programa definitivo eus€¦ · 4" aurkibidea 1. gobernu ona 2. industria eta enplegua 3....
TRANSCRIPT
2
Araba, ekinez egina
Politikan sinesten dut. Hitzean, elkarrizketan, elkarlanean eta akordioan
sinesten dut. Sinesten dut, eta beti sinetsi dut. Araba ezagutu nahi izan dut, eta ezagutu nahi dut. Beti gustatu zati, nire
bizitzako lehen urteetatik, besteen onerako lan egitea; gizarte hobea eta bidezkoagoa lortzeko.
Bi arrazoi horiengatik aukeratu duten abokatuaren lanbidea: elkarrizketaz baliatzea akordioak lortzeko, herritarrek bizimodu hobea izan dezaten. Asko betetzen nau kausak defendatzea, besteez arduratzea, ulertzea, xehetasun txikiei arreta jartzea, keinuei, aurrean dudan pertsonaren lekuan jartzea. Izan ere, nire ustez, hori da modu bakarra herritarrekin ditugun, administrazioen artean dauden, eta ezinbesteko elkarrekiko erlazio horretan dauden harremanetan harmonia lortzeko. Horrela ulertzen dut nik bizitza politikoa.
Askotan ibili naiz Arabako lurraldetik.
Gaztea nintzenean herriz herri hasi nintzen bidaiatzen astebururo nire aitarekin bere lana zela eta, horri esker, hainbat jende, toki eta ohitura ezagutu nituen. Beti entzun eta ulertu nahi izan ditut arabarrak, beren izaeran, lan egiteko, dibertitzeko eta gure mundua ulertzeko moduan. Azken zortzi urte hauetan Araba osotik ere ibili naiz, baina oraingoan Biltzar Nagusietako biltzarkide moduan; Gorbeiatik Ebroraino, Aratzetik Karria Haitzeraino.
Hurrengo lau urteetan Arabako Foru Aldundia kudeatzeko prestatu dudan proiektua ezagutza horretan oinarrituta dago, eta esku artean duzun dokumentu honetan dago laburtuta.
3
Proiektua dugu. Araba eta bertako jendea ezagutzen ditugu. Gure lurraldearen,
gure herrialdearen ikuspegi hori nirekin partekatzen duten pertsonez, gizon eta emakumeez, arabarrez osatutako giza taldea dugu. Gure proiektua ez da hemen amaitzen; hurrengo legegintzaldian jarraituko du.
Arabarren benetako beharrak bereziki kontuan hartuko ditu, eta arabarrek berek egindako ekarpenak bilduko ditu. Araba betidanik izan dena izaten jarraitzea baita kontua: alegia, bizitzeko lurralde erakargarria, gure bizitza pertsonala duin bihurtzen duen lana izateko aukera ematen diguna, eta gizarte honetako partaidea sentiarazten gaituena. Hauxe da nire ametsa: lurralde erreferentea, liderra eta aitzindaria izatea, bertako jendearen esfortzuan eta lanean, herritarrentzako gizarte-‐zerbitzuetan, lan publikoetan...
Hori da hurrengo lau urteetarako dugun helburua. Eta helburu hori lortzeko
ahalegin guztiak egingo ditugu, gure esfortzuaz eta arduraz.
Ramiro González EAJ-PNVko Arabako Diputatu Nagusirako hautagaia
4
AURKIBIDEA
1 . GOBERNU ONA 2. INDUSTRIA ETA ENPLEGUA
3 . LOGISTIKA ETA MUGIKORTASUNA
4. OGASUNA
5. ADMINISTRAZIO INDARTSU ETA
GARDENA
6. GIZARTE POLITIKAK
7 . NEKAZARITZA
8. LURRALDE OREKATUA
9. INGURUNE NATURALA
10. EUSKARA, KULTURA, KIROLA ETA GAZTEAK
5
1 ) GOBERNU ONA
1 . konpromisoa.- GARDENTASUNA ETA PARTAIDETZA
Gardentasunean eta partaidetzan sinesten dugu. Irekiagoa eta interaktiboagoa den politika berri bat garatzeko eremurik egokiena da tokiko esparrua.
Tokiko erakundeen eta Foru Aldundien bidez jartzen dira harremanetan
lehendabizi administrazioa eta herritarrak. EAJ-‐PNV alderdiarentzat politika egiteko eta publikoa gobernatzeko modua
onerako eta behin betiko aldatu da: politika parte-‐hartzailea gure gizartera geratzeko heldu den iraultza da. Demokrazia eta herritarren partaidetza kontzeptu osagarriak dira. Eta EAJ-‐PNVn partaidetzaren aldeko apustua egiten dugu argi eta garbi.
Partaidetzak edozein esparru barne hartzen du: herrialdearen egoera politikoarekin zerikusia duten ekimenetatik, gure herriak eta herritarrak hobeto ibiltzeko aukera ematen duten erabaki txikietaraino. Baina bistakoa da parte hartzeko eremurik naturalena tokiko esparrua dela.
EAJ-‐PNV, azken finean, udalerriko alderdia da, eta zerbitzu publikoa, liderra eta
bere gain hartzen dituen eskumenen arduraduna izateko bokazioa du. Hori guztia erabateko gardentasuna nagusi den ikuspegi batetik begiratuta. Gardenak izatea eta kontuak ematea da gure konpromisoa, baina ez bakarrik legezko betebehartzat hartuta, herritarrek egindako eskaera ere badelako. EAJ-‐PNVn uste dugu gardentasuna ezinbestekoa dela herritarrek gure administrazioen dinamikan eta etorkizunean parte hartzeko. Eta ez da iritzia bakarrik; frogatu egin dugu, izan ere, gobernatzen dugun erakunde askotan aitzindariak gara gardentasunaren inguruko atariak abian jartzen, herritarrek gure kudeaketaren auditoretza egin dezaten.
2. konpromisoa.- ETIKA JARDUERA POLITIKOAREN PRINTZIPIO GISA
Etika gure jardueraren funtsezko printzipiotzat hartzen dugu, eta horretan sinesten dugu. Gure kargu publiko hautetsiei eta kudeaketa-‐taldeei eskatutako ardurarik handienean oinarritzen den eta bertako gainerako eragileei ere zabaldu nahi diegun konpromisoa da.
6
Gardentasuna bezala, portaera etikoa EAJ-‐PNVk gobernatutako erakundeen gobernu-‐jardueraren oinarrizko printzipioa izateaz gain, oposizioko alderdi moduan aritu garen erakundeen eskaera nagusietako bat ere izan da.
Gure kargu publiko hautetsien eta kudeaketa-‐taldeen konpromiso etiko ere
berresten dugu 2015-‐2019 legegintzaldirako. Eta ez dugu nahi portaera hori erakunde publikoen kudeaketa-‐esparrura bakarrik hedatzea; gizarte zibilera, enpresetara, gizarte-‐eragileetara eta herritarrengana ere hedatzea nahi dugu. Gardentasunik handieneko, zintzotasun eta esfortzuaren balioen bidez bakarrik eraiki ahal izango ditugu udalerri eta lurralde oparoagoak eta kohesionatuagoak.
7
2) INDUSTRIA ETA ENPLEGUA
Krisi ekonomikoak gogor astindu du Araba. Azken urte hauetan ehunka enpresa itxi dira, eta milaka lanpostu galdu dira. Araban, gaur egun, 2011-‐2015 legegintzaldiaren hasieran baino 6.000 langabe gehiago daude izena emanda.
Euzko Alderdi Jeltzalearen lehentasuna hurrengo legegintzaldian ekonomia-‐
jarduera sortzea eta krisiaren aurretik zeuden enplegu-‐mailak berreskuratzea izango da.
Hori lortzeko, industriari laguntzearen eta lehiakortasuna hobetzearen aldeko
apustua egingo dugu gure estrategiaren funtsezko elementu moduan. Estrategia horren helburua gure industria-‐egitura berreskuratzea izango da, Arabako ekonomiaren eragile gisa.
HAU DA PROPOSATZEN DUGUNA: 1 . konpromisoa.- INDUSTRIARI LAGUNTZEKO PLAN BAT BULTZATZEA, ARABAKO EKONOMIA SUSPERTZEKO ERAGILE GISA
Araba da Barne Produktu Gordinak industrian duen eraginik handieneko euskal lurraldea, beraz, industriak bere suspertze ekonomikoaren eragilea izan behar du.
Funtsezkoa da Arabako Foru Aldundiak dituen baliabideak erabiltzea gure
lurraldeko industria-‐suspertzean lehenak izateko. Xede horrekin Euzko Alderdi Jeltzaleak industriari Laguntzeko Plan bat bultzatuko du Arabako suspertze ekonomikoaren eragile moduan, EKIMEN hauen bidez:
• Araba jarduera emankor berriak egiteko leku erakargarri moduan sustatzea.
• Enpresa berriak ezartzen laguntzea, ahalik eta egoera onenetan dauden lurzorua eta azpiegiturak eskaintzearen aldeko apustu ausarta eginez, ARABA GARAPEN AGENTZIAREN bidez.
• Industrialdeak hobetzea eta modernizatzea.
• Forondako aireportuan industria aeronautikoarekin lotuta dagoen enpresa-‐parke bat sor dadila bultzatzea.
8
• Inbertsio-‐proiektu berriei zuzenean laguntzea, betiere Europako arau-‐esparrua errespetatuz.
• Enpresen arteko eta ETEen arteko lankidetza-‐ eta laguntza-‐politikak bultzatzea, berrikuntza eta nazioartekotze prozesuetan sartzea bermatzeko.
• Enpresei zailtasunetan laguntzea, beren egoerari irtenbidea bilatuz, enpresa-‐jardueran eta lanean jarraitzeko aukera izan dezaten.
• Enpresa eragileei enplegu sortzaile moduan jarrai dezaten laguntzea.
• Enpresekin lotutako Lanbide Heziketa bultzatzea, prestakuntza duala, irakaskuntza-‐zentroekin eta enpresekin lankidetzan zuzeneko laguntza-‐programak ezarriz.
• Logistikaren aldeko apustua egitea, Arabako enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta gure lurraldean enpresa berriak kokatzeko alderdi garrantzitsu moduan.
• Arabako ETEak nazioartekotzeko estrategia bultzatzea, eta neurri zehatzak hartzea kanpoko merkatuetara ateratzen laguntzeko.
2. konpromisoa.- EKINTZAILETZARI LAGUNTZEA, ARABAKO ETORKIZUNERAKO GILTZARRIA
Araba urte askotan lurralde aitzindari eta liderra izan da, besteak beste bere industriaren lehiarengatik, neurri handi batean enpresaburuen ekimenari esker lortu duena.
Lidergo-‐posizio horiek berreskuratzeko jatorri horietara jo behar dugu hain zuzen. Horretarako, EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Talentua erakartzeko/mantentzeko programa bat diseinatzea prestakuntza handiko pertsonentzat.
• Gazteen artean enpresaburuaren izaera sustatzea, ekintzaileak aberastasunaren eta enpleguaren sortzaileak moduan nabarmenduz.
9
• Beste erakunde batzuen laguntzaz, ekintzaileei aholkatzen dien, lehen urratsetan eta administrazioekin izandako harremanetan laguntzen dien, eta orientatzen dituen zerbitzu bat ezartzea.
• Enpresa berritzaile berriak sor eta abian jar daitezela sustatzea, itzuli behar ez diren diru-‐laguntzen programa baten bidez.
• Enpresa-‐egitura finantzatzeko berariazko programak garatzea, ekintzailetza-‐proiektuen finantzazioari arreta berezia jarriz.
• Jadanik dauden enpresa ekintzaile berriei eskualdatzen laguntzen dieten tresnak abian jartzea, haien baldintzak sinplifikatuz, enpresen jarduerari eta lanpostuei eusteko.
• Enpresa berrien partaidetza sustatzea lehiaketa publikoetan. Horretarako, lankidetza-‐foroak eta lan-‐taldeak sortuko dira enpresa berritzaile berriekin, lehiaketa publikoetan parte har dezaten eta hasieran bideragarritasuna finka dezaten.
• Autoenpleguari lagunduko diogu, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan autoenplegu-‐proiektuei laguntzeko plan azkar bat sortuz.
3. konpromisoa..- BERRIKUNTZAREN ALDEKO APUSTU ARGIA, OINARRIZKOA EKONOMIA SUSPERTZEKO
Ekonomia eta enplegua suspertzea lortzeko funtsezkoa da lehiakorrak izatea, eta lehiakortasun hori, berrikuntzari lagunduz eta horren aldeko apustu argia eginez bakarrik lortuko da.
Berrikuntzaren alde egindako konpromisoa EKIMEN hauen bidez gauzatuko
dugu:
• Lurralde historikoko Teknologia Zentroei laguntzea.
• Enpresa berritzaile berriei berariaz laguntzea.
• Teknologia Parkea lurralde historikoko I+G+b garatzeko gune moduan finkatzea.
10
• Arabako industrien dibertsifikazioari laguntzea, jarduera hauetan bereziki:
o Ekoteknologiak eta ekonomia berdea. o Hiri-‐garapena eta “Smart Cities" kontzeptua.
o Online zerbitzuen sektorea eta telelana.
o Industriarekin loturiko zerbitzuen sektorea, smart manufacturing/smart
specialisation” kontzeptua bultzatuz.
• Bioteknologiaren sektoreari laguntzea, sektore biofarmazeutikoarekin eta bioelikagaien sektorearekin lotutakoei bereziki.
• Gauzen Internet deritzona Lurralde Historikoko enpresen prozesu, produktu edo zerbitzuetan ezartzen laguntzea eta dinamizatzea.
• Sektore estrategikoetan berrikuntza bultzatzea. Aukerak eta erronka berriak bilatuko dira sektore estrategikoetan, enpresa berrietarako benetako aukera-‐nitxoak zehaztuz.
4. konpromisoa.- PERTSONAK, LURRALDEAREN GARAPEN EKONOMIKOAREN OINARRIAN. PRESTAKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA
Iragan mendeko bigarren erdialdetik aurrera Arabak izandako garapen ekonomiko azkarra, eta industria-‐garapena funtsean, enpresen ekimenaren, lurzoruaren eskuragarritasunaren eta langileen prestakuntzaren ondorioz gertatu zen.
Lehiakortasunaren hobekuntza oso garrantzitsua izan zen XXI. mendeko
merkatu orokorrean bidea irekitzeko. Hobekuntza horrek produktuaren kalitatean oinarritu behar du, eta horretarako prestakuntza funtsezkoa da.
Hauek dira arlo horretako EKIMENAK:
• Lanbide Heziketa bultzatzea, horren sustapenean eta ekipamenduen inbertsioetan lagunduz.
