oarsoaldea

8
Karrikako Katin-Txiki hobi komuna berriro irekitzeko eskatu diote Aranzadiri GOIATZ LABANDIBAR Duela 46 urte, 1960an, Karrika- tik Artikutzarako bidean 36ko gerran Francoren aldeko tro- pek fusilatutako zortzi gorpu atera zituzten lurpetik, eta he- rriko kanposantuan lurperatu, propio euren omenez eraikita- ko panteoian. Hala ere, ez ziren haiek Karrikan fusilatu eta lur- peratutako bakarrak, eta oiar- tzuar batzuek memoria histori- koa berreskuratzeko sortu du- ten taldeak Aranzadi Zientzia 36KO GERRA Francoren aldeko tropek fusilatutako zortzi gorpu atera zituzten bertatik 1960. urtean, baina gehiago egon daitezkeenez, denak atera nahi dituzte Tropa frankistak Aritxulegitik sartu ziren Oiartzunera 1936ko uztailean, Nafarroa konkistatuta. Gero, eskualdea eurenganatu zuten. O. HITZA Elkarteari berriro ere hilobia ireki eta bertan gelditzen diren gorpu guztiak ateratzeko eska- tu dio, hilketak haiek gertatu eta 70 urtera. Aranzadiko Francisco Etxe- berria antropologoak tokiaren inguruko txostena idatzi zuen 2004ko irailean, Katin-Txikin izan baitzen beste bi kiderekin batera. OARSOALDEKO HITZAk txosten hori eskuratu ahal izan du. Lan horretan jasotzen de- nez, hasieran herriko kanpo- santuan fusilatzen zuten jen- dea tropa nazionalek, baina gero, toki urrunagoetara jo zu- ten, «jendeak ez zezan horren berri izan». Katin-Txiki da toki horietako bat. Izenak berak badu istorioa. Katin Poloniako herri bat da. II. Mundu Gerran, 10.000 ofizial poloniar baino gehiago hil zi- tuen bertan armada sobieta- rrak. Sarraskiaren dimentsioa nolabait alderatuz, herritarrek izen hori eman zioten Karrika- ko txokoari. Romero Kennedy sendiare- na zen lur-eremua, Iragorri ba- serriari dagokiona. Tropa na- zionalak Oiartzunera, eta es- kualdera, Aritxulegitik sartu zi- ren 1936ko uztailean. Herria hartu zuten eta Mendiburu ka- lean zuten etxea eskatu zieten haiek Romerotarrei, bertan ko- artela jartzeko. Hauek, ukatu egin zuten eskaera. Orduan, mendeku gisa, sendiaren lu- rrak aztertu zituzten, eta Karri- kakoa aukeratu zuten fusilake- ta toki eta hobi komun gisa era- biltzeko. Gerra bukatu ondoren, lurja- beak, Loreto Romero Ken- nedyk, gorpuak bertatik atera- tzeko eskaera egin zuen. 1960an egin zuten hori, Fran- cisco Franco diktadoreak bai- mena emandakoan. «Soinurik egin gabe lurpetik atera ziteze- la esan zuen Francok, eta nahi zuten sendiek gorpua Erorita- koen Bailara-ra ( Valle de los caidos) eraman zitzaketela», azaldu du Aranzadik txostene- an. 1977an, omenaldia egin zio- ten ateratako gorpu horiei, eta Peña Gantxegi arkitektoak hile- rrian egindako panteoian lur- peratu, Erran zuten gorrotoz il zintuzten, erriaren gogoan bizi zerate idatziarekin batera. Baina ez zituzten guztiak ate- ra: geroz eta gorpu gehiago atera, orduan eta fusilaketa gehiago izan zirenaren seinale baitzen. 110 fusilatu Oiartzunen Oiartzunek 5.260 biztanle zi- tuen 1936an, gerra hasieran. Francoren aldekoek herria hartu zutenean, 250 lagun atxi- lotu zituzten, herritarren %5a, gutxi gorabehera. Herriko kan- posantuan 110 pertsona fusi- latu zituzten, 1936ko uztailetik azaroa bitartean, Francisco Etxeberria antropologoak ida- tzitako txostenean biltzen de- nez. 110 lagun horiek Oiartzun, Errenteria-Orereta, Donostia, Arrasate, Tolosa, Zizurkil, Ale- gia, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Debakoak ziren. Beste ba- tzuen jatorria ez da jakiterik izan. Haien guztien izenak he- rriko Erregistro Zibilean dau- de. Aranzadik bildutako infor- mazioaren baitan, euskaldun nazionalistak ziren Katin-Txi- kin fusilatutakoak. «Euzkadi besterik ez zuten horiek bu- ruan», bildu zuen Jose Artetxe idazleak 1977an argitaratuta- ko Un vasco en la postguerra. Diario 1939-1971 liburuan, Aranzadik bere txostenean go- goratzen duenez. 4 oarsoaldeko hitza OSTEGUNA, 2006ko uztailaren 27a OARSOALDEA «Baserritik tiroak eta garrasiak entzuten ziren» Katin-Txikiri Kanposantua dei- tzen zioten Iragorrikoek. De- nek zekiten zerbait zen bertan fusilatuak eta lurperatuak zeu- dela, «euskaldunak». Lur hori, gerra aurretik, sastrakak eta oteek hartuta zegoen, baserri- tarrek ez zutelako ezertarako erabiltzen. Xixili Mitxelena han bizi zen, Iragorrin. Haurra zen gerra piztu zenean, eta fusilaketak gertatu zirenean. Hala ere, oraindik ere gogoan du fusila- ketak izan ziren gau bat. «Gauez etorri ziren kamioi ba- tean; baserritik entzuten ge- nuen tiroak eta garrasiak, isil- isilik ginelako denak». Kamioi soinuaren ondoren, garrasiak eta tiroak entzun omen ziren baserritik, fusila- keta tokitik metro gutxi batzue- tara baitago Iragorri. «Joxe anaia eta ni haurrak ginen, eta pixalearekin gauez esnatu eta argiak pizten bagenituen, txa- pelgorriak ate-joka etortzen tik gora ihesean. Berez, Katin- Txiki hauei zegokien lurrez. «Baserri batera iritsi zen es- kuak lotuta, eta hangoek sala- tu egin zuten. Baserrian bertan garbitu zuten txapelgorriek». Baina Iragorrikoek ez zeki- ten zenbat fusilatu zituzten han, Iragorriko Kanposantuan. «Hamabost bat? Esaten zuten apaiz bat bazegoela haien ar- tean...»,kontatu du Mitxelenak. Batzuetan, Kanposantura jo- aten omen ziren Iragorrikoak, baina egunez. «Lurra altxata zegoela ikusten genuen, hala- ko bi montoi zeudela, han lur- peratzen zituzten fusilatuak». Norbaitek, edo norbaitzuek, tokia txukuntzen omen zuten gerra bukatu ondoren. Eta hil- dakoen omenez, loreak jarri. «Senideek jakingo zuten han zeudela lurperatuak, eta etor- tzen ziren». Baina inork ez zuen hitzik egiten Kanposan- tuan gertatutakoaz, beldurra medio. «Baina horrelako gau- zak ez dira ahanzten, buruan gelditzen dira»,dio Xixili Mitxe- lenak. ziren, itzal genitzan», du gogo- an Mitxelenak. Fusilaketak gauez egiten zi- tuzten Karrikan, ahalik eta jen- de gutxienak jakiteko. «Guk ez genuen izu gehiegi pasatzen, txikiak ginelako eta helduak bazterrean genituelako». Mitxelenak ere ongi gordea du oroimenean Iragorriko bes- te zatian bizi ziren lehengu- suek fusilaketa tokitik ihes egindako gizon baten arnases- tuak entzun zituztela, baserri-

Upload: zopizarren

Post on 03-Jul-2015

826 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Oarsoaldea

KKaarrrriikkaakkoo KKaattiinn--TTxxiikkii hhoobbii kkoommuunnaa bbeerrrriirroo iirreekkiittzzeekkoo eesskkaattuu ddiioottee AArraannzzaaddiirrii

GOIATZ LABANDIBAR

Duela 46 urte, 1960an, Karrika-tik Artikutzarako bidean 36kogerran Francoren aldeko tro-pek fusilatutako zortzi gorpuatera zituzten lurpetik, eta he-rriko kanposantuan lurperatu,propio euren omenez eraikita-ko panteoian. Hala ere, ez zirenhaiek Karrikan fusilatu eta lur-peratutako bakarrak, eta oiar-tzuar batzuek memoria histori-koa berreskuratzeko sortu du-ten taldeak Aranzadi Zientzia

36KO GERRA�

Francoren aldeko tropek fusilatutako zortzi gorpu atera zituzten bertatik 1960. urtean, baina gehiago egon daitezkeenez, denak atera nahi dituzte

Tropa frankistak Aritxulegitik sartu ziren Oiartzunera 1936ko uztailean, Nafarroa konkistatuta. Gero, eskualdea eurenganatu zuten. O. HITZA

Elkarteari berriro ere hilobiaireki eta bertan gelditzen direngorpu guztiak ateratzeko eska-tu dio, hilketak haiek gertatueta 70 urtera.

