r. calvo joana aguado lab sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak...

8
KIROLAK BEHOBIA-DONOSTIA, 31.000 AURPEGIETAN BI BERRI // 7 Aralarko larreetatik herietara ardiak jaisteko unea Orendaingo Zelaieta eta Amezketako Oteiza Goikoa baserrietako lana, bertatik bertara // 4-5 LAB sindikatua kalera atera da bizi duinak aldarrikatzeko ‘Lan Duina, Bizi Duina’ lelopean kalean eman zuen eguna atzo, LABek; goizean industrialdez industrialde joan ziren kotxe karabanan eta arratsaldean Tolosako Trianguloan bildu ziren // 6 Iurreamendi egoitzako langileek elkarretaratzea egin zuten, LABen karabana handik pasa zela aprobetxatuta. R. CALVO «Ama izaten da gutxien zaindu baina behar gehien duena» JOANA AGUADO PSIKOLOGOA Ama talde bat sortu du, Tolosan, amen arteko konfiantza espazio bat sortu, eta bizipenak partekatzeko helburuz // 2 OSTEGUNA 2017/11/09 5. urtea, 766. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Upload: others

Post on 28-Jun-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: R. CALVO JOANA AGUADO LAB sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak hustuz, gainerakoak ulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen

KIROLAKBEHOBIA-DONOSTIA, 31.000 AURPEGIETAN BI BERRI// 7

Aralarko larreetatikherietara ardiakjaisteko unea Orendaingo Zelaieta eta Amezketako OteizaGoikoa baserrietako lana, bertatik bertara // 4-5

LAB sindikatuakalera atera da bizi duinakaldarrikatzeko‘Lan Duina, Bizi Duina’ lelopean kalean eman zuen eguna atzo,LABek; goizean industrialdez industrialde joan ziren kotxekarabanan eta arratsaldean Tolosako Trianguloan bildu ziren // 6

Iurreamendi egoitzako langileek elkarretaratzea egin zuten, LABen karabana handik pasa zela aprobetxatuta. R. CALVO

«Ama izaten dagutxien zaindu bainabehar gehien duena»JOANA AGUADO PSIKOLOGOA

Ama talde bat sortu du, Tolosan, amen artekokonfiantza espazio bat sortu, eta bizipenakpartekatzeko helburuz // 2

OSTEGUNA2017/11/09

5. urtea, 766. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: R. CALVO JOANA AGUADO LAB sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak hustuz, gainerakoak ulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen

Itzea Urkizu Arsuaga

Amatasunaz eta amatasunetikaritzeko espazio berri bat sortu daTolosan, Joana Aguadoren (Tolo-sa, 1981) eskutik. Psikologoa da,eta Lasai psikoterapia zentroan ar-duradunetako bat da. Bertan an-tolatu izan dituen emakume tal-deetan sortu zitzaion amei begira-ko egitasmo hau martxan jartzekoideia.Psikoterapia eta meditazioalantzen dituzue. Bikote onaosatzen al dute bi diziplinek?Bai, oso osagarriak dira. Psikotera-piaren helburua, berez, zorionta-suna lortzeko ditugun oztopoakgainditzea da; jabetzea eta kontu-hartzea lantzen ditugu, meditazioterapeutikoan bezalaxe. Oro har, jendeak zergatikjotzen du zuengana?Esango nuke, zorionez, tabu askopuskatu ditugula, eta gizarteakonturatu dela, psikoterapia bathasteko ez dela psikopatologia batizan behar. Bizitzan denok izatenditugu arazoak eta, momentu ja-kin batean, guztioi datorkiguondo laguntza: krisi garai bat, mo-mentu txar bat edo, besterik gabe,garapen pertsonalean sakontzekogogoa. Horrela, banaketak, do-luak, antsietatea, estresa nahiz au-toestimu arazoak izan ohi dirahona bertaratzeko arrazoi nagu-siak. Psikologoa zara ikasketaz.Zergatik erabaki zenuen bidehori hartzea?Beti gustuko izan dut jendearenhistoriak entzutea, eta intimitatehorretan beti sentitu izan naiz ero-so. Mundu horrek interesa piztenzidan, baina, egia esan, hautua ezzen erabat kontzientea izan;behin bide horretan sartu eta au-toezagutza prozesu bati ekin nio-nean, ikusi nuen hori zela nik nahinuena. Ama talde bat sortzear zara.Nolatan?Kontsultan urteak daramatzatemakume taldeekin lanean. Kon-fiantza eta babes giroa sortzen

iruditzen zaizkidala, noski, etabaita aita taldeak ere; oso beha-rrezkoak dira. Badira aita taldeak,eta oso interesgarria litzateke To-losan aita talde bat sortzea. Harrera ona izan du zuredeialdiak?Bai, harrera ona izan du. Edoski-tze taldeak, guraso taldeak eta gu-raso eskolak badira hemen, bainaez dago amentzako espaziorik;zerbait berria da. Horrela, jendearioso ideia ona iruditu zaio, eta ba-dirudi interesa piztu duela. Zein behar dituzte 2017. urtekoamek?Gaur egungo gizarte indibidualis-tak amatasuna bakardadean bizi-tzera bultzatzen gaitu askotan.Horregatik, ama askok beharrasentitzen dute beren bizipenakbeste ama batzuekin partekatze-

