kulturaren euskal kontseilua -2012ko ekainaren 27a-
DESCRIPTION
KULTURAREN EUSKAL KONTSEILUA -2012ko ekainaren 27a-. AURKIBIDEA. I. Ikuspegi orokorra, 2012ko proiektu estrategiko eta prozesuaren egoerari buruz (4-8 diapositibak) II. Zeharkako lerro eta sektoreen planteamendu estrategikoa. (9-26 diapositibak) - PowerPoint PPT PresentationTRANSCRIPT
1 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
KULTURAREN EUSKAL KONTSEILUA -2012ko ekainaren 27a-
2 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
AURKIBIDEA
• I. Ikuspegi orokorra, 2012ko proiektu estrategiko eta prozesuaren egoerari
buruz (4-8 diapositibak)
• II. Zeharkako lerro eta sektoreen planteamendu estrategikoa. (9-26
diapositibak)
• III. 2012ko zeharkako proiektu estrategikoak: aurrerapenari buruzko
txostena (27-46 diapositibak)
• IV. 2012ko sektoreko proiektu estrategikoak: aurrerapenari buruzko
txostena (47-81 diapositibak)
3 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
AURKEZPENA
Dokumentua lau blokeetan dago banatuta:
I. blokea. 2012ko proiektu estrategiko eta prozesuaren egoerari buruzko ikuspegi orokorra. Lehenengo zatian, 2012ko proiektu estrategikoen garapenari buruzko informazioa jasotzen da, baita urtarriletik ekainera garatutako prozesuaren azalpen orokorra ere; aktibatutako talde-kopurua eta egindako bilerak ere jasoko ditu.
II. blokea.- Zeharkako lerro eta sektoreen planteamendu estrategikoa. Zati honetan jasotzen dira, ikuspegi orokor batetik, zeharkako lerro bakoitzaren eta sektoreen planteamendu estrategikoa eta planteamendu estrategiko horretan eragina duten proiektu zehatzak azpimarratzen dira.
III. blokea.- 2012ko zeharkako proiektu estrategikoak: aurrerapenari buruzko txostena. Hirugarren zati honetan, zeharkako proiektu estrategiko bakoitzaren aurrerapenaren bidea aztertzen da, oro har, eremu hauen arabera: Deskribapena, emandako urratsak eta eman beharrekoak eta emaitzak.
IV. blokea. 2012ko sektoreko proiektu estrategikoak: aurrerapenari buruzko txostena. Aurreko blokearen eskema errepikatzen du eta arreta jartzen du 2012ko sektoreko proiektu estrategikoetan.
4 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
I. Ikuspegi orokorra, 2012ko proiektu estrategiko eta prozesuaren egoerari buruz
5 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
2012.EKO ZEHARKAKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
1. lerroa Kultura parte
hartzailea
2. lerroa Gertutasun
kultura
3. lerroa Sorkuntzari
laguntza
4. lerroa Kultur
Industria eta
Enplegua
5,lerroa Laguntza
berrikuntza eta
lehiakor.
6. Lerroa Finantziazi
o iturri berriak
7. Lerroa Kanpo
proiekzioa
L1.T2. Kulturklub
L1.T3. Irakurzalet. bultzatzeko Plana.
L1.T4. Kultura Sarbideari buruzko Euskal Legea.
L1.T5. Kulturklik
L2.TE4. Kultur zerbitzu guztiak kulturaren
alor guztietan euskaraz eskaintzea bermatzea
L3.T3. Sormen-fabrikak
L3.TE4. Kulturaren esparru guztietan euskarazko edukiak bultzatzea
L4.T1.
Sektoreen antolamendua indartzea elkarteei lagunduz
L4.T3 Kultura Bonua
L5.T1. Sektore mailako laguntza-sistema eguneratzea
L5.T3. Funts historiko eta biziaren digitalizazio plan orokorra.
L5.T4. Kulturaren egokitzapen teknologikoa bultzatzea
L5.T6. Euskal marko estatistikoa garatzea
L6.T2. Kultura Kreditua
L7.T7. Euskal kanpo sektore proiekzio kulturalaren mapeoa
L7.T8. SPRI eta internazionalizazioa euskal enpresa kulturalak
6 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
2012KO PROIEKTU ESTRATEGIKO SEKTORIALAK
A eta B AV AU D L M MS P T
•L5.S1.A (Badator II)
•L5.S2.A. Sektoreen Formakun-tza
•L2.S19.B Ikasketa bizitzan zehar
•L5.S22.B Irakurmena publikoa-ren mapa tresnak
•L5.S23.B
Koordina-zioa, zerbitzuak
•L5.S4.AV Politika kulturalen eremuen jardunal-diak
•L2.S1.AU Zinea euskaraz erakustea eta banatzea sustatu•L2.S2.AU . Zineak kontserbatu hiri-ingurune guzt.•L2.S3.AU Zinemira•L4.S8.AU. Eboluzioaren analisia sektore-aren politikak•L5.S21.AU Ikusentzunezko eta teknolog. enpresen mapeoa •L5.S22.AU Sekto-rearen formak.
•L3.S2.D Baliabide-zentroak sortu, dantza-rako oinarrizko errefe-rente gisa. •L3.S4.D Sorkuntza eta ekoizpen proiektuak sendotzeko bideak irekiL4.S3.D Dantza BultzatuzL5.S11.D Dantza eta eszena tradiz. dokumentazioa kudeatzeko sistema bat sortu
•L2.S20.L Liburutegie-tan literatura-ren analisia•L5.S12.L Euskal liburuaren merkatua-ren hausnarke-ta estrate-giakoa
•L5.S13.M Museoen sarean hedatu eta garatu•L5.S15.M ENSIME Museoen sarea•L5.S14.M Industria museoa eta industria museoen sarea
•L2.S21.MS Kulturklik uztardura•L4.S5.MS Musika Bultzatuz•L4.S11.MS Zirkuituen balorazioaeta posibilitateen analisia (zirkuituak)•L5.S17.MS Ekimenen koordinazio zentruaL5.S24.MS Euskadiko SoinuakErakundea
L2.S14.P Difusio plana eta balorean ipintzeaL5.S19.P. Ondare etno-grafikoaL6.S5.P Iturri finantza-tzaileen iturriak
•L2.S15.T Berrizen-datu pertsonala…•L4.S6.T. Antzerkia Bultzatuz•L4.S26.T. Ereduaren analisia eta antzerki banaketa+Zirkuituak
7 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
2012KO URTARRILETIK EKAINERA EGINDAKO LAN-PROZESUA AZTERTZEA
Zeharkako talde eragileak
Erakunde arteko talde teknikoa
Eratutako talde-kopuruaEgindako bilera-kopurua Parte hartzaileak
Erakunde arteko Batzordea
5 (Sortzea-Sortze-fabrikak; Digitalizazioa, nazioartekotzea; Zeharkakoak – Berdintas., kultura artekotasuna eta gazteria).
1
1
Sortzea: bilera 1 Nazioartekotzea: 1 Zeharkakoak: 2
Sortzea: 7 Nazioartekotzea: 7 Zeharkakoak: 5
1 9
Sektoreko talde eragileak
10 (Artxiboak; Ikusizko Arteak; Ikus-Entzunezkoak; Liburutegiak, Dantza; Literatura; Museoak; Musika; Ondarea eta Antzerkia)
Artxiboak: 1 Liburutegiak: 1 Dantza: 1 Literatura: 1 Museoak: 1 Musika: 1 Antzerkia: 1
Artxiboak: 5 Liburutegiak: 5 Dantza: 9 Literatura: 6 Museoak: 4 Musika: 4 Antzerkia: 10
8 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
2012KO URTARRILETIK EKAINERA EGINDAKO LAN-PROZESUA AZTERTZEA
KOMUNIKAZIOAPROIEKTU ESTRATEGIKOEN AURRERAPEN ETA GARAPENARI BURUZKO TXOSTENA
On line egin diren bilerak eta lan-prozesuez gain, beste tresna bat
aktibatu da: proiektu estrategikoen aurrerapen- eta garapen-txostenak.
Horien helburua da KHK-n inplikatutako eragile guztiei aldian aldiro
informatzea, 2012rako estrategikotzat definitutako proiektuen garapenari
buruz.
Gaur arte, hiru jarraipen-txosten egin dira (otsailean, martxoan eta
maiatzean) eta hauei bidali zaizkie: Kulturaren Euskal Kontseilua osatzen
dutenak, zeharkako talde eta talde sektorialak osatzen dituztenak eta
kultura-eragileak, oro har.
9 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
II. Zeharkako lerro eta sektoreen planteamendu estrategikoa
10 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Oinarria: kulturarako sarbidea bermatzea (L1.T4.)
Erakundearteko gogoeta, kulturarako sarbidea bermatzeari
buruz eta kulturaren euskal sistema sortzeari eta arautzeari
buruz
Kulturgintzan herritarren parte hartzea handitzeari
begira (L1.T2. eta L1.T5.)
Arte-adierazpenetan kultur jarduerei buruzko informazioa
zabaltzea
Kultur produktu eta zerbitzuen kontsumoa sustatzea
L1. PARTAIDETZAKO KULTURA
Planteamendu estrategikoa
11 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Euskara kultur zerbitzu guztietan (L2.TE.4.)
Konpromisoa euskararekin eta euskararen presentziarekin
eta erabilerarekin, kultur zerbitzu guztietan
L2. HURBILTASUNEZKO KULTURA
Planteamendu estrategikoa
12 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Sormen Lantegiak (L3.T3.)
Sorkuntza-lana bultzatzea Sormen Lantegien programaren
bidez
Euskara kultur sorkuntzan (L3.TE4.)
Euskara kultur arlo guztietan sustatzearen aldeko apustua,
kultur edukiak sortzeko eremuetan barne
L3. SORMENA BULTZATU
Planteamendu estrategikoa
13 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Sektorearen egituraketa indartzea (L4.T1.)
Sektoreko elkarteei diru-laguntza zuzenak emateko ekintzak,
sektorearen egituraketa indartzeko
Produktu eta zerbitzuen kontsumoa (L4.T3.)
Herritarren kultur produktu eta zerbitzuen kontsumoa
areagotzea, industria kulturalaren jarduera bultzatzeko
L4. KULTUR INDUSTRIA ETA ENPLEGUA
Planteamendu estrategikoa
14 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Sektore mailako laguntza-sistema eguneratzea (L5.T1.)
Sektore mailako laguntza-sistemak aztertzea eta, behar
bada, birformulatzea, balio-katean duten eragina hobetzeko
Kulturaren egokitze teknologikoa (L5.T4.)
Kultur sektoreak teknologia aldetik egokitzeko ekintza,
proiektu berritzaileak bultzatuz
Kultur sektorearen gaineko jakintza (L5.T6.)
Kulturaren Euskal Behatokiak sorturiko azterlanak eta
jakintza hedatzea
L5. BERRIKUNTZA ETA LEHIAKORTASUNA BULTZATZEA
Planteamendu estrategikoa
15 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Kultur industriak finantzatzeko eredu berri baten bila
(L6.T2.)
Kultur industrien beharrizanak (diruzaintza, inbertsioa eta
inbertsio produktiboa) berme-funts baten bidez finantzatzea,
abalak sortzeko; lankidetza publiko-pribatua (Eusko
Jaurlaritza, elkarren bermerako sozietateak eta kreditu-
entitateak)
L6. FINANTZABIDE BERRIAK
Planteamendu estrategikoa
16 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Kanpo-proiekziorako baliabideak (L7.T7.)