Aranzadiko Francisco Etxe-berria antropologoak tokiareninguruko txostena idatzi zuen2004ko irailean, Katin-Txikinizan baitzen beste bi kiderekinbatera. OARSOALDEKO HITZAktxosten hori eskuratu ahal izandu. Lan horretan jasotzen de-nez, hasieran herriko kanpo-santuan fusilatzen zuten jen-

dea tropa nazionalek, bainagero, toki urrunagoetara jo zu-ten, «jendeak ez zezan horrenberri izan». Katin-Txiki da tokihorietako bat.

Izenak berak badu istorioa.Katin Poloniako herri bat da. II.Mundu Gerran, 10.000 ofizialpoloniar baino gehiago hil zi-tuen bertan armada sobieta-rrak. Sarraskiaren dimentsioanolabait alderatuz, herritarrekizen hori eman zioten Karrika-ko txokoari.

Romero Kennedy sendiare-

na zen lur-eremua, Iragorri ba-serriari dagokiona. Tropa na-zionalak Oiartzunera, eta es-kualdera,Aritxulegitik sartu zi-ren 1936ko uztailean. Herriahartu zuten eta Mendiburu ka-lean zuten etxea eskatu zietenhaiek Romerotarrei, bertan ko-artela jartzeko. Hauek, ukatuegin zuten eskaera. Orduan,mendeku gisa, sendiaren lu-rrak aztertu zituzten, eta Karri-kakoa aukeratu zuten fusilake-ta toki eta hobi komun gisa era-biltzeko.

Gerra bukatu ondoren, lurja-beak, Loreto Romero Ken-nedyk, gorpuak bertatik atera-tzeko eskaera egin zuen.1960an egin zuten hori, Fran-cisco Franco diktadoreak bai-mena emandakoan. «Soinurikegin gabe lurpetik atera ziteze-la esan zuen Francok, eta nahizuten sendiek gorpua Erorita-koen Bailara-ra (Valle de loscaidos) eraman zitzaketela»,azaldu du Aranzadik txostene-an.

1977an, omenaldia egin zio-ten ateratako gorpu horiei, etaPeña Gantxegi arkitektoak hile-rrian egindako panteoian lur-peratu, Erran zuten gorrotoz ilzintuzten, erriaren gogoan bizizerate idatziarekin batera.

Baina ez zituzten guztiak ate-ra: geroz eta gorpu gehiagoatera, orduan eta fusilaketagehiago izan zirenaren seinalebaitzen.

110 fusilatu Oiartzunen

Oiartzunek 5.260 biztanle zi-tuen 1936an, gerra hasieran.Francoren aldekoek herriahartu zutenean, 250 lagun atxi-lotu zituzten, herritarren %5a,gutxi gorabehera. Herriko kan-posantuan 110 pertsona fusi-latu zituzten, 1936ko uztailetikazaroa bitartean, FranciscoEtxeberria antropologoak ida-tzitako txostenean biltzen de-nez.

110 lagun horiek Oiartzun,Errenteria-Orereta, Donostia,Arrasate, Tolosa, Zizurkil, Ale-gia, Aretxabaleta, Eskoriatzaeta Debakoak ziren. Beste ba-tzuen jatorria ez da jakiterikizan. Haien guztien izenak he-rriko Erregistro Zibilean dau-de.

Aranzadik bildutako infor-mazioaren baitan, euskaldunnazionalistak ziren Katin-Txi-kin fusilatutakoak. «Euzkadibesterik ez zuten horiek bu-ruan», bildu zuen Jose Artetxeidazleak 1977an argitaratuta-ko Un vasco en la postguerra.Diario 1939-1971 liburuan,Aranzadik bere txostenean go-goratzen duenez.

4 oarsoaldeko hitzaOSTEGUNA, 2006ko uztailaren 27a OARSOALDEA

«Baserritik tiroak eta garrasiak entzuten ziren» Katin-Txikiri Kanposantua dei-tzen zioten Iragorrikoek. De-nek zekiten zerbait zen bertanfusilatuak eta lurperatuak zeu-dela, «euskaldunak». Lur hori,gerra aurretik, sastrakak etaoteek hartuta zegoen, baserri-tarrek ez zutelako ezertarakoerabiltzen.

Xixili Mitxelena han bizi zen,Iragorrin. Haurra zen gerrapiztu zenean, eta fusilaketakgertatu zirenean. Hala ere,oraindik ere gogoan du fusila-

ketak izan ziren gau bat.«Gauez etorri ziren kamioi ba-tean; baserritik entzuten ge-nuen tiroak eta garrasiak, isil-isilik ginelako denak».

Kamioi soinuaren ondoren,garrasiak eta tiroak entzunomen ziren baserritik, fusila-keta tokitik metro gutxi batzue-tara baitago Iragorri. «Joxeanaia eta ni haurrak ginen, etapixalearekin gauez esnatu etaargiak pizten bagenituen, txa-pelgorriak ate-joka etortzen

tik gora ihesean. Berez, Katin-Txiki hauei zegokien lurrez.«Baserri batera iritsi zen es-kuak lotuta, eta hangoek sala-tu egin zuten.Baserrian bertangarbitu zuten txapelgorriek».

Baina Iragorrikoek ez zeki-ten zenbat fusilatu zituztenhan, Iragorriko Kanposantuan.«Hamabost bat? Esaten zutenapaiz bat bazegoela haien ar-tean...»,kontatu du Mitxelenak.

Batzuetan, Kanposantura jo-aten omen ziren Iragorrikoak,

baina egunez. «Lurra altxatazegoela ikusten genuen, hala-ko bi montoi zeudela, han lur-peratzen zituzten fusilatuak».

Norbaitek, edo norbaitzuek,tokia txukuntzen omen zutengerra bukatu ondoren. Eta hil-dakoen omenez, loreak jarri.«Senideek jakingo zuten hanzeudela lurperatuak, eta etor-tzen ziren». Baina inork ezzuen hitzik egiten Kanposan-tuan gertatutakoaz, beldurramedio. «Baina horrelako gau-zak ez dira ahanzten, buruangelditzen dira»,dio Xixili Mitxe-lenak.�

ziren, itzal genitzan», du gogo-an Mitxelenak.

Fusilaketak gauez egiten zi-tuzten Karrikan, ahalik eta jen-de gutxienak jakiteko. «Guk ezgenuen izu gehiegi pasatzen,txikiak ginelako eta helduakbazterrean genituelako».

Mitxelenak ere ongi gordeadu oroimenean Iragorriko bes-te zatian bizi ziren lehengu-suek fusilaketa tokitik ihesegindako gizon baten arnases-tuak entzun zituztela, baserri-

Page 2: Oarsoaldea

oarsoaldeko hitzaOSTEGUNA, 2006ko uztailaren 27a 5OARSOALDEA

LOREA MUGURUZA

«Oraindik bukatu ez den gerrabaten lehenengo biktimak gara,

baita ahaztuak ere»Ekaitz Arrieta�1936 urteko uz-tailaren 27a. Gaur 70 urte betedira 36ko gerra hasi zela. Udagiroko goiz eguzkitsu hartanberehala zabalduko zuenekaitz giroa herrian. Oiartzunaldetik zetozen erreketeak.Etxetxo baserriko Maria Oiar-tzabal eta Domingo, Enrike etaSebastian Usabiaga seme-ala-bak etxetik alde egiteko asmozabiatu ziren; beraiekin aurrezaurre topo egin zuten Franco-ren aldekoek: ama, bere hiruseme-alabekin batera, bertanerahil zituzten. Hala agertzenda Lezoko Erregistro Zibilekoagirietan. Pilar Insausti (Lezo,1924), Jose Manuel Insausti fu-silatuaren alaba da. 1936kourriaren 6an fusilatu zuten Ma-noli Ormabururen senarra. Pi-larrek egoeraren bizipenakkontatu ditu.JJoossee MMaannuueell IInnssaauussttii aaiittaa11993366kkoo uurrrriiaarreenn 99aann ffuussiillaattuueeggiinn zzuutteenn .. ZZeerr dduuzzuu ggooggooaann??Zazpi urte nituen fusilatu zute-nean. Gure aita errepublikaza-lea zen, Lezoko Errepublika-