saiatzen gara, eta emakumeongarapen pertsonala eta emakumeizateko moduak lantzen ditugu,barruak hustuz, gainerakoakulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen tal-de horietan parte hartzen zutenamek antzeko beharrak zituztela;amatasunak pizten zizkien senti-mendu eta buruhauste horiekbeste ama batzuekin partekatzeabehar zuten. Gero ama izan nin-tzen, eta behar horiek argiago iku-si nituen, beraz, ama talde bat

osatzeko ideiarekin lankideenga-na eta beste profesional batzuen-gana jo nuen. Gero eta ama taldegehiago sortzen ari dira, eta osoemaitza onak ematen dituzte, be-raz, argi ikusi nuen: ama talde batTolosan. Zergatik ama taldea eta ezguraso taldea?Kontuan hartu behar dira amakjasaten dituen aldaketa guztiak:haurdunaldia, erditzea, edoski-tzea, aldaketa fisikoak, hormona-lak, emozionalak, psikologikoak,profesionalak, harremanei dagoz-kienak,... Lehenengo lotura hori,gainera, amaren eta haurraren ar-tekoa izaten da. Askotan, ama iza-ten da gutxien zaintzen dena, bai-na zaintzeko behar gehien duena.Dena den, esan beharra daukatguraso taldeak oso interesgarriak

ko. Izan ere, amatasunaren etahezkuntzaren inguruan dagoeninformazio guztia kontuan hartuzgero, segurtasun falta ere areagotuegiten da. Askotan, liburuek dio-tena alde batera utzi, eta amarenbarruko ahotsari indar handiagoaematea da bidea. Gizarteak urrun-du egin gaitu gure senagandik, etaamatasuna sena da. Gehiegi teorizatzen al daamatasunari buruz?Egia da teoria oso onak daudela,eta baita liburu zoragarriak ere.Baina, kontua da milaka teoria etaliburu daudela, zer egin behar deneta zer egin behar ez den esanez;bukaezina da informazioa. Denokonena nahi dugu gure seme-ala-bentzat eta, orduan, tranpa horre-tan erortzen gara. Zein da teoriaonena? Zeini jarraitu behar zaio?Eta, horrez gain, pediatrak, ema-ginak, psikologoak, amonak edoamaginarrebak esaten duena sar-tzen da jokoan. Barruak esatenduenarekin bat egiten duen teoriaaukeratu behar da. Amatasuna auzitan jartzendela uste duzu?Bai, errealitate bat da. Amatasu-narekiko mundu guztiak du iritzipropio bat, eta mundu guztiakdaki zer den ona edo txarra. Baina,askotan, iritzi horiek osatzerako-an, ez ditugu ikusten erabakienatzeko arrazoiak: biberoia edo bu-larra ematea, haurra besotan askoeta gutxi edukitzea,... Muturrekokasuak salbu, ez dago ama oniketa ama txarrik, eta ez dago amata-suna gauzatzeko modu bakar bat.Bakoitzak bere amatasunaz goza-tzeko eskubide osoa du. Nola aldatu dira amenbeharrak denborarekin?Beharrak guztiz aldatu dira, fami-lien errealiteatea eta gizartea era-bat aldatu direlako. Historikoki,hainbat belaunalditako emaku-meak elkarren ondoan bizi izandira, eta haurren hezkuntza elkar-laneko proiektu bat izan da. Gauregun, aldiz, familiak txikiagoakdira, oro har, eta amak, aitak etaseme-alabek bakarrik osatzen di-tuzte familia asko. Horrek ekarridu, esaterako, familietako arazoaketxeko atetik barrura bakarrikkonpontzeko joera. Hortaz, asko-tan, aiton-amonak, anai-arrebakedo lagunak urrun daude nola-bait, eta ez fisikoki bakarrik; amaasko bakarrik senti daitezke.

I. URKIZU

«Gizarte indibidualistakamatasuna bakardadeanbizitzera bultzatzen gaitu»JOANA AGUADOPSIKOLOGOAEmakume taldeekin lanean hasi zen, eta hango hizketaldiek amatalde bat sortzeko giltza eskaini diote; amatasuna bizitzeko egonlitezkeen modu guztiak zilegitzat joz, psikologoak uste du ameksenari jarraitzen berrikasi behar dutela.

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko azaroaren 9a

Lan eskaintzak

Bulegoko langilea.Logikaline enpre-sak lanaldi osoko lanpostu bat eskain-tzen du, Abaltzisketan. Office, meka-nografia, euskara eta gaztelera men-peratzea beharrezkoa. Bidali

curriculuma [email protected] taberna batekzerbitzaria behar du astean 16 orduzlan egiteko. Bidali curriculuma [email protected].

IRAGARKI LABURRAK

Page 3: R. CALVO JOANA AGUADO LAB sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak hustuz, gainerakoak ulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen

Clown tailerra egingodute Asvineneanazaroaren 25 eta 26anADUNA // Izen emateak [email protected] 606 22 64 86 telefonoanegin beharko dira. Maite Gebara,aktore, pailazo eta clown irakas-leak emango du tailerra. Ez dabeharrezkoa izango aurrez espe-rientzia edukitzea eta parte har-tzaileek sudur gorria eta arropaerosoa eraman beharko dituzte.Begirada, jolasa, entzutea, emo-zioen kudeaketa eta konplizita-tea bezalako gaiak landuko dira.

Errigorako saskiakeskuratzeko aukeraAdunako UztartzanADUNA // Nafarroa hegoaldeanekoiztutako produktuak erosizeuskarari bultzada emateko au-kera izango da. Uztartzan azaro-aren 14ra bitartean eskuratuahal izango dira kutxak. 2018anhelburua zubigintzan eragiteada. Kutxa beltzaeta Kutxa txu-ria izango dira salgai, 50 euroan.Ordainketa kutxa jasotzen denegunean eskuz egingo da eta te-lefonoz jakinaraziko da banake-ta noiz eta nola egingo den.

