nafarroako hitza - berria.eus · nafarroako hitza hamar urte bete ditu munduko medikuek ablazioaren...
TRANSCRIPT
NAFARROAKOHITZA
Hamar urte bete ditu Munduko Medikuek ablazioaren aurka prestaturiko programak bBitartekari aridira Afrikako hainbat herritako emakumeak bHaietako batzuek Afrikako Lorea elkartea sortu dute b 2-3
Haurtzaroa
ez mozteko
Literatura Erdialdeko zazpiemakumek bat egin dute olerki
bilduma bat argitaratzeko proiektuan
5Memoria Artearen arlotik landudute Helena Tabernak, Alberto
San Juanek eta Enrique Villarrealek
4Ostirala
2018ko apirilaren 6aIX. urtea347. zenbakia
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 6a2 b Astekoa
Sara Muerza Iruñea
Ginean jaio zenOunoul Bah(1974), eta he-rrialde hartantradiz iotzatdaukate ema-
kumeei genitalak moztea. Han,bai eta Afrikako, Ekialde Hurbile-ko eta Asiako beste 28 herrialde-tan ere. Mundu osoan 200 milioineska eta emakumeri erauzi diz-kiete genitalak. Bahk ere ezin izanzion ohitura horri ihes egin. Beregalderei erantzunak bilatzen luzeegon zen, Nafarroako MundukoMedikuen formakuntzan jasota-ko informazioa topatu zuen arte.«Nik ez nekien zer motatako mu-tilazioak zeuden. Ez nuen ezagu-tzen gaixotasun eta ondorio askohortik zetozela. Izena jarri ezindiezun gauza batzuk gertatzenzaizkizu emakume izanda, etaformakuntzarekin dena erlazio-natzen duzu», azaldu du. Farma-ta Wattek (Dakar, Senegal, 1983)onartu du ez zekiela noraino iris-ten ziren egiten diren mozketakformakuntzara joan zen arte.«Afrikan ez ditugu irudiak ikus-ten. Badakigu egiten dela, bainainoiz ez digute esaten zer ondoriotxar dituen, soilik positiboak.Gainera, ez da horretaz hitz egi-ten, tabu bat da. Formakuntzakhausnartzera bultzatzen zaitu.Asko lagundu digu».
Bah eta Watt bitartekariak diraorain, Munduko Medikuek susta-tutako programaren barruan.Helburua da emakumeen genita-len mutilazioari aurrea hartzea.Proiektu horren bidez, 5.844 per-tsona trebatu dituzte 2008. urte-tik, gehienak emakumeak. Pro-gramaren ardatz nagusiak bi dira:mutilazioa pairatzeko arriskuandauden neskak babestea, eta su-fritu duten emakumeak lagun-
tzea. Erroldatuta dauden 293 nes-ka arriskuan egon daitezkeelazenbatetsi du erakundeak. Formakuntzaren bidez, parte
hartzaileek gaiarekiko zuten iri-tzia aldatzen dute, sentsibiliza-tzen dira, eta hurbileko pertsoneihelarazten diete ezagutza. «Efek-tu biderkatzailea dauka, gu geueta formazioa jaso dutenak pen-tsamoldea aldatzen hasten direla-ko. Aldaketa gugandik hasten da,
eta, gero, familiara eta komunita-tera zabaltzen dugu», erran duFatima Djarra Sani (Bissau, Ginea,1968) proiektuaren sustatzaile,bitartekari eta ekintzaileak. Bestetik, tailerretara joaten den
pertsona jabetzen da emakume-en mutilazio genitalak (EMG) osa-sun fisikoari, psikologikoari etasexualari eragiten diola. Auziarenlarritasuna erakusteko bideoaketa argazkiak erabiltzen dituzte,
bagina artifizialekin mutilaziomota ezberdinak azaltzen dituz-te, eta mutilazioa sufritu dutenemakumeek gertatu zitzaienarenlekukotasuna ematen dute. «Gaitabu bat da, inork ez du horretazhitz egin nahi, baina emakumebatek hitz egiten duenean, per-tsonak hausnarketa egiten du»,baieztatu du Djarrak.
Helburu asko, beteta
2008. urtean sortu zen MundukoMedikuen proiektua Nafarroan,eta arduradunek azaldu duteorain dela hamar urte zehaztuta-ko helburu asko lortu dituztela.«Lehen ezin genuen mutilazioariburuz hitz egin, ezta komunitateafrikarrarengana hurbildu ere.Egun, gaia ezagutzen duten ema-kume zein gizon afrikarrek kon-promisoa hartzen dute ablazioa-ren aurka», baietsi du Djarrak.Proiektua Cintruenigora eta Tu-terara zabaldu dute berriki. 2013an ebazpen bat onartu
zuen Nafarroako ParlamentuakNafarroako Gobernuari baliabi-deak eskatzeko emakumeen ge-nitalen mutilazioaren prebentzioproiektu bat garatzeko. «Beharbat zegoela ikusi genuen. Katalu-nian eta Aragoin protokolo bate-kin lan egiten zuten, eta oso ondofuntzionatzen zuen arriskuanzeuden neskak antzemateko etamutilazioa pairatu duten emaku-meak artatzeko», adierazi du
Pertsona bat ablazioaren aurkako kartela erakusten, ingelesez, protesta batean. NAFARROAKO HITZA
Hamar urte bete ditu Nafarroako Munduko Medikuakerakundearen ablazioaren aurkako programak.Mutilazioa sufritu duten hainbat emakumek berentestigantzen bidez lortu dute anitzen pentsaera aldatzea.Gainera, Afrikako Lorea elkartea sortu zuten 2010. urtean,emakume afrikarrak ikusgai bilakatzeko.
