kontsultagune zerbitzuak interneten...aurreko berriak atalean sakatu eta honakoa aterako da: 3....
TRANSCRIPT
-
KONTSULTAGUNE
ZERBITZUAK INTERNETEN:
AZPIDAZKI eta EHULKU
EHULKU ZERBITZUA
Ane Miren Irizar González
Euskara Juridikoa I
-
Euskara Juridikoa I
SARRERA
AZPIDAZKI eta EHULKU kontsulta guneak, UPV/EHUren Euskara eta Eleaniztasuneko
Errektoreordetzak garatutako bi baliabide dira. Lan honetan bi baliabide horiek aztertuko ditut
baieztatzeko baliagarriak direla zuzenbideko eta administrazioko hizkeraren kalitatearekin nolabaiteko
kezka dutenentzat. Izan ere, batetik, oso zabalak dira baliabide hauek osatzen dituzten datu-baseak; eta
bestetik, galderak zuzenean egiteko aukera ematen dutenez, edozein dela galdera, erraz argituko dugu
baliabide hauei esker.
Nahiz eta baliabide biak helburu bera izan, hots, euskararen kalitatearekin nolabaiteko kezkak
argitu, bi baliabideak desberdintasun nabariak dituzte. Alde batetik, kontuan hartzekoa da AZPIDAZKI
UPV/EHUren administrazioko langileentzat dagoela pentsatuta eta EHULKU, berriz, ikasle eta
irakasleentzat. Bestetik, esango nuke AZPIDAZKI kontsulta gunea osatuagoa iruditu zaidan arren,
EHULKU baliabidea erabiltzeko errazagoa iruditu zaidala. EHULKU kontsulta guneari buruz garrantzitsua
da esatea, kontsulta gunean bertan lagungarri izan dakizkigukeen linkak dauzkagula, besteak beste,
hiztegi eta beste kontsulta guneen linkak, eta beraz, EHULKU berak argitzen ez badigu zalantzaren bat,
horietako batera jo dezakegu gure zalantza argitzeko. Hori dela eta, esango nuke eskertzekoa dela,
kontsulta guneaz gain, kanpoko baliabideak eskaintzea.
Bukatzeko, esan beharra dago aztertuko ditugun AZPIDAZKI eta EHULKU kontsulta guneez gain,
beste bi kontsulta gune daudela interneten, hauek bezala oso lagungarri direnak zuzenbide eta
administrazio hizkeran zalantzak argitzeko: JAGONET eta DUDANET.
-
1. AZPIDAZKI
http://www.ehu.es/azpidazki/
� Zer da AZPIDAZKI?
AZPIDAZKI, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak erabil dezaten, gomendio, arau eta
baliabideak biltzen dituen web orrialdea da, Euskal Herriko Unibertsitateak modu arin eta
erabilgarrian jasoan eskaintzen duena.
Administrazio eta zerbitzuetako langileez gain, ohiko zalantzak argitu nahi duen pertsona
orok, bila eta aurki dezake web gune honetan laguntza. (Argitoki izeneko atalean)
� Zertarako erabiltzen da AZPIDAZKI?
AZPIDAZKIren helburua administrazio-hizkerari buruzko baliabideak eskaintzea da. Web
orrialdea era argian antolatuta dago, datu baseak hiru arlo nagusi dituelarik:
1. Jakiteko atala. Atal honetan, euskara zuzen erabiltzeko oinarrizko ARAU eta GRAMATIKA
atalak azaltzen dira, horien barruan adibide izanik honakoak.
� ARAUAK: Data, ordua, zenbakiak, puntuazio-zeinuak, letra larriak eta xeheak,
itzulpenak…
� GRAMATIKA: Alfabetoa, deklinabidea, ortografia, euskaltzaindiaren arauak…
2. Esaldia atala. Atal honetan aldiz, administrazioaren arloan baliagarri izan dakizkigukeen
KOMUNIKAZI0OTARAKO ESALDIAK ETA AGURRAK.
3. Idazki ereduak atala: Atal honetan, oharrak, dokumentuak eta halako idazkiak aurki
ditzakegu.
