 Dokumentala: zergatik jendearen %90ek euskaraz hitz egiten du orain Euskal Herrian?

2040 APIRILEKO IKASTAROA2. ASTEA

: 04-09/ 02-13

BAZKARIAKastelehena: dilistak, bakailaoa.asteartea: lekak, oilaskoa.asteazkena: makarroiak, solomoa. osteGuna: arroza, xerra.ostirala: ilar-patatak, gixatua.

AFARIAKastelehena: entsalada, arraultzak bexamel eta barazkiekin.asteartea: baratxuri zopa, arraina labean. asteazkena: barazki purea eta arraina saltsan.osteGuna: entsalada eta patata-tortilla.

Aitzol

MikelMertxe

Laida

MAIZPIDEKO MAITEAMaizpiden zaude? Gaztea zara? Bikote bila zabiltza?Gaur egun, 2016an baino askoz zailagoa da ligatzea, noski.Orduan, erabil ezazu Maizpideko Maitea!Gure webgunean sartuz gero, ez zara denbora lu-zean bakarrik egongo.

Erraza da:

1. Profil bat egin

2. Lagunekin hitz egin

3. Asteazkenero Maizpideko Maitea hitzorduetara joan

4. Ostegunero pintxo-potean indarra hartu eta animatu

Ez ahaztu Maizpiden gertatzen dena, Maizpiden geratzen dela!

20 urte barruko berriakSAGARDOTERAPIAMaizpidek “Sagardoterapia” eskainiko die bere ikasleei. Logela berezi bat prestatu-ko dute masajeak emateko: makina bat sagardo-botila erosteko, bi ohatila, lau ohe, erlaxazio-musika eta aire-freskaga-rria sagardo usainarekin.Masajea egiteko pertsona batek beste per-tsona bati sagardoa botako dio eta masajea emango dio sagardoarekin. Bitartean beste per-tsonak sagardoa edango du lastotxo batekin. Bukatu eta gero, biak ohera joango dira erabat erlaxatuta.

BERTSO-AFARIA

Denbora askoren ondoren, azkenik, Zuberoak eta Juan-txuk EGA gainditu dute. Harrezkero, bere lana aldatu dute. Elkarrekin, lortu dute bertso-talde bat sortzea, eta oso ospetsuak dira. Bere izena “Pintxo-potezale lagu-nak” da. Beren eskola pintxo-pote gauak izan ziren. Hi-lean behin Maizpiden abesten dute. Zuberoak eta Juan-txuk ikasleak animatzen dituzte pintxo-potea hartzera eta bertsoen munduan hastera pixkakana, bertso-esko-la ere ireki dute dagoeneko.

MAIZPIDEKO MAITEA

30

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

ERREZETAK

Udako entsalada

“Fit” postrea E

Ahate konfita muxika saltsan (4 lagunentzat)

NOLA EGIN

• Aurretik kanonigoak garbitu eta ontzi batean jarri.

• Gero, gazta moztu takotan, eta ontzian bota.

• Granadari alesagarrak atera eta ontzira bota.

• Maneatzeko gatz pixka bat, olio txorrotada ederra eta nahi adina ozpin.

• Dena bota ondoren ondo nahastu.

NOLA EGIN

• Osagai guztiak nahastu behar dira.

• Mikrouhinean sartu mamitu arte (gutxi gorabehera minutu eta erdi).

• Nahi bada, fruitu lehorrekin lagundu.

OSAGAIAK • Kanonigoak • Gazta freskoa• Granada bat• Modena ozpina• Olioa• Gatza

OSAGAIAK • 60 ml zuringo• 10 mg gari-zahia• Koilarakada bat kakao• Gozagarria

(edulkorantea)

OSAGAIAK • 2 patata handi• 4 ahate konfit• Pote bat muxika ur-

azukrean• Modena ozpina

NOLA EGIN

• Labea jarri 225 gradutan.

• Labea berotzen den bitartean, patatak zuritu.

• Patatak zuritu ondoren, moztu; ez oso lodiak ez oso finak.

• Patatak ondo zabalduta labean jarri eta egiten utzi, 10-15 minutuz .

• Ahate konfita sartu labean, 15-20 minutuz.

• Konfita egiten den bitartean, hartu muxika eta batidora batekin egin muxika saltsa.