PPIILLAARR IINNSSAAUUSSTTII�36KO GERRAN FUSILATUTAKO JOSE MANUEL INSAUSTIREN ALABA

rren Zentroko presidentea zen.Berak hauxe esan zuen: ‘Ni he-men geratzen naiz, ez diodala-ko inori minik egin eta niri ereez didate minik egingo’. Or-duan Donostiara joan ginen,gure osaba baten etxera ze-hazki. Altzateko etxe bateanbizi ginen, orain autobia dago-en lekuan. Nire aita Real Com-pañia Asturiana-ko kontableazen. Bertatik deitu zioten.ZZeerr eeggiinn zzeennuutteenn oorrdduuaann??Aitaren bila etorri ziren. Do-nostiako anai zaharrak esanzuenez, atea ireki eta hiru gi-zon zeuden bertan: falangistabat, errekete bat eta guardiazibil bat. Ondarretara eramanzuten, orduan han baitzegoenkartzela. Nire anaia janariaeramatera joan zen eta askezegoela esan zioten. Aiton-amonek baserriak zituztenHernanin eta hilerriko maldajaitsi eta berehala, Bakero ize-neko baserri bat dago eta nireaita hara eraman zuten. Aita-ren inudeak anai bat zuen, nireaitaren ugazanaia zela. Tiroak

entzun zituen eta hilerrira igozen: han, aita hilda ikusi zuen.FFuussiillaattuu ggeehhiieenn eeggoonn zzeenn llee--kkuuaa iizzaann zzeenn,, eezzttaa??Bai. Asko izan ziren. Hobi ko-mun bat dago bertan. Aita iku-sitakoan, korrika jaitsi zen he-rrira. Orduan, nire aiton-amo-nei abisatu zieten. Bazekitenfusilatuta zegoela, baina amariez zioten ezer esan nahi izan,eta, sei haurrekin gelditu zen.AAttee gguuzzttiiaakk iittxxii zziizzkkiizzuueetteenn??Amak lanean jarri behar izanzuen. Nire ahizpa ere 14 urte-rekin hasi zen lanean, besteanaiari Batxilergoa bukatzekourtebete falta zitzaionean. Be-rak ikasketak bukatu zitzandenok lanean hasi ginen, osofamilia batua ginelako.EEttaa ggeerroo zzeerr ppaassaa zzeenn??Errenteriako Udalean gure ai-taren kontrako hiru salaketazeudela jakin zuten nire aiton-amonek. Nork jarri zituen ezzuen jakin nahi izan amak, etabere seme-alabek ez jakiteanahi izan du, seme-alabengangorrotoa ez handitzeko.

GGeerrrraa oonnddoorreennggoo eegguunnaakk nnoo--llaakkooaakk iizzaann zziirreenn??Behin, Lezoko bi gizon agertuziren etxera, amaz galdezka.Paper bat sinatu behar zuelaesan zioten: Fernando Lobato-ren heriotz-zigorra zen. Gurelaguna zen Fernando. Amakezetz esaten zuen. Halako ba-tean zera esan zioten amari:‘Ez duzu hau sinatuko? Ba, zufusilatuko zaitugu’.Eta amarenerantzuna: ‘Hemen naukazue,hementxe geratuko dira nireseme-alabak. Nik ez dut fami-lia bat hondatuko, zuek nirekinegin duzuen bezala’.HHeerrrriiaann iizzaannddaakkoo ffuussiillaammeenn--dduueettaazz ggooggoorraattzzeenn aall zzaarraa??Fusilamendu bakarra izan zenaitarena. Gero, Darieta ingu-ruan ere izan ziren: ama hiruseme-alabekin ihesean korri-ka zihoazela, hil egin zituzten.NNoollaakkooaa iizzaann zzeenn eerrrreekkeetteeeennssaarrrreerraa hheerrrriirraa??Ez dut gogoratzen. Dena den,menditik sartu ziren, Gaintxu-rizketako baserrietatik.NNoollaakkooaa iizzaann zzeenn ggeerrrraa??Lezoren erdian geundenez,Errenteriara asko joaten gi-nen. Karlistak txapelgorriekinibiltzen ziren eta falangistak,berriz, txapel beltzarekin. Ka-letik desfilatzen zuten, Un,dos, tres, falange rekete. Etazuk ezin zenuen ezer esan.EEttaa nnoollaa eerraammaann zzeennuutteenn??Oso gaizki. Zinera joaten gine-nean Espainiako ereserkiare-kin hasten ziren emanaldiak,eta denek eskua altxa beharzuten eta Cara al sol abesteko.Eta ez zuenak abesten zinetikkanpora botazen zuten edo zi-gortu egiten zuten.ZZuueenn aarrtteeaann kkoommuunniikkaattzzeennzziinneetteenn?? BBaa aall zzeennuutteenn hhaarrrree--mmaanniikk zzuueenn eeggooeerraa bbeerrddiinnee--aann zzeeggooeenn jjeennddeeaarreekkiinn??Gure aitari buruz gure arteanbakarrik hitz egiten genuen.Herrian bazegoen jende ona,baina salatari asko zeuden.Ezin zen hitz egin.NNoollaa sseennttiittzzeenn zzaarraa??Ni biktima bat naiz, eta telebis-tan azaltzen diren biktimak be-raien hildakoetaz bizitzen aridira eta gu ez gara bizi gure ai-

taren heriotzaz. Ixilik egongara beti. Inoiz ez gara kexatueta inork ez digu barkamenikeskatu. Baina orain haserretu-ta nago, Euskadin bakarrikbiktima horiek daudela ikus-ten dudalako. Ez. Euskadinbiktima asko daude. Niretzakooraindik bukatu ez den gerrabaten lehenengo biktimakgara, baita ahaztuak ere. Hiru-garren mailako biktimak gara.BBiikkttiimmeenn iizzeennaa pprroobbeettxxuuaaaatteerraattzzeekkoo eerraabbiillttzzeenn ddeellaauussttee aall dduuzzuu??Denetik pixka bat. Etekin poli-tiko eta ekonomikoak atera-tzen ari dira. Gu ez gara horre-la ibili. Nire aitaren kontura eznaiz biziko. Nik ez dut ez diru-rik ezta protagonismorik nahi.Aitortzea nahi dut. Justizia.NNoollaa ddaarraammaazzuu hhoorrii??Ez dut gorrotorik. Ez baduguhistoriaren pasarte hau konta-tzen, ez dela ezer gertatu diru-di. Ez dugu inorenganik lagun-tzarik jaso; Eusko Jaurlaritzakez du guregatik ezer egin, etaez dut ezer eskertzeko. 10.000pezetara iristen ez den pentsiobat jasotzen dut.�

SENTIMENDUAK

«Ez dut gorrotorik. Ezbadugu historiarenpasarte hau kontatzen,ez dela ezer pasatuematen du»

PRESIDENTEA

«Zazpi urte nituen aitafusilatu zutenean,errepublikazalea zen,Lezoko ErrepublikarrenZentroko presidentea»

EGOERA

«Aitari buruz gureartean bakarrik hitzegiten genuen, herrianbazegoen jende onabaina salatari asko ere»

Page 3: Oarsoaldea

OOrrooiimmeenneeaann aarraakkaattuuzz

LOREA MUGURUZA

Gaurkoa egun seinalatuada orain 70 urte eskual-dean bizi ziren pertso-

nentzako, errepublikazaleen-tzako, 1936ko altxamenduarenaldekoentzako, abertzaleen-tzako, baina baita politika arlo-an inolako zerikusirik izan ezzutenentzako ere. Gaur 70 urtebetetzen dira Beorlegiren zu-tabea, Ortiz de Zarate zutabea-rekin batera Errenteria-Orere-ta, Pasaia, eta Lezo hartu zituz-tela. Irundik zetozenerreketeen bi zutabe horiek.

Borroka gogorra izan zenErrenteria-Oreretan, ezkertiareta abertzaleek abuztuan ze-har Oiartzun aldetik zetozenerreketeei atzera eragin nahiizan baitzieten. Baina hilaren11ean, erreketeen erasoeiezingo zietela eutsi ikusita, or-duko agintariek Errenteria-Orereta hustutzeko erabakia

HISTORIA�

Gaurko egunez Irundik zetozen erreketeen zutabeek Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaia hartu zituzten, Donostiaraino ailegatuz

Errenteriar falangistak Zumardian formaturik Avenida de la Gloriosa Navarraren inaugurazioan, 1936ko urriaren 18an. ‘ERRENTERIAKO HISTORIA’ LIBURUA

hartu zuten. Ordurako, Lezotikere hainbatek ihes egin zuengertatuko zena susmatuta.Errenteriako Historia liburuakaipatzen duenaren arabera,Errenteria-Oreretako biztanle-en %46ak alde egin zuen erre-keteak herrian sartu aurretik.Fabrika gehienak ere itxitazeuden ordurako. Fabriketakomakineriak beste leku batzuta-ra garraiatu zituzten herriahustu aurretik, baina suntsitugabe. Anarkista talde bat saia-tu zen Papelera Española deu-sezten, baina bertako jabeekgalarazi egin zieten.

Udal agintariei dagokionez,1931ean hautatutako eta1936an berritutako Udalbatza-tik, Urigoitia zinegotzi errepu-blikanoa baino ez zen geratuherrian.

Behin herri guztia hustu on-doren, errepublikaren aldekoagintariek Carmelo Recaldeeta Juan Lopez Retenaga zine-

zoko euskararen historia so-ziala liburuan.

Garmendiak gogoan du San-takrutz eguna iritsi baino parebat egun lehenago erregaiz be-tetako ontziak ikusi zituela he-rrian, baita dinamitaz betetakozenbait hodi ere. Baina gertaki-zun bitxiena hilaren 13an ber-tan izan zen. Herriko apaizak,Don Luis Garmendiak, herrikohaurrak hartu eta Gaintxuriz-ketara eraman zituen errekete-ei ongietorria egitera: «Eramanegin gintuzten. Mutil koskorrakginen gu eta seietako mezarajoan ginen. Eta aldaretik hauxeesan ziguten: ‘Bueno, orain de-nak hemendik ateratzeanGaintxurizketako bidera joanbehar dugu eta ongietorriaegin behar zaie erreketeei’.Hau eta hura aritu ziren hizke-tan, eta hala hartu gintuztendenak, eta eraman gintuztenGaintxurizketako bidera».

