mutua informazioa 22 zbk

8
Legeak 2012 azaroa 22 zbk. Auzilariak errekurritu al dezake lanarloko juridiskzioaren epai bat, bertan absolbitu eta kondenatu ez badute ? Legeak Lan istripuen edo gaixotasun profesionalen (LI/GP) tarifan egindako aldaketen aurrerapena Diputatuen Kongresuaren osoko bilkuran 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren irizpena onartu dute. Izapidetzeak Senatuan jarraituko du. Bertan aldaketarik egiten ez bada, testua behin betiko onartuko da, baina zuzenketarik txertatuz gero, Kongresura itzuliko da, diputatuek osoko bilkuran aldaketa horiek berresten edo ezeztatzen dituzten erabakitzeko. Gaur egun Jostailu seguruak eroseko dekalogoa Atal honetan, Mutualiak, gizartearekin konprometituta dagoen erakundea den aldetik, haurrentzako jostailuak erosterakoan kontuan hartu beharreko gomendio batzuk eskaintzen dizkizu, jostailuen salmenta handitzen den garai honetan are garrantzitsuagoak direnak. Aholkuak Etxeko langileentzako segurtasun gomendioak Prestazioak Zer bitarteko erabili daitezke prestazio ekonomiko bat eskatzeko? Prebentzioa Mutualiak ADI proiektua babesten jarraituko du 2012 2013 ikasurtean

Upload: mutualia

Post on 10-Mar-2016

223 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

Mutualiaren Mutua Informazioa 22 zbk (2012ko azaroa)

TRANSCRIPT

Page 1: Mutua informazioa 22 zbk

Legeak2012 azaroa 22 zbk.

Auzilariak errekurritu al dezake lan­arlokojuridiskzioaren epai bat, bertan absolbitu eta kondenatuez badute ?

LegeakLan istripuen edo gaixotasunprofesionalen (LI/GP) tarifanegindako aldaketen aurrerapenaDiputatuen Kongresuaren osoko bilkuran2013rako Estatuko Aurrekontu OrokorrenLege Proiektuaren irizpena onartu dute.Izapidetzeak Senatuan jarraituko du. Bertanaldaketarik egiten ez bada, testua behinbetiko onartuko da, baina zuzenketariktxertatuz gero, Kongresura itzuliko da,diputatuek osoko bilkuran aldaketa horiekberresten edo ezeztatzen dituztenerabakitzeko.

Gaur egunJostailu seguruak eroseko dekalogoaAtal honetan, Mutualiak, gizartearekinkonprometituta dagoen erakundea denaldetik, haurrentzako jostailuak erosterakoankontuan hartu beharreko gomendio batzukeskaintzen dizkizu, jostailuen salmentahanditzen den garai honetan aregarrantzitsuagoak direnak.

AholkuakEtxeko langileentzako segurtasungomendioakPrestazioakZer bitarteko erabili daitezke prestazioekonomiko bat eskatzeko?

PrebentzioaMutualiak ADI proiektua babesten jarraituko du 2012­2013 ikasurtean

Page 2: Mutua informazioa 22 zbk

2012 azaroaLegeakLan istripuen edo gaixotasun profesionalen (LI/GP) tarifan egindakoaldaketen aurrerapenaDiputatuen Kongresuaren osoko bilkuran 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren irizpena onartu dute. Izapidetzeak Senatuan jarraituko du. Bertanaldaketarik egiten ez bada, testua behin betiko onartuko da, baina zuzenketarik txertatuz gero, Kongresura itzuliko da, diputatuek osoko bilkuran aldaketa horiek berrestenedo ezeztatzen dituzten erabakitzeko.

