nafarroako hitza - berria · nafarroa iparraldeko margola-riek aspaldikoa dute kanpoan lan egiteko...
TRANSCRIPT
NAFARROAKOHITZA
ANA GONZALEZ
Tomas Sobrino margolari baztandarrak egitasmo bat jarri du martxan, eskualdeko pintoreek nork bereetxean egindako koadroak jaso eta zabaltzekob Hirurogei artistak baino gehiagok parte hartu dute b 2-3
Udaberriaez galtzeko
Gizartea Droga mendekotasunbat dutenak artatzen jarraitzen
du Gizakia Helburuk, itxialdian ere
5Ekonomia Krisiak atzeratu egin du errenta aitorpena egiteko
kanpaina: maiatzaren 6an hasiko da
4Ostirala
2020ko apirilaren 17aXI. urtea441. zenbakia
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2020ko apirilaren 17aAstekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Baztan-Bidasoko
margolar iek
huts egin diote
aurtengo uda-
berriari. Koro-
nab i rusaren
pandemiak etxean itxi ditu, eta,
ondorioz, ezin izan dute hilabete
oroko konpromisoa bete: ezin
izan dute kanpora atera margo-
tzera, mihisea eta pintzelak es-
kuan hartuta.
Oraingo paisaiak ihes egin die,
baina horrek ez du erran nahi la-
nean ari ez direnik: Tomas Sobri-
no artista baztandarrak martxan
jarritako egitasmoarekin bat egin
dute dozenaka pintorek, eta nor
bere etxean ari da margotzen,
joan diren udaberrietako oroitza-
penak eta argazkiak oinarri har-
tuta.
Nafarroa iparraldeko margola-
riek aspaldikoa dute kanpoan lan
egiteko ohitura. Baztanen, Jose
Mari Apezetxea eta Tomas Sobri-
no izan dira bertze anitzen errefe-
rente: elkarrekin antolatu dituz-
te, urte luzez, udako pintura ikas-
taroak, Baztanen. Apezetxea
2017ko irailean zendu zen, 90 urte
zituela. Geroztik, Sobrino ari da
bakarrik. Helburua, halere, ha-
sierako bera da: goizez atera, eta
arratsaldera arte paisaiari so zu-
zenean margotzea.
«Ikastaroetako esperientzia
abiapuntu hartuta, hasi ginen hi-
labetean behin elkartzen, kanpo-
an margotzeko: hilabete oro, hi-
rugarren larunbatean; Elizondon
egiten dugu bat, eta gogoz diren
guztiak etor daitezke», azaldu du
Tomas Sobrinok. Martxoaren
21eko irteera bertan behera utzi
behar izan zuten, ordurako inda-
rrean baitzen koronabirusaren
pandemiak eragindako alarma
egoera. Apirileko zita ere ezin iza-
nen dute bete: biharko zuten.
Itxita jarraitzen dute margola-
riek, gainerako herritarrek beza-
la, baina aurkitu dute elkartzeko
alternatiba bat etxetik atera gabe.
Sobrinok jarri du martxan egitas-
moa: Baztan eta inguruko margo-
lariei eskatu die itxialdian eginda-
ko obren argazkiak bidaltzeko,
eta, irudi horiekin, larunbat oro
bideo bat osatzen du artistak, za-
baltzeko. Biharkoa izanen da sei-
garrena, eta jada hirurogei pinto-
rek baino gehiagok parte hartu
dute ekinaldian. «Ez nuen uste
hainbertze jende animatuko ze-
nik, baina pozgarria da. Hagitz
kontent nago».
Elkarri irakasteko eta elkarren-
gandik ikasteko grinak mugitu
ditu beti Baztan-Bidasoko mar-
golariak, eta oraingo egitasmoa-
Baztan-Bidasoko pintoreek ezin izan diote eutsi kanpoan margotzeko ohiturari,baina Tomas Sobrino artistak lanean jarraitzeko egitasmo bat jarri du martxan:bideo batean jasotzen ditu, astean behin, margolariek egunotan etxean egindakolanen irudiak, bertze udaberrietako oroitzapenak eta argazkiak oinarri hartuta.