Baina Lezoko haurren fun-

gotzi ohiak -altxamenduarenaldekoak- bidali zituzten erre-keteei Errenteria-Orereta ba-besik gabe zela esatera. Beor-legi zutabearen operazio-egunkarian honelaxekontatzen da hilaren 13an ger-tatu zena: «Goizeko lehen or-duan, Errenteria hutsa dagoenberri ematen digute. Hori ikusi-ta, Comteren agindupean zuta-be bat azkar antolatzen da,Oiartzunen dauden konpainie-kin.Zutabe honek inolako erre-sistentziarik gabe okupatzenditu Errenteria eta Pasaia».

Haurrek ongietorria

Lezon bitxia izan zen 1936koirailaren 13a. Santakrutz jaienbezpera izan arren, jaietarakogirorik ez zen herrian. Egunhartako lekukoetako bat orain-dik ere bizi da: Melintton Gar-mendia. Bere lekukotasunaImanol Esnaolak jaso zuen Le-

2 oarsoaldeko hitzaASTEAZKENA, 2006ko irailaren 13a OARSOALDEA

tzioa ez zen izan ongietorri hu-tsa egitea: «Gaintxurizketakogainean eserita jarri gintuzten,ogi zuria eman ziguten, bestesardina lata batzuk ere bai, etahura jan arte han egon ginen.Bitartean, tropak etorri zirenIrun aldetik. Kaballeria eta oi-nez ere bai pila, eta gu bitarte-an han, zer gertatuko zen, zer-gatik esaten zuten hura, zain...‘Hi, gu hemen prisioneroak be-zala gaituk orain, zerbait pasa-tzen baldin bada hor (Lezon),patruilaren bat edo beste ha-rrapatzen badute guri emangozigutek jipoia hauek’. Horrelahizketan aritu ginen,eta handikbi hiru ordura esan ziguten he-rrira jaisteko».

Haur haiek guztiak Lezorajaitsi zirenerako Gurutze San-tuaren plaza erreketez betetazegoen, Garmendiaren arabe-ra.

Dena den, hilaren 15ean gu-txi gorabehera, aipatutakoerreketeen zutabeak Gipuzkoa-ko kostaldeko herrietara abiatuziren. Lezotik harantz joan bai-no lehen, Melitton Garmendiakoso gogoan ditu erreketeen zu-tabean zegoen gizon «zahar»baten hitzak: «Gizon zahar ba-tzuek bazituzten tartean, etaniri horrela esan zidan batek:‘Aizu mutil, tori aterki hau oroi-garri gisa, eta otoitz egin niga-tik nik ez bainuen etorri nahi.Baina atxilotu ninduteneanfrentera bidali ninduten etaetortzen ez banintzen jipoituedo garbituko nindutela esanzidaten».

IHESA

Errenteria-Oreretan,biztanleen %46k aldeegin zuen erreketeenzutabeak herrian sartuaurretik

LEHERGAILUAK

Santakrutz eguna iritsibaino pare bat egunlehenago erregaizbetetako ontziak ikusizituzten Lezon

Page 4: Oarsoaldea

oarsoaldeko hitzaASTEAZKENA, 2006ko irailaren 13a 3OARSOALDEA

Irailaren 13a Santakrutz bezpera gisa gogoratua da beti, baina ez 1936ko altxamenduaren aldekoekeskualdea hartu zuten eguna bezala. Izan ere, orain 70 urte, Francoren aldeko erreketeek Lezo,

Errenteria eta Pasaia hartu zituzten gaurko egunez. Gertakizun hark zer esana sortzen du oraindik.

70 urte pasatu dira: 1936-2006 irailak 13

1936ko irailaren 13a. Tropa nazio-nalak, Francoren aldekoak, gureherrira, Errenteriara, iritsi zirene-

ko eguna.Data hori baino lehen, ordea, 1936ko

uztailaren 25ean, Gabierrotako gasolin-degiaren alboan armatutako erreketetalde bat ikusi zutenaren alarma zabal-du zen. Segurtasun zerbitzuko gudariboluntarioei eman zieten horren abi-sua, baina azken hauek haiengana joanzirenean, jadanik ez zeuden. Desagertuegin ziren; edota norbaitek ezkutatu zi-tuten Fanderiako zonaldean; edotaOiartzungo mendi ingurura egin zutenalde... Herrian ikusi zituzten lehenengoeguna izan zen hura, eta aitzindari-taldebat izan zitekeen...

Irailean, berriz, oraindik herrian zeu-denek ondo asko dute gogoan herria-ren hustutze larria. Gertaera izugarriabezala gogoratzen dute, ikaragarria etahunkigarria, aurreko egunetan izanda-ko bonbardaketa handien tartean. Jen-dea Lezoko norabideko Renfeko tunele-an ezkutatzen zen, Olibeteko gaileten fa-brikaren azpian... airetik etortzen zirenbonbetatik ezkutatzeko lekurik egokie-na horixe zela uste zuten.

Airetik bezala, Jaizkibel mendiarenatzetik, itsaso aldean zegoen Cerveraitsasontzitik ere bonbak jaurtitzen zi-tuzten; era berean, gertuko mendietatikkanoikadak eta metraileta tiroak bota-tzen zituzten herrirantz nahiz San Markomendirantz. Izan ere, San Markoko go-torlekutik Cervera-ren aurka tiro egitenzuten.

Zurrumurruen arabera, honek guz-

IIRRIITTZZIIAA�RAFA BANDRES (ERRENTERIA-ORERETA)

tiak Errenteriako bizilagun gehienakherritik bi aldiz ateratzea eragin zuen.

Bi aldiz

Herritik ospa egindako lehen aldianetxera itzuli ziren gehienak: Trintxerpe-raino iritsi zen jende uholdea, eta, askojota, batzuk Zarautzeraino.

Bigarren aldian, ordea, itzulera luzea-goa izan zen: asko ez ziren itzuli, nahizeta hurrengo egunean herrira buelta-tzeko intentzioarekin atera. Hala, Erren-teriak zituen 7.000 biztanleetatik 4.000inguru geratu ziren herrian bertan. He-rritik joandako inork ez zuen pentsatuitzulerak hainbeste iraungo zuela: ba-tzuentzako urte asko suposatu zuen...beste batzuk euren Errenteriatik urrunhil ziren... eta beste batzuk errefuxiatuta egondako lekuetan geratu ziren bizi-tzen...

Gallego Gardey anai-arrebak izan zi-ren joan zirenetako batzuk. 1992ko Oar-so aldizkarian, Antonio Gallego Gar-deyk (oraindik Ingalaterra bizi dena, 82urterekin) kontatzen du bera eta harenlau anai-arrebak nola joan ziren Erren-teriatik Zarautzera, Zarautzetik Bilboraeta Bilbotik Santanderrera. Santande-

rretik, halaber, Euskadiko Gizarte-la-guntza Sailera joan ziren, eta han 4.117zenbakiarekin izendatu zituzten GallegoGardey bost anai-arrebak. Euskadikobeste haur batzurekin batera, Habana-nontziratu zituzten. 300 pertsonarentza-ko lekua zuen itsasontziak eta 4.000 on-tziratu ziren, Southamptoneraino (Inga-laterra) iritsiz. Han, kanpin-dendetanbizi izan ziren, Ingalaterran taldeetansakabanatu zituzten arte.

Bost anai-arreba hauek beti talde be-rean joan ziren Cambridgeraino, etahan, gutxienez Antonio eta Jose bereanaia bizi dira, guk dakigula behintzat.Haren beste arreba bat besotan zuelageratu zen ama, baina haurra hil eginzen; amarekin Gurutze Gorriaren bidezjarri ziren harremanetan, beranduago.Santanderren zirela, aldiz, jakin zutenaita askatasuna eta demokraziaren al-deko borrokan hil zela Durangon.

Gallego Gardey anai horiek BritaniaHandiko naziotasuna eskuratu zuten,eta, futbolari esker, Ingalaterrako lehe-nengo eta bigarren mailako taldeetanjokatu zuten. Oso estimatuak eta ezagu-nak izan ziren.

Haiek bezala, Errenteriako biztanle-ren bat ere Ingalaterran geratu zen bizi-tzen, eta beste asko gerra bukatu eta hi-labete gutxira itzuli ziren... Errenterianbaditugu horietako batzuk: Asensio, Sil-va, Etxeberrietako Garcia ahizpak... ba-tzuk gogoratzearren.

Beste batzuk Errusiara, Frantziara,Belgikara... joan ziren. Bakoitzaren isto-rioak esplikatzea oso zaila da, benetakogatibualdiak jasan behar izan zituztela-

ko. Orri asko eta asko beharko genituz-ke. Batzuei, gainera, II. Mundu Gerra eresufritu behar izan zuten...

Aldaketak herrian

Irailaren 13 hartan, Artaxonako 40 erre-ketek, Cervera-ko kanoikada handiakbabestuta,Beorlegiren agindutara zirenerreketeei Donostiara aurkezten utzizieten. Beorlegi bera larriki zaurituta ze-torren; Oiartzungo Ergohien tabernanartatu zuten, eta egun gutxira hil zen.