‘Gipuzkoa argitu’programaren barruandoako bi tailerZIZURKIL // Aldundiko Inguru-men eta Obra Hidraulikoetarakodepartamentuak, udalarekin el-karlanean, elektrizitate kontsu-moari buruzko datua ezagutze-ko eskubidea praktikan jarri etahortik abiatuz erabaki egokiakhartzeko balio duen doako taile-rra antolatu du. Bi saio izangodira Zizurkilen, azaroaren 14anPlazida Otañoko balioanitzekogelan 19:00etan eta azaroaren15ean, udaletxean 20:00etan.

Dantza-soka egunazgogoeta egiteko bilera,hilaren 14anANOETA // Udaletxean bildukodira herritarrak gogoeta egiteko,19:00etatik aurrera. Hogeita ha-mar urtez galduta egon zen festahau 2003. urtean berreskuratuzuten arte. Kalderero egunarenbueltan antolatu izan da urteroeta 2016an dataz aldatu zuten.Apirilean ospatu zuten iaz. Jaiegun honen inguruan hausnar-keta egiteko bilerara gonbidatudituzte herritar guztiak Anoeta-ko Udaletik.

IKASGELAK AUZOLANEAN MARGOTU DITUZTEUrriaren 28 eta 29an 35 guraso elkartu ziren Pedro MariOtaño eskolan ikasgelak auzolanean margotzeko. Onbu gu-raso elkarteak nabarmendu duenez, «HHn, Sopuertako La-baluga ikastetxeko hezitzaileak bidelagun hartuta, proiektuberri bat jarri da martxan. Beraien esperientziatik abiatuta,gure eskolan egiten dugun hori hobetzen lagunduko digute».

Herriko landaeta baso lurrenazterketa jarridute martxanAnoetako Udalak, Tolomendi landagarapen elkartearekin elkarlaneanabiatu du prozesua eta dagoenekoegina du lehen bilera baserritarrekin

Jon Miranda Anoeta

Landa eta baso lurren azterketaegiteko prozesu luzea du aurre-tik Anoetako Udalak eta lehenfasean, banakako elkarrizketeiheldu nahi die. Tolomendi elkar-tearekin hitzarmena sinatuta,Maddi Sarasola teknikaria ardu-ratuko da prozesua dinamizatze-az. Hasteko, baserritarrei, lur-ja-beei eta lur-jabe ez izanagatik lurhorien erabiltzaile direnei aur-keztu zitzaien proiektua urria-ren 24an. Dozena bat lagun el-kartu ziren bileran. Peio Estanga alkatearen hitze-

tan, udal taldean badago kezkagai honekiko: «Aspalditik jarrinahi genuen kontu hau mahaigainean, eta behingoz heldu dio-gu. Guretzako lehentasunezkogai bat da». Hemendik aurrera,lehen sektoreaz duten iritzia bil-du eta baserritar bakoitzarenerrealitatea ezagutuko dute. «Ezda berdina Sarobe baserriak biziduen egoera edo Asteasun egonarren Anoetako lur asko kudea-tzen dituen Zabal-Errekondoko-ek dutena. Guztiekin, mapa batosatu nahiko genuke».

Egon daitezkeen mesfidan-tzak gainditu eta adostuta eginnahi luke bidea Anoetako Uda-lak. Gainera, landa nahiz basoingurunearen egoeraren inguru-ko hausnarketa herritarrekinpartekatu nahi dute, guztien ar-tean aurrera begirako pausoakerabakitzeko. Estangaren uste-tan, «herritarrekin, saltoki, ta-berna eta jatetxeekin ere eginnahi dugu lanketa. Kaletarrokbaserritarrek egiten duten lanazkontziente izan eta gure gizarte-an betetzen duten funtzioa balo-ratzen jakin behar dugu».Landa ingurunearen eralda-

keta zuzenean dago lotuta gizar-te ohituren aldaketarekin. Beraz,«herritarrok bertako elikagaienkontsumitzaile edo natur ingu-runearen onuradun gisa» zeresa-na dugula uste du alkateak. He-rri guneetatik aparte dagoen lan-da eremuaren aberastasuneanjarri du arreta: «Ez gara jabetzeninguruan dugun altxorraz eta es-kualde honek duen ondare na-gusienetako bat da». Guzti horren inguruan haus-

nartu nahi dute, printzipioz, ur-tebete iraungo duen prozesuan.

«Ez dugu tiraderan gordetzekotxosten bat egin nahi», esan dualkateak, «prozesu dinamikoaizatea nahi dugu eta udalak be-harrezko baliabideak jarriko dituhorretarako».