Euskal kulturaren, industriaren eta sorkuntzaren kanpo-
proiekzioari begira bideratzen diren baliabideen gaineko
informazioaren antolamendu orokorra
SPRIrekiko harremana eta lankidetza bultzatzea (L7.T8.)
SPRIren, euskal sortzaileen eta kultur enpresen arteko
harremana eta balizko lankidetza sortzeko bidean aurrera
egitea
L7. KANPO-PROIEKZIOA
Planteamendu estrategikoa
17 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Digitalizazioa eta eskuragarritasuna (L5.S1.A.)
Euskadiko Artxiboen Sarea inguru digitalean atari komun
baten bidez digitalizatzearen aldeko apustua
Irudi digitala txertatzea
Herritarrentzat eskuragarri
Euskadiko Artxiboen Sarearen irizpideak koordinatzea eta
normalizatzea
Legedia
Aurrera egitea legegintzaren arloan: Artxiboen Legea
Sektorearentzako prestakuntza (L5.S2.A.)
Aurrera egitea artxiboen eremuan prestakuntzaren
plangintzan
ARTXIBOAK
Planteamiento estrategikoa
18 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
LIBURUTEGIAK
Digitalizazioa eta eskuragarritasuna (L5.T3.)
Euskal Liburutegi Digitala
Eskubiderik gabeko funts publiko eta pribatuak herritarrei
hurbiltzea, batez ere tokiko funtsak
Erakunde eta instituzioen eskubiderik gabeko funts libreak
arian-arian txertatzea
Irakurketa (L1.T3.) eta liburutegiak, erreferentziako gune
(L2.S19.B., L5.S22.B. eta L5.S23.B.)
Irakurketa, aurrerabide sozialaren bultzatzaile
Liburutegiak, garapen sozial eta komunitariorako
erreferentziagune: liburutegi arteko zerbitzuak koordinatzea,
irakurketa publikorako tresna, eta liburutegi zerbitzu berriak
Planteamiento estrategikoa
19 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
IKUSIZKO ARTEAK
Kultur politiken ereduak, ikusizko arteen eremuan
(L5.S4.AV.)
Aurrera egitea kultur politiken ereduen gaineko gogoetan,
ikusizko arteen eremuan, aurretik landutako azterketa-
esparrutik abiatuta
Planteamiento estrategikoa
20 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
IKUS-ENTZUNEZKO
AKEuskarazko zinema sustatzea (L2.S1.AU.)
Euskarazko ikus-entzunezko ekoizpenak bultzatzea, ekoizpen-kate osoa kontuan hartuta
Euskal zinemaren presentzia eta proiekzioa (L2.S23.AU.)
Donostiako Zinemaldian euskal zinemagintzaren presentzia bultzatzea
Hirietako zinema-aretoak kontserbatzea (L2.S2.AU.)
Arreta jarri hirietako zinema-aretoei, bai eta beroiek ingurune digitalera egokitzeko lanari ere, eta, ekintza osatzeko, Europako Batasuneko edo Iberoamerikako ikus-entzunezko ekoizpenak ematea
Sektorearen industria sarea (L4.S8.AU., L5.S21.AU. eta L5.S22.AU.)
Sektorearen egoera zehatz-mehatz zein den jakiteko eta merkatuaren baldintza berrietara egokitzeko zer behar dauden (prestakuntza alorreko beharrak, produktu berriak eta abar) ezagutzeko ekintzak
Planteamendu estrategikoa
21 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
DANTZA
Programazioa indartzea (L4.S3.D.)
Dantzaren programazioa indartzeko apustua, ikuspegi
osagarri batez, egungo ekonomia krisiaren egoeran
Jakintza eta sektoreari begira dauden baliabideen
aukerak hobetzea (L3.S2.D. eta L3.S4.D.)
Dantzarako baliabide-zentroen mapa eta baliabideak
eguneratzea, haien eragkinkortasuna eta sektoreko
agenteenganako arreta hobetzeko
Dantza tradizionala: funtsak biltzea eta gordetzea
(L5.S11.D.)
Lehentasuna ematea dantza tradizionalaren alorreko funtsak
eta desagertzear dauden beste diziplinetako funtsak biltzeari
eta gordetzeari, eta haiek digitalizatzea
Planteamendu estrategikoa
22 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
LITERATURA
Euskarazko literatura, liburutegi publikoetan (L2.S20.L.)
Euskarazko literaturak liburutegi publikoetan duen presentzia
eta haren mailegua aztertzea
Liburuaren eta literaturaren industria (L5.S12.L.)
Aurrera egitea liburuaren merkatuaren gaineko gogoeta
estrategikoan, batez ere digitalizazioak ekarri dituen erronka
berriei erreparatuta
Planteamendu estrategikoa
23 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
MUSEOAK
Museoetako funtsak inbentariatzea eta digitalizatzea
(L5.S13.M.)
Museoetako funtsak digitalizatzea, eta katalogo kolektibo
eskuragarrietan sartzea
Euskadiko museoen sare-lana bultzatzea (L5.S15.M.)
Museoen Erregistrotik informazioa batera ustiatzea, eta
Euskadiko Museoen Mapa sortzea
Lanaren memoria (L5.S14.M.)
Lan-kultura ezagutzeko zentro bat sortzea
Planteamendu estrategikoa
24 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
MUSIKA
Herri-musikaren programazioa indartzea eta ikusaraztea
(L2.S21.MS. eta L4.S5.MS.)
Zuzeneko musika bultzatzea, aretoekin elkarlanean, krisi
ekonomikoari arreta berezia jarriz
Sektorearen elkartegintza (L5.S17.MS. eta L5.S24.MS.)
Eusko Jaurlaritzaren akuilu-lana sektoreko elkartegintzarako
ekimenetan, haren antolamendua, sustapena eta eragina
areagotzeko
Planteamendu estrategikoa
25 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
ONDAREA
Gizartea ondareaz sentsibilizatzea (L2.S14.P.)
Gizartea ondareaz sentsibilizatzeko apustua, haren balioa
ezagutaraziz, bai publiko orokorrei begira bai espezifikoei
begira (haurrak eta abar)
Ondare materiagabea txertatzea (L5.S19.P.)
Ondare materiagabea formalki txertatzea, Euskadin duen
adierazpideak aztertuz
Kultur proiektuak finantzatzea (L6.S5.P.)
Aurrera egitea kultur proiektuak garatzeko baliabideak
sortzeko iturriak identifikatzeko lanean, sektorearteko
ikuspegi batetik
Planteamendu estrategikoa
26 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
ANTZERKIA
SAREA, erakundearteko elkarlana (L2.S15.T.)
SAREAren azterketa eta gogoeta estrategikoa bultzatzea,
haren funtzionamendua eta eragin globala hobetzeko
Ekoizpena eta programazioa indartzea (L4.S6.T.)
Antzerkiaren ekoizpena eta programazioa indartzeko eta
zirkuituak kontserbatzeko edo berriak (kalea, zirkuitu
hitzartuak eta abar) sortzeko ekintza positiboa, kontsumoa
eta eskari-maila handitzeko, krisi ekonomikoa kontuan
hartuta
Antzerkia ekoizteko eta banatzeko eredua birpentsatzea
(L4.S26.T.)
Laguntza ematea antzerkia ekoizteko eta banatzeko egungo
ereduaren gainean sektoreak eta instituzioek egiten duten
gogoetari,
Planteamendu estrategikoa
27 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
III. 2012ko zeharkako proiektu estrategikoak: aurrerabide-txostena
28 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L1.T2. Kulturklik
Azalpena Hasieran K txartela izenarekin ezagutzen zen baina proiektua birformulatu egin zen 2011n eta Kulturtick izena hartu zuen, eta leihatila bakarrarekin lotu zen. Egitasmoaren helburua aldez aurretik ordaindutako kultura-txartel bat sortzea da, kultur produktu eta ikuskizunak erabiltzea eta kontsumitzea sustatzeko, eta kultura- kontsumorako atari bat sortzeko, bai zuzeneko ikuskizunetarako bai kultur produktuen salmentarako.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Kultur Klub Euskadi, S.L. elkartea sortu zen urte hasieran, kideak hurrengoak dira: Zineuskadi elkartea, Club Catalá de Cultura S.L., EITB, Eskena, Kultura Live eta Last Tour Internacional.
Halaber, egitasmoaren gerentzia / koordinazioa kontratatu zen, eta profil teknikoak (Arte Eszenikoen Zuzendaritza, Musika Zuzendaritza, Zinemaren eta Museoen arloa, Kontabilitate profila, etab.) hautatzeko eta kontratatzeko prozesuak hasi dira.
Negozio-plana lantze eta egiaztatze prozesuan dago, eta irailerako jendeak txartela eskuratu ahal izatea espero da. Kultura Bonutik Kulturtick-era iragatea aurreikusi da halaber; ondorioz, bonua eskuratuz gero txartela erosi ahalko litzateke (jatorrizko prezioa 40 €-koa eta Kultura Bonuarekin 25 €).
Emaitzak Elkartea eratuta eta abian jarrita.
Negozio-plana.
Proiektua merkaturatzeko oinarriak.
29 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L1.Z3. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IRAKURKETA PLANA
Azalpena Herritarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko plan estrategiko bat egitea. Jatorrizko asmoa KEPetik dator, irakurzaletasuna sustatzeko estrategiak garatzeko bide gisa ulertuta. Egitasmo horri Legebiltzarreko agindua batu zitzaion, eta azkenean, Kultura Sailak Irakurzaletasuna Sustatzeko Plan bat egitea erabaki zuen.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Plana 2010 eta 2011 bitartean prestatu zen, eta gara litezkeen 27 proiektu pilotuen hasierako diseinua jasotzen du. 2012ko apirilaren 18an Euskal Legebiltzarreko Kultura, Gazteria eta Kirol Batzordeari aurkeztu zitzaion eta onartu egin zuen.
Planaren irudia diseinu fasean dago orain. Gainera, hurrengo 10 proiektu pilotu hauek onartu dira 2012rako eta jarri dira
abian: Irakurketa elkarteei laguntzeko zerbitzu bat sortzea XXI. menderako EAEko liburuzaintza zerbitzuei buruzko azterketa Irakurketa Publikoaren Mapa eguneratzeko eta hobetzeko erreminta bat garatzea
sarean Udal liburutegi publikoetako herri funtsak digitalizatzea Argitalpenak (irakurtzeko gidak) paperean eta digitalean Autoebaluazio erreminta bat ezartzea eskoletako liburutegietan Lankidetzarako aditu talde bat eratzea Alfabetatze digitalerako kanpaina, pantaila irakurle diren familiei zuzenduta Enpresetan irakurketa bultzatzeko kanpainak Txartel Bakarra EAEko liburutegi publikoetan Liburutegi zerbitzuak osasun-zentroetan
Emaitzak Plana onartuta eta 2012rako abian jarrita.