Errenterian, karlisten eta falangistenaldeko herriko jendearekin osatu zutenudala, II. Errepublikako udal demokrati-koa Bilbon zegoen bitartean... erbeste-an.

Herriko Plazari General Mola izena ja-rri zioten,eta pleno aretoko gelaren hor-metan postal tamainuko Molaren argaz-kiak jarri zituzten, baita matxinatutakoejerzitoen tropenak eta Cervera ontzia-renak ere. Gutxienez, 1967. urtera artemantendu zituzten haiek.

Gaur,70 urte beranduago,modu bate-ra edo bestera lekuko izan eta ondorio-ak sufritu ditugunok, bizi garen bitarte-an beti izango ditugu gogoan estualdihaiek, eta berriro ikusi ez ditugunak eregogoratuko ditugu. Kontatzeaz eskertu-ta, eta malkoi ezin eutsita neurrigabekoinpotentziarengatik...

70 urte pasatu dira!

Gaur, 70 urte

1936ko irailaren 13an, Irundik Do-nostiara zihoazen tropa frankistekLezo hartu zuten, gaur 70 urte be-

teko dira. Data anekdota hutsa izandaere, egun hori gogoratzeko egingo denekitaldi bakarra artikulu xume hau iza-tea oso esanguratsua dela uste dugu.Esanguratsua ez soilik historiaren alde-tik, oroimenaren aldetik ere bai, orainmodan dagoen memoria historikoa de-lako arlo horretan hain zuzen ere.

Orain dela 70 urteko egun horrek ha-siera eman zion gure herriak pairatuzuen 40 urteko diktadura anker eta ilu-nari. Heriotza, erbesteratzea, ihesa etasaminez beteriko urteen abiapuntuaizan zen, baina nor gogoratzen da horre-taz? Non daude hildako eta errepresa-

IIRRIITTZZIIAA�AGUSTINA PONTESTA, JOXE LUIX AGIRRETXE ETA ANDER LEON (LEZO)

liatuei egin beharreko omenaldiak?1936ko abuztuan, Lezo hartu baino le-hen, Errenteria hartzeko saiakera bate-an, herriko lurretan ibili ziren tropa fran-kistak. Ibili ez ezik Etxetxo baserriko an-drea eta 24, 21 eta 17 urteko semeaktiroz eta labankadaz hil ere zituzten. Eza-gutzen al duzue inoxente horien isto-rioa? Ba al dakizue Felix Arriagak, udalzabor biltzaileak, bere gurdian kanpo-santuraino hurbildu zituela lau gorpuak,gurdiari odola zeriola? Harrigarria.

Felix Arriaga bera, egun batzuk gero-ago, abuztuaren 28an, ilobarekin Doni-bane kalean zegoen, egungo AEK eus-kaltegira jaisteko eskaileren ondoanhain juxtu. Bertan frankistek botatakobonba batek eztanda egin zuen Felix eta

iloba akabatuz eta beste neskatxa batzaurituz. Felix udal langilea izanik, Lezo-ko Unibertsitateko Udalaren errekono-zimendua izango zuela pentsatzea gau-za logikoa da. Ba ez. Bere izenean ezdago kalerik, plazarik edo aretorik,bera hil zuten tokian ez dago plaka ziz-trin bat ere. Hemen ez da ezer gertatu.

Gaur 70 urte Nafarroako erreketeakplazan bibaka eta tiroka sartu zirenean,“nahi gabe” 8 urteko Joxe Mari Larretahil zuten. Gaur 78 urte izango zituen, etagauza asko kontatzeko, baina inor ez dahaiekin gogoratzen…

Ez hildakoekin, ezta prisioneroekinere. Jaizkibelgo errepidea Frankorenprisioneroek egin zuten, “trabajadore-ek”. Beraien ideiengatik zigortuak,

abertzaleak, ezkertiarrak, anarkistak,…guztiak zigortuak izan ziren, eta bestelan publiko askoren artean gure herrikoerrepide hau eraiki zuten. Gaur egunjendeak mendira joateko, meriendatze-ko, rallyak egiteko edota txirrindulari-tzan trebatzeko erabiltzen du, bainaerrepide osoan zehar, ba al dago inola-ko oroigarririk? Plakaren bat? Monu-mentu txikiren bat? Jende hura eta be-ren sufrimendua gogoratzeko? Guk da-kigula, ez.

Bada garaia zerbait egiteko, martxanhasteko. Hildakoen memoria goratzekoeta bizirik daudenen testigantzak jaso-tzeko. Artikulu honek egindakoari (edohobeto esan, ez egindakoari) kritikabaino, aurrera begirako abiapuntuaizan nahi du. 70. urteurrena pasatu zai-gu eta errudunak guztiok gara. 2011koirailaren 13an 75 urte beteko dira. 5 urtegehiago itxaron behar al dugu?

ERBESTEA

«Futbolari esker, GallegoGardey anai horiek osoestimatuak eta ezagunak izanziren Ingalaterran»

GOGOAN

«Bizi garen bitartean betigogoratuko ditugu estualdihaiek, bai eta berriro ikusi ezditugunak ere»

Page 5: Oarsoaldea

3366kkoo ggeerrrraann ffuussiillaattuuttaakkoo 2211ooiiaarrttzzuuaarrrreeii oommeennaallddiiaa eeggiinn ddiieettee

GOIATZ LABANDIBAR

Senideen ustez «berandu»,baina atzo, azkenean, 36ko ge-rran fusilatu eta desagertutako21 oiartzuarrei omenaldia eginzitzaien hilerrian. Jende askobildu zen 1977an gerran hilda-ko gudariei Peña Gantxegi ar-kitektoak egindako eskultura-ren inguruan. Bertan, atzotik,errepublikaren aldekoak izate-agatik fusilatutako edo desa-gertutako oiartzuarren izen-abizenak eta adina gogoraekartzen dituen oroitarriadago.

Atzoko omenaldian bilduta-koen artean, denetik ikus zite-keen: gehienak, fusilatutakoensenideak ziren, baina alderdipolitikoetako ordezkariak erebildu ziren. Egungo Udalbatzaosatzen duten alderdietako,Abertzaleon Oihartzunako etaAralarko kideak han zeuden.Baita beste hamarnaka herri-tar ere.

Oroimena zor izena emanzioten ekitaldiari 70. UrtekoEkintzen Batzordeak eta Uda-lak. Ekitaldia txistuaren doi-nuekin hasi zen. Gero, KoxmeLizaso bertsolari iturrioztarrakbi kopla kantatu zituen.

Martin Beramendi alkateak,Udalaren izenean, lehengo as-teko plenoan onartutako adie-razpen instituzionala irakurrizuen. «Errepresaliatuen minaeta oinazea ordaindu nahi ditu-gu, nahiz eta berandu etorri,duintasuna aitortu nahi die-gu», esan zuen, besteak beste.

Gero, Andoni Lekuonak har-tzu zuen hitza, senide guztienizenean. «Gerra garaiko fusila-tu haiek izan zirelako gara;haiek nolako, gu halako. Eta

OIARTZUN�GIZARTEA

Alde errepublikarrekoak izateagatik hil zituzten guztien izen-abizenak gogora ekartzeko oroitarri batjarri dute herriko kanposantuan, Peña Gantxegik gudarien omenez egindako eskulturaren ondoan

Omenaldian fusilatu eta desagertuen senideak guztiz hunkituta zeuden, batik bat, helduenak. Goikoezkerreko argazkian ikus daitekeenez, jende asko bildu zen hilerrian. Eskuinean, Martin Beramendi etaAndoni Lekuona ekitaldian, Udalaren eta fusilatutako zein desagertutako senideen izenean hitz egiten. G. L.

2 oarsoaldeko hitzaOSTEGUNA, 2006ko azaroaren 2a OARSOALDEA

euskaldunak gara», esan zuenLekuonak. «Bidezkoa da publi-koki omentzea, ezin duguhaien izaera eta nortasunaahazten utzi».

Elizaren barkamen eskea

Boni Urkizu herriko bikarioakere hartu zuen hitza. «Elizakgai honekin ez du garbi jokatu,eta, batez ere, Oiartzungo eli-zak eta apaizek egindako hutsegiteengatik barkamena eska-tu nahi dut nire izenean», adie-razi zuen. Gero, fusilatutako 21oiartzuarren alde otoitz eginzuen.

Ekitaldia bukatzeko, Agurjaunak kanta abestu zuten bil-dutakoek, eta 36ko gerran fusi-latu eta desagertuen ingurukoberri ematen duten eskuorriakere banatu zituzten kanposan-tuan bildutakoen artean.

Askorentzat oso hunkiga-rria, eta era berean gogorra,izan zen atzo duela 70 urte ger-tatutakoak gogora ekartzea.Senideen oroitzapenak batibaino gehiagori malkoak be-gietara ekarri zizkion. Senideguztiek zuten ahotan 1936kouztailaren 18ko altxamendua-ren ondoren bizi eta sufrituta-koa.