PROZESU GEHIAGO MARTXANIndartsu hasi dute, bestalde,euskararen inguruan hausnar-keta egiteko prozesua Anoetan.Larunbatean, azaroaren 4anegin zuten herritarrekin lehensaioa. Guztira 26 lagunek hartuzuten parte. Saioaren hasieranSoziolinguistikari lotutako azal-pen teorikoa eman zuen Uema-ko Goizane Aranak, Euskal He-rriko zein Anoetako euskararenbilakaera hobeto ulertzeko. On-doren, bertaratutako herritarrakizan ziren protagonista. Hainbatdinamiken bidez, herriko egoe-raren diagnostikoa egin zuten;inguruan topatzen diren indar-gune eta ahulgune nagusiakidentifikatu zituzten, eta horre-kin, euskaldunen eguneroko bi-zitzan aurki daitezkeen egoerengaineko diagnostikoa egin zu-ten. Bigarren saioa azaroaren18an egingo da, 10:30ean eta bes-te galdera batzuen erantzuna bi-latzen saiatuko dira: «Zer eginbeharko litzateke euskararenerabilera areagotzeko? Eta gukzer egin dezakegu?».Bestalde, Farapi kooperatiba-

ren laguntzaz, herriko festak pa-rekideak izateko helburuarekinparte hartze prozesua ere amaie-rara iristen ari da. «Helburua,irizpide batzuk finkatzea da»,esan du Estangak. Festen aurre-tik antolatu zuten lehen bileraeta Korputsetan behaketa eginondoren, uztailean egin zutenbigarrena. Udazkenean egin di-ren azken bi saioekin finkatukodituzte irizpideak. «Gerora, sexueraso kasuetarako protokoloa ze-haztu nahiko genuke», aipatu dualkateak.

EH BILDUREN KRITIKAHerritarrekin batera egiten arida bidea udal gobernu taldea etaibilbide horretan oposizioarenlaguntza falta sumatzen du Ano-etako EH Bilduk. «Ez ona eta eztatxarra ere, oposizioarekin harre-man gutxi dugu, edo bat ere ez »,dio Estangak. EAJk lau ordezka-ri ditu udalbatzan. EH Bildurenesanetan, «horietako bi desager-tuta daude, ez dira ez batzar etaezta batzordetara agertzen. Azal-tzen diren kasuetan ere ez duteproposamen zehatzik aurkez-ten. Argi utzi nahi dugu batzordeezberdinetako gaiak eztabaida-tzeko eta lantzeko jarrerarekinjarraitzen dugula», esan du Ano-etako EH Bilduk.

Anoetako herrigunearen ikuspegia, landa eremutik begiratuta. J. MIRANDA

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko azaroaren 9a

Page 4: R. CALVO JOANA AGUADO LAB sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak hustuz, gainerakoak ulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen

Menditik etxeraAralarko larreetatik ardiak ekartzeko garaia iritsi da; Orendaingo Zelaieta eta Amezketako

Oteiza Goikoa baserrietako artzainek mendiko larreen garrantzia nabarmendu dute

Imanol Garcia Landa

Orendaingo Zelaieta baserrikoMaider Murua eta Joxe AntonioGarmendia senar-emazteak ar-tzainak dira, eta azken honenanaia Joan Marirekin batera Ze-laieta gazta ekoizten dute. Biborda dituzte Aralarren, Esnau-rreta eta Kobaurre izenekoak, etamendira igotzen dituzte ardiakmaiatzetik azarora. «Udaberrianaurrena lehor samarra zegoen,jana justu samar izan genuen,baina gero euri pixka bat eginzuen eta nahiko ondo joan dauda», esan du Joxe Antonio Gar-mendiak. Belarrarentzat euria«maiz antzean» egin behar dueladiote. «Aurten maiatza nahikolehorra izan da eta belarra gutxisamar zegoen. Gero euria eginzuen eta mendia ondo jarri zenSan Juan inguru horretan». Haz-ten den belarrarekin moldatubehar izaten dute mendian ar-diek: «Ez badago belarrik, ardiekgutxiago janda egin behar dioteaurre. Eguraldiaren menpe gau-de guztiz».Amezketako Oteiza Goikoa ba-

serriko Jon Ander Goñi eta Ain-hoa Zuriarrain senar-emazte ar-tzainak gustura daude uda nolajoan den ikusita. Zotaleta bordadute beraiek Aralarren, eta base-rriaren izen bereko gazta egitendute. Goñik azaldu duenez,«aurtengo uda ona izan da, etaardiak oso ondo datoz menditik.San Pedro Eguna arte eguraldiona izan zen, eta gero uztaileaneta abuztuan mendian hotz etalaino dezente izan da, baina ar-diak ondo ibili dira». Ardiak mendietako larreetatik

baserrira eramateko prozesuapixkana egiten dutela dio Mu-ruak: «Aurrena behera ekartzenditugu umea egin behar dute-nak. Mendian elkartzen dituguardi guztiak eta ikusten dituguume egiteko zein dauden, eta ho-riek behera jaisten ditugu. Geroikusten joaten gara, astero, zeinari diren aurreratzen umea egi-teko eta horiek jaisten». Urteroprozesu berdina egiten dute.«Badaude artzain batzuk denakbatera jaisten dituztenak. Horibizi zaren lekuaren arabera ereizaten da», gaineratu du Mu-

ruak. «Gu menditik gertu gaude-nez, errazago egiten zaigu. Bainaartzain batzuek kamioian era-man behar izaten dituzte eta ho-riek denak batera eramaten di-tuzte». Aralarretik jaisterakoanlehenengo pausoa Larraitzera

eramatea izaten da Zelaietako-entzat. Ondoren Abaltzisketara,eta azkenik etxera, Orendainera.Eguraldiaren arabera zehaztendute noiz eramango dituztenardi guztiak etxera, baina nor-malean azkenak San Martin in-

guruan eramaten dituzte etaaurten ere horrela egingo dute. Ardiak Aralarrera igo eta baita

behera jaisteko ere oinez egitendute bidea Zelaietakoek zeinOteiza Goikoakoek. Amezketa-rrek larunbatean eraman zituz-

ten etxera azken ardiak. «Umeahartuta dauden ardiak lehenagojaisten ditugu. Urtebeteko bildo-tsak ere lehenago ekartzen ditu-gu, pixka bat indartzeko eta ne-gua errazago pasatzeko», esandu Goñik. «Gero sailkatzea toka-tzen da, ume egiteko daudenakbarruan izan eta jana gehiagoeman, eta atzeratuago dutenakbaserri inguruko larreetara era-man. Oraindik beste hilabetezlarrean ibili daitezke».

