pneumatika

45
Industria-Teknologia II IES Mungia BHI, 2. Batxilergoa Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 1

Upload: aritz-zabaleta-goitia

Post on 13-Apr-2017

382 views

Category:

Technology


0 download

TRANSCRIPT

Industria-Teknologia II IES Mungia BHI, 2. Batxilergoa

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 1

1. ZER DA PNEUMATIKA?

1. Kontzeptu orokorra

2. Aire konprimituaren ezaugarriak

3. Presioa eta unitateak

2. ZIRKUITU PNEUMATIKOAK

1. Zer da zirkuitu pneumatiko bat?

2. Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

3. Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 2

1.1 Kontzeptu orokorra

Airearen prozesu eta higidurak tratatzen dituenari deritzo.

Higidura duten makinak eta tresnak kontrolatzeko erabiltzen den energia iturrietariko bat da.

• Aire konprimituaz baliatzen da.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 3

1.2 Aire konprimituaren ezaugarriak

Abantailak:

Nahi dugun beste eta dohainik daukagu.

Hodietan zehar errez garraiatzen da itzulerako hodirik ez dugularik behar.

Deposituetan metatu daiteke.

Tenperatura aldaketek ez diote eraginik egite.n.

Eztanda edo suteak izateko arrisku eza.

Baliabide garbia da.

Osagaien eraketa sinplea da.

Abiadurak eta indarrak erregula daitezke.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 4

1.2 Aire konprimituaren ezaugarriak

Desabantailak:

Ezpurutasunak (ura, hautsa, konpresoreko olio hondarrak etab.) izan ditzake. Honek aginte pneumatikoetan etenak sor ditzake. Hezetasuna ezabatu behar da.

Lan-osagaietan (zilindro pneumatikoak) ezin dira abiadura konstante eta erregulagarriak lortu.

Zarata sortzen du. Isilgailuak erabili behar dira.

Indar mugatuak lor daitezke (20.000-30.000 N-etaraino). Baita presioak ere.

Garestia da. Errendimendu ona eta ezarpen/instalakuntza errazarekin konpentsatzen da.

Mantentze altua eskatzen du.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 5

1.3 Presioa eta unitateak

Presioaren balioa kalkulatzeko egindako indarraren balioaren eta indar horrek eragiten dion azaleraren neurriaren arteko zatiketa egiten da; azalera unitateko egiten den indarrari presioa deritzogu.

𝑃[Pa] =𝐹 [𝑁]

𝑆 [𝑚2] ; (Nazioarteko Sisteman)

• Beste unitate batzuk: • Industrian eta pneumatikan erabiliak:

•𝑘𝑝

𝑐𝑚2 → 0,98 ∙ 105 𝑃𝑎

• 1 𝑏𝑎𝑟 → 105 𝑃𝑎

• 1𝑘𝑝

𝑐𝑚2 → 0,98 𝑏𝑎𝑟

• Beste batzuk:

• 1 𝑎𝑡𝑚 ≈ 1 𝑏𝑎𝑟 ≈ 1𝑘𝑝

𝑐𝑚2

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 6

2.1 Zer da zirkuitu pneumatiko bat?

• Aire konprimituaren bidez indarra egiteko gai diren elementuen multzoa da.

• Zirkuitu pneumatikoek nola funtzionatzen duten ulertzeko, zirkuitu elektrikoen funtzionamendua eta zirkuitu pneumatikoena alderatuko dira.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 7

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 8

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.1 Generadoreak – Konpresoreak

• Aire konprimitua lortzeko lehen urratsa da eta horretarako konpresoreak erabiltzen dira.

• Konpresorea osagai desberdinez higituta egon daiteke (motore elektrikoa, eztanda motorea …) baina bi oinarrizko eginkizun bete behar ditu:

• Kanpoko airea xurgatu erabilpen irteera itxiz.

• Xurgaturiko airea konprimitu eta irteerarantz bultzatu.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 9

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.1 Generadoreak – Konpresoreak • Konpresoreen sailkapena:

• Lekualdatze-makina: Xurgaturiko airea bolumen txikiagotan konprimitzen da edukiontzi hermetiko batean.

• Etapa bakarreko txandakako konpresorea: Airea onarpen balbulan zehar xurgatu eta konprimitu ondoren (presio egokia lortuta) konpresio edo ihes balbulan zehar kanporatzen da. Aire emari txikietan 8-10 bar lor daitezke baina handietan 4 bar soilik.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 10

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.1 Generadoreak – Konpresoreak • Konpresoreen sailkapena:

• Lekualdatze-makina: Xurgaturiko airea bolumen txikiagotan konprimitzen da edukiontzi hermetiko batean.

• Etapa biko txandakako konpresorea: Airea bi fasetan konprimitzen da. Lehenengoan 3 eta 5 bar artean eta bigarrenean 25 bar-eraino lor daitezke.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 11

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.1 Generadoreak – Konpresoreak • Konpresoreen sailkapena:

• Konpresore dinamikoak (turbokonpresoreak): Xurgaturiko airearen abiadura handitzen da turbina batetik pasatzen delarik. Aireak korronteak duen higiduraren energia presioan eraldatzen da.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 12

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.2 Hozketa • Aire konprimituaren tenperatura 25°C-tara jaisten da.