Genitalen
mutilazioaren
osteko loraldia
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 6a
Djarrak. Munduko Medikuekegindako ahaleginak saria jasozuen urte horretan: EmakumeenGenitalen Mutilazioaren aurreanJardun eta Prebentzio Protokoloaonartu zen. Aurten hasi dira au-rrekontuko diru sail bat jasotzen. Instituzioetan erdietsitako lor-
penak harago doaz. 2015ean lortuzuten Nafarroako Gobernuakonartzea ablazioa indarkeria ma-txista dela, emakumeen aurkakoindarkeriari aurre egiteko legean.Horretaz gain, Nafarroako Mun-duko Medikuek eremu ezberdi-netako profesionalak trebatu di-tuzte, hala nola osasun, gizartelan eta hezkuntza alorretakoak;haiekin koordinatzen dira kaltehartutako neska eta emakumeakartatzeko. «Oso garrantzitsua dahori, hemengo profesionalek ezbaitute ezagutzen ablazioaren ja-torria, edo atzean dagoen erreali-tate soziokulturala; ez dakite nolaheldu gaiari», nabarmendu duDjarrak. Azaldu dute hainbat emaku-
mek lotsa sentitu dutela gineko-logoarengana joan direnean,«arreta gune» izan direla sentitudutelako. «Existitzen diren abla-zioen berri eman behar dieguprofesionalei eta azaldu nola jo-katu behar den mutilazioa sufrituduen emakume batekin. Bereonespenik gabe mutilatu dute etaberari lagundu behar zaio, eutsi,ondo tratatu eta artatu», nabar-mendu du Djamila Maigak (Mali,1986), proiektuko bitartekariak. Munduko Medikuek, hain zu-
zen, proiektuko emakumeen ba-besarekin batera, azterketa gine-kologikoak eskaintzen ditu, baieta laguntza psikologikoa ere,psikologo boluntario batekin.«Bitartekari eta emakume afri-kar gisa, enpatia sentitzen dugu,gauza bera bizi izan dugulako»,kontatu du Djarrak. Bitartekariaklagunduta emakumeek haiengorputza, sexualitatea eta jasan
ahal izan dituzten ondorioak eza-gutzen dituzte tailerretan. Neska gazteentzat etorkizun
ezberdin bat eraikitzeko nahiadago ablazioari aurre egiteko osa-tutako protokoloaren atzean, eta,horretarako, ziurtagiri bat sortudute haren barnean: pediatrareneta familiaren arteko konpromi-soa ziurtatzen duen agiria da. Fa-miliak sinatzen du, jatorrizko he-rrialdera bidaia bat egiteko asmoaduenean, hitzemanez neskatilaez dutela mutilatuko.Djarrak azaldu du pertsona
anitz beraien herrialdeetara joa-teko beldur direla, uste dutelakohango familiak neska mutilatukoduela. Horregatik, ziurtagiria era-maten dute haien hizkuntzaraitzulita, familiak ikus eta jakin de-zan ablazioa debekatuta dagoela,eta kartzela zigorra ekartzen ahalduela hemengo familiarentzat. Bestalde, erakundea harrema-
netan dago osasun etxeekin,ablazioaren biktima izan daiteke-en neskatila bat jaiotzen deneanhorren berri jasotzeko. «Familie-kin zuzeneko prebentzioa egitekodeitzen gaituzte, eta gero, haiekinjoaten gara pediatrarengana.Ziurtagiria sinatzen dute eta gu-rekin harremanetan daude kon-fiantza eskaintzen diegulako, sos-tengu bat izan dezaten», esan duDjarrak. Alexandre Serge Ondoa (Ka-
merun, 1979) bereziki hunkituzen Djarrak ablazioaz hitz eginzion egunean. Garapen lankide-tzan boluntario gisa aritzeko sar-tu zen lehendabizikoz MundukoMedikuen egoitzara, baina Dja-rrarekin izandako solasaldia arra-zoi nahiko izan zuen planak alda-tzeko. «Ikusi nuen parte hartueta zerbait egin nezakeela. Fati-mak esan zidan gizonak sentsibi-lizatzeko premia zegoela, eta nibezalako pertsona bat behar zute-la, gauzak azaltzeko», gogoratudu.
Horrela, gizon afrikarrek osa-tutako talde bat sortu zuten, etaSergek formakuntza lana egitendu taldeko kideen artean. «Kon-turatu naiz gauzak nolakoak di-ren azaldu behar dela; gure kultu-raren parte dela pentsatzen haz-ten gara. Baina Fatima ezagutueta bere borroka ikusi eta gero,ablazioa emakumeen aurkakoindarkeria dela konturatu, eta ja-
betu nintzen auziaren larritasu-naz», azaldu du. Manadou Telly Diallok (Ginea,
1991) uste zuen mutilazioa erlijio-aren parte zela, eta lagungarria.Zabaldutako ustea da ablazioa er-lijioarekin lotutako auzi bat dela;erlijio handi guztiak baino zaha-rragoa da, ordea, eta ez da erlijiotestu bakar batean ere jaso. «Per-tsonek sortutako kultura batenparte da, ohitura bilakatu dena»,zehaztu du. Formakuntzak «be-giak ireki» zizkion, eta ablazioa-ren aurka ari da orain lanean.«Ezagutzen dudan jendeari ema-ten diot informazioa bere ideiakalda ditzan, eta informazioa bes-
teei zabaltzeko; hori da kontua,batzuengana eta besteengana ai-legatzea gertatzen ari denari bu-ruzko informazioa», nabarmen-du du.
