olerkiak 1 ziklo
DESCRIPTION
idatzizko ulermena eta ahozkotasuna 1 zikloTRANSCRIPT
URTAROAK
Urteak dauzka lau soineko loreduna udaberrirako, eguzkitsua udarako, urre kolorekoa udazkenerako eta zuri-zuria negurako.
AMAIERARIK GABEKO IPUINA
Amaierarik gabeko ipuina.
Hego bi dauzka beleak:
bata beltza,
beltzagoa bestea.
Nahi duzu berriro hastea?
MUSIKAREN MINTZOAN
Do. Gaur urduri nago.
Re. Musika dut maite.
Mi. Has nadin kantari.
Fa. Don Giovanni opera.
Sol. Eztarriak bol-bol.
La. Hotsa dut dardarka.
Si. Txalo eta garrasi.
Do. Orain pozik nago.
BADATOR POSTARIA
- Tirrin, tirrin! Postaria!
- Zer dakarzu berria?
- Postala eta gutuna, nire maite kuttuna.
- Postalak zer dio?
- Zure izebak adio.
- Gutunak zer esan?
- Neska zintzoa izan!
ALAJAINA
Alajaina! Hau da hau arrautzen tamaina!
Alajainkoa! Bi arrautza izateko, pare bat nahikoa.
Alajin! Tortilla nahi egin eta arrautzarik gabe ezin!
EURIA, EURIA
Euria, euria, aitona bizar zuria.
Kalera irten eta txapela busti-bustia.
Elurra, elurra, aitona bizkar makurra.
Oihanera joan eta elurpean egurra.
OLERKIAK SORTU ZUEN
Olerkiak sortu zuen lurra
lurrak sortu zuen ura
urak sortu zuen zura
zurak sortu zuen hostoa
hostoak sortu zuen haizea
haizeak sortu zuen karnaba
karnabak sortu zuen olerkia.
APOA
Paparra eta pipirri
apoa begi gorri.
Teilatutik erori
eta nire eskuetara etorri.
----- ----- -----
---------- ---------- ------------
BASERRIAN ANIMALIAK
Baserrian txakurra hasi da zaunkaka, zaldia irrintzika, katua miauka, astoa arrantzaka ta behia marruka denentzat janaririk aitonak ez dauka.
AI, ENE!
Ai, ene! Jesus, Maria eta Jose! Zuk jan eta nik gose.
- Ai, ene! Zer duzu negarrez?
- Goxokiak jan ditut eta hagineko minez.
PAN!
- Pan! - Ebakita jan! - Olio! - Ozpinarekin nobio!. - Ozpina! - Olioarekin lagun mina! - Dilista! - Egin txista-txista! - Patata! - Ez dadila falta!
- Oilaskoa! - Egin dut nahikoa!
- Pastela! - Edo tarta bestela!
EURIA, MENDIA
Euria, mendia,
Astigarragako txerria...
-Haren azpian zer daude?
-Txerritxo jaio berriak.
EGIA!
Egia!
Sudurraren ondoan begia, haren ondoan kopeta, iduri duela Frantziako tronpeta,
begiaren ondoan sudurra, iduri duela kriseilu muturra, sudurraren ondoan morkotsa, kokotsa gainean musua, iduri duela arbi burua, musu albotan belarri bi, iduri dutela azaren orri.
ELUR ZURIEN BELDURREZ
-Udaberriko lore ederra non izan zara neguan?
-Elur zurien beldurragatik, sarturik zelai barruan.
EGUZKI AMANDREA
- Eguzki amandrea, zer dakarzu berri? - Negua joan da eta orain udaberri. - Eguzki amandrea, zer dakarzu berri? - Uda heldu da eta eguzkia pozik.
- Eguzki amandrea, zer dakarzu berri? - Udazkena da eta hostoak dantzari. - Eguzki amandrea, zer dakarzu berri? - Negua ostera eta elurra ugari.
DISPARATEAK
- Gor batek entzun zuen
mutu batek kontatzen zuela
itsu batek ikusi zuela
herren bat dantzan
soka baten gainean.
- Ez da egia!
- Gezurra, egia,
ohe azpian txerria!
IZEN GIZENAK
Petra! Ipurdian bost letra!
Joakin! Eskolara joan eta batere ez jakin!
Manex! Lehen ez eta orain ere ez!
Nikolas! Jan eta jolas!
Joxe! Beti jan eta beti gose!
Patxi! Ipurdia itxi!
Bixente! Hi eserita eta ni tente!
Andres! Atzean jo eta gora ihes!
ZENBAT JOSTAILU
- Zenbat jostailu dituzu etxean?
- Bibolina eta puzzlea, astronautaren trajea, orain arte dira hiru; hamar kanika berdetsu hor dituzu hamairu.
AMETSETAN LO
- Lo, lo, lo. Ametsetan zer berri?
- Ametsetan berri onak orain eta beti:
- Ametsetan, nola ikusten da hemengo bizia?
- Han ez da ez goiz ez gau, han beti da eguerdia.
- Eguerdi hain ederrean, zer duzu egiten?
- Pozik ibiltzen naiz zoriona banatzen.
EMADAZU GILTZA
- Emadazu giltza.
- Giltza zertarako? - Kutxa tzarra zabaltzeko.
- Zabaldu, zertarako? - Paper zaharrak bilatzeko.
- Paperak zertarako? - Itsas mapa bat bilatzeko.
- Mapa bat zertarako? - Altxorraren bila joateko eta handik zuri, ene maite, urre-zilarrak ekartzeko.
INFINITU Zenbat ur tanta daude itsas zabalean? Zenbat izar zeru urdinean? Zenbat letra liburuetan? Zenbat minutu ote ditu mundu zahar honek?
Infinitu.
Zenbat malko isuri dira sufrimentuaren ontzitik? Zenbat musu banatu dira maitasunaren kutxatik? Infinitu.
Baina infinitu zenbat da, aizu? Malkoak ur tanta bihurtzen direnean, minutuak letra eta izarrak musu, infinitu zenbat den orduan jakingo duzu.
OGIA ETA URA
Hau, hori eta hura.
Edaririk onena
iturriko ura.
Hemen ,hor eta han
ogia " pan",
ebaki eta jan.
EURI TANTA
Ni euri tanta banintz
egingo nuke zure sudurrean txirrist
lurrera erortzean salto
eta hodeietara joango nintzateke berriz.
ZORIONAK ZURI
Hamar urte bete ditut bete, etxean eta kanpoan zoriondu naute, bi belarriak, tira eta tira, gorritu dizkidate. Erregaliak ere jaso ditut ez gutxi, dexente. Orain mahai baten inguruan gaude gaileta, pasta eta txokolate eta lagun guztiak niri kantari: - Zorionak zuri, Bixente!"
GEZURRETAN
Elurra beltz eta ikatza zuri.
Odola berde porrua gorri.
Egia gezur gezurra egi... metro beteko sudurra hazi zait niri.
NEGARREZ
Txio eta pio, txoriaren kantuari negarra dario. Ehiztari batek lagunik maiteena tiroz hil baitio.