lehen zirkularra geoparkea 2015.eus ·...
TRANSCRIPT
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015
ONDARE GEOLOGIKOA ETA GEOPARKEAK
LEHENBIZIKO ZIRKULARRA
Espainiako Geologia Elkarteko (SGE) Ondare Geologikoaren Batzordea 1994an sortu zen, eta ordutik, estatu-‐mailako biltzar bat egiten du aldian-‐aldian, ondare geologikoaren kudeaketa integralaren arloan izan diren azken lanak eta ekarpenak aurkezteko: legeak, naturaguneak, kudeaketarako baliabideak, geokontserbazioa, inbentarioak osatzea eta balorizazioa, geoturismoa, didaktika, dibulgazioa, sentsibilizazioa eta ondasun higigarria.
Batzordearen batzar nagusiak 2013ko ekainean Segovian aho batez hala erabakita, XI. biltzarra Euskal Kostaldeko Geoparkean izango da, 2015eko ekainaren 9tik 13ra. Ondare Geologikoaren Batzordeak biltzarra geoparke batean egiten duen aurreneko aldia izango da, eta izan ere, susperraldi betean daude gaur egun geoparkeak, ondare geologikoa lurralde baten garapenerako baliabide gisa sustatzeko eta lantzeko aukera bikainak eskaintzen dituztelako, besteak beste.
Batzorde antolatzailea
Koordinazioa eta idazkaritza teknikoa: Asier Hilario1 eta Leire Barriuso1
Manu Monge2, Miren Mendia3, Gorka Arana4, Luis Carcavilla5, Ánchel Belmonte6, Esperanza Fernandez7
1. Geoparkea 2. Urdaibaiko Biosfera Erreserba 3. Euskal Herriko Unibertsitatea. UPV/EHU 4. Eusko Jaurlaritza. GV-‐EJ 5. Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutua. IGME 6. Sobrarbeko geoparkea 7. Leóngo unibertsitatea
Batzorde zientifikoa
José Brilha (Minho unib.); Luis Alcalá (Dinópolis); Antonio Cendrero (Cantabriako unib.); Ángel García Cortes (IGME), Enrique Díaz (IGME); Isabel Rábano (IGME); Luis Carcavilla (IGME); Esperanza Fernández (Leóngo unib.); Juan Carlos Gutiérrez (CSIC-‐UCM); Guillermo Meléndez (Zaragozako unib.); Josep María Mata (Erdialdeko Kataluniako geoparkea), Manu Monge (Urdaibai); Miren Mendia (UPV/EHU); Juan Carlos Utiel (ondarearen interpretazioan aditua); Nadia Herrero (Kataluniako
Generalitatea), Juana Vegas (IGME), Andrés Diez (IGME), Ángel Salazar (IGME); Ánchel Belmonte (Sobrarbeko geoparkea); Pablo Rivas (Cabo de Gatako geoparkea); Francisco Guillen (Murtziako unib.) eta Asier Hilario (Geoparkea).
Azaleko argazkia: L. LLavori.
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015
Non izango den biltzarra
Zergatik Euskal Kostaldeko Geoparkean?
Euskal Kostaldeko Geoparkeko baliabide nagusienetakoa dugu flyscharen azaleratzea, 13 kilometroko kostaldea, Mutrikutik Zumaiaraino, itsaslabar ikusgarriek osatua. 150 urtean ikerketa zientifiko ugari egin dira leku honetan eta azaleratze honek nazioarte mailako argitalpen mordoa ekarri du. Gainera, azken urteotan natura turismoko helmuga garrantzitsu bilakatu da, geokontserbazioan eta dibulgazioan oinarrituta, eta turismo eta hezkuntzako eskaintza zabala batekin.
Duela 4 urtetik, Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru udalerriak Europako eta Munduko Geoparkeen Sarearen barruan ari dira aurrera egiten, bertako garapen jasangarria lortzeko helburuarekin.
Zergatik geoparke batean?
