nutrizioa ll

23
NUTRIZIOA ll ARNASKETA, IRAIZKETA ETA ZIRKULAZIOA

Upload: saraydelafuente

Post on 22-Jul-2015

270 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

NUTRIZIOA ll

ARNASKETA, IRAIZKETA ETA ZIRKULAZIOA

ARNASKETA

ZER DA ARNASKETA?Arnasketaren bidez, oxigenoa hartzen dugu eta karbono dioxidoa kanporatzen dugu.

Oxigenoa airetik hartzen dugu baina ZER DA AIREA? Gasen nahaste bat da.

ZERTARAKO BEHAR DUGU OXIGENOA?

Zelulek oxigenoa behar dute energia lortzeko. Zelulek oxigenoa mantenugaiekin konbinatzen dute eta horrela, energia lortzen dute. Prozesu hori zelula-arnasketa deitzen da.Zelula-arnasketan karbono dioxidoa sortzen da eta kanporatu behar da.

ARNAS APARATUABi atal ditu: arnasbideak eta birikak.-Airea arnasbideetan zehar sartzen eta ateratzen da. Zati hauek ditu: sudur-hobiak, faringea, laringea, trakea, bronkioak eta bronkioloak.

- Birikak bi organo dira eta haien barruan gas-trukea (oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatu) gertatzen da. Birikak kutxa torazikoaren bidez babestuta daude.

NOLA GERTATZEN DA?-Airea sudur-hobien bidez sartzen da sudurrean. Faringera, laringera eta trakeara igarotzen da.- Trakea bi bronkiotan banatuta dago eta bronkioak biriketan sartzen dira.- Biriken barruan, bronkioak bronkiolotan banatzen dira. Hauek meheagoak dira.- Bronkioloen muturretan, birika-albeoloak daude.

Airea arnasketa-higiduren bidez sartzen eta ateratzen da: arnas hartzea eta arnasbotatzea.

-Arnasa hartzean, kutxa torazikoa eta birikak zabaltzen dira. Horrela, airea sartzen da eta birikak betetzen ditu.

- Arnasa botatzean, kutxa torazikoa uzkurtzen da eta birikak husten dira. Horrela, airea kanporatzen da.

Birikak zabaltzeko eta uzkurtzeko, diafragmak eta saihetsarteko giharrek esku hartzen dute.

ARNAS-APARATUA

NOLA EGITEN DA GAS-TRUKEA?Airea birika-albeoloetara iristen da.

Hemen, aireko oxigenoa odolera pasatzen da eta karbono dioxidoa odoletik airera pasatzen da.

Sudur-hobietatik kanporatzen da. ARNASKETA

BIDEOA

IRAIZKETA

ZER DA IRAIZKETA?Hondar – substantziak odoletik kentzea eta kanporatzea da.

Iraitz-aparatuan gertatzen da .

KONTUZ!! Iraizketa eta gorozkien kanporaketa ez da gauza bera; gorozkiak ez dira odolera igarotzen.

IRAITZ-APARATUAZati hauek ditu:

•Giltzurrunak: sabelaldean daude. Babarrun forma dute eta gorriak dira.•Gernu-maskurian gernua metatzen da. Gero kanporatzen da.•Ureterrak bi hodi dira eta giltzurrunak eta gernu-maskuria lotzen dituzte.•Gernubidearen bidez gernua kanporatzen da.

NOLA GERTATZEN DA IRAIZKETA?• Gorputzeko odol guztia giltzurrunetatik

igarotzen da eta hauek odola iragazten dute eta hondar-substantziak kentzen dituzte.

• Horrela, giltzurrunetan gernua sortzen da. Uraren eta hondar-substantzien nahastea da.

• Gernua giltzurrunetatik ateratzen da, ureterrak igaro eta maskurira iristen da.

• Maskurian gernua metatzen da eta gernubidearen bidez kanporatzen da.

IZERDIA?• Beroa egiten duenean

eta kirola egitean, likido bat agertzen da gure larruazalean, gorputza freskatzeko. Likido hori izerdia da.

• Izerdi - guruinetan sortzen da.

• Izerdia urez, hondar – substantziaz eta gatzez osatuta dago. Érase una vez los riñones

ZIRKULAZIOA

ZIRKULAZIO-APARATUA

ZER DA ZIRKULAZIOA?Odolak gorputzean zehar egiten duen ibilbidea da.

Zirkulazio-aparatuan gertatzen da.

- Odola- Odol-hodiak- Bihotza

ODOLA• Gorputzeko ehun bat da, ehun likido

bakarra.• Mantenugaiak, oxigenoa, karbono

dioxidoa eta hondar-substantziak garraiatzen ditu.

• ZEREZ OSATUTA DAGO ODOLA? - Likido batez (plasma)- hainbat motatako zelulaz (odol-zelulak)

ODOL-ZELULAK• GLOBULU GORRIAK: ugarienak dira.

Oxigenoa garraiatzen dute eta kolore gorria ematen diote odolari.

• GLOBULU ZURIAK: gaixotasun askotatik babesten gaituzte.

• PLAKETAK: zelula zatiak dira eta odol-hodiak ixten dituzte, zauriak egitean. Prozesu horri gatzapen esaten zaio.

ODOL-HODIAK• Tutu modukoak dira eta hodi horietan

zehar odola ibiltzen da.• Hiru mota daude:

– Arteriak: Bihotzetik ateratzen odola eramaten dute. (gorriak)

–Zainak: odola bihotzera eramaten dute. (urdinak)

–Kapilarrak: meheenak dira. Arteriak eta zainak lotzen dituzte.

BIHOTZA• Pareta gihartsuko organo bat da.• Odola bultzatzen du, gorputz osoan zehar

zirkulatzeko.• Kutxa torazikoan dago, birikien artean,

ezkerraldean.• Bitan banatuta dago. Bi barrunbe ditu:

aurikula eta bentrikulua.• Zainak aurikulara iristen dira eta arteriak

bentrikulotik irtetzen dira.• Balbula baten bidez komunikatzen da.

ZER DA ZIRKULAZIOA?• Odolak odol-hodien bidez gorputzean zehar egiten

duen ibilbidea da.

• Bihotzak odolak bultzatzen du, taupadak egiten.

• Odolak bi ibilbide ditu: biriketako zirkulazioa eta zirkulazio- orokorra

• Taupadek bi fase dituzte:– sistolea: uzkurdura-fasea da. Uzkurtzen denean,

odola kanporatzen du arterien bidez.– diastolea: erlaxazio- fasea da. Odola sartzen da

zainen bidez.