EGUNERO BI ALDIZ JEZTENMaiatzaren 1etik aurrera larrera-tu daiteke ganadua Aralarrera,baina abeltzain eta artzain guz-tiek ez dute hasierako data ho-rretan eramaten. Zelaieta base-rrikoek normalean maiatzarenbukaeran igotzen dituzte ardiaketa aurten ere horrela egin dute.«Ekaina guztian zehar jezten di-tugu ardiak eta gazta egitendugu. Gero antzutu egiten diraardiak eta denok egiten dugudeskantsua, ardiek eta artzai-nek», esan du Muruak. OteizaGoikoakoak maiatza erdialderaantzuak ziren ardiekin igo zireneta jeztekoekin ekainaren 10ean.25 egunez aritu ziren mendianjezten. Artzain bakoitzak bere borda

du eta bere larreak ardientzako.Ardiak jetzi eta gaztak egiten ari-tzen diren hilabete inguru horibertako bordetan pasa ohi dute.Hain justu, ardiak mendian iza-ten dituzteneko lan karga han-diena hasierako hori izaten da,ardiak jezten direnean. Zuria-rrainek azaldu duenez, «jezteko-ak aparte mantentzen ditugugure txabolaren eremutan, bestemartxa bat dutelako. Goizeantxabolara ekarri behar dituzu, je-tzi, gero berriz bidali, eta geroarratsaldean berriz eraman txa-bola ingurura eta berriro jetzi». Eguna lotua izaten dutela dio

Goñik: «Eguraldi ona egitenbadu, dena oso polita dago, bai-na lainoa, euria eta eguraldi txa-rra dagoenean, aldatu egiten dapanorama». Ardi guztiak jeztekoanaiaren laguntza izaten du, etagazta ere egunean bitan egitendutela dio: «Batzuek badute ge-neradorea esnea hoztu eta gerogazta egunean behin egiteko,

Jon Ander Goñi eta Ainhoa Zuriarrain, bere baserriaren inguruan, Aralar mendikatea, aztean, urrunean dutela. I.G.L.

04 ALEGIALDEA EKONOMIA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko azaroaren 9a

Zotaleta bordatik dagoen ikuspegia; ingurune horretan egoten da Oteiza Goikoa baserriko artaldea. ATARIA

Page 5: R. CALVO JOANA AGUADO LAB sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak hustuz, gainerakoak ulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen

dio Garmendiak: «Lana ez da bu-katzen. Belarra egin, itxiturakberritu, ongarriak atera... betidago lana». Zuriarrrainek gaztekematen duten lana ekartzen dugogora: «Gaztak hozgailuan dau-de eta mimatu egin behar ditu-zu. Salmentak ere segitu behardu, jendea etortzen da eta horiekere artatu behar dira». Behin ardiak etxeratzen dire-

nean, erditzeen garaia iristen da.«Arkumeak kentzen dira eta ho-rien amak jezten hasten gara etagazta egiten hasten gara», esandu Muruak. Abenduan-edo has-ten dira eta ekaina bitarte jarrai-tzen dute jezten eta gazta egiten,maiatza arte etxean eta gero Ara-larren. Erditze garaia «gogorra»izaten dela dio Goñik: «Ume egi-teko dauden ardiei begiratu be-har zaie gauez eta egunez. Gaue-an bi orduz behin jaikitzen garaikusteko nola doazen, eta erdi-tzea ondo tokatzen bada ondo,baina batzuetan txarrak ere to-katzen dira. Beraz, gaupasa ba-tzuk ere izaten dira». Aralarrera eramatea ardien-

tzako onuragarria dela diote bibaserrietakoek. Muruak dio be-hean ez direla garbitzen: «Be-raien osasunarentzako hobea daudan Aralarrera joatea. Ardiekbadakite noiz iristen den joatekogaraia eta gustura doaz». Goñikgaineratu du ardiak «hemen be-hean biriketatik izorratu» egitendirela. «Mendian, altura horie-tan, ardia saneatu egiten da, etaartzaina bera ere lasaitu egitenda ardiak ondo ikusitakoan». Aralarrek beste askatasun bat

ematen diela dio Muruak: «Hanbeste era batera bizi gara, natu-ran erabat. Beste bizimodu batda. Goizeko eta iluntzeko jeztekoobligazio hori ez dugunean denaaldatzen da». Zuriarrainek gai-neratu duenez, «nekazaritzatikbizi garen gehienok naturarekinzerikusi handia dugu. Naturaikuskatu behar dugu, animaliekere naturarekin harremana duteeta guk hor ere atentzio bat izanbehar dugu. Denak azken fineanlotura bat du». Aralarrek artzainentzat «asko

suposatzen» duela dio Zuriarrai-nek: «Ikerketak eginak daude,ardiei bizia luzatzen zaiela azal-duz eta biriketatik-eta osasunahobea izaten dutela». Bestalde,baserriaren inguruko belardiakzaintzeko eta maneiatzeko ereaukera ematen duela nabarmen-du du ardiak Aralarren daudenbitartean. Bere aldetik, Muruakuste duenez, «ganaduak mendiabehar du saneatzeko eta men-diak ganadua behar du garbiegoteko».