Tabuez hitz eginAblazioaz hitz egitea ez zen batereerraza izan Munduko Medikuenprogramako arduradunentzat.Iruñean bizi zen komunitate afri-
karra zuten aurka etagaur egun ere haren zatibatek jarraitzen du egi-ten duten lana onartugabe. «Ezin diegu erruabota pentsatzeko moduhori izateagatik, jaso du-ten hezkuntzak eta bizi-penek eragin dutelakogisa horretako ideiak iza-tea. Gu haien tokian jar-tzen gara, guk ere horre-la pentsatzen genuelakogarai batean. Gauzakbeste modu batera ikus-ten laguntzen ahal diegu,guk egin dugun bezala;halere, argi esan beharda zaila dela horrela pen-tsatzen duen pertsonabatengana iristea», azal-du du Djarrak.Hala eta guztiz ere, ko-
munitatearen zati handibatek begi onez ikusten duproiektua. Hori nabarmendudute Munduko Medikuekin lane-an ari diren bitartekariek.«Iruñean ongi etorriak gara. Fati-ma hasi zenean askoz zailagoazen: zuk atera behar zenuen, etajendea bilatu. Orain, jendea gure-gana etortzen da erakundera. Gu-rekin trebatu den pertsona batenbidez iristen dira guztiak», na-barmendu du Wattek. Maigak beregan aurkitu zuen
zailtasunik handiena. «Beti kon-tatu izan digute erlijioarekin lotu-tako kontu bat dela mutilazioa,edo emakumeari on egiten diola;honat etorri, eta norbaitek esaten
dizu alderantziz gertatzen dela,emakumearentzat kaltegarriadela. Zure buruari galdetzen dio-zu: ‘Egia izango ote da edo engai-natu naute?’ Zure kontra borro-katzen duzu lehenengo, eta gero,hurbileko jendearekin».Uste du bidean topatu dituzten
zailtasunak ez direla desagertu,oraindik ere, baina umorez har-tzen saiatzen da. «Barrurainosartu gara, orain ezin dugu atzeraegin. Jartzen dizkiguten etiketakbeti egongo dira hor. Gure helbu-rua guk nahi dugun tokira iristeada. Ez zaizkigu batere inportazailtasunak, gainditu ahal direla-ko».Munduko Medikuekin lanean
hasi eta gero, 2010. urtean jaio zenAfrikako Lorea, emakume afrika-rrek osatutako elkartea, hain zu-zen ere. Bi erakundeek lankidetzahitzarmen bat dute proiektu etajarduera ezberdinak kudeatzeko,horien artean, ablazioarekin lotu-takoak. Elkarteak, gainera, bereekinaldi propioak sustatzen ditu.«Emakumeak eta gizonak ber-dintasunean heztea da gure hel-burua, baita gure seme-alabakere: neskak eta mutilak berdinakdira», esan du Wattek.Fatima Djarrak gaineratu du
emakume afrikarra ikusgai bila-katu nahi dutela gizartean, heda-bideek erakusten ohi duten iru-diarekin alderatuta oso bestela-koa den errealitatea agerianuzteko asmoz. «Emakumeenahalduntzea sustatu nahi dugu»,erantsi du. Munduko Medikuekin egiten
duten lana ere bide berean delanabarmendu du: gizon eta ema-kumeak elkarlanean arituz, nes-ka eta emakumeen bizitza kalte-tzen eta mugatzen duena aldadaitekeela argi utzi nahi dute.«Proiektua aurkitu eta lagunduninduten pertsonak ezagutu izanez banitu, toki berean jarraitukonuke», amaitu du.
Ezkerretik, Manadou Telly Diallo, Alexandre Serge, Ounoul Bah, Fatima Djarra, Djamila Maiga eta Farmata Watt. SARA MUERZA
Astekoa b 3
Proiektua aurkitu eta lagunduninduten pertsonak ezagutu izan ez banitu, toki berean jarraituko nuke»Fatima DjarraMunduko Medikuak elkarteko kidea
«Ez nekien zer motatakomutilazioak zeuden; ez nekien gaixotasun etaondorio asko hortik zetozela»Ounoul BahMunduko Medikuak elkarteko kidea
«Afrikan ez ditugu ikustenirudiak; badakigu egiten dela,baina inoiz ez digute esaten zer ondorio txar dituen»Farmata WattMunduko Medikuak elkarteko kidea
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Zinema memoriaren
espazio nagusia
da». Helena Taber-
na zinemagileak
erran ditu hitzok,
Katakraken, liburu denda horrek
eta 78ko Sanferminak Gogoan
plataformak antolatutako ekinal-
dian. Artea eta memoria izan ditu
hizpide, Enrique Villarreal El
Drogas musikariarekin eta Alber-
to San Juan aktore eta antzerki
zuzendariarekin egindako mahai
inguruan. Memoriaren gordailu-
tzat hartu dituzte hirurek artea-
ren bideak: gordetzen duten hori
zabaltzea asmo nagusi duten gor-
dailutzat, alegia.
Ezagutzea da gakoa, hiru artis-
tek nabarmendu dutenez. Iraga-
naren berri jasotzea, iragana az-
tertzea eta arakatzea, artearen bi-
dez, gogoeta eta pentsamendu
kritikoa bultzatzeko asmoz. Villa-
rrealek onartu du «ezjakintasu-
nak» eraman zuela bera memo-
riaren esparruan murgiltzera;
prozesu horren ondorioz sortu
zen Barricadarekin argitaratu
zuen La tierra está sordadiskoa,
1936ko gerrari buruz.
«Lan hori sortzeko prozesuan
neurri berean erabili nituen mal-
koak eta amorrua», onartu du
musikariak. Abestien helburua
zein den argi du: «Izan daitezela
suteak sortzeko txinpartak, en-
tzuten dituztenen artean».
Lehenagokoa da 1978ko uztai-
laren 8ko gertaeren inguruan ida-
tzi zuen Sua abestia. Egun hartan
hil zuen Poliziak German Rodri-
guez, tiroz, Iruñean. «Gau hura
karrikan eman nuen nik; aurreko
egunetan ere sumatzen zen kale-
an zerbait gertatuko zela», gogo-
ratu du Villarrealek.
Orduko giroa egungoarekin
lotu du musikariak: «Nik ez dut
politikoki zuzena izan nahi, us-
tezko ezkerrak behin eta berriz
erraten duen bezala; ni indarke-
riaren alde nago, autodefentsara-
ko tresna gisa, argi baitut estatuak
modu sistematiko eta sendo bate-
an erabili duela beti indarkeria».
Errealitateari so egiteko beha-
rra nabarmendu du, eta asmo ho-
rrekin bat egin du Aberto San
Juan aktore eta antzerki zuzenda-
riak ere. Memoriaren arloan ho-
rrela hasi zela gogoratu du: «Bizi
naizen tokiko errealitatea ezagu-
tzeko nahiak eraman nau iragana
arakatzera». Prozesu hori
2008ko krisiak eztanda egin zue-
nean hasi zuen San Juanek.
«Egun batetik bertzera hutsean
gelditu zen ordura arte saldu zi-
guten ustezko garapenaren ideia;
ez zen benetakoa, baina gizarteak
benetakoa zela uste zuen. Zerga-
tik? Finean, hedabide nagusiak
botereak kolonizatuta daude, eta
gertatzen denaz jabetzeko, ondo-
rioz, ahalegin bat egin behar
duzu».