Joan den paisaiaren bila
1
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17a Astekoa
rekin ere horixe du xede Sobri-
nok: «Harremanetan jarraitzeko
modu bat da, bertzeek gure lana
ikusteko eta ezagutzeko modu
bat». Ikasten eta irakasten jarrai-
tzeko aukera bat, finean.
«Gogorra»Sobrinok natura du berezko ha-
bitata. Karrikan sortzen ditu gero
estudioan amaitu ohi dituen mar-
golanak. Horregatik, onartu du
oraingo itxialdia «gogorra» iza-
ten ari dela. «Aurtengo udabe-
rria, gainera, zoragarria izaten ari
da», erran du, tristura puntu ba-
tekin.
Tristura uxatzeko, pintura du
Sobrinok tresna nagusi. Etxean
zituen argazkiak bilatu, eta ho-
rien bidez ari da egunotan ingura-
tzen duen paisaia margotzen. Ar-
tistak argi du, halere, toki berean
izan arren, iazko paisaia jada ez
dela aurtengo bera. Ondorioz,
zerbait falta da bere margolane-
tan: «Kanpoan egoteko esperien-
tzia falta da. Han egon nintzeneko
sentsazioa; une zehatz bateko ar-
gia». Ez baita gauza bera kanpo-
an edo etxean margotzea.
Oraingo itxialdiak, halere,
badu alderdi on bat, Sobrinok na-
barmendu duenez, eta bereziki
eskertu nahi izan du: «Halabeha-
rrez gelditu behar izan dugu he-
rritarrok; atzean utzi behar izan
dugu orain arteko erritmo bizia,
eta horrek aukera eman digu in-
guruari behatzeko».
Inguruari, paisaiari, bai eta ar-
teari ere. Sobrinok argi du itxial-
diko lanek karrikako haizea gal-
du dutela, baina baita lasaitasu-
naren begirada irabazi dutela ere
trukean: «Margotzeko ez ezik,
margolanei so egiteko denbora
ere badugu. Eta beharrezkoa
dugu. Bada garaia geure burua ar-
tearen aurrean kokatzeko, eta so
egiteko».
Sobrinok ez du ukatu, baina,
kezka baduela. Batetik, kolokan
dagoelako aurtengo udako pintu-
ra ikastaroa egiteko aukera, eta,
bertzetik, ez duelako argi Baztan-
go margolariak urtero udan egi-
ten ohi duten erakusketa antola-
tzeko moduan izanen ote diren.
Iaz, adibidez, hamahiru erakus-
keta zabaldu zituzten Baztanen,
udan. «Turismoa erakartzeko
bide bat ere badira gure erakus-
ketak, baina ez dakit aurten zer
gertatuko den».
Goiz da zalantzak uxatzeko. Bi-
tartean, Tomas Sobrinok argi du
zer egin behar duen: margotu.
Bertze artisten lanak ere jasotzen
jarraituko du, astean behin, he-
rritarrekin partekatzeko. Mihise-
ak, pintzelak eta pinturak, koro-
nabirusaren garaian.
1 Bikotea. Patxi Txokarroren lana.
2 Zubia. Tomas Sobrinok margotutako obra.
3 Bidea. Txon Pomesen lana.
4 Terrazan. Puy Lukinek sinatutako koadroa.
5 Paisaia. Pedro Salaberrik bidalitako obra.
6 Kolorez. Isabel Olondrizen paisaia.
7 Zuhaitz artean. Mila Estebanek egindako koadroa.
8 Euripean. Mikel Elizondoren margolana.
2
5
3
4
8
6
7
Uxue Rey Gorraiz Iruñea
Askotariko ekital-
diak, jarduerak
eta kanpainak
bertan behera
gelditu dira koro-
nabirusaren krisiak herritarrak
nor bere etxean gelditzera behar-
tu zituenetik. Ohiko erritmoari
eutsi dio udaberriak, baina uda-
berriarekin batera ailegatzen ohi
diren hainbat kontutan atzeratu
egin dira orain arte definituta
zeuden epeak. Berandu heldu di-
ren gauza horien artean sartzen
da errenta aitorpenaren kanpaina
Nafarroan. Azken urteetan ez be-
zala, maiatzean hasiko da kanpai-
na, hain zuzen ere, maiatzaren
6an, eta 11tik aurrera hasiko dira
zergadunei itzulketak egiten.