baina guk ez, eta, beraz, jetzi etasegituan gatzagia eman eta gaztaegin behar izaten dugu». Lanaldiluzea izaten dela dio. Iluntzeanordubatak arte-edo egon daitez-ke lanean, eta gero goizean bosteta erdiak aldera martxan jarriardien bila joan eta berriro jezte-ko. Bordetara joan-etorriak egite-

ko Zelaietakoak Esnaurretarakotxez joan daitezke, eta Goros-kintxuko pista egin zenetik baitaKobaurreraino ere. «Aukera iza-tea bi bordetara kotxez iristekomesede handia da gero lanerako.Bizi kalitatea da guretzat», esandu Muruak. Oteiza GoikoakoakAriñateraino autoz joaten diraeta gero oinez 30-40 minutukobidea dute bere bordaraino.«Bordara eraman behar duguna,

materiala eta jana, zaldiekin etasaskiekin eraman behar izatendugu», esan du Zuriarrainek.«Bordaraino autoz iritsiko bagi-na asko aldatuko litzateke gure-tzat bizi kalitatea».

ORAIN, ERDITZEEN GARAIAMuruak dioenez, ardiek badaki-te noraino den beraiei dagokieneremua Aralarren. «Ardiei beregaraian erakusten zaie nondiknora ibili daitezkeen, eta ikasitaizaten dute. Gutxi gorabeheramugara iristen direnean, bueltaematen dute». Ardiak Aralarrendauden bitartean baserriko la-nak ere berdin egin behar direla

EKONOMIA ALEGIALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko azaroaren 9a

«Ez badago belarrik;ardiek gutxiago jandaegin behar diote aurre;eguraldiaren menpegaude guztiz»JOXE ANTONIO GARMENDIAARTZAINA

«Ardien osasunerakohobea da udanAralarrera joatea;badakite garaia noizden eta gustura doaz»MAIDER MURUAARTZAINA

«Nekazaritzatik bizigaren gehienoknaturarekin zerikusihandia dugu; denaklotura bat du»AINHOA ZURIARRAINARTZAINA

«Mendian, alturahorietan, ardiasaneatu egiten da, etaartzaina lasaitu ardiakondo ikusitakoan»JON ANDER GOÑIARTZAINA

Joxe Antonio Garmendia eta Maider Murua, Abaltzisketa eta Larraitz arteko larreetan. I.G.L.

Joxe Antonio Garmendia, ardiak larre batzuetatik bestera mugitzen, Abaltzisketa inguruan. I.G.L.

Page 6: R. CALVO JOANA AGUADO LAB sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak hustuz, gainerakoak ulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen

Berdintasuna sustatzekoekintzak lagunduko dituzteErredakzioa Ibarra

Ibarrako Udalak emakumeen etagizonen arteko berdintasunabultzatzeko helburua duten ira-bazi-asmorik gabeko elkarte etataldeei diru laguntzak ematekooinarriak onartu ditu. Informa-zio guztia zein eskaera orria uda-laren webgunean dago eskura-garri. Diru laguntzak emateko publi-

zitatea, objektibotasuna, gar-dentasuna, berdintasuna eta

diskriminazio eza printzipioakizango dituzte kontuan. Diru la-guntzen zenbatekoa 3.000 euro-koa da eta parekidetasuna susta-tuko duten ildo eta programaklagundu nahi dituztela esan duudalak. Horiek horrela, emakumeen

eta gizonen berdintasuna bul-tzatzen duten jarduera eta pro-gramak garatu nahi dituztenekeskatu ditzateke laguntzak, baiurteko programa bat garatzekoeta baita jarduera zehatzak anto-

latzeko ere. Diru laguntzak Iba-rran egoitza edo ordezkaritzairaunkorra duten irabazi asmo-rik gabeko erakunde juridikoekeskatu ahal dituzte. Diru laguntza jasoz gero, onu-

radunek diru laguntzak ematekoaurkeztuko proiektua bete be-harko dute eta hizkuntza irizpi-deak ere bete beharko dituzte.Hau da, Ibarrako udalean etaudalerrian euskararen erabileranormalizatzeko indarrean dago-en araudia bete beharko dute.

Testamentu etaseniparteeiburuzko hitzaldiaErredakzioa Berrobi

Berrobi Bizia ekimenaren ba-rruan, testamentu eta seniparte-ei buruzko hitzaldia antolatudute azaroaren 15erako. Mari Paz Casado abokatuak

emango du eta zein testamentumota dauden, testamentua egi-tea derrigorrezkoa ote den eta ja-sotako seniparteari uko egin be-

har ote zaion argituko du, beste-ak beste. Era berean, egindako testa-

mentuak ondo dauden ala ezazalduko du. Hitzaldia17:00etan izango da udal aretonagusian eta doan bada ere, au-rrez izena ematea komeni da.www.berrobibizia.euswebgune-an egin daiteke edota 943 68 3294 telefono zenbakira deituta.