• Arabako campusean emandako unibertsitateko graduondoko programetan laguntzea.
11
• Lanbide Heziketa dualeko programa zehatzak abian jartzea, Lurralde Historikoko enpresen eta heziketa-‐zentroen laguntzaz horiek finantzatuz.
• Lanbide Heziketaren sistemaren eta lan-‐munduaren arteko elkarrekintza hobetzeko neurriak hartzea.
• Etengabeko prestakuntzaren aldeko apustua egitea, langileen gaitasuna hobetzeko tresna gisa, eta lehiakortasuna handitzeko tresna gisa.
• Unibertsitateko titulazioen gehitzea bultzatzea Lurralde Historikoan, gure Arabako beharrari gehien erantzuten diotenak bereziki.
• Prestakuntza-‐jarduerak bultzatzea Lurralde Historikoko kuadrilletan, udaletan eta Lanbide Heziketako zentroetan.
• Ustiapen enologikoarekin lotutako prestakuntza.
5 . konpromisoa.- SUSPERTZE EKONOMIKOA KALITATEZKO ENPLEGUA SORTZEN BADA BAKARRIK IZANGO DA ERAGINKORRA
2015-‐2019 legegintzaldirako lehentasunak krisitik ateratzea eta ekoizpen-‐egitura leheneratzea izan behar du, urte hauetan galdutako enplegua berreskuratzeko helburuarekin. Enplegu horrek, gainera, kalitatezkoa izan behar du.
Hauek dira konpromiso hori betetzeko proposatzen diren EKIMENAK:
• Eusko Jaurlaritzarekin eta kuadrillekin lankidetzan langabezia-‐mailarik handiena duten Arabako eremuetan enplegua sustatzea.
• Iraupen luzeko langabeen kontratazio finkoa sustatzeko programa bat onartzea, zuzeneko diru-‐laguntzen bidez.
• Gazte langabeen kontratazio finkoa sustatzeko programa bat onartzea, zuzeneko diru-‐laguntzen bidez.
• Praktiketako eta enpresetako kontratuak eskatzen dituzten gazteei laguntzeko programa.
12
6. konpromisoa.- HURBILEKO MERKATARITZAK BIZITZA EMATEN DIE GURE UDALERRIEI ETA ENPLEGURAKO AUKERA ERE BADA
Merkataritza txikia, hots, hurbileko merkataritza, funtsezko elementua da gure
udalerriak dinamizatzeko eta suspertzeko. Horrez gain, enplegua sortzeko aukera ere bada.
Gure konpromisoa Lurralde Historiko osoan merkataritza txikiari laguntzeko eta
hura dinamizatzeko berariazko ekintzak egitea da. Hauek dira proposatzen ditugun EKIMENAK:
• Kontzejuetan merkataritza ezar dadila sustatzea, ezartzen laguntzeko programa baten bidez.
• Turismoaren eta merkataritzaren arteko aliantza azpimarratzea, gure ekonomian garatzeko bidean dagoen sektore bat gisa.
• Prestakuntza-‐ eta espezializazio-‐programak egitea.
• Belaunaldi-‐txandakatzean aholkatzea, jarduerak eta enpleguak jarrai dezaten.
• Merkataritzaren berrikuntza eta profesionalizazioa sustatzeko neurriak hartzea.
• Merkataritza berdea bultzatzea, merkataritza-‐sektorean iraunkortasuna sustatuz eta sozialki arduratsuagoak diren eta ingurumena babesten duten kudeaketa-‐eredu berriak hedatuz: birziklatzea, eko-‐packaging, bidezko merkataritza, RES...
• Tokiko merkataritza eta Arabako produktuak bultzatzeko kanpainak egitea.
7. konpromisoa.- MUNDUARI IREKITA DAGOEN ARABA: TURISMOA
Turismoa, Araban hedatzen ari den sektorea da, eta oraindik asko geratzen zaio egiteko. Ekonomia-‐jarduera eta enplegua dinamizatzeko elementua da.
Arabako Lurralde Historikoak kultura-‐ eta natura-‐baliabideak eta azpiegiturak
ditu, eta horiei esker, turismo berde, aktibo eta iraunkorrarekin lotutako irudia ager dezake.
13
Aukera horiei etekina atera behar diegu, eta gure bisitarien eskaeretara egokitu, gure ondarea, kultura eta ingurumena hedatzeko eta babesteko jarduerak indartuz.
Hauek dira gure EKIMENAK:
• Lurralde Historikoko Kuadrilletan turismo-‐produktuak sustatzen eta garatzen laguntzea.
• Enoturismoa bultzatzea (Arabako Errioxa eta txakolina).
• Ondare-‐turismoa garatzea, Arabatik egiten den Santiago Bidearen eta Inaziotar Bidearen garapena nabarmenduz.
• Naturaren turismoa finkatzea, lurraldeko ibilbide berdeak hedatuz eta sustatuz.
• Araban turismoa sustatzeko laguntza-‐lerroak ezartzea, kuadrilletarako, udaletarako, enpresetarako eta irabazi-‐asmorik erakundeetarako, landa-‐nukleoetan turismoa sustatzeko.
• Lurraldean interes turistikoa duten guneak hobeto seinaleztatzea.
• Miranda eta Bilboren arteko trenbide-‐linea erabiltzea, euskal Y-‐a abian jartzen denean ez delako erabiliko, tren turistikoa erabiliz Erriberabeiti, Erriberagoiti, Kuartango, Urkabustaiz, Amurrio eta Laudiotik igarotzen den ibilbidean.
14
3 ) LOGISTIKA ETA MUGIKORTASUNA
Araba, bere kokapen geografikoa dela eta, Europaz bestaldeko ardatz handien bidegurutze batean dago. Lurraldea Ardatz Atlantikoaren "funtsezko loturatzat” hartzen da, trenbide-‐sareetarako nahiz errepide eta azpiegitura logistikoetarako. Horrez gain, korridore atlantikoa eta Mediterraneoko ardatza lotzen dituen lurraldea ere bada.
Hortaz, lurralde honetan, hainbat azpiegitura garrantzitsu daude, eta
berehalako etorkizunean gehiago izango dira, hala nola euskal trenbide-‐sare berria (euskal Y-‐a), E-‐5 bide-‐ardatza, Forondako aireportua, trenbide-‐sare konbentzionala, Vasco-‐Aragonesa autobidea eta abar.
Horrela, euskal trenbide-‐sare berriak Araba, hango pertsonak eta salgaien
trafikoa ekartzen dituzten enpresak Europarekin eta gainerako Euskadirekin lotuko ditu. Azpiegitura berri hori lurraldearen ekonomia eta industria garatzeko erabili behar dugu, industriak, zerbitzuak eta plataforma logistikoak nabarmenduz.
Arabak, gainera, baldintza bikainak dituen zamak garraiatzeko aireportua du,
hala ere, ez dabil % 100ean. Baliabide horiek guztiek eginkizun garrantzitsua ematen diote bidaiarien arloan, eta arlo hori ere garatu behar dugu.
Europaz haraindiko mailako zuzkidura horiei, osatzen duen, eta hasieratik
lurralde-‐iraunkortasuna ematen dion eta Lurraldeko herritarren mugikortasuna bermatzen duen sare bat gehitu behar zaie.
Laburbilduz, Arabako kokapenaren abantailei etekina ateratzen dion eredua,
ardatz atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko lotura moduan. Hori, kanpoaldera begira; barrualdera begira, irisgarritasun-‐eredu iraunkorra garatu beharko du, lurralde barruko garraio-‐beharrei erantzuteko eta aurretik deskribatutako ardatz handietara sartzeko.
HAU DA PROPOSATZEN DUGUNA: 1 . konpromisoa.- ARABA EUROPAKO GOI MAILAKO PLATAFORMA LOGISTIKOA BIHURTZEA
Aurretik adierazitako mailetan, plataforma logistiko eta industrialen multzo batekin osatu behar da trenbide, errepide eta aireportu sarea, lurraldea azpiegitura handiekin lotzeko eta sartzeko, lehentasunezko Europaz haraindiko sareen mapan
15
koka dadin. Plataforma horiek Foronda-‐Jundiz-‐Arasur korridorean zehar kokatuta daude, eta bere kokapen geografikoari esker, horien bidez ateratzen dio etekina (eta etorkizunean etekin handiagoa atera beharko dio) Arabak korridoreetan duten kokapenari, jarduera ekonomikoa sortzeko, eta beraz, enplegua, industria, zerbitzuak eta merkataritza-‐jarduerak ere sortzeko. Plataforma logistikoak maila handiko lurralde lehiakortasuna ekartzen duten eragileak dira Araba zeharkatzen duten korridoreetan zehar.
Hori guztia gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta Lurraldera jarduera
berriak erakartzeko erabili behar dugu. Arlo horretan EKIMEN hauek ezartzen dira:
• Bilboko Portuaren Portu Lehorra Arasuren kokatzearen aldeko apustua egitea, trenbide sare bat jartzeko sinatutako hitzarmenari jarraitutasuna emateko.
• Forondako aireportuan industria aeronautikoarekin lotuta dagoen enpresa-‐parke bat sor dadila bultzatzea.
• Jundizen salgaien geltoki multimodal bat eta aire, errepide eta trenbide zentro intermodal handi bat (UIC eta iberiarra) jartzea.
• AENAri eta Estatuko Gobernuari Forondako aireportuaren erabateko jarduera berehala berreskuratzea eskatzea.
• Abiadura Handiko Trenaren lanak eta goi-‐lautadarako sarbidea azkar amaitzea eskatzea.
2. konpromisoa.- BIDE AZPIEGITURAK MODERNIZATZEA ETA HOBETZEA
Herritar guztien beharrei erantzuten dien kalitatezko errepide-‐sarea nahi dugu, baina ez dugu nahi ardatz nagusien hurbiltasunak trafikoa ardatz nagusietatik kanpoko beste ardatz batzuetara lekualdatzea. Arabako Errepideen Plan Integrala (AEPI) berrikustea proposatzen da, bide-‐azpiegiturak sustatuz, lurraldeko eremuetako biztanleen beharretara egokituta dauden gaitasunekin, eta lurralde osoko herritarren segurtasun-‐ eta funtzionaltasun-‐baldintzak hobetzen dituzten trafiko-‐modu arinekin. Laburbilduz, herritarren beharrei erantzuten dieten azpiegiturak, mugikortasun iraunkortasuneko moduak sustatzen dituztenak, eta txirrindulariekin eta nekazaritza-‐trafikoarekin izandako bizikidetza lehentasuntzat hartzen dutenak, errespetua sustatzen duen diseinu baten eta seinaleen bidez. Horrez gain, trafikoa errepiderik
16
egokienera bideratu beharko du, iraunkortasunaren ikuspegitik eta sistema osoaren zerbitzu-‐mailak kontuan hartuz.
Horrenbestez, errepideak hobetu eta modernizatu behar ditugu, eta
horretarako, EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Arabako Errioxarekiko lotura: Arabako Errioxako N-‐124 autobide berria N(A) 1 errepidearen loturaren eta AP 68 autobidearen eta Zanbranaren arteko loturan bakarrik behar da. Ez du zentzurik azpiegiturak bikoiztea, igarotzako trafikoa bide berrira lekualdatzea eta ezaugarri berriek eremuko erabiltzaileei benetako abantailarik ez ematea ekar dezakeelako.
• Bizkaiarekin lotura, N-‐240 errepidea Legutioren eta Bizkaiko mugaren artean, Barazarren, Legutiotik igarotzean beste aukera bat adostuz.
• Zeharbide arriskutsuen ordez saihesbideak eraikitzea, hala nola Pobes, Gesaltza Añana edo Burgukoak.
• Laudion, Galmakan, Araiako sarbidean eta Asparrena industrialdean hobekuntzak egitea.
• Arabako Errioxako barneko loturak hobetzea.
3. konpromisoa.- BIDAIARIEN GARRAIOA HOBETZEA LURRALDEAN
Hiriarteko garraio-‐planak mugikortasun kapilarra bermatu behar du, beharretara egokitutako ibilgailuen bidez (eskatutako autobusez, trenez, taxiz) Lurraldeko herri guztietara hel dadin. Planak kontuan hartu beharko du hiribururako mugikortasuna, baina baita Kuadrilla bakoitzaren barruan. Horrela, Gasteizen ez ezik, beste herri batzuetan ere sustatuko du ekonomia-‐jarduera. Plan honek, trenbidea beste garraiobide bat gisa hartu beharko du garraio-‐sistemaren barruan. Trenbidea eskaintzan jaso behar da beste garraiobideekin batera, eta trenaren, autobusaren eta eskatutako taxiaren arteko eraginkortasuna sustatu beharko du.
Arlo horretan EKIMEN hauek proposatzen dira:
• Hiriarteko Garraio Plana berrikustea, hor ikusitako gabeziak zuzentzeko, bai maiztasunei bai ibilbideei dagokienez.
• Miranda-‐Altsasu linean trenbidearekiko lotura hobetzea eta eskaintzaren barruan sartzea beste modu batzuekin batera.
17
• Eskola-‐garraioa garraio-‐eskaintzaren barruan sartzea, bikoiztasunak saihesteko eta sistemaren baldintzak hobetzeko.
• Urratsak ematea bizikletaren sektore planak aurrera egin dezan, benetako jarduerekin eta konpromisoekin; jardueren egutegi bat ezartzea, han barne hartzen diren ekintzak garatzeko, Euskadiko Bizikletentzako Ibilbideei buruzko Plan Zuzentzailearekin koordinatuta.
• Arabako Garraio Agintaritza abian jartzea. Agintaritza horretan, lurraldeko administrazio publiko guztiak sartuko dira, hiriarteko garraioa garatzeko hartu beharreko erabakietan parte hartzeko helburuarekin.
18
4) OGASUNA
Mailakako zerga eredua sustatu nahi dugu, Arabako populazio guztiaren
kohesio soziala eta garapen ekonomikoa bermatuko duena.
HAU DA PROPOSATZEN DUGUNA:
1 .- konpromisoa – FISKALITATEA ETA TRIBUTAZIOA
EAJ-‐PNVren ekimenez eta bultzadaz Arabako Biltzar Nagusietan PFEZ eta Sozietateen azken arauak onesti zirenetik denbora gutxi igaro den honetan, eta gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoa ikusita, erreforma horien bilakaera 2016. urtean aztertu eta gero, kohesio soziala eta garapen ekonomikoa bermatuko dituen zerga eredua lortzeko helburua betetzea helburu izanik, xede hori lortzeko beharrezko erreformak egingo dira.
