lizentziapean banatzen da (aipamena)
TRANSCRIPT
Txosten hau Creative Commons
lizentziapean banatzen da (Aipamena).
Lana edonola ustiatzea baimentzen da, honen ondoriozko lanen sorkuntza barne, eta hauen banaketa ere baimenduta dago ezein murrizketarik
gabe.
Ikerbasque 2007an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz,
bikaintasunezko ikertzaileak erakarri eta talentua berreskuratzeko, eta
horren bitartez, ikerketa zientifikoaren garapenean laguntzeko asmoz.
Horren haritik, Ikerbasqueren eginkizuna Euskadiko zientzia sistema
sendotzea da, ikerketa arloko bikaintasunaren Europa mailako
erreferentziatzat kontsolidatzeaz gain.
Gaur egun, Ikerbasquek talentua erakarri eta berreskuratzeko bi
programa ditu: Research Professor (kontratu mugagabeko ikertzaile
seniorrak) eta 2012an abian jarritako Research Fellow, etorkizun
oparoa duten ikertzaile gazteentzat. Pertsona hauek guztiek Euskadi
osoko unibertsitateetan, BERC zentroetan, IKZetan, ikerketa
biosanitarioko zentroetan eta zentro teknologikoetan lan egiten dute,
eta iaz, ekoizpen zientifiko osoaren %15ean parte hartu zuten.
Ikerbasquek Plan Estrategiko berri bat onartu du aurten 2014-2017
epealdirako, 140 ikertzaile berri kontratatu eta Euskadik zientzia
arloko erreferentziazko eskualdetzat duen mundu mailako
posizionamendua hobetzeko asmoz.
Sarrera ................................................................................................................................................................................... 5
Zientzia Euskadin ............................................................................................................................................................10
Giza-kapitala................................................................................................................................................................10
Emakumeak zientzian ..............................................................................................................................................13
Ikerketaren finantzaketa .........................................................................................................................................17
Errendimendua eta inpaktua ................................................................................................................................21
Espezializazio tematikoa .........................................................................................................................................26
Euskal zientziaren nazioartekotzea ....................................................................................................................28
Transferentzia teknologikoa .................................................................................................................................30
Metodologia eta datuak ..............................................................................................................................................31
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera
[5]
Sarrera
Zientzia gizateriaren erronka kolektibo nagusietako bat da. Ezagutza berria
sortzeak, adimenduenek planteatutako galderei erantzunen bilaketak, talentu
onenak eta finantza-baliabide asko mobilizatzen ditu.
Bibliometriak edo orokorrago, zientziometriak, zientziaren aurrerapena ikerketen
emaitzak trukatzean oinarritzen dela suposatzen du. Aldizkari zientifikoetan
argitaratutako dokumentuak zientziaren aurrerapenaren adierazle gisa hartuz,
posible da zientzia-sistema eta hura osatzen duten eragileen jarraipena egitea,
sendotasun zientifikoak hobeto aprobetxatuz eta landu beharreko ahuleziak
aurkituz.
Ikerbasquek 2010 urtean Ikerboost - Zientzia eta Teknologiaren Euskal Behatokia
jarri zuen martxan, ikerkuntza jarduerei lotutako 50 adierazle baino gehiagorekin;
alegia, ikertzaile, ikerketa-emaitza, ikerketaren pizgarri, teknologiaren transferentzia
edo ikertzaileen hezkuntzarekin erlazionatutako adierazleak. Ikerboost –en zeregin
nagusietako bat urtero Euskadiko Zientziari buruzko txostena argitaratzea da, hots,
Behatokiaren datu esanguratsuenak biltzen dituen dokumentua.
2014 urteko Txostenak 2004-2013 aldia hartzen du eta, beraz, Euskadin abian
jarritako azken Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planen eragina islatzen du.
Lehenengo orriak mundu mailako eta zientzia-ekoizle herrialde nagusien bilakaera
aztertzen dute, euskal zientzia sistemaren tamaina testuinguruan jarriz.
Txostenaren muina, Euskadiko emaitzen inguruan ardaztuta, zazpi ataletan
banatzen da. Lehenengo bi atalak pertsonei buruz hitzegiten dute: alde batetik,
Euskadiko I + G -aren giza kapitala aztertzen da, ikertzaileen, unibertsitateko
irakasleen eta etorkizuneko harrobiaren, hots, doktoregoen, eboluzioa; bestetik,
emakumeek Euskal zientzian duten rolaren analisi zehatzagoa egiten da, generoen
arteko aldea eta karrera zientifikoan aurrera egin ahala ematen diren
ezberdintasunetan hausnartuz.
Hirugarren atala finantzaketaz dihardu, bide batez Euskal Zientzia Sistemako
eragileek dagoeneko amaitu den Europar Batasuneko VII Esparru Programan izan
dituzten emaitzak ebaluatuz.
Azken lau ataletak eragile ezberdinek lortutako emaitzetan, inpaktuan,
espezializazio tematikoan, nazioarteko lankidetzan eta teknologiaren
transferentzian sakontzen dute.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Nazioarteko testuingurua
[6]
Nazioarteko testuingurua
Oraintsu arte, ikerkuntzaren mundu mailako egoera oso-oso homogeneoa zen.
Gertaera zientifiko garrantzitsu gehienak Europan eta Ipar Amerikan ematen ziren.
1973an, Web of Knowledge-k indexatutako ikerketa arloko ia 400.000 argitalpenen
bi heren inguruk G7ko herrialdeetako (Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Erresuma
Batua, Japonia, Frantzia, Italia) egilea zuten.
Gaur egun, hori erro-errotik aldatu da. Munduko ekoizpen zientifikoa etengabe
hazten ari da urtez urte, eta horren haritik, 2013an, ia 2,5 milioi argitalpen indexatu
dira Scopus-en.
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
Mundua 1428825 1579776 1754189 1841329 1941918 2018771 2107939 2214438 2341086 2432850 2499563
0
500000
1000000
1500000
2000000
2500000
3000000
1. Irudia Munduko ekoizpen zientifikoa (Scopus)
Mendebaldeko Europa, Estatu Batuak, Kanada eta Japonia izan ziren zientzia-
ekoizle nagusiak XX. mendean. Azken hamabost urteotan, BRICS izenaz ezagutzen
diren herrialdeek egundoko hazkundea izan dute ekoizpen zientifikoari
dagokionez, zientzia-ekoizle nagusien taldearekin bat eginez.
Gaur egun, dokumentuen erdiek baino ez daukate G7ko egilea, gutxi gorabehera.
Aldaketa hori, hein handi batean, orain arte garapen-bidean zeuden bost herrialde
hauetan –Brasil, Errusia, India, Txina eta Hego Korean– ikerkuntzak izandako
hazkunde azkarraren ondorio izan da. Herrialde hauen inpaktua, Hirsch indizearen
arabera neurtuta (herrialdeak h argitalpen ditu, eta horietako bakoitzak h aipamen
gutxienez), tradizio zientifikoa duten herrialdeena baino txikiagoa da, eta hala ere,
orain gertatzen ari den bateratasun-prozesuaren haritik, mundu mailako egoera
aurreko hamarkadetan baino heterogeneoagoa izango dela aurreikus daiteke, eta
eszenatoki horretan herrialdeek zuzentasun handiagoaz lehiatuko dira lasterketa
zientifikoan.
2,5 milioi dokumentu
indexatuta mundu
osoan 2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera
[7]
Baina ekoizpen zientifikoaren neurria ez da aldagai kritiko bakarra, herrialde batek
munduko zientzian duen inpaktua azaltzeko: berariaz aipatzeko modukoak dira
Herbehereak, Suitza, Kanada edota Australiaren kasuak. Herrialde hauek H indize
altua dute, baina argitalpen-kopuru txiki samarra.
0
200
400
600
800
1000
1200
1400
1600
1800
2000
0
100000
200000
300000
400000
500000
600000
700000
H in
diz
ea
20
13
ko e
koiz
pe
n z
ien
tifi
koa
Ekoizpen zientifikoa 2013 H indizea
2. Irudia Munduko zientzia-ekoizle nagusien ekoizpen zientifikoa eta H indizea (Scopus)
Euskadik munduko eszenatoki honetan duen pisua etengabe haziz joan da azken
hamarkadan, munduko batez bestekoaren gainetik izan dituen hazkunde-tasei
esker. 2013an, Euskadiko ekoizpen zientifikoa munduko ekoizpen zientifiko osoaren
ehuneko 0,19 izan da.
4,16 4,01 4,31 4,32 4,63 4,75 5,05 5,15 5,48 5,740,00
0,05
0,10
0,15
0,20
0,25
0,00
1,00
2,00
3,00
4,00
5,00
6,00
7,00
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
Eusk
adir
en
pis
u e
rlat
ibo
a m
un
du
an
Eusk
adir
en
pis
u e
rlat
ibo
a Es
pai
nia
n
3. Irudia Euskadiren pisua Espainiari eta munduari dagokienez (Scopus)
%5,74 Euskadiko ekoizpen
zientifikoak Estatuko
ekoizpen zientifiko
osoaren gainean duen
portzentajea
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Nazioarteko testuingurua
[8]
Gainera, Espainiako ekoizpen zientifikoa geldituta dagoen une honetan, Euskadiko
ekoizpen zientifikoaren pisuak hazten jarraitu du Espainiako ekoizpen osoaren
barruan. 2013an, Euskadiko argitalpen zientifikoek Estatuko ekoizpen osoaren
ehuneko 5,74 suposatu dute. Hamarkada eskas batean, Euskadiren pisu erlatiboa
ehuneko 1,5 gehitu da.