Espainian hamar geoparke daude gaur egun. Lurralde bakoitza arrazoi jakin batzuek hartaratuta iritsiko zen Munduko Geoparkeen Sarean sartzera, eta bidea ere ez zuten izango denek berbera, baina badute geoparke guztiek ezaugarri komun bat: UNESCOk babestutako nazioarteko sare baten parte izatea, eta sare hark bezalaxe, helburu nagusitzat zera izatea, tokiko garapenerako proiektuak egin behar direnean bertako ondare geologikoaren kontserbazioan eta balorizazioan oinarritutakoak izan daitezela sustatzea. Hori estu-‐estu lotuta dago Ondare Geologikoaren Batzordearen berezko jardunarekin, eta horregatik, Espainiako Geologia Elkartearen ustez geoparkeak plataforma bikainak dira zientzia, geokontserbazio, didaktika eta geoturismoari buruzko gaiak lantzeko eta elkarri arlo horietan izandako esperientzien berri emateko.
Non, zehatz-‐mehatz?
Bilgune nagusia Zumaiako kultura-‐etxea izango da, Alondegia. Herrigunean bertan dago, itsasadarretik ere metro gutxira, eta alde zaharreko tabernak ere bertatik bertara daudenez, ezin eskurago izango dugu bertako gastronomiaz gozatzeko aukera. Oinez 5 minutuko ibilbidetxoa eginda, Zumaiako tartea ikus daiteke, Itzurun hondartzan, eta han, San Telmo ermita eta mundu-‐mailan garrantzitsuak diren muga geokronologikoen kontzentrazio handienetako bat.
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015
Non hartu ostatu eta nola etorri
Ostatuak
Geoparkeko hiru udalerriak daude turismoa hartzera ohituta eta, beraz, ostatuen nahiz jatetxeen aldetik azpiegitura egokiak dituzte. Nekazaritza-‐turismoko establezimendu, aterpetxe eta camping aukera zabala dago baita ere, baina zenbait tokitara iristeko beharrezkoa da ibilgailu pribatua, garraio publikoa ez baita bertaraino heltzen.
Orain bertan, honako web orri honetan ostatuei buruzko informazio ugari aurkituko duzue: www.geoparkea.com/ostatuak
Aurrerago, bigarren zirkularrean, berariaz jakinaraziko dizuegu zer ostatuk eskaintzen duten tarifa murrizturen bat edo hobari logistikoren bat biltzarreko parte-‐hartzaileentzat.
Garraioa
Geoparketik hurbilen dagoen hiriburua da Donostia eta garraio publikoen sare ona du.
• Trenez (40 min), Euskotrenen Donostia – Bilbo linea hartuta. www.euskotren.es/eu/bidaia/ordutegiak/trena
• Autobusez (40 min), Donostia – Zumaia linea hartuta. www.euskotren.es/eu/autobus/Lurraldebus
Bilboko aireportura hegazkinez zatoztenok hauxe duzue errazena: aurrena, Aireportua – Zarautz lineako autobusa hartzea (60 min, orduero); eta Zarautzen, gero, trena, Zumaiaraino (15 min). www.directoalaeropuerto.com/zarautz.htm Oharra: Adif, Pesa eta Euskotren-‐ekin hitzarmen bat egiten ahaleginduko gara, biltzarrera trenez zatoztenoi tarifa merkeagoak eskaintzeko. Bigarren zirkularrean emango dizuegu horren berri.
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015 Data garrantzitsuak
• Urriak 15: lehenbiziko zirkularra argitaratu da.
• Urtarrilak 7: bigarren zirkularra argitaratuko da.
• Urtarrilak 31:
o Tasa murriztuarekin izena emateko muga-‐eguna.
o Lanak bidaltzeko muga-‐eguna.
• Apirilak 15: onartu diren lanen zerrenda esekiko da webgunean (poster moduan nahiz ahoz aurkeztekoak).
• Maiatzak 15: hirugarren zirkularra argitaratuko da; han jakinaraziko da, zehatz-‐mehatz, programa osoa.
o Ekainak 1: ondare geologikoari eta geoparkeei buruzko ikastaroan izena emateko muga-‐eguna.
• Ekainak 9 – 13: biltzarra.