• Uraren %75-a kondentsatzen da eta husteko balbula batetik kanporatzen da (purgagailua).

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 13

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.3 Metagailua • Aire konprimitua metatzen du kontsumo handiko momentuetan

sarea elikatzeko.

• Sentsore baten bidez sarearen presioa jaitsi edo igo de ikusten du. Horrela, konpresorea martxan jartzeko edo gelditzeko kontrola izan dezake.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 14

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.4 Lehorgailua • Nahiz eta hozkailuan uraren %75-a kendu den, lehorgailuak ur

lurruna gehiago murriztea du helburu. Beharrezkoa da hezetasunak sistema pneumatikoen bizitza baliagarria laburtzen baitu.

• Hozketaren bidezko lehorketa (kondentsazio tenperatura baino baxuagoan):

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 15

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.5 Mantenimendu unitatea • Aplikazio bakoitzean behar den airearen kalitatea bermatzeko

erabiltzen da.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 16

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.5 Mantenimendu unitatea • Iragazkia: Airetik ur kondentsatu eta ezpurutasun guztiak ateratzeko

eginkizuna.

• 1 Sarreratik datorren airea biraketa-higidura eragiten dioten hegats batzuetatik pasarazten da. Horrela, eta indar zentrifugoaren ondorioz, hauts-partikula handienak eta ur-tantak ontziaren hormaren kontra bultzatzen dira.

• 2 Aireak iragazkitik irten ondoren tutu

porotsu batetik pasatu behar du eta bertan,

gainerako hauts-partikulak itsatsita geratzen

Dira.

• 3 Purgagailua

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 17

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.5 Mantenimendu unitatea • Erreguladorea: Zerbitzu presioa (2. mailako presioa) konstante

mantentzea da bere funtzioa. Ez du potentzia presioa (1. mailakoa) eta airearen kontsumoaren gorabeherak kontuan izaten. Hala ere, 2. mailako presioa 1. mailakoa baino txikiagoa izan behar du.

• Mintz bat du non sarrerako aireak eta torloju baten bidez erregulaturiko malguki batek eragiten dioten.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 18

2.2 Aire konprimitua lortzea eta prestatzea

• 2.2.5 Mantenimendu unitatea • Manometroa: Presioa neurtzeko erabiltzen da. Horretarako kurbatua

den tutu bat erabiltzen du eta airea presioz sartzen denean, zuzentzera jotzen du. Tutu honi loturik, engranaje batzuen bidez orratz bat eskala batean higitzen da, presioa adieraziz.

• Olioztatzailea: Sistema pneumatikoaren funtzionamenduak eskatzen badu aireari olioa ematen dio. Venturi efektuan oinarritzen da.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 19

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.1 Lan osagaiak edo elementuak: Zilindro pneumatikoak • Energia pneumatikoa erabiliz, higidura sortu eta indarra

transmititzen duten lan-osagaiak dira.

• Bi estalki dituzten hodiak dira; barruan zurtoin bati lotutako pistoi bat dago, zilindroaren barnean bi zentzuetan ibiltzeko gai dena.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 20

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.1 Lan osagaiak edo elementuak: Zilindro pneumatikoak • Efektu bakarreko zilindroa: Airea sartzeko eta irteteko zulo bakarra

dute. Lana zurtoina ateratzen denean egiten da; horrela, sarrerako seinalerik ez dagoenean, malgukiaren tentsioak zurtoinari atsedeneko posizioa edo pausagunea berreskuratzeko aukera ematen dio.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 21

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.1 Lan osagaiak edo elementuak: Zilindro pneumatikoak • Efektu bikoitzeko zilindroa: Bi zulo dituzte, sarrerakoa eta irteerakoa,

Itzulerako malgukirik ez dutenez, aire konprimituak mugitzen ditu norabide batera edo bestera, zein zulotik sartzen edo irteten denaren arabera.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 22

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak: Seinale pneumatikoen edo aire-fluxuaren

pasabidea kontrolatzen dute. Aire konprimituaren pasabidea ireki, itxi edota pasabidearen noranzkoa aldatu ohi dute.

• Balbula banatzaileak ezaugarri hauek bereizten dituzte:

• Izan dezaketen egoera kopurua (edo posizio kopurua)

• Funtzionatzeko modua; hau da, egoera batetik bestera pasatzeko modua, eragintza eta itzulera.

• Bakoitzaren bide kopurua (edo zulo kopurua).

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 23

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Adierazpen eskematikoa:

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 24

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Bideen kodea:

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 25

HODIAK KODEA

Presiopeko airearen

konexioa

P (1)

Lan hodiak A(4), B(2)

Aire-ihesak R(5), S(6)

Aginte konexioak edo

pilotaia hodiak

Y(12) 1etik 2ranzko presiopeko airearen konexioa, Z(14) 1etik

4ranzko presiopeko airearen konexioa

Agintearen aire

laguntzailea

Pz (81,91)

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Konexioak eta posizioak:

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 26

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Konexioak eta posizioak: 2/2 balbula

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 27

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Konexioak eta posizioak: 3/2 balbula

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 28

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Konexioak eta posizioak: 4/2 balbula

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 29

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Konexioak eta posizioak: 5/2 balbula

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 30

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Konexioak eta posizioak: 5/3 balbula

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 31

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Balbula banatzaileak:

• Eragintza motak:

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 32

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Blokeaketa balbulak:

• Norantza bakarreko balbula: Airea noranzko batean bakarrik iragaten uzten dute.