30 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L1.Z4. KULTURA SARBIDERAKO EUSKAL LEGEA
Azalpena Lege-proposamen bat prestatzea, herritar guztiei kulturarako sarbidea
ahalbidetuko dien esparru kontzeptuala finkatuko duena, eta horri buruzko
eztabaida. Oinarrizko planteamendua lege bat aurkeztea eta garatzea da,
herritarrei kulturarako sarbidea errazteko esparru juridiko orokor gisa
funtzionatuko duena. Testuinguru horretan, Sailaren lehen helburuetako bat
erakunde arteko hausnarketa zabaltzea da, tankera horretako lege baten
bideragarritasun potentzialari buruz, eta, orokorrean, kulturarako sarbide-
eskubideari buruz. Gai hau Erakunde Arteko Batzordera eramatea planteatzen
da, legearen bideragarritasuna baloratzen jarraitzeko asmoz, betiere jakinik
mota honetako testu batek erakunde arteko adostasun eta planteamendu
komun egiazko batetik abiatuta soilik lukeela zentzua.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Zirriborro modura landutako lege-aurreproiektua –Kultura sarbiderako Euskal
Legearen oinarrizko lehen zirriborroa– erakunde arteko talde tekniko berezira
eraman zen eztabaidatzera urtearen hasieran. Hausnarketa 1 tituluaren
inguruan («Legearen xedeaz, printzioez eta helburuez»), egin da.
Erakunde arteko talde teknikoaren eztabaidatik sortutako testua eta emaitzak
edo aurrerapenak, ekainean egindako Erakunde Arteko Batzordera eraman
ziren.
Emaitzak Orain arte landutako dokumentazioa Erakunde arteko Batzordeari eta
Kulturaren Euskal Kontseiluari helaraztea.
31 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L1.Z5. KULTURKLIK
Azalpena Esparru digitalean gune elkarreragile bat sortzea, EAEn gauzatzen den jarduera
kultural osorako sarbidea ahalbidetuko duena, hala nola sortzen diren kultura-
eduki guztietarako informazioa.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Proiektua abian da 2009tik eta lehen bi urteetako helburuak esparrua sortzea,
eragingarri bihurtzea eta etengabe elikatzea izan dira.
Hari eginiko bisitei, ikustaldiei, eta abarri buruzko lehen azterketek erakutsi
dute erreminta hedagarri eta baliagarria dela herriko kultur eragile
askorentzat eta, oro har, herritar guztientzat (30.000 erabiltzaile berri 2011n).
2011ko amaieratik 2012ra barne-prozesu tekniko bat eta kanpoko prozesu
parte-hartzaile bat gauzatu dira, atariaren potentzialtasun berriak garatzeko
hausnarketara eta haren egitura eta diseinuan egin daitezkeen aldaketak
definitzera zuzendua.
Egun, erabakitako aldaketa guztiak –atariaren diseinua, edukiak, eragingarri
bihurtzeko era– jasotzen dituen garapen informatikoan ari dira lanean.
Emaitzak Ataria abian da 2009tik eta pixkanaka hazten ari da, bai erabiltzaileen aldetik,
bai iraulitako edukien aldetik, baita erabiltzeko aplikazioei dagokienez ere.
32 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L2.Z4. KULTURA EREMUKO ZERBITZU GUZTIAK EUSKARAZ ERE EMANGO DIRELA BERMATZEA, ETA L3.Z4. KULTURA EREMU GUZTIETAN EUSKARAZKO EDUKIAK
SUSTATZEA
Azalpena Kultura-eremu guztietan euskarazko zerbitzuak bultzatuko eta sustatuko
dituzten ekintzak garatzea.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Gauzatu beharreko jarduera ildo orokorrak eta espezifikoak zehaztu dira
planteamendu estrategikoaren esparruan eta haiek denbora-lehentasunari
begira lau mailatan ezartzea erabaki da: lehentasun handia, ertain-handia,
ertaina eta epe luzekoa.
Kulturgintza
Euskarazko kultur kontsumoa sustatzea
Kultura euskaraz sortzea bultzatzeko neurriak garatzea
Euskarazko ekoizpen-zirkuituak antolatzea
Euskarazko kultur produktuen behar bezalako zabalpena egitea
Kultura-industriaren arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea
Kultura-sektore berrietan euskararen presentzia bermatzea eta sendotzea
Liburugintza
Irakurzaletasuna bultzatzea
Marketina eta merkatu berrietarako bidea antolatzea
Euskarazko liburuen inguruko politika bateratua lantzea administrazio-lurralde eta -
sail ezberdinetan
33 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L3.Z3. SORKUNTZA LANTEGIAK
Azalpena Sorkuntza Lantegiak, arte-diziplina ezberdinetan entseatzeko eta sortzeko
guneak, abian jartzea EAEko hiru lurralde historikoetan. Sailarentzat proiekzio
estrategiko handienetarikoa duen proiektu-traktoreetako bat da.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
2011n eta 2012an hurrengo jarduera-ildoak garatu dira eta/edo ari dira
garatzen:
Sorkuntza bultzatzeko ildoa Diru-laguntza emateko agindua argitaratzea 2011n eta
2012an; horren barruan lau diru-laguntza ildo bildu dira: Sorgune, Ikertu, Arragoa eta
Agertu
Diru-laguntza agindua berrikustea
Sorkuntza Lantegien azalpen kontzeptuala
Sorkuntzaren inguruko eragileak (norbanakoak eta/edo kolektiboak) eta guneak
jasotzen dituen mapa-txostena
Sorkuntza Lantegiak direlakoen 2. jardunaldia antolatzea, eta 2012an 3. jardunaldia
prestatzea
Karraskan, Sormenezko esperientzien sarea, eratzea.
Koordinazio eta Informazio Bulegoa, sareari eta gainerako eragileei eta guneei
zerbitzua ematen diena. Bulegoaren funtsezko elementuen definizioaren inguruko lana
Talentu helduaren mapaketa
Babesletza eta mezenasgoa
34 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L3.Z3. SORKUNTZA LANTEGIAK
Emaitzak 2011-2012an garatutako programa:
Diru-laguntza lerroa jarrita, eta Sorkuntza Lantegiak egitasmoak 2011-2012an
abian eta garatuta
Definizio kontzeptuala adostuta eta mugarrituta
Eragileen mapa-txostena
1. eta 2. jardunaldiak burututa
Sormenezko esperientzien sarea eratuta
Koordinazio eta Informazio Bulegoa
35 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.Z1. SEKTOREEN EGITURAKETA INDARTZEA, ELKARTEEI LAGUNDUTA
Azalpena Elkarteak eta beren sektoreko jarduerak garatzea ahalbidetuko duten laguntza
neurriak sortzea.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Honako ekintza hauek garatu dira 2011n:
Diru-laguntza izendunetara aurkezten diren proiektu guztientzat azterketako
eredu-fitxa bat diseinatzea eta abian jartzea, emandako eta jasotako
informazioa bateratzeko, eta, azken batean, proiektu ezberdinak gutxieneko
parametro komun batzuekin alderatzeko.
Eredu-fitxa elkarteei aurkeztea
Eredu-fitxaren bilketa, elkarteek hura bete ondoren, 2011ko justifikazioan.
Emaitzak 2012rako emaitzen azterketa eta horien ondorengo irizpide zuzentzaileen
aplikazioa zegoen aurreikusita.
Kultura Sailak, ordea, krisiaren testuingurua kontuan hartua, egokiago ikusi du
diru-laguntza izendunen planteamendu orokorrarekin jarraitzea, irizpide
zuzentzaileak aplikatzera iritsi gabe, diru-laguntzetara aurkezten diren eta haiek
jasotzen dituzten elkarteek eragin ekonomiko negatiboak izateko arriskua
gutxitzeko asmoz.
36 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.Z3. KULTURA BONUA
Azalpena Kultur kontsumoari balio-kate osoan laguntzeko urteko neurriak hartzea. Arte-
eta kultura-ekoizpenaren merkatua dinamizatzea, kultur produktu horien
kontsumoa eguberri-kanpainan sustatuta.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Aurreko urteetan bezala, Kultura Bonuaren kanpaina egin da 2011-2012ko
Eguberrietan, ondoren zehazten den oinarrizko prozedurari jarraituta:
Finantza-erakundea hautatzeko lehiaketa
Saltokiak atxikitzeko deialdia onartzen duen agindua argitaratzea
Saltokiak atxikitzea
Hedatze kanpaina
Salmentan jartzea
Emaitzak aztertzea
2011-2012ko Eguberrietan aurreko urteetan bezala aurreikusita dago kanpaina
egitea, Kulturtick txartelerako bidean azken edizio gisa. Une jakin batzuetarako
bonuak zabaltzea ere aurreikusten da, edota urteko une jakin batzuetarako
kontsumoa sustatzeko kanpaina bereziak.
Emaitzak 51.500 bonu salduta 2011n.
379 saltoki atxikita, aurreko edizioan baino % 3,6 gehiago.
37 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L5.Z1. SEKTORE MAILAKO LAGUNTZA SISTEMAK EGUNERATZEA
Azalpena Sektoreko laguntza-sistemak berrikustea eta eguneratzea, prestakuntza berriak
eta teknologia berrietako aplikazioak (ikusizko arteak, dantza, antzerkia,
literatura/argitalpena, musika...) sustatzea bereziki sartuta. Sektoreko
laguntza-sistemak berrikusteko eta aztertzeko ikerketa (ikusizko arteak,
dantza eta musikarentzako sektoreko azterketa globala).
Egitasmoarekin lortu nahi diren helburuak, zehazki, hurrengoak dira: Egungo laguntza-sistemak aztertzea eta ebaluatzea Hobekuntzak proposatzea eta sistemak helburuen arabera antolatzea Laguntzak ematerakoan objektibazioa areagotuko duen aplikatzaile bat
eratzea Aplikatzailea sektore bakoitzaren beharretara egokitzea
38 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L5.Z1. SEKTORE MAILAKO LAGUNTZA SISTEMAK EGUNERATZEA
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Sormen- eta ekoizpen-sektoreentzako diru-laguntzak eta laguntzak ematea
zehazten duen sistema sakon aztertzen ari dira, emaitzak balioetsiz eta
gabeziak hautemanez hobetze-proposamen bat egiteko.
Ebaluazioa eta gero, mekanismo bat garatuko da, ahalik eta laguntza nahiz
diru-laguntza gehien sistematizatzea ahalbidetuko duena, maila orokor eta
sektorialean garatzen ziharduketen kultur politiken helburuekin bat etor
dadin.
Behin eredua sisteman txertatuta, sormen- edo ekoizpen-sektore batzuei
aplikatu zaie, ager daitezkeen emaitzak eta gorabeherak ikusita haren
egokitasuna baloratzeko.
Emaitzak Espero diren emaitzak:
Laguntza-sistemak aztertuta eta ebaluatuta, hobetzeko proposamenei eta
sistematizazioari begira
Laguntzak emateko sistemarentzako aplikatzailea
Aplicativo para el sistema de concesión de las ayudas
39 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L5.Z3. LIBURUKLIK FUNTS HISTORIKOA ETA BIZIA DIGITALIZATZEKO PLAN INTEGRALA- EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALA
Azalpena Liburuklik –Euskal Liburutegi Digitala– diseinatzea, abian jartzea, etengabe elikatzea eta mantentzea, funts historikoa eta funts bizia digitalizatzeko plan orokorraren harira.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Ataria 2011n jarri zen abian, eta berau hobetzeko jardunak egin dira urte horren amaiera eta 2012 bitartean. Zentzu horretan, hurrengo elementuak aipatu behar dira: Datak hobeto bistaratzea
Liburuklik-en parte hartzen duten erakundeetarako esteka
Sarearen integrazioa Europeana plataforman.