Kongresuan onartutako proiektuan LI/GP­en kotizaziorako tarifa aldatu zen, hamabigarren azken xedapenean. Lotura honetan duzue, 395.orrialdean:http://www.congreso.es/docu/pge2013/PGE­ROM/doc/L_13_A_1.PDF

I. Koadroko kotizazio motei dagokienez, hona hemen aldaketak:

869 EJSNri dagokion epigrafe berriak –86 epigrafe orokorrak baino kotizazio tasa handiagoak ditu– ospitaleratze jarduerak, medikuntzaorokorreko eta espezializatuko mediku jarduerak eta odontologiako jarduerak ez diren osasun jarduerak barne hartzen ditu. Aurrekoa aintzathartuta, besteak beste, fisioterapia, naturopatia, podologia, erradiodiagnosi eta anbulantzia jarduerak izango dituzte kotizazio handiagoak.II. koadroari dagokionez, e) hizkia ezabatu da. Horretan, bada, bidaiariak garraiatzeko ibilgailu orokorretako eta merkantziak garraiatzeko 3,5tm­tik beherako karga balioduneko ahalmena duten ibilgailuetako gidariak sartzen dira. Hemendik aurrera, enpresaren edo langileautonomoaren jarduera ekonomikoaren tasen arabera kotizatuko dute. Horiek ez badatoz bat 494 ezohikoarekin (errepide bidez merkantziengarraioa eta mudantza zerbitzuak), hain zuzen ere kotizazio tasa handiagoak dituenarekin, 49 EJSN aplikatuko da, e) okupazioak zituenkotizazio tasa berberekin.l

María Luisa Ortiz, Gai Juridikoetako zuzendaria

Page 3: Mutua informazioa 22 zbk

2012 azaroaLegeak

Auzilariak errekurritu al dezake lan­arloko juridiskzioarenepai bat, bertan absolbitu eta kondenatu ez badute ?Gure antolamendu juridikoak, oro har, ez du baimentzen lan auzibide batean parte hartu etaauzialdian kondenatuak izan ez diren aldeek errekurtsorik jartzea, eta ezezko hori justizia irizpidetzathartu da duela gutxira arte. Hori defendatzeko oinarria da epai batek absolbitutako aldeak ez duelaerrekurtso bat jartzea justifikatzen edo eragiten duen arrazoi juridikorik. Eta beraz, kasu horretan,erabaki judizialetik ez bada kargarik edo kalterik eratortzen, ez dago errekurtso hori eragiten dueninteres legitimorik. .

Ezintasun horren oinarria honako hau da. Errekurtso bat ezezten duten epaiek ez diete kalterik eragiten absolbitzen dituzten horiei, eta hala, alde kaltetua direnaldetik, auzialdiaren ebazpena aurkakoa den aldeei dagokie bakarrik hura ezeztatzeko legeak eskaintzen dituen aurkaratze­tresnak erabiltzea. Hortik ondorioztadezakegu kasu horretan, aurkako erabakirik jasotzen ez dutenek legitimazio aktiborik ez dutela.

Hala eta guztiz ere, zenbait kasutan, gerta daiteke epai batek aldea absolbitu arren, hari kalteak eragitea, adibidez, epaiak ondorio kaltegarriak izan ditzaketenbaieztapen egiaztatuak jasotzen dituenean. Egoera horietan erantzun bat emateko helburuarekin, Auzitegi Goreneko lan arloko Salak errekurtsoa aurkezteabaimentzen duen epai bat eman du oraintsu, kaleratze prozesu batean. Bertan, enpresa bat langilearen uzietatik absolbitu zuten. Baina, bestalde, merkataritzakoenpresa hori beste enpresa baten ondorengoa zela baieztatu egin zuen, eta ondorioz, enpresak langilearekiko zituen eskubide eta betebehar guztietan (langileakordezkatutako enpresarekin zuen harremanean jatorria zutenak) subrogatuta geratu zen enpresa.