• Balbula hautatzailea (“EDO” funtzioa): Bi sarrera (X,Y) eta irteera bat(A) dituzte. Balbula hauetan, edozein sarreratatik airea sartuz irteeran airea izango dugu. Zilindro bati toki ezberdinetatik eragin nahi denean erabiltzen da.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 33

X Y A= X+Y

0 0 0

0 1 1

1 0 1

1 1 1

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Blokeaketa balbulak:

• Aldiberekotasun balbula (“ETA” funtzioa): Bi sarrera (X,Y) eta irteera bat(A) dituzte. Balbula hauetan, irteeran airea izateko bi sarreretatik sartu behar dugu airea.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 34

X Y A= X.Y

0 0 0

0 1 0

1 0 0

1 1 1

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Blokeaketa balbulak:

• Ihes azkarreko balbula: Zilindrotik ateratzen den airea atmosferara azkarrago botatzeko erabiltzen dira. Balbula hauek erabiliz zilindroen abiadura handiagotu egiten da. Zilindrotik ahalik eta hurbilen kokatzen dira.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 35

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Emari balbulak:

• Bi norantzako iratotzailea: Emaria bi noranzkoetan erregulatzen dute. Emari murrizketa aire konprimituaren bidea estutuz egiten da. Erregulazioa torloju batez egiten da.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 36

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Emari balbulak:

• Norantzako bakarreko iratotzailea: Iratotzailea eta norantza bakarreko blokeaketa balbularen arteko konbinazioa da. Emaria noranzko batean erregulatzen dute eta bestean emariak ez du aldaketarik jasaten. Airea noranzko bakarreko balbulatik pasa daiteke iratopena jasan gabe, baina beste noranzkoan, iratopenetik pasatu behar du.

Erabilgarritasun garrantzitsuena

zilindroen abiadura erregulatzea

da, emaria txikitzean zilindroaren

abiadura ere txikitu egiten da

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 37

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Presio balbulak: Aire konprimituaren presioan eragina dute edota

presio balio jakin batzuen aurrean erreakzionatzen dute.

• Presio balbula erregulatzailea: Presioa konstante mantentzen du.

• Presio balbula murriztailea: Segurtasun balbula bezala erabiltzen dira. Aurrejarritako presio bat gainditzean airea atmosferara askatzen dute.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 38

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Presio balbulak: Aire konprimituaren presioan eragina dute edota

presio balio jakin batzuen aurrean erreakzionatzen dute.

• Sekuentzia balbula: Presio zehatz bat lortu ondoren irteera seinalea ematen dute.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 39

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Tenporizagailua: Metagailua, norantza bakarreko balbula iratotzailea

eta 3/2 balbula batez osatuta dago.

Denboren tenporizazioa 12. hoditik metagailura doan airea itoaz egiten da. Metagailura 3/2 balbula konmutatzeko behar den presioa gainditzeko nahikoa aire heltzen denean 1 eta 2 artean komunikazioa ezartzen da.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 40

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Tenporizagailua: Metagailua, norantza bakarreko balbula iratotzailea

eta 3/2 balbula batez osatuta dago.

12. hodia airea deskargatzen dagoenean, airea noratzan bakarreko iratotzailetik pasatzen da baina kasu honetan ito gabe. Horrela 3/2 balbula bere hasierako posiziora konmutatzen da berriro.

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 41

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Tenporizagailua: Metagailua, norantza bakarreko balbula iratotzailea

eta 3/2 balbula batez osatuta dago.

12. hoditik doan airearen erregulazioaren noranzkoaren arabera, tenporizagailuak 3/2 balbularen lehenengo konmutazio denbora edo balbula honek hasierako posiziora itzultzeko konmutazioa kontrola dezake.

Konexioarekiko atzerapena duen tenporizagailua (Normalean Itxita)

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 42

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Tenporizagailua: Metagailua, norantza bakarreko balbula iratotzailea

eta 3/2 balbula batez osatuta dago.

Konexioarekiko atzerapena duen tenporizagailua (Normalean Irekita)

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 43

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Tenporizagailua: Metagailua, norantza bakarreko balbula iratotzailea

eta 3/2 balbula batez osatuta dago.

Deskonexioarekiko atzerapena duen tenporizagailua (Normalean Itxita)

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 44

2.3 Zirkuitu pneumatikoen osagaiak

• 2.3.2 Aginte osagaiak edo elementuak • Tenporizagailua: Metagailua, norantza bakarreko balbula iratotzailea

eta 3/2 balbula batez osatuta dago.

Deskonexioarekiko atzerapena duen tenporizagailua (Normalean Irekita)

Industria-Teknologia II: PNEUMATIKA 45