Funts berriak Hispana-n bilduta agertzen dira.
Liburutegia funtsen pixkanakako iraulketen bitartez doa osatzen, horien jabe diren entitate eta erakundeekin adostutako hitzarmenen zioz.
Gainera, hurrengo jarduera-ildoak lantzen ari da: Dokumentazio interesgarria izan dezaketen esparru berriak bilatzea
Bilerak Google-rekin, funtsak Google Books-en sartzeko.
Edukien sindikatzea eta informazioa
Euskadiko Liburutegi Digitala baloratzea biltegi digitalaren egoitza gisa
Emaitzak Liburuklik Euskal Liburutegi Digitala.
Parte hartzen duten erakunde eta entitateak: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Legebiltzarra, Eibarko San Juan Martin Liburutegia, Irungo Ikust-Alaia Liburutegia, Loiolako Santutegia
40 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L5.Z4. KULTURAKO EGOKITZAPEN TEKNOLOGIKOA SUSTATZEA
Azalpena Kulturako industria-sektorean egokitzapen teknologikoa laguntzeko neurriak
abian jartzea. Kultura 2.0 laguntza-lerroaren inguruan zehazten da proiektua.
2010ean ezarri zen eta bigarren edizio bat izan da 2011n, SPRIrekin batera
zinema-aretoei laguntzak ematera zuzendutako prozesu batekin, gune horietako
ekipamendu teknikoak berritzeko eta ingurune digitalera egokitzeko.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
2011n prozesu bat gauzatu zen, laguntza-lerroa 2012an berriz ateratzeko
komenigarritasuna aztertzeko. Kultura Sailak 2012an lerroak ez ateratzeko
erabakia hartu du, aurreko deialdietan diruz lagundutako proiektuak aztertu eta
eskura dituen baliabide ekonomikoak baloratu eta gero.
41 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L5.Z6. KULTURAREN EUSKAL ESPARRU ESTATISTIKOA GARATZEA ETA HEDATZEA
Azalpena Kulturaren Euskal Behatokian gauzatzen diren lanak hobeto ezagutzea eragingo
duen zabaltze- eta komunikatze-plana egitea.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
2011n prozedura bat ezarri zen, Kulturaren Euskal Behatokian gauzatutako lan
guztiak hedatu eta komunikatzeko: lehendabizi, sortzen diren azterlanak KEBren
webgunean eta Kulturklik-en esekitzea erabaki da. Horrez gain, bi komunikazio
bide zehazten dira erakundeen arteko lankidetzan gauzatu diren azterlan
horientzat guztientzat: a) Eragiketa gisa definitutako azterlanen jendaurreko
aurkezpena, eta b) Sektoretako azterlanak hedatzea Kulturklik-eko datu-
basearen bitartez.
2011n ezarritako prozedura eta hedatze-plana 2012an egikaritzen jarraituko da.
El procedimiento y plan de difusión establecido en 2011 sigue ejecutándose en
2012.
Emaitzak Kulturaren Euskal Behatokiak garatutako lanak hedatzeko eta jakinarazteko
plana diseinatuta eta abian.
42 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L6.Z2. KULTURA KREDITUA
Azalpena Euskal kultura-industriak finantzatzeko eredu berri bat sortzeko operatiba.
Enpresei zuzendutako finantzaketa-programa gisa, bere jarduera nagusia
hurrengo sektoreetarako izanik: liburua, musika, galeriak, arte eszenikoak,
bideojokoak eta multimedia. Eredu berria hiru behar mota finantzatzera
zuzenduta dago: A) Diruzaintza: Kultura-enpresen likidezia beharrak Negozio-
jardunak zabaltzea, lehiakorragoak izateko prozesu teknologikoak eta/edo
ekipamenduak, enpresa-kontzentrazioa, aktibo immaterialak, eta ikerketa,
garapen eta berrikuntza prozesuak. Eta C) Ekoizpenera zuzendutako inbertsioa:
kultur ekoizpenaren kostuak finantzatzeko. Eredua fondo batean euskarritzen
da, kultura-enpresen mailegu-operazioetako bermearen % 50 finantzatuko
duena, Eusko Jaurlaritzak Elkarrekiko Berme Sozietateekin adostutako
hitzarmen bat medio.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Egitasmoa abian da, aplikatzeko balizko eredu bat ere bada, eta bilerak izan
dira Jaurlaritzako Ekonomia Sailarekin eta banku-erakundeekin, bere balizko
aplikazioa baloratzeko. Orain arte ez da zehaztu programa
jendarteratzerakoan lortutako emaitzen maila.
43 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L7.Z7. EUSKAL KULTURA SEKTOREA KANPORA ATERATZEKO BALIABIDEEN MAPAKETA OROKORRA
Azalpena Egun diren baliabideen mapaketa bat egitea, euskal kultura-sektoreak kanpora egin dezan.
Euskal kultura sortzaileek, enpresek zein eragileek beren jarduerak eta lanak kanpora ateratzeko eta nazioartekotzeko azaltzen dituzten beharrak hautematea.
Euskal kultur enpresa eta eragileentzat gaur egun interesgarrienak litzaizkiekeen kanpoko merkatuak identifikatzea.
Kanpora ateratzeko eta nazioartekotzeko dauden baliabideak identifikatzea, hautemandako beharren eta gakoen arabera.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Proiektua garatzen da. Kultur eragileekin (sortzaileekin eta enpresekin) egin beharreko lehen kontsulta-fasea burutu da, beharren, esperientzien, merkatuen eta baliabide premien lehen identifikazioa egiteko, eta nazioartekotzeko taldearekin emaitzak egiaztatzeko.
Hurrengo faseak, uda amaitu baino lehen gauzatu beharrekoak, baliabideak sortzen dituztenekin egin beharreko elkarrizketak eta baliabide premiei buruzko azterketa dira.
Las próximas fases, a desarrollar antes de finalizar el verano, las entrevistas con las fuentes generadoras de recursos y el análisis relacional de necesidades con recursos.
Emaitzak Baliabideen direktorio bat da espero den emaitza, euskal kultura-sektorea kanporatzeko erabilerraza eta eguneratzeko erraza; 2012ko udazkenerako egongo da.
44 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L7.Z8. SPRI-REKIN LANKIDETZA ETA EZAGUTZE LERROAK BILATZEA, KULTURA ENPRESAK NAZIOARTEKOTZEARI DAGOKIONEZ
Azalpena SPRIrekin lankidetza- eta ezagutze-lerroak bilatzea EAEko kultura-enpresak
nazioartera atera daitezen sustatzeko.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Egitasmoa hurrengo ekintzetan zehazten da:
Etxepare Institututik SPRIrekin erakunde-harremanak izatea, egitasmoa
garatzeko aukerak ezagutze aldera.
SPRIrekin batera nazioartekotzeari buruzko jardunaldi bat antolatzea kultur
enpresentzat.
SPRIko eragileek kanpoko bulegoetakoekin izaten dituzten bileretako batez
baliatzea kultur enpresen eskakizunak ezagutaraztera emateko.
Maiatzean bilera bat egin zen SPRI, Etxepare Institutua eta Kultura Sailaren
artean proiektuari buruz hitz egiteko; kultur eragileekin informazioa emateko
jardunaldi bat antolatzeko interesa aztertzekotan geratu dira.
Emaitzak Baliabideen mapaketa gauzatu ondoren eragileekin informazioa emateko
jardunaldi bat egitea aztertzen ari dira.
45 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
GENEROAREN ERAGINA AZTERTZEA: KHK-KO PROGRAMEN KULTURARTEKOA ETA BELAUNALDIARTEKOA
Emandako
urratsak eta
eman
beharrekoak
Lan-taldeak bi bilera izan aurretik, zein proiektutan lan egingo duten aukeratu
dute.
Lehenengoan, kultura-praktika eta –ohiturei buruzko diagnosi
kuantitatiboaren inguruan lan egin da, laguntza teknikoak egina; eta egiteko
prozesuan dago behin betiko diagnosia, taldearekin eta taldeak berak
egindako ekarpenen eta aldaeren arabera.
Bigarrenean, aukeratutako proiektu bakoitzerako lan-ildoak identifikatu dira,
genero-ikuspegiak, kulturartekotasuna eta gazteria horietan txertatzeko edo
proiektuetako tresnetan identifikatutako joerak indargabetzeko neurriak
ezartzeko asmoz.
Lan hori taldea osatzen ari da eta, gainera, elkarte, erakunde eta pertsona
esanguratsuak identifikatzeko lana egiten ari da, kulturaren arloko proiektuak
eta horren eremua, oro har, eta balio-katearen adierazpen guztietan,
aztertuko duen focus groups antolatzeko.
Emaitzak Emaitzei dagokienez, proiektuetarako lan-ildoen diagnosi kuantitatiboa,
identifikazioa eta eragina.
46 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
GENEROAREN ERAGINA AZTERTZEA: KHK-KO PROGRAMEN KULTURARTEKOA ETA BELAUNALDIARTEKOA
Deskribapen
a
Hauek dira proiektuaren helburuak:
Generoaren eragin kuantitatibo eta kualitatiboa ezagutzea, KHK-ko proiektuen laginaren kulturartekoa eta belaunaldiartekoa, Emakunderekin eta Immigrazio eta Gazteria Zuzendaritzekin eta Kultura Saileko Berdintasunerako Unitate Administratiboarekin garatuko den lan-prozesuaren bidez.
Zeharkako politiken eskaerak aztertzea, kulturari erreparatuta.
Zuzentzeko elementuen proiektu eta definizioetan zeharreko perspektibak sartzeko elementuak ezartzea (zuzentze-ekintzak)
Aukeratutako proiektuen lagina hauxe da:
L1.T2. Kulturtick
L1.T4. Kultura sarbiderako Euskal Legea
L1.T5. Kulturklik
L3.T3. Sorkuntza fabrikak
L4.T3. Kultura Bonoa
L2.S19.B. Bizitzan zehar ikastea. Liburutegi zerbitzuak XXI. menderako
47 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
IV. 2012ko sektoreko proiektu estrategikoak: aurrerabide-txostena
48 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. FUNTSEN AGIRITEGI DIGITALIZATUETARA KONTSULTA ETA SARRERA AHALBIDETUKO DUTEN GARAPEN INFORMATIKOAK GAUZATZEA, BADATOR II.
DOKUKLIK
Azalpena Proiektuaren helburua Euskadiko Agiritegien Sareko funtsak digitalizatzea da, eta Euskal Herriko Agiritegien Sarean den dokumentazio guztia jasoko duen webgune bakar bat diseinatzea, sortzea eta garatzea.
Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionalaren ataria dakar gainera, Jaurlaritzaren agiritegi-politikan interesa duten pertsonentzat eta profesionalentzat informazioa duena. Atari hori Euskadiko agiritegi zerbitzuekin lankidetzan garatu nahi dute, haiek baitira atariaren kide naturalak.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Apirilaren 17an, Euskadiko artxibo publiko eta pribatuen sareak hodei digitalera, internetera, egin zuen jauzi, mota guztietako dokumentazio historikoaren bilatzaile bakar baten bidez; sei milioi agiri-erreferentzia ditu (XIII. mendetik XX. mendera bitartekoak), eta, horiei lotuta, bi milioi eta erdi irudi digital.