Arautzeko gaitasuna izanez gero, gaitasun hori arduraz eta gizartearen
mesederako aplikatu behar dela uste dugu, gizarteak dituen erronka eta premiei erantzuteko baliabideak edukitzea ahalbidetzen duten erabakiak hartuz.
Gizarteak eskatzen dituen zerbitzuak emateko beharrezko diru-‐sarrera
publikoen mailari eutsiko dioten ekintzetan ikusi behar da arautzeko gaitasun hori, eta aberastasuna sortzeko gai izango diren ekintzetan, hain zuzen ere enplegua sortzea ahalbidetuko duen hazkunde ekonomikoa ekartzeko.
Ikuspuntu horretatik, hurrengo EKIMEN hauek ardatz gisa izango dituen Arabako Lurralde Historikoko zerga marko baten alde egingo dugu:
• Zerga sistemaren araudi orokorra aldatzea, kudeaketa, ikuskaritza eta bilketa azkarragoa ahalbidetuko duten mekanismo berriak txertatzeko.
• Foru Ogasunaren eraldaketa prozesuan sakontzea, herritarrekin harremanak izatea errazteko erronka berriei aurre eginez, bai herritarrek haien betebeharrak betetzeko, bai ez-‐betetzeak antzematea posible egiteko.
• Berriki onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bilakaera berrikustea 2016ko kanpainaren bukaeran, eta, beharrezkoa izanez gero, egokitzapenak egitea, hazkunde ekonomiko eta kohesio sozialeko helburuak betetzeko.
19
• Zerga arauak aldatzeko foru arau proiektu bat aurkeztea, familiaren etxebizitzatik alde egingo duen ezkontide banatuarentzako etxebizitzaren zerga trataera eta ekarpenetarako zerga trataera lantzeko.
• Berriki onartutako Sozietateen gaineko Zergaren bilakaera berrikustea 2016ko kanpainaren bukaeran, eta, beharrezkoa izanez gero, egokitzapenak egitea.
• Gure enpresek eta bereziki enpresa txiki eta ertainek I+G+b prozesuetan aurrera egiteko, lehiakortasuna hobetzeko eta nazioartekotze erronkari aurre egiteko beharrezko baldintzak berrikustea. Sozietateen gaineko Zergak horrelako ekintzak sustatzeko gai izan behar zuen, aberastasuna sortzearen ondorioz galdutako enplegua berreskuratu eta eskatzaile berriei enplegua emango dien lana sortzeko.
• Lehiakortasuna areagotzeko zerga neurriak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga aldatzeko Foru Araua onartuz, eta zenbatekoa gutxitzea posible egingo duen hobari bat ezarriz.
2. konpromisoa - ZERGA IRUZURRA
Zerga iruzurra gutxitzea eta desagerraraztea, elkartasuna hausten duen benetako arrazoia baita, honako EKIMEN hauen bitartez neurri eraginkorrak aplikatuz:
• Zerga iruzurraren aurkako borroka gure nortasun ikur bihurtzea, iruzurraren aurka borrokatzeko plan bat onartuz; planaren emaitzak herritarrei jakinaraziko zaizkie, eta urtero berrikusiko da.
• Giza baliabideak areagotzea, horretarako langile kualifikatuen plazak betetzeko deialdi bat eginez.
• Ezkutuko ekonomiaren esparruak identifikatzen lan egingo duen lantalde zehatz bat sortzea.
• Ogasunarekiko zorrak dituzten enpresen konkurtso eta porrot kasuetan kontrol eta presentzia handiagoa izatea.
• Beste Foru Ogasunekin lankidetzan aritzea ahalbidetuko duten tresna informatikoak egokitzea eta eskuratzea, eta aldi berean ezartzea.
20
3. konpromisoa – Ekarpenen Legea
Ekarpenen Lege berria onartzeko bultzada ematea, une honetan indarrean dagoena 2011. urtetik luzatuta baitago,ekarpenak egokituz erakunde komunei eusteko, lurralde historiko bakoitzaren bilketaren garrantziaren arabera, eta, nolanahi ere, eskumen propioei erantzuteko finantzaketa gaitasuna bermatuz.
Fiskalitatea berdintasuna, solidaritatea eta gizarte justizia lortzeko bitarteko
garrantzitsuenetakoa da. Oraintsu artean amaitu gabe dagoen zergen arloko erreforma jarri da indarrean. Gure lehentasunetako bat emaitzak ebaluatzea eta, hala denean, helburutzat progresibitate, ekitate, solidaritate, nahikotasun eta eragingarritasun handiagoa lortzeko eta, aldi berean, jarduera ekonomikoa sustatzeko, balioko duten neurri berriak aplikatzea da.
21
5) ADMINISTRAZIO INDARTSU ETA GARDENA 1 . konpromisoa.- FORU ADMINISTRAZIO ERAGINKORRA
Arabako Foru Aldundia administrazio eraginkorra izatea nahi dugu. Horretarako, kostuak optimizatu behar ditugu, aurrezteko eta eraginkorrak izateko neurri iraunkorren bidez.
• Bikaintasunaren kudeaketa publikoan, erabateko gardentasunaren ereduan, eta administratuekiko harremanetan eredua izango den administrazioa izango dugu. Noranzko bikoa izan beharko duen harremana, betiere herritarrek eta langileek berek eta haien ordezkariek egindako oharrak eta hobekuntzak kontuan hartuz, zerbitzua etengabe hobetzeko helburuarekin.
• Azken urteetan administrazioko langileek erosteko ahalmenaren etengabeko jaitsiera izan dute, murrizketen eta eguneratze ezen ondorioz. Legegintzaldi honen helburua galdutako gaitasun hori pixkanaka berreskuratzea da.
• Kudeaketan arrazionalizatzeak foru-‐administrazioko lanpostuen benetako egoera berrikustea eta eguneratzea eskatzen du, gaur egungo eginkizunak eta lan-‐zamak benetako beharretara egokitzeko, hori guztia gaur egungo lanpostuen zerrenda egokituz. Aldez aurretik, dagozkion lekualdaketa-‐lehiaketak, zerbitzu-‐eginkizunak eta bestelakoak egin beharko dira.
22
6) GIZARTE POLITIKAK
Gizarte-‐politika erakundeen solidaritatearen adierazpena da, eta
langabeziarekin, gaixotasunarekin, desgaitasunekin, zahartzearekin, babesgabetasunarekin eta desberdintasunarekin lotuta dauden arrisku eta ahultasun mailei erantzuteko bideratutako ekintza publikoak jasotzeen ditu.
EAJ-‐PNV alderdiak badaki denon etorkizuna eraikitzeko, aukera-‐berdintasunen
bidez egin behar dela. Kontua ez da diskurtso politikoa soilik egitea, erabaki eta jarduera politikoa da, eta gizaldeko printzipioetan eta balioetan oinarritu behar da, gure ideien barruan egon direlako eta gaur egun ere badaudelako. EAJ-‐PNVren egunerokotasunaren barruan dago pertsonak, beren gaitasunekin eta ahultasunekin, jarduera politikoaren erdigunean daudela. Horrela frogatu du erakundeetan erantzukizunarekin daramatzan 30 urte baino gehiago hauetan, ongizate-‐estatuaren garapena babesten duen alderdi desberdinetan, kudeaketak, legeak, arauak, politikak eta programak egiten dituen administrazioetatik bultzatu dituenean.
EAJ-‐PNVn Arabako Lurralde Historikoan bizi diren pertsona guztien bizi-‐
baldintzak etengabe hobe daitezen lan egiten dugu. Haiek dira gure abiapuntua eta helmuga. Pertsona aktiboak eta sortzaileak. Pertsona ekintzaileak eta solidarioak. Trebatuta eta prestatuta dauden pertsonak. Pertsona zaintzaileak eta zaindutakoak.
Beren arazoak, gabeziak, beharrak, eragiten dituzten testuinguru sozialak,
ekonomikoak eta pertsonalak kontuan hartuz, gizarte-‐babeseko zerbitzuak hornitzeko erabiltzen dira.
Bizi-‐kalitatean sakondu nahi dugu, laguntza-‐ eta arreta-‐beharretan oinarrituz,
pertsonek beren bizitza zuzen dezaten, euren gaitasunen eta egoera pertsonalaren arabera.
Estrategiak, harremanetan jartzeko moduak, antolaketa-‐prozesuak bilatzen
ditugu, pertsona guztiek eskubide osoak izan ditzaten, ongizate fisikorako eremu osasungarrien bidez. Eremu horietan, harreman pertsonalak eta senideen artekoak, eta pertsonek erabakiak hartzeko prozesuak sustatzen dira. Gure helburuak garapen pertsonala lortzea eta gizarteratzea dira.
Gizarte-‐justiziarekin konpromiso irmoa dugu. Eta pertsona guztien beharrak
zaintzen dituen gizartea proposatzen dugu. Gizarte horretan, egunerokotasunean sortzen diren arazo eta behar aldakorrekin bat datozen zerbitzuak eta programak garatzeko politika eraginkorra egiten duen administrazioa egon beharko da. Ados jarriz eta gizarte-‐eragile eta eragile politiko gehienak parte hartuz sortu dugun sistema finkatzea.
23
Guztiontzako bizitza duina lortzea posible da. Pertsonen gaitasuna eta aberastasunaren banaketa zuzena sustatzen duen kudeaketa iraunkorra eta bidezkoa lor dezakegu. Eta lor dezakegunez, horretarako lan egingo dugu.
Badakigu aldaketak sistematizatzen laguntzen gaituzten antolaketa-‐prozesuak
sustatu behar ditugula. Ezin da harrokeriaz eta ezarpenez liderra izan. Nagusikeriak eta burokratizazioak ez dute kudeaketaren kalitatean laguntzen, eta zerbitzuen eta baliabideen erabiltzaileengan eragina izango du azkenean. Eta hori oso ongi dakite Gizarte Zerbitzuetako profesionalek, azken lau urteetan urruneko politika baten, gutxiespenaren eta erabateko ikusezintasunaren lekukoak izan direlako. Ez dira lan-‐tresna onak konfiantza falta eta legezkotasun eza politika publikoak abian jartzeaz eta garatzeaz arduratzen direnen gaitasun tekniko eta profesionalean.
Gure zerbitzuen garapena eta pertsonen arreta posible egiten dituzten
profesionalen etengabeko parte-‐hartzean eta prestakuntzan sinesten dugu. Zer egiteari eta nola egiteari buruzko etengabeko eta partekatutako gogoeta eta azterketa ezinbesteko elementuak dira kalitatezko eredu bat sortzeko.
Gure ustez, lankidetza publiko-‐pribatua funtsezko kudeaketa-‐estrategia da
ditugun baliabide materialak eta giza materialak mobilizatzeko. Gure lurraldean hirugarren sektore baten esperientzia eta ezagutzaz gain, taldeen arazoak eta interesak kontuan hartuz lan egin duen ekimen pribatua ere badugu. Gizarte Zerbitzuen Sistema osoaren funtsezko oinarrietako bat izan da. Konfiantza dugun eredua da, eta horretan oinarrituz, gardentasuna eta jardunbide egokiak are gehiago sustatzeko beharrezkoak diren kontrol, jarraipen eta ebaluazio mekanismoak garatuko ditugu.
Horretarako, gizarte-‐zerbitzu erabilerrazen eta kalitatezkoen alde lan egiteko
konpromisoa hartzen dugu, pertsona hartzaileekin, pertsona solidarioekin eta konpromisoa hartzen dutenekin, Gizarte Zerbitzuen langileekin eta haien profesionaltasunarekin, esperientziarekin eta ezagutzarekin, konpromisoa hartzen duten familiekin eta haien maitasun eta lotura afektiboekin funtsezko tresnak moduan, irabazi-‐asmorik gabeko gizarte-‐erakundeekin, izan ere, Gizarte Zerbitzuak kudeatzeko gaitasuna dutela frogatu dute, bidezko gizartea, berditasunezko gizartea, gizarte inklusiboa, solidarioa, tolerantea, errespetutsua eta egokia lor dezagun.
HAU DA PROPOSATZEN DUGUNA: 1 . konpromisoa.- ZAINDUTA DAUDEN PERTSONAK
Gure bizi-‐itxaropena Europako handienetako bat da. Gero eta urte gehiago bizitzen dira pertsonak, eta gure erronka urte horietan bizitza hobea lortzea da.
24
Erronka horretan funtsezkoak da bizi-‐aztura osasungarriak izatea, adinekoen ekarpenak eta esperientziak kontuan hartzea, bizitza sozial, kultural eta politikoan duten partaidetza aktiboa onartzea, eta mendetasun-‐egoerei erantzun eraginkorrak eta egokiak ematea.
Gure asmoa zahartze aktiboaren ikuspegiaren garapenean aurrera egitea da,
pertsonen bizitzarako balio estrategiko moduan beren autonomia eta erabakiak hartzeko eskubidea bultzatuz, beren interesen eta lehentasunen arabera. Aktiboki zahartzea aktiboki bizitzea da.
Pertsonen bizitza independenteak zaintzeko konpromisoa hartzen dugu,
gizarte-‐ eta familia-‐loturen bidez. Horrez gain, arreta eta babes espezializatua indartu nahi diegu ahultasun-‐egoeran dauden pertsonei. Adinekoengandik hurbil dagoen eta belaunaldien arteko harremanak sortzen dituen politika.
EAJ-‐PNV alderdiak adin guztietarako gizarte lagunkoi baten alde lan egitea
proposatzen du, gizarte-‐isolamendua saihestuz, bazterkeriaren kontra borrokatuz eta desberdintasunei aurre eginez.
EAJ-‐PNVk adinekoei emandako tratu desegokia hobeto prebenitu eta aurkitu
nahi du, diziplina, profesional, familia eta gainerako eragileen artean elkarlanean arituz.
Euskadik ekitate-‐kontua bihurtu behar du zainketaren eginkizuna. Ez da
bidezkoa zainketaren betebehar guztiak familiaren esku bakarrik uztea. Erantzukizun publikoko zenbait neurri indartu behar dira, behar duten pertsonen zainketa eta pertsona horiek zaintzen dituzten pertsonen bizitzaren garapen egokia bateragarriak izan daitezen.
Horretarako guztietarako EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Zahartze aktiboko programa osasungarri bat bultzatzea, udalekin eta kuadrillekin lankidetzan, eta gizarte-‐ eta kultura-‐eragileek parte hartuz, adinekoen partaidetza eta haien ongizate pertsonala sustatzeko.