Munduko espezializazio tematikoari dagokionez (Scopus-ek jakintza-arlo bat edo
gehiago egokitzen dio argitalpen bakoitzari, zein aldizkaritan argitaratu den
gogoan izanda), medikuntza arloko ikerketa da ekoizpen zientifiko handieneko
eremua, eta azken hamarkadan ez da garrantzizko aldaketarik gertatu kontu
honetan. Argitalpen zientifiko guztien %26 baino gehiago medikuntza arloko
aldizkarietan plazaratu da. Bigarren lekuan daude ingeniaritza arloko argitalpenak,
argitalpenen %20 baino gehiagorekin, eta hirugarren postuan biokimika, genetika
eta biologia molekularrarekin lotutako argitalpenak daude (%12).
0
5
10
15
20
25
30
AGRIARTS
BIOC
BUSI
CENG
CHEM
COMP
DECI
DENT
EART
ECON
ENER
ENGIENVIHEAL
IMMU
MATE
MATH
MEDI
MULT
NEUR
NURS
PHAR
PHYS
PSYC
SOCI
VETE
2004 2013*
4. Irudia Munduko zientziaren espezializazio tematikoa (Scopus)
Fisikak, Kimikak, Konputazio-Zientziek eta Materialen Zientziek osatutako diziplina-
multzoak munduko ekoizpen zientifiko osoaren %10 baino gehiago suposatzen du.
Gizarte-Zientziak, Arteak eta Giza-Zientziak, Matematikak, Energia eta bereziki
Konputazio-Zientziak dira azken hamar urteotan pisu erlatiboan hazkunderik
handiena izan duten esparruak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera
[9]
Gizarte-Zientzien eta Giza-Zientzien kasuan, gehikuntza hori, hein handi batean,
argitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio izan daiteke, Scopus bezalako
datu-baseetan ikusgai diren aldizkarien garrantzi gero eta handiagoaren haritik.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala
[10]
Zientzia Euskadin
Euskadiko ikerketa zientifikoa itzel aldatu da urte gutxiren buruan. Gaur egun,
Euskadik gogoan hartzeko moduko ikertzaile-kopurua du bere tamainari
dagokionez, baita ikerketa-zentroen ekosistema dibertsifikatua ere, eta emaitzek
Euskadiren posizio erlatiboa hobetzen duen joera positiboa erakusten dute.
Txosten hau pertsonei eta finantzaketari dagozkien adierazle kuantitatiboen
azterketatik abiatu da. Gure zientzia-sisteman gizon eta emakumeen arteko aukera-
berdintasuna garatzeko zain dagoen kontua izanik, emakumeek euskal
zientziagintzan duten parte-hartzea aztertu da bereziki.
Ondoren, euskal zientziaren errendimendua aztertu da ekoizpen zientifikoarekin
lotutako adierazle bibliometrikoen laguntzaz, ekoizpen horren tamaina, inpaktua,
nazioartekotzea eta espezializazio tematikoa ebaluatzeko.
Giza-kapitala
Euskadiko komunitate zientifikoa nabarmen hazi da azken hamarkada honetan.
Hori bi faktore hauei esker gertatu da: doktore berriak sortzeko gaitasuna duen
unibertsitate-sistema eta Euskadik ikertzaileentzako lan-eremutzat duen
erakargarritasun gero eta handiagoa.
Euskadin doktoratutako pertsona-kopuruak hazten jarraitu du, eta 2012-2013
ikasturtean maximo historikoa lortu du, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko
Unibertsitateak gero eta pisu handiagoa dutela.
202234
200254 251
280 305 328 326364
20
57
29
36 3735
2433 34
57
2
2
2
6 1825 18
15 13
25
0
50
100
150
200
250
300
350
400
450
500
UPV/EHU DEUSTUKO UNIBERTSITATEA MONDRAGON UNIBERTSITATEA
5. Irudia Euskal unibertsitateetan irakurritako doktorego-tesi kopurua (Hezkuntza, Kultura eta
Kirola Ministerioa - TESEO)
446 doktorego tesi irakurri
dira Euskadin 2012-2013
ikasturtean, maximo
historikoa.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala
[11]
Euskadin ikertzen diharduen pertsona-kopurua, biztaleria aktiboaren
portzentajetzat neurtuta, Estatuko eta Europako batez bestekoa baino handiagoa
da, eta herrialde liderrekin parekatzeko joera du, azken urteotan izandako bilakaera
positibo etengabeari esker.
0
0,5
1
1,5
2
2,5
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Luxenburgo
Finlandia
Euskadi
Jeponia
EB 15
Eurogunea
EB 28
Espainia
6. Irudia Ikertzaileen portzentajea (Dedikazio Osoaren Baliokidetasunean) biztanleria aktiboari
dagokionez. (Eurostat)
2012an, Euskadin ikerketa eta garapen arloko jardueretan diharduen langile-
kopurua gehitu egin zen, guztizko ikertzaile-kopurua Dedikazio Osoko
Baliokidetzako (DOB) 12.000 ikertzaile inguruko kopurura hurbilduz. Jarduera
osoaren baliokidetasuna kalkulatzeko, jarduera osoko langileei, zatikako lanaldian
diharduten langileek I+G arloko jardueretan ematen duten denbora gehitu behar
zaio.
9243 951210328
11341 1185812566
13118
1481415559
1660317217 17301 17636
5494,0 5806,7 6294,87142,1 7414,2 7819,7 8145,0
9220,4 9640,110386,2
11070,811283,111771,6
0
2000
4000
6000
8000
10000
12000
14000
16000
18000
20000
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Guztira DOB
7. Irudia Euskadin I+Gko jardueretan diharduten ikertzaileak (Eustat)
11.771 ikertzaile jarduera
osoaren
baliokidetasunean 2012.
urtean.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala
[12]
Pertsona hauek lan egiten duten sektoreei dagokienez, enpresa arloari atxikitako
ikertzaile-kopurua egonkortu egin da, eta gehikuntza ia osoa goi-mailako
irakaskuntzari eta ikerketa zentruei dagokio.
0
2000
4000
6000
8000
10000
12000
14000
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
DOB Enpresan DOB AAPPetan DOB Goi-mailako irakaskuntzan
8. Irudia Euskadiko ikertzaileak gauzatze-sektoreen arabera (Eustat)
Ikertzaileetako batzuek baino ez dute lan egiten ikerketa zientifikoan, eta ez dago
horren inguruko estatistika sendorik. Nolanahi ere, unibertsitatea dugu, zalantzarik
gabe, esparru honetan pertsona-kopururik handiena duen arloa.
UPV/EHU da goi-mailako irakaskuntzako erakunde nagusia irakasle eta ikertzaile
kopuruari dagokionez. 2012-2013 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitateak 4.500
irakasle eta ikertzaile inguru zituen. Euskadiko beste bi unibertsitateek, Deustuko
Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, beste mila irakasle eta ikertzaile
dituzte bien artean.
0
500
1000
1500
2000
2500
3000
3500
4000
4500
5000
2004-2005 2005-2006 2006-2007 2007-2008 2008-2009 2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-2013
UPV/EHU DEUSTU MONDRAGON
9. Irudia IILen (Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Langileak) bilakaera euskal unibertsitateetan
(Hezkuntza Ministerioa)
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian
[13]
Emakumeak zientzian
Munduko zientzia arloan dagoen gizon eta emakumeen arteko aukera-
berdintasunik eza luze eta zabal aztertu da azken urteotan, eta horren ondorioak
eztabaidaezinak dira. Euskadi ez da errealitate horretatik kanpo egon.
Euskadiko ikertzaile-kopuruaren hazkundeak ez du lagundu genero-etena
gainditzen. Zenbait urtetako bateratasun azkarraren ondoren, XXI. mendearen
hasieran Euskadin emakumezko ikertzaile bakoitzeko 2,5 gizonezko ikertzailea
egotea lortu zen, baina ratio hori 0,2 puntu baino ez da hobetu azken hamarkada
honetan. 2012an 1,84 gizonezko ikertzaile zeuden emakumezko ikertzaile
bakoitzeko.
0
0,5
1
1,5
2
2,5
3
0
2000
4000
6000
8000
10000
12000
14000
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012D
OB
eko
G/E
rat
ioa
DO
Be
ko ik
ert
zail
eak
DOBeko gizonezkoak DOBeko emakumezkoak DOBeko G/E ratioa
10. Irudia Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten langileen sexuaren araberako
banaketaren bilakaera (Eustat)
Ehunekotan, ikertzaileen %35 emakumezkoak dira, eta 2004az geroztik ez da
aldaketa handirik izan portzentaje horretan.