Egiaz, prozedura horretan ez zuten enpresa zigortu, baina bertan jasotako gertakariei esker, langile erreklamaziogileak absolbitutako enpresari kalteak eragingodizkioten beste prozesu batzuk eskatu ahal izango ditu. Enpresak erabaki judiziala bete ezean, etorkizunean gerta litezkeen prozesuetan, enpresak ezin izango duarduraduna ez dela esan, aurreko enpresarekin lotutako subrogazioa aurrez sortutako gertakari bat baitzen.Kasu horietan eta salbuespen moduan, Auzitegi Gorenak adierazi du epaiaren edukiak etorkizuneko erreklamaziotan eragina izan dezakeenez, onartu egin behardela errekurtsoaren bidea, erabaki horren aurka egiteko.

Jurisprudentziarekin lotutako jarrera hori egungo legerian adierazi da. Hain zuzen, lan­arloko jurisdikzioa arautzen duen lege berriak karga kontzeptu hori jasotzendu, eta 17.5 artikuluan berariaz onartzen du edozein uzi ezesteagatik kaltea eragiten dieten ebazpenen aurka errekurtsoa jartzeko aldeen legitimazioa. Erahorretan, karga kontzeptua argi geratzen da eta horren existentziatik eratorrita errekurtsoak jartzeko legitimazioaren inguruko azalpen xehatuagoa ematen da.

Raquel Martínez, Mutualiaren Aholkularitza Juridikoko Letraduna

Page 4: Mutua informazioa 22 zbk

2012 azaroaGaur egun

Jostailu seguruak erosteko dekalogoaAtal honetan, Mutualiak, gizartearekin konprometituta dagoen erakundea den aldetik, haurrentzako jostailuak erosterakoan kontuan hartubeharreko gomendio batzuk eskaintzen dizkizu, jostailuen salmenta handitzen den garai honetan are garrantzitsuagoak direnak.

Garai honetan, gogoratu nahi dizuegu Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak haurren istripuak ekiditeko egindako jostailu seguruak erosteko dekalogoa:

­Erosi jostailuak konfiantzazkoak diren dendetan edo hornitzaileei; oro har, itzulketak onartzen dituzte. Era berean, behatu haurrei oparitzen dizkieten jostailuak,faltsifikazioak edo seguruak ez diren jostailuak saihesteko.

­CE etiketa duten jostailuak bakarrik erosi; jostailuan bertan edo bilgarrian egon daiteke. Sinbolo horren bidez, produktuak EBko segurtasun arauak betetzen dituen bermeaematen du fabrikatzaileak.

­Aukeratu haurraren adinaren, gaitasunaren eta trebetasunaren araberako jostailuak. Bere adin taldeari zuzenduta ez dauden jostailuek lesioak eragin ditzakete.

­Jostailuak hiru urtetik beherako haurrei zuzendutakoak badira, egiaztatu ez dutela askatu daitezkeen pieza txikirik, asfixia eragin baitezakete eta.

­Jarraitu jostailua muntatzeko eta erabiltzeko argibideak, eta leku seguru batean gorde.

­Adi egon haurrak jolasten diren bitartean: ziurtatu jostailu guztiak aurreikusitako moduan erabiltzen dituztela. Patinen, bizikleten edo motorren kasuan, haurrek kaskoa etababes ekipamendua eraman behar dute beti.

­Aldian aldian, behatu jostailuen egoera; era horretan, osasunerako arriskutsuak izateraino hondatuta dauden egiaztatuko duzu.

­Deuseztatu bilgarri guztiak, eta ziurtatu haurrak ez direla plastikozkoekin jolasten, asfixia arriskua eragiten baitute.

­Erakutsi haurrei jostailuak ordenatzen eta igarolekutan ez uzten, istripuak saihesteko.

­Jostailuetan segurtasun arazoren bat aurkituz gero, jakinarazi fabrikatzaileari edo erosi dizkiozun saltzaileari.