• Zaintzaileei laguntzeko plan bat sortzea, generoari arreta berezia jarriz, atseden hartzeko zerbitzuak sortuz, zainketaren eginkizuna partekatzeko eta pertsonen bizi-‐ eta osasun-‐baldintzak hobetzeko.
• Etxean zainketen beharrak artatzeko programa bat aurkitzea eta egitea 80 urtetik gora adinekoentzat, edozein dela haien mendetasun-‐maila.
25
• Etxez etxeko laguntza-‐zerbitzuaren ordutegia handitzea gizarte-‐beharraren arabera, pertsonen mendetasun-‐maila kontuan hartu gabe.
• Hala eskatzen duten eguneko zentroen arreta-‐ordutegia handitzea, adineko askok eta haien senideek eskatzen duten malgutasun-‐beharrari erantzuteko.
• Arabako Lurralde Historikoko biztanleen bizi-‐beharrak aztertzea eta egoitzen sarea garatzea, lurraldeko orekaren eta kudeaketaren eta arretaren kalitatearen inguruko irizpideei jarraituz.
• Ematen diren zerbitzuen tratu desegokia prebenitzeko eta aurkitzeko protokoloak egitea, adinekoen zainketan parte hartzen duten profesionalekin eta haien bidez.
• Arabako Lurralde Historikoko adinekoen elkarteekiko lankidetza sustatzea eta ordezkatuta dauden koordinazio-‐organoak bultzatzea, sortzen diren beharrei eta interesei erantzutean elkarrekin lan egiteko.
• Azterketa bat egitea etxez etxeko janari-‐zerbitzua abian jartzeko, beren adina eta mendetasun-‐maila direla eta elikatzea eskatzen duten pertsonentzat, enplegu babestuaren edo laneratzeko enpresen bitartez.
• Egoitzetako plaza kopurua handitzea dementziak dituzten pertsonentzat, pertsona horiek zainketa handiagoa eta zainketa espezializatuak behar dituztela kontuan hartuz.
2. konpromisoa.- ASKOTARIKO GAITASUNAK
EAJ-‐PNVk pertsona guztiak onartzen ditu, beren zailtasunekin, desgaitasunekin, gaitasun eta mugekin, indarrekin, eskumenekin, ezagutzekin eta erantzukizunekin. Eta printzipio horretan oinarrituz, desberdintasunak errespetatzen dituen gizarte inklusibo bat antolatzen dugu.
Pertsonaren zentzumenen gaitasun eta funtzioak, gaitasun intelektualak,
motorrak eta emozionalak hainbat mailan eragiten duten egoerak daude. Beraz, behar bereziak dituzten pertsonak dira, eta haien mugek ez dute gizaki moduan duten duintasuna txikiagotu behar, ez eta erkidegoko bizitzan parte hartzeko duten eskubidea ere.
Arazoa beraz ez dago desgaitasunean; gizakia, haren gaitasunak, ahalmenak eta
beharrak ezagutzean dago, horiek guztiak gauza ditzan. Desgaitasunak ez du gizakiaren
26
funtsezko garapena mugatu behar. Ez dago norberaren berdina den beste inor, gaitasunari eta balioari dagokienez, eta banaka nahiz taldeka ekarpen asko ditugu egiteko.
Gure ustez, integratzea desgaitasuna duten pertsonek bere erkidegoko
gainerako pertsonek esperientzia berak izateko aukera izatea ere bada. Esparru guztietan parte hartu behar dute (familian, gizartean, eskolan, lanean), eta beraz, marjinazioa eta bereizketa ezabatu behar dira.
Hauek dira arlo honetan proposatzen ditugun EKIMENAK:
• Norberaren autonomia sustatzeko eta mendetasuna prebenitzeko Foru Zerbitzua sortzea, dagozkion zerbitzuak bermatzeko (gaikuntza eta terapia okupazionala, gaikuntza psikosoziala, funtzioak sustatzea, mantentzea eta berreskuratzea).
• Laguntza-‐produktuen (laguntza teknikoen zerbitzua) aholkularitza, orientazioa eta trebakuntza bultzatzea, ingurune fisikora egokitzea eta lurralde osora hedatzea, adin-‐mugarik gabe.
• Arreta goiztiarreko zerbitzua finkatzea eta esku-‐hartze taldeak abian hartzea, hezkuntza-‐ eta osasun-‐sistemarekin koordinazio zuzena ezarriz.
• Eguneko zentro berri bat irekitzea, desgaitasun fisiko larriak dituzten pertsonak artatzeko.
• Eguneko zentroko zerbitzua sortzea, beren adinarengatik edo narriadura fisikoarengatik zentro okupazionaleko zerbitzua jaso ezin duten eta desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat, espazio berean programazioak bereizita egin daitezen, pertsonek eguneko zentroa edo zentro okupazionala behar duten kontuan hartuz.
• Aiarako Kuadrillan adimen-‐atzerapen larria duten pertsonentzako eguneko zerbitzua abian jartzea, pertsona asko egunero beren etxetik Gasteizko Zentrora joatea saihesteko.
• Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat eta beren mugengatik, beren kabuz aritzeko eta erkidegoko ingurunean aktiboki parte hartzeko laguntza behar duten osasun mentaleko pertsonentzat antolatzen diren bizitza independenteari laguntzeko zerbitzuak sustatzea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin lankidetzan.
27
• INDESA 2010 SL sozietateak ekintza positiboak sustatzea, desgaitasun intelektuala duten pertsonei lan-‐merkatuan sartzen laguntzeko.
• INDESA 2010 SL sozietatearen jardueraren hedapena bultzatzea, desgaitasunen bat duten pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko aukera berriak emateko.
• Landa-‐eremuan bizi diren gazteen egoera aztertzea eta kalitatezko arretari erantzutea, gizarteratzeko eta laneratzeko.
• Sektorean aritzen diren elkarteekin lankidetza sustatzea, eta zailtasun funtzionalen bat duten pertsonen bizi-‐kalitatea hobetzeko elkarlanean jardutea.
3. konpromisoa.- GIZARTERATZEA ETA GIZARTE KOHESIOA
Kohesionatuta dagoen gizarte bat eraikitzeko funtsezkoa da pertsonek gizaki moduan bizitza duina bizitzeko duten eskubideari lehentasuna ematea, gure gizartean dauden estandarren arabera, baita ongizate ekonomikoa izateko eta denona den gizarte-‐proiektu bat partekatzeko duten eskubidea ere.
Enpleguak funtsezko eginkizuna du tresna moduan gizarteratzeko, eta
ezinbestekoa da onartzea gaur egungo lan-‐merkatuak pertsona ahulenen lan-‐aukerak txikiagotzen dituela. Hori dela eta gizartean ahultasun-‐egoeran dauden pertsonak trebatzeko lan egin behar dugu, txertatze ibilbideetan eta egoera kroniko itzulezinak saihesteko diren gizarte-‐ eta lan-‐gaitasunetan trebatzeko eta prestatzeko programetan lagunduz.
Gure Lurraldearen hazkunde eta garapen ekonomikoaren aldeko apustua
egiten dugu; enplegu inklusiboa sortzen duen hazkundearen aldekoa. Besteak beste pertsona ahulentzako enplegua sortzea barne hartzen duen ekonomia-‐jarduera bat eragitea da helburua.
Gure ustez, baztertuta dauden edo baztertzeko arriskua duten pertsonak
gizarteratu eta laneratu daitezke, lan-‐merkatuaren aukerak eta laguntza pertsonalizatua emanez, pixkanakako txertatze-‐ibilbide koordinatu baten barruan. Ibilbide horrek, prestakuntza-‐jarduerak, laguntza-‐jarduerak eta erkidegoan sartzeko jarduerak eskainiko ditu pertsonak bizi diren tokietan.
EAJ-‐PNVk ezagutzen ditu gizartetik baztertzeko egoeran dauden pertsonek
dituzten oztopoak eta zailtasunak. Arazo horiek zerikusia dute ardatz ekonomikoarekin (enplegua, diru-‐sarrerak, gabezia), herritarren ardatz politikoarekin (eskubide politikoak, hezkuntza, osasuna edo etxebizitza) eta gizarte-‐harremanen ardatzarekin
28
(isolamendua) eta gure ustez, gizarteko esku-‐hartzeek kontuan izan behar dute bizitza eraikitzeko prozesu hori, bere osotasunean. Horregatik, EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Bazterketaren Diagnostikoa eta Ebaluazioa Egiteko Zerbitzua sortzea, banakako
esku-‐hartzeak eta ezar daitezkeen zerbitzu edo programak planifikatzeko.
• Gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden kolektiboak landa-‐gunean txertatzeko zerbitzuak sustatzea, ibilbideetarako laguntza eskainiz eta gizartean eta lanean aritzeko trebatuz.
• “Udalerri gizarteratzaileen sarea” sor dadin bultzatzea, gizartearen eta hura ordezkatzen duten instituzioen konpromisoaren erakusgarri izango litekeena. Horretarako, gizarteratzeko ekimenak eta proiektuak abiarazi behar dira.
• Adimen gaixotasunak dituzten pertsonentzako Lanerako Zentroa sortzea.
• Behar diren zerbitzu sozio-‐sanitarioak aztertzea eta martxan jartzea, adimen gaixotasunak dituzten pertsonei laguntzeko.
• Genero indarkeria pairatzen duten emakumeak eta beren seme-‐alabak berehala hartzeko eta arreta integrala eskaintzeko baliabide bat martxan jartzea.
• Erakunde publiko eta pribatuentzako Aholkularitza eta Orientazio Zerbitzua sortzea, gizarteratzeko politikak eta programak diseinatu eta planifikatzeko.
• Tutoretzapeko Foru Zerbitzua sortzea, judizialki ezgaituta dauden edo ezgaitze-‐prozesuan dauden pertsona helduentzako, beren eskubideak babesteko eta bizi-‐kalitatea hobetzeko.
4. konpromisoa.- GURE ONDORENGOEN INDARRA
Haurrak dira gizarte guztietan gutxien babestuta dauden pertsonak, ahulenak direnak, baina gizarte horien etorkizuna ere badira. Haurtzaroa garrantzi handiko aroa da pertsona ororen bizitzan, harremanak eta gizarte-‐loturak sortzeko, etorkizunean pertsona zintzoak izateko eta gizarte oparoago eta justuagoa garatzen laguntzeko.
Haurrek duten ahalmen guztia garatu behar dute eta ez dute gosearen,
beharrizanaren, abandonuaren eta tratu txarren ondorioz sufritu behar. Ez dira beren
29
familien jabetza, ezta karitatearen objektu babesgabeak ere. Gizakiak dira eta beren eskubideen tituludunak dira.
EAJ-‐PNVk, haurrak babesteko lan egiten duten nazioarteko erakundeekin
batera, haurren garapen osasuntsua etorkizunerako eta gizarte ororen ongizaterako berebizikoa dela uste du. Oraindik garatzeko bidean daudenez, haurrak oso ahulak dira (helduak baino gehiago) pobrezia dakarten baldintzen aurrean, hots, osasunari emandako arreta eskasaren, elikadura eta etxebizitza faltaren, ingurumenaren kutsaduraren eta edozein erako indarkeriaren aurrean. Krisialdi ekonomikoen eta babesgabetasun egoeren ondorioek arriskuan jartzen dute haurren etorkizuna eta beraz, haiek bizi diren gizarteen etorkizuna.
Bere haurrei behar bezalako arreta eskaini ezin dien gizartearentzat, kostua oso
handia da. Ikerketa sozialek erakutsitakoaren arabera, haurrek bizitako lehenengo esperientziek zuzeneko eragina dute haien etorkizunaren garapenean. Haurren garapenaren norabideak zehazten du haien bizitzan zehar gizarteari egingo dioten ekarpena.
Honako EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Familia-‐harrera zerbitzua indartzea, familia hartzaileen eta beren erakundeen parte-‐hartze aktiboa sustatuz.
• Familia profesionalizatuetan hartzea ezartzea, adingabe batzuen gabezia eta arazo larriak konpontzeko.
• Adingabeei arreta eskaintzeko zentroen eta adingabe horien familien arteko koordinazioa planifikatzea. Zentroak ezinbesteko kolaboratzaileak dira adingabeak beren familietan gizarteratzeko prozesuan. Pertsona helduen zein haurren ahalmenak garatzeko egindako lana berebizikoa da, familiaren eta gizartearen baitan garapena errazten duen bizikidetza sendotzeko.
• Koordinazio sozio-‐sanitarioan sakontzea, hautemandako adimen gaixotasunei erantzungo dien diziplinarteko organo bat sortuz.
• Emantzipaziorako programak indartzea, adinera heldutakoan gizartean eta lanean behar bezala integratzea ahalbidetzen duten baliabideen bitartez. Horrela, aurreko urteetan garapen normala izateko burututako ibilbidea jarraitu ahal izango da.
• Familia babesteko zerbitzuak bultzatu eta indartzea, familiek seme-‐alabak behar bezala zaintzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatu ahal izateko.
30
5. konpromisoa.- BERDINTASUNA, GIZARTE BERRI BATEKO ERRONKA
Arabako Lurralde Historikoa aitzindaria izan da berdintasun politikak bultzatzen eta berdintasunaren irizpidea politika publikoetatik abiatuz lantzeko erakunde-‐sarea egituratu du. EAJ-‐PNV izan da lan horren buruan, aukerak eta eskubideak herritarren gaitasun eta egitateekin zerikusia duten (eta ez jaiotako sexu biologikoarekin) gizarte berri bat lortzearekin konprometituta dauden gainerako erakundeekin batera. Zentzu horretan, lortutako guztia sendotzeko konpromisoa mantenduko dugu eta gure gizartearen garapen osorako estrategikoa den alor honetan aurrera pausuak ematea bultzatuko dugu.
Berebiziko eskubidea den heinean, pertsona guztien arteko berdintasuna
bermatzeko lan egingo dugu, pertsona horien sexua, sexu-‐orientazioa, erlijioa edo arraza edozein delarik ere. Berdintasuna eta nortasuna sustatzea da EAJ-‐PNVren konpromisoa, elementu horien gainean eraiki baitaiteke bizikidetzarako proiektu solido bat. Aukera berdinen, emakumeen ahalduntzearen eta kultura-‐aniztasunarekiko errespetuaren aldeko apustua egin dugu eta horixe da gizarte-‐orekaren eta solidaritatearen motorra.
