labur labur - haztegi ikastolaikusi zituzten planetak eta haien ezaugarri deigarri-enak. lh-4ko...
TRANSCRIPT
DBH-3ko ikasleek Azpei�ko Ingurugiro etxea bisitatu
zuten urriaren 30ean. Bertan garapen iraunkorrari
buruzko hausnarketa egin zuten. Izan ere, mundua
iraunkortasun globalerantz abian jartzea oso
erronka zaila izan arren, behar-beharrezkoa da.
Horretarako, ezinbestekoa da, besteak beste,
oraingo eta etorkizuneko belaunaldien artean, he-
men eta munduko gainerako lekuetan, baliabideak
zuzen eta egoki banatzea. Prozesu horretan gure
eguneroko jardunak berebiziko garrantzia duela
jakitun, Lapatxeko zabortegian errealitatea berta-
!k-bertara ikusteko aukera izan zuten ikasleek.
MERKATU TXIKIA: Abenduaren 19an
∗ 11:30 - AGURRA: Ikastolako dantzari eta trikitilarien ema-
naldia.
∗ 11:45 - MERKATU TXIKIA ETA TABERNAREN IREKIERA:
Goizean zehar jostailuak, arropak, liburuak…erosteko
aukera izango dugu.
∗ 16:30 - EKITALDIA: - LH-6ko abesbatza.
- Martin Pipasen ipuinaren kontaketa.
- Gabon kantak HH-3-4-5 eta LH-1-2-6koen eskutik.
- Jaiotzaren irekiera.
- Martin Pipas: Olentzerorentzat eskutitz bilketa.
(Txokolatea eta gailetak banatuko dira)
OHARRAK:Goizean zehar DBH-4ko ikasleek antolaturiko
jolasak egongo dira.
Kilometroak 2016ko materiala salgai egongo da.
Animatu eta etor zaitezte baserritarrez jantzita!
Nombre del trabajo
Fecha del boletín
08
ABENDUA
2015
Urriaren 16an Ezkioko Igartubei� baserrira txan-
goa egin zuten DBH-2ko ikasleek eta irakasle
talde batek. Ondareko ikasgaiarekin lotuta sa-
gardoaren ekoizpenaren prozesu tradizionala
berta!k bertara ikusi zuten, baita bertakoek
emandako azalpenak entzun ere.
LABUR LABUR HH-5ekoek “udazkena” gaiaren inguruan perretxiko erakusketa antolatu
zuten gure pasabidean. Urriaren 28, 29 eta 30ean egon zen ikusgai.
LH-2ko ikasleek, azaroaren 24an, Erdi Aroa lantzen ari zirela eta, garai
hartako Legazpiko eraikin esanguratsu batzuk bisitatzera joan ziren
Lenburren esku!k. Bikuña Jauregia, San Migel baseliza, Mirandao-
lako burdinola,... bisitatu zituzten. Garai hartako ogibide bat ikazki-
narena izanik, Olentzeroren istorioa entzuteko parada ere izan zu-
ten.
Urriaren 4an Kilometroak jaia ospatu zen Usurbilen eta gure ikastolako
DBH-3 eta 4ko 16 ikaslek Erronkako lehian parte hartu zuten. Talde-
lan koopera!boan oinarrituz, froga ezberdinak burutu behar izan
zituzten goizean zehar beraien kapitainen zein animatzera joan ziren
guraso eta lagunen babesean. Arratsaldean, berriz, finalean antola-
turiko ekintza entretenigarriari ekin zioten beste ikastetxeetako tal-
deekin batera. Talde giro sendoa sortuz eta batez ere ondo pasatuz,
egun bikaina igaro zuten .
HAZTEGI IKASTOLA [email protected] / www.haztegiikastola.eus
Santikutz 5– LEGAZPI / 943 731097
Mendukilo kobazuloa eta Peru-Harri museoa
bisitatu zituzten. Txanela proiektuko 1. gaiarekin
lotutako irteera izan zen. Bertan, gure planeta-
ren kanpoaldea harriz osatua dagoela ikusi zu-
ten. Irteera honetan, alde bate!k, harriaren hi-
gadura dela eta sortutako formazio bereziak
ikusi zituzten (haitzuloa), eta, beste!k, harriare-
kiko hartu-emana eta eduki ditzakeen erabilera
desberdinak (Peru Harri parkean).
LH-5EKO IKASLEEN EKINTZAK: Antzerkiaren munduarekiko sentsibilizazioa lortzeko
asmoz eta euskara oinarri izanik, Tolosara egin zu-
ten irteera, bertan egiten diren ekimenenak ezagu-
tzeko. Egindako ekintzak honakoak izan ziren: txo-
txongiloen antzerkiaren lehen antzezpena goizean,
eta minbiziaren aurkako elkartearekin elkarlanean,
Marionaren bideo emanaldia eta txotxongiloen an-
tzerkiaren 2. antzezpena arratsaldean.
“Planetarium”; Eguzki Sistemako planetetan barne
bidaia zoragarria egiteko aukera izan zuten.
Espazio-ontzi bat eraiki zuten horretarako, eta, as-
tronomia-liburu baten laguntzarekin, banan-banan
ikusi zituzten planetak eta haien ezaugarri deigarri-
enak.
LH-4KO IKASLEEN EKINTZAK: “Gure eskualdea” hobeto ezagutzeko asmoz, bertako
zenbait herri bisitatu zituzten leku bakoitzeko gauza
interesgarriei erreparatuz. Zegaman, esaterako,
elizara sartu ziren eta Ormaiztegin Zumalakarregi-
ren mausoleoaren inguruan hainbat gauza ikasi zi-
tuzten.
Egunari hasiera emateko Matraka taldearen abes!a megafoniaz entzun eta DBHO-2ko ikasleek dokumentu bat
irakurri zuten. Ondoren, gela guz!etan gaiarekin loturiko ekintza desberdinak burutu zituzten. Ikastetxe osoak
parte hartu zuen gaiarekiko hausnarketa eta ekarpenak eginez. Egunari bukaera emateko, ikastetxeko puntu
morea osatu eta bertan ikasleen ekarpenak idatzi edo irudikatu zituzten (esaldiak, begiak, txartelak, eskuak,….).
Pankartaren inguruan ikastetxe osoko argazkia atera genuen, guz!ok genero indarkeriaren kontra gaudela
adierazteko .
Arotz-Enea ingurugiro eskola ezagutu zuten. Hezkuntzako zentro honen helburua ingurumena balioetsi, erres-
petatu eta zaintzeko jarrerak bultzatzea da, ingurune goxo eta abegitsuan. Gainera, egungo hezkuntza-
joerak kontuan izanda, lan hori ingurumen-arazoekiko sen!beratasuna areagotzen saiatzen diren giza talde
eta hezkuntza-programaren bidez egin zuten.
LH-6KO IRTEERAK:
AZAROAREN 25A