Informazio gehiagorako: http://www.msc.es/gabinete/notasPrensa.do?id=2310

Javier Rodríguez Santurde. Kudeaketa Saila

Page 5: Mutua informazioa 22 zbk

2012 azaroaAholkuak

Etxeko langileentzako segurtasun gomendioakEtxe askotan dituzte etxeko langile gisa lan egiten duten pertsonak. Legedi berriak aldaketa nabarmenakekarri ditu arlo honetan, adibidez: kontratu idatzia beharrezkoa izango da 4 aste edo gehiago irauten dutenlanetarako; haurdunaldi eta edoskitzaroko arriskuagatik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzea, etab.

Aldaketa horien ondorioz, laneko arriskuak prebenitzeko betebeharrei buruzko zalantza gehiago daude. Nire etxean enplegatutako langileen arriskuak ebaluatu beharra aldaukat? Osasun­azterketa pasarazi behar al diot, nahitaez, nire etxeko langileari?

Zalantza horiek eta beste batzuk argitzen saiatzeko, Mutualiak etxeko langileei buruzko informazio­liburuxka bat argitaratu du.

Beren laneko zereginen ondorioz etxeko langileek izaten dituzten istripuak eta gaixotasunak LANEKO ISTRIPUAK ETA GAIXOTASUNAK dira. Horrenbestez,mutualitateak artatuko ditu, enplegatzaileak betetako osasun­laguntzarako partea aurkeztu ondoren.

Dena den, EZ ZAIE LAN ARRISKUEN PREBENTZIOARI BURUZKO LEGEA APLIKATZEN. Beraz, ez da beharrezkoa ez dokumentazioa prestatzea (arriskuen ebaluazioa,prebentzio plana, etab.), ez osasun­azterketak egitea, ez lege horretatik eratorritako gainerako betebeharrak eta eskubideak gauzatzea.

Segurtasun gomendioei buruzko liburuxka honen bidez, etxeko langileek beren lanpostuetan aurki ditzaketen arriskuen berri eman nahi dugu. Gainera, arrisku horiekkontrolatzeko eta murrizteko zenbait jarraibide erraz ere azaltzen ditugu. Izan ere, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea aplikatzen ez zaien arren, haien osasunabaitago jokoan.

Mutualiak, bada, segurtasun gomendioen liburuxka hau jartzen du zuen eskura, eta etxeko langileak enplegatuta dituzuenok esandako liburuxka eman diezaiezuenanimatu nahi zaituztegu.

Hona, ondoren, etxeko langileek –beren zereginak egiten ari direla– aurki ditzaketen arriskuetako batzuk; baita arrisku horiek saihesteko eta berorietatik babestekooinarrizko zenbait neurri ere:

FITXA TÉKNIKOAREN SARBIDEA

Mutualiaren Prebentzio Saila

Page 6: Mutua informazioa 22 zbk

2012 azaroaPrestazioak

Zer bitarteko erabili daitezke prestazio ekonomiko bateskatzeko?Mutualian jarraian aurkezten ditugun prestazio ekonomikoak kudeatzen ditugu, gurekin kidetuetakoenpresetako langileentzat zein gurekin kidetutako langile autonomoentzat:

­ Aldi baterako ezintasunagatiko ordainketa zuzena, bai laneko gertakariengatik (lan istripua eta gaixotasun profesionala), bai gertakari arruntengatik (lanez kanpokoistripua edo gaixotasun arrunta)­ Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskua.­ Laneko gertakariek eragindako ondorioak eta heriotza.­ Langile autonomoen jardunari uztea.­ Minbizia edo bestelako gaixotasun larri bat duten adingabeen zainketa.­ Prestazio bereziak.

Guztien inguruko informazio xehatua www.mutualia.es webgunean aurkituko duzue. Era berean, edozein zalantza argitu nahi izanez gero, deitu 902 540 250 telefonozenbakira edo hurbildu arreta pertsonalizatua jasotzeko bulegoetara:

­ Henao kalea, 26 – 48009 BILBO­ Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 4 – 01008 GASTEIZ­ Camino Doktorea kalea, 1 – 20004 DONOSTIA

Prestazio bakoitza eskatzeko beharrezko dokumentazioa eta inprimaki betegarria gure webguneko formularioak/inprimakiak atalean eskuratu ditzakezue. Deskargatzekoarazorik izanez gero, deitu telefonoz.