Hiru atal hauek, web orrialdeko ezkerreko goiko aldean daude. Ikus ondorengo argazkian
-
AZPIDAZKIk bere helburua betetzeko, datu basea ez ezik beste hainbat baliabide ditu, datu basean
ez dauden galderei erantzuna emateko, hain zuzen ere. Izan ere, kontsulta gune honek, galdera berriak
formulatzeko aukera ematen du, ARGITOKIA izeneko atalean (orrialdeko goi eskuinean dago atala).
Bertan egunero sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko informazio aurkitu dezakegu.
ARGITOKIA izeneko atalena sakatu eta honakoa agertzen da.
Bertan, izena, abizena, lanbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, gaia eta galdera idatzi behar dira
eta ondoren BIDALI atalean sakatu, galdera bidaltzeko.
-
Horrez gain, AZPIDAZKik, HIZTEGIA izeneko atala ere badu non euskarazko nahiz gaztelerazko hitzak
bilatu daitezke, alorretan sailkatuak izan daitezkeenak. Bertan hitza idatzi eta momentuan agertzen da
itzulpena.
Aipatu beharra dago, AZPIDAZKI kontsulta guneak ere badituela beste baliabide batzuk,
informazioa zabaldu eta zabaltzekoa, alegia, materialak, aurreko berriak, estekak eta harpidetzak:
(eskuinaldeko zutabean)
1. Materialetan, PDF-an dauden karpetak aurki ditzakegu, besteak beste, atezainok
euskaraz, AZPIDAZKI, bizkaiera, bulego materiala…
Bertan sakatu eta honakoa aterako da, PDF-en aurkibidea, hain zuzen ere.
2. Aurreko berriak, zalantzak argitzeko bideo didaktikoak daude, adibidez, argibideak
nola eman: bideo didaktikoa, telefonoz ari garenean: bideo didaktikoa, aditzak, zenbat
birau eman?
-
Aurreko berriak atalean sakatu eta honakoa aterako da:
3. Esteka atalean, EHU-ko, hiztegi eta baliabide, erakunde eta elkarte eta beste hainbat
gaien inguruko link baliagarriak daude, non oso erraza da nahi duguna aurkitzea.
4. Harpidetza atalean, AZPIDAZKIN argitaratzen diren albisteak irakurtzeko aukera dago.
Bukatzeko, nabarmentzekoa da AZPIDAZKIren IRADOKIZUNAK atala, bertatik iritziak bidaltzeko
aukera eskaintzen baitu. Oso erraza da iradokizunak ematea, IRADOKIZUNAK atalean sakatu eta izena,
abizena, lanbidea, telefonoa helbide elektronikoa eta mezua idatzi behar dira eta ondoren bidali atalean
sakatu.
-
� Nola erabili AZPIDAZKI?
AZPIDAZKI euskara zuzentasunez erabiltzeko laguntza eskaintzen du, batetik, zuzenean
baliabideen orrialdean kontsultatuz eta bestetik, aipatutako baliabideetan, horrek gure zalantza argitzen
ez badu ARGITOKI izeneko atalean galdeginez. Lehen aipatutako pausoak segituz, oso erraza da
AZPIDAZKI erabiltzea.
Euskara Juridikoa I
-
2. EHULKU
http://www.ehu.es/ehulku/
� Zer da EHULKU?
EHULKU, Euskara Zerbitzuak EHUko irakasleei eta langileei euskararen erabilera zuzena eta
egokia bultzatzeko eskaintzen dien zerbitzua da.
EHULKU aldiz, ez da ez euskaltegi bat, ez ikerketa filologikoak eztabaidatzeko gune bat, ordea,
unibertsitateak euskaraz eskaintzen dituen jakintza eta zerbitzuetako hizkuntza arazoei irtenbide
egoki bat bilatzen saiatzeko zerbitzua da.
� Zertarako erabili EHULKU?
EHULKU kontsulta gunearen kasuan, erabiltzaileak zehaztuak daude. Izan ere, orrialdean bertan
unibertsitate publikoetan lanean dabilen orori, irakasle eta gainerako pertsonei zuzenduriko
zerbitzua dela adierazten da. Beraz, zerbitzu honek, irakasleei irakaskuntzan jarduten dutenean eta
gainontzeko langileek, adibide moduan ezarriz ikasleak ikasten daudenean, egunero sortzen
zaizkien edozein galderei erantzuteko aukera ematen du.