Kanpaina noiz bukatuko den, or-
dea, ez dago argi oraindik.
Ohi baino beranduago heldu da
aurten errenta aitorpena egiteko
garaia Nafarroan. Iazkoaren alde-
an, hilabete geroago hasiko da
aurtengoa. Izan ere, 2019an apiri-
laren 4an abiatu zen kanpaina,
eta ekainaren 24ra arte egin ahal
izan zuten zergadunek 2018ko
ekitaldiari zegokion aitorpena.
Aldi horretan, Nafarroako Oga-
sunak 65,7 milioi itzuli zizkien
145.080 zergaduni.
Krisi honetan murgilduta, bis-
tan da epeak aldatu egin direla
aurten, baina errenta aitorpena
egiteko modua bera izanen da
aldaketarik nabarmenena. Nafa-
rroako Gobernuko Ekonomia eta
Ogasun Departamentuko kideek
adierazi dutenez, herritarren
segurtasuna bermatzeko neu-
rriak hartuko dituzte hasiera-
hasieratik, eta, horiek horrela,
esaterako, proposamenak ez
dituzte posta bidez bidaliko.
Horren ordez, zergadunek eus-
karri digitalak baliatuta kontsul-
tatu ahal izanen dute informa-
zioa. Behin kanpaina abiatuta,
datorren maiatzaren 6tik aurre-
ra, www.hacienda.navarra.es
webgunean ikusgai izanen dituz-
te Nafarroako Foru Ogasunak
egindako proposamenak.
Departamentuko kideek na-
barmendu dute «ezohiko eta sal-
buespenezko baldintza berezi»
batzuetan eginen dela errenta
kanpaina, eta, horregatik, go-
mendioa egin dute aitorpenak
aurkezteko Internet erabiltzeko,
itxialdiak iraun bitartean behin-
tzat.
Euskarri digitalaren aldeAitorpenak aurrez aurre aurkez-
teko aukera izaten ohi bada ere,
urtetik urtera gero eta gehiagok
erabiltzen dituzte sareko tresnak.
Are, bide hori sustatzeko, 2018an
Errenta Nafarroa izeneko progra-
ma jarri zuen martxan Nafarroa-
ko Gobernuak, euskarri digitale-
an. Haren bidez, «modu erraz eta
intuitiboan» egin dezakete herri-
tarrek aitorpena, arduradunen
esanetan.
Egungo krisiaren testuingu-
ruan, ziurgabetasuna da nagusi
errenta kanpainaren inguruan,
beste arlo askotan bezala. Dagoe-
neko erabakita eta zehaztuta ba-
dago ere epea maiatzaren 6an ha-
siko dela, departamentuko ardu-
radunek ez dute oraindik adierazi
kanpainak noiz arte iraunen
duen, eta, era berean, oraindik ez
dute iragarri zer egunetatik au-
rrera aurkeztu beharko dituzten
Ogasuneko bulegoetako edo bes-
te erakunde laguntzaile batzueta-
ko langileek PFEZaren autoliki-
dazioak, adibidez.
Ogasuneko arduradunek azal-
du dute informazio hori guztia hi-
laren bukaeran argituko dutela.
Zehazki, aurreratu dute pren-
tsaurreko baterako deia eginen
dutela kanpainaren hasieraren
aurreko astean, eta orduantxe
emanen dituztela beharrezko xe-
hetasunak; herritarrek kontuak
berandu baina garaiz egin ahal
izateko.
Maiatzaren 6tik aurrera egin ahalko daiazko ekitaldiari dagokion errentaaitorpena. Koronabirusaren krisiakeragin du epeak atzeratzea eta xehetasunasko zehazteko egotea oraindik ere.
Berandu, baina garaiz
Maiatzaren 6an hasiko da errenta aitorpena egiteko kanpaina. NAFARROAKO HITZA
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17aGaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Konfinamendua
hasi aurreko ba-
tzuen eta bertzeen
egoerak markatu
du batzuen eta
bertzeen itxialdia nolakoa den;
herritar anitzentzat, bakarraldiak
ekarri du aurretik zaila zen egu-
nerokoa gehiago zailtzea. Gizakia
Helburu fundazioak droga men-
dekotasunen bat dutenak arta-
tzen ditu, eta haiei so egiteko be-
harra nabarmendu du erakunde
horrek, bereziki egunotan.