San Juanek egin du, eta gerta-
tzen den horren berri emateko eta
horren inguruko gogoeta bultza-
tzeko, antzerkiaren alde egin du.
Madrilen, El Teatro del Barrio
izenburuko proiektuko kide da;
kontsumo kooperatiba bat da.
«Sortzen dugun kontsumorako
gaia, kasu honetan, ideiak dira,
informazioa». Monarkiari, GALi
eta ustelkeriari buruzko lanak
egin dituzte, bertzeak bertze.
San Juanek hiritarren alde egin
du: «Hiritarren komunitate bat
da, nire ustez, bere kide guztiek
behar dituzten baliabide materia-
lak bermatzen dituena, eta kide
horiei eragiten dieten erabakie-
tan parte hartzeko aukera ema-
ten diena». Gatazka hor sortzen
da, San Juanen ustez: «Alde bate-
an daude erabakitzeko eskubidea
beren esku gorde nahi dutenak,
eta, bertzean, berriz, denoi eragi-
ten diguten kontuetan denok
parte hartu behar dugula uste du-
gunok».
Erabakitzeko, noski, ezagutzea
«funtsezkotzat» jo du aktoreak.
Are gehiago erran du: «Errealita-
tea ezagutu nahi ez izateak ekar-
tzen du pertsonak beren ideien-
gatik espetxeratzen dituztenak
laguntzea». «Ezagutu behar
dugu», berretsi du San Juanek:
«Ezagutu, gauzak aldatu ahal
izateko».
Gerra eta Eliza«Zinema da zure sorterriko me-
moriaren argazki sorta; ez da ka-
sualitatea nire lehendabiziko lana
1936ko gerrari eta Elizari buruz
egin izana», erran du Helena Ta-
bernak. Altsasu 1936 izenburu-
koa izan zen aurreneko lan hori.
Filmarekin batera, dokumentala
egin zuen zinemagileak. «Herri-
ko zahar etxean izan nintzen el-
karrizketak egiten; han, faxistak
eta haien indarkeria sufritu zute-
nak elkarrekin ziren. Gogoan dut
emakume batek erran zidala:
‘Horrek moztu zidan ilea’».
Film ertaina zen Altsasu 1936.
Tabernak jaso zuen, halere, film
luze bilakatzeko proposamena.
«Ezin izan genuen egin, ordea;
proposamena jaso eta gero, TVEk
Elizaren baimena ote zuen galde-
tu zuten orduan gobernuan ziren
sozialistek. Ez zuen aurrera
egin», gogoratu du. «Eskanda-
luzkoa da ahanzturaren antola-
tzaileek behin eta berriz erratea
1936ko gerrari buruzko film anitz
egiten direla. Gutxi ditugu!», gai-
neratu du.
«Memoriaren espazio nagusia
da zinema, eta badu sendatzeko
gaitasuna», berretsi du zinema-
gileak. Argi utzi nahi izan du «ar-
duraz eta erantzukizunez» egiten
diola aurre memoria film bilaka-
tzeko lanari. «Garrantzitsua da
film on bat egitea, zabaldu nahi
duen diskurtsoa hagitz garrantzi-
tsua delako». Tabernak erantsi
du «konfiantza» duela ikus-en-
tzulearengan. «Hark osatu behar
du filmak aurkezten duen konta-
kizuna; hori da garrantzitsuena.
Filma amaitu eta gero ere gogoeta
egiten segitu behar du».
Bat egin dute Villarrealek eta
San Juanek, eta artea kontsumi-
tzen duenak «zentzu kritikoa»
izan beha duela nabarmendu
dute. Zentzu kritikoa egungo
errealitatetik iragana aztertu eta
etorkizuna eraikitzeko. Horretan
ari dira hirurak, artea eta memo-
ria lagun.
Katakraken aritu dira Alberto San Juan, Helena Taberna eta Enrique Villarreal,liburu dendak eta 78ko Sanferminak Gogoan taldeak antolatutako ekinaldian.
Artea, memoriaren gordailu
Ezkerretik, Alberto San Juan aktorea, Helena Taberna zinemagilea, Tania Arriaga Azkarate kazetaria eta Enrique Villarreal musikaria, Katakraken. IDOIA ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 6a4 b Gaiak
Ikus-entzuleak osatubehar du filmarenkontakizuna; amaitu eta gero gogoeta egitensegitu behar du»Helena TabernaZinemagilea
«Indarkeriaren aldenago, autodefentsarakotresna gisa, estatuakmodu sistematikobatean erabiltzen baitu»Enrique VillarrealMusikaria
«Hedabide nagusiakbotereak kolonizatutadaude; gertatzen denazjabetzeko ahalegin bategin behar duzu»Alberto San JuanAktorea eta antzerki zuzendaria
‘‘
Ane Eslava Iruñea
Zazpi dira; emaku-
meak, Nafarroako
erdialdekoak, eta
hainbat belaunal-
ditakoak. Marina
Aoizek, Oihane Anduezak, Blan-
ca Eslabak, Pilar Alcoleak, Isabel
Hualdek, Leire Olkotzek eta Ta-
sus Burgetek sormen poetikoa eta
naturarekiko gertutasuna parte-
katzen dituzte. Hainbat proiektu-
tan elkarlanean aritu dira, eta
oraingoan, haien olerkiak biltzen
dituen liburu bat kaleratu dute:
En voz alta. Nosotras, poetas de
la Zona Media. Hilaren 12an
Iruñeko Kondestablearen jaure-
gian aurkeztuko dute.
Egitasmoak 2016ko udan du ja-
torria. Isabel Hualdek Recons-
trucciones poesia liburua publi-
katu zuen, Iruñeko beste bost
idazleren partaidetzarekin. La-
nak harrera ona izan zuen, eta
Hualderi egokia iruditu zitzaion
antzeko proiektu bat sortzea, Na-
farroako erdialdeko emakumeen
ahotsak ezagutzera emateko.
«Poesiari lotutako hainbat espe-
rientziatatik ezagutzen nituen
emakumeei proposamena egin
nien, eta guztiak parte hartzeko
prest agertu ziren», azaldu du.
Urte eta erdiko lanaren ostean, li-
burua argitara eraman dute.