Genero-‐desberdintasuna injustizia sozial garrantzitsua da eta indarkeria
matxista da horren adierazgarri latzena. Indarkeria matxista desagerrarazteko esfortzu handia egin behar dugu eta horretarako gizartea emakumeenganako indarkeriaren aurka kontzientziatzeko lan gehiago egin beharra dago. Azkenaldian neska gazteek jarritako salaketen kopuruak gora egin du eta horrenbestez, ezinbestekoa da gizarte guztia inplikatzea. Hori lortzeko, beharrezkoa da martxan jarritako ekimenak indartzea eta gazteei sexu-‐indarkeria ezagutzeko eta hari aurre egiteko tresnak eta baliabideak emango dizkieten estrategia berriak eskaintzea.
EAJ-‐PNVren aburuz, gure gizartea garatzeko oinarria litzateke aukera berdinak
izatea, eta bereziki emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna egotea bizitzaren alor guztietan. Zaintza-‐lanak banatzea ezinbestekoa da, gaur egun gehienetan emakumeek egiten dutelako lan hori. Era berean, emakumeak sartu behar dira erabaki ekonomiko, sozial eta politikoak hartzen diren alorretan. Lana sexuaren arabera banatze hori aldatu beharra dago, ekoizpen-‐ eta ugalketa-‐lanak modu orekatuan banatzen diren eredu berri bat izateko.
Mugimendu feministek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna agenda
politikoan sartzeko egindako lana aitortzen du EAJ-‐PNVk, eta ondorengo EKIMENETAN zehazten diren berdintasunerako politika publikoak diseinatu eta garatzeko egindako ekarpenak eta emandako ezagutza hartzen ditu erreferentzia moduan:
31
• Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ikerketa zentro bat sortzea, arlo horretan dagoen ezagutza bilduko duena eta berdintasun politikak berritzeko topagunea izango dena.
• Arabako Aholkularitza Kontseilu Feminista sor dadin babestea, berdintasun politikak planifikatu, diseinatu eta garatzeko aholkularitza eskainiko duena.
• Berdintasunaren eta Erantzukidetasunaren aldeko Tokiko Itunak sor daitezen bultzatzea, pertsonei sexuaren arabera esleitutako zereginak banatzean oinarritutako gizarte-‐eredua aldatzea posible egingo dutenak.
• Berdintasunerako III Foru Planaren (2010-‐2014) ebaluazioa egitea eta IV Foru Plana (2016-‐2020) egitea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko politika publikoen jarduketa zuzenduko duena eta Arabako herritarrek parte hartzeko prozesu baten bidez gauzatuko dena.
• Indarkeria matxistaren aurkako plan berezi bat egitea, Arabako udalerriek eta kuadrillek gizartearen orbain hori erauzteko hartutako konpromisoa bilduko duena.
• Berdintasunaren aldeko profesionalen sare bat sor dadin sustatzea, Arabako Lurralde Historikoan arituko dena, sinergiak biltzeko eta berdintasunerako politika publikoetan etengabeko prestakuntzarako eta ondo jarduteko programak garatzeko.
• Topaketetarako, hausnartzeko eta elkarlanean aritzeko foroak sortzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeenganako indarkeriarekiko aurkaritza lantzeko arabarren artean. Horrela, gizartea aldatzeko beharrezkoa den masa kritikoa hobetuko da.
6. konpromisoa.- KULTURARTEKOTASUNA
EAJ-‐PNVren gizarte politiken helburua giza eskubide guztien eta pertsona
guztien duintasunaren alde egitea da, baita gizarte justizia eta elkartasuna sustatzea eta gizarte inklusiboa eraikitzea ere, non pertsona guztiak, haien jatorria edo izaera edozein delarik ere, normaltasunez, osotasunez eta duintasunez biziko diren.
EAJ-‐PNVk uste du, aipaturiko printzipio eta balio horiekin bat etorriz, etorkinak gure Herriko zati aktiboa direla eta aberastasun kulturala eta ekonomikoa dakartela.
32
Gainerako euskal herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berdinak dituzten pertsonak eta herritarrak dira.
EAJ-‐PNVk ezinbestekotzat jotzen du etorkinen benetako gizarteratzea
sustatzea, gizarteratze sendoa, ongizaterako eta bizikidetzarako berme gisa, eta bazterketa-‐prozesuak sortzea galarazteko lana beteko du. Halaber, kulturen arteko bizikidetza sustatzearen eta gure kulturaren, gizartearen eta nortasunaren errealitatea onartzearen aldeko apustua egiten dugu, gure Lurraldera iristen eta elkartzen diren kulturekiko komunikazioarekin eta elkarrizketarekin batera. Era berean, garrantzizkoa da sentsibilizazio eta bizikidetza politikak ezartzea; izan ere, hezkuntzaren arloan hasi behar dira politika horiek, eta erkidegoaren eremura hedatu behar dira, elkar ezagutzea eta gizartearen partaidetza bilatuz.
EAJ-‐PNVk jokabide eta jokaera arrazista eta xenofobo oro baztertzen du, baita
oinarrizko eskubideen eta askatasunen kontrakoak izan litezkeen jarduerak ere. Garrantzizkoa da inguruko herrialdeetan bizikidetzaren arloan sortu diren arazoak aztertzea, zeren eta, desberdinen arteko bat ez etortzeen ondorioz, gizarte haustura gertatzen ari baita. Eta funtsezkoa da botere publikoek gizarte bizikidetza eta kohesioa sustatzearen aldeko apustua egitea. Horregatik, EKIMEN hauek proposatzen ditugu::
• Gizarte eragileek bizikidetza eta kulturartekotasuneko foroetan parte hartzea sustatzea, bizikidetza eta kulturartekotasuneko Foru Kontseilua indartuz eta I. Foru Planaren ebaluazioa eta hurrengo jarduketak garatzeko proposamenak landuz.
• Herritarrentzako informazio-‐unitateen sorrera sustatzea, administrazioek bereziki egoera irregularrean dauden pertsonei nolabaiteko laguntza emateko duten gizarte babesaren arloko politikei dagokienez.
• Immigrazioaren eta asiloaren kontrako estereotipoak eta aurreiritziak desegiteko proiektuak sustatzea; izan ere, jarrera horiek etorkinak gizarteratzea galarazten duten eragozpenen eragileak dira neurri handi batean.
• Etorkinen gizarte partaidetza eta politika indartzea, eskubide sozial eta politiko horiek erabiltzeko lagungarria izan daitekeen informaziorako mekanismoak hobetuz.
• Etorkinen garapen osoa erraztea, genero-‐berdintasuna ardatz duten proiektuen bidez, non emakumeen eta gizonen arteko berdintasuneko balioak eta printzipioak landuko diren.
33
• Lagunduta ez datozen adingabeko etorkinentzako eta etorkin gazteentzako baliabideen diagnostikoa eta plangintza egitea. Hartara, hauxe izango da esku-‐hartzearen ardatza: etorkin adingabeak izatea eta etorkin horiek gizarteratzeko proiektuak lantzea, gizarteratzea lortzeko lagungarriak diren aldetik.
• Etorkin eta pertsona bakartuentzako gizarte inklusiboa lortzeko programak sustatzea Arabako Lurralde Historikoko udalerrietan; pertsona horiek bizi diren udalerrien etorkizuna elkarrekin eraikitzeko subjektu aktiboak izan daitezke.
7. konpromisoa.- MUNDUA ULERTZEA EAJ-‐PNV herrien arteko elkartasunaren eta harremanen balioarekin lotuta egon
da mundua ulertzeko era jakin baten bidez: pertsonek, euren jaioterria edo bizilekua edozein delarik ere, giza duintasunaren eskubide komunak partekatzen dituzte.
Bultzada eta erantzukizun instituzionaletik abiatuta, pertsonen arteko eta
herrien arteko harremanen gaineko ikuskeraren plangintzaren burutzan aritu da EAJ-‐PNV, elkarrizketan eta elkarrekiko laguntzan oinarrituta. Diskurtso politikoaren erantzukizunean, ez dago egoera txarrean dauden pertsonak bereizterik haien jatorriagatik. Beraz, pobrezia eta gizarte desberdintasunak erabat desagerrarazteak izan behar du erakunde guztien helburua.
Nazioarteko lankidetzaren arloan urte asko eman ondoren, elkarrekiko
mendekotasuna inoiz baino handiagoa den mundu batean bizitzearekin loturiko arazoen eta erronken gaineko politika proposatu nahi dugu. Herritartasun globaleko kideak gara, eta hainbat galdera dugu arlo horretan.
Gizarte elkarteen partaidetza funtsezko ardatza da lankidetzako politiketan, eta
elkarteak kontuan hartzen dira erabakiak hartzean nahiz eraginaren gaineko ondorengo ebaluazioan. Hori bereziki garrantzitsua da garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza programei dagokienez.
Koordinazio eta koherentzia irizpideen arabera garatu da Euskal Garapenerako
Lankidetza, eta eginkizun horretan, funtsezkoa izan da Euskal Fondoaren lana, lankidetza instituzionalak biltzen dituen erakundea den aldetik.
Geure gain hartu behar dugu lankidetza instituzionalean aurrekontuaren 0,7
garapenerako politiketarako erabiltzeko konpromisoa, betiere garapen finkatua bihurtuz.
34
Honako EKIMEN hauek proposatzen ditugu::
• Garapen-‐bidean diren herrialdeetako erakunde publikoekiko elkarrizketa eta trukea bultzatzea, pertsonen eta erakundeen partaidetza erraztu eta garapen-‐bidean diren herrialdeetako talde eta erakundeekiko topaketa bideratzea.
• Honako hauek bultzatzea: tokiko erakunde demokratikoak indartzeko prozesua, tokiko kudeaketaren arloko prestakuntza eta deszentralizazio prozesu demokratikoak eta herritarren partaidetza.
• Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza sustatzea lankidetza politikaren ardatzak diren aldetik. Horretarako, Arabako Lurralde Historikoan lan egiten duten GGKEen esperientzia eta jakintza ditugu.
• Genero-‐ikuspegia sartzeko prozesua indartzea garapenerako lankidetzako proiektuetan eta emakumeak jabearazteko prozesuak lehenestea, baita euren erkidegoetako emakumeek gizartean, kulturan, ekonomian eta politikan parte hartzeko prozesuak ere.
• Lankidetza gardena eta adostua sustatzea gure Lurralde osoan, zeren eta, horrela, eraginkorragoa izango baita eta hobeto erantzungo baitie aldeen interesei.
• Garapenerako lankidetza deszentralizatua, koordinatua eta kalitatezkoa bultzatzea.
• Pobrezia eta desnutrizioa gainditzeko erronken, herrialdeen arteko desberdintasunak desagerraraztearen eta hurrengo belaunaldientzako ingurumena eta natur baliabideak zaintzearen gaineko proiektuak garatzea.
35
7) NEKAZARITZA
Araba EAE osoan nekazaritzako bokaziorik handiena daukan lurraldea izan da eta da orain, bai bere orografia eta klimagatik bai bere kokapen geografikoagatik.
Inori ez zaio ezkutatzen azken hamarkadotan Arabako lehen sektorearen pisu
ekonomikoaren atzerakada esponentziala izan dela. Hori guztia beharbada gogoeta bat eskatzen duen garapen ekonomikoaren logika baten barruan ulertzen da; gogoeta horren helburua, dagoeneko gainditu diren etapetara itzultzea baino gehiago, egiturazko desorekak zuzentzea da, nekazaritza-‐jarduerak egiten diren zonak oso biztanle gutxi dituzten, oinarrizko azpiegituren mugak dauzkaten eta apurka-‐apurka abandonatzen ari diren eremuak bihurtzen baitituzte.
Nekazaritza-‐jardueraren pixkanakako atzerakadak, nahitaez, nekazaritza-‐
eremuen abandonua, hiri-‐biztanleriaren hazkundea eta aurretik ikusi ezin diren gizarte-‐ eta ingurumen-‐ondorioak dituen lurralde-‐desoreka ekartzen ditu.
Hala ere, esanguratsuena ez litzateke lurraldea alde batera uztea izango, nahiz
eta horrek garrantzi handia eduki, baizik eta nekazaritza-‐jarduera bertan behera uztea. Bere burua herrialdetzat jotzen duen herrialde orok, eta EAJ-‐PNVk horrela sentitzen du, elikagaiak modu endogenoan eta kanpoaldetik ahalik eta mendekotasunik txikiena edukiz sortzeko gaitasunari eusteko ahaleginak eta baliabideak eskaini behar ditu.Zentzu horretan, EAJ-‐PNVren ustez, nekazaritzako sektorea elikagaien hornikuntza bermatzen duen, lurraldea egituratzen duen eta Arabako eta EAEko gizartea modu harmoniko eta iraunkorrean garatzeko ezinbestekoa den sektore estrategikoa da.
Zentzu horretan, eta azaldutako premisetatik abiatuta, EAJ-‐PNVk nekazaritza
eraldatzeko programa bat diseinatu du, Arabarako hurrengo legegintzaldian eta Arabako Foru Aldunditik aplikatzeko helburuarekin.
HAU DA PROPOSATZEN DUGUNA:
1 . konpromisoa.- NEKAZARITZAKO SEKTOREA GAZTETZEA
Nekazaritza-‐ingurunean pertsonarik egon gabe, emakumerik eta gizonik egon gabe, ezinezkoa izango litzateke lehen sektorean jarduera ekonomikoa edukitzea.
Nekazaritzaren arazo nagusietariko bat da gero eta jende gutxiagok jarduten
duela horretan; horrek administrazio guztiek batera baina bereziki foru-‐aldundiek heldu behar dioten lehen mailako arazo bat dakar. Zentzu horretan, EAJ-‐PNVk Arabako nekarazitzako sektorea gaztetzeari osoko ikuspuntu batetik, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eta erabateko lehentasunarekin ekiteko konpromisoa hartzen du; izan ere,
36
Arabaren lurralde-‐egitura bera dago jokoan, bai eta lehen sektoreari eta elikagaien know-‐how berari (nola egin jakiteari) eustea ere.
Zentzu horretan, honako EKIMEN hauek jarriko lirateke abian aipatutako
ardatzean:
• Nekazari gazteak sartzeko laguntza osoa eskaintzea, Eusko Jaurlaritzarekin eta zentro laguntzaileekin batera GAZTE-‐PLANA programa garatzen jarraitzeaz haraindi, aldi jakin batean soldata bat emanez zein lurrak erosten eta alokatzen eta/edo azienda erosten lagunduz.
• Gazteari lehentasunezko arreta eskaintzea Lurren Bankuan sartzean, Nekazaritza Jarduerari buruzko Legeak xedatzen duen moduan.
• Nekazaritzaren sektorearen inguruko ikuspegia eta mezuak modernizatzeko ekimenak bultzatzea, arbuioa errazten duten topikoetatik ihes eginez eta balio erakargarriagoetan eragina duten errealitateak azalduz: ekintzailetza, natura, elikagaien ekoizpena.