Fundazioko kideen eguneroko
lanari ere eragin dio koronabiru-
saren pandemiak sortutako alar-
ma egoerak, baina, hala eta guztiz
ere, lortu dute kudeatzen dituz-
ten hiru programei eustea. Pro-
grama horiek helburu dute men-
dekotasunei aurre egitea, bai eta
herritarrak konfinamenduaren
mende diren garaiotan ere.
Fundazioak komunitate tera-
peutikoa du, Lizarran, batetik.
«Laguntza gehien behar dute-
nentzako programa da hori»,
azaldu du Gizakia Helburu era-
kundeko kide Kristina Illescasek.
35 pertsona artatzen dituzte,
egun, programa horren bidez.
Illescasek, bertzetik, Aldatu pro-
grama zuzentzen du, eta, horre-
tan, astean behin edo bitan arta-
tzen dituzte erabiltzaileak, zen-
troan gelditu gabe. 150 pertsona
inguruk parte hartzen dute pro-
grama horretan. Suspertu izene-
koan, berriz, prebentzio lana egi-
ten dute fundazioko kideek,
arriskuan egon daitezkeen nera-
beekin. Programa horretan 41
gazte eta haien familiak artatzen
dituzte.
«Alarma egoera ezarri zutene-
tik, lehen aurrez aurre egiten ge-
nituen lanak orain telefonoz edo
Internet bidez egin behar izaten
ditugu», kontatu du Illescasek.
Hau da, Suspertu eta Aldatu pro-
grametako erabiltzaileak ez di-
tuzte fundazioak Iruñean duen
egoitzan hartzen orain. Lizarrako
komunitate terapeutikoaren ego-
era bertzelakoa da. «Lizarran,
bertan behera utzi behar izan di-
tugu asteburuko irteerak eta bisi-
tak, erabiltzaileen osasuna ber-
matze aldera». Erabiltzaileok,
beraz, zentroan ari dira betetzen
beren konfinamendua.
Neurriak, martxan«Ez da erraza; batzuek seme-ala-
bak dituzte, eta egunotan ezin di-
tuzte ikusi ere egin. Telefono bi-
dezkoa da duten harremana»,
azaldu du Illescasek. Segurtasuna
bermatzeko neurriak hartu di-
tuzte zentroan, erantsi duenez,
eta nabarmendu du oraingoz ez
dela inor gaixotu. «Segurtasun
distantziari eusteko markak mar-
gotu ditugu lurrean, adibidez, eta
bazkaltzeko eta afaltzeko txan-
dak antolatu ditugu. Terapeutek
ere ohi baino lanaldi luzeagoak
egiten dituzte, ahalik eta jende
gutxien joateko. Finean, gu gara
erabiltzaileak kutsa ditzakete-
nak».
Lizarrako erabiltzaileen jarrera
txalotu du Illescasek. «Egoera
zaila izan arren, ongi moldatzen
ari dira. Badakite egoerak denoi
eragiten digula, eta ez dagoela
beste aukerarik».
Lizarrako erabiltzaileek Giza-
kia Helburu fundazioko profesio-
nalak dituzte ondoan. Bertzela-
koa da zentroan gelditu gabe ar-
tatzen dituzten erabiltzaileen
egoera, eta horiekin du kezka
handiena Illescasek. «Erabiltzai-
leok artatzen jarraitzen dugun
arren, eskaintzen ahal dugun
arreta ez da ohi bezain sakona»,
onartu du. Egoerak baldintzatuta
ari dira Gizakia Helburu funda-
zioko kideak lanean, finean.
Erabiltzaileek etxean duten
egoerak ere markatzen du ba-
tzuen eta bertzeen sasoia, Illesca-
sek erantsi duenez. «Argi dago
itxialdiak denoi eragiten digula,
eta, noski, are gehiago mendeko-
tasun bati aurre egiten ari direnei.
Etxean bakarrik diren pertsonen-
tzat zailagoa izan daiteke egungo
egoera; babes sarerik gabe, arris-
kua handiagoa da», nabarmendu
du.