Zazpi pasartetan banatuta
dago, idazle bakoitzeko bat; eta
55 olerkik eta egileen biografia
laburrek osatzen dute. Testuetan
hainbat gai errepikatzen dira:
bakardadea eta maitasuna;
pobrezia eta arazo sozialak;
bidaiak; hiriak eta paisaiak; gene-
ro berdintasuna... Idazleek, oro
har, bertso librean idatzi dute, eta
bertso laburrak eta luzeak tarte-
katu dituzte.
Hitzaurrearen egilea Consuelo
Allue NUPeko irakaslea da, eta
lana «errealista, aldarrikatzailea,
filosofiko-existentzialista, ez ziki-
na, ez estetizista eta positibo» gisa
definitu du. «Poeta guztiek bat
egiten dute bi ezaugarritan: lite-
ratura dute bidaide, eta bizitzare-
kiko jarrera baikorra dute».
Liburuaren ilustrazioak Asun
Eslaba marrazkilariak egin ditu.
Azaldu duenez, Irunberriko in-
guruan egiten dituen ibilaldiak
izan ohi dira haren inspirazio itu-
rri nagusia. «Mendian ikusten di-
tudan landareek, zomorroek, ha-
rrietako marrazkiek... barne bi-
daia batera eramaten naute;
ondoren, marrazki bakoitzean,
pentsamendu horiek birsortzen
ditut». Oraingoan ere, pasealdi
horietako hausnarketak eraman
ditu paperera.
Liburu osoa gaztelaniaz idatzita
egon arren, Iñaki Bastarrikak
hiru olerki euskaratu ditu: Alco-
learen Un día de regalo, Eslaba-
ren Anorexia eta Aoizen Palabra
Viva. Ez dute erabaki lan osoaren
itzulpena egingo duten, oraindik
aurkezpen prozesuan murgildu-
rik baitaude; baina ez dute aukera
baztertzen. Dagoeneko egileen
herri guztietan aurkeztu dute li-
burua: Tafallan, Ledean, Irunbe-
rrin eta Oibarren. Amaitzeko, hi-
laren 12an Iruñeko Kondestable-
aren jauregira eramango dute.
Ledeako eta Irunberriko aurkez-
penak bereziak izan ziren, mar-
txoaren 8an egin zituztelako;
Emakumeen Egunean. Errezita-
letan, liburuaren egileez gain, he-
rri horietako emakumeek parte
hartu zuten. Historiak ahazturiko
emakumeak aipatu zituzten, eta
berdintasunaren aldeko aldarri-
kapen anitz egin zituzten.
Orain arte jasotako erantzuna
ikusita, haien helburua lortu du-
tela uste dute egileek. «Egindako
lana gure herrietako bizilagunei
helarazi nahi genien, eta aurkez-
pen guztiak arrakastatsuak izan
dira; hortaz, nahi genuen tokira
heldu gara», adierazi du Andue-
zak. Liburu hau haien lanari za-
balkundea emateko baliagarria
izan dela gaineratu du Alcoleak.
Horrez gain, egileen arteko elkar-
lana «oso aberasgarria» izan dela
eta lanari «indarra eta irmotasu-
na» eman diola esan du. «Ni oso
babestuta eta eskertuta sentitu
naiz».
Ostegun poetikoakLiburuaren egileek partekatzen
dituzten espazioen artean dago
Irunberriko Ostegun poetikoak
saioa. 2013an, Hualdek, hainbat
kiderekin batera, Conlalunapor-
sombrero taldea sortu zuen, Irun-
berriko inguruan poesia zabaltze-
ko xedez. Eskualdeko olerkariak
poesia emanaldiak egiten hasi zi-
ren, hilean behin, Saira tabernan.
Poeta bat elkarrizketatu ondoren,
haren olerkiak errezita-
tzen zituzten, zuzeneko
musikaz lagunduta.
Ondoren, 2015ean, Es-
labak hartu zuen Hual-
deren lekukoa, eta saioa
zabaltzea erabaki zuen, herriko
jendearen partaidetza bultzatze-
ko. Denborarekin, ekimenak in-
darra hartu du eta herrian finkatu
da. Gainera, hainbat sail gehitu
dituzte: publikoaren irakurketak,
margolanen erakusketak, musi-
ka emanaldiak eta Carlos Zozaia
bizilagunak gidatzen duen poesia
musikatua. Jendearen erantzuna
oso positiboa izan dela azpima-
rratu du Eslabak: «Poztasun han-
dia jaso dugu». Aurrera begira,
egitasmoa garatzen eta ekintza
berriak sortzen jarraituko dute,
poesiarenganako grina zabaltzen
jarraitzeko.
Literatur sorkuntza eta landa eremukobizitza partekatzen dituzten zazpiemakumek liburu bat argitaratu dute:‘En voz alta. Nosotras, poetas de la ZonaMedia’.Haien olerkien bilduma bat da.
Zazpi ahotspaperera
Liburuaren idazleak, ilustratzailea eta hitzaurrearen egilea, lehenengo aurkezpenean, Tafallan. NAFARROAKO HITZA
Liburua egileen herri guztietanaurkeztu dute, eta apirilaren12an Iruñeko Kondestablejauregira eramango dute.
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 6a
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko apirilaren 6a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAUJon Barberena
Euskarafobia
Mingarria zait gura-
soengandik jaso
nuen hizkuntzaren
kontra nola solas-
tatzen diren aditzea. Maitemindu
berrien gisa, hasi dira alderdi po-
litikoen arteko txolinkeriak na-
barmentzen gurean. Hasmentan
altxapeka eta agerian dagoeneko,
gero eta hurbilago dauden hau-
teskundeetarat eskutik hartuta
joan daitezen. Horren adibide,
PSNko Maria Txibitek berriki
emandako gosari informatibo
batean errandakoa. UPNren ar-
gudio berberak erabili zituen al-
derdiaren oinarri «sozialista»
defendatzeko. To! Gosarirat gon-
bidatua zen Javier Esparzari kei-
nu ttipi bat egin eta euskal aber-
tzaletasunaren kontra gogorki
solastatu zen, haien izaera nafa-
rra eta espainiarra defendatuz.
Ongi iduritzen zait bere proiek-
tua plazaratzea eta defendatzea.