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
DOBeko gizonezkoak DOBeko emakumezkoak
11. Irudia Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten JOBeko ikertzaileen sexuaren
araberako banaketaren bilakaera portzentuala (Eustat)
1,84 gizonezko ikertzaile
daude Euskadin
emakumezko ikertzaile
bakoitzeko
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian
[14]
Alde hori ez dator bat ikertzaile-karrera hasi nahian dabiltzan emakumeen
kopuruarekin. Azken hamarkada honetan, doktorego-tesia defendatu duten gizon
eta emakumeen kopuruak antzekoak izan dira. Azken bost ikasturteotako hirutan,
emakumezko doktore berrien kopurua gizonezko doktore berrien kopurua baino
handiagoa izan da euskal unibertsitateetan.
0,00
0,20
0,40
0,60
0,80
1,00
1,20
1,40
1,60
0
50
100
150
200
250
300
350
400
450
G/E
rat
ioa
Do
kto
ratu
tako
pe
rtso
nak
Gizonezkoak Emakumezkoak G/E ratioa
12. Irudia Euskadin doktoratutako pertsonak sexuaren arabera eta gizon/emakumeen ratioa.
(Hezkuntza Ministerioa)
Unibertsitate publikoko irakasle eta ikertzaileen kategoria eta sexuaren araberako
banaketak erakusten duenez, katedradunen %80 gizonezkoak dira, eta alde handia
dago oraindik doktoratzen direnen eta irakasle edo ikertzailetzat kontsolidatzen
direnen artean. Ratioak antzekoak dira txosten honetan aztertutako epealdi osoan.
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80
Beste batzuk
Urgazlea - Doktore urgazlea
Kolaboratzailea
Elkartua - Osasun ZZetako elkartua
Kontratatutako doktorea
Titularra
Katedraduna
Gizonezkoak Emakumezkoak
13. Irudia Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, UPV/EHUn
(Hezkuntza Ministerioa)
213 emakume doktoratu
ziren Euskadin 2011-
2012 ikasturtean, 194
gizonen aldean.
%78 UPVEHUn gizonen esku
dauden katedren
portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian
[15]
Unibertsitate pribatuei dagozkien datuek (irakasle eta ikertzaile kopuru txikiagoa
dute) banaketa parekatuagoa erakusten dute. Irakasle elkartuen portzentajean
dugu salbuespen bakarra: %80 ingurukoa.
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80
Lagintzailea
Doktore urgazlea
Kolaboratzailea
Elkartua
Kontratatutako doktorea
Agregatua / Titularra
Zuzendaria / Ohikoa / Katedraduna
Gizonezkoak Emakumezkoak
13b Irudia Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, Euskadiko
unibertsitate pribatuetan (Hezkuntza Ministerioa)
Karrera zientifikoan lana uzten duten emakumeen fenomeno hau argi eta garbi
atzeman daiteke ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketan.
Txosten honetarako, BERC eta IKZ zentroetako ikertzaile-kopuru osoari buruzko
azterketa egin da, eta horren arabera, 2014ko maiatzean, zentro horiek 1.053
pertsona kontratatuak zituzten (UPV/EHUn dauden adskripzio bikoitzeko langileak
barne). Zentro bakoitzeko kategoriak bost taldetan banatu dira: doktoregoko
ikasleak, laborategi propiorik zuzentzen ez duten doktorego-ondoko ikertzaileak,
talde edo laborategi propioak zuzentzen dituzten ikertzaile seniorrak, eta
zentroetako zuzendaritza zientifikoetako kideak. Ikertzaile bisitariak eta antzekoak
“Beste ikertzaile batzuk” delako atalean sartu dira. Zentroetako langile guztiak
sexuaren arabera sailkatu dira.
Emakumezkoak gehiengo dira doktoregoko ikasleen artean, baina haien pisu
erlatiboa goitik behera murrizten da ikerketa-karreran aurrera egin ahala. Gutxiago
izan ohi dira, doktoregoa amaitu ondoren, zientzian jarraitzen duten
emakumezkoak, eta galerarik handiena, posizio egonkorrak kontsolidatu eta
laborategi eta ikerketa-talde propioak zuzentzerakoan gertatzen da.
%75 gizonen esku dauden
senior posizioak BERC
eta IKZ zentroetan.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian
[16]
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80
Beste ikertzaile batzuk
Doktore-aurrekoa
Doktore-ondokoa
Seniorra
Zuzendaritza
Gizonezkoen portzentaia Emakumezkoen portzentaia
14. Irudia BERC eta IKZ ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketa, kategoria eta sexuaren arabera
(Ikerbasque)
Karrera zientifikoak kontsolidatzeko zailtasun horien berezko ondorio gisa,
ikerketa-zentroetako zuzendaritza zientifikoetan gizonezkoak dira nagusi. BERC eta
IKZ zentroetan, zuzendaritza karguen %87 gizonezkoen esku daude gaur egun.
%87
%13
Gizonezkoak Emakumezkoak
15. Irudia BERC eta IKZ zentroetako zuzendaritza zientifikoaren banaketa sexuaren arabera
(Ikerbasque)
BERC eta IKZ zentroak nahiko erakunde berriak dira: zentro hauetako gehienek
bost-hamar urte daramate jardunean. Hala ere, askoz ere erakunde aspaldikoagoen
ereduak errepikatzen dituzte, arazo hau zientzia-sistema osoaren zeharkako arazoa
dela frogatuz.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa
[17]
Ikerketaren finantzaketa
Euskadi da Ikerketan eta Garapenean BPGaren portzentajerik handiena zuzentzen
duen autonomia erkidegoa. Ekonomiako ziurgabetasuna nagusi den egungo
testuinguruan, I+Gan %2 baino gehiago inbertitu zuen autonomia erkidego bakarra
izan zen 2012an.
0,00
0,50
1,00
1,50
2,00
2,50
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Euskadi
Nafarroa
Madril
Katalunia
Espainia
Gaztela eta Leon
Andaluzia
Valentzia
Kantabria
Aragoi
Asturias
Errioxa
Galizia
Murtzia
16. Irudia I+G arloko gastuaren portzentajea BPGari dagokionez (INE)
Finantzaketa hau ez da soilik zientziara mugatzen. Innobasqueren arabera,
Euskadiko jarduera-mixak erakusten duenez, 2012an, gastu horren %14 baino ez
zen zuzendu oinarrizko ikerketara.
13% 11% 13% 12% 13% 16% 13% 14%
37% 43% 42% 43% 45% 42% 50% 47%
50% 46% 45% 45% 42% 42% 37% 39%
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012
Funtzesko ikerkuntza Ikerkuntza aplikatua Garapen teknologikoa
17. Irudia Euskadiko jarduera-mixa (Eustat)
%14 Euskadin 2012an
oinarrizko ikerketara
bideratutako I+G arloko
gastuaren portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa
[18]
Kopuru hori finantzaketa publikoa (tokikoa, estatukoa eta nazioartekoa) eta
pribatuaren artean bana daiteke. Oinarrizko ikerketa, bere izaeragatik,
Administrazio Publikoek finantzatzen dute nagusiki.
Europako funtsek gero eta garrantzi handiagoa dute Euskadiko I+Garen
finantzaketan, eta sistemaren sendotasunaren adierazletzat ere erabil daiteke,
finantzaketa hori lehiaketa-deialdietan lortzen baita nagusiki.
2013an VII. Esparru-Programa (VII. EP) amaitu zen, 2007-2013 epealdiari zegokiona.
Innobasquek 2020rako Koaderno Estrategikoan bildutako datuen arabera,
Euskadiko erakundeek 904 proiektutan parte hartu eta 460,65 milioi euroko
finantzaketa lortu dute.
0,00
0,10
0,20
0,30
0,40
0,50
0,60
0,70
0,80
0,90
1,00
0
50
100
150
200
250
300
350
400
450
500
Eusk
adir
en
par
te-h
artz
ea
eh
un
eko
tan
Mili
oi
eu
ro
Euskadik lortutako milioi euroak Euskadiren parte-hartzea ehunekotan
18. Irudia Euskadik Esparru-Programetan duen parte-hartzearen bilakaera (Iturria: Innobasque)
Gainera, Euskadiren parte-hartzeak, programaren aurrekontu osoaren
portzentajetzat neurtuta, goranzko joerari eutsi dio, Europako Batzordeak VII.
Esparru-Programarako esleitu duen aurrekontu osoaren %1era hurbildu delarik.
Esparru-Programako arlo tematikoen edo azpi-programen araberako banaketari
dagokionez, nanozientziak, nanoteknologia, materialak eta produkzio-metodo
berriak (NMP) biltzen dituen arloa izan zen finantzaketarik handiena lortu zuena,
bereziki arlo honen eta zentro teknologikoen (Tecnalia eta IK4) espezializazioaren
arteko bat-egiteari esker.
Garraioa, IKTak eta Energia izan ziren Euskadin finantzaketa gehien lortu zuten
beste esparruak; lehenengoak 70 milioi euro, eta beste biek 50 milioi inguru.