Antsietatea, ezinegona, tristu-
ra, asperraldia... Anitz dira bakar-
tzeak eragiten ahal dituen emo-
zioak, eta, horiek kudeatzeko
zailtasunak daudenean, arazoek
okerrera egin dezakete, Illescasek
erran duenez. Argi du kontsumi-
tu nahi duenak kontsumituko
duela. «Alarma egoeran egon
arren, nahi duenak erosi eginen
du». Droga batzuk erostea ez da
zaila, Illescasek aipatu duenez:
«Alkoholaren salmentak gora
egin du dendetan konfinamen-
dua hasi zenetik».
Orain gertatzen ari denaren
ondorioak ez dira berehala age-
rian geldituko. Hori uste du Illes-
casek, eta, ondorioz, adi egoteko
beharra nabarmendu du. Konfi-
namedua luzatzen bada, gainera,
ekar ditzakeen ondorioak are la-
rriagoak izan daitezkeela erantsi
du.
Nerabeen egoerari ere so egin
nahi izan dio, bereziki, Gizakia
Helburu fundazioko kideak. «La-
gunekin egoteko garaia dute
oraingoa, baina gurasoekin egon
behar dute etxean, halabeharrez.
Ez da erraza». Fundazioko erabil-
tzaileen artean, halere, anitzek
konfinamendutik zer ikasi atera
dutela erran du Illescasek: «Elka-
rrekin egon beste aukerarik ez
dutenez, beren arteko harremana
lantzeko urratsak egin dituzte,
eta emaitza ona izan da».
Gizakia Helburu fundazioak
duela ia hiru hamarkada hasi
zuen bere bidea, eta berrogei pro-
fesional ditu: medikuak, psikolo-
goak, hezitzaileak eta pedagogo-
ak ari dira lanean. Bakartze ga-
raiotan ere bai.
Gizakia Helburu fundazioak droga mendekotasuna dutenekin egiten du lan; haiei so egiteko beharra nabarmendu du. Lizarrako zentroan 35 pertsona artatzen dituzte.
Konfinamenduaren mende
Nafarroako Gobernuak kalamuaren kontsumoari buruzko kanpaina bat egin zuen iaz, gazteentzat. Irudian, egindako karteletako bat, karrikan. IDOIA ZABALETA / FOKU
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17a Gaiak
«Lizarran, bertan beherautzi behar izan dituguasteburuko irteerak etabisitak, erabiltzaileenosasuna bermatzeko»
«Ez da erraza; batzuekseme-alabak dituzte, etaegunotan ezin dituzteikusi ere egin; telefonozdute harremana»
«Nerabeek lagunengaraia dute oraingoa,baina gurasoekin egonbehar dute etxean,halabeharrez»Kristina IllescasGizakia Helburu fundazioko kidea
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko apirilaren 17aIritzia
RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia
Suntsitu,eraikitzeko
Gauza gutxi dakigu:akaso, atzean utzi dugun mundu huraezagutzen dugu baka-
rrik, eta hori da errealitateareki-ko dugun lotura bakarra. Memo-ria. Zer ginen eta nola bizi ginengogoratzea. Dagoeneko hilabeteluze daramagu etxean itxita, etagure aurretik mundu oso bat pa-satu dela ematen du. Ezer ez daberdina izanen: hobe dugu ahaliketa lasterren onartzea.
Hasteko, normaldeitzen du-gun egoerara bueltatzeko denbo-ra falta zaigulako oraindik. Eta, jarraitzeko, hausnarketarako tartea eman beharko ligukeelako(batzuentzako) itxialdi derrigortuhonek: beharbada normaltasunhori ez zen bizigarria. Beharbada
aldatu beharko genuke. Behar-bada pentsatu beharko genukezer herritan bizi nahi dugun.Pentsatzeko tartea, izan, badugu.Aurretik ere ebidenteak izan zi-tezkeen kontuak are argiago iku-si ahal izan ditugu aste hauetan.
Adibidez, osasun publikoan inbertitzeak duen garrantzia ezdela txikia, ospitaleetako oheakez direla zenbaki huts. Osasunpublikoa ez dela bakarrik etxeangeratzea: isolamenduak eta ba-kardade behartuak ere hiltzengaituztela; eta, luzera, hankakmugitzera ezin ateratzeak ondo-rio larriak ekarriko dizkiela, adi-bidez, pertsona zahar dezenteri.Osasuna ez dela bakarrik gaixo-rik ez jartzea. Itxialdiak bestelakoondorioak ere ekarriko dizkigula.
