poi

11
POI (PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA)

Upload: urtaroak-hogeita-hamaika

Post on 19-Jan-2017

77 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Poi

POI (PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA)

Page 2: Poi

Ikasleari arazo edo kasu bat planteatu beharrean, ikaslea bera izan behar du lan proiektu bat planteatu behar duena eta irakaslearen tutorizazio egoki baten bitartez, behar duen une bakoitzean informazioa emanez, proiektu horri irtenbide edo ebazpena emango dio, ebazpenean zehar egongo diren kasu desberdinak soluzionatu edo ebatzi beharko dituelarik

Oinarria : hezkuntzaren ikuspegi konstruktibista (ikasleek euren ikaskuntza prozesuen gaineko ardura hartzen duten eta, era berean, egoera errealetan oinarritutako atazen ebazpenerako euren ezagutzak eta trebetasunak jokoan ipintzen dituzte)

• Metodologia aktiboak, ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen dena (ondo garatzen badabehintzat) eta adimen anitzen garapena bilatzen dutenak.

ZER DA?

Page 3: Poi

ABANTAILAK

ALDE ONAK / EZAUGARRIAK

Page 4: Poi

1) ERABILTZEN DIREN EDUKIAK IKASLEARENTZAT ESANGURATSUAK ETA GARRANTZITSUAK IZANGO DIRA, EGOERA ETA ARAZO ERREALAK AURKEZTEN BAITITUZTE (BIZITZA ERREALAREKIN LOTURA HANDIA IZANGO DUTELAKO).(MORIN-EN PENTSAMENDUAREKIN ETA ALDARRIKAPENEKIN BAT DATORRENA)• Ikasleek gai eta galdera konplexuen gaineko iritzi

propioak garatzeko aukera izango dute, eta iritzi horiek garrantzi handia izango dute (Tonucciren «Herri Hezitzailearen» aldarrikapen bat dena).

• Edukiak haurren trebetasun eta interesen arabera izango dira eta haurrek horiek ezagutzeko aukera izango dute.

• Jakin-mina pizten dieten egunerokotasuneko gaiak lantzeko aukera izango dute haurrek.

Page 5: Poi

2) JARDUEREK IKASLEEI ZEHAZTU ZAIEN ARAZOA EBAZTEKO BEHARREZKOA DUTEN INFORMAZIO BILATZEKO AUKERA EMATEN DIETE, BAITA EUREN EZAGUTZA PROPIOA ERAIKITZEKO AUKERA ERE, BURUAN GORDETZEA (BARNERATZEA) ETA TRANSFERITZEA (EGOERA BERRIETARA APLIKATZEKO) ERRAZTUZ.• Oinarrizko Konpetentzien garapenerako estrategia ezinhobea da.• Ikasleei parte-hartu eta euren ezagutza frogatzeko aukera anitzak

eskaintzen zaizkie. • Ikasleen adimen eta gaitasun desberdinak kontutan hartzen

ditu, hauen arabera ikasteko estilo desberdinekin bateragarria izanik.• Gurasoek euren seme-alaben eskola jarduerari buruzko informazio

zabala eta, kasu askotan, berria izateko aukera izango dute.• Ikasleak benetan ezagutuko dute gaia (bere osotasunean) eta

horrela bidezkoa izango den ebaluazio integrala egingo da.

Page 6: Poi

3) EKOIZPEN PROZESUEKIN LOTUTAKO GAITASUNAK ESKURATZEKO AUKERA AHALBIDETZEN DU, BAITA IKASKUNTZA AUTONOMO ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZAREKIN ERLAZIONATUTAKO TREBETASUNAK.

• Trebetasun profesionaletan eta diziplina estrategietan murgiltzeko eta barneratzeko bitartekoak eskaintzen ditu (adibidez, literatur kritika, ikerketa historikoak, antropologia, negozioen administrazioa, arkitektura, ikerketa zientifikoa, koreografia…)

• Planifikazioarekin, jarraipenarekin, monitorizazioarekin eta ebaluazioarekin lotutako trebetasunak eta estrategiak eskuratzeko baliagarria da.

• “Ikasten ikasteko” konpetentziarekin lotutako trebetasun eta jarrerak ikasi eta aplikatzeko beharrezkoa den giroa lortzen laguntzen du (adibidez, notak hartu, mapa kontzeptualak egin, entzun, galdetu…)

• Autonomia, iniziatiba eta iraunkortasuna garatzen laguntzen du.• Trebetasun metakognitiboak garatzen lagundu eta bultzatzen du.• Arlo desberdinetako kontzeptuak integratuz ikaskuntza signifikatibo bat bermatzen du• Helburu kognitibo, sozial eta emozionalak bizitza errealarekin lotzeko aukera

ematen du.