Izena emateko tasak
2014/01/31 baino lehen
2014/01/31 ondoren
Elkarte hauetako bazkideak: SGE, ProGEO, IUCN, AEPECT eta SEDPGYM
60 100
Elkarte horietako bazkide ez direnak 80 120
Ikasleak, langabeak eta erretirodunak 50 90 Biltzarra
Geoparkeetako langileak 60 100
Ondare geologikoari buruzko ikastaroa 50 70
Biltzar osteko irtenaldia (autobusa eta bazkaria barne) 50 60
Amaierako afaria 30 40
Biltzarrean parte hartzeko tasaren barnean sartuta daude antolatutako jarduera zientifiko guztiak, akta-‐liburua, atsedenaldietako kafeak, ongietorriko txakolina eta biltzar barneko irtenaldia.
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015 BEHIN-‐BEHINEKO PROGRAMA Ekainak 9, asteartea
09:00 – 18:00 Ondare geologikoa, geoturismoa eta geoparkeak ikastaroa 19:00 – 19:30 Biltzarraren hasiera-‐ekitaldia 19:30 – 20:30 Hasierako hitzaldia
20:30 – 22:00 Txakolina + ekitaldi kulturala OHARRA: Bazkaria eta afaria norberaren kontura dira.
Ekainak 10, asteazkena
09:00 – 11:00 Saio zientifikoak (6) 11:00 – 11:20 Kafea 11:30 – 13:30 Posterrak 13:45 – 15:30 Bazkaria 15:30 – 16:50 Saio zientifikoak (4) 17:00 – 18:20 Saio zientifikoak (4) 18:30 – 20:00 Itsasontziz irtenaldia flyscha ikustera OHARRA: Bazkaria eta afaria norberaren kontura dira.
Ekainak 11, osteguna
09:00 – 09:30 Irtenaldiari buruzko azalpenak 09:30 – 19:00 Irtenaldia: GEOPARKEA OHARRA: Bazkaria izen-‐ematean sartuta dago. Afaria norberaren kontura da.
Ekainak 12, ostirala
09:00 – 11:00 Saio zientifikoak (6) 11:00 – 11:20 Kafea 11:30 – 13:30 Posterrak 13:45 – 15:30 Bazkaria 15:30 – 17:30 Saio zientifikoak (6) 17:30 – 18:20 Amaierako hitzaldia 18:30 – 20:00 Ondare Geologikoaren Batzordearen batzar nagusia 20:30 – 23:00 Amaierako afaria + ekitaldi kulturala
OHARRA: Bazkaria norberaren kontura da. Amaierako afarirako, aurrez tasa ordaindu behar da.
Ekainak 13, larunbata
09:00 – 17:00 Biltzar osteko irtenaldia: URDAIBAI OHARRA: Bazkaria izen-‐ematean sartuta dago.
Saio zientifikoak
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015 Honako saio zientifiko hauek proposatzen dizkizuegu:
1. Ondare geologikoaren balorizazioa, katalogazioa eta inbentarioak.
2. Geokontserbazioa.
3. Ondarearen interpretazioa, dibulgazioa, geoturismoa eta erabilera publikoa.
4. Ondare geologiko higigarria.
5. Ondare geologikoa hezkuntzan.
6. Geoparkeak eta tokiko garapena.
Lanak nora eta nola bidali
• Baldintza orokorrak
o Biltzarrerako izena emana dutenek ondare geologikoarekin lotutako gaiei buruzko lan zientifikoak aurkezteko aukera izango dute. Lanaren egileetako batek, gutxienez, izena emanda egon beharko du, eta izena emateko tasa ordainduta eduki, urtarrilaren 31rako. Bestela, lana baztertu egingo da, eta ez da biltzarraren akta-‐liburuan argitaratuko.
o Egile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ditzake; baina zein aurkeztuko diren poster moduan eta zein ahoz erabakitzean, oso kontuan hartuko da errepikapena.
o Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira, honako helbide honetara: [email protected]. Egileak argi adierazi behar du, mezu elektronikoan bertan, bidaltzen ari den lana zer saio zientifikotarako den egokia bere ustez eta nola nahi duen aurkeztu: ahoz edo poster moduan.
o Irudiak (ilustrazioak nahiz argazkiak) bereiz bidali behar dira, beste fitxategi batean. Fitxategia 18 MB baino gehiagokoa bada, WeTransfer edo antzeko sistema baten bidez bidali behar da.
o Lanak bidaltzeko azken eguna 2015eko urtarrilaren 31 da.
o Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute; beraz, ez da onartuko beste foro edo argitalpen zientifikoren batean argitaratua izan den lanik.