Adibidez, zein garrantzitsuakdiren oharkabean pasatzen zaiz-kigun (edo pasarazi dizkiguten)lanbide horiek: garbitzaileak, su-permerkatuetako langileak,suhiltzaileak, udaletan laneanibiltzen direnak, nekazariak, etxe ondoan duzun dendari hori.Haiek mugitzen dute gure ezin-besteko mundua, eta ez besteinork; traba guztien gainetik ja-rraitu dute lanean, babes neurrinahikorik gabe, jaiegunetan den-dak ireki behar izanda, arriskuakhartuta… Eta hausnar dezakeguagian etxe ondoko denda hori in-portantea dela guretzat, inpor-tantea ez ezik, ezinbestekoa.Zaintzen gaituztenak zaintzekobetebeharra dugula, eta munduasustengatzeko ezinbestekoak di-ren pertsona horiek ezagutzenditugula eta ondoan bizi direla.Ez dutela supermerkatu izenik(auzo eta herri-merkatuen antzhandiagoa dutela, denda txikie-na, zuzenean saltzen dutenekoizleena).
Adibidez, pentsatu beharkogenuke zergatik bilakatzen denhain erraz osasun-langileentzatzen txaloa poliziarentzat txaloere; zenbat garbiketa-operaziodauden martxan. Bizilagunakbeti poliziaren gainetik jarri nahiditugunok kontraofentsibariekin beharko diogu. Pentsatu be-harko genuke zenbat beldur ge-ratuko zaizkigun iltzatuta, nolasendatuko ditugun kalera kezkazatera ondoren sortutakoak.
Ez da beste ezer berriz berdinaizanen. Komunitatean ekin be-harko diogu honi; mundua alda-tu nahi dugunok bizitzeko bestemodu batzuk jarri beharko ditu-gu mahai gainean; elkar babeste-ko guneak, momentuak, ohitu-rak hartu beharko ditugu; kaleraatera, berriz, beste modu bateanigual, berriz betetzen ditugunarte: asko galdu dugu honen guz-tiaren aurretik ere. Komunitatea,emantzipazioa, burujabetza be-har ditugu arnasteko eta bizitzahobeak eraikitzeko.
Ez da beste ezerberriz berdina
izanen.Komunitatean
ekin beharko dioguhoni; mundua
aldatu nahidugunok, bizitzekobeste modu batzukjarri beharko ditugu
mahai gainean
Balkoietan ospatudute aurtengoAberri EgunaIRUÑEA bNafar anitzek egin zu-ten bat igandean Euskal HerriaBatera egitasmoak egindakodeialdiarekin, eta balkoietan os-patu zuten aurtengo Aberri Egu-na. Iruñeko Alde Zaharrean, ber-tzeak bertze, herritar anitzek iku-rrinak eta Nafarroako banderakjarri zituzten balkoietan zintzilik.«Aurtengo Aberri Egun bereziakerakutsi du Euskal Herrian ereposible dela bateratasuna. Askiizan da herritar talde txiki batekaukera eskaintzea, Euskal Herriosoan milaka herritarrek baterakeinu bat egiteko, eta hainbat gi-zarte eragile, alderdi eta sindika-tu ere ekimenarekin bateratze-ko», nabarmendu zuten EuskalHerria Batera egitasmoko kideek,ohar baten bidez.
Koronabirusarenondorioz langile bathil da ArcelorrenLEGASA bLegasako Arcelor Mitalenpresako langile bat hil da, ko-ronabirusaren ondorioz, ELA sin-dikatuak salatu duenez. ELAk el-kartasuna agertu die hildako lan-gilearen senideei eta lagunei, baieta Malerrekako eta Bortzirietakolangile guztiei ere. NafarroakoGobernuari, gainera, eskaera zehatz bat egin dio sindikatuak: lehentasuna eman diezaiola lan-gileen osasunari, eta neurriak harditzala lanpostuetan segurtasunabermatzeko, koronabirusagatiketenda ziren jarduera ekonomi-koak berriz martxan jarri bainolehen. ELAk patronalari exijitudio langileen osasunaren aldeegin dezala, patronalaren eskudagoelako» lantegietan ezarri beharreko neurriak bermatzea. Alde Zaharreko bizilagun bat, igandean, etxeko balkoian. IÑIGO URIZ / FOKU
Posta elektronikobidezko iruzurraksalatu dituzteIRUÑEA bForuzaingoak jakinara-zi du azken egunotan herritaranitzi iruzur egin nahi izan diete-la posta elektronikoaren bidez.Iruzurgileek mezu elektronikobat bidaltzen dute, eta dirua es-katzen diete biktimei, haien us-tezko bideo sexual bat ez zabal-tzeko.