Horrekin lotuta, eta prozedura errazteko helburuarekin, jakinarazten dizuegu edozein zentrotan aurkeztu dezakezuela dokumentazioa, edo, nahiago baduzue, Prestazioekonomikoak Sailak zuen esku jartzen dituen komunikazio bide hauek erabil ditzakezuela:

Helbide Elektronikoak:• Gipuzkoako eskaerak: [email protected]• Bizkaiko eskaerak: [email protected]• Arabako eta gainerako probintzietako eskaerak : [email protected]

­Faxa:• Gipuzkoako eskaerak: 943.43.01.53• Bizkaiko eskaerak: 94.404.21.03• Arabako eta gainerako probintzietako eskaerak: 945.00.90.91

Prestazio Sailean zuen esanetara gaude zerbitzurik onena eskaintzeko: eskuratu ditzakezuen prestazioen inguruko aholkuak eta informazioa ematen dizuegu, bai etahoriek eskuratzeko tresnak eskaini ere.

Sonia Gutiérrez García, Rble. Prestazio ekonomikoen arduraduna

Page 7: Mutua informazioa 22 zbk

2012 azaroaPrebentzioa

Mutualiak ADI proiektua babesten jarraituko du 2012­2013ikasurteanLan arriskuak prebenitzeko lanbide heziketako zentroetan MUTUALIAk abian jarritako ADI sentsibilizazioproiektuak aurrera jarraituko du 2012­2013 ikasturtean ere. Proiektuaren helburua lanbide heziketakogazteei lan arriskuen prebentzioaren berri ematea da, zenbait helduk eta erretiratuk beren lanesperientziak gazteekin partekatuz.

Joan den urriaren 4an 2011­2012 ikasturtean ADI proiektuan parte hartu duten enpresetako boluntarioei, langile helduei eta ikastetxeei errekonozimendua eskaintzekoekitaldi bat egin zuten.

Ekitaldian zehar, MUTUALIAk eta OSALANek proiektuarekin aurrera jotzeko nahia agertu zuten. Gainera, ikasturte berrian hura finantzatzeko konpromisoa aurreratu zuten,Euskadiko lanbide heziketako ikastetxe guztietara heltzea helburu duena. Aurreko ikasturtean, proiektuaren bidez Euskadiko lanbide heziketako 32 ikastetxe publikotako1200 gaztek trebakuntza praktikoa jaso zuten eta lan esparruko arriskuen prebentzioari buruzko esperientzien berri izan zuten.

ADI proiektua MUTUALIAk, OSALANek eta Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioak sustatu dute, Confebasken, CCOOren eta UGTren babesarekin. Horrez gain,honako enpresa pribatu hauen laguntza jaso du: Mercedes, Gerdau, Arcelor, La Naval eta SEA­Arabako Enpresariak.

Trebakuntza zentroetako tailerrez gain, ADI proiektuko edizio honetan beste ekintza berri batzuk aurreikusten dira, hala nola, Prebentzioaren Kluba sortzea. Taldea bereekarpenaren bidez proiektuan parte hartu nahi duen edozein erakunderentzako elkargunea da, eta, horretarako, proiektua sustatu eta lagundu duten erakundeei berenesperientzia eta ezagutza eman diezaiekete.

Beste ildo estrategikoetako bat komunikabideen partaidetza bultzatzea da. Hain zuzen, ADI proiektuari laguntza eman nahi dioten komunikabideen eta erakundesustatzaileen arteko lankidetza hitzarmenak bilatzea da helburua.

Page 8: Mutua informazioa 22 zbk