Hala ere, oraingoz behin-behinekoa izango da atzo hile-rrian jarritako oroigarria; izanere, fusilatu eta desagertu guz-tien datuak zuzenak direnegiaztatu nahi dute aurretik.Gero, behin betiko oroigarriajarriko dute, oraingoa dagoentokian, gertatutakoa oroitaraz-teko; nahiz eta, senideetakobatek atzo esan bezala, «horre-lako gauza batek ez luke seku-lan gertatu beharko».

ANA MARI ARBELAITZFUSILATUEN SENIDEA

«Horrelako ekitaldiak beha-rrezkoak dira, baina penahandia sentitzen da dena go-goratzean. Gure osaba alaiaeta maitagarria zen. Epaiketamilitarra egin zioten, gutxita-ko bat izango da. Hileta ereegin zioten, eta lurperatuegin zuten Iruñean. Errente-riako Antonio Samperiorekinfusilatu zuten».

EERRRREEAAKKZZIIOOAAKK�

PILAR GARITANOFUSILATUEN SENIDEA

«Arrasatearra naiz ni. Ekai-nean omenaldia egin zietenhan fusilatuei, eta lehengoanegunkarian irakurri nuen he-men ere egin behar zietela.Gure aita Oiartzunen fusilatuzuten, eta gaurko egunez ur-tero etortzen gara kanposan-tura. Hemen dago lurperatu-ta. Duela urte batzuk ereomenaldia egin zieten».

MAITE ISASAHERRITARRA

«Zoragarria da, polita daomenaldia egitea desager-tuei. Jendeak gertatutakoagogoratzeko beharrezkoada. Oroimena handiagoa dazerbait propio antolatzen de-nean,eta urtean behin,bede-ren, merezi du. Nik ez dut se-niderik gerra garaian fusila-tuen artean, baina etorribehar nuela iruditzen zait».

MIREN MENDARTEFUSILATUEN SENIDEA

«Ahaideak eta lagunak ditutgerra garaian hildakoak.Nire aita Artxandan hil zuten.Amona oiartzuarra nuen, eta,horregatik, senideak dituguhemen. Izugarri ederra daomenaldia egitea; merezidute, eta bazen garaia. Urteaskoan egon dira ezer egingabe. Orain egiten den guztiagutxi iruditzen zait».

MILAGROS ALDAIFUSILATUEN SENIDEA

«Gauza ona iruditzen zaitomenaldia egitea, baina le-henago egin behar zen. Gureaita fusilatu egin zuten, Bau-tista. Hiru-alaba utzi zituen,ttiki-ttikiak ginen. Aitarik ezgenuenez, osaba-izebek hazininduten, Larrean. Joakinalehengusinak abisatu zidanomenaldia egingo zitzaiela;horregatik etorri naiz».

Page 6: Oarsoaldea

oarsoaldeko hitzaOSTEGUNA, 2006ko azaroaren 2a 3OARSOALDEA

OOMMEENNDDUUAAKK�DESAGERTUAK

36ko gerran hildako 21oiartzuarren izen-abizenak jarridituzte kanposantuan.

Bautista Aldai Mitxelena. 34urte zituen, Ugaldetxoko IartxaLarre baserrikoa zen. Hirualaba zituen. Hernanin fusilatuzutela uste da.Patxi Alkain Oiarbide. 18urte zituen eta Donibanekalekoa zen. Langilea zen,Juana Isatsa-ren semea.Francoren aldeko tropakherrian sartzean fusilatu zuten.Leontzio Aranburu Agirre.Elizaldekoa zen, eta abokatuaogibidez. KarmenBaraibarrekin ezkondutazegoen. EAJko afiliatua zen etaIruñean hil zuten, 1936kourriaren 26an, 44 urterekin.Joxe Mari AranburuIllarramendi. 25 urterekin hilzuten Elizaldeko Arritabaserriko semea. Ezkongabeazen. 1936ko azaroaren 13anfusilatu zuten.Anjel Arizmendi Irastorza.50 urte zituen. Donostian jaiozen, baina Oiartzunen bizi,Aialde kaleko Arizmendietxean. Epaitegi-prokuradoreazen eta lau alaba zeuzkan.Iruñeko San Kristobalgotorlekuan egon zen, eta1936ko urriaren 27an fusilatuzuten. Domingo BelaunzaranZapirain. 18 urte zituen.Iturriozko Gartxitenebaserrikoa zen. Zazpi senidezituen. Arreba baten mutil-lagunarekin batera fusilatuzuten Altzibarko plazan, erlojubat lapurtzea egotzita, 1936koirailaren 7an.Joxe Mari Berrondo Lasarte.18 urte zituen. UgaldetxokoAranguren baserrikoa zen,Pedro Berrondo itzultzailearenanaia. Aitak ihes egin zuenIpar Euskal Herrira eta harenordez preso hartu zutenetxean. Endarlatsan hil zuten. Jeronimo EtxeberriaBurutaran. 45 urte zituen,Ugaldetxoko Larraburubaserrikoa. 13 seme-alabazituen. Etxean hartu zutenpreso eta Endarlatsan fusilatu.Txomin EtxebesteEtxabeguren. 26 urte zituen1936ko abenduan Donostianfusilatu zutenean. EuzkoGaztediko militantea zenElizaldeko Kinkirriñenebaserriko semea.Zelestino GaztelumendiBerasategi. 35 urte. KarrikakoAroxkene baserrikoa izanarren, Errenteria-Oreretan bizizen. Bertako udaletxean lanegiten zuen eta bost seme-alaba zituen. EAJko militanteaeta STV sindikatuko afiliatuazen.

Felix Goia Urbieta. 51 urte.Altzibarko Egieder etxeanjaiotako hargina zen.Nafarroako Eulate herrian bizizen, baina gerra hastean bidaliegin zuten handik familiarekin.Donostiako Ondarretakokartzelan egon zen preso.Jose Manuel IrigoienLarrañaga. 24 urte.Doneztebe plazakoa zen,Xabal-ekoa. Lau anai-arrebazituen. Lizarran fusilatu zuten,1936ko azaroaren 14an.Manuel Irigoien Mitxelena.43 urterekin hil zuten.Elizaldeko Exkerrenekoa zen,harakina eta EAJko zinegotzia.Lau seme zituen. Iruñeko SanKristobal gotorlekutikdesagertu zen.Jose Isasa Olano. 36 urte.Ugaldetxoko Ardotxene-n bizizen, nahiz eta Donostian jaio,Martutene auzoan. Esnaonbelarretan zebilela hil zutentiroka.Julian LekuonaEtxabeguren. 38 urte.Elizaldeko Etxetxiki-ko semeazen. Udaletxean bere buruaaurkeztu ondoren, desagertuegin zen.Martin LekuonaEtxabeguren. 28 urte.Aurrekoaren anaia zen, apaiza.Donostiako Ondarretan egonzen preso, eta Hernaninfusilatu zuten, 1936ko urriaren9an.Segundo Lekuona Albistur.26 urte. Ugaldetxoko Ierubaserrikoa zen. DomingoBelaunzaranekin fusilatu zutenAltzibarren, epaiketasumarisimo baten ondoren.Bixente MartiarenaRekondo. Oiartzuarra jaiotzez,eta Altzibarko JoakinaZalakainekin ezkondua. Hiruseme-alaba zituen. SebastianMitxelenarekin batera atxilotuzuten, eta bere buruaz besteegin zuen. Sebastian Mitxelena Sein. 25urte. Arraguako zen. Ebanistaizateaz gain, korrikalaria etafutbolaria. EAJko militanteazen. Zaurituta zegoela, IruñekoSan Kristobal gotorlekuraeraman zuten, eta bertanfusilatu.Maria Josefa OlaziregiIbarburu. 17 urte.Ugaldetxoko Anduitzenebaserrikoa zen. Sei senidezituen. Errekete batzuen tirogalduen ondorioz hil zen,1936ko abuztuaren 30ean,haiek herrira sartzean. Luis Otaz Lizarralde. 31 urtezituen. Gurutzeko Pareta-berribaserrikoa zen. Iruñekokartzelatik libre ateratakoan,kaletik etxerako bidean tiroz hilzuten, 1936ko abenduaren15ean.

IIggaannddeeaann hhaassiikkoo ddeennppiissttaakkoo MMooyyuuaa SSaarriiaa,,eesskkuuaallddeekkooeenn hheellbbuurruu

IÑAKI BERRIO

Pistako Moyua Saria edo Cha-llengea hasiko da igandeanAnoetako belodromoan, etagogoz lehiatuko dute LezokoAllerruko eta Errenteria-Ore-retako Bruesa-Laguntasuna-ko 31 txirrindularik. Eskualde-ko taldeetako txirrindulariakjaun eta jabe izan ziren aurre-ko denboraldian, eta bide be-retik jarraitzeko asmoa dutedenboraldi berrian. Iaz, Afizio-natuen Mailako txapelketan le-hen bost postuak eskuratu zi-tuzten Bruesakoek. Iñaki Anzi-zar, Javier Azkue eta EnekoLoran izan ziren podiuma osa-tu zuten hiru txirrindulariak.Allerrukoak ere fin ibili zirenKadete Mailan. Mikel Gaitoneta Mikel Oliden bigarren etahirugarren sailkatu ziren Mo-yua Sarian.