• Formatua
o Biltzarraren akta-‐liburua estatu-‐mailan ezagunak diren argitalpenen bidez argitaratuko da. Argazkiak eta ilustrazioak gris-‐eskalan ageriko dira.
o Lanak zer formatu izan behar duen jakiteko, eredua deskargatu dezakezue: http://www.geoparkea.com/geologia/ogb-‐sge-‐geoparkea-‐2015/lanak-‐nora-‐bidali
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015
• Aurkezpena: ahoz edo poster moduan
o Egileek lana aurkezteko modu bat proposatu behar dute (ahoz edo poster moduan, alegia), posta elektroniko bidez lana bidaltzeko mezuan bertan.
o Jasotako lan guztiak batzorde zientifikoko ikuskatzaileei helaraziko zaizkie, eta haiek erabakiko dute, argitalpen-‐batzordekoekin batera, zein lan diren onartuak, batetik, eta bestetik, onartutako lanetatik zein aurkeztuko diren ahoz eta zein poster moduan.
o Gehienez ere ahoz aurkezteko 26 lan aukeratuko dira. Gainerako lan guztiak (gehienak, ziur asko) poster moduan aurkeztuko dira.
Ahoz zer lan aurkeztuko diren erabakitzean, aurkezpenaren ondoren eztabaidarako bidea dakarten lanik kontzeptualenak eta proposamen berrienekoak balioetsiko dira.
Gehienbat ekimen zehatzei buruzkoak diren artikulu deskriptiboak (hala nola inbentarioak, ibilbideak, gidak, argibide-‐taulak, programak eta halakoei buruzkoak) poster formatuan onartuko dira nagusiki.
o Hartutako erabakia posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie egileei, apirilaren 15etik aurrera http://www.geoparkea.com/geologia/ogb-‐sge-‐geoparkea-‐2015 web orrian egongo da esekita, eta hirugarren zirkularrean argitaratuko da, behin betiko programarekin batera.
o Ahozko aurkezpenak editore batek moderatuko ditu, eta hamar minutu iraungo dute; ondoren, beste hamar minutu izango dituzte eztabaidarako.
o Poster moduko lanak ere aurkeztuko dira formalki parte-‐hartzaileen aurrean. Berritasun bat ere izango da sail honetan: pantaila baten bidez aplikazioak (App-‐ak) zuzenean formatu digitalean aurkezteko aukera, hain zuzen. Horrelakoek formatuaren aldetik-‐eta bete beharreko baldintzak biltzarrari buruzko web orrian argitaratuko dira, apirilaren 15a baino lehen. Horretarako, izan ere, jakin beharra daukagu zenbat lan aurkeztuko diren, saioak antolatzeko.
Ondare geologikoari eta geoparkeei buruzko ikastaroa
Ekainak 9an, asteartez, ondare geologikoari eta geoparkeei buruzko ikastaro trinko bat izango da, 8 ordukoa. Kudeaketarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak landuko dira ikastaro horretan: ondare geologikoaren kudeaketarekin lotutakoak, oro har, eta zehazki, geoparkeen jardunarekin lotutakoak. Ikastaroaren edukia bigarren zirkularrean zehaztuko dugu, biltzarraren web orrian, betiere. Ikastaro hau egokia da, batik bat, naturagune babestuetako teknikarientzat, landa-‐garapeneko teknikarientzat, unibertsitatean bigarren edo hirugarren zikloan dabiltzan ikasleentzat, irakasleentzat, turismo-‐agenteentzat eta lana geoparke baten barruan egiten duten agenteentzat.
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015
Irtenaldiak
• Biltzar barneko irtenaldia. Ekainaren 11n.
Euskal Kostaldeko Geoparkea: ondare geologikoaren kudeaketa integralean oinarritutako tokiko garapenerako proiektua.
