ortzadar 27092011

8
ortzadar AZALA ESPAZIOA Artistei zuzendutako bakarlekua: kreazio eta hausnargunea ingurune paregabean -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- LEIHOTIKAN BUELTAN DA Diskoa kaleratuko du aurki musika talde nafarrak larunbata, 2011ko irailaren 17a. 226 zenbakia noticiasdealava.com euskal kulturaren kolore guztiak

Upload: deiacom

Post on 08-Mar-2016

239 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

Euskal kulturares kolore guztiak

TRANSCRIPT

Page 1: Ortzadar 27092011

ortzadarAZALA

ESPAZIOAArtistei zuzendutakobakarlekua: kreazioeta hausnargunea

ingurune paregabean-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

LEIHOTIKANBUELTAN DA

Diskoa kaleratukodu aurki musikatalde nafarrak

larunbata, 2011ko irailaren 17a. 226 zenbakia noticiasdealava.com

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: Ortzadar 27092011

A

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

02 // Ortzadar Larunbata, 2011ko irailaren 24a

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

TABERNA

LL EKEITIOKO portuan dagonire taberna, bar irlandesa,The Willow’s Tavern. Noizeanbehin joaten naiz, wifi dauka-

lako, eta Aitor Erkiagak, jabeak, betiipintzen dizkit bi azeituna bermutean,lanerako animoak emanez bezala.Eskertzen diot mimo txiki hori.

Txoko batean jesartzen naiz, arrantza-leen argazki zuri-beltzen artean,latoizko iparrorratza, barakuilu bat,koral zatiak, makailau-gibel olio boti-latxoa eta karta geografikoak ageridiren kristalezko armairuaren atzeal-dean. Letoizko kriseiluen azpian ekitendiot esaldiak –nora eramango nautenez dakidan abiapuntuak– zirriborra-tzeari, Sahatsaren Tabernan.

Betidanik izan dut sahatsa zuhaitzkutuna: sahatsaren adar fin malguekbeherantz egiten dute; eta adaburuek,berriz, gorantz, multzoka, purrustilahandien antzera. Txinatarra jatorriz,maitasun minduaren sinboloa da, kon-daira baten arabera.

Baliteke hala izatea zuhaitzaren hostotxikiek urari bezala, gure begiek ere laz-tan egiten diotelako eskuratu ezin dute-

nari, gure atzamarrek dei, eta berbenzurrumurruak ongi-nahia opatzen.Agur esateko orduan, sahatsa legez,ahala eta ezina gara, aldi berean.

Sahatsak lurrean josita dauzka sus-traiak; ez du pausorik luzatuko, tokijakinean geldi. Ibaiertz bakartian minematen dio uraren mihise ibiltariak.Ematen du galdezka ari zaiola: “Norazoaz? Zeuri begira nago, neu, hemennaukazu! Itzul zaitez, laino, euri edotxingor gisa bada ere”.

The Willow’s Tavern, nire idazle-taber-na, pentsatu gabe, aitzakia bihurtu zaitsahatsari buruz hitz egiteko, etasahatsa, amodio penatuari buruz jar-duteko. Seguruenik horregatik etorrizaizkit gogora Denise Brassard kana-dar poetaren lerro hauek: “... eta zurekeinu eroapentsuek ibaia topa dezate-nean, ni zutitu egingo naiz, sahats dan-tzari bat bezala”. Ironiaz galdetu beharea norena den eroapena, sahatsarenaez bada.

Bihotzen arteko distantzia minzorramenderatzeko, hona hemen, bada, letrahauek ere dantzari zutitu nahian, azei-tuna parea lagun, eguerdi triste batean.

A LKOHOLA pozoia dela etakamareroak konfesoreak,hori esanda ez diogu deusberria. Motel antzean akaba-

tzen gaituzten pozoirik gabe bizirauteazaila litzatekeela esatea ere soberandago. Sanchez-Ostizi irakurritakoa delauste dut: prostitutek eta kamareroekegunargiz diosal egiten badizute,baduzu auzoz aldatzeko tenore.

Karmelok Akerren lehen garagardoahartzera gonbidatu ninduenean senti-tu nintzen hirian integratuta. Karme-lo C. Iribarren kamarero izateaz gainpoeta ere bazela jakingo nuen aurki,‘Desde el fondo de la barra’ poemarioa-ren egile handia.

Azkar zahartzen diren zaharberritzepenagarri eta kitschetara ohitu gaitubizi dugun nortasun apartsuko garaiak:txatartegira daramatzate behialako zin-kezko eta eztainuzko kontuarrak zeinkafe-makina antzinakoak. Udal arau-dietan, xehetasun gehiegi tabernetakokomunen metro koadroen gainean etagutxiegi enkantuari buruz. DonostiakoKonstituzio Plazan goizeko kafeetara-ko konspiraziogune eta zitaleku zitalizan genuen Lanbroa taberna birrindu

dute. Gott izen-deskalabroa ipini dioteorain, garai batean Trumoi eta gero–eboluzio logiko xarmanta medio– Lan-broa bihurtu zen hari. Gott jainkoa eida alemanez. Jainkoarengan federikbanu bekatu deituko nioke.