Hamar proba jokatuko di-tuzte datorren igandetik au-rrera. Jazarpena, Schratch,puntuazioa eta beste izangodituzte asteburuz asteburu.Eta proba guztietan lortutakopuntuen arabera erabakikodute sailkapena.

Tartean, bestetik, Gipuzkoa-ko Txapelketa ere jokoan izan-go dute. Abenduaren 30eaneta 31n izango da Donostiakobelodromoan eta Allerrukoeta Bruesako txirrindulariak

TXIRRINDULARITZA�

Lezoko Allerruko eta Errenteria-Oretako Bruesako txirrindulariek iazko emaitzak errepikatu nahi dituzte

bertan izango dira. Gainera,aurten Tafallako belodromoakBruesako Afizionatu Mailakotxirrindulariei gonbitea egindiete hango Challengean par-te hartzeko.Oraindik datak fin-katuta ez badituzte ere, partehartzeko asmoa dutela iraga-rri dute.

Gogo handiz

Afizionatuen Mailan Bruesa-Laguntasuna izan da azken ur-teetan belodromoan nagusi,eta aurten ere denboraldia ho-rretarako prestatu dute. Txi-rrindulari gehienek negukoprestaketa gisa erabiltzendute pista, udaberrian hasikoden errepideko denboraldiaprestatzeko. Hori da aurrekoChallangea irabazi zuen IñakiAnzizar lezoarraren kasua.

EESSKKUUAALLDDEEKKOO TTXXIIRRRRIINNDDUULLAARRIIAAKK�

Pistako Moyua Challangeahasiko da igandeanDonostiako Belodromoan.Lezoko Allerruko eta Errenteria-Oreretako BruesaLaguntasunako 31 txirrindulariariko dira garaipenaren bila.

ALLERRUKadeteak. �Dorleta Eskamendi.�Aritz Frutos.�Josu Acosta.�Julen Lujanbio.�Aitor Raedo.�Jon Odriozola.�Gorka Salgado.�Ibai Daboz.�Iker Bilbao.�Jon Oiartzabal.

�Ander Uterga.�Iban Arias.

BRUESAGazteak. �Ane Santesteban.�Mikel Oliden.�Mikel Gaiton.�Asier Larrañaga.�Unai Tolosa.�Aritz Bagues.�Beñat Blazquez.�Txomin Juaristi.�Ion Izeta.�Antton Ibarguren.�Imanol Iza.Afizionatuak. �Iñaki Anzizar.�Javier Azkue.�Gorka Agirrezabala.

Baina Bruesak pistan soilikibiltzen diren txirrindulariakere baditu: Javier Azkue, Xa-bier Artola eta Egoitz Osa. Le-hen biak Donostian izangodira igandean, baina Osak be-randuago hasiko du denboral-dia lesio baten erruz. Garai-pen gosez aterako dira pistarahiru txirrindulariak, aurrekodenboraldian garaipena tal-dekide batek kendu eta gero.

Gazteen Mailan, hainbat txi-rrindularik txapelketa ez dutelehen probatik hasiko, errepi-deko denboraldia orain gutxibukatu baitute, urriaren 1ean.Atseden hartzeko tartea dutehortaz. Iaz, Kadete Mailan,Allerrun ibilitako Mikel Gaitoneta Mikel Oliden denboraldiberrian Gazte Mailan arikodira Bruesako koloreekin; zai-la izango badute ere, aurrekodenboraldiko emaitzak errepi-katzera aterako dira; bigarreneta hirugarren izan ziren, hu-rrenez hurren. KadeteetatikGazte Mailara igo den bestetxirrindulari bat Ane Santeste-ban da. Bera izango da Brue-sako neska bakarra.

Allerruk ere beste neska batdu taldean, Dorleta Eskamen-di. Allerruko Kadete Mailako12 txirrindulariko talde gogo-tsuko partaide izango da, baipistako denboraldian bai erre-pidean.

OOAARRSSOOAALLDDEEKKOOHHIITTZZAA..IINNFFOO

Eztabaida. Jabea dutenbabes ofizialeko hainbatetxe hutsak daudela salatudu Elkartzen-ek Fanderian.Zuk zein iritzi duzu?Inkesta. Gustuko al duzuAldundiak Antxoko N-1errepide zatia berritzekoaurkeztu duen egitasmoa?

Javier Azkue, garaipena lortzekofaboritoetako bat. A. F. / I.H.

�Xabier Artola.�Alain Gonzalez.�Eneko Loran.�Unai Irasuegi.�Egoitz Osa.

Page 7: Oarsoaldea

2 oarsoaldeko hitzaASTEARTEA, 2006ko azaroaren 7a OARSOALDEA

««EEttaa gguurrii nnoorrkk eesskkaattuu ddiigguu bbaarrkkaammeennaa??»»

IBAN IZA

B iktimei eta borreroi bu-ruz asko hitz egiten dagarai hauetan. Eta guri

nork eskatu digu barkame-na?», galdetu du Jose Luis In-saustik, minduta. Bere osabaFrancoren aldekoek fusilatuzuten 1936an, eta horrek era-gindako arantza sumatzen zaieoraindik Insaustiren hitzei.

«Nire osaba Esteban Insaus-ti Zuzuarregi 1936ko abuztuanatxilotu zuten. Aita atxilotzeraetorri ziren etxera, eta hura ezzegoenez, osaba eraman zu-ten», kontatu du Insaustik.«Atxiloketa kolpe handia izanzen familiarentzat. Nire aita Bil-boko frontean zegoen, Larra-ñaga Batailoiarekin, eta etxeraere etorri zen, baina ezkutuanibili behar izan zuen. Gero ja-kin genuen osaba Ondarretakokartzelan zutela preso, bainasenideek inoiz ezin izan zutenikusi. EAJko kide zen, eta 21urte baino ez zituen».

Herriko historian, ohore be-rezia du Esteban Insaustik: tro-pa nazionalen lehen fusilatuaErrenteria-Oreretan. Bainaoraindik bada zerbait amorruhandiagoa eragiten dioena ha-ren ilobari: «Oraindik ez daki-gu non fusilatu zuten,epaiketa-rik egiten ez zietenez, ia agiri-rik ez dagoelako. Baina betipentsatu dugu Hernaniko hile-rrian egon daitekeela lurpera-tuta, data haietan Ondarretakokartzelatik jende asko ateraeta Hernanira eraman zutela-ko, han fusilatzeko».

Beldurra nagusi

Gervasio Albisu herriko apaizazena ere Hernanin fusilatu zu-ten. Bere kasuan, ordea, dataezagutzen da, Aranzadi Elkar-teak 2005eko urtarrilean aur-kitutako agiriei jarraiki:1936ko urriaren 9a. «Gure aita-ren osaba zen Gervasio, eta 50urte inguru zituen», dio Edur-ne Albisuk.«Oiartzungo MartinLekuonarekin atxilotu zuten,hura ere apaiza, eta Ondarre-tan sartu zuten preso. Lekuo-nak eta osabak herriko gaztejendearekin tratu handia omenzuten, baina gauza handirikere ez dakigu...». Edurnerenanai Imanol Albisuren esane-tan, «atxilotu aurretik, osabarinorbaitek abisatu zion Franco-ren aldekoek hil egin nahi zute-la, baina harriduraz jaso zuenoharra. ‘Ni hil? Zergatik, bada?Nik ez dut ezer egin’, esanomen zuen osabak».

Eladia Garbizu Errenteria-Oreretan bizi da aspalditik, bai-na hernaniarra da sortzez.Ondo gogoan du tropa frankis-tak nola sartu ziren 1936anHernanira, bai eta ondorioakere, bere aita eta ama fusilatu

36KO GERRA�

36ko gerran Hernanin fusilatutako gipuzkoarrak eta haien senideak omendukodituzte bihar; eskualdeko hainbat herritar daude horien artean

Irudian, 1936an fusilatu zituzten lau lagunen senideak. Ezker-eskuin, Miren Astibia, Edurne Albisu, Eladia Garbizu, Imanol Albisu eta Jose LuisInsausti. Astibiak Gervasio Albisuren irudia du eskutan, bere senarraren osaba zena; Garbizu bere gurasoen erretratuarekin ageri da; etaInsausti, bere osaba Esteban Insaustiren argazkiarekin. IÑAKI BERRIO

baitzituzten. «Jauregi bat zain-tzen zuten nire gurasoek. Ama-ren kasuan, norbaitek kolabo-razionistatzat jo eta atxilotuegin zuten.Aita, berriz, eskolaneduki zuten atxilotuta. Eta kan-posantuan lan egiten zuen he-rritar bati esker jakin genuenhilerrian fusilatu zituztela.1936ko urriaren 20an ingurugertatu zen». Saturnino Garbi-zu eta Felisa Goñi deitzen ziren,eta biek 30 bat urte zituzten.Gi-zonezkoaren gorpuzkiak Her-naniko hilerrian aurkitu zituz-ten bere garaian; ez, ordea,emakumezkoaren arrastorik.

«Anaia eta biok sei urterekingelditu ginen umezurtz. Eta or-dutik urte asko pasatu dira,baina urtero joaten gara Her-naniko hilerrira Domu Santuegunean», dio Eladia Garbi-zuk.