4.300ZENBATEK EMAN DUTEN IZENAUNED-EKO IKASTAROETANTuterako UNED unibertsitateak
sarean eta doan eskainitako ikas-
taroetan 4.300 pertsonak baino
gehiagok eman dute izena jada.
«Ez dugu eskumena,baina hagitz positiboalitzateke hemen direneta ahalegina egitenari diren migratzaileguztien egoeraerregularizatzea»Eduardo SantosNafarroako Justizia kontseilaria
Uxue Rey Gorraiz Iruñea
Zaharrak dira koronabirusareneraginez hil diren gehien-gehie-nak. Hainbatek salatu dute,ordea, lehentasuna ematetikurrun, bigarren mailako gaixo-tzat hartzen dituztela. OnekaEmakume Pentsiodunen Elkar-teko kidea da Ana Sarobe (Aran-tza, 1948), eta uste du urteetanegindako akatsak azaleratudituela krisiak. Nola bizi duzue koronabirusa-
ren krisia adinekoek?
Argi dago, orokorrean, birusarenmehatxua handiagoa dela gure-tzat. Adituek hala diote: adineangora goaz, eta horrek arrisku tal-dean kokatzen gaitu. Gainera,jendea beldurtzen ari da datuakikusita, bistan baita adintsuakdirela gehienak hildakoen artean.Krisia hasi zenetik, maiz izan
dira adinekoak mintzagai. Bes-
teak beste, entzun izan da adin
batetik gorakoak ez dituztela
ZIUan sartuko. Zer iritzi duzu?
Ulertezina iruditzen zait. Adinakezin du definitu norbaitek ospita-lera joateko eskubidea duen alaez. Edozein pertsonari bermatubeharko litzaioke behar bezalakoarreta jasotzeko eskubidea, adi-nean mugarik jarri gabe, baina ezdago baliabide nahikorik, eta,horrelakoetan, ematen du adine-koak sobran gaudela.Uste duzu osasun sistemak
gutxietsi egiten zaituztela?
Askotan hala iruditzen zait, etalotsagarria da. Ezagun bati osa-sun etxe batera lagundu beharizan nion behin, eta beste batekzentro jakin batera joatekogomendioa egin zidan, argudia-tuta zentro horretan «zaharraizan arren» oso ongi tratatukozutela. Baldintza guztietan izanbeharko luke horrela!Zer deritzozu zahar etxeetan
gertatzen ari denari?
Oso egoera zailean daude zaharetxeetan bizi diren asko. Adine-koak dira ia denak, noski, etahorien artean, gainera, emaku-meak dira gehienak, gehiago biziomen garelako. Azken finean,denak elkarren ondoan bizi dire-nez, arrisku handiagoa dute edo-zein gaitz harrapatzeko. Badakitbisitak debekatu dituztela horieragozteko, baina ez dakit horineurri egokia den. Bermatu beharko litzateke bisi-
tak jasotzeko eskubidea?
Egoitzetan bizi direnentzat, fami-liakoen edo lagunen bisitak piz-garriak izaten dira askotan, etainor ikusi ezinik egoteak askozailtzen du positibo izatea itxial-diak iraun bitartean. Horregatikuste dut komenigarriagoa litzate-
keela, galarazi ordez, bisitei eus-tea, behar adina segurtasun neu-rri eskatuta, jakina. Uste dutbadagoela modua arduratsuakizan eta pertsona horiek maitedituztenekin harremanetanjarraitzea ahalbidetzeko. Bestela,bakarrik egonda, are gogorragoada guztia psikologikoki. Uste duzu aldatu dela heriotza-
ren inguruko ikuspegia adine-
koengan?