Baina Pedro Sanchez ondoan
zuela, argudioen besta horretan…
atx! belarrietan adina samin,
bihotzean sentitu nuen. Hitz ba-
tek belarriak eta bihotza zulatu
zizkidan: «Euskara… Euskara…
Euskara».
Euskara hitza behin eta berriz
erabili zuen gazteleraz ari zen
mingainak. Bere idurikoz, Eus-
kara Nafarroan gainbaloratua
omen dago, eta euskalduna ez
dena lanpostu publikoetatik
kanpo gelditzen hasia omen da
gobernu berri honekin. Argudio
beretsua erabili zuen UPNko Iña-
ki Iriartek ere, idatzi batean:
«Euskara ikasi dutenek ezin dute
hezkuntzan,lanbide publikoan
edo diru publikoaren banaketan
lehentasunik izan».
Ez dakit nola biziraunen duen
gure hizkuntza ttipi honek leku
publikoetan tokirik ez badu, edo
etxerat irratiaren edo telebistaren
tza bihurtu nahian, edo maku-
rragoa dena oraindik, folklore
hila bihurtu nahian. Kristalezko
kutxa batean izandakoaren az-
ken aztarnak sartu eta museo ba-
tean zokoratu nahian. Gorroto
duzuena, maita dezakezue? Nola
idurikatzen duzue zuena ere ba-
dela diozuen euskararen etorki-
zuna, kalean eta administrazio
publikoan lekua ukatuz? Harri-
garria bezain mingarria zait nola
zabiltzaten azken aldian euskara-
ren kontrako argudioetan tema-
tuak zuen identitatea defenda-
tzeko.
Guk ez dugu deus inposatu
nahi; euskaraz bizi nahi dugu,
bertzerik ez. Beraz, ez zaitezte
arrangura eta saiatu zuen asmoa
bertze argudio batzuekin defen-
datzen. Zuen mingainetan ez
ezik, zuen xilkorat begira egoten
diren begi gorrituetan gorrotoa
nabarmentzen da. Kezkatzeko
moduko gorrotoa. Ana Beltranen
sindromea hedatzen ari ote da?
Espero dut ezetz.
bidez sartzerik ez baldin badu.
Oroitarazi nahi dizuet, murrizke-
tak aitzakia hartuta, sosik gabe
utzi zenituztela euskaraz mintzo
diren komunikabideak eta haie-
tako bat, Euskalerria irratia, urte
luzez lizentziarik gabe. Berriki
artio, Nafarroako Unibertsitate
Publikoaren kredituen %20 egin
zitekeela bakarrik euskaraz. Ia
ingelesaren pareko proportzioan;
kredituen %18 eskaintzen bai-
tzuen ingelesez NUPek.
Igual-iguala pasatzen da orain-
dik ere administrazio publikoan;
gazteleraz gure beharrak asetze-
ko ez dugu inongo problemarik
izaten, baina euskaraz aritzeko
ezintasuna agerikoa da egunero-
kotasunean. Paper administrati-
bo bat betetzerakoan, medikua-
renerat joaterakoan… Ezin gara
euskaraz aritu eta beraz, ezin
gara normaltasunez euskaraz
bizi. Iduritzen zait, euskara biga-
rren mailako hizkuntza bihurtu
nahian zabiltzatela. Etxeko hiz-
kuntza edo menditarren hizkun-
Kezkatzeko modukogorrotoa; Ana
Beltranen sindromeahedatzen ari ote da?
Espero dut ezetz
Irudiab Atarrabia
Liburuak partekatzeko ontziak, prestIruñerriko Mankomunitateak bat egin du liburuak trukatzeko ekinaldiarekin, eta ontzi bana jarri du Atarrabiako
San Andres errotan eta Iruñeko Mendillorri auzoko ur biltegiaren ondoan. Ontziotan nahi duenak har ditzakeen
liburuak daude. Helburua, hauxe: liburu bat hartu eta gero, ekinaldiak duen webgunean haren berri jartzea
(http://www.bookcrossing-spain.com/), eta, irakurri eta gero, berriz bertze norbaitek hartzeko tokiren batean
uztea. Webgunean ageri dira liburuak askatzeko gune ofizialak. NAFARROAKO HITZA
Udalaren aurka egin dute epaileek,Espainiako bandera kentzeagatik
ATARRABIA bIruñeko Adminstrazioarekiko Auzietarako Epaitegiak
Atarrabiako eta Tafallako udalen aurkako sententzia bana plazaratu
du: lehendabizikoaren kontra Espainiako bandera kentzeagatik, eta,
bigarrenaren aurka, berriz, ikurrina jartzeagatik. Espainiako Gober-
nuaren Nafarroako Ordezkaritzak aurkeztu zituen bi udalen aurkako
helegiteak, eta epaileak aintzat hartu ditu, orain. Nafarroako Justizia
Auzitegi Nagusian helegitea aurkezteko aukera izanen dute udalek.
2.295FORUZAINGOAREN ISUNA JASO DUTEN GIDARIAK
Foruzaingoak ia 2.300 pertsona salatu ditu azken egunotan, bizkorregi
gidatzeagatik. Aste Santuko irteera operazioan jarri ditu isun horiek Fo-
ruzaingoak, zehazki. 17 auto antzeman dituzte 170 kilometro ordutik go-
rako abiaduran.
«Egun ditugun arazoetakoanitz dira Nafarroako LarrialdiAgentzia desegin izanarenondorio; egitura organikorikgabe gelditu gara»Iñigo BalbasSuhiltzailea, LABek langile batzordean duen ordezkaria
Gizon bat atxilotu dute, disekatutakohartz beltz bat autoz garraiatzen ari zela
TUTERA b Foruzaingoko Ingurumena Babesteko Taldeak gizon bat
atxilotu du, espezie babestuen trafikoa egotzita: disekatutako Ameri-
ketako hartz beltz bat zuen autoan. Tutera ondoko trafiko kontrol ba-
tean geldiarazi zuten gidaria. Maletategia ireki, eta manta batekin ta-
patuta aurkitu zuten hildako hartza. Ingurumena Babesteko Taldeko
kideei eman zieten abisua, eta, atxilotu eta gero, espezie babestuen
trafikoa egotzi zioten gidariari.