460,65 milioi euro lortu dituzte
euskal erakundeek VII.
Esparru-Programan.
NMP Nanozientziak,
nanoteknologiak,
materialak eta
produkzio-metodo
berriak (NMP) dira VII.
Esparru-Programan
finantzaketarik handiena
lortu duen arloa.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa
[19]
0
20
40
60
80
100
120
19. Irudia Euskadiren parte-hartzea VII. EPan, gai/azpi-programen arabera, milioi eurotan
(Iturria: Innobasque)
Bestalde, Euskadik garrantzi handiko finantzaketa (47,5 milioi euro) lortu zuen VII.
EPko PEOPLE programan. Honen haritik, Ikerbasquek COFUND ekimenetan
lortutako arrakasta (19 milioi euro baino gehiago 4 ekimenetan), Tecnaliak eta
Bizkaia Xede-k lortutako COFUND laguntzak, eta unibertsitateei (bereziki
UPV/EHUri), zentro teknologikoei, IKZei eta BERC zentroei emandako Mari Curie
laguntzak nabarmendu behar dira nagusiki.
Ikerbasque
Unibertsitateak
ZZTT
IKZ
BERC
Bizkaia Xede ETE Osasun sektorea
20. Irudia Euskadik People programan lortutako funtsen banaketa (Iturria: Innobasque)
ERC Grants-en kasua
Europako Ikerkuntza Kontseiluaren (ERC) laguntzek sostengua ematen diote
ezagutzaren mugetatik harantzago ikerketa-lanean jarraitu nahi duten edozein
nazionalitate eta adinetako ikasleei. ERCek kontzeptu ez-konbentzional eta
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa
[20]
berritzaileak txertatzen dituzten maila zientifiko handiko proposamenak bultzatzen
ditu [ERC, 2012].
Zientzia-arlo guztiak barne hartzen dituzten laguntza horiek lortzeko arrakasta bera
ere bikaintasunaren adierazlea da, horietan erabilitako ebaluazio-prozesu
zorrotzaren haritik.
Espainia zazpigarren postuan dago lortutako ERC Grants laguntza-kopuruari
dagokionez: 253 proiektu guztira, Italiak lortutako kopuruaren oso antzekoa, eta
Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Herbehereak eta Suitzaren atzetik.
983
614570
393332
258 253 253
163 152105 82 70 41 38 37 39 34 14 10 9 6 3 3 2 2 1 1
0
200
400
600
800
1000
1200
Erre
sum
a B
atu
a
Ale
man
ia
Fran
tzia
He
rbe
her
eak
Suit
za
Ital
ia
Esp
ain
ia
Isra
el
Sue
dia
Be
lgik
a
Au
stri
a
Dan
imar
ka
Fin
lan
dia
No
rve
gia
Hu
nga
ria
Gre
zia
Irla
nd
a
Po
rtu
gal
Po
lon
ia
Txe
kiar
Err
ep
ubl
ika
Zip
re
Turk
ia
Bu
lgar
ia
Esto
nia
Eslo
ven
ia
Kro
azia
Isla
nd
ia
Leto
nia
21. Irudia Emandako ERC Grants laguntzak herrialdeka (Iturria: European Research Council)
Euskadik 13 ERC Grant ditu gaur egun (4 Advanced Grants, 1 Consolidator Grant
eta 8 Starting Grants). Kopuru hau dexente txikiagoa da, euskal zientzia-sistemari
tamainaz egotzi beharko litzaiokeena baino. Laguntza horietatik hamar, laguntza
guztien %77, Ikerbasque ikertzaileek eskuratu dituzte.
0
1
2
3
4
5
6
7
UPV/EHU nanoGUNE IKZ biomaGUNE IKZ BCBL BCAM bioGUNE IKZ
Ikerbasque ikertzaileak Gainerakoak
Figura 22 Erakundeek Euskadin emandako ERC Grants laguntzak (ERC)
13 ERC Grants laguntza
ditu Euskadik gaur egun.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[21]
Errendimendua eta inpaktua
Hamarkada eskas batean, Euskadiko ekoizpen zientifikoa bikoiztu egin da, 2004tik
2012ra %144 hazi delarik. Hazkundea nabaria izan arren, hobetzeko tarte
esanguratsua da oraindik, beherago agertzen diren datuen azterketak erakusten
duenez.
16841902
22532429
2785
3161
3580
3975
44564637
0
500
1000
1500
2000
2500
3000
3500
4000
4500
5000
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
23. Irudia Euskadiko ekoizpen absolutuaren bilakaera (Scopus)
Euskadi seigarren autonomi erkidegoa da ekoizpen-bolumen absolutuari
dagokionez (24. Irudia), 2009an Gaztela eta Leon gainditu ondoren, eta bosgarren
Autonomi Erkidegoan bihurtzeko zorian dago, Euskadiko ekoizpen zientifikoa
Galiziakoa baino erritmo biziagoan hazten ari baita azken urteotan. Azken
bosturtekoan izandako joeran erabateko aldaketarik gertatu ezean, datorren
urtean, Euskadi bosgarren autonomia erkidegoa bilakatuko da ekoizpen zientifiko
absolutuan.
2113821024
12759
9426
4788 4637 3975 3272 2602 2532 2462 2078 1975 1575 1275 1104 441
0
5000
10000
15000
20000
25000
24. Irudia Autonomia Erkidegoetako ekoizpen zientifikoa 2013an (Scopus)
Produktibitateari dagokionez, mila biztanleko dokumentu-kopuruetan neurtuta,
Euskadi ekoizpen absolutuan baino postu bat beherago dago, zazpigarren postuan
4.637 Scopus-ek 2013an
indexatutako Euskadiko
argitalpen zientifikoak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[22]
alegia. Emaitza horren zergatian faktore hauek aipa daitezke: CSICen hedapena
(Madril, Aragoi, Kantabria, Katalunia eta Asturias dira CSIC zentro gehien dituzten
Autonomia Erkidegoak biztanle kopuruarekin alderatuta), erkidego bakoitzaren
espezializazio tematikoa (medikuntzak pisu erlatibo handiena duen lekuetan
produktibitatea handiagoa izan ohi da, argitalpen-dinamikaren eraginez), eta
zenbait autonomia erkidegotako unibertsitate-sistema handi samarrak.
0
0,5
1
1,5
2
2,5
3
3,5
Estatuko batez bestekoa
25. Irudia Produktibitatea Autonomia Erkidegoen arabera, 2013an: Argitalpenak / mila
biztanleko (Scopus/INE)
UPV/EHU da Euskadiko erakunde zientifiko nagusia, 2013an Scopus-en
indexatutako 2.453 argitalpen zientifiko zituela. Ondorengoak ospitaleak eta lehen
mailako arreta-zentroak dira, 785 argitalpenekin, eta teknologia-zentroak (Tecnalia
eta IK4 aliantza).
18
18
39
43
45
47
54
56
74
78
82
89
89
114
184
236
241
289
320
785
2453
0 500 1000 1500 2000 2500
Achucarro
BCMaterials
energiGUNE IKZ
BC3
Biofisika Unitatea
BioCruces
BCBL
Polymat
Mondragon Unibertsitatea
bioGUNE IKZ
nanoGUNE IKZ
BCAM
biomaGUNE IKZ
BioDonostia
Materialen Fisika Zentroa CFM
Deustuko Unibertsitatea
DIPC
IK4
Tecnalia
Osasun sektorea
UPV/EHU
26. Irudia Erakunde nagusiek Euskadiko ekoizpen zientifikoan duten parte-hartzea (Scopus)
7.a Euskadiren posizioa
biztanleko ekoizpen
zientifikoari dagokionez.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[23]
Horien ondoren daude BERC zentroak, Deustuko eta Mondragon unibertsitateak,
IKZak eta, lehendabiziko aldiz, BioDonostia eta BioCruces ikerketa biosanitarioko
institutuak (BioDonostiak 100 argitalpeneko marka gainditu du estreinako aldiz).
Eragile desberdinak sektoreen arabera taldekatuz gero, unibertsitateek Euskadiko
zientzia-ekoizpen osoaren %60 berenganatzen dute, eta horien atzetik, osasun
arloko ikerketa eta zentro teknologikoak daude. Azken urteotan, euskal zientzia-
sisteman gero eta garrantzi handiagoa duten eragile berriak sortu dira (BERC eta
IKZ zentroak). BERC zentroetako batzuk (DIPC, Materialen Fisika Zentroa eta
BioFisika Unitatea) BERC programa eratu aurretik sortutakoak dira. 2004ko zientzia-
ekoizpena zentro hauei dagokie.
58,55
22,39
11,888,43
0,24
59,74
16,9312,98 12,40
4,68
0,00
10,00
20,00
30,00
40,00
50,00
60,00
70,00
Unibertsitateak Osasun sektorea
Zentru Teknologikoak
BERC IKZ
2004
2013
27. Irudia Sektore desberdinetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera (Scopus)
BERC eta IKZ zentroen ekoizpen zientifikoari erreparatuz gero, guztiek antzeko
ereduari jarraitzen diotela egiazta dezakegu (DIPCek eta CSIC-UPV/EHU Materialen
Fisika Zentroak izan ezik, BERC kategoria hartu aurretik sortu baitziren). Zentro
horietako batzuk urteko 100 argitalpen zientifikoko mugatik hurbil daude.