Antolatzaileak: Asier Hilario, Leire Barriuso, Arantza Aranburu eta Miren Mendia.
Barne daude autobusa, bazkaria eta ekitaldi kulturala.
• Biltzar osteko irtenaldia. Ekainaren 13an.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako geodibertsitatea kudeatzeko estrategia. Inbentarioa, kudeaketa eta balorizazioa.
Antolatzaileak: Manu Monge eta Miren Mendia.
Barne daude autobusa, ongietorriko ekitaldia eta bazkaria.
OHARRA: Bigarren zirkularrean bi irtenaldiei buruzko informazio zehatzagoa argitaratuko da.
Izen-‐emateak
• Izena emateko, jo biltzarraren web orrira http://www.geoparkea.com/geologia/ogb-‐sge-‐geoparkea-‐2015 eta bete Inskripzioa atalean ageriko den orria. Ondoren, sakatu Bidali botoia.
• Izena emateko tasa La Caixa erakundeko kontu-‐zenbaki honetan ordaindu behar da: 2100 4402 71 0200086341. Kontu-‐zenbakiaren onuraduna Geogarapen da.
• Izen-‐ematea egintzat emateko, nahitaezkoa izango da tasa ordaindu izanaren egiaztagiria [email protected] helbide elektronikora bidaltzea, eta egiaztagirian datu hauek ageri beharko dute, gainera: biltzarrean edo dena delakoan parte hartuko duenaren izena + zein kontzeptu ordaindu diren. Adibidez, kontzeptu guztietan izena emanez gero, datu hauek jarri behar dira: Joxe Moxe + ikastaroa + biltzarra + afaria + biltzar osteko irtenaldia.
• Tasa murriztuarekin izena emateko muga-‐eguna 2015eko urtarrilaren 31 da. Antolatzaileontzat garrantzi handikoa da izen-‐emate gehienak egun hori baino lehen egitea, biltzarra zenbaterainokoa izango den jakinda errazago antolatuko baitugu alderdi logistikoa.
• Ezingo da biltzarra hasia dela izenik eman eskudirutan ordainduta.
• Ezinbesteko arrazoiren batengatik (gaixotu egin delako edo horrelako zerbaitengatik) norbaitek ezingo balu biltzarrera etorri, parte-‐hartzaileari itzuli egingo zaizkio ordainduta dituen tasak, baina horretarako, aurrez antolatzaileei egiaztatu egin beharko dizkio idatziz arrazoiak. Norberaren lan-‐jardunean biltzarrera etortzeko agenda-‐eragozpenak sortzea ez da tasak itzultzeko arrazoi izango.
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015
Erakusketak
Biltzarrak dirauen astean, erakusketa piktoriko miresgarri eta zoragarri bat izango da ikusgai Alondegiko areto nagusian: L´ART DE LA GEOLOGIA, Josep Estela argazkilari eta geologoak eta Maria Oms Jané artistak egina.
Ekitaldi sozial eta kulturalak
Biltzarreko ekintzekin batera jarduera sozial eta kulturalak ere izango dira tartean, betiere geoparkearen izatearekin lotuak, Euskal Kostaldearen Geoparkeari buruzko ikuspegi osoago bat izateko.
Amaierako afaria
Biltzarrean parte hartuko duzuen guztiok amaierako afarira ere etortzera animatu nahi zaituztegu. Biltzarreko saioetan lana franko egin ondoren, ondo merezia izango dugu horrelako amaiera informal bat, ezta?
Afarian izateko, beste kontzeptuetan izena ematearekin batera ordaindu behar da tasa. Muga-‐eguna 2015eko ekainaren 8a da.
Informazio gehiago lortzeko eta harremanetarako
www.geoparkea.com/geoparkea2015
Lanak bidaltzeko: [email protected]
Ordainagiriak bidaltzeko edo informazio orokorra lortzeko: [email protected]
Ondare Geologikoaren Batzordearen XI. biltzarra. SGE. Geoparkea, 2015
Antolatzaileak
Babesleak
Zientzia erakundeak eta kolaboratzaileak