Hirietako Alde Zaharrak biberoi erral-doiak izan dira beti: frustrazioa hustueta kemena edoskitzeko guneak taber-nak. Dantzarako eta horditzeko, hizke-tategi eta begiradategi eta igurztegi.Sasoi batean ildo musikal-editoriala erebazuten: “Gaueko ordubiak badira, ziurThe Cure jartzen ari direla Itxason”.Gero eta gutxiago dira bezeria eta taber-na elkarrekin zahartzen diren kasuak.Birgaitu ostean antzinako idiosinkra-sia eta atmosfera mantentzen dutenak,haien buruarekiko eta haien bezeria-rekiko errespetu hutsez. Hogei urtedaramatzagu zenbait taberna bisita-tzen, eta, gutxi-asko, jende berbera ikus-ten dugu, hogei urte zaharrago. Putrea-ren Kinta. Los Garrapata. Izengoitiakjarri dizkiegu inguruko koadrilei. Eko-sistema baten parte sentitzen gara.

Hurrengo delitu ekologikoaren zaingaude. Noiz zaharberrituko gaituztenbeldur. Beste erronda bat, arren.

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZ

Page 3: Ortzadar 27092011

A

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Zinema eta kolonizazioa

ZALDI EROA

A TZO hasi zen Donostiako Zinemaldia,eta astebetean horren jiran ibilikodira kultur munduko albisteak,gurean. Euskal filmak ere inoiz bai-

no ugariago izango dira bertan: Asier Altuna-ren Bertsolari sail ofizialean, Telmo EsnalenUrte berri on, amona! Zabaltegin, eta ImanolRayoren Bi anai zinemira sailean. Hala ere,Zinemalditik kanpo eta horko publizitate-oihartzunik gabe, duela hiru aste estreinatuzen film bat aipatu nahi dizuet gaur: Arriya.

Alberto Gorritiberea zumaiarrak idatzi etazuzendutako hau bere bigarren film luzea da,orain lau bat urte Eutsi eskaini baitzigun (iku-si zenutenok gogoratuko duzue: Asier Horma-za eta Anjel Alkain Pirinioetako tourreko eta-pa bat hankaz gora jarri nahian bere lantokikoarazoa plazaratzearren); aurrekoa, asmoakasmo, herren geratu zela esango nuke, etahonekin esperantza adinako beldurra neukannik behintzat; zorionez, gustatu egin zait, etalotsarik gabe gomendatzen diot edonori ikuste-ra joateko. Gustatze horretatik harago, baina,gogoeta batzuk egiteko aprobetxatu nahi nuke.

Era guztietako iritziak plazaratu dira orainarte, bitan banatu litezkeenak: jende euskal-

dunari gustatu egin zaio, oro har, eta kritikarierdaldunek larrutu egin dute. Banaketa horrekez du, ordea, auzi ideologikoekin zerikusi zuze-nik, filmean ihes egiten baitzaio politika-usai-neko edozeri. Mundua ikusteko erak izangodira: Medem-ek Vacasen euskal baserri giroamodu oniriko batean erakutsi eta liluragarriairuditzen zaie sekula ukuilu bat zapaldu ezdutenei; Gorritibereak, bertatik bertara eza-gutzen duen errealitate bat erretratatzen du(fantasia ukitu askorekin, hori bai), eta sines-gaitza egiten zaie, nonbait.

Kulturalki kolonizaturiko herri batean bizigara, eta maila guztietan ditu horrek ondo-rioak: kanpotik ezartzen zaizkigu eduki gehie-nak, eta guk sorturikoetan ere kanpoko ikus-pegiak esan behar noiz den zerbait on eta noiztxar.

Hala ere, bestelako itxura eman arren, peli-kula guztiz unibertsala da Arriya: bi familia-ren arteko gorrotoaren erdian, bateko semeaeta besteko alaba elkarrekin maitemindutadaude, giroak agintzen duenaren kontra (Sha-kespeareren tragediako Montesko eta Kapule-toak bezalaxe); era berean, bi emakumerenmaitasunen artean zalantzan dabilen mutila,

ezin esan gai orokorra ez denik; tribuarenarauak agintzen duenaren kontra nork bereaukera egin beharra ere noiznahi eta nonahi-ko argumentua da. Gai horien kokalekua daguztiz euskalduna, eta kokalekuari loturikobeste hainbat xehetasun, oso geureak ditugu-nak baina edonon azaltzeko modukoak: euskal-dun eta erdaldunen arteko bizikidetza etalehia, bi hizkuntzen jokoa bikotearen baitan(gure literaturan, esaterako, oso-oso gutxi lan-dutako kontua), edo harriarekin egindakoapustua, zaldiak edo mandoak, nork plazagehiago egin.