0
50
100
150
200
250
300 DIPC
Materialen Fisika Zentroa CFMBCAM
biomaGUNE IKZ
nanoGUNE IKZ
bioGUNE IKZ
Polymat
BCBL
Biofisika Unitatea
BC3
energiGUNE IKZ
Achucarro
BCMaterials
28. Irudia BERC eta IKZ zentroetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera (Scopus)
%60 Unibertsitate-sistemak
Euskadiko ekoizpen
zientifikoan duen parte-
hartzea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[24]
Ekoizpen zientifikoaren inpaktua
Ekoizpenaren bolumena emaitza zientifikoen aipamenarekin eta ondoriozko
oihartzun eta nabaritasunarekin lotzen baldin badugu, askoz ere argiago atzeman
daiteke nazioarte mailako ikusgaitasuna.
Ondoko irudian, zirkuluek eskualde bakoitzaren 2013ko ekoizpen zientifiko osoa
adierazten dute; ardatz horizontalak ekoizpena biztanle-kopuruarekin alderatuta
(2013), eta ardatz bertikalak inpaktu normalizatua, dokumentuak zein aldizkaritan
argitaratu ziren gogoan izanda. ICONO-FECYTek azken balio honetarako emandako
datuak 2011. urtekoak dira eta, seguruenik, ez dute islatzen euskal zientziaren
bilakaera.
29. Irudia Ekoizpen zientifikoaren inpaktua eta produktibitatea Autonomia Erkidegoetan,
2013an (Scopus, FECYT)
Irudi honetan ezin hobeto ikus daiteke Euskadik produktibitatean egindako
aurrerakada, eskualde liderretatik gero eta hurbilago jartzen gaituena.
Argitaratutako zientziaren kalitatearen beste adierazle bat, lanak argitaratu dituzten
aldizkarien inpaktua da. Aldizkariak inpaktuaren arabera antolatzen dira zenbait
indizeren laguntzaz, inpaktu-faktorea deritzona edota Scimago ikerketa-taldeak
urtez urte argitaratzen duen SJR delakoa tarteko direla.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua
[25]
Indize hauetako kuartil gorenean kokatutako aldizkariak dira komunitate
zientifikoan inpakturik handiena dutenak.
51,38%
47,67%50,54% 49,81% 49,13% 50,34% 49,10%
52,17%54,27% 54,70%
0,00%
10,00%
20,00%
30,00%
40,00%
50,00%
60,00%
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
30. Irudia SJReko lehen kuartileko argitalpenen portzentajea (Scopus, Scimago-k
emandako SJR balioekin)
Euskadik portzentaje egonkorra mantendu du azken hamarkada honetan: artikulu
zientifikoen erdiak, gutxi gorabehera, arlo bakoitzeko inpaktu handieneko
aldizkarien %25ean argitaratu dira.
Lehen sinatzailea Euskadiko erakunderen bati atxikitako pertsona bat duten
argitalpenen portzentajeari dagokionez, azken urteotako beheranzko joera
alderantzikatu da, eta horrenbestez, gaur egun, Euskadiko erakundeak partaide
dituzten argitalpenen ia %65en lehen edo bigarren egilea gure Erkidegoan ikertzen
diharduen pertsona bat da.
69,92% 68,20%65,87% 64,21% 64,42%
61,27% 60,71% 58,88%62,54% 64,70%
0,00%
10,00%
20,00%
30,00%
40,00%
50,00%
60,00%
70,00%
80,00%
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
31. Irudia Argitalpenetako lidergoaren portzentajea (Scopus)
%54 Euskadiko argitalpen
zientifikoak SJReko
lehen kuartileko
aldizkarietan.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Espezializazio tematikoa
[26]
Espezializazio tematikoa
Scopus datu-baseak kategoria bat edo gehiago esleitzen dio argitalpen zientifiko
bakoitzari, zein aldizkaritan argitaratu den gogoan izanda. Kategoria hauek,
diziplina bakoitzak zientzia-sistema baten barruan duen pisu erlatiboa eta
espezializazio erlatiboa neurtzeko balio dute.
Euskadin, Medikuntza, Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientziak, Kimika eta
Biokimika, Genetika eta Biologia Molekularra dira, zalantza-izpirik gabe, pisu
handiena duten arlo tematikoak. Banaketa hau bere horretan mantendu da azken
hamarkada honetan.
Gizarte-Zientziak, Arteak eta Giza-Zientziak, Matematikak, Energia eta bereziki
Konputazio-Zientziak dira, azken hamar urteotan pisu erlatiboan gehien hazi diren
arloak. Gizarte-Zientzien eta Giza-Zientzien kasuan, gehikuntza hori, hein handi
batean, argitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio izan daiteke, Scopus
bezalako datu-baseetan ikusgai diren aldizkarien garrantzi gero eta handiagoaren
haritik. Dinamika hauek antzekoak dira mundu osoan.
0,00
5,00
10,00
15,00
20,00
25,00
30,00
AGRIARTS
BIOC
BUSI
CENG
CHEM
COMP
DECI
DENT
EART
ECON
ENER
ENGIENVIHEAL
IMMU
MATE
MATH
MEDI
MULT
NEUR
NURS
PHAR
PHYS
PSYC
SOCI
VETE
2004 2013*
32. Irudia Ekoizpenaren banaketa Scopus arlo tematikoen arabera (Scopus)
%7,22 Scopus-ek Gizarte
Zientzietan sailkatutako
aldizkarietan kaleratu
diren argitalpenen
portzentajea.
[27]
Gure zientzia-sistemaren bereizgarritasunak aztertu ahal izateko, interesgarria da
diziplina bakoitzak munduko batez bestekoaren aldean duen pisu erlatiboko
desberdintasunak bereiztea.
Kategoria tematiko bakoitzak Euskadiko zientzia-ekoizpenean duen pisuari
erreparatuz eta kategoria horrek munduko ekoizpenean duen pisuarekin alderatuz
gero, gure Erkidegoak batez bestekoaren gainetik garatuak dituen arloak detekta
ditzakegu.
Euskadi Fisikan, Materialen Zientzietan, Kimikan eta, neurri txikiago batean,
Ekonomian eta Erabaki-Zientzietan espezializatuta zegoen duela hamar urte, eta
horrela jarraitu du geroztik ere. Bestalde, 2004an, Euskadik pisu erlatiboa txikiagoa
zuen Neurozientzietan, Psikologian, Energian, Ingeniaritza Kimikoan eta Giza-
Zientzietan, eta orain pisu erlatibo handiagoa du arlo horietan guztietan. Datu
hauek azken urteotako politika zientifiko eta teknologikoko estrategiekin eta
esparru horietan lanean diharduten erakundeen (IKZ eta BERC zentroak)
sorrerarekin lotuta daude. Giza-Zientzien pisu handiago hori, arestian azaldu den
bezalaxe, agitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio da, neurri batean.
Gizarte-Zientzietan, Erizaintzan, Enpresan, eta Biokimikan, Genetikan eta Biologia
Molekularrean ere, Euskadiko zientzia-ekoizpenak dexente gora egin du, munduko
batez bestekoarekin parekatuz edo nabarmen hurbilduz.
0
0,5
1
1,5
2
2,5
Ch
em
istr
y
Ph
ysic
s an
d A
stro
no
my
Mat
eri
al S
cien
ce
Ne
uro
scie
nce
Psy
cho
logy
Ch
em
ical
En
gin
eeri
ng
Ene
rgy
Art
s an
d H
um
anit
ies
He
alth
Pro
fess
ion
s
De
cisi
on
Sci
ence
s
Eco
no
mic
s, E
cono
me
tric
s an
d F
inan
ce
Nu
rsin
g
Envi
ron
me
ntal
Sci
ence
Mat
he
mat
ics
Soci
al S
cie
nces
Bio
che
mis
try,
Ge
neti
cs a
nd
Mo
lecu
lar …
Me
dic
ine
Co
mp
ute
r Sc
ien
ce
Agr
icu
ltu
ral a
nd
Bio
logi
cal S
cie
nces
Imm
un
olo
gy a
nd
Mic
rob
iolo
gy
Eart
h a
nd
Pla
ne
tary
Sci
ence
s
Engi
ne
eri
ng
Ph
arm
aco
logy
, To
xico
logy
an
d …
Bu
sin
ess
, Man
age
men
t an
d A
cco
unti
ng
De
nti
stry
Mu
ltid
isci
plin
ary
Ve
teri
nar
y
2004 2013* Mundua
33. Irudia Euskadiko espezializazio tematikoa, munduarekin alderatuta (Scopus)
Neuro Duela hamar urte,
Euskadi ez zegoen
espezializatuta
Neurozientzietan, ezta
Psikologian, Energian,
Ingeniaritza Kimikoan,
Giza-Zientzietan eta
Osasun Publikoan ere,
baina orain bai.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Euskal zientziaren nazioartekotzea
[28]
Euskal zientziaren nazioartekotzea
Euskadin etengabe gehitu da azken hamarkada honetan beste herrialde batzuetako
erakundeekin batera lantzen diren argitalpen zientifikoen portzentajea, 2008az
geroztik ehuneko hamar puntutik gorako jauzi ikusgarria eman delarik. 2013an,
Euskadin landutako argitalpenen %47,10 beste herrialde batzuetako erakundeekiko
lankidetzaz gauzatu da.
