martxoko ahoz aho
DESCRIPTION
Hementxe martxoko alea. - Korrika, takarraran...TRANSCRIPT
2013ko martxoa Ahoz aho
Dagoeneko hasi gaitezke beroketak egiten, konturatu or-
duko hementxe izango dugu eta Korrikaren 18. edizioa. Da-
torren martxoaren 14an Andoainen hasi eta Euskal Herri
osoa pausoz pauso ibili ondoren, hamar egun beran-
duago Baionara helduko da euskararen aldeko laster-
keta.
Hemen ikus dezkezuen bezala, hilaren 21ean, goizean
goiz igaroko da Atxabaltako kaleetatik. Aukera pa-
regabea, ahal dutenentzat, lanera sartu aurretik edo
lanetik irten eta gero korrikaldi-
txoa egiteko!
Beti bezala baina, kilometroz ki-
lometro aurrera doan euskararen
aldeko lasterketa honek, gure
laguntza behar du. Duela bi urte,
diru mordo bat batu genuen Co-
preciko kideon arten. Aurtengoan ere lortuko dugu
beste horrenbeste egitea, ala?
Horretarako, eta guztion borondate ona eskertzeko as-
moz, kilometroen erosketa zozketa moduan planteatu
dugu aurtengoan eta korrikako materiala izango da zoz-
ketatuko duguna. Kontseilu sozialeko ordezkariek
izango dituzte kilometroak erosteko dirua biltzeko txartel-
txoak, 2 edo 5 €koak. Txartelarekin batera, zozketan
parte hartzeko zenbakiak lortuko dituzue.
Bestalde, aurrerago ere zehaztuko dugu hitzordua Copre-
ciko ordezkaritza ere hantxe egoteko, euskararen aldeko mezua eramango
duen testiguaren atzean korrika egiteko. Guztion artea, baietz gainditu duela bi
urteko kopurua!
Eta gogoratu, EMAN EUSKARA ELKARRI!!! www. korrika.org
Ika, ika, ika, hemen dator KORRIKA!!!
Aipatu bezala, txoko hau erabi-liko dugu urte honetan zehar antolatuko diren ekintzen berri emateko.
Urteurrena gogoratzeko, Co-preci bisitatzen duten bezeroe-kin argazkiak ateratzen ari gara. Baina ez bakarrik bezero-ekin! Hementxe duzue Copre-ciko langile ohiez osatutako koadrila.
Horretaz gain, urtez urte Co-preci hazten ikusi duen herriari ere egin nahi dio bere ekarpena Coprecik. Izan ere, Aretxabale-tako udaletxe eta eragileekin batera urtean zehar egingo di-ren ekintza ezberdinak egiteko bere prestutasuna erakutsi baitu Coprecik.
Elkarlan horren emaitza zeha-tza oraindik definitu gabe ba-dago ere, Informazioa zehaztu ahala izango duzue horren be-
Danielen lehenengo abizena italia-
rra da eta bigarrena euskalduna.
Bera Kolonbiako Pasto izeneko
hiritik dator (oso ezagunak dira
hango inauteriak) eta han Eraso
abizena “arrunta dala oso” esan
digu. Zortzi urte daramatza Arra-
saten eta animatu da euskaraz
“egun on!” eta beste hitz batzuk
erabiltzera. Bera, hondarren trata-
menduaz arduratzen da Coprecin.
“Nire ametsa, Kolonbian
motorren tailer propioa martxan ipintzea da”
Zer da Euskal herritik gehien harritu
zaituena?
Hasieran jendearekin harremanak iza-
tea ez zen erraza. Hemengo hotza
ere, jasanezina da batzuetan eta dau-
kazuen antolakuntzak ere, zentzu po-
sitiboan harritu nau.
Goizetan “egun on” erabiltzen duzu.
Ezagutzen dituzu beste hitz ba-
tzuk?
Tipikoenak: eskerrik asko, agur… Poliki
-poliki ari naiz hitzak ikasten eta ikasi-
takoa erabiltzen.
Kolonbian, gazteleraz gain, ba-
daude beste hizkuntza batzuk?
Badago “Cauca” izeneko departa-
mentu bat eta indigenek, ez bakarrik
hizkuntza, euren autogobernua, ohitu-
rak eta bizimodu propioa ere manten-
tzen dute.
Gaurkoen, testuingurua apro-
betxatzea pentsatu dugu.
Korrika, presaka.
Eskerrik asko!
Gaurkoan baliabide berri bat
erakutsi nahi dizuegu. Asko-
tan, ezjakintasunagatik edo
inguruko hizkuntzen eragina-
gatik, beste hizkuntzak era-
biltzen ditugu esaera edo
atsotitzak esateko.
Maite Goñiren proiektu berria
da esaerajatorrak.com eta
bertan euskarazko esamol-
deak bilduko dira.
Izango duzue horren
berri txoko honetan!
Badakigu asko botatzen duzula han
utzitako familia.
Bai, janaria desberdina da baina mol-
datzen naiz. Hotzari aurre egitea ere
gogorra da. Baina gauzarik gogo-
rrena, dudarik gabe, emazte eta se-
meekin ez egotea da.
Nire ametsa, dirua lortu eta Kolon-
biara itzultzea da, bertan motorren
tailer propioa martxan jartzeko.
Eta, Copreci-ri buruz zer?
Antolakuntza asko ikusten da. Ni
ondo konpontzen naiz bertako langi-
leekin eta hori oso inportantea da ni-
retzako. Oso gustura nago.
Eskerrik asko Dani!
“Nire ametsa, Kolonbian
motorren tailer propioa martxan ipintzea da”
EROSITAKO PREZIOAN...
Zoritxarrez, gutako askok ikusi ahal izan dugu honako ziurtagiri hau.
Bai, duela gutxi, Lan Arriskuen prebentziorako kanpainako kideak
izan genituen hemen (gogoratuko duzue Copreci kanpoan egon ze-
n kamioia).
Esan beharra
dago, jaso
ditugula zu-
etako asko-
ren kexak
f o r m a z i o a
euskaraz ja-
sotzeko au-
kerarik ez
zelako egon eta hurrengo baterako jasoak geratu dira. Hala ere,
inondik inora espero ez genuena iritsi zen ondoren gure eskuetara.
Formazioa jaso izana jasotzen zuen ziurtagiria. Kasu honetan, edu-
kia elebitan bidali dute baina euskarazko bertsioa benetan lotsaga-
rria da.
Guk geuk ere egin izan diegu itzulpen “bitxiei” txokoa berripaper
honetan, baina ziurtagiri honetako itzulpena euskarari irain egitea
dela deritzogu.
Eskertu behar dizuegu beraren edukia bideratu izana eta esan nahi
dizuegu, dagoeneko jarri garela harre-
manetan ziurtagiria bideratu dutenekin,
mesedez, euskaraz ere behar den be-
zala idazteko. Eta espero dugu, Dña.
Pilar Collantesek “Gral. Zuzendaria Osa-
lan”-ek ere kontuan hartuko duela hu-
rrengo baterako.