Atari bakarra da Euskadiko Artxibo publiko zein pribatuen sare osorako. Funtsak digitalizatzen jarraitzea aurreikusten da urte honetan zehar.
Emaitzak Euskadiko Artxiboen Sarea inguru digitalean, atari bakar bat, mota guztietako dokumentazio historikoaren bilatzaile gisa.
Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionalaren ataria erantsi da. Euskadi da horrelako webgune bat duen Europako herrialde bakarra. 600.000 agiri-deskripzio ditu, artxibo publiko zein pribatuko 500 inguru
funtsetakoak. 2.500.000 irudi digital, aipatu funtsetako artxiboei lotutako agirietakoak.
49 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L5.S2.A PRESTAKUNTZA PLAN OROKOR BAT DISEINATZEA ARTXIBOEN EREMUAN
Azalpena Egitasmoaren helburu orokorra ikerketa bat egitea da, artxiboetako profesionalen trebakuntzarako dagoen eskaria, dauden beharrak eta abian jarri daitezkeen egitasmoak bilduko dituena. Zehazki, egitasmoak hurrengo helburu espezifikoak planteatzen ditu:
Egun, EAEn bertan eta kanpoan sektorean eskura den trebakuntza arautua eta arautu gabea ezagutzea, ezaugarritzea eta aztertzea.Gaur egunean eskaintzen den trebakuntzak betetzen ez dituen prestakuntza beharrak ezagutzea eta aztertzea, aldaketa teknologikoetarako beharrezko egokitzapena kontuan hartuta.Sektore honetako jarduera profesionalari dagozkion nitxoak aztertzea (egungo nitxoak eta balizkoak).Trebakuntzarako planteamendu bat egitea, zeinak prestakuntza programa orokor bat definitzeaz gain sektoreko profesionalentzako etengabeko prestakuntza ere azpimarratuko duen.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Proiektua garatzen da. Dauden eskaintzen eta formazio beharren azterketak egiten ari dira orain; aurreikusita dagoen hurrengo urratsa lehenetsitako beharren mapa bat diseinatzea da, prestakuntza-plana diseinatzeko erabakiak bideratuko dituena.
Emaitzak Espero diren emaitzak honako hauek dira: 2013an garatzeko trebakuntza-plana, lehenetsitako prestakuntza beharretan
oinarritutakoa
50 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
Garatze-prozesuan dauden sektoreko beste proiektu batzuk
L6.S4.A Dohaintzak,
mesenazga eta
Kulturako %1a
Lehenik, KHKren Idazkaritza Teknikoak agiri bat prestatu zuen
2012aren hasieran, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan irabazi asmorik
gabeko erakundeen erregimen fiskala eta mezenasgoarentzako
pizgarri fiskalak erregulatzen dituen foru arauen analisi deskriptiboa
egiten duena.
Artxibo-sektoreko talde eragilea bildu zen martxoaren 20an, eta,
beste gai batzuen artean, babesletza eta mezenasgoa arautzen
dituzten foru arauen dokumentua aztertu zuten.
Azterketa horren ondorioz, jardunaldi informatzaile batzuk egitea
planteatu zuten Eusko Jaurlaritzarekin eta foru aldundiekin, honako
asmoarekin: sektore ezberdinetako kultur eragileek informazio
zabalagoa izatea erregimen fiskal horietarako prozeduretan sartzeari
eta arautzeari buruz.
51 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. BIZITZAN ZEHARREKO IKASKETA. XXI. MENDERAKO LIBURUTEGI ZERBITZUAK
Azalpena Egitasmoa XXI. menderako Liburutegi Zerbitzuak izeneko proiektu pilotuan
oinarrituta dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Planaren barruan.
Bertan, ikerketa bat egitea planteatu da, batetik, euskal herritarrek liburutegi
zerbitzuekiko dituzten igurikipenak zeintzuk diren antzemateko, eta, bestetik,
eta profesionalen ikuspegitik, etorkizuneko lan-ildoak argitzeko, XXI. mendeko
gizartearen beharretara egokiak liratekeen liburutegi zerbitzuak garatzearren.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa planaren koordinaziorako Idazkaritza
Teknikoari esleitu zaio azterlana gauzatzea, eta une honetan garatze-prozesuan
da.
Emaitzak Ikerketak C.2 helburu estrategikoa, «Liburutegi publikoetako hornidurak, sareko
bere egiturak eta IKTetan oinarritutako zerbitzuen prestakuntza» hobetzen,
lagunduko du, eta, zehazki, L-22 jardun-lerroa inplementatzen («Liburutegi
publikoetako zerbitzuak berriro definitu, herritarrek 2020ra begira dituzten
beharren eta igurikipenen arabera»).
52 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. IRAKURKETA PUBLIKOAREN MAPA HOBETZEKO SAREKO ERREMINTA
Azalpena Proiektuaren helburua liburutegien egoeraren azalpena urtero erraz eguneratzen lagunduko duen erreminta bat sortzea da, baita ereduak ezartzea eta plangintza beharrak azaltzea ere.
EAEko administrazio-mapatik abiatuta, egoera osoa nahiz udalerri bakoitzarena ikustea ahalbidetuko du, adierazle hauen arabera: tamaina, biztanleak, dituen liburutegi-zerbitzuak, ereduetarako egokitze maila, eta esku hartzeko beharrak.
Partiendo de un mapa administrativo de la CAPV, permitirá visualizar la situación de conjunto y la de cada municipio en función de su tamaño poblaciones, los servicios bibliotecarios de que dispone, su nivel de adecuación a los estándares y las necesidades de intervención.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Ikerketa egitea kontratatu da, eta une honetan garatzen-prozesuan da.
Emaitzak Irakurketa Publikoaren Mapa eguneratzeko sareko erreminta hau sortzeak C.2 helburu estrategikoa («Liburutegi publikoetako hornidurak, sareko bere egiturak eta IKTetan oinarritutako zerbitzuen prestakuntza hobetzea») eta C.4 («EAEko udalek irakurketa publikorako zerbitzuekin –liburutegi publikoak...-- duten konpromisoa eta kudeaketa hobetzea») lortzen lagunduko du, eta, zehazki, L-21 jardun-lerroa ezartzen («Irakurketa publikoaren mapa berriro prestatzea, eguneratzea eta onartzea, eta liburutegiak Mapan ezarritako estandarretara, Euskadiko Liburutegien 11/2007 Legeari jarraituz, egokitzea planifikatzea»).
53 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. LIBURUTEGIEN ARTEKO ZERBITZUEN KOORDINAZIORAKO OINARRIZKO ELEMENTUAK DEFINITZEA, ETA IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO PLANAREN
KOORDINAZIOA IDAZKARITZA TEKNIKORA ALDATZEA
Azalpena Liburutegien arteko zerbitzuak koordinatzeko oinarrizko elementuak definituko
dituen prozesu bat garatzea, eta horren beri ematea Irakurzaletasuna
Sustatzeko Plana koordinatzeko Idazkaritza Teknikoari. Haren helburuak hauek
dira:
Liburutegien arteko zerbitzuen koordinazioa taxutuko duten oinarrizko
elementuak definitzea
Koordinaziorako elementu hauek Irakurzaletasuna Sustatzeko Planaren
Idazkaritza teknikotik kudeatzea, eta irakurketa publikoaren eremuko erakunde
arteko lankidetzarako aditu-taldea sortzetik.
Gestionar esos elementos básicos de coordinación desde la Secretaría
Técnica de coordinación del Plan de Fomento de la Lectura y desde la creación
del grupo de expertos para la cooperación interinstitucional en el ámbito de la
lectura pública
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Euskadiko Irakurketa Plana koordinatzeko Idazkaritza Teknikoa hasi da
proiektua garatzen.
54 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. KULTURAKO POLITIKA EREDUEI BURUZKO JARDUNALDIAK
Azalpena Kultura-politiken ereduei buruz lan egiteko, parte hartzeko eta hausnartzeko
jardunaldiak antolatzea, hausnarketa-gunean burututako lanetik abiatuta.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Egitasmoaren planteamendua, 2012rako, hau zen: Ikusizko Arteetako Kultur Politika-ereduei buruzko Jardunaldiak (2011) egiteko
esparrua zehazteko erabakia hartzea Dagoen materiala –txostenak– argitaratzea eta zabaltzea, sektorean maila
orokorrean egiaztatzeko asmoz (egiaztatze prozesuaren garapena) Ikusizko Arteetako kultur politiken Ereduei buruzko Jardunaldia antolatzea Jardunaldiak garatu
Aurrekontu baliabideen murrizketa dela-eta, hausnarketa horiek kultur politikei
buruzko jardunaldi globalago batzuen barruan sartzea erabaki du Kultura
Sailak, 2012ko azken hiruhilekoan egingo direnak.
55 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. ZINEA EUSKARAZ ERAKUTSI ETA BANATU DADIN SUSTATZEA-ZINEMA EUSKERAZ
Azalpena Programaren helburuak hurrengoak dira: Herritarrei hautatutako zine hoberena euskaraz eskaintzea Kultur eta hizkuntz aniztasuna sustatzen laguntzea, zinea euskaraz emanez
komunikazio tresna gisa. Euskararen erabilera normalizatzea bultzatzea eta laguntzea aisiaren eta
entretenimenduaren eremuan, aukera zabala eta kalitatezkoa eskainitaHalaber, lehentasunezko bost jardun-lerro zehaztu ditu:Estreinaldiak areto komertzialetan DVDak merkaturatzea Streaminga Interneten, plataformak erabiliz: (2. eta 4.) Udal aretoetan erakustea Ikasleentzako ekintza bereziak
Emandako pausoak, eta hurrengoak
2012tik aurrera Zineuskadi Elkarteak hartu du programa kudeatzeko ardura, zeinak zehaztutako giltzarriak eta aurreko edizioetako emaitzak kontuan hartuta garatuko duen.
Filmak hautatzeko batzordea Filmen banaketa Filmen eskubideak Bikoizketa / azpititulazioa Streaming-a Komunikazioa eta sustapena Eragina: txostenak eta estatistikak
56 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. ZINEA EUSKARAZ ERAKUTSI ETA BANATU DADIN SUSTATZEA-ZINEMA EUSKERAZ
Emaitzak 2011 (azken datu erabilgarriak):
22 filmekin egin da lan (hemen sartzen da: eskubideak erosteko jardunak,
bikoizketa, banatzeko DVD euskarrira aldatzea, etab.)
Programa sustatzeko kanpaina bat egin da gainera, ondorengo jardunekin:
Programako zenbait film Bilbon EITBko Multibox-en ematea, informazio-
berripaperak, kartelak eta kuatilak banatu ikastetxe, ludoteka nahiz PINetan,
iragarkiak eta spot-ak eman, etab.
57 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. ZINEA KONTSERBATZEAHIRI INGURUNEETAN
Azalpena Ekimena hiriko zineei laguntzera zuzendu da, udalenak direnak batez ere (nahiz
eta udalarenak ez diren hiriburuko batzuk ere parte hartu duten),
ekipamenduak berritzeko –proiekzio digitaleko sistemak jartzea–, hiru
laguntza-modalitatetan:
Erakusketa zinematografikoko aretoentzako laguntza, gehienez bost pantaila
dituztenak eta beren urteko programazioaren % 40 baino gehiago europar eta
iberoamerikar film luze eta laburrek osatzen dutenentzat.