2. konpromisoa.- NEKAZARITZA-LURRA BABESTEA
Ezinbestekoa da nekazaritzarako gaitasuna daukan lurrari eustea nekazaritzari eta gizarteek elikagaiak ekoizteko gaitasun endogenoa edukitzen jarraitzeko ahalmenari eusteko.
Jarduerarako egokia den lurraz soilik espero ahal izango da etorkizunean
nekazaritza-‐jarduera egotea, elikagaiak ekoiztea eta okupazioa egotea, ekonomia-‐jarduera iraunkorra izan dadin.
Oro har, hiri-‐hazkundeek eta ekonomia-‐jardueretarako lurzoruak nekazaritza-‐
jarduerarako egokiena den lurra hartu ohi dute. Mota guztietako ekonomia-‐ eta aisialdi-‐jardueretarako lekua behar den arren, kontu bereziaz jardun behar da nekazaritzarako eta abeltzaintzarako lur egokienak ez galtzeko, bakarrak diren heinean beste erabilera batzuetatik berreskuratu ezin dira-‐eta.
Ardatz horretan aurrera egin ahal izateko, honako EKIMEN hauek aurreikusi dira:
• Nekazaritza eta Basozaintzako LPS luzatu gabe aplikatzea; izan ere, nekazaritzarako lurzoruen babesa zedarritzen duen lurralde-‐antolamenduko agiria da.
37
• Aipatutako LPSren garapenean eta balio estrategiko altuko lurren identifikazioan sakontzea, babestutako nekazaritza-‐lurren katalogoa egin bitartean, etorkizuneko belaunaldientzat elikagaiez hornitzeko lehentasuna duen lurraldea kontserbatzeko helburuarekin.
• Balio estrategiko altuko lurretan sektoreko eraginari buruzko azterlanak egitea, nekazaritzaren ikuspuntutik, horien kontserbazioa ahalik eta handiena izan dadin.
• Nekazaritza-‐jardueraren eta nekazaritza-‐ingurunearen eta -‐lurraren kontserbazioaren arteko elkarketaren bidean erabakitasunez aurrera egitea, baliabideak, bereziki ura, modu orekatuan erabiltzen dituen nekazaritza iraunkorra lortze aldera.
• Naturagune babestuen nekazaritza-‐ eta abeltzaintza-‐erabilera bultzatzea, nekazaritza-‐ahalmena duen lur-‐azalera garrantzitsua baitaukate. Nekazaritza-‐erabilerak balio naturalen babesa errespetatuko du eta garapen ekonomikoei eusteko elkarbizitzaren eredu bat izango da.
• Lurren bankua finkatu eta indartzea, sektorean berriak sartzeko ez ezik nekazaritza-‐lurzoru estrategikoak kontserbatzeko ere bai.
3. konpromisoa.- NEKAZARITZA- ETA ABELTZAINTZA-USTIATEGIEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEA
Nekazaritza-‐ eta abeltzaintza-‐ustiategiei eusteko, horien errentagarritasuna
handitu eta lehiakortasuna hobetu behar da, bai ekonomiari bai ingurumenari begira. Horretarako, ustiategiak arau-‐eskakizun eta gizarte-‐eskari berrietara egokitzea erraztu behar da, kudeaketaren kalitatea hobetuz eta laguntza ustiategi profesionaletarantz ardaztuz. Horretarako, honako EKIMEN hauek aurreikusi dira:
• Ustiategien modernizaziorako eta eraldaketarako laguntza-‐ildoak bultzatzea,
LGIP berriaren zehaztapenetik abiatuta, izapidetzea erraztuz, laguntza-‐ildoak sektore ekoizleak aurre egin behar dien erronka berrietara egokituz, bai errendimendua hobetzeko bai ingurumen-‐babesaren arloko eskakizunetara egokitzeko.
• Baliabide pertsonalen eta materialen optimizazioa bultzatzea, NEKAZARITZA-‐MAKINERIA ERABILTZEKO KOOPERATIBAK, LURRA KOMUNITATEAN USTIATZEKO KOOPERATIBAK ETA LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK sustatuz, inbertsioen errentagarritasuna handiagoa izatea lortzeko asmoz.
38
• LANDA-‐BIDEEN PLAN BEREZI bat bultzatzea, bai eta beste azpiegitura batzuenak ere (baso-‐pistak, edanlekuak…), udalekin eta administrazio-‐batzarrekin elkarlanean aritzeko prozedurak sustatuz, nekazariekin eta abeltzainekin batera, xede horietarako baliabiderik ez dagoen eta adabakiak ipintzen diren gaur egungo egoeratik irtetea ahalbidetzeko helburuarekin.
• Lur ureztatuen handitzea, hobekuntza eta modernizazioa bultzatzea, erakundeen lankidetzaren bidez, gizarte-‐ eta ingurumen-‐errentagarritasuna kontuan hartzen dituzten proiektuetan, bai eta ukitutako nekazarien konpromisoaren bitartez.
• Arrazionalizatzeko eta optimizatzeko neurriak hartzea, bai kudeaketa-‐zentroek eta elkarte profesionalek lehen sektoreari eskaintzen dizkioten zerbitzuetan, bai azpisektore ekoizleen elkarketa bultzatuz, hitzartzeko mekanismoen alde eginez.
• Nekazaritza-‐aseguruen kontratazioa sustatzea, erkidegoko legeriak ezartzen dituen aukeren testuinguruan polizen kontratazioa babestuz.
4. konpromisoa.- KALITATEZKO EKOIZPENAK SUSTATZEA
Eratzen joan garen mundu globalizatu honetan bereizi gabeko nekazaritza ekoizpenak dira nagusi; oso zaila da lur-‐zati handiak hartzen dituzten eta, oro har, iraunkortasun gutxien duten ekoizpenekin lehiatzea. EAJ-‐PNV alderdiak nekazaritza sektore iraunkorra nahi du Araban, eta horren aldeko apustua egiten du; beraz, eta zaila bada ere, pixkanaka aldendu egin behar dira lur-‐zati eta ekoizpen handiak dituztenen artean errentagarritasun gutxiago ematen duten bereizi gabeko ekoizpenetatik.
Ildo horretan, oso bereiziak ez diren ekoizpenetan nekazaritzako lurrari ematen
zaion erabilera alde batera utzita, etorkizunean salmentak, prezioak eta errentak bermatu ahal izateko ezinbestean bultzatu behar dira KALITATEZKO EKOIZPEN BEREIZIAK egiten dituzten ustiategiak, modalitate guztietan gainera: Jatorri-‐deiturak edo beste marka bereizi batzuk, bereiz daitezkeenak eta kalitatea, hurbiltasuna eta ekoizlea produktuaren bidez identifikatzea oinarritzat dutenak.
Hori guztia bultzatu behar da bai ekoizpen bereizietan bai bereizita ez
daudenetan, probatuz, ikertuz eta berrituz, azken batean elementu hauek ezinbestekoak direlako nekazaritza sektore lehiakorra mantentzeko eta sektore hau landa-‐inguruneko biztanleak mantentzen jarraitzeko modukoa izaten jarraitzeko.
39
Konpromiso honen barruan ondoko EKIMENAK gauzatuko dira:
• Nekazariak kalitatezko produktu bereiziak egitera bultzatuko dira, ekoizteko eta merkaturatzeko laguntzak emanez eta zirkuitu laburrak eta/edo hurbilekoak bultzatuz.
• Inbertsioak bultzatuko dira, batez ere ARABAKO TXAKOLINA, ARABAKO ERRIOXAKO ARDOA eta IDIAZABAL GAZTA deiturak. Horrez gain, ekoizpen EKOLOGIKOA ere bultzatuko da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera sektorea egituratzen duten proiektu txikiak proiektu handiagoetan sar daitezen sustatzeko, azken hauek behar-‐beharrezko bolumena ematen baitiote sektoreari.
• KALITATEA markako produktu berriak sartuko dira. Dibertsifikazioa eta produktu sorta handiagoa eskaini nahi dira, bereziki eraldatuta dauden produktuei dagokienez.
• Nekazaritzako ikerketa zentroekiko harremana modu aktiboan bultzatuko da; horrela, berrikuntzaren emaitzak sektorean errazago sartuko dira eta, halaber, lankidetza bultzatuko da Foru Erakundeak batez ere lurraldeko sektore estrategikoetan egiten dituen jarduera esperimentalen artean.
5. konpromisoa.- ARDOA BULTZATZEA ETA BERRORIENTATZEA ARABAKO ERRIOXAN
Danok dakigu Arabako nekazaritzan zein garrantzitsuak diren Arabako Errioxa eta honen mahats eta ardo ekoizpena, esparru ekonomikoan eta sozialean; baita lurraldeko ekonomian ere.
EBk mahastiak pixkanaka liberalizatu behar direla agindu du; Arabako Errioxak
ordezkaritza eskasa du Rioja izeneko jatorri-‐deitura kalifikatua arautzen duen kontseiluan; ekoizpenak kostu handiak ditu, eta sektorea hazten doa. Inguruabar horiek guztiak direla medio, hurrengo legegintzaldian zehar berariaz lan egin behar dugu lehia handia duen eta etengabe aldatzen ari den sektoreari konponbide berriak emateko.
Izan ere, honako EKIMEN hauek gauzatuko dira:
• Jatorri-‐deituraren eskumen administratiboa hiru autonomia-‐erkidegoek
edukitzeko eskaera egingo da, gaur egun Ministerioak baitu eskumen hori.
40
• Lan-‐mahai bat eratuko da, mahastizainekin, bodegekin, elkarteekin eta beste administrazio batzuekin batera. Mahai honen helburua izango da kudeaketa-‐esparru propioa edukitzea, Rioja deituraren eredu berria definitzeko eta, babes orokorra mantenduz, Arabako Errioxako deitura definitu eta honekin aurrera egiteko aukera izateko.
• Mahastizaintzaren eta ardogintzaren esparruan probatzeko eta ikertzeko programa bateratuak bultzatuko dira, Casa del Vino eta Hazi-‐ren bitartez. Horrela, ekoizpenean eta eraldaketan bereizketa handiagoa lortuko du sektoreak.
6. konpromisoa.- NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN EREMU BAT SORTZEA
Ekoizpen sektoreak hurbil dagoen eraldatzeko industria sendo bat behar du, lehiakorra izateko; horixe gertatzen da, hain zuzen, Arabako Errioxan eta mugakide diren beste autonomia-‐erkidego batzuetan.
Hau dela eta, honako EKIMEN hauek gauzatuko dira:
• Arabako Lautadan nekazaritzako elikagaien eremu bat egotea bultzatuko dugu.
Hots, instalazio egokienak eta berrienak jarriko dira bertan, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, sektorearen hazkundea sendotzeko, balio erantsi handiko produktuak garatzeko, eta nekazaritzako elikagaien inguruan ekoizpen produktuei eta prozesuei lotuta dauden ikerketa eta garapena bultzatzeko.
• Nekazaritzako elikagaien enpresa berriak eta enplegu kualifikatua sor daitezen bultzatuko dugu; eta nekazaritzako elikagaien balio-‐kateko eragileen prozesuen artean lotura handiagoa egon dadin lortuko dugu: lehengaien hornitzaileak, enpresa laguntzaileak, enpresa eraldatzaileak, enpresa banatzaileak eta enpresa merkaturatzaileak.
7 . konpromisoa.- BASO SEKTOREAN ENPLEGUAK SORTZEA
Nekazaritza-‐jarduerari lotuta garatzen da baso-‐jarduera. Azken hau lehenengo
sektorean sartzen da, nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin batera, eta lurraldeko jardueraren %60 da.
41
Araban baso sektorea oraindik oso garrantzitsua da eta, oro har, guztien ondasuntzat hartzen da. Seguruena horregatik mantendu da baso-‐masa orekatua belaunaldietan zehar.
Azalera handia duen arren ez ditu ematen gizarte moderno batek basoetatik lor
ditzakeen etekin guztiak, eta ez ditu benetan bultza ditzakeen enplegu guztiak,gaur egun hain beharrezkoak izanik.
Gure lurraldeko basoak garrantzitsuak dira klima aldaketaren kontra egiteko,
eta nekazaritza-‐jarduerarako ezinbesteko osagarria dira. Larreak, faunarentzako babeslekuak edo sistema hidrikoen oreka eskaintzen dituzte mendiak eta basoak; zalantzarik gabe lotuta daude nekazaritza-‐jarduerarekin eta landa-‐ingurunearekin. Natura landa-‐ingurunearen euskarria da, baina azken hau ezinbestekoa da natura mantentzeko, eta horrela, geroko belaunaldiei utzi behar diegun inguru iraunkorra edukitzeko.
Pertsonez osatutako landa-‐inguruneen bidez bakarrik mantenduko dugu
elikagaiak emango dizkigun lurra; eta ingurune horien bidez, gainera, inguruan dugun natural zaindu eta kudeatu ahal izango dugu. Nekazaritza-‐jarduerak irauten badu landa-‐ingurunea mantenduko da. Halaber, nekazaritza-‐jarduera ulertzen duten eta natura-‐inguruneei lotuta dauden politiken bidez bakarrik lortuko dugu gure biodibertsitatea benetan mantentzea.
Hori dela bide, EAJ-‐PNV alderdiak hurrengo legegintzaldian Araban honako
EKIMENAK gauza daitezen proposatzen du:
• Aldundiak bultzatu egin behar du udalerrietan, herrietan eta eskualdeetan enplegua sortzea. Horretarako plan bereziak prestatuko ditu, mendien garbiketari eta zaintzari lotuta eta mendien kudeaketa hobetzeko jarduerei lotuta.
• Gure basoen aprobetxamendurako azterketak egingo dira, ekonomia energetiko berriei eta kudeaketa iraunkor berriei lotuta; batez ere energia biotermikoari dagokionez. Eredu energetiko hau iraunkortasunaren ikuspegitik ezartzeko modua aztertuko da, baina landa-‐ingurunean enplegua sortzeko ikuspegitik ere bai.
• Natur ingurunea kudeatzean nekazaritzako politikekin erabateko koherentzia gorde behar da. Horrez gain, nekazarien adostasuna behar da.
• Natura zaintzean kontuan izan behar dira babes eta iraunkortasun irizpideak eta lurraldean egituratu diren jardun ekonomikoekiko koherentzia.
42
• Ehiza eta arrantza kudeatzeko irizpideak izango dira: espezieak artatzea, horiei babesa ematen dieten mendien zaintza eta nekazaritza-‐jardunekiko koherentzia eta bateratzea (ezinbestekoa baita).