Kontsulta guneak berak EHULKU zertarako ez erabili ere aipatzen du honela:
� Euskararen oinarrizko ezagutza eskuratzeko, horretarako badaudelako bete zenbait
bide.
� Euskararen ikerketa filologikoak egoteko, jakintza adierazteko diren hizkuntza
ezintasunei baitago zuzenduta zerbitzu hau, eta ez da beraz eztabaida
filologikoetarako gune bat.
� EHULKU ez da itzulpen zerbitzu bat.
-
� Nola erabili EHULKU?
Kontsulta gune berak ematen dizkigu, EHULKU erabiltzeko gomendioak honela:
� Galdera bidali baino lehen, begira ezazu ea lehenagotik EHULKUk erantzuna duen galdera hori
bera.
� Ez da aldi bakoitzean galdera bat egin behar.
� Zeure hizkuntza arazoari irtenbidea emateko proposamenen bat baldin baduzu, ipini
galderarekin batera eta eztabaidatuko dugu,
EHULKU-ren edukia hiru bloketan antolatzen da: galdera-erantzunak, aztergaiak eta testu-
zuzenketak, hirurek antolaketa irizpide berdinak jarraitzen dituztelarik. . Bloke bakoitzean sartzean,
jadanik ebatzitako azken 25 edo 10 zalantzak azaltzen dira.
1. GALDERA-ERANTZUNAK: Atal honetan, interesatuak bere galdera bota dezake, baina
lehenik datu basean kontsulta beharko du, galdera hori erantzunda dagoen
begiratzeko. Bilaketa honen bidez bilaketa modu azkarrean egin dezakezu, gako-hitz,
gai edo sailaren araberako bilaketa egiteko aukera ematen duelako. Galdera egiteko
orduan erraztasunak ematen ditu kontsulta gune honek, identifikazio eskatzen duelako
soilik, eta ez beste kontsulta guneetan bezala datu asko eskatzen dutela.
-
Galdera datu baseetan bilatu ondoren ez badugu aurkitzen GALDERA BIDALI
atalean sakatu eta bertan galdera egin dezakegu.
Goiko argazkian dauden hutsuneak bete eta BIDALI atalean sakatuz galdera
bidaltzen da
2. AZTERGAIAK: Gau egun, AZTERGAIAK atala hutsik aurkitzen dugu.
3. TESTU-ZUZENKETAK: Testu-zuzenketa atala, testu eta esaldien zuzenketara
bideratutako atala da, gehienetan hitz zehatzaren inguruko zalantzan izaten dira, sail
honetara.
-
Hemen ere, testu zuzenketa guztiak begiratu ondoren, ez badugu gure
zalantza argitu TESTU-ZUZENKETA BILATU atalean sakatu eta testua bilatu dezakegu,
bertan dauden datuak bete eta BIDALI atalean sakatuz.
EHULKU-k ere, kontsulta gunea nola erabili behar ez den adierazten du honela:
� Ez egin galdera bat baino gehiago aldi bakoitzean.
� Ez hasi itsu-itsuan galderak bidaltzen. Aurrena begiratu eskaintzen dizkigun esteka horietan, ea
galderaren berri aurki ote ez dezakegun.
-
� Zer eskaintzen du EHULKU-k?
EHULKUk hainbat konpromiso eskaintzen ditu:
� Egiten den galderari ahal bezain laster erantzutea.
� EHULKU-tik aholku bat besterik ez du jasoko erabiltzaileak. Hala ere, aholkuak EHUko
Euskara Zerbitzuaren bermea izango du.
� Erantzunik eskain ez badiezazukegu, adituen artean eztabaida bultzatzea eta arazoaren
nondik norakoak azaltzera konprometitzen da.
� Erantzunekin eta aztergai geratzen direnekin datu-base bat osatzen joatea, aurrerantzean
EHULKU-tik hara jo izateko moduan.
� EHULKU zerbitzua. Laguntza.
Azkenik, eta kontsulta gune honekin bukatzeko EHULKU zerbitzuak baduela LAGUNTZA saila,
non EHULKU zerbitzua erabiltzeko laguntza eskaintzen duen. Bertan, kontsulta nola egin azaltzen da
era erraz batean.