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 6a
bGaur, 12:00etan, Arrosadiko
Civivox aretoan.
IRURITA Tartean:Ez Dok Hiru.
Euskal musikaren benetako istorioa.
b Igandean, 19:00etan, Damaso
Zabalza gizarte bilgunean.
IRUÑEA Tanttaka: Soka.
bAsteartean, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
LIZARRA Borobil Teatroa: Gu.
No estamos solos.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Los Llanos zinema aretoan.
LOS ARCOS Titiriteros de Binefar:
En la boca del lobo.
bGaur, 18:00etan, kultur etxean.
MILAGRO Bakarrizketak, David
Navarrorekin.
bBihar, 19:30ean, kultur etxean.
MURCHANTE La Trapera: El rey
tuerto.
b Igandean, 19:00etan, kultur
etxean.
RIBAFORADA Eugenia Manzanera:
Retahilando.
b Igandean, 18:00etan, kultur
etxean.
TAFALLA Tdiferencia: Salir de
cuentas a los 50.
bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
UHARTE Galitoon: Güela, Güela.
bBihar, 17:30ean, kultur etxean.
VALTIERRA La Canica Teatro:
El elefantito.
bEtzi, 18:00etan, kultur etxean.
VIANA Eugenia Manzanera:
Retahilando.
bGaur, 18:00etan, kultur etxean.
VIANA Galitoon: Güela, Güela.
b Igandean, 18:00etan, kultur
etxean.
ZINEMA
IRUÑEA Testigo de cargo.
bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Filmotekan.
IRUÑEA Ballerina.
bBihar, 17:00etan, Jus la Rochan.
IRUÑEA Vicky bikingoa eta
Thorren mailua.
bBihar, 19:30ean, Jus la Rochan.
IRUÑEA Los clowns.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
IRUÑEA Eramos vecinos.
bOstegunean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
ZIZUR NAGUSIA Albert. Euskaraz.
b Igandean, 18:00etan, kultur
etxean.
BERTZELAKOAK
IRUÑEA Hitzaldi musikatua: Gari.
b Igandean, 12:00etan, Karrikirin.
Gure proposamena b Iruñea
‘Danok’ sortzeko Oteizaren saiakera, museoanGipuzkoan, Bizkaian eta Araban bezala, talde bat eratzeko saiakera izan zen 1960ko hamarkada erdialdean, artearen abangoardian kokatzen ziren
Nafarroako artistaz osatua. Beste hainbaten artean, Jorge Oteiza artista izan zen sustatzailea. Taldearen izena ere pentsatu zuen: Danok. Baina, eza-
dostasunak tarteko, taldea ez zen inoiz sortu. Orain, porrot egin zuen Oteizaren saiakera hura gogora ekartzeko, Danok tadea. 1966-1967. modernita-
ten osatugabea erakusketa dago ikusgai Iruñeko Nafarroako Museoan, maiatzaren 27ra bitarte. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
MUSIKA
BARAÑAIN Delorean.
bBihar, 22:00etan, auditoriumean.
BERA Beñat Axiari, Joseba Irazoki
eta Julen Axiari: Bas(h)oan.
bGaur, 22:00etan, kultur etxean.
BURLATA Blues & Decker.
bGaur, 22:30ean, kultur etxean.
IRUÑEA Magic Inn, Suakai eta
Ingravito, errefuxiatuen alde.
bGaur, 19:30ean, Zentralen.
IRUÑEA Nafarroako Orkestra
Sinfonikoa.
bGaur, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA I Want U Back, Michael
Jacksonen omenezko ikuskizuna.
bGaur 21:00etan, bihar 18:00etan
eta 21:00etan, eta igandean
18:00etan, Gaiarre antzokian.
IRUÑEA Aslandticos.
bBihar, 21:30ean, Zentralen.
IRUÑEA Alba Ventura.
bAsteartean, 20:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEA Isabel Rey (sopranoa) eta
Nauzet Mederos (pianoa).
bAsteartean, 20:00etan, Gaiarren.
IRUÑEA Igor Arzuaga.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Herriko Tabernan.
SAN MARTIN UNX Los Zopilotes
Txirriaos, Los McGregor eta
Los Garrapateros.
bBihar, 23:30ean, frontoian.
BERTSO SAIOAK
ANTSOAIN Petresku etzi ez etsi.
Haurrentzat, Eneko Arraterekin.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Lapurbide plazan.
ANTZERKIA
ARBIZU Eidabe: Zutuberrak.
bBihar, 18:00etan, Gaztetxokoan.
ATARRABIA Xip Xap: El lobo
y las siete cabritillas.
bGaur, 18:00etan, kultur etxean.
AZAGRA La Canica: El elefantito.
bGaur, 18:00etan, Francisco
Arbeloa ikastetxean.
CINTRUENIGO La Canica:
El elefantito.
bBihar, 18:00etan, Avenidan.
IRUÑEA Jaione Urtasun ipuin
kontalaria: Pontxa, printzesa
arraroa.
Kattalin Barber Iruñea
Transgenikoen «itzalak» jasoditu Jose Ramon Olarietak (Bara-kaldo, Bizkaia, 1963) Transgéni-cos: ¿De verdad son seguros y ne-
cesarios? Evidencias científicas
que llaman al principio de pre-
caución izenburuko bere libu-ruan. Nekazaritza Ingeniaritzandoktorea eta Edafologiako irakas-lea da Lleidako Unibertsitatean.Zer arrazoi dago transgenikoei
ezetz esateko?
Lehenengo arrazoia eta oinarriz-koena da ez ditugula ezertarakobehar. Esan ohi da transgenikoakteknologia bat direla, eta arazobati irtenbidea ematen diotela,goseari, hain zuzen ere. Baina go-sea ez da arazoa, arazo baten sin-toma baizik. Eta munduko goseaez da ekoizpen arazo bat, banake-ta arazo bat baizik. 1939. urteanJohn Steinbeck idazleak The gra-pes of wrath eleberria argitaratuzuen. Besteak beste, lan horretanesaten da gizakiok elikatzeko
fruituak sortu ditugula, baina ezgarela gai izan fruitu horiek jate-ko sistema sortzeko. Hortaz, frui-tuak lurrean usteltzen ari diraprezioari eusteko. Berdin jarrai-tzen dugu, Lleidan udaro gerta-tzen da. Ez dakit zenbat tona frutabotatzen dute, prezioari eusteko. Transgenikoek ekoizpena han-
ditzen dutela diote. Ados zara?
