martinelli - ekoizleei bisitak
TRANSCRIPT
BERTAKO
EKOIZLEEI
BISITAK
2016ko apirilaren 23a
Beriain (Navarra)
Testua - Garbiñe (1271 bazkide zenbakiduna)
Antolatzailea- Kontsumo Arduratsuaren Taldea
PASTA MARTINELLI
Beriaingo Pasta Martinelli,
ekonomia sozialean oinarritzen den
mikrokooperatiba da. 2013an hasi zuten
ibilbidea Maximiliano eta Robertok pasta
artisau eta ekologikoa egin eta
banatzeko helburuz.
Produktu ekologikoak, bertakoak eta
ekoizpen jasangarrikoak kontsumitzeko
erabaki pertsonala abiapuntu hartuta,
urrats bat gehiago eman eta ekoizpenari
ekitea erabaki zuten.
Pasta Martinelli Nafarroako Ekonomia
Alternatibo eta Solidarioaren Sarearen
parte da eta gainera Som Energiako
bazkide ere bada, pastaren
ekoizpenerako beharrezkoa den energia,
energia berriztagarria izanik.
Joan den apirilaren 23an eginiko bisitan, Robertok tailerra erakutsi eta
pasta egiteko eta banatzeko prozesuaren berri eman zigun.
Pasta egin, ontziratu eta gordetzeko prozesu guztia tailerrean bertan
egiten dute eta horretarako tailerra hainbat ataletan banatuta
daukate:
- Irin ekologikoaren biltegia
- Oratzeko makina
- Lehortzea
- Ontziratzea
- Produktuaren irteerako biltegia
- Banaketa
Irin ekologikoaren biltegia:
Ekoizpen ekologikoko irinak erabiltzen dituzte:
Semola zuria eta integrala, Huescakoa.
Espelta irina, Arguedasekoa (Nafarroa)
Zekale irina, Arguedasekoa (Nafarroa)
Khorasan gari irina, Albacetekoa
Oratzeko makina:
Orea egin eta
pastari forma
emateaz arduratzen
den tresna da.
Orearen osagaiak
irina eta ura baino
ez dira, mota
batean izan ezik,
honi Espirulina alga
ere gehitzen baitzaio
(Galiziakoa).
Oreak ez darama bestelako aglutinatzailerik eta forma emateko
brontzezko Trefila erabiltzen dute, berorik erabili gabe, eta ekoizpen
industrialean ez bezala, testura porotsua lortzen dute. Izan ere ekoizpen
industrialean forma emateko besteak beste beroa eta tefloizko trefilak
erabiltzen dituzte.
Lehortzea: Lehortze prozesua motela da, 40ºC-tik beherako tenperaturan
eta gutxi gorabehera 14 ordu irauten du lehortzeak.
Ontziratzea: Duela gutxi ontziratzeko makina eskuratu eta prozedura
automatizatu dute, ordura arte ontziratzea eskuz egiten baitzuten baskula
eta palatxo bidez.
Produktuaren irteerako biltegia: Ontziraturiko produktua kutxetan
gordetzen da, eskariak jasotzeko zain.
Banaketa: Ez dute ez banatzaile ez merkatalguneekin lanik egiten.
Kontsumitzailea zuzuenean ezagutzea nahiago dute, kontsumitzaileen
gustuak hobeto ezagutzeko. Gainera, banaketaz ere beraiek arduratzen
dira, beti ere urrutiegi ez bada.