Page 7: Poi

4) IKASLEAREN AUTONOMIA SUSTATZEN DU ETA BERE IKASKUNTZA PROZESUAREN GAINEKO ARDURA AREAGOTZEN DU.

• Ikaskuntza mekaniko eta memoristikoak zentzua galtzen du. Ikaslea ohituta dagoena baino erronka handiago eta konplexuagoa suposatzen duen lan mota batean murgiltzen da.

• Gazteek berezkoa duten kuriositatea eta jakin-mina suspertzen du. Horrela ikasleen partaidetza areagotzen du eta, ondorioz, oso egokiak ikusten dira ikasleen konpromisoa eta motibazioa bizirik mantentzeko.

• Egun hain ohikoa den  jarrera pasibo batetik iniziatiba eta jarrera proaktiboa izatera pasatzen dira: gehienetan parte hartzen ez duten ikasleak engantxatzeko baliagarria da

Page 8: Poi

5) OHIKO IZPIRITU KONPETITIBOAREN ORDEZ, ELKARLANEAN OINARRITUTAKO TREBETASUNAK GARATUKO DUTE IKASLEEK, IZAN ERE, PROIEKTUAK ARRAKASTA IZAN DEZAN INTERDEPENDENTZIA ETA ELKARLANA PRINTZIPIOAK EZINBESTEKOAK DIRA.• Egun oraindik nagusi den bakarkako-lanaren hegemoniarengandik ihes egin

nahi da, lan-kooperatiboaren estimulazioa bilatuz.• Talde-lanarekin eta bitartekaritzarekin erlazionatutako trebetasun sozial

desberdinak garatzeko lagungarria da.• Besteak beste, kooperazioarekin eta gatazken

konponbidearekin erlazionatutako kontzeptu, balore eta pentsamoldeak bultzatzen ditu.

• Giro ez-konpetitiboa eta elkartasunezkoa ezartzen du.• Ikaskuntzaren ardura irakaslearengandik ikaslearengana (osotasunean

edo partzialki) transferitzeko bitartekoak eskaintzen ditu.

Page 9: Poi

6) GOI MAILAKO PROZESU KOGNITIBOAK MOBILIZATZEN DITU. (EDUKIEN BARNERATZE SOILA BULTZATZEN DUTEN ESTRATEGIEKIN GERTATZEN EZ DEN BEZALA)

• Ondo diseinatutako proiektu bat edukiak memorizatu, gogoratu eta aplikatzetik harago doa.

•  Arazo egoerari irtenbidea emateak (planifikazio, garatze eta gauzatze faseak burutuz) inplizituki darama analizatu, ebaluatu eta sortzea.

• Joera badago ere proiektuetan zehaztutako atazak zerbait “sortzearekin” lotzea (arlo teknologikoari lotuta askotan), analisia eta ebaluazioan oinarritutako atazak ere ohikoak dira (pentsamendu kritikoaren garapenarekin lotuta daude gehienak).

Page 10: Poi

7) IKASLE NAHIZ IRAKASLEENGANDIK GEHIENETAN BAZTERTUAK IZATEN DIREN CURRICULUM EZKUTUAREN EDUKIAK LANDU ETA HELBURUAK LORTZEKO OSO BALIAGARRIAK DIRA.

• Curriculumaren periferian kokatzen ditugun helburuak barneratzeko estrategia aparta da.

• Kasu gehienetan, ohiko ordubeteko saio lektiboen egitura tradizionaletan lortzen diren emaitzak baina hobeagoak lortzen dira bide honetatik.

• Zeharlerro moduan definitzen diren helburuak (konpetentzia digitala, elkarbizitza, etabar) protagonismo zuzena hartzen dute metodologia honekin.

Page 11: Poi

« DESBERDINTASUNA » AOI/KOI / POI ARTEAN

POIren barnean berriz,proiektu bat planteatzen da eta bertan

egon daitezkeen kasuak desberdinak izan daitezke. Eta noski,

kasu bakoitzaren barnean egon daitezkeen arazoak ere

desberdinak izan daitezke, beraz POI metodologiak AOI eta KOI

metodologiak barneratuko lituzke.POI

POIAOI