Edurne Albisuk, berriz, bosturte zituen aitaren osaba Ger-vasio fusilatu zutenean; bereesanetan, «osabari egindako-

da ez jakitea non dagoen, noraeraman loreak’». Horregatik,«batzuek ezikusiarena eginarren, torturatu eta hil zituztenhaien oroimena berreskuratunahi dugu guk», adierazi du,kementsu. «Nik ez dut etsikojardun horretan, eta etxean erehitz eman nuen. ‘Ez utzi, osababilatu’, esan zidaten nire seni-deek, eta horrek indarra ema-ten dit».

197 fusilatu Hernanin

Historialarien arabera, 1936koirailetik azarora 197 lagun fusi-latu zituzten Hernaniko kanpo-santuan. Bihar, HernanikoUdalak eta Gipuzkoako Aldun-diak antolatuta, fusilatuak etahaien senideak gogoratuko di-tuzte Hernanin. Lehenik, ekital-dia izango da kultur etxean;on-doren, 12:00etan, omenaldiahilerrian.

Jose Luis Insausti, EladiaGarbizu eta Edurne Albisu,

besteak beste, Hernanin izan-go dira bihar. Eladia Garbizu-ren iritziz, «ondo dago omenal-dia egitea, hildako eta biktimahaiek aitortu ahal izateko. Bai-na berandu iristen da omenal-dia, oso berandu».

«Oso berandu da, bai», be-rretsi du Edurne Albisuk.«Gazte jendea albo batera uz-ten ari da gerra eta gerran ger-tatutakoa. Eta ez dakite ere zerpasatu genuen Francoren ga-raian».

Jose Luis Insaustiren esane-tan, «zilegi eta beharrezko daomenaldi hau. Hernaniko kan-posantuan milaka euskal he-rritarren oroimena dago gor-deta, eta haien delitu bakarraizan zen ideia ezberdinak edu-kitzea». Hala, biharkoak zauriaarintzeko balio duelakoandago. «Egindako min guztia ixi-larazi zuten urtetan. Beraz,biharkoak balio behar du etor-kizuneko belaunaldiek ahantziez dezaten gertaturikoa».

az ez zen hitz egiten etxean, etaurtetan izan zen horrela. Pen-tsa, beste bi osaba frontetikitzuli ziren gerra bukatzean,etahaiek ere ez zuten deus esa-ten».

Beldurra. Hori da, hain zu-zen, oroitzapenez galdetzeanfusilatu haien senideek eten-gabe azpimarratzen duten hi-tza. «Nire etxean ere gutxi hitzegiten zen gertatutakoaz, bel-dur handia zegoelako», dio In-saustik. «Koskortu ahala, or-dea, gero eta galdera gehiagoegiten genituen, eta egoera po-litikoa noiz aldatuko ginenzain, norbaitek gogora ekar zi-tzan gertatutakoak».

Jose Luis Insaustik berak ur-teak daramatza fusilatutakoosabaren arrastoaren atzetik.«70 urte eta gero, oraindik ezdakigu gure senideetako askozein sakan, bide bazter edohorman izan ziren fusilatuak.Eta inoiz ez zait ahaztuko nireizeba batek zioena: ‘Okerrena

Page 8: Oarsoaldea

oarsoaldeko hitzaASTEARTEA, 2006ko azaroaren 7a 3OARSOALDEA

ELADIA GARBIZUFUSILATUEN SENIDEA

«Ondo dago omenaldiaegitea, biktima haiekaitortu ahal izateko.Baina berandu iristenda, oso berandu»

JOSE LUIS INSAUSTIFUSILATUEN SENIDEA

«Batzuek ezikusiarenaegin arren, torturatueta hil zituzten haienoroimena berreskuratunahi dugu guk»

EDURNE ALBISUFUSILATUEN SENIDEA

«Gazte jendea alborauzten ari da gerra etagerran gertatutakoa. Ezdakite ere zer pasatugenuen Francorekin»

UUrrtteebbeettee bbaarrrruu zzaabbaalldduukkoo dduuttee HHeeggoo EErrrreeppiiddeeaa

IÑAKI BERRIO

Errenteria-Orereta hegoalde-tik inguratuko duen errepide-aren lanei hasiera eman ziotenatzo. Hego Errepideari, hainzuzen ere. Lartzabal eta Agus-tinak lotuko dituen errepideakkilometro inguruko luzeraizango du eta 12 hilabetekoepean erabiltzeko moduanegongo dela adierazi du Gi-puzkoako Foru Aldundiak. La-nak, Gipuzkoako AzpiegiturenAgentziak, Bidegik, sustatuditu eta 4,2 milioi euroko au-rrekontua dute.

Atzo, lehen harria jartzekoekimena egin zuten Markolaauzoaren ondoan. Bertan erai-kiko dute errepideak izangoduen biribilguneetako bat.Beste biak Lartzabalen etaAgustinetan eraikiko dituzte,errepidea hasi eta bukatzenden tokietan. Atzo, Joxe JuanGonzalez Txabarri Gipuzkoa-ko Diputatu Nagusia eta Nes-tor Arana Bidegiko zuzenda-riak akordioa sinatu zuten, etaondoren, lehen harria lur az-pian sartu zuten. Bertan zirenere Errenteriako alkate JuanCarlos Merino eta egun Gipuz-koako batzarkide eta alkateohi Miguel Buen.

Denek azpiegitura berria-ren garrantzia azpimarratu zu-ten. Hego Errepideak Errente-ria-Oreretako ingurabide lanaegingo duela batetik, eta bes-tetik, etorkizunean eraikikoduten Donostiako Ingurabide-arekin lotura izango duela na-barmendu zuten. Hego Errepi-dea bukatzen dutenenan, or-

ERRENTERIA-ORERETA�AZPIEGITURAK

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bidegiko ordezkariekeman diote lanei hasera lehen harria lurperatuz

Lur azpian sartu zuten Hego Errepideko lehen harria, atzo. I. BERRIO

dea, ezin izango dute Donos-tiako Ingurabidearekin behinbetiko lotura egin, eta horre-gatik, behin-behineko lotutaegingo dutela azaldu zuten,atzo, aurkezpen ekitaldian.Donostiako Ingurabidea,Agustinetako biribilgunetikZamalbidera joango da, aurre-rago Donostia inguratzeko.

Bestetik, errepide berriak bitokitan A-8 autobidearekin lo-tura izango duela aipatu zuten.Batetik, Oiartzungo ordainle-kuarekin lotuko dute, eta biga-rren lotura Agustinetan izangodu, egun auzoaren goialdeandagoen biribilgunetik gertu.

Hiru errei eta bidegorria

Aldundiak atzo jakitera emanzuenez, Hego Errepideak1.050 metro izango ditu, etazatirik handienean A-8 autobi-dearen paretik joango da.Hain zuzen ere, Udalaren eki-menez jada ia eraiki duteHego Errepidearen paretik jo-ango den beste errepide bat,Markola auzoa inguratuko

30-29 galdu duEreintzak Torrelavegarenaurka

ERRENTERIA�

Epaileen erabakiekpartida baldintzatu zutela esan duentrenatzaileak

I. BERRIO

Haserre itzuli ziren iragan la-runbatean Ereintza eskuba-loi taldeko kideak Torrelave-gatik (Espainia). Partida iaosoa markagailuan aurretikegin zuten, lau goleko aldeaere izanez, baina azken bostminutuetan Ereintzako hirujokalari kaleratu zituen epai-leak eta gorritxoek ezin izanzioten emaitzari eutsi. 30-29izan zen azken emaitza.

Azken bost minutuetakoliskarrez gain, izan zengehiago. Ereintzako Igor Cas-trejoni sudurra hautsi ziotenbigarren zatiko 15. minutuan,eta jokalariak ezin izan zuengehiago jokatu. Alex Nogue-sen arabera, baja horrek etaazken bost minututako kan-poratzeek «asko baldintza-tu» zuten azken emaitza. Halaere, taldearen jokoarekin po-zik dago entrenatzailea:«Mo-mentu onean gaude, bainahorrelako epaileekin ezin daezer egin, ezintasuna nabari-tu genuen».

Hala, datorren partidaprestatzen hasi dira Nogue-sen mutilak. Ohikoa ez denordutegian jokatuko dute,18:00etan, Galtzarabordakokiroldegian. Portlan San An-tonio iruindarraren bigarrentaldea hartuko dute gorritxo-ek etxean.

duena. Barne errepidea izan-go dela adierazi zuten Udal or-dezkariek, atzo.

Hego Errepideak, Arragua-ko biribilgunea eta Markola lo-tuko ditu lehen fase batean.370 metroko errepidea izangoda eta 7,40 metroko zabaleraizango du zati horretan. Mar-kolatik Agustinetara joangoden errepide zatia izango daondoren hasiko duten zatia.Zati horrek 680 metro izangoditu. Hiru errei edo bide izan-go ditu;bata, jaisteko eta bestebiak, igotzeko. Errei bakoitzak3,50 metroko zabalera izangodu. Bestetik, errepide osoan,2,10 metro zabalera izangoduen bidegorria eta bi metrozabalerako espaloia egitekoasmoa dutela ere azaldu zutenatzo.