ohitura osasungarriak

4
OHITURA OSASUNGARRIAK

Upload: valdemar-astrid

Post on 02-Jan-2016

35 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

OHITURA OSASUNGARRIAK. Bizimodu osasuntsuagoa izateko neurriak. Tabakotik urrun egon. Ez erre. Erretzailea bazara, ahalik eta lasterren utzi erretzeari. Ez erre inoiz inoren aurrean. Alkohola edaten baduzu, neurriaz edan. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: OHITURA  OSASUNGARRIAK

OHITURA OSASUNGARRIAK

Page 2: OHITURA  OSASUNGARRIAK

Bizimodu osasuntsuagoa izateko neurriak

• Tabakotik urrun egon. Ez erre. Erretzailea bazara, ahalik eta lasterren utzi erretzeari. Ez erre inoiz inoren aurrean.

• Alkohola edaten baduzu, neurriaz edan.

• Ortuarien eta fruta freskoen eguneroko kontsumoa gehitu. Koipe gutxiago hartu.

• Ariketa fisikoa egin.Larregizko pisua ebitatu.

• Ez egon luzaro eguzkitan eta babes-krema egokia erabili beti.

Page 3: OHITURA  OSASUNGARRIAK

Elikagai osasuntsuak

• Oliba olioa (aukeran, lehen zanpaldian ateratako birjina motakoa) azido oleikoa, E bitamina (antioxidatzailea) eta odoletako kolesterola murrizten diguten beste hainbat sustantzia (fitosterolak, adibidez) dituelako.

• Aguakatea, azido oleikoa eta E bitamina dauzkalako.

• Hazietatik (ekilore, arto, soja, etab.) eta fruitu sikuetatik erauzitako olioa, gantz poliasegabeez hornitzen gaituelako. Intxaurrak bereziki ugaria du azido linolenikoa (funtsezko gantz azidoa, omega-3 gantz-azidoen aurrendari).

• Arrain urdina, omega-3 gantz azidoak dauzkalako

Page 4: OHITURA  OSASUNGARRIAK

Gaitz kardiobaskularren faktoreak

• Pisua: gehiegizko pisua eta obesitatea arrisku-faktoreak dira.

• Gorputzeko gantzaren banaketa: horren pisua %10eko gehitzeak (sabelaldean batez ere) gaitz kardiobaskularren arriskua %30ean areagotzen du.

• Elikaduran sodio gehiegi hartzea: hipertentsioaren eta, hortaz, gaitz kardiobaskularren arriskua areagotu egiten du.

• Odoletako homozisteina-maila altuak (hiperhomozisteinemia): odoletan ugari dagoenean arteroesklerosia -gaitz kardiobaskularra, zerebrobaskularra eta tronbosia- garatzeko arrisku-faktore larri eta independentea da sarri.