Erakusketa zinematografikoko aretoentzat laguntza, gehienez bost pantaila
dituzten eta beren urteko programazioaren % 35 baino gehiago eta % 40 edo
hori baino gutxiagoa europar eta iberoamerikar film luze eta laburrek osatzen
dutenentzat.
Erakusketa zinematografikoko aretoentzat laguntza, gehienez bost pantaila
dituzten eta beren urteko programazioaren % 50 edo gehiago europar eta
iberoamerikar film luze eta laburrek osatzen dutenentzat.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Programa, 2012an, aurreko urtean egin zen baldintza beretan garatuko da.
58 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. ZINEMIRA
Azalpena Euskal zineak Zinemaldiaren barruan leku espezifikoa izatea bultzatzea. Euskal zineari eskainitako sekzio bat da, Donostia Zinemaldiak antolatua hurrengo hauen laguntzaz: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, EITB, EPE/APV eta IBAIA, Euskadiko Filmategia, SERBITZU ELKARTEAren babesletzaz gain. Ondoren azaltzen diren atalak ditu:
Zinemira estreinaldia: Ekoizpen gehiena euskalduna duten mundu mailako estreinaldi-sorta.
Zinemira panorama: Urteko euskal zine onena biltzen duen panoramaren erakusketa, Espainian estreinatutako ekoizpenek osatutakoa edota beste jaialdi batzuetan parte hartutakoak (nazioartean zabaltzeko plataforma) direnak
Zinemira Kimuak. Kimuak egitasmoko euskal laburmetraien hautaketa. Egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Euskadiko Filmategiaren ekimena da. Zinemaldian akreditatutako zine-industriako profesionalentzat baino ez den atala.
Zinemira Euskadiko Filmategiaren berremanaldiak. Euskal Herriko zinema-ondareko lanen erakusketa, Euskadiko Filmategiak berreskuratutakoak
Emandako pausoak, eta hurrengoak
2012ko ediziorako tituluen aukeraketa
Zinemira Kimuak-en laburmetrai-emanaldiak 2012ko ediziorako
Emaitzak Zinemaldian emandako euskal zinemako tituluen aukeraketa.
Zinemira Kimuak-en emandako euskal laburmetraien aukeraketa
59 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. SEKTOREKO POLITIKEN BILAKAERA AZTERTZEA
Azalpena Beste lurralde batzuetako sektoreko politiken bilakaerari buruzko eta EAEko
erakundeen bilakaerari buruzko azterketa bat, ibilbide-orriarekin bat datozen
jardun-lerroak identifikatzeko xedez.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Azterlana aurrera ez eramatea erabaki du Kultura Sailak, batez ere aurrekontu
baliabideen murrizketaren zioz.
60 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. ENPRESA TEKNOLOGIKOEN ETA IKUSENTZUNEZKOEN MAPAKETA
Azalpena Egitasmoa mapaketa bat egitera zuzentzen da, EAEko ikus-entzunezkoen sektorean parte hartzen duten teknologia-enpresek dituzten ezaugarriak eta zerbitzuak identifikatzeko eta ezagutzeko. Egitasmoaren helburuak, berariaz, hurrengoak dira:
Ikus-entzunezko klasikoen eta EAEko ikus-entzunezko berriaren eremuan mugitzen diren teknologia-enpresak identifikatzea.
Zenbatu eta bere oinarrizko ezaugarriak ezagutzea (erabiltzen dituzten formatuak eta parte hartzen duten jarduerak kontuan hartuta sailkatu).
Katalogo bat prestatzea, euren zerbitzu eta produktuekin. Ikus-entzunezkoen proiektuetako produktu eta garapen berritzaileak
deskribatzea.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Ikus-entzunezkoaren mapa kontzeptuala diseinatzea: Jarduera eta eduki teknologikoak.
Bigarren mailako iturrien ekortzea eta Eiken-en, Teknologi-parkeen, SPRI eta abarreko informazioaren aztertzea.
Produktuen eta zerbitzuen katalogoa egiteko fitxa teknikoak diseinatzea. Elkarrizketa-protokoloen diseinua, eta informazioan sakontzeko izan
daitezkeen solaskideak identifikatzea. Azken mapa egitea.
Emaitzak Teknologia eta ikus-entzunezko enpresen mapa da espero den emaitza.
61 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. SEKTOREKO PROFESIONALENTZAKO ETENGABEKO TREBAKUNTZARAKO BALIABIDE BERRIAK ARTIKULATZEA
Azalpena Egitasmoaren helburu orokorra zera da, sektoreko profesionalen etengabeko
prestakuntza bultzatzea, antzemandako trebakuntza beharrak eta
identifikatutako profilak kontrastatzearen bitartez, hala nola jarduera
hezigarrien diseinuren bitartez. Helburu espezifikoak honakoak dira:
Prestakuntza-beharrak eta dagoeneko antzemanak diren profil profesional sortu
berriak ezagutzea eta egiaztatzea
Ekintza hezigarri zehatzak diseinatzea, aldagai hauetan oinarrituta:
prestakuntza-premia, profil profesional sortu berria, joera berriak, eta beste
edukiak
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Proiektua garatze-prozesuan da. Dauden prestakuntza-premien diagnostikoak
identifikatu dira, eta sektoreko eragileekin landa-lana prestatu da beharren
egiaztatze-faserako.
Emaitzak Dauden trebakuntza beharrak, profil profesional sortu berriak eta joera berriak jasotzen dituen agiri-diagnostiko bat izatea espero da, baita jarduera hezigarrien katalogo orokor bat izatea ere.
62 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. DANTZARAKO BALIABIDE ZENTROAK. DAUDEN BALIABIDEAK AZTERTZEA ETA HOBETZEA
Azalpena EAEn dantza-sektorean egun dauden zentroei, guneei eta baliabideei buruzko azterketa-diagnostiko bat egitera zuzentzen da egitasmoa, zerbitzu hauen eskaria eta eskaintza egiaztatzea, eskaini gabeko jarduerarik eta lekurik baden antzemateko, dauden zerbitzuen koordinaziorako bideak zabaltzeko, beharrei erantzuteko, eta, azken batean, sektorea indartzeko eskala-sinergien eta –ekonomien logika batetik. Helburu espezifiko gisa:
Dantzara zuzendutako baliabideak, zentroak eta zerbitzu-eskaintza lurraldeka identifikatzea.
Zerbitzuen eskaintza eta eskaria egiaztatzea, bete gabeko beharrak edo gehiegizko eskaintza antzemate aldera.
Zentroek eta baliabideek gaur egunean eskaintzen ez dituzten baina beharrezkotzat jotzen diren zerbitzuak antzematea
Eskaera izan dezaketen baina mota honetako zerbitzurik/baliabiderik ez duten gune geografikoak identifikatzea
Sektorea eta bertako profesionalak hobetzeko eta sendotzeko proposamenak aurkeztea
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Dantzako talde operatiboak joan den maiatzaren 4an egindako bileran aurkeztu zen, eta sektoreko eragileek planteamendu metodologikoari proposamenak eta ekarpenak egiteko aukera planteatu zen bertan
Kultura Sailarekin egiaztatu eta zehaztu da azterlan-metodologia, baita dantzaren talde operatiboko pertsonek egindako ekarpenak ere.
Era berean, baliabideak identifikatzen eta ezaugarritzen ari dira, mapa geografikoan kokatzen, eta entitate eta erakundeekin hartu-emanak lantzen, beharrei, baliabideei eta abarri buruzko informazioa eguneratzeko.
Emaitzak Dokumentua eta azterketa aurtengo udazkenerako izatea espero da, eta udarako ere bitarteko agiri batzuk aurreikusita daude.
63 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. DANTZA BULTZATUZ
Azalpena Laguntzen lerro espezifiko batzuk abian jartzea dantza-sektorean kontsumoa
eta eskaintza handitze aldera, krisialdi batean aldian behingo eragin-politika
gisa. Programak bi helburu ditu:
EAEn dantza bultzatzea
Gero eta jende gehiagok sortzaile gazte eta dantzariekin batera parte hartzea
ahalbidetzea, antzezte-hizkuntza berriak arakatu eta erakusteko
Emandako pausoak, eta hurrengoak
2012ko egitaraua 2011n egin ziren jarduera berberen inguruan garatu da:
dFeria-Dantzan, zeinaren bidez dantza programazio berezi bat eskaintzen dena
dFeria-ren barruan
Dantza Garaikidearen Zirkuitua
Dantzan Bilaka
Emaitzak 2012ko edizioan 6 dantza-lan programatu dira, beste hainbat euskal
konpainienak
64 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. DANTZA TRADIZIONALAREN ARTXIBO DOKUMENTALA: FUNTSEN KONTSERBAZIOA ETA DIGITALIZAZIOA
Azalpena Dantzaren ondareari, eszena tradizionalari eta beste adierazpide batzuei
lotutako funts dokumentala aukeratzeko, biltzeko, digitalizatzeko eta
kargatzeko prozesua garatzea.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Kultura Saila aurrekontu baliabideak lortzeko aukeraren bila dabil, abian
jartzeko.
65 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. AZTERKETA BAT EGITEA, EAE-KO LIBURUTEGIETAN EUSKARAZKO LITERATURAREN PRESENTZIA ETA MAILEGATZEA ERAKUTSIKO DUENA
Azalpena EAEko liburutegietan euskarazko literaturaren presentzia eta mailegatzea erakutsiko duen azterketa egin, euskarazko literaturaren egoera ezagutzeko asmoz.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Lehen azterketa kuantitatibo bat egin da urte hasieran, hurrengo aldagaietan oinarrituta (EAEko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi publikoen 2007-2012 estatistika-txostenetatik ateratakoak):
Bildumen kopuru osoa, hizkuntzaren eta lurralde historikoaren arabera Erositakoen kopurua, hizkuntzaren eta lurralde historikoaren arabera Bajen kopurua, hizkuntzaren eta lurralde historikoaren arabera Ale fisikoetan egindako maileguen kopurua, hizkuntzaren eta lurralde historikoaren
araberaAzterlana Literaturako talde operatiboari aurkeztu izan zaio, eta hark azterketa
zabaltzea proposatzen du, generoaren –helduen eta haurren/gazteen literatura– eta mapa soziolinguistikoaren aldagaiak ere kontuan hartuz. Azterketa berria prestatzen da hortaz (taldeari banatzeke), hurrengo aldagaiak kontuan hartzen dituena eta liburutegien lagin adierazgarri batean oinarrituta:
Erabiltzaile kopurua generoaren eta adinaren (heldua/ haurra) arabera Erositakoen eta garbitutakoen kopurua, euskaraz eta gazteleraz Mailegu kopurua, motaren arabera: liburuak, aldizkako argitalpenak, entzunezkoak,
ikus-entzunezkoak eta elektronikoak Liburu materialaren eta liburu ez direnen mailegu kopurua, erabiltzaileen arabera
(heldua/haurra) Liburu materialaren eta liburu ez direnen mailegu kopurua, hizkuntzaren arabera
(gaztera/euskara/besteak)
Emaitzak Behin taldeari bigarren azterlana aurkeztuta, honek hausnartu eta ahalezko jardunbideak proposatuko dituela espero da, problematikan edo antzematen diren gabezietan eragiteko.