28,91%30,95% 30,67%
32,54% 33,52%36,23%
39,01% 39,23%41,70%
47,10%
0,00%
5,00%
10,00%
15,00%
20,00%
25,00%
30,00%
35,00%
40,00%
45,00%
50,00%
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013*
34. Irudia Nazioarteko lankidetzan gauzatutako argitalpenen portzentajea (Scopus)
Estatuko lankidetza-harreman handieneko erakundeei erreparatuz gero, elkarrean
artean landutako argitalpen-kopuruetan neurtuta, oso lankidetza aktiboa atzeman
daiteke estatu mailako Medikuntzaren arloan: erakunde gehienak, hiri nagusietako
unibertsitate gutxi batzuk izan ezik, Espainia osoko ospitaleak dira.
0 20 40 60 80 100 120 140 160
Hospital Regional Universitario Carlos Haya
Institute Catala Oncologia
Hospital Ramón y Cajal
Hospital Universitario Virgen del Rocio
Universidad de Oviedo
Hospital Universitario La Paz
Hospital Clinico San Carlos de Madrid
Hospital General Universitario Gregorio Marañon
Hospital Universitari de Bellvitge
Universidad de Zaragoza
Universidad Complutense Madrid
Universidad Autonoma de Madrid
Hospital 12 Octubre
Universitat de Valencia
Hospital Universitari Vall d'Hebron
Universidad Autónoma de Barcelona
Hospital del Mar
Hospital Clinic Barcelona
Universidad de Navarra
Universitat de Barcelona
35. Irudia Lankidetza-harreman handieneko Euskaditik kanpoko erakundeak
(estatukoak): elkarren arteko argitalpenak 2013an (Scopus)
%47,1 beste herrialde
batzuetako
erakundeekin landutako
argitalpenen
portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Euskal zientziaren nazioartekotzea
[29]
Ikuspegia mundu osora zabalduz gero, Euskadin ikertzen diharduten pertsonekiko
lankidetza-harreman handienak dituzten herrialdeak Estatu Batuak eta Europako
zientzia-ekoizle nagusiak dira. Lehenengo bost postuak (Estatu Batuak, Erresuma
Batua, Alemania, Frantzia eta Italia) ez dira aldatu azken hamarkada honetan.
123
124
126
136
169
351
397
463
481
526
0 100 200 300 400 500 600
Estatu Batuak
Erresuma Batua
Alemania
Frantzia
Italia
Herbehereak
Suedia
Danimarka
Belgika
Errusia
36. Irudia Lankidetza-harreman handieneko herrialdeak: elkarren arteko argitalpenak 2013an (Scopus)
Lankidetza-hitzarmen handieneko nazioarteko erakundeen azterketak estatuko
erakundeen inguruko azterketaren antzeko ikuspegia eskaintzen du, medikuntza
arloko ikerkuntzarekin eta unibertsitate handi batzuekin estu-estu lotutakoa.
0 10 20 30 40 50 60 70 80
CNRS Centre National de la Recherche Scientifique
University of Manchester
Technische Universitat Munchen
University of Sidney
Ecole Polytechnique Federale de Lausanne
Centro Per lo Studio e la Prevenzione Oncologica
Hellenic Health Foundation
German Institute of Human Nutrition
International Agency for Research on Cancer
Umea universitet
Nationa Institute of Public Health and Environment
Aarhus Universitet
Fondazione IRCCS Instituto Nazionale del Tumori, Milan
Universita degli Studi di Napoli Federico II
University of Oxford
German Cancer Research Center
University Medical Center Utrecht
Imperial College London
University of Cambridge
Inserm (Institut national de la santé et de la recherche médicale)
37. Irudia Lankidetza-harreman handieneko nazioarteko erakundeak: elkarren arteko
argitalpenak (Scopus)
AEB Euskadin ikertzen
diharduten pertsonekin
lankidetza handiena
duen herrialdea
Amerikako Estatu
Batuak (AEB) dira; 526
argitalpen herrialde
horretako erakundeekin
batera landu dira
2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Transferentzia teknologikoa
[30]
Transferentzia teknologikoa
Ezagutza berriaren sorkuntza da zientziaren helburu nagusia. Ezagutza berri hori
era askotara azalera daiteke: prestakuntza handiagoko gizarteak, argitu gabe
zeuden galderetarako erantzunak edota gizartearen erronkei aurre egiteko tresna
eta teknologia berriak.
Patenteak dira emaitza hauetako batzuen neurri kuantitatiboa. Patenteek
ezagutzatik teknologiara egiten den transferentzia islatzen dute.
Patenteen ekoizpenari dagokionez, Espainiako Patente eta Marken Bulegoak
(OEPM) PCT (Nazioarteko Patente Eskaera) bidez egindako 217 patente-eskaera
erregistratuak ditu Euskadin 2013an, azken urteotako kopururik handiena.
13 24 18 15 20
25
3626
15
3620
2532
20
38
84
66 86
62
72
48 3237
40
51
0
50
100
150
200
250
2009 2010 2011 2012 2013
V. Beste eremu batzuk
IV. Ingeniaritza mekanikoa
III. Kimika
II. Tresnak
I. Ingeniaritza elektrikoa
38. Irudia Euskadik eskatutako PCT patenteak (OEPM)
217 patente eskaera PCTren
bitartez 2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[31]
Metodologia eta datuak
Euskadiko Zientziari buruzko 2014ko Txostenak 2004-
2013 epealdia biltzen du, eta adierazle bibliometriko
eta sozioekonomikoak erabiltzen ditu euskal zientzia
sistemaren eta Estatuko nahiz munduko
panoramarekin duen loturaren irudi osoa islatzeko
asmoz.
Bibliometria edo era globalago batez zientziometria
deritzonaren aburuz, zientziaren aurrerapena ikerketa
emaitzen trukaketan oinarrituta dago. Literatura
zientifikoak ezagutza zientifikoaren aurrerapena, I+G
arloko produktibitatea eta honen nazioarteko inpaktua
islatzen dituzten adierazleak eskaintzen dizkigu. Honek,
sektore zientifiko eta teknologikoen antolaketa,
indexatutako argitalpenak eta patenteak bezalako
iturrietatik abiatuta aztertzeko aukera ematen digu,
zientziaren eragileak eta hauen hartu-emanak eta
joerak identifikatzeko asmoz.
Txosten honetan, dokumentuak aipatzen ditugunean,
nazioarteko datu-baseetan eta bereziki Scopus-en
indexatuta daudenei buruz hitz egiten dugu.
Beste giza-esparru batzuetan bezalaxe (e.b., ingurune
sozioekonomikoko BPG), zientziometrian ere,
ikertzailearen, ikerketa-unitatearen, erakundearen,
eskualdearen edota estatu eta nazioarteko
testuinguruaren posizio erlatiboari erantzun erraza
emateko moduko adierazleak identifikatu nahi dira.
Zientzia-arlo desberdinen artean dagoen aldea da
eremu honetako oztoporik handiena, baita emaitza
zientifikoen datuak jasotzeko sistemen berezko
mugapena ere (batez ere nazioarteko datu-baseetan),
oso zatika biltzen baitute zientziaren arloko argitalpen
eta biltzarren espektro zabala, bereziki, Gizarte-
Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Giza-Zientzien
esparruan.
Estaldura hori zatikakoa izan arren, komunitate
zientifiko-teknologikoan erabilpen eta ospe handiena
lortu duten baliabideak biltzen ditu, mundu osoko
testuinguru zientifikoaren gaineko eraginak barne.
Web of Science-n (WoS) eta Scopus-en bildutako
datu-baseak dira izan ohi dira era honetako
ikerketetan erabilitako informazio-iturriak.
WoS-ek aldizkari zientifiko nagusietako 9.000 mila
izenburutik gorako informazioa biltzen du, eta
erreferentziazko tresna bihurtu da mundu osoan
informazioa berreskuratu eta zientziari buruzko
ebaluazio-ikerketak egiteko. Scopus-ek, aldiz,
indexatutako 15.000 aldizkari biltzen ditu eta
nazioarteko erakunde nagusiek aintzakotzat jotzen
duten iturri bibliometrikoa bilakatu da.
Aztertutako gaiei dagokienez, Scopus-ek ahalegin
berezia egin du Zientzia, Teknologia eta Medikuntza
arloetan, baita Psikologian, Soziologian eta Ekonomian
ere, Gizarte-Zientzien esparruan. Orohar, Scopus-ek
WoS-ek baino estaldura zabalagoa eskaintzen du,
Hizkuntzan, Literaturan, Filosofian eta Teologian izan
ezik.