Lan duin batek, bizi duinbat bermatzenduelakoLAB sindikatua eskualdeko hainbatindustrialdetan egon zen atzo, urrianabiarazitako ekimen ibiltariaren barruan;arratsaldean informazio gune bat jarri zuten

Rebeka Calvo Tolosa

Tolosako Usabaldik atera zenatzo, LAB sindikatuak antolatu-tako kotxe karabana. Lan Duina,Bizi Duina ekimen ibiltaria es-kualdez eskualde dabil azken as-teetan, eta Tolosaldeko txandaizan zen atzo. Goizean indus-trialde bat baino gehiagotan izanziren lan duina edukitzeak, bizi-tza duin bat bermatzen duelaazaltzeko. Ideia horri lotuta

hainbat eskaera egin zituzten bi-sitatutako industrialdeetan.Usabalen aparteko lan orduakegitearen kontra azaldu ziren,Lizartzako Casa Ezeizan 35 ordu-ko eta 1.200 euroko lanaldia al-darrikatu zuten, Apatta Errekanlan osasunaren alde egin zuten,Asuncion klinikan hitzarmenduina eskatu zuten eta Tolosanzehar ere ibili ziren lan duina etabizi duina eskatuz. Iurreamen-din ere egon ziren, bertako langi-

leen borrokarekin bat eginaz.Izan ere, Iurreamendiko langile-ak mobilizazio eta protesta batbaino gehiago egiten ari dira.Egoitza KABIA erakundera es-kualdatzen ari direla azaldu zu-ten orain gutxi, eta horri lotutalanpostuak «nahieran» aldatzenari direla salatu zuten. Gizartezerbitzuen legeari lotuta ari diraaldatzen udal egoitzen kudeake-

ta ereduak eta ondorioz, Iurrea-mendi egoitzaren gidaritza Gi-puzkoako Foru Aldundiak har-tuko du epe laburren. Horrekkezkatu ditu langileak, ez baita-kite euren lan baldintzetan nolaeragingo duen. Egoitzako udallangileek Tolosako Udalari eska-tu diote lanpostu aldaketak ber-tan behera uzteko, eta LABenauto karabana probestuta egoi-

tza parean egindako elkarretara-tzean informazio eza salatu zu-ten, beste behin. «Ez dakigu zergertatuko den gure lanpostue-kin, informazioa nahi dugu, bai-na ez digute ezer esaten», esanzuten. «Udal langileak gara ba-tzuk eta gure etorkizunak kezka-tzen gaitu, noski, baina baitagure lankide askorena, behin-behinekoak dira, azpikontratenbidez, eta euren etorkizuna erekezkatzen gaitu», gaineratu zu-ten.LAB sindikatuaren ekimen

ibiltariak arratsaldean ere izanzuen jarraipena. Tolosako Zer-kausian informazio gunea jarrizuten eta bertan izan ziren ere,hainbat gazte eta pentsio duinenaldeko elkarteko zein TOPAkokideak ere. Jendea gerturatu eta euren lan

egoeraren inguruan zituzten za-lantzak argitzea zen helburua,eta bat baino gehiago gerturatuzen aukera aprobetxatzeko. Horieta gero sindikatu abertzalekopolitika sozialetako idazkariak,Bea Martxuetak, hitzaldia eskai-ni zuen.

Iurreamendiko langileei babesa azaldu nahi izan zieten atzoko karabanan. R. C.

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko azaroaren 9a

Page 7: R. CALVO JOANA AGUADO LAB sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak hustuz, gainerakoak ulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen

Behobia-Donostia, lehen aldizTren zerbitzuekin egokitzeko lasterketa herrikoiko irteerak 15 minutu atzeratu dituzte; gurpildunaulkidunak 09:45ean aterako dira, irristakakoak 09:50ean eta lehen korrikalariak 10:15ean.

Asier Imaz Tolosa

I gandean 31.000 parte har-tzaile espero dituzte Beho-bia-Donostian. 31.000aurpegi. Horietatik bi To-losakoak izango dira: UnaiAltuna eta Aitzol Mendi-

zabal. Lehena saskibaloi jokala-ria da; bigarrena futbolean ari-tzen da. Aurtengoa izango dute lehen

aldia, orain arte ezin zutelakoparte hartu. Ez da izan gogo fal-tagatik, adinagatik baizik. Altu-na eta Mendizabal 2001ean jaio-ak dira, 16 urte dituzte, beraz.Muga hortxe jarria du lasterketaherrikoiaren antolakuntzak. «Iazgure lagun batek egin zuen, za-harragoa zenak. Aita ikustera erejoan izan naiz, eta korri egitekogogoa sartzen zaizu han begirazaudela. Aurten, 16 urterekin, 20kilometroak egiteko gaitasunaikusten diodanez nire buruari,animatu egin naiz. Aitzoli ea ni-rekin egin nahi zuen galdetunion, eta baietz esan zidanez,biok egingo dugu», dio Unai Al-tunak. Aitzol Mendizabalek hasieran

ezetz erantzun zion, baina ondo-ren baietz. «Futbolarekin nahi-koa ez al duzu?», entzunagatiklarunbatean korrika ibiltzekoprest dago Mendizabal: «Ekaine-an esan zidan Unaik, eta orduanhasi ginen prestatzen. 20 kilo-metroko lasterketarik ez dutegin, baina bai 8 kilometrokokrosa. Ondo sentitu nintzen».Prestaketa lana Unai Altunarenaitaren gidaritzapean egin dute:«Berazubin, astean behin, laster-

keta erritmoa lantzen aritu gara.Gero, aldapak landu ditugu, pix-ka bat indartzeko». Horri saski-baloi eta futbol entrenamen-duak gehitu behar zaizkio. Azke-nean, asteko bost egunetanorduak sartu dituzte, eta noski,asteburuetako partidak ere hordaude. Fisikoki ondo daude, eta 16 ur-