Ez da egia. Kataluniako Generali-tateak urtero kaleratzen dituentxostenak aztertzen ditut, eta ur-tez urte, labore transgenikoenerrendimendua ez da handiagoa.Gainera, landareak hobetzekoohiko teknikek hobeki funtzio-natzen dute. Afrikan pare batproiektu daude, eta lehorteak etazoru pobreak jasaten dituzten ba-rietateak sortu dituzte, hain zu-zen ere. Hobetu dituzte haziak etahorien artean ez dago hazi trans-genikorik.Orduan, arrazoirik dago trans-
genikoei baietz esateko?
Haziak patentatu nahi badituzubeharrezkoak dira transgeniko-
ak. Azken finean, hori da helbu-rua: hazien merkatua kontrola-tzea. Transgenikoak existitzekoarrazoia hazien jabetza intelek-tuala existitzea da. Patentea dutetransgenikoek, ohiko barietateekez bezala. Hazi ez-transgenikoakgorde ditzakete nekazariek urtezurte; hazi transgenikoak, aldiz,ez. Epaiketak egon dira nekaza-riekin gai horren harira. Horrega-tik esaten dut azken xedea milioi-ka euro mugitzen duen merkatu
bat kontrolatzea dela. Oso eskugutxitan dagoen teknologia baita,eta teknologia horren gaineanhazi enpresen kontrola dago.Liburuan zalantzan jartzen duzu
transgenikoen segurtasuna.
Zer dela eta?
Transgenikoek osasunean eragi-nik ez dutela esan ohi da. Esaldia
erdi-egia da. Hasteko eta behin,transgenikoak merkatuan jarribaino lehen ez da inolako ikerke-tarik egin. Merkaturatu dituztenenpresek ez dituzte beren eragi-nak ikertu, eta hori kontsumitubaino lehenago egin behar da.Inoiz ez gero. Bigarrenik, merka-turatzen hasi zirenetik ez dute be-giratu gizakiengan zer nolakoeraginik duten. Ez da alderatutransgenikoak kontsumitzen di-tuen norbait kontsumitzen ez di-
tuen norbaitekin. Kon-tua da ezinezkoa dela,ezin dugula jakin. Ame-riketako Estatu Batuetanez da etiketan azaltzen.Europan, berriz, baka-
rrik azaltzen da 0,9 baino gehiagodituzten produktuetan. Hortaz,ezin da ziurtatu. Transgenikoak benetan arris-
kutsuak al dira?
Pertsonekin egindako hiru iker-keta daude, eta hirurek arazoakdituzte. Lehenengoan ikusi zutenelikagai transgenikoetan sartuta-
ko geneak gizakion hesteko mi-kroflorara igarotzen zirela. Inorkez zuen jarraitu ikerketarekin.Kanadan emakumeekin eginda-ko ikerketa batean ondorioztatuzen emakumeen ehuneko altubatek eta haien fetuek Bt toxinazutela odolean. Toxikoa da. Azke-nik, Korean egindako ikerketabatean diote soja transgenikoakimmunologia-erreakzio desber-din bat eragiten duela. OMEk ereohartarazia du minbizia sor deza-keela glisofatoak. Munduangehien saltzen den pestizida da.Inoiz ez dute esanen artoa herbi-zida dela, baina hori da duena.Arto hori jaten baduzu herbizidajaten ari zara. Nafarroan 7.200 arto transgeni-
ko hektarea daude. Zer gerta-
tzen da arto ekologikoa erein
nahi dutenekin?
Ezin dute. Lleidan berdina gerta-tu da. Arto ekologikoa ereiten zu-ten nekazariak desagertu dira,kutsadura arazoak daudelako. El-karbizitza ezinezkoa da, ezin zaiemurrurik jarri soroei. Dena galdudute, eta orain arto ekologikoaekartzen da Italiatik. Azken fine-an, eredua da. Elikagai merkeasortzea nahi dute, biztanleriakontent egoteko, eta KPI kontsu-mo prezioen indizea ez igotzeko.Baina ohiko nekazariak ezin duezer egin, merke ekoizteko hek-tarea asko behar dituelako.Gizartean zer iritzi dago, zure us-
tez, elikagai transgenikoen in-
guruan?
Egin diren inkestek diote herrita-rren gehiengoak ez duela trans-genikorik nahi. Suitzan errefe-renduma egin zen, eta ezezkoakirabazi zuen. Italian, Frantzianeta Grezian ez dute transgeniko-rik erabiltzen. Kontua da desin-formazioa eta interes falta ere da-goela, eta askotan gai hauen ingu-ruan informatzea kostatzenzaigu. Gainera, zientziaren arlokogai gisa aurkezten digute, bainagai politikoa da. Hartzen ditugunerabakiak politikoak dira, ezzientifikoak.Iruñea Transgenikorik Gabeko
Gune izendatu dute. Nafarroako
beste 22 udalerrik bat egin dute
adierazpenarekin. Zer-nolako
ondorioak ditu?
Adierazpen hutsa da, baina beha-rrezkoa da, aldi berean. Presioaegitea da kontua, eta gaia mahaigainean jartzea da helburua; ho-rrelako urratsak egin behar ditu-gu borroka irabazteko. Azken fi-nean, bi ereduren arteko borrokada hemen gertatzen ari dena. Zernahi dugu? Hori da gakoa. Trans-genikoek bide batetik eramatengaituzte eta, nik, behintzat, ez duthori nahi.
«Transgenikoak ez dituguezertarako behar»
Jose Ramon Olarieta b Nekazaritza Ingeniaritzan doktorea
Transgenikoei ezetz esateko arrazoiak liburu batean jaso ditu Jose Ramon Olarietak. Besteakbeste, transgenikoak existitzeko arrazoia hazien jabetza intelektuala dela nabarmendu du.
IDOIA ZABALETA / FOKU
«Azken xedea da milioika euromugitzen duen merkatu batkontrolatzea; oso eskugutxitan dago teknologia»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko apirilaren 6a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]