prezio kalitate

3
PREZIO / KALITATE ERLAZIO EGOKIA Ate asko ireki dira teknologiaren aurrerapenarekin. Aldaketa asko ekarri ditu eta aurrerakuntzaren pausu oso handia izan da. Hala ere, musikaren industrian kalte nabariak eragin ditu, gaur egun edozeinek izan dezakeelako eskura album edo abesti bat “klik” soil batekin. Sarean denetarik deskarga dezakegu baina ordaindu egin beharko bazen, ez zen izango hain erakargarria. Pirateriak duen ezaugarririk ezagunena da dohainik dela, hau da, ez dela ordaindu behar. Horregatik, jendeak nahiago du produktu pirata, originala baino. Pirateria eragiten duen hainbat faktore daude: - Munduan dagoen krisi ekonomiko honek arlo guztietan eragin du. Produktuen prezioak gora egin du eta horrez gain BEZ ren ondorioz, prezioa diru kantitate altu batera iritsi da, eta jende askok ez du diru nahikorik ezinbestekoak ez diren gauzak erosteko, beste funtsezko arloetan inbertitu behar dutelako. Beste faktore garrantzitsua prezio-kalitate erlazioa da. Askotan diskografikek salmentan jartzen dituzten produktuen prezioak ez dira benetan izan beharko zirena, fama eta ospeak prezioa igoarazten dutelako. Publizitateak

Upload: iluna-uriarte

Post on 10-Feb-2016

233 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

ed

TRANSCRIPT

Page 1: PREZIO KALITATE

PREZIO / KALITATE ERLAZIO EGOKIA

Ate asko ireki dira teknologiaren aurrerapenarekin. Aldaketa asko ekarri ditu

eta aurrerakuntzaren pausu oso handia izan da. Hala ere, musikaren industrian

kalte nabariak eragin ditu, gaur egun edozeinek izan dezakeelako eskura album

edo abesti bat “klik” soil batekin.

Sarean denetarik deskarga dezakegu baina ordaindu egin beharko bazen, ez

zen izango hain erakargarria. Pirateriak duen ezaugarririk ezagunena da

dohainik dela, hau da, ez dela ordaindu behar. Horregatik, jendeak nahiago du

produktu pirata, originala baino.

Pirateria eragiten duen hainbat faktore daude:

- Munduan dagoen krisi ekonomiko honek arlo

guztietan eragin du. Produktuen prezioak gora egin

du eta horrez gain BEZ ren ondorioz, prezioa diru

kantitate altu batera iritsi da, eta jende askok ez du

diru nahikorik ezinbestekoak ez diren gauzak

erosteko, beste funtsezko arloetan inbertitu behar

dutelako.

Beste faktore garrantzitsua prezio-kalitate erlazioa da. Askotan diskografikek

salmentan jartzen dituzten produktuen prezioak ez dira benetan izan beharko

zirena, fama eta ospeak prezioa igoarazten dutelako. Publizitateak asko

eragiten du industria honetan, askotan produktu bat erakargarriagoa bihurtzen

dutelako, salmentak igotzeko, nahiz eta gero produktuaren kalitatea eskasa

izan prezioa begiratuz.

Produktu baten erosketak, hau da, bertan gastatutako diruak arrisku bat

dauka: gustukoa edo ez gustukoa izatearena. Faktore hau oso ohikoa izan ohi

da, beldur horrek, produktua erostearen grina desagerrarazten baitu.

Horregatik, produktu bera dohainik eskura baduzu nahiago duzu ez arriskatu.

Baina, galdetu ahal dugu horrek dakartzan ondorioak diskografikentzat?

Ospearen eta salmenten jaitsierez aparte, diru kopuru asko galdu dute azken

Page 2: PREZIO KALITATE

urte hauetan eta asko izan dira beren iritzia eman dutenak. Lovemonk

diskografikak esan duenez: “Oso zaila da dohainik eskura dezakezuna besteek

erostea, horregatik diskoen salmenta jaitsi egin da”. PIAS diskografikak ere

bere iritzia eman du pirateriak dakartzan ondorioak aipatuz, adibidez, langileen

kanporaketek sortzen duten arazoak.

Pirateria saihestu ahal da? Baietz uste dut, baina falta

den bakarra konponbideak aurkitzea dira.

Lehenengo konponbidean, produktu kulturalen

gaineko zergen murrizketa egin beharko zen. Honela,

merkatuaren salmentak gora egingo zuen, jendeak gehiago erosiko zuelako.

Bigarren konponbidean, prezio-kalitate erlazioa hobetu beharko zen,

Espainian eginiko inkesta batek esaten duena begiratzen badugu, ikus

dezakegulako arrazoi nagusia dela. Inkesta honetan aztertzen da, prezio-

kalitatea egokia ala desegokia den produktu kulturaletan eta %65.5 ek ezetz

esaten du. Hori aldatuz gero, jendeak gehiago fidatuko zen produktuaren

kalitateaz.

Hirugarren konponbidean, txikitatik pirateriak izan ditzakeen ondorioei buruz

hitzaldiak eman beharko zituzten, saihestu ahal izateko. Gazteek, irakasten

dietena ikasten dute, eta haurtzaroan oinarri sendo bat ezartzen bada,

hitzaldiak etab. emanez, asko jaitsiko zen pirateria kopurua.

Laugarren konponbidean, poliziek gehiago ikertu beharko zuten pirateria

bultzatzen dutenei buruz eta isun gehiago ezarri, kontrola areagotuz. Pirateria,

teknologien aurrerapenekin sortu den arazo bat da eta segurtasun neurri batzuk

ezarriz, jendeak, gero eta gutxiago pirateatuko zuen musika.

Ikusi den moduan, arazo larri honek ondorio asko izan dezake baina

konponbideak ere baditu. Garrantzitsuena prezio- kalitate erlazio egoki batera

iristea izango, honela merkatu garatuko baitzen, fidagarritasun handiagoa

lortuz.