Filmak baditu gorabeherak: erditik aurreratentsio apur bat galtzen du; magia kutsuak(denboran atzera eta aurrera dabil) zalantzakpiztu ditzake eta lekuaren zehazgabeak noraeza sortu (Nafarroa eta Iparraldearen artekomuga-lekua behar du herriak, baina hizkerabezala beste hainbat ezaugarri Gipuzkoakoeskualde jakin batekoak dira ezinbestean).Dena dela, lan ederra egin du Gorritibereak,gure zinematografia bezala gure imajinarioaere aberastera datorrena, eta ikusleon bultza-da merezi duena, euskal zinearen gurpilak ibi-lian jarrai dezan.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

‘Arriya’ filma edonorigomendatzen diot;

bestelako itxuraeman arren, oso

unibertsala da. Gurezinea eta imajinarioa

aberasten duenlan ederra

SALDUENAK

ERAKUSLEIHOA

LIB

URU

DEN

DA

K:El

kar,

Cas

ade

lLib

ro(B

ilbo)

,Auz

olan

(Iruñ

ea)

POESIA

‘Zakurrarenpoemaketa bestehezurrak’Martin Etxeberria.Elkar. 108 orrialde. 14 euro.

Hondar aleak olerkibihurturik

Itsasertzean pausatuta, ura-ren arrastoari jarraituz, hitza-ren ametsaren zain dagoEtxeberria liburu honetan eta,bien bitartean, iluntasunakzerua betetzen duen tartehorretan, kaleko paisaia argi-itzalez betetzen den tenorehorretan, bizitzaren haraindi-kotasunaz idazten du.Zarautzen jaio zen poeta hau,1974an. Enpresa Zientzietanlizentziatua bada ere,Zarauzko ikastolan egiten dulan eta hirugarren poema-liburua du honako hau.

IRITZIA

SAIAKERA

‘Lau kantari’

Juan Gorostidi.Pamiela. 192 orrialde.18 euro.

Euskal kantagin-tzaren aniztasuna

XX.mendean musika herriko-iak izandako aldaketen baitan,lau euskal kantari esangura-tsuok egindako ibilbidearitentuz erreparatzen diongogoeta kritiko baterakoapunte gisa hartu liteke liburuhau. Musika oro denbora-ekintza dela jakinda eta kan-tariak bitartekaritzat hartuta,lau musikariok, antzeko den-bora baten barruan eta dis-tantzia urriko geografian bizitaere, ezberdintasun handikosoinu eremu eta barne-paisaiaerakusten dute.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Ander Egiluz Beramendi

[email protected]

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Josu Chávarri

03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko irailaren 24a

HAUR LITERATURA

‘Feli eta Filo’

Antton Kazabon.Erein. 40 orrialde.8,90 euro.

Gurpilak eta abia-dura baino hoberik?

Aspaldiko lagunak dira Felieta Filo, ttiki-ttikitatik. Txiki-tatik etxe bereko eskaileretangora eta behera ibiltzen ziren,txikitatik atariko parkeanolgatzen… Biak bizkor amo-rratuak, arrunt biziak etakementsuak. Eta batez ere,lagunak. Eta zaletasunei da-gokionez, biak berberak. Gur-pilak dituen edozein traman-kulu aurrean ikusiz gero, ha-ren gainean jarri arteko onikez. Eta behin gainean jarriondoren, zenbat eta abiadahandiagoan ibili, hobe.

1. Etxeko hautsaAnjel Lertxundi. Alberdania.

2. ZamaontziaIñigo Aranbarri. Susa.

3. BranskintGoizalde Landabaso. Txalaparta.

4. Txakur ingelesakLutxo Egia. Susa.

5. Igelak benetan...Iñaki Irasizabal. Elkar.

6. Zer barkaturik ezAlberto Ladrón Arana. Elkar.

Fikzioa1. Konprometitu zaitezteStephane Hessel. Alberdania.

2. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa.

3. Ertzeko zatiakJon Sarasua. Argia.

4. Hiru koaderno txikiFermin Erbiti. Pamiela.

5. Haserretu zaitezteStephane Hessel. Denonartean.

6. Zeluloidezko begiradakMikel García. Elkar.

Ez Fikzioa

Page 4: Ortzadar 27092011

E

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

E TXE berean bizi den lau belaunaldikofamilia baten istorioa da Urteberrion,amona! filman kontatzen dena. Etapelikularen norabidea bezala, aldatuz

doaz argazkia eta musika ere, minutuek aurre-ra egin ahala. Umoretik bezainbeste du dra-matik Telmo Esnalek (Zarautz, 1967) zuzenda-ri gisa aurkeztu duen lehenbiziko lan honek.Etengabeko suspensean mantenduko da ikus-lea eta sentimendu gazi-gozoak eragingo dizkiofilmak. Hauxe da Joxe Mari, Maritxu, Mireneta Kinttori tokatu zaiena: Amona Mari.

Tokatu edonori toka dakioke amona etxean iza-tea, bere zaintzaz arduratzea eta erabakiak har-tu behar izatea. Eta mota honetako egoerabaten inguruan gertatutakoak aurkezten dituEsnalek. Diru arazorik ez duen familia da pro-tagonista, zuzendariaren esanetan “jauntxofamilia, oso euskalduna, garai bateko base-rri-txaletan bizi dena”. Familia hori aukeratuarren, pelikulan planteatzen dena gaur egun-go edozein etxetan gerta daitekeela iritzi dio,baina. Bere hitzetan “adin desberdinetako jen-deak du amona zaindu behar izatearen arazoa.Etxeko generazioen artean ere eztabaida sor-tzen da. Batzuek erresidentzia nahi dute, bes-teek etxea...”. Gertuko esperientziatik otu zaioideia zarauztarrari, altxatzeko laguntza eska-tzen zuen amona ikusi ostean. Amona hareklaguntza behar ote zuen edo itxurakeria beste-rik ez ote zen galdetu zion bere buruari.