• Patatekin ohe bat egin, jarri ahate konfita gainean eta bota muxika saltsa eta modenako ozpinez apaindu

ErrezetakB1

31

HOROSKOPOA

32

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

aAries

Aste honetan zure bihotza prest dago norbait ezagu-tzeko. Irekita egongo bazina, zure bizitzako Azukre kosko-rra aurkituko zenuke.

bTaurus

Momentu hauetan zaila da lana aurkitzea, baina ez etsi, itxaropena azkena galtzen da.

cGeminis

Zaindu zure urdaila, adi egon elikadurarekin. Elikagai mi-nak ez zaizkizu komeni.

dCancer

Aste honetan besarkada eta musu asko beharko dituzu. Zure bikotekidea urrun sa-mar egongo da zuregandik, horregatik, txokolatea aliatu onena izango da.

eLeo

Kontuz zure hitzekin!! Bes-tela nagusiarekin eztabaida izango duzu .

fBirgo

Nahiz eta zorte txarra eduki, ez ezazu galdu zure iribarrea.

iSagitario

Aste honetan zure ametsak oso hurbilekoak irudituko zaizkizu, baina kontuz ibil zai-tez: zure ekintzak ondo presta-tu behar dituzu amets horiek lortzeko. Orain ez da garaia maitasunaz hitz emateko. La-sai egon eta aprobetxatu zure harremanak gozatzeko.

jKaprikornio

Bikoterik ez baduzu zure la-ranja erdia jangelan aurkitu-ko duzu. Baina kontuz, inork ez du berarekin zukua egin!!

kAkuario

Euskara ikasten jarraitzen baduzu, lan baterako dei-tuko dizute eta Maizpiden ikasitako guztia praktikatu-ko duzu.

lPiscis

Hilabete hau oso inportan-tea da zure maitasunaren-tzat, lagun berriak aurkituko dituzu eta. Zure lan gorrota-garria utzi eta beste bat aur-kituko duzu.

gLibra

Kontuz, kontuz!! Izarrak oso mugituta daude, eta zure bizitzak aldaketa interesga-rriak izan ditzake. Buru argia eta irekia izan ezazu. Asmo berrietara irekiko zara. Izan ezazu fedea, espero duzuna izango duzu azkenean.

hScorpius

Pertsona berriak ezagutze-ko momentu ona da. Egin itzazu lagun berriak. Astroak aldatu egingo dira eta oso une onak pasatuko dituzu.

GURUTZEGRAMA

HORIZONTALA

1- Denok zapaltzen dugu, baina berak ez du inor zapaltzen. Ez dugulako galdu nahi, non dagoen askotan dugu galdetzen.

2- Hankak eduki eta ibili ezin, burua eduki eta pen-tsatu ezin, bizkarra janariz betea eta berak jan ezin. Zer da?

3- Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik; zutik baino jende gehiago egoten da etzanik. Zer da?

4- Jaio nintzelarik, denak niri begira: ez dut urte-bete besterik eta bota naute zakarrontzira. Nor naiz?

5- Zer da kendu eta kendu gero eta handiago egi-ten dena.

6- Begi gorria negar mukitsuan blai; ezingo duzu itxi, baina ireki bai. Zer da?

7- Mahaira atera ohi dira. Ez dira jaten, ezta edaten ere; bai, ordea, ebaki eta banatzen. Zer dira?

BERTIKALA

A- Mendian dago. “UUU” egiten du. Txanogorritxoren amona jan du. Zer da?

B- Baginela eta bagara, bi anaia bikiak: gu aurrean jarrita, hobeto ikusiko dituzu gauza guzti-guz-tiak. Zer gara?

C- Kobazulo hori beti dago bustia, hesi zuriz ingu-ratua han bizi da herensugea. Zer da?

D- Ilargia bezain borobila, elurra bezain zuria. Ogi-tarteko esnekia. Zer da?

E. Ahoa bai, hortzik ez. Sabela bai, zilborrik ez. Ipurdia bai, ipurtzulorik ez. Belarriak bai, entzumenik ez. Txapela ere badu, baina ahoa estaltzeko

Denbora-pasak

B1

33

SOLUZIOAK

34

maizpide aldizkaria 2016ko apirila24. zenbakia

B1

NAFARROA

Euria egin arren, plan desberdinak egin ditzakezu Bilbon; esaterako, museora joan zaitezke. Ez galdu Bilbo ezagutzeko aukera.

Eguraldi ona egingo balu, Donostiara joan ahalko ginateke. Gainera, Donostiak hondartza duenez, paseotxo bat eman ahal dugu. Plan ezin hobea da guztiz erlaxatzeko.