• Lankidetza publiko-‐pribatua behar da ehiza eta arrantza kudeatzeko. Aldundiaren ardura izango da arabar guztientzat interesekoa den natur ingurunea antolatzea. Bestalde, arrantzaleen eta ehiztarien ardura izango da haien jarduera foru arauen arabera antolatuta egotea.
43
8) LURRALDE OREKATUA
Gure lehentasunezko ardatzetako bat arabar guztiek bizi-‐kalitate berdina izatea lortzea da, haien bizilekua edozein delarik ere. Arabako herriei zerbitzu eta prestazio maila egokia ematea da gure helburua, proportzioz Arabako hiriburuak duen bizi-‐kalitatearen parekoa.
Hona hemen lurralde orekatua lortzeko gure EKIMENAK:
HAU DA PROPOSATZEN DUGUNA: 1 . konpromisoa.- TOKIKO ERAKUNDEEN KUDEAKETA BULTZATZEA
Eusko Alderdi Jeltzalea alderdi munizipalista izan da eta bada. Subsidiariotasun printzipioa sinesten eta praktikan jartzen dugu. Tokiko erakundeak sinesten ditugu eta horien alde egiten dugu, Arabako kontzejuen, udalen eta kuadrillen interesen eta kudeaketaren alde egiten dugu.
EAJ-‐PNVk tokiko administrazioaren arloko politikak lehenesten ditu eta,
horregatik, honako EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Teknologia berrien komunikazio sistemak indartzea eta eguneratzea lurralde osoan, pertsonen eta erakundeen arteko komunikazio sistemak diren aldetik. Ildo horretan, jauzi digitala deritzona gainditzeko egin behar dugu lan, hots, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak eskuratzeko aukeren aldetik eskualdeen eta herrien artean dagoen aldea. Izan ere, herritarren arteko ageriko desberdintasuna da gure garaian.
• Euskararen erabileraren normalizazioa tokiko erakundeetan.
• Administrazio kudeaketa bizkortzea. 2. konpromisoa.- TOKIKO ERAKUNDEEN FINANTZAZIOA
Gure tokiko erakundeen finantzazioa sendotzea hauteskundeetako gure konpromiso ukaezinaren helburua da. Arabako tokiko erakundeek zerga hitzartuetan duten partaidetza araupetzen duen tresna da FOFEL. Horrenbestez, gure udalen, kontzejuen eta kuadrillen finantzabide nagusia da berau.
Arlo hau honako EKIMEN hauen bidez sakonduko dugu:
44
• Nahikoa finantzazioa bermatzea udalentzat eta kontzejuentzat, zerga gutxiago biltzen denean bermea izateko mekanismoak ezarriz.
• Koadrilen nahikoa finantzazioa bermatzea, eskualde mailako politikak (turismoa, ingurumena, berdintasuna, kultura, ekonomia, etab.) mendekotasunik gabe garatzeko modua izan dezaten.
3. konpromisoa.- TOKIKO ERAKUNDEEN GARAPENA
Aldundiei agindutako eginkizunetako bat tokiko erakundeei laguntza teknikoa ematea da. Hauetarako partidak sartu beharko dira: azterlanak eta zerbitzuak kontratatzeko; sustapen, hedapen eta dibulgazio ekintzak kontratatzeko eta era guztietako tresnak ezartzeko, informatikaren edota kudeaketaren arlokoak nabarmenduz. Hori guztia honako EKIMEN hauek abiapuntutzat hartuta:
• Tokiko erakundeak sustatzeko eta garatzeko laguntzarako partidak igotzea.
• Landako turismoaren aldeko apustua egitea, baina Ekonomia Sustatzeko Sailaren turismoaren eta garatzen ari diren turismo arduratsuaren ildotik betiere.
• Paisajismora bideraturiko laguntza-‐programa sortzea landa-‐eremua sustatzeko osagaia den aldetik.
• Nekazaritza-‐turismoko parkeen eta ibilbideen sarea indartzea tokiko erakundeen dinamizatzaile gisa.
4. konpromisoa.- AHOLKULARITZA TOKIKO ERAKUNDEENTZAT
Aurrekontuko partidak ezartzea, Lurraldeko tokiko erakundeei laguntzeko honako EKIMEN hauen bidez:
• Batzar administratiboei aholkularitza juridikoa eta ekonomikoa emateko programa indartzea.
• Udalerri txikiek egonkortasun arazoak dituzte idazkariekin, eta askotan ez dituzte beharrezko gaikuntza eta prestakuntza. Egoera hori berrikusteko denbora behar da.
45
• Frogatuta gelditu da kuadrilla guztiek idazkari-‐kontuhartzaile bat izan behar dutela. Lurralde mailako gogoeta egin behar da gai honetan, eta egonkortasuna eman kuadrillei.
5. konpromisoa.- SUAREN PREBENTZIOA ETA ITZALTZEA
Foru Aldundiaren eskumena da suaren prebentzioaren eta itzaltzearen eta salbamenduaren arloko eskumena, eta nahitaez eman behar du zerbitzua indarreko legerian xedatu dena oinarri hartuta.
Lanerako gure lehentasunezko arloetako bat da larrialdien prebentzioan eta kudeaketan aurrera egitea eta horietan sakontzea, arabarrek arriskuen aurrean duten segurtasuna zaintzeko.
• Parke nagusirako laguntza irmoa ematea Iruña Okako Los Llanos-‐II Poligonoko zuzkidurako lursail batean; eragiketak koordinatzeko eginkizun nagusia beteko du, eta esku hartzearen jarraipenerako eta arautzeko beharrezko ekipamendua edukiko du.
• Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuen koordinazioan aurrera egitea, segurtasun handiagoa bermatze aldera.
• Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu zerbitzu publikoa denez eta agintaritza erabili behar denez, zuzenean kudeatu beharra dago.
• Kudeaketaren espezialitatea dela-‐eta, badirudi egokiagoa dela Foru Erakunde Autonomoa sortzea administrazio orokorrean txertatzea baino, betiere Jarduera Ekonomikoei eta Zerbitzu Publikoei buruzko urriaren 30eko 15/1987 Foru Arauan xedatu denari jarraituz.
6. konpromisoa.- INBERTSIOETARAKO LAGUNTZA-PROGRAMAK
Tokiko Administrazio Sailak kudeatzen dituen tresna nagusiak bildu behar dituzte tokiko erakundeek obretan eta zerbitzuetan inbertitzeko lankidetzan, zenbait baldintza bete behar dituzten laguntzen bidez.
Arabako tokiko erakundeei zerbitzu eta prestazio maila egokia ematea da helburua, proportzioz Arabako lurralde osoko bizi-‐kalitatearen mailarekin parekatzeko. Gure helburua lortzeko, ondoko arloak landuko ditugu honako EKIMEN hauen bidez:
46
• Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren araua etengabe berrikustea, azpiegitura eta ekipamendu obrak egiteko beharrezko finantzazioa lortze aldera.
• Obra Txikien laguntza-‐programa jarraitzea, legegintzaldi honetan abiarazia eta onarpen eta betearazpen maila bikaina duena.
• Auzolan-‐Veredas programa indartzea, lurraldeko auzoen arteko harremanak sustatzeko.
• Salbuespenezko jarduketetarako laguntza-‐programa berria sortzea.
7 . konpromisoa.- SOZIETATE PUBLIKOAK
Sozietateak batzeko prozesua erabateko porrota izan da eta, horregatik, besteak beste, Arabarri desagertu da, baita horrek zekarren politika ere. Honako EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Sozietate horrek ondarearen kudeaketan betetzen zuen eginkizuna
berreskuratu behar da, aurrekontu egokia emanez.
• Udalek erabakiak hartzean duten zuzeneko partaidetza berreskuratzea.
• AFAko Ondare Historikoko Zerbitzuaren, ARABARRIren eta tokiko administrazioaren arteko harreman estuagoak bideratzea.
• Arabako Uraren Agentziak ematen duen zerbitzuari dagokionez, desagertu egin dela esan behar da eta, Arabarrik ez bezala, pertsonalaren egitura zati bat galdu du.
Ur Zerbitzua berreskuratu behar dugu eta, edozelan ere, ez luke tokiko administrazioaren sailaren menpe egon behar.
• Arabako Lanak sozietate publikoari dagokionez, haren funtzionamendua,
egitura eta gizarte helburuak erabat berrikusi beharko lirateke.
8. konpromisoa.- EROSKETA ZENTRALA
Martxoaren 11n, Arabako Foru Kontratazioaren Zentralaren sorrera, eraketa eta funtzionamendua arautzeko foru dekretua onetsi zen, “haren kontratuak zentralizatu,
47
zentzuz banatu eta esleipena antolatzeko xedearekin, hala nola argindarraren hornidura, posta zerbitzuak, bulegoko materiala edo ekipamendu informatikoak”. Kontratazio zentralizatua izan lezaketen zerbitzuen eta horniduren artean, gasa edo komunikazioak eta telefonia ere aipatzen dira.
Halaber, azalpen hau eman zen: “kontratazio prozesuak preziorik hoberenarekin
ixteko beharrezko urratsak egiteko ardura duen zentral honekin bat egin dezake Arabako edozein udalek, kuadrillak, partzuergok, foru erakundek, fundaziok edo sozietate publikok”.
Gainera, foru dekretua onestean, Arabako kontzejuak aparte uztea erabaki zuen
Aldundiak.
Honako EKIMEN hau ezartzen dugu:
• Benetan baliagarria den erosketa zentrala ezartzea, non Arabako erakunde guztiek parte hartzeko modua izango duten.
48
9) NATUR INGURUNEA
Ingurumena indartzera dago bideratuta arlo honetako gure ekintza politikoa, Arabako enplegua sortzeko eta ekonomiaren iraunkortasunerako lagungarria izan daitekeen sektorea den aldetik: ekonomia eta enplegu berdea bultzatzea. Ez da garapen ekonomikorako harresia, baizik eta garapen ekonomiko iraunkorrerako bidea.
Ingurumenari buruz dugun kontzeptua ez dator bat ikuspegi teknokratikoekin;
izan ere, batzuetan ematen du ingurumenaren alde egiten dutela, baina herritarrak aintzat hartu gabe, funtsean gure Lurraldeko ingurumenari eusten dioten interpretazioetatik urrun, hots, nekazarien eta abeltzainen eta landa-‐eremuetan bizi diren pertsonen interpretazioetatik.
Iraunkortasunak izan behar du gure proposamenak garatzeko giltzarria, halako
moldez non egungo beharrak betetzeko modua izango baitugu hurrengo belaunaldien baliabideak eta posibilitateak arriskuan jarri gabe.
Ildo horretan, 5 blokeren inguruan egituratzen ditugu gure proposamenak: ura,
hondakinak, biodibertsitatea, energia eta klima-‐aldaketa, tokiko iraunkortasuna.
HAU DA PROPOSATZEN DUGUNA: 1 . konpromisoa.- URAREN ZIKLO INTEGRALA
Gure helburua Arabako Lurralde Historikoan Uraren Kudeaketa Integraleko Eredua zehaztea da. Horretarako, honako osagai hauek hartu beharko dira kontuan, besteak beste: Partzuergoen Partzuergoa, Obra eta Zerbitzuen Foru Plana, Ur Zerbitzuak berregituratzea eta Araba Uraren Agentzia.
Egungo partzuergoak indartu eta ura kudeatzeko erakundeen prestakuntza
bultzatu nahi dugu, uraren kudeaketa eraginkorrerako dimentsio handiagoarekin. Halaber, URArekin Ur Azpiegituren Esparru-‐akordioa berritzea bultzatu nahi dugu, betiere leialtasunez jokatuz eta zehazturiko jarduketak ahalbidetuz, eta nekazaritzako uraren erabilera iraunkorra sustatzea: Kudeaketa Ereduan Ureztatzailearen Bulegoa sartzea sustatuz.
Horregatik guztiagatik, honako EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Partzuergoan bilduta ez dauden tokiko erakundeak partzuergoan biltzea, Arabako Ur Planari egokituriko denborako ekintza plana zehazteko.
49
• Berariazko jarduketak: Goi Nerbioiko Araztegia, Ekialdeko Lautadako Saneamendua, Zadorrako urtegien arroaren babesa, Sobrongo Hornidura.
2. konpromisoa.- HONDAKINAK
Gure helburua lurralde kudeaketa-‐eredu bakarra, solidarioa eta homogeneoa lortzeko lan egitea da, kudeaketa integrala bermatzeko Hondakinen Partzuergoaren bidez. Horretarako, EKIMEN hauek izango dira gure abiapuntua:
• Arabako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integral berria 2017-‐2026 garatzea. Besteak beste, hauexek bilduko ditu: hondakinak kudeatzeko azpiegitura berrien beharraren azterketa, bosgarren edukiontzia hedatzea, konpostajeko ekimenak bultzatzea toki, enpresa eta familia mailan, bilketa selektiboko edukiontziak paisaian integratzeko modua sustatzea eta Gargibune sarea hobetzea.
• Hondakinen Tratamendurako Azpiegiturak berrikustea: Gardelegiko hondakindegia, Gardelegi Tratamenduko Instalazioa, Gardelegiko Hondakinen Instalazioa eta Judizko Ontzien Instalazioa.
• Hondakinen ekonomia zirkularra bultzatzea, bereziki Gardelegiko instalazioan arreta jarrita.
3. konpromisoa.- BIODIBERTSITATEA
Natur guneak balioestea, ekosistemek dakartzaten zerbitzuetan lan egitea, horiek ezagutaraztea, natur guneetako harremanen kudeaketa eta erlazioak dinamizatzea eta normalizatzea dira gure helburuak. Halaber, herritarrak biodibertsitatearen eta turismoa iraunkortasun ikuspegiarekin ustiatzeko kudeaketaren arloan sentsibilizatzearen alde egiten dugu.
Hona hemen arlo honetako gure EKIMENAK:
• Arabako Natura 2000 Sareko 26 guneen adierazpena bukatzea eta Laneko Plan Integrala ezartzea natur guneak kudeatzeko modu berriak sortzeko, eragileak kudeaketa organoetan txertatuz, betiere gune iraunkorragoak, berdinagoak eta solidarioak eraikitze aldera.
• Izki, Gorbeia, Urkiola, Aizkorri-‐Aratz eta Valderejo natur gune publikoak finkatzea.
50
• Gasteizko Mendietako natur gune publikoarekiko auzia ixtea, Gasteizko Mendi Garaien KBZren behin betiko adierazpenaren eta balizko handitzearen alde eginez.
• Natur ingurua aztertzen, ikertzen eta kudeatzen diharduten erakundeekiko lankidetza handiagoa lortzea.