Hein batean, uste dut baietz. Iku-sita gaur egun zer baldintzatan
egin behar diren hil ondoko eki-taldiak, edo, hobeki esanda, nolagauza gehienak ezin diren eginsegurtasuna dela eta. Baina oke-rrena ez da hori: gogorrena dabadakigula jende asko bakarrikari dela hiltzen, inor ondoan ezduela. Hori oso tristea da, eta bel-dur hori buruan dute askok. Oro har, esanen zenuke itxialdia
gogorragoa dela adinekoen-
tzat?
Baliteke, baina uste dut jakindugula egoera berri honetara
moldatzen. Lehenago hainbesteegiten ez genituen gauzak egite-ko ere ari gara aprobetxatzen.Esaterako, inoiz baino gehiagohitz egiten dugu telefonoz. Gai-nera, buruan izan behar dituguitxialdia guk baino baldintza oke-rragoetan bizi dutenak ere.Nortaz ari zara?
Adibidez, preso daudenak, eta zeresanik ez espetxeetan gaixorikdauden horiek. Bestalde, gureetxeak nolakoak diren, eta zen-bat bizi garen elkarrekin, horrek
ere baldintzatzen du konfina-mendua. Badira gela txiki bakarbatean bizi behar duten familiahandiak, edo etxean tratu txarrakjasaten ari diren emakumeak erebai. Gu baino okerrago bizi dirahoriek guztiak, eta ezin garahoriez ahaztu. Hainbat herri eta auzotan zain-
tza sare solidarioak sortu dituz-
te, batik bat adinekoei laguntze-
ko. Zer iruditzen zaizkizu?
Oso lan ona egiten ari dira; horiiruditzen ari zait, behintzat, gure-an daudenak ikusita. Historikoki,Euskal Herrian erakutsi izan
dugu badakigula auzolaneanfuntzionatzen, eta orain ere ikus-ten ari gara. Eskaini didate lagun-tza sare horietatik, eta, oraingozbehar izan ez badut ere, eskertze-koa da horrelakoak eskura eduki-tzea. Krisi egoerek gizarte batengabeziak agerian uzten dituztenbezala, elkartasunerako gaitasu-na ere azaleratu egiten da halakoegoeretan.Eta zein dira gabezia horien adi-
bide?
Egoerak baliabiderik gabe harra-patu gaitu. Azken urteotan siste-ma publikoan egin diren murriz-ketek zer eragin duten ikusi daorain. Dena pribatizatzen aritudira, eta orain ohartu gara siste-ma publikoan dugunarekin ezdela aski horrelako gaitzei aurreegiteko. Aditu askok aurreratu dute krisi
hau amaitutakoan krisi ekono-
miko sakon batean sartuko ga-
rela. Nola eragingo die horrek
pentsiodunei?
Denek pairatuko ditugu ondorio-ak, eta ikusi beharko dugu esta-tuak nola banatzen duen bereesku duen dirua; baina guk gurealdarrikapenei eutsiko diegu.Osasun zerbitzu publikoakindartu ditzatela eskatzen jarrai-tu beharko dugu, eta zaintza ereaintzat har dezaten galdegiten.Krisi honetan garbi ikusten arigara arazoak konpondu gabejarraitzen duela. Hasieran, adibi-dez, umeek eskolara joateari utziziotenean, aitatxi-amatxiek zaingenitzan nahi zuten, baina geroohartu ziren ez zela komeni, adi-nekoak arriskuan jartzen zituela-ko erabaki horrek. Denak ongigaudenean, ez da hainbestenabaritzen zaintza lanetan dago-en arazoa, baina gauzak okertzendirenean, orduan bai ikustendugula falta.
«Pandemiak gabeziakutzi ditu agerian, baieta elkartasuna ere»
Ana Sarobe b Oneka Emakume Pentsiodunen Elkarteko kidea
Asko hitz egin da adinekoei buruz koronabirusaren krisia hasi zenetik.Sektore zaurgarrienetako bat dira, eta itxialdia bereziki zaila izaten ari daaskorentzat, izan zahar etxean, izan norberaren etxean.
NAFARROAKO HITZA
«Azken urteotansistema publikoan egin diren murrizketekzer eragin duten ikusi da orain»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko apirilaren 17a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]