Web of Science-k indexatutako aldizkari guztien %25
estaltzen du, gutxi gorabehera, eta Scopus-ek, %50
[Scimago, 2006]. Hala ere, bi datu-baseak erabiliz
lortutako emaitzek elkarren arteko lotura sendoa dute,
eta bata eta bestearen artean, nazioarteko ikerkuntza
arloko ekoizpenaren irudi fidagarri eta inklusiboa
eskaintzen dute.
1. Taula
Arlo zientifikoen estaldura orokorra nazioarteko
indizeetan [Moed, 1988]:
Arloa Estaldura
Biokimika eta Biologia Molekularra
%80
Biologia eta Gizaki Zientziak
Kimika
Medikuntza Klinikoa
Fisika eta Astronomia
Fisika eta Kimika Aplikatua
%60-80
Animali eta Landare Biologia
Psikologia eta Psikiatria
Geozientziak
Medikuntza eta Osasun Zientziak
Matematikak
%40-60 Ekonomia Zientziak
Ingeniaritzak
Gizarte Zientziak
<%40
Giza Zientziak eta Arteak
Zientzia-arloen arabera, argitalpen eta aipamen tasak
asko aldatzen direnez, unibertsitateak eta, analogiaz,
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[32]
nazioak heterogeneoegiak dira konparazio zehatzak
egiteko [Collins, 1985]. Horrez gain, zientzia-arloek ez
dute hesi iragazgaitzik, gaiak bata bestearen gainean
gainjartzen baitira.
Behar-beharrezkoa da aurkeztutako adierazleen
oinarrizko hiru ezaugarriak kontuan izatea [Moreno,
2004]:
Partzialtasuna
Horietako bakoitzak egiten ari den
ebaluazioaren alderdi bakarra erakusten du.
Bateratasuna
Adierazle guztiek bat egiten dute ebaluatzen
ari den jarduerari buruzko ezagutza ona
emateko, eta horren haritik, ezagutza
zatikakoa izateko arriskuari aurre egiteko,
behar besteko adierazle kopurua erabiltzea
gomendatzen da.
Erlatibotasuna
Eskaintzen duten informazioa aztertutako
diziplinari dagokio eta ezin da beste diziplina
batzuetarako erabili, beste komunitate-
zientifikoen argitalpen ohiturak desberdinak
direla frogatu baita.
Datu bibliometrikoak 2014ko ekainean eguneratu dira.
Datu-baseen berenezko funtzionamendu-dinamikaren
ondorioz, 2013. urteko datuak behin-behinekoak dira
eta izartxo batez (*) markatuta daude, oraindik
dokumentu berriak indexa daitezkeelako, betiere
2013ko ekoizpen osoa handitzeko, ez txikitzeko.
Adierazle sozioekonomikoak erakunde publikoek
(Eustat, Estatuko Estatistika Institutua, Hezkuntza
Ministerioa, Espainiako Zientzia eta Teknologia
Fundazioa) emandako serie estatistikoen laguntzaz
antolatu dira. Adierazle bakoitzaren datuen jatorria
dagokion irudian zehaztu da.
BERC eta IKZ zentroetako genero-azterketarako datuak
zentro bakoitzaren webgunetik atera dira 2014ko
maiatzean eta ekainean.
ADIERAZLEAK
1. adierazlea - Munduko ekoizpen zientifikoa.
Scopus-en indexatutako dokumentu guztiak, urte
bakoitzeko.
2. adierazlea - Munduko zientzia-ekoizle nagusien
ekoizpen zientifikoa eta H aurkibidea.
Ekoizpen zientifikoa, 2013 urtean zehar argitaratutako
dokumentuetan, gutxienez herrialdeeko erakunde
bateko egile bat dutenak. H indizeak, herrialde
horretako h dokumentuek gutxienez h aipamen jaso
dituztela adierazten du.
3. adierazlea - Euskadiren pisua Espainiari eta
munduari dagokienez.
Munduko eta estautko ekoizpen osoan, gutxienez
Euskadiko erakunde bateko ikertzaile bat duen
ekoizpenak suposatzen duen ehunekoa.
4. adierazlea - Munduko zientziaren espezializazio
tematikoa.
Munduko ekoizpen osotik Scopus-ek (dokumentua
argitaratu duen aldizkariaren arabera) kategoria zehatz
bati esleitu dizkion dokumentuek suposatzen duten
ehunekoa. Argitalpen bakarra hainbat kategorietan
agertu daiteke aldi berean.
5. adierazlea - Euskal unibertsitateetan irakurritako
doktorego-tesi kopurua.
Euskadiko unibertsitate bakoitzan defendatutako
doktorego tesiak, ikasturte bakoitzeko, Hezkuntza,
Kultura eta Kirol Ministeritzaren (HKKM) TESEO
doktorego tesien datu-basearen arabera.
6. adierazlea - Ikertzaileen portzentajea (Dedikazio
Osoaren Baliokidetasunean) biztanleria aktiboari
dagokionez.
I+G ekiintzetan diharduten ikertzaileek (kopuru hori
ateratzeko, batura hau egin behar da: lanaldi
osoko langileak, gehi lanaldi-zatikoak I+Gko
jardueretan aritzen diren denbora-zatiak) eskualde
edo herrialde bakoitzeko biztanlego aktiboan
suposatzen duten ehunekoa, Eurostat-en datuen
arabera.
7. adierazlea - Euskadin I+Gko jardueretan
diharduten ikertzaileak.
Datuen iturri den Eustat-en definizioa jarraituz,
“jakintza, produktu, prozesu, metodo eta sistemak
sortzeko edo asmatzeko lanetan diharduten
zientzialari edo ingeniariak dira. Hor sartuta daude,
berebat, ikerlarien lanaren alderdi zientifiko eta
teknikoak planifikatu eta kudeatzen lan egiten
duten kudeatzaile eta administratzaileak, bai eta
I+Gko jarduerak egiten dituzten graduatu ondoko
ikasleak ere”. GUztirako datua pertsonna kopurua
erakusten du, eta DOB zenbakiak Dedikazio
Osoaren Baliokidetasunean erakusten du (Ikus. 6.
Adierazlearen azalpena).
8. adierazlea - Euskadiko ikertzaileak gauzatze-
sektoreen arabera.
DOB ikertzaileak (Ikus. 6. Adierazlearen azalpena),
Eustat-ek Frascati gidaliburua jarraituz esleituriko
sektoreen arabera.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[33]
9. Adierazlea - IILen (Irakaskuntza eta Ikerkuntzako
Langileen) bilakaera euskal unibertsitateetan.
Euskadiko unibertsitate bakoitzeko Irakaskuntza eta
Ikerkuntzako Langile kopurua, HKKMko datuen
arabera.
10. adierazlea - Euskal Autonomia Erkidegoan
I+Gan diharduten langileen sexuaren araberako
banaketaren bilakaera.
Euskadiko DOB ikertzaileak (Ikus 6. adierazlearen
azalpena), sexua eta urtearen arabera. Ratioa ikertzaile
gizonezkoen kopurua ikertzaile emakumezkoen
kopuruagatik zatituz lortzen da.
11. adierazlea - Euskal Autonomia Erkidegoan
I+Gan diharduten DOBeko ikertzaileen sexuaren
araberako banaketaren bilakaera portzentuala.
Euskadiko DOB ikertzaileak (ikus 6. adierazlearen
azalpena) sexua eta urtearen arabera, guztiaren
ehuneko bezala.
12. adierazlea - Euskadin doktoratutako pertsonak
sexuaren arabera eta gizon/emakumeen ratioa.
Euskadiko unibertsitate bakoitzean defendatutako
doktorego tesiak, ikasturtearen eta sexuaren arabera,
HKKMaren TESEO datu-baseko datuen arabera. Ratioa
doktorego gizonezkoen kopurua doktorego
emakumezkoen kopuruagatik zatituz lortu da.
13. adierazlea - Ikertzaile eta irakasleen banaketa
kategoria eta sexuaren arabera, UPV/EHUn.
UPV/EHUko Irakaskuntza eta Ikerkuntza Langileen
ehuneko banaketa kategoriaren arabera, HKKMaren
datuen arabera.
13b adierazlea - Ikertzaile eta irakasleen banaketa
kategoria eta sexuaren arabera, Euskadiko
unibertsitate pribatuetan.
Euskadiko unibertsitate pribatuetako Irakaskuntza eta
Ikerkuntza Langileen ehuneko banaketa kategoriaren
arabera, HKKMaren datuen arabera. Kategoria
bakoitzeko ehunekoak unibertsitate bietako langile
guztien gehiketatik ateratzen da.
14. adierazlea - BERC eta IKZ ikerketa-zentroetako
ikertzaileen banaketa, kategoria eta sexuaren
arabera.
BERC eta IKZ zentruetako langileen multzoa bost maila
ezberdinetan banandu da: Doktorego aurrekoak
(doktorego ikasleak), Doktoratu ondokoak (ikerketa-
taldeak ardurapean ez dituzten doktoreak), senior
(ikerketa-taldeen arduradunak diren edo autonomía
zientifiko sosoa duten doktoreak), Zuzendaritza
(zentruko zuzendaritza zientifikoaren parte diren
ikertzaileak) eta Beste ikertzaile batzuk (langile
bisitariak, egonaldi laburrak, ikerketa-laguntzaileak).
