mari zikin
TRANSCRIPT
MARI ZIKIN
• Behin batean, ama batek bi alaba zituen: Gaxi eta Milia.
• Gaxik etxeko lan guztiak egiten zituen; Milia, berriz, oso alferra zen.
• Aldameneko etxean ezteiak ziren. Gaxi eta Milia ezteietara joateko prestatzen ari ziren.
• Baina Gaxiri amak erran zion:- Zuk ez duzu joan behar. Etxean lana egin behar duzu.
• Gaxi negarrez gelditu zen.
• Ama eta Milia, ederki apaindurik, ezteietara joan ziren.
• Atetik Miliak erran zion Gaxiri:
- Ongi pasa!
• Erreka ondoan jarri zen sagarra jateko eta negar egiten zuen.
• Gosetu zen Gaxi etxeko lanak egiten eta sagar bat jatera baratzera atera zen.
• Errekako uretan andre eder bat azaldu zen, ile luze ederra zuen eta zillarezko jantziak.
• Andreak, irribarrez, hau galdetu zion Gaxiri:- Zer duzu, neska, negarrez egoteko?
• Gaxi beldurtu egin zen, baina andreak beldurrik ez izateko erran zion.
- Errekan bizi den Lamia naiz – erran zion.
- Ezteietara joan nahi al duzu? – galdetu zion Lamiak.
- Bai, baina ez dut jantzirik – erantzun zion, triste, Gaxik.
- Nik emango dizkizut jantzi politak.
• Ur ttantta batzurekin Gaxi busti zuen Lamiak eta bere jantzi itxusiak urrezko eta zilarrezko soineko bihurtu ziren.
• Zapata ederrak eman zizkion eta ezteietara joan zen.
• Han printzearekin dantza egin zuen.
• Bere soineko politak ezkutatu zituen eta beti bezala jantzi zen.
• ilunabarrean etxera itzuli zen.
• Hurrengo egunean, Gaxi ezteietara joan zen berriz, bere soineko ederrarekin.
• Eta bezperan bezala, printzearekin dantza egin zuen.
• ilundu zuenean, presaka eta korrika joan zen etxera eta bidean zapata bat galdu zuen.
• Erregearen semeak, printzeak, zapata aurkitu zuen.
• Eta zapata horren jabearekin ezkonduko zela erran zuen.
• Euskal Herriko neska guztiek probatu zuten zapata; baina inori ez zitzaion ongi heldu.
• Azkenean Miliak, behatz guztietan min hartuz, sartu zuen zapata oinean.
• Printzeak ezteietan baino itxusiago zegoela neska hura pentsatu zuen.
• Baina amak erran zion huraxe zela ezteietan ikusi zuen neska eta berarekin ezkondu behar zuela.
• Printzea lorategira atera zen paseatzera.
• Eta han txoritxo batek Miliak ez zeukala ongi zapata erran zion. Zapata hura Miliaren ahizparena zela.
• Beraz, zapata probatu zioten Gaxiri eta ederki zeukan.
• Gainera, printzea ezteietako neska bera zela konturatu zen.
• Eta oso pozik zegoen.
• Ezkondu egin ziren biak eta oso zoriontsu izan omen ziren.