• Arabako biodibertsitatea kontserbatzeko Ekintza Plana egitea.
• Arabako geodibertsitatea kontserbatzeko eta balioesteko Ekintza Plana egitea.
• Lurraldeko AZPIEGITURA BERDEEN erabilera turistikorako plana egitea udalarekin, Basquetour-‐ekin eta Ekonomi Sustapenarekin batera: EAE-‐Nafarroakoa, Eraztun Berdea, Nerbioiko Parke Lineala, Urtegiko Ibilbidea.
4. Konpromisoa.- ENERGIA ETA KLIMA-ALDAKETA
Lurraldeko energiaren iraunkortasunerako ikuspegi estrategikoa ematea da gure helburua, energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna bultzatuz eta energia berriztagarriak eta garbiak indartuz. Hona hemen arlo honetako gure EKIMENAK:
• AFAko baliabide eta eragin politiko oro erabiliko dugu Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzea galarazteko eta desegitea lortzeko.
• AFAren baliabide eta eragin politiko oro erabiliko dugu hurrengo legegintzaldian Araban gasik ez erauzteko Ur Hausturaren (Fracking-‐a) teknikaren bidez.
• Hitzarmena egituratzea HAZI, EEE eta Arabako Foru Aldundiarekin biomasa
energia lortzeko helburuarekin lortzea sustatzeko.
• Arabako Foru Aldundiko eraikinetan energia berriztagarriak ezartzeko eta erabiltzeko proiektu globala.
• Aldundiaren parke mugikorra berritzeko programa, bizikletak, motor elektrikoak eta auto hibridoak eta elektrikoak erosita.
51
5. konpromisoa.- TOKIKO IRAUNKORTASUNA
Arabako udalerri guztiak Udalsarea 21en sartzea da gure helburua, baita arlo honetako foru politika argia izatea ere. Hona hemen arlo honetako gure EKIMENAK:
• Erosketa Berdea kontzeptua ezartzea AFAko baldintza-‐plegu guztietan.
• Arabako Lurralde Historikoko Iraunkortasun Planaren beste bertsio bat ezartzea.
52
10) EUSKARA, KULTURA, KIROLA ETA
GAZTERIA
Pertsonen eta taldeen partaidetzari zor izan zaio eta zor zaio gaur egun ere Arabako kultur adierazpenaren zati handi bat, hain zuzen haien ekimenari, kontzientzia pizteari eta banakoaren eta taldearen bultzadari eta lanari esker. Hala, haien kezken eta proiektuen partaide bilakatu dira erkidegoa eta erakundeak. Kasurik gehienetan, gainera, programen garapenaren eta hasierako uneetan behintzat prozesu gehienen egunerokotasunaren ardura hartu izan duten pertsonen eta erakundeen bizkarrean izan da antolakuntzako prozesu horien pisura.
Aipaturiko kezka edo ekimen hori, berez, arabarrei datxekien balioa da
kulturaren arloan. Erakundeek ezin utz dezakete alde batera ekimena; ez hori bakarrik, bultzatu eta sustatu egin behar dute.
Une honetan, kulturaren arloan, ekintza eta ekitaldi “ezagunen” bidez egiten da
apustuen zati handi bat, hots, neurririk gabeko kontsumo erraz baterako kontrataturiko programak dira; zenbakiak eta estatistikak betetzen dituen kultura da.
Une honetan, eguneroko lana ahazteko joera dute erakundeek: kultura
geldoaren egunerokotasuna, pixkanaka finkatzekoa dena, zaletasun grinatsua duena, parte hartzekoa, hurrekoa…
Une honetan, krisia aitzakiatzat hartuta, ahaztu egin da pertsona oro gizabanako kulturala dela sustatzeko lan isila, pertsonala edo kolektiboa, ez soilik kulturaren ikusle-‐kontsumitzaile gisa.
Transkulturalitatea gorantz doa, gero eta askotarikoagoa, mestizoagoa, berritzaileagoa eta indartsuagoa den Arabako gizartean. Honako hauek lortzeko urrats irmotzat jotzen dugu transkulturalitatea: harremanetan izatea, aberastea, sinergia eta mestizajea, hibridazioa, elkarrekiko konfiantza, konpromisoa eta eragile guztien baterako erantzukizuna, Araban gero eta inklusiboagoa den kulturaren baitan.
HAU DA PROPOSATZEN DUGUNA: 1 . konpromisoa.- EUSKARA, ARABARRON HIZKUNTZA
Euskara, hizkuntza eta gizarte komunikabidea den aldetik, Arabako ondarearen
aberastasunik handienetako bat da. Euskara Arabako hizkuntza ofiziala da, eta
53
erakundeek herritarrekiko komunikazioa erraztu behar dute hizkuntza horretan ere. Ildo beretik, pixkanaka gainditzen ari da euskarak lehen zuen diglosia, eta erakundeek lagundu egin behar dute euskara gaztelaniaren maila berean berdintasun osoz erabiltzea lortu arte. Euskara maila guztietan erabiltzea sustatzea da euskararen arloko egungo erronka. Hizkuntzen bizikidetzaren alde gaude irmotasunez, Arabako gizartearen kohesiorako eta kultur adierazpenak eraikitzeko faktorea den aldetik.
Horregatik, egungoez gain, honako EKIMEN hauek proposatzen ditugu praktikan:
• Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen eta programen deialdirako pisu espezifikoa eta dirua gehitzea.
• Euskaraz egindako kultur proiektuak Sailaren ohiko deialdietan sartzeko aukera izatea, ez soilik euskarako deialdira bideratuta egon barik.
• Arabako Lurralde Historikoan euskaraz argitaraturiko gizarte komunikazioko hedabideak bultzatzea eta sustatzea.
• Euskara eremu sozioekonomikoan erabiltzeko ekintzak sustatzea. Hartara, foru erakundeak sustatzen dituen diru-‐laguntzen deialdietan euskara aintzat hartzea bultzatuko da.
• Arabako kuadrillek euskara sustatzeko planetan duten lankidetza handitzea, euskara-‐teknikarien plazak sortzeko pizgarriak emanez eta jarduerak sustatzeko planak sortuz eta programatuz.
2. konpromisoa.- KULTURA
Lurralde Historikoko kultur taldeen eta pertsonen beharrei, eskariei eta igurikapenei erantzuna emateko kulturaren aldeko apustua egiten dugu EAJ-‐PNVn.
Era berean, hurreko kultura sinesten dugu, kulturaren berotasuna, arabarron eskubidea den aldetik.
Hurreko kultura bultzatuko dugu EAJ-‐PNVn, ardatz estrategikoa eta
konpromisorako ardatza den aldetik. Banakoa bere hur-‐hurreko ingurunean bilatzen duen kulturaz ari gara, Arabako Lurraldeko edozein tokitan egonik ere, kultur ondasunen eta edukien eragile aktibo bihurtuz.
Horretarako, honako EKIMEN hauek ahalbidetuko ditugu:
54
• Kulturaren Plan Estrategikoa sortzea eta abiaraztea.
• Kultur haztegiak edo kulturarako guneak, tokiko kultur eragileen prestakuntza, ikerkuntza, sorkuntza, kultur zabalkundea eta lan partekatua eta berritzailea ahalbidetzeko Arabako Lurralde Historikoko kuadrilla guztietan. Kultur taldeak eta sorkuntza-‐eremuak harremanetan jartzeko guneak, kultur proiektu garrantzitsuagoak eta arlo anitzekoak sortzeko lankidetza eta baterako lanerako estrategikoak ezartzeko eta gehiago ikus daitezen eta eragin eta errentagarritasun handiagoak izan ditzaten. Sorkuntzako kultur sektoreentzako gune egonkorrak herri edo kuadrilla guztietan, tokiko kulturaren topagunerako, sinergietarako eta barne mailan indartzeko pizgarriak izateko. Egitarauak, ekintzak eta kultur ohiturak finkatu ahal izateko guneak, hots, kultura egonkorra. Lurralde osoko guneak, tokiko sorkuntzaren kultura amateurraren, banakoaren garapenerako lankidetzaren, tokiko gizartearen kohesioaren eta benetako kultur Auzolanaren alde. “Aisialdia” kultur denbora bihurtzeko guneak. Ondo pasatzen duten herritarrak kultura lantzen duten herritar bilakatzeko guneak. Beren kultur ahalmena hedatzeko beharrezko bitartekoak tokiko pertsonen eskura jartzeko guneak, kulturaren arloen arteko itunak sortzeko eta zeharkako kultur proiektu handiagoak landu ahal izateko.
• Legegintzaldiko kultur hitzarmenak egitea taldeekin eta epe ertaineko lana bermatzeko proiektuak, urteko balizko diru-‐laguntzaren inguruko larritasunaren menpe egon barik. Sakontzeko eta gozatzeko kultura, hur-‐hurretik betiere. Kultur kontratu edota programen bidezko hitzarmenak eta konpromisoak lau urterako.
• Kulturaren hainbat arlotako adituen edo dinamizatzaileen laguntza, tokiko taldeekin prestakuntza-‐prozesuak eta legegintzaldiko proiektuak abiarazteko moduak direnak, epe ertain eta luzerako lana bermatze aldera. Sakontzeko eta gozatzeko kultura, betiere pertsonekiko hurbiltasunetik.
• Epe luzerako lanean diharduten kultur proiektuak ikusaraztearen aldeko apustua egiten duten kuadrilla guztietan kultur lana errentagarri bihurtzeko zirkuituak eta sareak. Hala eginez gero, arrisku artistiko handiagoak har ditzakete beren gain edo hezkuntzako kultur prozesuetan har dezakete parte. Truke artistikoak, hurreko kultur mugikortasuna eta kultura Euskal Herriko lurraldeetan edo horiekiko kultura erakustea, banatzea eta errentari egitea sustatzen duten kultur zirkuituak eta sareak, barrerak hautsiz eta hurreko kulturaren zigilua daramaten kultur proiektuen inguruko elkarrekiko errekonozimendua sortuz.
55
• Kultur programa eta ekitaldi instituzionalak, edo Arabako Lurralde Historikoko erakundeen laguntza dutenak, betiere kultur sorkuntzaren eta profesionalen edo amateurren hurreko tokiko kulturaren eta kultur sorkuntzaren ageriko partaidetza badute.
• Foru administrazioek etengabe jarri behar dute arreta Ondare Historiko Artistikoan, zentzu zabalean ulertuta. Ondare hori katalogatzea, berreskuratzea, mantentzea eta etengabe balioestea ezinbesteko helburua izan behar da edozein kultur politikatan.
• Museoen foru sareak arreta berezia merezi du, fondoak mantentzeari eta handitzeari dagokionez nahiz museoei buruz eginiko programazioei dagokienez. Ildo horretan, arreta berezia jarriko dute kultura hedatzeko programek sarea sustatzeko, eta bisiten programa pixkana doakoa izateko lana egingo da.
• Añanako Gatz Haranak eta Gasteizko Andre Maria Katedralak gune erakargarri turistikoa eta kulturala izaten jarraituko dute, bai bertako balioengatik, bai haien inguruan programaturiko kultur programazioengatik. Gainera, Arabako ondare historiko artistikoak ezagutzeko eta ezagutarazteko programatzen diren kultur ibilbideen oinarria ere badira.
3. konpromisoa.- KIROLA
Gizarte, kultur eta hezkuntza arloetan herritarren bizi-‐kalitatea eta osasuna
hobetzeko lagungarria da kirola. Kirolak duen lehiakortasun faktoreaz gain, EAJ-‐PNVk, maila instituzional honetan, interesa du arabarrek elkar ezagutzeko eta haien bizikidetza indartzeko helburu nagusia duten kirol jardunak sustatu eta bultzatzeko, gizarte integratua eta integratzailea lortzeko, herritarren izaera eta ahalmena edozein direla ere.
Horretarako, honako EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Kirol Azpiegituren Plan Sektoriala idaztea eta martxan jartzea.
• Tokiko erakundeen, kirol estamentuen eta Aldundiaren arteko lankidetza sustatzea kirola egiteko planak garatzeko, bereziki eskola-‐kirolean, jolas egiteko kirolean eta emakumezkoen kirolean.
• Kirol taldeei eta eskolei laguntzea Eskola-‐kirola prestatzeko zuzeneko ardura duten pertsonen hobekuntzan eta espezializazioan.
56
• Bereziki bultzatzea emakumeen kirol jarduna maila eta adin guztietan.
• Alvide Fundazioaren kudeaketa indartzea, Arabako errendimenduko kirola garatzen laguntzeko tresna estrategikoa izan dadin.
• Legutioko estropada eremua abiaraztea.
4. konpromisoa.- GAZTERIA
Aisialdi eta kirol egitarauak izan dira bereziki eta betidanik erakundeen gazteriaren gaineko politikaren ardatza. Garai honetan, gazteengan ere izan du eragina krisi ekonomikoak, halako moldez non enpleguaren eta etxebizitzaren gaineko kezka gazteen kezka nagusia bihurtu den, enplegua eta etxebizitza funtsezkoak baitira emantzipaziorako eta bizitza autonomorako prozesuan.
Gazteek bizitza eta bizitza-‐proiektua ulertzeko duten ikuspegi ezberdin hori
ulertu behar dute erakundeek, eta horretarako, berritzaileak izan behar dute eta beren politikan zeharkakotasun handiagoz jokatu, gazteentzako politika barik gazteen politikak eginez.
Horrekin bat etorriz, gazteentzako politikak ezin ager daitezke eta ez dira agertu behar soilik atal honetan. Horrenbestez, arreta berezia jarri dugu ezarriko diren programetako enpleguaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ataletan, gazteek gizartearen eta lanaren arloan dituzten beharrak betetzeko.
Ez da nahikoa gazteentzako etorkizuna eraikitzea. Ezinbestekoa da etorkizun
hori gazteekin eraikitzea. Eurentzako jardueren plangintzan, garapenean eta ebaluazioan hartu behar dute parte gazteek, baita Foru Aldundiak gauzaturiko gainerako politiketan ere. Gazteriaren arloan, honako EKIMEN hauek proposatzen ditugu:
• Arabako Gazteen Partaidetzarako Kontseilua sortzea, erakundeak garaturiko politikak baloratzeko eta kontsultarako organoa izango dena.
• Bikaintasunean prestatzea eta berrikuntza eta ekintzailetza proiektuen garapena bultzatzeko politikak garatzea.
• Gazteak lan-‐munduan sartzeko eta enplegua eskuratzeko modua erraztea, laneko politiken gaineko informazioaren, orientazioaren eta laguntzaren bidez.