Maila bakoitzeko sexuen araberako ehunekoen
banaketa erakusten da.
15. adierazlea - BERC eta IKZ zentroetako
zuzendaritza zientifikoaren banaketa sexuaren
arabera.
BERC eta IKZ zentruetako zuzendaritza zientifikoaren
sexuaren araberako banaketa.
16. adierazlea - I+G arloko gastuaren portzentajea
BPGari dagokionez.
Erreferentzi urtean, enpresako ikerketa-unitate edo -
zentroaren barruan, zientzi ikerketako eta teknologi
garapeneko jardueretan eginiko gastuak dira, diruen
jatorria edozein dela ere. Zentrotik at baina barruko
I+G lanei laguntzeko eginiko gastuak ere sartzen dira.
Autonomi Erkidego bakoitzeko Barne Produktu
Gordinaren (BPG) ehuneko bezala aurkezten dira
Instituto Nacional de Estadística-ren (INE) datuak.
17. adierazlea - Euskadiko I+G+b arloko jarduera-
mixa.
Aktibitate-mota bakoitzeko gastua I+Gko gastu
osoaren bezala adierazten da, Enpresa, AAPPen eta Goi
Irakaskuntzako gastuak gehituz, Eustat-eko datuak eta
definizioak erabiliz.
- Funtsezko edo oinarrizko ikerketa: zientzi
jakintza berriak lortzeko helburuz egindako
lan originalak. Xede nagusia ez da helburu
edo aplikazio praktiko espezifiko bat.
- Ikerketa aplikatua: zientzia- edo teknika-
jakintza berriak lortzeko helburuz egindako
lan originalak. Xede nagusia helburu
praktiko jakin bat da.
- Teknologi garapena: dauden jakintza
zientifikoez baliatzea, material, gailu,
produktu, prozedura, sistema edo zerbitzu
berriak sortzeko edo lehendik zeudenetan
funtsezko hobekuntzak egiteko. Hor sartzen
da prototipoak eta ereduzko instalazioak
egitea.
18. adierazlea - Euskadik Esparru-Programetan
duen parte-hartzearen bilakaera.
Euskadiko erakundeek Europar Batasuneko Esparru
Programa ezberdinetan lortutako finantzaketa (milioi
eurotan), eta honek programaren aurrekontu osoaren
zein ehuneko suposatzen du.
19. adierazlea - Euskadiren parte-hartzea VII. EPan,
gai/azpi-programen arabera, milioi eurotan.
Euskadiko erakundeek VII. Esparru Programan arlo eta
subprograma bakoitzean guztira lortutako funtsak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[34]
20. adierazlea - Euskadik People programan
lortutako funtsen banaketa.
Erakunde/sektore bakoitzak VII. Esparru Programako
People programan lortutako funtsen guztien zein
ehuneko lortu du.
21. adierazlea – Emandako ERC Grants laguntzak
herrialdeka.
ERC Grant guztiak (Starting, Consolidator, Advanced,
Sinergy, PoC) 2007-2013 aldian Host Institution-aren
herrialdearen arabera.
22. adierazlea - Erakundeek Euskadin emandako
ERC Grants laguntzak.
Euskadiko egungo ERC Grant dirulaguntzak
erakundearen arabera, dirulaguntza lortu eta gero
Euskadira etorritakoak kontuan ere izanik.
23. adierazlea - Euskadiko ekoizpen absolutuaren
bilakaera.
Gutxienez Euskadiko erakunde bateko ikertzaile batek
sinatutako Scopus-en indexatutako dokumentuen
kopurua, urteen arabera.
24. adierazlea - Autonomia Erkidegoetako ekoizpen
zientifikoa 2013an.
Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko
ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako
2013an argitaratutako dokumentuen kopurua.
25. adierazlea - Produktibitatea Autonomia
Erkidegoen arabera, 2013an: argitalpenak / mila
biztanleko.
Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko
ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako
2013an argitaratutako dokumentuen kopurua,
Erkidegoko biztanlegoaz(INEko datuekin) zatituta.
26. adierazlea - Erakunde nagusiek Euskadiko
ekoizpen zientifikoan duten parte-hartzea.
Erakundeko gutxienez ikertzaile batek sinatutako
Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako
dokumentuen kopurua, dokumentu kopuru handienak
dituzten erakundeetan. Ikertzaile bakar batek hainbat
erakundeetako sinadurak izan ditzakenez, dokumentu
bera hainbat erakundeetako kopurura gehitu daiteke.
27. adierazlea - Sektore desberdinetako ekoizpen
zientifikoaren bilakaera.
2004 eta 2013 urteetako ekoizpen zientifikoa, zeinetan
gutxienez sektoreko erakunde bateko ikertzaile baten
sinadura agertzen da. Unibertsitate sektorean
UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko
Unibertsitatea agertzen dira. Osasun sektoreak
ospitaleak, osasun-zentroak eta Osasun Ikerketa
Zentruak hartzen ditu barne. Zentru Teknologikoen
sektorean Tecnalia eta Ik-4ko zentruak hartzen ditu,
eta BERC eta IKZ sektoreetan kategoria hori duten
zentruak.
Dokumentu bakar batek hainbat erakundeetako
hainbat ikertzaileen sinadurak izan ditzakenez,
dokumentu bera hainbat sektoreetako kopurura gehitu
daiteke.
28. adierazlea - BERC eta IKZ zentroetako ekoizpen
zientifikoaren bilakaera.
Urteroko ekoizpen zientifikoa, zeinetan gutxienez
ikertzaile batek zentruko sinadura duen. Dokumentu
bakar batek hainbat erakundeetako hainbat
ikertzaileen sinadurak izan ditzakenez, dokumentu
bera hainbat zentruetako kopurura gehitu daiteke.
29. adierazlea - Ekoizpen zientifikoaren inpaktua
eta produktibitatea Autonomia Erkidegoetan,
2013an.
Adierazle honek hiru aldagai erakusten ditu: borobilen
azalerak ekoizpen zientifiko osoa erakusten
du(Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko
ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako
2013an argitaratutako dokumentuen kopurua), ardatz
bertikalak inpaktu normalizatua (erkidego bakoitzaren
inpaktu zientifikoa, munduko batez-bestekoarekiko)
eta argitalpenak milaka biztanleko (ekoizpen osoa
INEko datuen biztanlegoaz zatituta).
30. adierazlea - SJReko lehen kuartileko
argitalpenen portzentajea.
Euskadiko argitalpen zientifikoen artean Scimago
Journal Rank-eko (SJR) lehen %25ean sailkatutakoak,
argitaratutako aldizkariaren arabera.
31. adierazlea - Argitalpenetako lidergoaren
portzentajea.
Ekoizpen zientifiko osoan, lehen egileak gutxienez
Euskadiko erakunde bateko sinadura duen
argitalpenen ehunekoa.
32. adierazlea - Ekoizpenaren banaketa Scopus arlo
tematikoen arabera.
Euskadiko ekoizpen zientifiko osoaren zein ehuneko
suposatzen dute Scopus-ek gai-kategoria bakoitzean
sailkatutako argitalpenak, argitaratutako aldizkariaren
arabera. Aldizkari bat hainbat kategorien barne egon
daiteke, eta ondorioz dokumentu bakoitza hainbat
kategoriatan egon daiteke.
33. adierazlea - Euskadiko espezializazio tematikoa,
munduarekin alderatuta.
Kategoria bakoitzak mundo mailan suposatzen duen
ehunekoa eta Euskadin suposatzen duen ehunekoaren
arteko erlazioa.
34. a
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak
[35]
dierazlea - Nazioarteko lankidetzan gauzatutako
argitalpenen portzentajea.
Euskadi ekoizpen zientifiko osoaren zein ehunekotan
gutxienez atzerriko erakunde baten sinadura duen
egile bat agertzen da, urtearen arabera.
35. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko
Euskaditik kanpoko erakundeak (estatukoak):
elkarren arteko argitalpenak 2013an.
Estatu mailan 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez
erakuden horretakko egile baten sinadura) argitalpen
zientifiko gehien izandako 20 erakundeen zerrenda,
ekoizpenaren datuarekin.
36. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko
herrialdeak: elkarren arteko argitalpenak 2013an.
2013 urtean elkarlaneko (gutxienez herrialde horretako
erakunde bateko egile baten sinadura) argitalpen
zientifiko gehien izandako 10 herrialdeen zerrenda,
ekoizpenaren datuarekin.
37. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko
nazioarteko erakundeak: elkarren arteko
argitalpenak.
Mundu mailan 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez
erakuden horretakko egile baten sinadura) argitalpen
zientifiko gehien izandako 20 erakundeen zerrenda,
ekoizpenaren datuarekin.
38. adierazlea - Euskadik eskatutako PCT patenteak.
Eskatutako nazioarteko (PCT) patenten kopurua,
urtearen eta esparruaren arabera, Espainiako Patente
eta Marka Bulegoaren (OEPM) arabera.