KARRUSELEAN BUELTAKA Amona Mariren ala-baren senarra da Joxe Mari, bere suhi Kintxo-ren laguntzarekin Mari zaharren egoitzara era-man nahi duena. Amona Mariren izaerak etajarrerak nahikoa buruhauste eragin ez eta unehorretan hasiko dira tirabirak. “Arazo bat dagofamilian eta erabaki desberdinak nola hartzendiren azaltzen du pelikulak”, azaldu du Nago-re Aranburuk, pelikulan biloba Miren dena.Erabaki horiek hartzerakoan ikusleak barreegingo du. Zuzendariaren ustez “tentsioarekinbiziko du parte bat, baina samurtasuna erenabarituko du.” Sentimendu nahasiak sorra-razi nahi ditu lanak, zelanbait. Karrusel baten

antzera bueltaka ibiliko dira pertsonaiak,harik eta Urte Zahar eguna ailegatu arte:beraien bizitza aldatuko duen data.

Ikusleak espero ez dituen gauzak gertatukodirela azaldu du lan taldeak. Gainera, zuzen-dariak aurreratu duenez, “istorioko premisagaizki aterako da”. Komedia eta drama esku-tik doazenez emozio gorabeheratsuak bizikoditu ikusleak. “Musika emozioei lotuta dagoe-nez, estilo desberdinak daude –gehitu du musi-ka jarri duen Javi P3Z artistak–. Oso barrukomusika da eta pertsonaiek une bakoitzean sen-titzen dutena azaltzen du”. Musikak pertsonaiabakoitzaren psikologian sartzen laguntzen due-la argitu du musikariak, sekuentzia bakoitza-ren emozioa sentiaraziz. Eta ideia bera adie-razi du jantzigintzaz arduratu den Saioa Larakere: “Pertsonalitatearen araberako jantziakegin ditut, gaur egungoak gainera”.

Orainaldian gertatzen da istorioa ere. Nafarroaeta Gipuzkoa izan dira, besteak beste, erroda-jerako erabili dituzten tokiak. Bera eta Etxalargrabaziorako paraje atseginak dira, Javi Agi-rre argazkilariaren aburuz. “Etxalarreko eli-zan eta inguruetan ibili gara eta Beran, hanbaitago familiaren etxea, zuzendariak hasie-ratik buruan izan duen etxea”. Benidormen etaDonostian ere grabatu dituzte zenbait eszena,herriko eta hiriko bizimodua aurrez aurre jarrinahi izan delako kontakizunean zehar. Argazkimotari dagokionez, aldiz, bi parte bereizi dituJavi Agirrek: “Familiaren egunerokotasunamodu naturalean dago enfokatuta, dramatis-morik gabe. Baina istorioa norabidez aldatzenhasten denean, argazkiek kontraste gehiagohartzen dute, negu itxura nabari da eta esze-nak hotzagoak dira. Dramatikoagoak”.

Errodatzen zazpi aste inguru eman dituzte etahasi ez ziren ondo hasi. Anekdota bat du Tel-mo Esnalek buruan: “Pelikula Gabonetankokatzen denez neguan grabatu behar genuen.Grabaketako lehen egunean Kontxan sekulakoeuri zaparrada egin zuen eta pentsatutakoarenlaurdena ere ez genuen egin”. Baina eguraldia

zinema

ANE UNDURRAGA

Zinemaldian aurkeztu du Telmo Esnal gidoigile eta zinemazuzendari zarauztarrak kamara atzean, bakarlanean,burututako bere lehen filma: ‘Urteberri on, amona!’.Umorea eta drama uztartzen dituen istorio hurbila

04 // Ortzadar Larunbata, 2011ko irailaren 24a

Amona Marida tokatuzaiena

Page 5: Ortzadar 27092011

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Bera, Etxalar, Donostia eta Benidorm izan ditu grabazio-leku lan taldeak, gidoiak eskatutako giroen araberako hautua. ORTZADAR

05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko irailaren 24a

izan dute oztopo bakar, bere esanetan. Taldeakprimeran funtzionatu du. Montserrat Carullada protagonista nagusia: “Etxean bezala ez,etxean baino hobeto sentitu naiz. Lan taldeakesku zabalik hartu nau eta betiko lagunak bali-ra bezala tratatu naute”. Nagore Aranburukere errodajearen familia giroa azpimarratu dueta Montserrat Carulla bezalako aktore batekinlan egitea luxutzat jo. “Erakustaldi asko emandizkigu. Bere sasoiarekin eta lan egitekomoduarekin lekzio humanoa eman digu. Espe-rientziaren ahotsa da Montserrat”.

EUSKAL ZINEMAREN UZTA Orain erakustaldihoriek utzi dutena pantaila handian ikusteafalta da. Ekoitzi da filma, euskara hutsean, gaz-telaniazko eta ingelesezko azpitituluekin. Etaeuskal zinemaren zerrendara izen berri batgehi daiteke: Urteberri on, amona!. “Gauza poli-tak sortzen ari dira. Badirudi euskal zinemakgero eta interes handiagoa sortzen duela”, azal-du du Telmo Esnalek. “Kalitate aldetik uztaona da aurtengoa. Hori entzuten ari gara egu-notan”, dio. Dena den, zinea egitea ekonomi-koki oso zail dagoela aipatu du. “Urte eta erdiegon ginen zain diru laguntza eskatu genue-netik lana produktoran sartu arte. Gogorraizan zen. Lan etenbakoa izan da eta hori erebada nire lana. Produktua altxatzea”.

Egunotan aurkeztu da filma 59. DonostiakoZinemaldian, lehen aldiz Luis Rebordinosenzuzendaritzapean dagoen edizio honetan.“Bibrazio politak dauzkagu”, aitortu du zuzen-dariak, talde osoaren izenean. Hala ere, lan tal-dea, jaialditik haragoko ikuslegoaren jarrera-ren zain dago; areto bete batean sortzen direnerreakzioak zeintzuk diren ezagutzeko irrikaz.Baina hasierako urratsa positibotzat jo duEsnalek; errealizadore berrien lehiaketan par-te hartzea: “Leiho polita da oihartzuna har-tzeko. Ea jendea animatu eta zinera joatenden”. Datorren irailaren 30ean estreinatuko dazine areto komertzialetan eta orain argi dagogelditzen dena (Maritxuren ahotan): Bizita-koak bizi ostean, amona Mari pantaila handianezagutzea besterik ez dago.

‘AMONA MARI’ MONTSERRAT CARULLA

Euskal hizkuntzaren musika izu-garri gustatzen zaio MontserratCarullari (Bartzelona, 1930).Amona Mari hezur-haragituostean, bere izaeraren guztizkontrakoa dela aitortu du:“Benetan pertsonaia sinestezinada, indar askokoa, oso gaiztoa.Emakume zaila eta berekoiada, bere bizitzan zehar izan denmodukoa”. Erreakzio dibertiga-rriak ere baditu eta seguru dagoikusleak errukia sentituko due-la. “Faltan sumatzen zaituztet.Zuekin egon nahi dut. Donostianbizi nahi dut”. Telmo EsnaliSMSak bidaltzen pasa ditu erro-daje osteko asteak. Argi erakutsidu bizitza markatu diola euska-raz ekoiztutako pelikula hone-tan parte hartzeak.

“Etxean bezala ez,etxean baino hobetosentitu naiz”, aitortu

du MontserratCarrullak

Page 6: Ortzadar 27092011

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

II BILBIDE objektibo hutsa egin beharrean,subjektiboa egingo dugu, etorkizunera begi-ratzen hasi aurretik. Eta, bide batez, Zine-maldiaren iraganaren nondik norakoak eza-

gutaraziko ditugu. Gaur bukatuko da aurtengoa,zuzendaritza berriak (Rebordinos buru) egitura-tutako lehen urratsean. Gaurdaino, hainbat zuzen-daritza talde eta norabide hautatu ditu Zinemal-diak. Hona hemen aipagarri eta subjektiboenak.

GENESIA: LEKU BILA JAIALDIEN ZURRUNBILOAN Kon-daira baten parte dirudi, baina egia da hamarmerkatariri okurritu zitzaiela Donostiako zinejaialdia abiaraztea. Baina zinemaldi baten sorre-rak burokraziaren beharra duenez, bestelakoekintzak osatzen hasi ziren duela 59 urte: modadesfileak, flamenko gauak… Hasierako gonbida-tu nagusien artean ezin falta Lola Flores (La dan-za de los flores), Carmen Polo Generalisimoarenemaztearen permanentearen aurrean. Hari esker–Polori esker–, nazioarteko jaialdien elkarteakbegikoz jo zuen Zinemaldia eta sekzio ofiziala era-tzea adostu zuen. Estatu espainiarrean zine jaial-diek agintaritza ofizialaren beharra zuten, etahorietako asko pelikula erlijioso edo moralistakeskaintzen hasi ziren. Valladolid edo Xixon kasu.

Hasierako urteak nekezak izan ziren, eta Donos-tiako Aste Nagusian legez, suziriak bota ziren jen-

zinema

IÑAKI MENDIZABAL ELORDI

Donostiako Zinemaldiak 59 urte egin ditu aurten.Beste asko erretiroan pentsatzen hasiko lirateke, bainaespiritu gaztea du oraindik jaialdi honek. ORTZADAR-ek atzerabegirakoa egin nahi izan du oraingoan eta zine aldi honenpasarte gogoangarrienak ekarriko ditu oroimenera

06 // Ortzadar Larunbata, 2011ko irailaren 24a

Zinemaldia,atzekoz aurrera

Hasiera nekeza izan zuen 1953. urtean sortutako Donostiako Zinemaldiak; lau urte behar izan zituen ‘A’ kategoria lehenbizikoz lortzeko eta Hollywooden interesa pizteko. Ge

ANDONI ITURBE

Page 7: Ortzadar 27092011

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

dea erakartzeko. Baina kritikari gazteenek adie-razpen-askatasun handiagoa aldarrikatzen zuten,zentsurari men egin beharrean. Azkenean, 1957an‘A’ kategoria lortu zuen Zinemaldiak, etaHollywoodeko industriak hainbat eskakizun eginzizkion, euren lanak agerian uzteko. Baina, horriesker, Kirk Douglasek eta Alfred Hhitchcockekzine jaialdia bisitatu zuten. Azken hori eliza etamuseoak ikustera ere etorri omen zen. North bythe northwest aurkezteaz gain, noski.

Donostian zine jaialdi entzutetsua zegoen, bainaBiarritzen, harik eta Franco hil arte, askatasuna:La dolce vita ikusteko muga pasa behar zuen ikus-leak. Bidean, presioak presio, hainbatetan galdudu Zinemaldiak ‘A’ kategoria. Fraga IribarneTurismo eta Informazio ministroak, Spain is diffe-rent lelopean, Zinemaldiaren bestelakotasunanabarmendu gura zuen, eta Donostia ere bestela-koa zela azpimarratu. Ez zen erabaki erraza izan.Palmara eraman nahi zuten zine jaialdia. Baina,horretantxe geratu zen. Asmo hutsean. 1980. ur-tean FIAPF-ek ‘A’ kategoria kendu zion berriro,jaialdi “lokalistegia” zela argudiatuta, auzoetaraeraman baitzuten pelikularen programazioa; 1985.urtetik zine jaialdiak ‘A’ kategoriari eutsi dio.

PUBLIKOA BAI, TURISMOA ERE BAI! 1967an publikoaere kontuan izan behar zutela gogoratu zuten anto-

latzaileek. Baita turismoa eta hondartza ere, mun-dua 68ko Maiatzaren burrunbara ohitzen hasibehar zela. Zinemaldiko gonbidatuak sanfermi-netara ere gonbidatzen zituzten egun pasa. Bienbitartean Ama Lur, Euskal Herriari egindakoomenaldia, Zinemaldian txalo zaparraden arteanjaso zuten. Baina, Hollywoodek Zinemaldia har-tuta zuen. 1969an, esaterako, Josef von Sternberg,Marlene Dietrich mitoaren sortzailea, epai-mahakideko buru izan zen. Hollywood klasikokozuzendariak bihurtu ziren, ezinbestean, pelikulaonena zein zen adierazten zutenak: King Vidor,Howard Hawks, Robert Mamoulian, NicholasRay... Sinestezina: Francis Ford Coppolaren Therain peopleri eman zion sari nagusia. Zinegile han-diak jasotzen zuen lehenengo sari garrantzitsua.50. urteurrenaren gonbita luzatu zitzaionean,baiezkoa esan zuen segidan. 1984. urtean kritika-rien saria irabazi zuen Rumble fish filmagatik.

DEMOKRAZIAREN ZAIN Pelikulak eta atzera begi-rakoak Zinemaldiaren saltsa baziren ere, politi-karen kontrola eta zentsura itogarria ziren. Hor-taz, Zinemaldiak kanpoko giroari egokitzekozituen zailtasunak zirela-eta, etengabe bereetorkizuna zalantzan jartzen zuten. 1973an uztai-letik irailera pasatu zuten jaialdia, egun ezagu-tzen dugun moduan. Eta Elizabeth Taylor etorrizen Donostiara. Zinemaldia kanpoko mugimen-

07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko irailaren 24a

duei begira hasi zen pixkanaka: Vietnam, Txile…Baina etxe barrura nekez begiratzen zuen. Boikotgaraia ere etorri zen, Franco hil baino hilabetebatzuk lehenago, kaleetan tirabira besterik ezzegoenean. Mitoekin jarraituz, Steven Spielber-gek Jaws filma aurkeztu zuen 1975. urtean. Ame-rikanada bat zela adierazi zuten garaiko zine kri-tikari gehienek. Hurrengo urtea (1976) doluminenedizioa izan zen; eta kazetariek Zinemalditik ihesegin zuten, poliziak manifestari bat erail zuelako.Jaialdiari bertan behera egiteko galdegin zioten.Elias Querejetak ere El desencanto dokumentalakendu zuen programaziotik. Frankismo garaikofamilia baten erretratua zen, iragana eta belau-naldi berrien arnas-estuak batzen zituena.

EUSKARA NAZIOARTEAN 1977. urtea ordura artekohoberena izan zen, eta euskara Zinemaldiarenhizkuntz ofizialetako bat bihurtu zen. 1979. urteannazionalitateen zinea delako saila bultzatu zuten.Zinemaldiak, 30. urteurrenean, dirua behar zue-la argudiatu zuen, gaztea bezain behartsua zelaohartarazita. 1991. urtetik aurrera, Zinemaldia-ren erantzukizuna Donostiako Udalarena baka-rrik izan beharrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak,Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Kultur Minis-terioak osatu zuten talde berria. Azken urte hone-tan, Euskadiko Filmategiaren papera ere nabar-mendu egin da, Euskal Herriko ondare zinema-tografikoko obra zaharberrituak eskaini baitira.Aurten, Gotzon Elortza zinemagile bizkaitarra-ren hiru film labur dokumental aurkeztu dituzte.Propio euskaraz sortutako eta filmatutako histo-riako lehendabiziko pelikulak. Zinemira ataleanEuskal Herrian ekoitzitako produkzioak daude.

ZABALTEGI ETA BELODROMOA 1985. urtean sortuzen Zabaltegi atala. Dudarik gabe, Zinemaldikosekziorik interesgarriena. Handitasunari erre-paratuz, Oliver Stonek ezagun egin zuen Belo-dromoko zine aretoa munduko ikusgarriena zelaondorioztatzen zuen esaldia. 1993. urtean Zabal-tegik 40 milioi pezetako dirutza eskaini zuen,jaialdi batean ematen zen altuena. Zinemaldikoharribitxiak bildu izan ditu Zabaltegik, zuzenda-ri berrienak eta gainontzeko jaialdietan ezaguta-ra emandakoak. Urteotan, Zabaltegi izan da ata-lik aparteko eta arrakastatsuena eta ikusle etakazetarion artean erantzun egokiena jasotzen due-na. 1991. urtean Sormenezko Dokumentalen ata-la sortu zuten, baina ibilbide laburra izan zuen.

DONOSTIA SARIAK Donostia sariak Zinemaldiarenerakusleiho erakargarri izan dira. Zalantzarikgabe, Bette Davisen bisitak mundu osoan izanzuen oihartzuna: minbiziak jota heldu zen Donos-tiara eta, handik gutxira, zendu egin zen aktorea.Robert Mitchum handiak ere eskuratu zuen sarihau. Zerrenda bikaina izan du, duela gutxira artebehinik behin. Asko bere ibilbidearen bukaeranzeuden (Lana Turner, kasu) eta beste asko erdiaeginda. Horixe esan zuten Susan Sarandonek etaCatherine Deneuvek. Eta beste asko, Matt Dillonkasu, ibilbidearen erdira heldu gabe zeuden. LanaTurnerrek esan zuen Mickey Rooney topatuz gero,zaplazteko bat emango ziola.

QUO VADIS, ZINEMALDIA? Munduko zine jaialdinagusienek argi dute bere nortasuna. Canessenmunduko pelikularik onenak biltzen dituzte; Ber-linen kalitatea bermatzeaz gain, Panorama etaFocus atalak dituzte zine berritzaile eta gaztee-narentzako. Baina, nora doa Zinemaldia? Zerenispilu da Sekzio Ofiziala? Zalantza hori aspaldi-koa da. Zehaztu gabeko esparru batean murgilduizanagatik, askok ez dakite zeren aldeko apustuaegiten duen edo egingo duen. Zinemaldia etxekofestibala da, gertukoa, eta gonbidatu askok ereeuren iritzia eman dute. Hego Ameriketako zineasustatu behar zuela adierazi zuen duela urte ba-tzuk Anjelica Houstonek. Aurtengo edizio hone-tan ere, zine berritzaile eta ez hain iraultzaileakbat egin dute: Isaki Lacuestak edo Kore-eda japo-niarrak. Kalitatearen bermea ez da nahikoaSekzio Ofizialaren egokitasuna defendatzeko. ‘A’kategoriaren babespean, zine jaialdi herrikoia etaentzutetsua da Zinemaldia, Hego Ameriketanbereziki. Ameriketako Estatu Batuetako hedabi-deek ez diote jaramon askorik egiten eta, Euro-para begiratzekotan, Cannesera begiratzen dute.

erora hasi ziren heltzen Alfred Hitchcock, Elizabeth Taylor, Anthony Hopkins eta Steven Spielberg bezelako artistak, besteak beste. ZINEMALDIA

DONOSTIA

Francoboterean

zegoela oraindik,‘A’ kategoria irabazi

eta galdu ibili zenZinemaldia urteaskotan zehar

Page 8: Ortzadar 27092011

08 // Ortzadar Larunbata, 2011ko irailaren 24aazkena

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERAERANTZUNAK

Mundua neurtzenLiluratu egiten naute tren geltokietan altuera adierazten duten plakazaharrek. Zehaztasun erakustaldiak dira, sateliteen aurreko garaikoak,teodolito eta arkatzekin eskuzko lana egiten zuten kartografo etatopografoen arokoak. Halaxe irudikatzen ditut, oso serio, angeluak etadistantziak kalkulatzen, mundua neurtzeko misioan murgilduta

PP LAKA horietan dezimal bat agertuohi da: saltsa mehe mehea egitea dahori, plaka pixkatxo bat gorago edobeherago iltzatuz gero, dezimetroen

zifra aldatu egingo litzatekeelako. Horregatik,liluratu egin ninduten Erronkarin hiru dezi-mal dituzten plakek, zehaztasun erakustaldihori gorentasunaren eta patologiaren arteandagoelako. Izan ere, zein da zehatz-mehatz itsa-soaren altuerarekiko 695,232 metrotan dagoenpuntua? Milimetroak adierazten dituen digi-tu berak (azkeneko 2ak) milimetro batzukneurtzen ditu, eta ondorioz neurria desberdi-na izango da digitu horren oinarrian edo goi-ko aldean! Zein izango da beraz Erronkarikoaltuera ofizialaren milimetro zehatza? Nondago? ‘M.’ laburduraren puntu horretan?Erronkariko ezkutuan ageri den mairuarenburuan? Alkateak ipurdia jartzen duen aul-kiaren puntuan?

Zifra horren oinarrizko erreferentzia argia-go dago: “Altura sobre el nivel medio del maren Alicante”. Zero puntu horrekiko adieraz-ten dira Erronkariko altuera, tren geltokieta-koa eta Espainiako neurri ofizial guztietakoak.Baina zergatik Alacanten? Eta zein da “itsa-soaren bataz besteko maila”?

Alacant zen Madrilek itsasora trenbidezzeukan irteerarik zuzenena. Hango funtzio-nario bati agindu zioten hiru urte eta erdi

Zehaztasunerakustaldi horigorentasunareneta patologiaren

artean dago

pasatu behar zituela, 1870eko uztailetik 1874kootsaila arte, egunean lau aldiz itsasoaren mai-la neurtzen (9, 12, 15 eta 18etan). Milaka datuhorien bataz bestekoa atera eta horixe hartuzuten Espainiako zerotzat. Ondoren, Alacan-teko udaletxearen sarreran ‘NP-1’ izeneko pla-ka ezarri zuten (“Nivel de Precisión 1”), zeroa-rekiko 3,407 metroko altueran dagoena. Etaabiapuntu hori hartuta, trenbideak jarraituzeta geltokietan erreferentziak ezarriz, Espai-nia kosta batetik besteraino neurtzen hasiziren topografoak.

Alacanteko lehenengo plaka horren hirudezimalak oso garrantzitsuak dira, jatorrizkoerreferentzian akats txiki bat egongo balitz,ondorengo neurketetan desbideratzea eta oke-rra gero eta handiagoa liratekeelako. Zenbatdenbora beharko zuten topografoek, puntubatetik bestera triangelaketak eginez, Erron-kariraino iristeko? Bidai eder bat dago hor.

Kontua gehiago korapilatu nahi duenak,jakin beza itsaso batzuek beste batzuek bainoaltuagoak direla (Lurraren forma irregula-rrarengatik eta grabitatearen indar desber-dintasun minimoengatik). Espainian ere San-tanderreko itsasoarekiko neurriak hartu izanzituzten, eta Alacanteko itsasoarekiko aldenabarmena dago. Zenbatekoa den jakin nahiduenak, bilatu ditzala bi erreferentziak Iru-ñeko udaletxearen fatxadan…

Erabil al daiteke “dagoki-danean” “dagokidanez”-en ordain gisa? (“Niri dago-kidanean” perpausan,adibidez).

Ez, “niri dagokidanean” denbora-balioa duenkasuetan bakarrik erabili behar da, perpausnagusian adierazten dena NOIZ gertatzen denadierazteko. Beraz, ez da bestearen baliokidea:ezin da “dagokidanean” erabili “dagokida-nez”-en ordain gisa. Hona hemen adibide ba-tzuk:1.- Niri dagokidanean sartuko naiz azterketaegitera: alegia, irakasleak nire izena esatenduenean. (ZUZENA)2.- Niri dagokidanez sartuko naiz azterketa egi-tera: alegia, irakasleak nire izena esaten due-nean. (OKERRA)3.- Isabeli dagokionez, ez da etorri azterketaegitera. (ZUZENA)4.- *Isabeli dagokionean, ez da etorri azterke-ta egitera. (OKERRA).

Ondorengo adibideon ar-tean, zein da zuzena?1.-Ez kezkatu, emakume!2.-Ez kezkatu, emaku-mea!1.-Zuk, irakurle, ondo da-kizu...2.-Zuk, irakurlea, ondodakizu...

Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: LehenUrratsak, EGLU, I liburukian (ikus 225. or.)Gramatika batzordeak dio bokatiboa bi erata-ra joan daitekeela: “-a” mugatzailearekin nahizgabe. Beraz, ezin esan daiteke, zenbait grama-tikak dioen bezala, bokatiboak nahitaez muga-gabean joan behar duenik. Hortaz, bietara agerdaiteke (“Ez, mutil! (motel); Bai, gizona!”). Etaeuskalkiak zerikusia izan dezake forma bataala bestea aukeratzerakoan. Badirudi, ordea,zenbait izenen kasuan mugatuan eman behardela nahitaez: “Bai, jauna!” (eta inolaz ere ez,ordea, “Bai, jaun!”).

“Eskerrak etorri zaren” eta“Eskerrak etorri zarela”egiturak zuzentzat jotzenditu Hiztegi Batuak, bainazuzena al da “Eskerraketorri zarena” formula?

Bai, zuzena da (ikus Euskal Gramatika: LehenUrratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak, 1 libu-rukiko 68. or.). Adibide bat ere ematen dahorrelako egiturak zuzenak direla azaltzeko:“Eskerrak halakoren batean andra Adelaidakautua eteten ebana!” (E. Erkiaga, Irribarreagaltzen denean, 129. or.).

BIDAIAKOADERNOA

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com