66 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. HAUSNARKETA ESTRATEGIKOA LIBURUAREN SEKTOREARI BURUZ ETA EAE-KO LIBURU-DENDEN EGOERAREN INGURUAN
Azalpena Egitasmoa hausnarketa estrategiko bat egitera zuzentzen da, liburu sektorearen eta liburu-denden egungo egoeraren gainean. Planteamendu zabalago batetik, beharrezkoa da eragile guztien (argitaratzaileak, liburu-saltzaileak eta banatzaileak) partaidetza liburu sektoreko politika-ildo nagusiak zehaztera laguntzeko guztien arteko hausnarketa-prozesu batean. Helburu espezifiko gisa, honakoak nabarmentzen dira:
EAEko liburu-sektorearen egoerari buruzko diagnostiko bat egin
Liburuaren eta liburu-denden sektoreak bizi dituen eraldaketetan oinarritutako ardatz estrategikoak zehaztu
Jardun-lerroak proposatu, ikuspegi anitzetik eta osagarrietatik (kulturakoak, hezkuntzakoak eta industriakoak) sektorean eragingo duten politikak zuzenduko dituztenak
Proposatutako lerroak abian jartzeko behar diren pausoak artikulatu
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Lan-talde bat osatu da, 10 pertsonakoa, liburu-saltzaileek, argitaratzaileek, banatzaileek eta EAEtik kanpoko adituek osatua.
Egoerari eta sektorearen etorkizunari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko bulegoko kabinete-lanaz gain, hiru ekitaldi antolatzen ari dira, presentziazkoak, maiatzetik uztailera bitartean burutzekoak.
Emaitzak Emaitzak, udazkenerako espero direnak, liburuaren eta liburu-denden sektorearen egoerari buruzko diagnostikora zuzentzen dira, eta jardun-lerroak proposatzera eta zehaztera
67 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. SAREKO MUSEOEN SISTEMA INFORMATIKOA EZARRI ETA GARATU, ETA L5.S15.M. EUSKADIKO MUSEOEN SAREA SORTU ETA ABIAN JARRI, ENSIME GARATZEKO ETA EZARTZEKO EKIMENETIK ABIATUTA (KUDEAKETA MUSEOGRAFIKOAREN SISTEMA)
Azalpena
ENSIME sareko sistema informatiko bat da, Euskadiko Museo eta Bildumetako funtsen
Inbentario Orokorra antolatzeko eta eguneratuta izateko helburua duena. Sistemak
funts museografikoen eta egileen datu-basea web bidez kontsultatzea ahalbidetzen
du, eta erakusketak eta museoek eta sarean integratutako bildumek antolatutako
jasokizunak ere. Bere gidalerro estrategikoak dira:
Euskadiko museo eta bildumen informazio sarea
Elebitasuna
Lan- eta normalizazio-estandarrak ezartzea, thesaurus eta taula kontrolatuen bidez
eta kudeaketa-prozesu nahiz sistema laguntzeko dokumentu bidez.
Funts museografikoen inbentario orokorra egin eta kudeatu.
Euskadiko museoen eta bildumen ondare higigarriaren katalogo kolektiboa egin, eta
jendartera hedatu. Sarean jarritako museoen eta bildumen funtsei eta bere egileei
buruzko informazioa kontsultatzea ahalbidetzen du, eta erakusketen, jasokizunen
eta egiten diren jarduerei buruzko informaziorako sarrera.
Museo eta bildumen kudeaketaren kontrola eta informatizazioa.
Web bidezko funtzionamendua, informazio eguneratuarekin eta on-line
kontsultagarri
Eusko Jaurlaritzako Museoen Zentroa: Museoen sarea koordinatu, arauak eta
irizpideak ezarri Jarraipen Batzorde Teknikoarekin batera, eta sarea ibiltzeko
beharrezko erremintak jarri.
68 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. SAREKO MUSEOEN SISTEMA INFORMATIKOA EZARRI ETA GARATU, ETA L5.S15.M. EUSKADIKO MUSEOEN SAREA SORTU ETA ABIAN JARRI, ENSIME GARATZEKO ETA EZARTZEKO EKIMENETIK ABIATUTA (KUDEAKETA MUSEOGRAFIKOAREN SISTEMA)
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Hauek osatzen dute EMSIME 2012an: Arabako Arte Ederren Museoa, Arabako
Fournier Karta Museoa, Ollerias-Euskal Buztigintza Museoa, Untzi Museoa-
Museo Naval, Zumalakarregi Museoa, LENBUR Lurralde Museoa, Makina
Erremintaren Museoa, Armagintza Industriaren Museoa, TOPIC, Arabako
Armagintza Museoa eta Sagardoaren Museoa.
Gainera, hurrengo hauek ere sartze-bidean dira: Arabako Elizbarrutiko
Museoa, Meatzaritzaren Museoa, Bilboko Arte Eder Museoa, Artium Museoa,
GOAZ Museum, eta Balenciaga Museoa.
Emaitzak Museoen funtsak pixkanaka sartu.
Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa
69 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. ETORKIZUNEKO INDUSTRIA-MUSEO BATEN ETA BALIZKO INDUSTRIA-MUSEO SAREAREN LERROAK DEFINITU
Azalpena Erakundeen eta sektorearen arteko lan-talde misto bat sortu, etorkizuneko Industria Museo edo Lan Kulturaren Interpretazio-zentro baten, hala nola museo edo zentroen balizko sarearen lerroak definitzeko, helburu orokor batekin: bere definizio kontzeptual eta operatiboan aurrera egitea. Museoaren espazio fisikoari dagokionez, uste da behin non kokatu erabakitzen denean azterlan museologiko eta museografikoei ekingo zaiela.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Aurrekontu baliabideen murrizketaren zioengatik batez ere, proiektua aurrera ez eramatea erabaki du Kultura Sailak.
70 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L2.S21.MS EUSKAL MUSIKAREN EDUKI ESPEZIFIKOAK GARATU ETA IKUSARAZI KULTURKLIK ESPARRUAN
Azalpena Kulturklik-eko edukiei buruzko azterketa-prozesu bat garatu, euskal musika
emateko eta ikusarazteko berariaz abian jarri beharreko baliabideak definitu
eta baloratzeko. Helburuak hauek dira:
Kulturklik-eko baliabideak egokiak eta nahikoak diren baloratu, infomazioa,
erakusketa, hedapena indartze aldera. Euskal musika ikuspegi global batetik
Euskal musikaren berri emateko, eta zabaltzeko ekimen hori aurrera
eramateko beharrezko baliabideak aktibatu.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Musikako talde operatiboak maiatzaren 2an egindako bileran, ustiapenaren
hasierako datuak aurkezten dira taldeari, eta irizten da hurrengo eginbeharra
ustiapen sakonago batera zuzendu behar litzatekeela, ondorengo aldagaiak
hartuta: lurraldea, biztanleria, taldeak, guneak, ordaineko/doako ekimena, eta
hizkuntza.
Emaitzak Musikari lotutako 8.000 jasokizunak ustiatzen ari da, 2011ko Kulturklik-en
bilduta direnak, eta agenteen direktorioa lantzen ari da Euskadiko Soinuak-ekin.
71 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. MUSIKA BULTZATUZ
Azalpena Laguntzen lerro espezifiko batzuk abian jarri, musika-sektorean kontsumoa eta
eskaintza areagotzea ahalbidetu dutenak, krisialdi batean aldian behingo
eragin-politika gisa. Musika Bultzatuz Zuzen Zuzenean zirkuituan gauzatzen da,
eta 2011n hirugarren edizioa egin dute.
Euskal Herrian sortzen den musika sustatzera zuzendutako ekimenak, euskal
taldeak eta bere management-enpresak zuzenean bultzatzeaz gain, eragin
positiboa du musika-industriarekin zeharkako harremana duten beste sektore
batzuentzat ere: teknikoak, sarrera-saltzaileak, zerbitzariak eta mota horretako
zirkuitu bat burutu ahal izateko beharrezko beste hainbat pieza, guztira 850
pertsona inguru sartzen direla.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Egitasmoak 2012an jarraitzen du, 2011ko edizioaren antzeko baldintzetan.
Emaitzak 2011ko datuak (3. edizioa)
Kudeaketa pribatuko 18 aretoren parte-hartzea
80 talde baino gehiago 3 hilabetean
Ekimen berri bat jarri da abian: Aldibereko jarduerak, entzule potentzialak
musikarekiko sentsibilizatzeko xedez
72 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. DAUDEN ZIRKUITUAK BALIOETSI ETA HOBERENERATU, ETA BERRIAK SORTZEKO AUKERAK BALORATU
Azalpena Azterketa prozesu bat garatu, dauden zirkuituak balioetsi eta hobereneratzeko,
zirkuituak kontzeptualizazio globalago baten planteamendutik abiatuta, eta
zirkuitu berriak sortzeko aukerak baloratzeko. Helburuak hauek dira:
Zirkuituei buruzko hausnarketa ikuspegi estrategiko batetik
Egungo baliabideak balioetsi eta hobereneratu
Zirkuitu berriak sortzeko eta/edo berritzeko aukerak aztertu
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Aurrekontu baliabideen murrizketaren zioengatik batez ere, proiektua aurrera ez
eramatea erabaki du Kultura Sailak.
73 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. MUSIKA ZERBITZUAK, EKIMENAK ETA INFORMAZIOAK KOORDINATZEKO BULEGOAREN DEFINIZIOA ETA OPERATIBIZAZIOA, ETA L.S24.MS. EUSKADIKO SOINUAK-EKIN MUSIKA HERRIKOIAREN EREMUAN GARATUKO DEN PROZESUA LAGUNDU, MUSIKA-
SEKTOREAN ELKARTE BAT SORTZEKO
Azalpena Hasieran bi proiektu independente gisa planteatuta, Sailak hausnartu eta
musika talde operatiboarekin egiaztatu ondoren, proiektu bakar batean
definitu dira: Euskadiko musika-sektoreko Bulego Elkartea, “Euskadiko Musika
Bulego Elkartea- EMBE”, sortu eta abian jartzeko egitasmoa, fase
ezberdinetan garatuko dena:
Proiektua garatzeko fasetako erritmoa, Euskadiko Soinuak-en inguruan
jasotako esperientzia eta garatutako lan-eredua bidelagun
Ekimenaren lehen fasean, bere proiektua eta plan estrategikoa diseinatzeko
lanean jarduteaz gain, Bulegoak musika herrikoiaren inguruan garatuko ditu
funtsean jarduerak: informaziorako eta koordinaziorako bulegoa, jarduera eta
baliabideen gida-direktorioa, topaketa eta eztabaida jardunaldiak,
sentsibilizazio eta sustapen ekintzak, etab.
Gonbidapena pixkanaka sektoreko beste elkarte eta entitateei luzatzen joatea
aurreikusten da
Aldi berean, helburuak formulatu eta planifikatu, musikaren plan
estrategikoaren etorkizuneko garapenerako.