Datorren astean elurra egingo omen du. Elurra egiten badu, Aralarko mendietara joan ahal izango gara. Han gustura egongo gara, baina ez azhaztu jantzi bero-garriak eramatea!

Eguraldi txarra egiten badu eta eguna lainotuta badago, ideia ona da Lazkaoko zinemara joatea. Astero pelikula desberdinak ipintzen dituzte. Anima zaitezte!

BIZKAIA

GIPUZKOA

ARABA

LAPURDINAFARROA

BEHERA

ZUBER

OA

Bilbo Donostia

Gasteiz Iruñea

Baiona

Donibane Garazi

Maule

• Ondorengo hitzak asmatuz gero, berauen lehen letrarekin gure pertsonaia ezkutuaren izenaren lehen letra eta abizena osatzen dituzten hizkiak eskuratuko dituzu. (OHARRA: EZ DAUDE ORDENATURIK!)

• hitz guztiek dute zerikusia gure petsonaia ezkutuarekin.

• Guztira asmatu beharrekoa honako hau da

a) hamaika hitzak.b) pertsonaia ezkutua.c) behean agertzen diren lau galderatxoak.

Supergaldera

A Hamaika hitzak1. Lazkaomendiko “Abaliñe” baserrian jaiotako artista handiaren ezizena Marrazki bizidunetako protagonista izan zen hainbat urtez ETB1en

2. LEHIAKETA, bereziki kirol eta jokoetan. Irabazleak burua estaltzeko eramaten den artilezko atal bakarreko buru-estalki biribil eta zapala jantzi ohi du!

3. Zernahi ekitaldi antolatzen duen pertsona edo erakundeaz esaten da

4. Hizketa eta kantuaren oinarri fisikoa Ez dira gutxi, behar bezala zaintzeko, eztia eta limoi-ura hartzen dutenak… Hitz honen bigarren letra “H” da

5. Arautegia bete dadin eta lehiaketa zuzentzeko ardura duen pertsona

6. Irakasten duen pertsona, eskolak ematen diharduena

7. Egunean zehar egiten dugun otorduetako bat Euskal Herrian mota askotakoak ditugu. Kantua edo bertsoa izaten dute osagai nagusia!

8. 414 metroko garaiera duen Gipuzkoa erdialdeko udalerria! Aipagarria da Erdi Arokoa den bertako Andre Mariaren Jasokunde eliza (Alkaingo ama) 1661. urtean jaso zuen hiri-gutuna Felipe IV.a Espainiako erregearen eskutik!

9. Gazteak bertso munduan trebatzeko propio sortutako eskola 80ko hamarkadatik aurrera, ez dira gutxi eskola horietatik pasatutako bertsolariak!

10. 1906an jaiotako bertsolari azpeitiarra, 1971n Errezilen hil zena Akilino Izagirre Amenabar jartzen zuen bere Nortasun Agirian, baina mundu guztiak bizi zen baserriaren izenetik zetorkion ezizenez ezagutzen zuen! Lanbidez, baso-mutil, hargin, tabernari eta Donostiako garagardo-lantegiko langile izan zen Bere lanak “Auspoa” bilduman argitaratuak dira

11. Euskal alfabetoko hemeretzigarren letra Euskarak latinetik hartutako maileguetan, letra honekin hasiz gero, “protesia” egiten zuen: hitz hasieran fonema ez-etimologiko bat erantsi

B pertsonaia ezkutuaGure pertsonaia nor den asmatu baduzu... ondorengo datu hauek eman beharko dizkiguzu:

1) Bere jaiotze-data: urtea, hilabetea eta eguna!

2) Bere emaztearen izena!

3) Zein izen hartzen dute bere jaioterrikoek?

4) Bere lanbidea eta zaletasun nagusia alde batera utzita,

kontaketa modu batean ere abila edo trebea da gure per-

tsonaia. Zeinetan?

nor da?

Asmatzaileen artean 60 euroko

txartela zozketatuko da, Gerriko liburu

dendan euskal liburuak edo diskoak

erosteko erabili ahal izango dena!

* Erantzunak ekainaren 3a baino lehen behar du

Maizpideko bulegoan, egongo den kaxan!! Letra Hitza

-1-

-2-

-3-

-4-

-5-

-6-

-7-

-8-

-9-

-10-

-11-

Pertsonaia ezkutua

1. galdera: Jaiotze-data

2. galdera: Emaztearen izena

3. galdera: Jaioterrikoak __________ dira!

4. galdera: Kontaketa-mota: