ostirala 2019ko apirilaren 19a x. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · gure proposamena da...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA HITZA Kintoan Barna xedearekin, Pirinioen bi aldeetako egituren elkarlana hasi dute zenbait sailetan b Joan den astean Zubiriko eta Baigorriko ikasleak elkartu zituzten lehen aldiz, bidea segitzeko asmoz b 4-5 Mugaren bi aldeak hurbiltzen Athletic Bilboko Athleticen zaleen munduko peñen kongresua Baionan eginen da, apiril amaieran 3 Larhun 2020 Departamenduak lanegun tailer batera deitu ditu Larhungo eragileak apirilaren 30eko 2 Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 10-Aug-2020

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · Gure proposamena da berriz an-tolatzea behar den bezala jendea ... tistekin —kultura zerbitzu bateko

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

HITZA

Kintoan Barna xedearekin, Pirinioen bi aldeetako egituren elkarlana hasi dute zenbait sailetan b Joanden astean Zubiriko eta Baigorriko ikasleak elkartu zituzten lehen aldiz, bidea segitzeko asmoz b 4-5

Mugarenbi aldeakhurbiltzen

Athletic Bilboko Athleticen zaleenmunduko peñen kongresua

Baionan eginen da, apiril amaieran

3Larhun 2020 Departamenduaklanegun tailer batera deitu ditu

Larhungo eragileak apirilaren 30eko

2Ostirala

2019ko apirilaren 19aX. urtea395. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · Gure proposamena da berriz an-tolatzea behar den bezala jendea ... tistekin —kultura zerbitzu bateko

Iñaki Etxeleku Baiona

Pirinio Atlantikoeta-

ko teknikariek eta

azterketaren ardu-

ra duen Biriatuko

Andueza kabinete-

ak Larhunez arrangura diren el-

karte eta eragileak gomitatu di-

tuzte apirilaren 30erako, elkarlan

tailer batera, mendiko mazeletan

berean. 09:00etan eman diete hi-

tzordua San Inazioko lepotik

abiatzeko, arratsaldeko bostak

arte iraunen duen lan egun ba-

tentzat. Lepotik Larhun kaskorat,

gunez gune, bakoitzak bere gogo-

etak ematen ahalko ditu. Ez da ja-

kina, haatik, horrek zer ondorio

izanen duen. Departamendu

kontseiluak dio deus ez dela aitzi-

netik erabakirik eta zinezko el-

karlan bati buruz doala.

Larhun Ez Hunki kolektiboak

abiatuak ditu etxeko lanak. Saran

lehenik, eta joan den larunbatean

berriz, Azkainen bildu dira ba-

tzuen eta besteen ideien biltzeko.

Oinarrizko gauza batzuetan ados

direla esplikatu du Philippe Laka-

rra kolektiboko kideak, nahiz

eztabaidak badituzten. «Gure

hausnarketa horietan, ez gara de-

nak arras-arras gauza guzietan

akort. Talde batek gauza batzuk

erranen ditu, eta beste taldeak,

beste gauzak batzuk. Baina beha-

rrenean ados gara». Gomita uka-

nik, apirilaren 30eko tailer egune-

an parte hartuko du Larhun Ez

Hunki-k, nolaz ez. «Ez dakigu

etorriko diren lantzeko ideiekin

edo hastapenetik jada landurik

ekarriko duten dena. Ikusiko du-

gu orduan zer izpiritutan heldu

diren».

Lakarrak argi du, dena den,

moldaketak eginen dituela De-

partamenduak. «Gain hartan be-

har dute zerbait egin, eta zerbait

hori egitekoa da; hala nola, ez da

komunik. Eskailerek nola behar

dute izan? Eskailerak dira behar,

ala iragan bide bat elbarrientzat?

Xehetasun horietan ez gara gai gu

sartzeko; badituzte beren bulego-

ak horretarako. Guk ideia nagu-

siak lantzen ditugu».

Ideiak eta galderak. Azken hila-

bete hauetako gai minberatsu

bati buruzko galdeak, besteak

beste. «Mendiko suak aipatu di-

tugu anitz. Zer egin? Aterabidea

atzematea ez da erraza». Horri lo-

turik eraman duten gogoeta

mendiaren hazkuntzarako aspal-

diko erabilpenaren ingurukoa

izan dute. Desagertuz doa erabil-

pen hori. «Guk maite dugun in-

gurumen hori ez da arras natura-

la; azken mendeetan laborari eta

artzainek moldaturikoa da. Par-

taide horietarik batzuk desagertu

dira, eta, beraz, mendia parte ba-

tean larretu da, sasitu, eta gero

sua gainditzen da. Nola egin deza-

kegu lehengo egoerarat lerratze-

ko? Artifizialki, zeren eta desa-

gertu badira, arrazoi ekonomiko-

engatik da. Holako gogoetak

egiten ditugu». Arazoa da, orain

arte, Larhungo mazeletan kaba-

lekin ibiltzen diren hazleak ez di-

rela agertu Larhun 2020 proiek-

tuari lotu bilkuretarat. «Mintza-

tzen gara laborari horietaz, baina

delako laborari edo artzain guti

horiek ez ditugu ikusten bilkure-

tan, eta, bizkitartean, horiek dute

iritzi premiatsuena». Larhun Ez

Hunki-koek bota dituzte zenbait

ideia. Zergatik ez sasi ardiak ezarri

dena larre den mendiaren garbi-

tzeko? «Egia da: sasi ardiek, gose

badira, janen dute. Baina, negu

partean, bi hilabetez ikusten ba-

dute beherean hobekixeago dela,

ikusiko. Gero, bakarrik ez daitez-

ke egon; behar dute segituak izan.

Ez dute bestek erabakitzen ahal

segitze hori norbaitek egin behar

duela».

Pottokekin eta ardi saldoxka

batzuekin Larhunera doazen haz-

le horiekin harremana egiten en-

tseatua lukete proiektuaren era-

maileek, jakin gabe parte hartuko

duten. Hazleez gain, laborantza-

ko erakundeek parte har dezaten

gogoko luke Lakarrak, izan Eus-

kal Herriko Laborantza Ganbera,

izan Paueko Ganbera. «Baitezpa-

dakoa da horiek hor izatea. Berdin

arrantzari eta ehiztari elkarteen-

tzat. Denek badute beren iritzia

emateko. Mahai inguru horietan

gehien ikusten direnak mendiaz

aisialdiendako bakarrik baliatzen

direnak gara».

Aisialdiko erabiltzaileakHain zuzen, Larhun abusagailue-

tarako baliatzen duten jende eta

moldeei buruzko gogoetak era-

man ditu Larhun Ez Hunki-k.

Anitz jende ibiltzen da kurri Sara-

tik, Azkainetik, Beratik edo

Urruñatik. Ipar Euskal Herrian

bizi direnak, baita trumilka ba-

kantzatiar ere. Oinez dabiltzanei

buruz informazioen zabaltzeko

behar premiatsua ikusi dute ko-

lektiboko lagunek. Lakarra: «Oi-

nezkoei buruz jendea informa-

tzea aipatu dugu mendiko errea-

litateari buruz. Ardi tropa baten

erdian pasatzen baitira batzuk

—nahiz ez den artalde handirik

Larhunen—, zakurrak laxoan uz-

ten dituzte. Horri buruz, seinale-

ak nola landu, non eman?».

Larhun Ez Hunki-ko zenbai-

tek, bestalde, ihaurri diren mendi

lasterketa andana dute partida.

«Bada gero eta gehiago trailer.

Hein batetik goiti ez ote da sobe-

ra? Mugatzeaz denak ados gara.

Baina nola? Zer kopurutik behei-

ti, eta nork mugatu?». Mendizale

eta lasterketetan ari izana da La-

karra bera, baina kopuruak du

grinatzen. «Orain dela berrogei

urte kurtsa bat baizik ez zen Lar-

hunen. Orain, lau herriak konta-

turik, hamar badira. Horiek mai-

te dute zuzen joatea. Zuzen joate

horretan, pasaiaren bortxaz, bi-

dexka ttiki batzuk egiten dira,

urak zulatzen ditu bidexka ho-

riek. Zulatu, eta, ondoan, bertze

bide batetik pasatzen dira laster-

kariak, eta hura ere zulatzen.

Dena arroila ttikiz egina da mendi

kasko hura». Lehenagoko xen-

drak gogoan, berriz antolatzea

proposa lezake herritar taldeak:

«Lehen bazen mando-bideadei-

tzen zena, zinez mandoak pasa-

tzen baitziren; sigi-saga, zeharka-

zeharka ongi egina zen hura.

Gure proposamena da berriz an-

tolatzea behar den bezala jendea

joan dadin leku egoki batetik gai-

nerateko guzia funditu gabe».

Azkenik, nolaz ez, trenaren eta

trenbidearen moldaketa asmoak

ditu arranguratzen. «Aldatu nahi

dituzten bi lokomotiba horiek

gaurkoen pisu doblea izanen

dute. Pisu horren eraginez, be-

harko da trenbide guzia berritu,

kargarengatik. Halako moldake-

tak izugarriko eragina baluke in-

gurumenean. Hala nola, badira

landare berezi batzuk pusatzen

direnak trenbideko arroilan. Ze-

rendako ez da lehengo tresneria

atxikitzen ahal, egokituz?».

Apirilaren 30ean izanen da, be-

raz, zer truka Departamenduko,

Euskal Elkargoko teknikariekin

eta Andueza kabineteko ardura-

dunekin.

Departamenduak egun bateko lan tailerrera gomitatu ditu Larhun mendiaz axola dutenelkarte eta eragileak, hilabete hondarrerako. Larhun Ez Hunki-k badu zer proposa.

Lan tailer batera gomitatuak

Larhun Ez Hunki-koak, joan den uztailean, Jean-Jacques Lasserre Departamendu buruaren etxera joan zirelarik gutun baten uztera. ISABELLE MIQUELESTORENA

Ez dakigu etorriko direnlantzeko ideiekin edohastapenetik jadalandurik ekarriko dutendena»Philippe LakarraLarhun Ez Hunki

‘‘

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19aGaiak

Page 3: Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · Gure proposamena da berriz an-tolatzea behar den bezala jendea ... tistekin —kultura zerbitzu bateko

Iñaki Etxeleku Baiona

Ez zen baitezpada futbolzale erra-biatua Patxi Belly, Bilboko Athle-tic taldearen jarraitzaileen Ipa-rraldeko Peñan sartu zelarik. Ka-sik, halabeharrez egin zen: «Due-la hogei urte joan nintzen lagunbatekin San Mameserat. Ez zenbatere Athleticentzat; euskal se-lekzioaren partida zen, Maroko-ren kontra uste dut. 17 urte ni-tuen, eta zinez deskubritu nuengiro bat, estadio bat. Justu hilabetebat beranduago irakurri nuenSud Ouest-en elkarte bat sortu ze-la Athletic klubaren zaleena, par-tiden ikusterat joateko». Izenaeman zuen, lehen partida batenikusterat joan, eta, geroztik, Ipa-rraldeko Peñaren arduradunetanda.Duen zaletasuna oholtza gaine-

ko arte emanaldiekin alderatu du:«Ikuskizunak maite ditut emo-zioak partekatzen ditugulako ar-tistekin —kultura zerbitzu batekoteknikaria da Belly—, eta futbolaberdina da niretzat: emozio horipartekatzen dugu milaka jende-rekin». Gehiago dena, BilbokoSan Mames futbol zelaian biltzenden publikoa berezia zaio, nahas-keta handi bat ikusten baitio:«Badira kristoren enpresabu-ruak, gorbatarekin; badira punkbatzuk, kanuto erretzen estadio-an. Neska talde anitz ere badaAthleticen atorrarekin. Neskak,mutikoak, gazteak, zaharrak,aberatsak, xumeak ikustea mai-tatu dut zinez hastetik».Iparraldeko Peñak hirurogei

kide ditu. Nolaz ez, Athleticenpartiden ikusterat joateko biltzendira, klubarekin araberako pre-zioak adosturik. Baina, lagun tal-de bat ere dute peña, elkartzeko.

«Azkenean, momentuen parte-katzeko elkarte bat da. Adibidez,urtero antolatzen dugu pala txa-pelketa bat gure artean. Baita PlayStation txapelketa bat ere. Afa-riak. Noski partiden ikustera joa-ten gara Bilborat, eta batzuetankanporat ere bai: Bartzelona, Ma-dril. Europakoa bada ere, entsea-tzen gara; duela bizpahiru urte,Manchesterrera joan ginen fina-lerdiarentzat». Emazte guti dira, haatik: hiru-

rogeietarik, sei. «Ehuneko ha-mar, ez da anitz! Baina Iparralde-an —Frantzian bezala—, ez dugugauza hori. Futbola mutilentzatdela dirudi! Hegoaldean nahaske-ta askoz gehiago bada. Kongresudenboran, kasik %40 emazteakdira».

KongresuaDuela bi urte hautagaitza jarrizuen Ipar Euskal Herriko zale tal-deak Athleticeko peña guztienKongresua Baionan antolatzeko2019an. Iaz, Meridan egin zen (Ba-dajoz, Espainia), eta han eskuratuzuten berrogei urte hauetan anto-latzaile batetik bestera pasatzenden makila.467 peña badira mundu osoan

Athleticen zaleak direnak. EuskalHerrian berean, baina anitz baitaEspainiako Estatuan eta urruna-goko herrialdeetan ere. «Kongre-sura etorriko dira Mexikokoa,Erresuma Batukoa, Italiakoa, Bel-gikakoa... Tokioko peña ere bai.Edozein lurraldetan badira eus-kaldunak eta, batzuetan, badaAthleticen peña bat». Bazkari, afari eta gaualdiak, el-

karrekin egoteko momentuakizanen dituzte kongresura etorri-ko diren Athletic zaleek. Baina ba-dute besterik ere pentsaturik egi-

tarauan: «Afariak, bestak, elkarhobeki ezagutzeko. Lan momen-tuak ere peñen eta klubaren arte-an. Igande goizean, badugu bilku-ra handi bat ikusteko zer ongi pa-satu den urtean zehar, zer ez denibiltzen. Hirugarrenik, gure as-moa da Baionaren aurkeztea; etaBiarritz ere bai pixka bat. Nahiizan dugu ibilaldi bat egin Baiona-ko lekuen ezagutarazteko». Baio-nan, bat euskaraz eginen da, etabestea, gazteleraz; Biarritzen,gazteleraz bakarrik. Bi hizkuntza

horiek erabiliko dira nagusikikongresu denboran ere. Bilboko zango-baloi klubak ba-

du ordezkari bat zale taldeekinmintzatzeko. Delako lan bilkure-tan administrazio kontseiluko or-dezkariekin ere biltzen dira.«Haientzat ere inportantea da,zeren eta, azkenean, Athleticenirudi hori nahi dute zabaldu.Peñak sustengatzaile taldeak dira,

baita bezeroak ere; txartelen, ka-miseten erosteko. Futbola mer-katu bat da, badakigu». Halere, Bellyk dioenez, Athletic

taldeko arduradunek badakite ezdela edozein zale talde Baionakoa,herri berekoa baita. «Sentitu du-gu gogo bat haien partetik. Haien-tzat ere, ongi da Merida, Eivissaeta beste, baina Baiona Euskal He-rria da, halere». Alta, hastapene-an, ez zitzaien hain bistakoa egin:«Duela hogei urte, tokiotarrak gi-nen kasik haientzat; harrituak zi-ren. Entzun izan dugu gabacho-ak ginela. Gertatu zait joatea ba-tzuen ikustera errateko: ‘Nolazgabacho-ak? Euskaldunak gara;muga bat bada, baina ez garaurrunekoak!’ Batzuetan ari diranondik ateratzen garen». Laurehun bat pertsona etorriko

dira, nonbait han, toki ezberdine-tatik, kongresuan parte hartzerat.Kostu bat duen gertakaria da, etamolde bat baino gehiago izan dutediruztatzeko: «Bada gure dirua.Bi urte hauetan, dirua baztertudugu kutxa komun batean. Dirulaguntza badugu Athleticen par-tetik. Nazioarteko peñen batasu-nak ere eman du diru pixka bat».Horiei gehitu behar zaizkie Ipa-rraldeko Peñak bildu dituen toki-ko enpresa partaideen emaitzak,kongresurako argitaratu den al-dizkarian agertuko direnak.

Mundukoathleticzaletaldeak Baionanbilduko diraapiril bukaeranUrtero antolatzen duten Athletic Clubekopeñen kongresua Baionan iraganen da,apirilaren 26, 27 eta 28an b 1998an sortuBaionako Iparraldeko Peñak du antolatu

Iparraldeko Peñako kideak, elkartearen egoitza den Pyrenees ostatuan, antolatzaile makilarekin. IPARRALDEKO PEÑA

Kongresura etorriko diraMexikoko, ErresumaBatuko, Italiako,Belgikako peñak;Tokiokoa ere bai»Patxi BellyIparraldeko Peñako kidea

‘‘

EGITARAUA

Apirilaren 26, 27 eta 28an iraganen

da Athletic futbol taldeko peñen

kongresua, nagusiki Baionako

Lauga gelan.

Apirilaren 26a, ostirala

10:00etarik 18:00etara.Baiona

hiriko bisitak; Euskal Museoaren

bisita; txokolategi baten bisita.

18:00etarik 19:00etara.Peña

bakoitzeko ordezkari eta ofizialen

ongietorria, Baionako herriko

etxean.

19:00etarik 22:00etara. Iparral-

deko Peñak eskaini apairua.

Apirilaren 27a, larunbata

10:00etan.Peña kideen harrera

eta informazio gunea.

10:00etarik 18:00etara.Baiona-

ko bisiten segida eta laborarien

merkatua, Baiona Kantuz-ekin.

13:00etan.Athletic-Alaves parti-

daren segitzea ostatu partaidee-

tan.

20:30ean.Amalabak eta Seme

dantza taldearen emanaldia.

Apirilaren 28a, igandea

09:00etan.Peñen federazioaren

biltzar nagusia.

11:00etan.Herri jokoak, Gaia

elkartearekin.

15:00etan.Zikiro jatea. Ondotik,

makila aldatzea.

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19a Gaiak

Page 4: Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · Gure proposamena da berriz an-tolatzea behar den bezala jendea ... tistekin —kultura zerbitzu bateko

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19aAstekoa

Joanes Etxebarria Maule

Joan den ostiraleanhaurren arteko lehentopaketa bat egin zenBaigorrin, hangoikastolakoak Zubiri-ko nafartarrekin el-

kartuz. Kintoan Barna xede zaba-laren baitan lehen urratsa izanzen mugaz gaindiko harremanakaipagai izatetik gauzatzeko bide-an. Distantzian hurbil diren he-rriak, eragin desberdinen ondo-rioz urrundu direla ohartuak diraxedea daramaten hainbat eragile.Horietan da Mikel Gastesi, Esteri-barko auzapeza: «Beti hitz egitenda Nafarroa Garaia eta Baxenaba-rrez, zer den muga hori: aldi bere-an zer hurbil eta zer urrun gau-den».Muga zubi bilakatzeko inten-

tzioz abiatu zuten xede komuna,hamahiru lekuko entitate elkar-tuz eta Europako Poctefa (Ando-rra, Frantzia eta Espainia artekokooperazio programa) laguntzenbila joanez. 2018ko martxoaren16an Hitza-k elkarlan hori aipa-gai zuenean, bereziki turismoanzentratuak ziren, Iruñea eta Do-nibane Garazi lotzen dituen bidea—Aldudeko ibarrean barna— di-namizatu nahian. Euskararensustapena, historia eta hainbatxede zehatz aipagai dira, aldiz,oraingoan. Ikasleen arteko topaketaren

antolatzaileak, Esteribarko eus-kara teknikari Izaskun UriarteEtxeberriak hala dio: «Esteribar-ko gazteek oso erraz jotzen dute

Iruñera, eta bestaldera, berriz,oso gutxitan edo sekula santan».Basaizea elkartearekin harrema-netan da, eskoletako ikasleekinbezala, gazteen arteko topaketakantolatzeko. Bide bat instituzionala baita,

bestea herritarren artekoa. «Eugiberrogei minutura dugu, orenerdi batera Baztan, baina erraz-kiago abian gara Baionara alta berdenbora behar da. Problematikahorretaz berriz ohartu gara, etaaipatu dugu», dio Bixente Hiriga-raik, Baigorrin proiektua dinami-zatzeko hartu duten langileak.Joan den astean, haurren arte-

ko topaketen ondotik, IrulegikoIrratiak mahai inguru bat antola-tu zuen Kintoan Barna xedea xe-heki aipatzeko partaide desberdi-nekin. Mixel Ozafrain Bankakoauzapezak elkarlanaren hastape-nak aipatu zituen, eta oroitaraziMaite Errea Eugiko auzapezarenmotibazioa izan zela abiapuntua:«2008an kontseilura arribatu etaEugiko auzapezak, Maitek, deituninduen harremanetan sartu etaxedeak elkarrekin eramateko».Dei bat baino gehiago egin beharizan omen zituen elkarlana hasiaitzin. Hor ere, Europako diru la-guntzak baliaturik, bi interpreta-zio zentro sortu zituzten: Bankanmeategiena, eta Eugin arma fa-brikarena.Gaur egun, elkarlana zabaldu

da hamahiru entitatetara. Herrie-tako xedeak batzuk, orokorrago-ak besteak, Europaren Poctefaprogramak horien gastuaren %65bere gain hartuko du. Deialdian

hainbat xede konkretu aurkez-tuak izan ziren: Bankako inter-pretazio zentroaren osagarri me-ategi bat irekitzea da xedea, bisi-tatu ahal izanen dena. AldudenErreka Gorri aterpetxea berritukodute talde eta familiei harrera egi-teko. Urepelen interpretazio zen-tro orokor bat eginen dute, infor-mazio desberdinak eskainiz etabisitariak proiektuaren parte di-ren beste guneetara bideratuz.Kintoan bi etxola berriz altxatueta gasna ekoizpena abiatuko xe-dea bada, eta lekuak bisitatu etagasna ekoizpena ikusteko paradaeskaini. Eugin jadanik baduteninterpretazio zentroa garatzekointentzioa badute. Nafarroa Ga-raiko ibarretan mendiko bizikle-ten espazio bat eta xendak egoki-tu eta ezagutarazteko xedea gara-tuko dute. Zerrenda luzea da.

Baigorrin historiaXede guztien lotura «ibilbide tu-ristiko bat» dela erran lezake Mi-xel Ernaga Urepeleko auzapezak,iaz aipagai zen Iruñea eta Doniba-ne Garazi arteko ardatzean zehar.Baigorrin historian zentratzekohautua egin dute, interpretazio

zentro bat irekiz. Xede horrengauzatzeko hasi zen lanean, joanden irailean, Bixente Hirigarai:«Zentroa denei irekia izatea dahelburua: denek ezagutzea Eus-kal Herriko parte baten historia,iduri baitzaigu ez dela oraino so-bera zabaldua». Nafarroako erre-sumaren garaian Baxenabarre zerizan zen publiko zabalari ezagu-taraziko du, erakusketa baten bi-dez. XI. mendetik Frantziar Iraultza

arteko garaia ezagutaraztea ga-rrantzitsua zaio lanean hasi aitzinXII. eta XV. mendeetako gizarteeta populazio baxenabartarrazmemorioa idatzi duenari: «Bada-kigu izan dela baina ez gara ohar-tzen zer erran nahi duen Nafarro-ako Erresuma izatea hemen. Jaki-tea Lapurdi eta Zuberoa ingelesakizan direla abantzu hiru mendez;gehiago izan dira ingeles nafarbaino. Halako gauzak batzuk be-har lirateke jakin. Nik horietarikbatzuk ez nekizkien ere memo-rioa egin aitzin». 2020 urterakoegina behar luke.Bere lanaren parte izanen da,

beraz, ikerketa, publiko zabalariegokitzea eta Baigorriko Herriko

Europako Poctefa programaren dirulaguntzekin, mugaz gaindiko laneanelkartuak dira Pirinioz bi aldeetakohamahiru eragile, Kintoan Barnaxedearekin. Herrietako xede zehatzakgauzatuko dira alde batetik,elkarlanean eraiki zubiak bestaldetik.

KintoanBarna,xedez xede

Kintoan Barna xedearen parte

diren eragileen ordezkariak,

bilkura batean. HITZA

«Gure asmoa daasteburuetakobarnetegiak antolatzeaUrepelen, Hegoaldekoeta Iparraldekoekin»Izaskun Uriarte EtxeberriaEsteribarko euskara teknikaria

«Ez da euskarari buruzhalako lerro berezirik,baina baditugu hala ereanimazio lerro batzukaitzinkontuan»Mixel ErnagaUrepeleko auzapeza

«Badakigu izan dela,baina ez gara ohartzenzer erran nahi duenNafarroako Erresumaizatea hemen»Bixente HirigaraiBaigorriko langilea

«2008an, Eugikoauzapezak deituninduen harremanetansartzeko eta xedeakelkarrekin eramateko»Mixel OzafrainBankako auzapeza

‘‘

Page 5: Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · Gure proposamena da berriz an-tolatzea behar den bezala jendea ... tistekin —kultura zerbitzu bateko

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19a Astekoa

Etxe ohian berritzen duten gune-

an erakusketa plantan ezartzea

eszenografia enpresa batekin.

Beste lan sail bat ere badu, Okzi-

taniako Tolosan egin zituen ikas-

ketak oroituz argitzen duena:

«Memorioarentzat erran nuen

nahi nuela Baxenabarreko gizar-

tea landu eta irakasleak dudak zi-

tuen dokumentuak bazirenetz.

Xerkatzen hasi, eta badira parras-

ta bat». Baina dokumentu horiek

denak Baiona, Paue, Akize edo

Iruñeako artxiboetan izanik, datu

base bat egin, eta Baigorrin kon-

tsultatu ahal izatea da ideia, lotu-

rak ezarriz numerizatuak diren

dokumentuetara.

Euskara aurrekontu gabeKomunikatzeko tenorean bede-

ren, Kintoan Barna xedeak balu-

ke atxikimendua euskararekiko.

Besterik da xedearen egitasmo

zehatzetan zer ahal ezartzen den

oraingoz. Esteribarren euskara

teknikari bat baldin bada ere, gisa

bereko lanposturik ez da bestee-

tan. Gehiago dena, Kintoan Barna

dinamizatzeko ardura duten bi

langile erdaldun hartuak izan

dira azken hilabeteetan mugaren

bi aldeetan.

Aitzinkontuan ere, herrietako

xedeentzat ez bezala, euskara

sustatzeko ez da deus zehaztua

Mixel Arnaga, Urepeleko auzape-

zaren erranetan: «Ez da euskarari

buruz halako lerro berezirik, bai-

na baditugu, hala ere, animazio

lerro batzuk, han-hemenka, ai-

tzinkontuaren barnean. Pentsa-

tzen dut handik edo hemendik

atzemanen ditugula aterabideak

diruaren aldetik. Horiek denak

ikertu behar dira».

Joan den asteko haurren arteko

topaketak bezala, halere, beste

ekintza konkretu batzuk antola-

tuko dituzte «bereziki euskara-

ren erabilera» sustatzeko. Izas-

kun Uriarte Etxeberria: «Dato-

rren ikasturtean jarraipena

emanen zaie eskolen arteko topa-

ketei. AEK-k badu eskarmentua

betidanik Urepelen barnetegiak

antolatzen, eta gure asmoa da as-

teburuetako barnetegiak antola-

tzea Urepelen. Gomitatzea Hego-

aldeko eta Iparraldeko ikasleak;

bidenabar eskualdea ezagutzeko

eta bi aldeetako jendeen harre-

manak estutzeko».

Beste xede batzuk gogoetan

dira oraindik, «ondoko egunetan

lantaldeetan ikusiko direnak»,

Ernagaren erranetan. Horien ar-

tean Esteribarren toponimiaz egi-

ten duten lan bat mutualizatzea-

ren ideia: «Toponomiaz lan bat

egiten dute, eta nahi genuke lan

hori Baigorriko ibarrera buruz

ekarri, eta, zerendako ez, ikerketa

komun bat egin». Beste ideien ar-

tean dute Koldo Zuazok Baigorri-

ko euskararekin egin lana heda-

tzea ere.

Garaziko eta Zuberoako mendi

elkargoak, Zaraitzu eta Aezkoa el-

kartzen dituen beste xede bat ere

bada, Irati oihanaren ingurukoa.

Bailara batetik bestera trukeak

bazirela gauza jakina bada ere,

harremanak eten ziren, eta lotu-

rak berriz eraiki nahian ari dira.

«Bakoitzak bere aldetik kudea-

tzen zituen bere eremuak, bestea-

ren berri ukan gabe», erran zuten

joan den ostiraleko mahai ingu-

ruan. Artzaintza, kirolak eta tu-

rismoa elkarrekin nola kudeatu

dezaketen ikertzen ari dira lau lu-

rraldeetako instituzioak, duela 8

bat urte Zaraitzu eta Zuberoak

ireki bidetik.

Kintoan Barna xedeak lau urte-

ko ibilbidea du abiatu zenetik.

«Gauza interesgarria da, harre-

manak sortu baitira, harreman

sakonak, hango eta hemengo jen-

deen artean», uste du Mixel Er-

nagak. Eta ohartaraziz «pazien-

tzia behar dela, bilkurak eta bil-

kurak egin behar baitira».

Halere, «ez da debalde», Urepe-

leko auzapezaren ustez, iduri bai-

tzaio lehen aldia dela mugaz bi al-

deetakoak elkarlanean ari direla

gisa horretan.

Segidarako, haatik, kezka txi-

kiak eragin ditzakete hurbiltzen

ari diren hauteskunde anitzek.

«Laster, hemengo hauteskunde-

ak izanen ditugu, eta espero dugu

aldaketa handirik ez izatea. Ikusi

behar nor datorren, eta Kintoan

Barna proiektuarekin segitze-

ko», dio Uriarte Etxeberriak. Ipar

Euskal Herrikoek ere, bistan da,

baldintzatu lezaketela.

Page 6: Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · Gure proposamena da berriz an-tolatzea behar den bezala jendea ... tistekin —kultura zerbitzu bateko

Euskararen

mundu ikuskera

Sentitzen dut, Ortzi,

gaiz aldatzea, baina

Korrikaren zurrunbi-

loaren biharamunean,

euskaraz eta euskalgintzaz idaz-

teko gogoa sartu zait. Europaz

aritu gara, eta munduaz, gure

munduttora itzuli nahiko nuke,

gure mundu ikuskerara, euska-

rara. Azkenaldian zalantzati eta

kezkaz aurkitzen naiz euskara-

ren biziberritzeak harturiko no-

rabideari so, eta zuekin euskaraz

sakon hausnartu nahia sendi dut.

Lehenik eta behin, oinarrizko

galdera hau dela uste dut: Zerga-

tik biziberritu nahi dugu euska-

ra? Zergatik egin zuen joan den

mende hondarrean euskal ko-

munitateak bertako hizkuntza

biziberritzeko hautua? Zergatik

eta zertarako jarri du herri honek

urte hauetan guzietan zehar

hainbeste indar eta energia eus-

kararen biziberritzean?

Zertarako berreskuratu nahi

ditugu hiltzera doazen hizkuntza

gutxituak?

Hizkuntzak ez ditugu komuni-

kazio tresna soil gisara ulertzen,

bestenaz argi da jende guziek ko-

munikazio tresna bakarra erabil-

tzea litzatekeela praktikoena, be-

raz ez luke zentzurik hizkuntza

gutxituak biziberritzeak. Hiz-

kuntzak zerbait gehiago direla

ulertzen dugu orduan. Hizkun-

tzak mundu ikuskera eta kultura

baten eramaile direla ulertzen

dugulako dira guretzat funtsez-

ko.

Gure arbasoek lur honetan zu-

ten bizitzeko moldea da euskara,

gure historia eta nortasuna gor-

puzten ditu eta sustraietatik de-

serrotze bat erran nahiko luke

euskara uzteak, are gehiago in-

guruko hizkuntzek bortxaturik

eta zapaldurik bada.

Horrela ulertzen dut euskara-

ren biziberritzea askatasunari eta

balio sozial humanoago batzuei

loturik egon dela, jendarte hobe

baten ametsaren baitan.

Horregatik sortzen zaizkit za-

lantzak gaur egungo euskalgin-

tzako hainbat diskurtso eta plan-

teamenduri begira. Euskalgin-

tzarentzat aro berri bat ireki

omen da ETAk armak utzi zitue-

netik, erakundeak eta gizarte

eragileak elkarlanean ariko diren

aro bat. Aro bat non XXI. mende-

an euskarak inguruko hizkun-

tzekin lehiatu behar duen, eta

ondorioz, euskara telebistako

programa izarretan, kontsumo

publizitateetan, futbolarien aho-

tan, bankuetan, enpresa liderre-

tan, mugikorreko aplikazioetan

eta abarretan egotea den estrate-

gia; euskara beste hizkuntzen

heinean izateko.

Euskara bestelako hizkuntza

bat zelako biziberritu nahi ge-

nuen, alta, ez garea besteak beza-

lakoa bihurtzen ari? Mundu

ikuskera eta kultura ezberdin ba-

ten eramaile zirelako biziberritu

nahi genituen hizkuntza gutxi-

tuak, baina mundu ikuskera eta

kultura kapitalistan bizi iraun

dezaten ari gara biziberritzen. Ba

ote du zentzurik euskarak kapi-

talismoan? Gehien duenak bote-

rea duen bizi ereduan, euskara

nola lehiatuko da hizkuntza he-

gemonikoekin?

Euskara ttipi eta zapalduen

kulturaren eramaile izan da, bizi

eta bizitzen utzi duen hizkuntza,

zabaldu baino iraun duena. Kapi-

talismoaren aurkako balioak dira

hauek. Baina jada ez dugu gure

balioen aurka dena borrokatu eta

amets handiago batzuen baitan

biziberritu nahi euskara. Hain-

besteraino asimilatu gaitu kapi-

talismoak non, gure hizkuntza

bestelako bizi eredu baten erai-

kuntzaren baitan biziberritu par-

tez, bizi eredu kapitalistaren sus-

tengu diren erakundeetatik bizi-

berritu nahi dugun.

Euskarak amesten dugun gi-

zartea eraikitzeko balio izanen ez

duenean, nork jarriko du indarra

euskara biziberritzeko? Erakun-

deek hizkuntza gaitasunean eta

hitz egiteko aukeretan egin ditza-

kete urratsak, baina euskarareki-

ko atxikimendua eta konpromi-

soa zer motibaziok bultzatuko du

aurrerantzean?

5UZTARITZEKO KONTSEILUTIK ATERA DIREN ABERTZALEAK

Lore Aristizabal, Tomas Dagerre, Arño Ospitaletxe, Janp Lapeyrade eta

Yves Matxikote Uztaritzeko herriko kontseiluko gehiengoko bost haute-

tsiek karguaren uztea erabaki dute auzapezaren eta haren axuanten ku-

deaketa deitoratzeko, baita haien euskararekiko jokamoldea ere.

«Badakite itzulpen sistema eta euskara hutsean mintzatzeaez dela legezkoa. Erabaki dute,jakinez ezin nuela kontuanhartu haien ekarpena»

Bruno KarrereUztaritzeko auzapeza

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Lurzaindiak deialdi berria zabaldu du 40 hektarea laborantza lur erosteko

IZURA-AZME bHiru gazteren plantatzen laguntzeko deialdi berri bat

zabaldu du Lurzaindiak, parteak erosiz, berrogei hektarea laborantza

lur eskuratzeko. Perrine eta Bastien laborari gazteak Donaixti-Ibarren

plantatuak dira, eta haien hazkuntza proiektuaren laguntzeko da

deialdia, baita Ahurtin jarri den Laurarena ere. «Proiektu horiek labo-

rantza biologikoaren dinamikan sartzen dira,tokian tokiko salmenta

lehenetsiz», dio Lurzaindiak bi egitasmoentzat. «Laborantza lurren

begiratzen laguntzen duten xede horien diruztatzeko aurrezki herri-

tarrari dei egiten dio Lurzaindiak». Maiatzaren 5ean, Lurraren Besta

eginen du Donaixti-Ibarren, hain zuzen, Lurzaindiak.

ELEKETAMaddi Sarasua

Ortzi Murua

Mundu ikuskera etakultura ezberdinbaten eramaile

zirelako biziberritunahi genituen

hizkuntza gutxituak,baina mundu

ikuskera eta kulturakapitalistan

bizi iraun dezaten ari gara biziberritzen

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19aIritzia

Irudiab Baiona

Biribilguneetan, presoen alde ere baiIragan larunbatean, 250 lagun elkartu ziren Baiona eta Donibane Lohizune artean, Ion Kepa Parot, Unai Parot,

Jakes Esnal eta Xistor Haranbururen askatzea aldarrikatzeko. Hogeita hamargarren urtea abiatu dute preson-

degian. Egun bat gehiagorik ez!eta30 urte aski da! lelopean elkartu ziren jendeak biribilgune eta bide bazterre-

tan. Maiatzaren 7an berriz elkarretaratzeko deia zabaldu du Bagoaz elkarteak, Senperen, Xistor Haranburuk

baldintzapean aske geratzeko eginiko galdearen erantzunaren peskizan. GUIILAUME FAUVEAU

Page 7: Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · Gure proposamena da berriz an-tolatzea behar den bezala jendea ... tistekin —kultura zerbitzu bateko

MUSIKA

ANGELUTxalaparta soinu tresnaezagutaraziko du Txomin Dhersek.

bBihar, 15:30ean, mediatekan.

ANGELUTNT edo Tribute toAC/DC taldearen kontzertua.

Sartzea, 20 euro.

bApirilaren 25ean, ostegunez,

20:00etan, Quintaou antzokian.

ANGELUBotiboleko Vincent Bestavenek zuzendu Micro-

choralearen kontzertua. Kitorik.

bApirilaren 25ean, ostegunez,

20:30ean, Barojako zalditegietan.

BAIONABrahBrah gaua #8: Sweve, Vegan Piranha eta

Cabrones taldeen kontzertuak.

Sartzea, 5 euro.

bGaur, 19:00etan, Magneto

casematean.

BIARRITZYAK, Titanic Bombe Gas,Jim Jones & The Righteouse Mind.

bOstegunean, 20:30ean, Atabalen.

DONIBANE GARAZIAberri Egunaren karietara: Foisis Jaunak,

Aguxtin Alkhat eta DJ Xa2.

b Igandean, arrastirian, merkatu

estalian.

GOTAINE-IRABARNEXiruren karietara, Ihes Ederra gaualdia:

Aeham Ahmad (pianoa), Francois

Rosse (piano), Mixel Etxekopar

(txülüla), Kattalin Arraiet (pianoa),

Mohamad Andre (buzuk), Chris-

tian Vieussens margolariarekin,

Valerio Di Giovanni eta Paula Parra

dantzariekin.

bBihar, 21:00etan, herriko

kiroldegian.

ANTZERKIA

ALTZÜRÜKÜXiru: kabaret berriagaualdia. Dominika Rekalt, Mikel

Martinez, Hor Hor taldea eta Zube-

roako aktore eta kantariak + Ber-

nard Combi Limosingo soinulari-

kantaria.

bGaur, 21:00etan, herriko gelan.

HENDAIAMetrokoadroka, Chi-meres eta Loraldiak aurkezturik,

Anton Abbadia, Dublinetik Hen-

daiaraantzezlana. Sartzeak, 4, 6

eta 12 euro.

bGaur, 20:30ean, Mendi Zolan

gelan.

ISTURITZEAxut, Artedrama etaLe Petit Theatre de Painen Zazpi

senideko.

bGaur, 20:30ean, Artetxea gelan.

Erreportajeak.Urdiñarbeko gaz-

teek maskarada Pagolan eman

dutelarik, segitu dute Kanaldude-

ko kamerek.

Garazi-Baigorri aldeko Nafarroa

esku-baloi taldeko nesken multzo-

ari buruzko erreportajea egin du,

bestalde.

Bihar

11:00. On daiziela.

18:00.Kirol magazina.

Etzi

15:00.Errugbia zuzenean: Nafa-

rroa-Bagnerais eta Maule-Peira-

horada.

18:00.Pilota finala zuzenean.

kloaren bigarren mintzaldia: Gaur-

ko laborantza modeloen ondorio-

ak eta agroekologia, Martta Iri-

goienek emanik.

bApirilaren 25ean, ostegunez,

19:30ean, gaztetxean.

SARA Idazleen Biltzarraren karie-tara, mintzaldia: XXI. mendeko eus-

kal literatura, Itziar Madinaren es-

kutik.

bApirilaren 23an, asteartez,

09:30ean, kiroldegian.

SARAOdiseaPantxix Bidart eta

Kiribilen perfomance artistiko-

literarioa.

bAsteartean, 14:30ean,

kiroldegian.

DANTZA

ANGELUAmalabak eta Seme taldeak antolatu mutxikoak.

b Igandean, 11:15etik 13:00ak arte,

bost kantoien plazan.

GOTAINE-IRABARNEXiru: Dantzaz konpainia eta Dantza

Balet Berria, eta Bernard Combi

eta Beñat Axiari.

b Igandean, 15:30ean, herriko

plazan.

LUZAIDEBolant Eguna: askaria,bisita Pekotxeta eta Benta auzoe-

tara, dantza ikuskizuna Santiago

plazan, Emanaldia Arretxe fron-

toian, herri afaria, dantzaldia Hola-

ko taldearekin.

b Igandean, 08:00etarik aitzina,

egun osoan, herrian.

BESTELAKOAK

BAIONAHizkuntza gutxituen hiz-

kuntza politikari buruzko ikuspe-

giak Frantzian eta beste tokietan:

Frantses iraultza garaia eta fran-

tses hizkuntzalariak (XIX. mende

bukaera XX. mende hasiera, Alain

Viauten hitzaldia, frantsesez.

bBihar, 09:00etan, Unibertsitateko

liburutegian.

BAIONAPablo Tillac-en erakus-ketaren bisita eta marrazki tailerra

Celine Arrosagarai artistarekin.

4 euroan. 5 urtez goitiko haurren-

tzat.

bApirilaren 23an, asteartez,

10:00etan, Euskal Museoan.

BAIONALamina nun zira? ibilbi-

dea ipuinez lagundua. Sartzea,

4 euro. 6 urtez goitikoentzat.

bApirilaren 24an, asteazkenez,

14:30ean, Euskal Museoan.

DONIBANE GARAZIGarazikogaztetxeak antolatu Gure Bazte-

rrak naturari buruzko ikasketa zi-

Irudiab Urdiñarbe

Urdiñarbeko gazteek itzulia bururatuko dute etziUrtarrilaren 6an eman zuten lehenbiziko maskarada Urdiñarbeko gazteek. Geroztik, Zuberoako hamalau herritan ibiliak dira, igandez igande, inauteri

aroko itzuliaren egiten. Usantzari jarraituz, lehena bezala, azken emanaldia herrian berean emanen dute igandean. Goizean, 09:00etarik aitzina,

etxez etxe ibiliko dira barrikada hausten. Bazkalondoan, herriko plazan dute junta kauter, buhame, aitzindari, xorrotx, kukuilero, hots, arizale guziek

emanaldi edo joko nagusiarentzat. ISABELLE MIQUELESTORENA

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 19a Agenda

Page 8: Ostirala 2019ko apirilaren 19a X. urtea 395. zenbakia … · 2019-04-19 · Gure proposamena da berriz an-tolatzea behar den bezala jendea ... tistekin —kultura zerbitzu bateko

Iñaki Etxeleku Baiona

Bi urte hauetan Basaizea elkarte-ko lehendakaria da Maider Luro(Baigorri, 1997). 16 urterekin sar-tu zen besteak beste NafarroarenEguna antolatzen duen elkartean. Nola hasi zinen Basaizean?

Emeki-emeki, denak bezala.Hastapenean, gaualdiak antola-tuz besteekin, edo eskukaldi tti-piak emanez; eta, gero, pixkana-ka-pixkanaka, ardurak hartzendituzu. Zure gisa, gazterik sartzen da

jendea Basaizean. Belaunaldi

bat baino gehiago bazarete?

Bada denetarik. Izan zen halakohaustura bat duela zazpi-zortziurte, eta orduan belaunaldi berribatek hartu zuen ardura. Horiekari dira beti, baina emeki-emekisartu gara gure belaunaldikoak,eta orain gazteagoak ere bai. Gilen

Zaldunbide eta biak gara lehen-dakariak. Zu, baigorriarra, eta Gilen, An-

hauzekoa. Basaizeak biltzen

ditu inguruko herrietakoak ere?

Bai, bai. Egia da lortzen dugulaBaigorri eskualdeko jendeen bil-tzea. Hastapen-hastapenean ereez ziren bakarrik baigorriarrak.Ortzaiztar anitz bazen. Orain erebadira ortzaiztarrak, Arrosa, An-hauze, Baigorrikoak.Zer da gaur egun Basaizea?

Baigorri eskualdean euskarazkoproposamen kulturala eskain-tzen duena, euskararen erabilpe-na sustatzeko horren bidez. Gureartean Basaizean euskaraz min-tzatzen gara, zaharrenak eta gaz-teak, baina herritarrak euskaraz-ko gauzetarat etortzera sustatzeada helburua. Eta zer leku du Basaizeak gaur

egungo Baigorrin?

Hilabetero antolatzen dugu mer-katua; beraz, Basaizea agertzenda horren bidez. Tokiko ekoizleakdira, artisauak. Egia da herrikoetxearen laguntza badugula,orain, anitz. Lehen herriko etxea-rekin zen borroka hori ez dagehiago, eta anitz laguntzen gaitugure proposamenen gauzatzen.Errazago da nahi ditugun gauzenplantan ezartzea. Merkatua arrunt errotu da.

Bai. Heldu diren ekoizle gehienakeuskaldunak dira, eta horientzatere da Baigorriko ibarraren bul-tzatzeko moldea. Euskaraz egitenduzu zure merkatua, eta egia daez dela denetan posible. Bilakatuda zinez hitzordu bat. Nahiz eta ezdeus erosi, guk proposatzen duguostatu bat, kafea eta jusekin. Jen-dea etortzen da kafearen hartze-rat ebiakoitz goizean, haurrekin;herritarrak elkartzen gara.

Urtean zeharreko kultura es-

kaintza nolakoa duzue?

Antzerkiak antolatu ditugu, kon-tzertuak, eta, aurten, martxoaren9an, egun bat antolatu dugu Ipa-rra/Hegoa Segurako elkarteare-kin. Elkarrekin eraman dugugauza, eta muntatu dugu, berdin,merkatu bat hango eta hemengoekoizleekin. Zinez bikaina zen

egun hori. Goierriko gazte eta ezhain gazteak etorri ziren astebu-ru-pasa; eguna pasatu dugu de-nek elkarrekin. Holako gauzaknahi ditugu sustatu. Gero, urteanzehar gure ekitaldi nagusia Kul-turaldia da, denbora anitz har-tzen duena antolatzen.

Basaizea elkartea Bixtenainiari

ere lotua da.

Basaizearena da, baina elkarteanitzek baliatzen duten etxea da,azken finean. Arrola elkarteakbere jantziak hor ditu; AEK-k horematen ditu klaseak; Astezkene-koek hor errepikatzen dute;Etxauziako proiektuarentzat bil-kurak hor egiten dituzte; eta edo-zerentzat prestatzen dugun gelabat da. Azken urteetan anitz erabili da

Musikaldiaren formula, Xare or-

kestrarekin eta tokiko kantarie-

kin talde eta kantari ezagun ba-

tzuen kantuen bertsioak eginez.

Erabaki duzue uztea anitz egin

baita edo formula aldatu nahi

baitzenuten?

Biak. Guretako, formula horrenitzulia egina genuen. Iaz ere Bes-tofaldia egin genuen, justuki, pa-satu ziren kantaldi guzien bildu-ma gisa. Badakigu jendeak anitzmaitatu duela Musikaldiarena,aldi oro biziki ederra izan da. Nahigenuen aldatu, gauza berri batproposatu eta entseatu. Nafarroaren Eguna zer asmore-

kin heldu da aurten?

Urtero bezala, helburua da nafar-tarren eta euskal herritarren ba-tzea, nahiz eta badakigun aurtenhauteskundeekin zailago izanendela. Ez dugu aurreikusten ahalnola izanen den. Espero dugu He-goaldeko jendeek goizean bozka-tzea eta gero Baigorrira etortzea[irri karkaila].Udaberriko lehen kultur egun

nagusi gisa, dinamika bera atxi-

kitzen du Nafarroaren Egunak?

Ene ustez, bai, bada beti dinamikahori. Urtero etortzen dira gazteberri batzuk. Laguntzaileak elkarte desberdi-

netarik heldu dira aitzineko ur-

teetan bezala?

Bai. Badira Iparraldeko elkarteak,gaztetxeak, kirol elkarte batzuk,Baztandarren Biltzarretik taldepolita, Euskal Herria Eguna el-karteko batzuk ere bai, EuskalHerri osotik heldu direnak. Gero,bakoitzak ematen du bere kabuzizena nahi badu.

Izpegiz haraindiko he-

rritarrekin mantentzen

duzue harremana beti?

Bai, Baztandarren Biltza-rrarekin badugu harre-man berezia. Urtean

behin edo bi aldiz egiten dugubazkari bat edo zerbait elkarre-kin. Haiek heldu dira NafarroarenEgunera laguntzera, eta gu, Baz-tandarren Biltzarrerat. Harremanpolita da, zinez. Urrunago joannahi genuke, baina betikoa: zailada denbora atzematea.

«Euskarazko proposamenkulturala eskaintzen dugu»

Maider Luro b Basaizea elkarteko lehendakarikidea

Nafarroaren Eguna heldu da apirilaren 28an, Baigorrin. Bezperan, Charles Chaplinen ‘The Kid’filma hedatuko da, eta Xare orkestrak musika joko du zuzenean Kulturaldiko azken gaualdian.

I.E.

«Urtero bezala, helburua danafartar eta euskal herritarrenbatzea, nahiz hauteskundeekinzailago izanen den aurten»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko apirilaren 19a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]