74 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. MUSIKA ZERBITZUAK, EKIMENAK ETA INFORMAZIOAK KOORDINATZEKO BULEGOAREN DEFINIZIOA ETA OPERATIBIZAZIOA, ETA L.S24.MS. EUSKADIKO SOINUAK-EKIN MUSIKA HERRIKOIAREN EREMUAN GARATUKO DEN PROZESUA LAGUNDU, MUSIKA-
SEKTOREAN ELKARTE BAT SORTZEKOEmandako pausoak, eta hurrengoak
Emandako pausoak: Hausnarketak eta lehen proposamena Birplanteamendua, birformulaketa, barne akordioa, lanerako dokumentuak
(Estatutuen eta Erregelamenduaren zirriborroak, eta kide sortzaileei deitu eta aurkeztu, "zuzenketa" fasea, eta kide sortzaileei buruzko zehaztasunak)
Izapidetza Kultura Sailaren barnean Barne aurkezpenak sektoreko beste eremu batzuetan Aurkezpena musikako talde operatibo sektorialean, eta erakunde arteko
taldeari (azken hau aurreikusita dago)Hurrengo pausoak:Elkartearen erregistroa Elkartea eratu eta 2013ko Jarduera Plana prestatu Proiektuaren jendaurreko aurkezpena, zehaztuko den eran eta norainokoan. Onartutako urteko plana garatu Organoak hautatu Egoitza-bulegoa bilatu Langileak kontratatu Barne arautegia prestatu Bulegoa abian jarri, eta hurrengo urteko plana prestatu
Emaitzak Espero diren emaitzak: Elkartea eratuta eta Bulegoaren egitekoak diseinatuta, abian jarri ahal izateko.
75 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L2.S14.P ONDAREA HEDATZEKO, HORRI BALIOA EMATEKO ETA HORRI BURUZ GIZARTE-KONTZIENTZIAZIORAKO PLANA
Azalpena Planaren helburuak dira:
Ondarearen gaineko jabetza gizartearen esku jarri: Ondarea guztiona eta
guztiontzat da; beraz, zaintzeaz eta babesteaz partaide egin ditzagun.
Ondarearen hauskortasuna eta hura zaindu beharra nabarmendu: Galera
bakoitzak ez du konponbiderik, eta geure historiaren eta geure kulturaren zati
bat, finean geure zati bat, galarazten digu.
Kultur ondarea era erakargarrian erakutsi, benetako interesa sor dezan.
Diren ondare eremu anitzak erakutsi.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
“A tiro de piedra" Kanpaina egin da 2011n zehar, EAEn dagoen ondarea hedatu,
komunikatu eta horri buruz sentsibilizatzeko. Era berean, haur eta gazteei
zuzendutako pieza didaktiko bat sortu da, eta kanpainak sortutako materialak
erabili dira Bilboko Kultur Aisiaren Azokan.
2012an planarekin jarraitzea aurreikusita bazegoen ere, aurrekontu murrizketek
urte honetarakoa gerarazi egin dute.
76 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L5.S19.P ONDARE EZMATERIALAREKIN ETA ETNOGRAFIAREKIN ZERIKUSIA DUTEN TALDEEN ARTEKO KOORDINAZIOA AHALBIDETUKO DUTEN MEKANISMO BATZUK SORTU
Azalpena Datu etnografikoen (funtsak) eta gaur egungo ikerketen errolda bat egin,
ondare ez-materialaren adierazpenen aurre-inbentario batera heltzeko xedez,
premiazko jarduerak eta maila anitzeko sailkapen-proposamenak (Unesco,
estatukoa, erkidegokoa, udalekoa...) identifikatuta. Ereduzko baldintzetan,
egitasmo honek, zuzen garatu nahi bada, hurrengo baliabideak aktibatzea
ekarriko luke, zertarako eta: egitasmoaren koordinazioa orokorra (koordinazioa,
txostenak egitea, etab.), landa-lanerako taldeen trebakuntza teknikoa, eta
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan landa-lanak.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Prozesua aurrera eramango da, eta behin metodologia balioetsita kontratazioa
izapidetzen ari da.
77 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L6.S5.P FINANTZABIDEEN MAPAKETA
Azalpena Kultur proiektuak garatzeko iturri pribatuko diruz osatutako baliabideen mapa
egin, kultura-panorama osatzen duten sektore ezberdinak kontuan izanik.
Helburuak hauek dira:
Egon daitezkeen finantzabideen ezagutza zabal eta sistematikoagoa lortzea
kultur proiektuak garatzeko.
Kultur proiektuak garatzeko horren finantzaketaren bila zuzen daitezkeen
iturri potentzialen dibertsifikazioan sakondu.
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Egitasmoaren zehaztapen metodologikoa, azterlana finantzabide pribatuetara
zuzenduta.
Sektore ezberdinetako kultur proiektuak finantzatzeko, garatzeko eta
laguntzeko baliabideak aztertu, elkarrizketa eta webgune bitartez.
Azterlana egin ostean, lortutako informazioa bilduko duen datu-basea
sortzeari ekingo zaio, datuetara sartzeko, horiek hedatzeko eta erraz
eguneratzeko beharrezko mekanismoak ezarrita.
Emaitzak Espero den emaitza datu-basea da, hots, izaera anitzeko kultur egitasmoak
garatzeko baliabide pribatuei buruzko informazioa eskainiko duen erreminta.
78 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. SAREA-REN NORTASUN JURIDIKOA BERRIRO DEFINITU ETA HAUSNARKETA ESTRATEGIKO BAT EGIN
Azalpena Sarearen helburuak, egitekoak eta egitura ezartzen dituen lehen zirriborroa egingo duen prozesu bat Kultura Sailak abian jarrita, antzoki publikoen sare koordinatu bat lortzeko xedeari begira; prozesuak helburu eta egiteko zehatzak lituzke, eta erakunde arteko adostasun zabal baten babesa du.
Emandako pausoak, eta hurrengoak
Lantalde edo lan-batzorde bat osatzen da 2012ko hasieran, SAREAko kide diren antzokiek eta foru aldundietako, Eusko Jaurlaritzako eta Bulego Teknikoko ordezkariek osatua.
Batzordea otsailean bildu da lehen aldiz, eta SAREAren eredua (helburuak, funtzionamendua, etab.) aldatzeko hausnarketan jarri da lanean,
Bilera horren ostean, lehen bilerako hausnarketa jasoko duen oinarrizko dokumentu bat idazteko konpromisoa hartzen dute Eusko Jaurlaritzak eta Bulego Teknikoak. Dokumentua, gero, batzordera itzuliko da, prestatzen jarrai dezaten.
Hurrengo pauso gisa: dokumentua behin betiko prestatu ostean, Sarearen Zuzendaritza Batzordera eta SAREAko Asanbladara helaraziko da, eta sektorearekin ere proposamena egiaztatu egingo da
Aldi berean, Sailak, behin SAREAko elementu estrategikoen eta ikuspenaren lehen feed-backa duenean, formula juridikoei buruzko azterlan bat egitea aurreikusita du, eta dokumentua Erakundeen Arteko Batzordera eramatea ere bai
Emaitzak Aurrikusitako emaitzen artean, hausnarketa estrategikoaren garapena eta SAREAren nortasun juridikoan, egituran eta funtzionamenduan iruditzen eta adosten diren aldaketak berak.
79 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. ANTZERKIA BULTZATUZ
Azalpena Laguntzen lerro espezifiko batzuk abian jarri, antzerki-sektorean kontsumoa eta
eskaintza gehitzea ahalbidetuko dutenak, krisialdi batean aldian behingo eragin-
politika gisa, eta aipatu kontsumoa eta eskariak handitzeko xedez sektorea
laguntzeko neurri gisa
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
2011ko hariari jarraituz, programaren hirugarren edizioa argitaratu da
2012an, aurrekontuaren erdia Kale Antzerkia Bultzatuz egitasmora
zuzenduta. Programa hori mantendu egin da kontratazioa sustatzeko duen
bere gaitasunarengatik, eta horrela zirkuitu berri bat sortu da; hortaz,
jarraipena eta garrantzia eman nahi zaio, kaleko antzerkiaren oinarrizko
egitasmo gisa.
Aurrekontuaren beste erdiari dagokionez, hobetsi da kontratazioan eragiteko
modurik eraginkorrena honako hau dela: ekoizpena laguntzeko zirkuitu
itunduen modalitateari batzea programa. Bi programak bateratzera jo da,
beraz, iritzita Antzerkia Bultzatuz-en kopuru horrekin lortu nahi den helburua
zirkuitu itunduaren modalitatea sustatzearekin zerikusia duela.
2011koaren aldean aldaketa modura: konpainia sortu berrientzako laguntzak
kentzea ebatsi da, ekoizpenarentzat eta finkatutako enpresentzako laguntzak
mantendu egin dira, eta itundutako zirkuituko ekoizpenetarako laguntzak
indartu.
Emaitzak Zirkuituak egonkortu eta sendotzerantz
80 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. HAUSNARKETA-EKINTZA PROZESU BAT ABIAN JARRI, EKOIZPEN ETA ERAKUSKETA EREDUAREN ALDAKETA BATI BEGIRA / ANTZERKI BANAKETA
Azalpena Prozesu bat sortu Itundutako zirkuituak programak egun duen esperientzia-
pilotuan oinarrituta. Prozesu horretan, egungo antzerki-ekoizpen eta –
banaketa eredua aldatzeko proposamen bat landu eta orraztuko da–.
Antzerkia ekoizteko eta banatzeko eredu bat lortu, hurrengo lau ardatzen
inguruan sinergiak sortzea bilatuko duena, irizpideak definitu eta lerrotze
aldera:
Antzerki-ekoizpena sustatuko duten udal planak, publikoak sortu eta
kudeatzearekin lotuko dituztenak
Aurrekontuak irizpideekin lerrokatu
Ekoizteko eta erakusteko eredu berriaren inguruan lan egin
Egoitzentzako programa bat den lekuetan publikoak sortzen lan egin.
81 Kulturaren Euskal Kontseilua, 2012ko ekainaren 27a
L4.S5.MS. HAUSNARKETA-EKINTZA PROZESU BAT ABIAN JARRI, EKOIZPEN ETA ERAKUSKETA EREDUAREN ALDAKETA BATI BEGIRA / ANTZERKI BANAKETA
Emandako
pausoak, eta
hurrengoak
Hori horrela izanik, itundutako zirkuituetako ekoizpenei laguntzeko
modalitatea indartu da, 180.000 euroko aurrekontua esleituz. Modalitate
horretan, gainera, koprokduzio publiko-pribatuak diren proiektuetara kopuru
bat (60.000 €) zuzentzea ezartzen da. Itundutako zirkuituetako
ekoizpenentzako laguntza-modalitate honetan, SAREAko antzerkietan bira
hitzartuta duten ekoizpenak diruz laguntzea ere jasotzen da.
Agindua apirilaren 25ean argitaratu da, eta adierazi beharra dago baita
SAREAk dagoeneko jarri duela martxan konpainiek euren proiektuak
programatzaileei aurkezteko prozesua.
Bestalde, lan-dokumentu batean ari da lanean Saila, sektoreko eragileekin
lankidetzan. Dekalogo modurako dokumentu horretan, egitasmo honi buruzko
hausnarketetan sortu izan diren oinarrizko puntu eta alderdiak bilduko dira,
printzipio- eta irizpide-planteamendu batetik.
Laguntzak emateaz, kudeatzeaz eta horien jarraipena egiteaz gain,
dokumentu-dekalogoa antzerkiko talde operatiboarekin egiaztatu eta lan
egitea ere aurreikusita dago.