terekin hobeto. Horregatik, hel-burua jartzerako garaian ausarthitz egiten dute: «Proba gogorradela badakigu, aldapa horiekmin egiten dutelako. Prestatutaikusten gara, ordea, eta ordubeteeta 30 minutu inguru horretan

ibiltzea izango da helburua.Erritmoa markatuta joango gara,eta posible ikusten dugu denbo-ra hori».Irteera 16. multzoan hartuko

dute. Lehen urtea izanik ohikoada azkenekoekin ateratzea. Guz-tira 18 multzo izango dira igan-dean. «Hasieran erritmoa har-tzea ez da erraza izango, jendeasko egongo delako. Jendeariaurrea hartu eta gure lekua bila-tzen saiatuko gara, gure neu-rrian korri egiteko», dio Altunak.Biek argi dutena zera da; laster-keta elkarrekin egin nahi dutela.«Elkarrekin hasiko gara eta ho-

rrela bukatu nahi dugu. Laster-keta hasi eta ez da bakoitza berealdetik joango. Elkarrekin pres-tatu dugu eta elkarrekin eginnahi dugu». Parte hartzaile guztiak bezala,

azken egun hauetan eguraldiaribegira daude bi tolosar gazteak:«Iaz bero handiegia zegoen, etaaurten ez da horrelakorik izango.Eguraldi freskoa izango dela di-rudi, eta hori, korri egiteko gure-tzat egokiagoa da. Ea ez duen eu-ririk egiten».Behobia Donostiaren inguru-

ko ezagutza lasterketaren giroberezi horretan oinarritzen da.

Ikusle bezala edo bertan partehartu dutenen lagun izanik, ongidakite biek egun berezia izangodela igandekoa: «Ibilbide guz-tian jendea animatzen egotenda. Hori bizitzea polita izangoda. Ikusle bezala zaudenean ba-

rrura sartzeko gogoa izatenduzu. Ospe handiko lasterketada, orain arteko sentitutako inbi-dia edo tentsio hori barrutik bizi-ko dugu aurten». Unai Altunaren kasuan, aita-

ren lekukoa hartuko du aurten-goa: «Aita urtero ateratzen zen,baina aurten lesioagatik ezingodu parte hartu. Bere lekukoa har-tuko dut, bai, baina ez dut ustebere marka hobetuko dudanik».Lehen urtea izateko amaitzeare-kin gustura geratzeko moduandira biak, Altunaren 1:14 hori iri-tsiko da aurrerago. Izan ere,«gustatzen baldin bazaigu etasentsazio onekin amaitzen bal-din badugu, hurrengo urtean ereparte hartzen jarraitu beharkodugu».

Ezkerrean Aitzol Mendizabal, eskuinean Unai Altuna; biak igandean Behobiako irteera puntuan izango dira. A. IMAZ

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko azaroaren 9a @TOLOSALDEAKIROL

III. Indoor Saria, UsabalenIrristaka Taldeakizena ematekoepea zabaldu du

Erredakzioa Tolosa

Abenduaren 3an, igandea, III.Irristaka Indoor Saria jokatukoda Tolosako Usabal Kiroldegian.Sari hau Irristaka Taldeak anto-

latzen du, Tolosako Udalaren la-guntzarekin. Horrez gain, Gi-puzkoako Irristaka Federazioa-ren gidaritzapean burutzen daproba. Bertan parte hartu ahal izate-

ko, alde batetik, federatu lizen-tzia eguneratuta eduki beharkoda. Bestetik, partaide guztiak be-harrezko kirol aseguroa edukibeharko dute.

Izena ematea edo indoor saria-ren inguruko informazioa, Irris-taka Taldearen Facebook orrial-dean.

«Lasterketakoerritmoa hartzekoBerazubin aritu gara;indartzeko aldapakigo ditugu»UNAI ALTUNATOLOSA

«Ekainean esan zidanUnaik parte hartzeko;ordutik prestatzenaritu gara, tartean 8km-ko krosa eginaz»AITZOL MENDIZABALTOLOSA

Page 8: R. CALVO JOANA AGUADO LAB sindikatua kalera atera da bizi ...izateko moduak lantzen ditugu, barruak hustuz, gainerakoak ulertuz eta norbera elikatuz. Den-borarekin, konturatu nintzen

OSTEGUNA 09AGENDA

Deialdiak

Alegia.Apatxi ipuin kontaketa. 4-7urte bitarteko haurrentzat izangoda, Udazken Kulturalaren barruan.17:00etan, liburutegian.Amasa-Villabona.Gazteen eguna.06:00. Gazteen gosaria Amasa ka-fetegian, trikitilariek alaiturik. 14:30.Gazteen bazkaria, Uxo Toki elkarte-an. 17:00. Soka dantza eta aurres-kua, plazan. Ondoren. Trikitilarienerromeria. 21:00. Gazteen afaria,Iturri goxo jatetxean.Amezketa.Kultur Astearen barruan,perkusio tailerra izango da, Perkusio-nante. 18:00etan, kultur etxean.Anoeta.Kontukantoi taldeak eskai-niko du ipuin kontalari saioa.18:30ean, liburutegian.Tolosa.Pirritx, Porrotx eta Marimo-totx pailazoak izango dira Bonbere-nean, 18:00etan. Sarrera: 5 euro.Tolosa.La idea de un lagoeta Ab Aliofilm laburra. Zine foruma, jatorrizkobertsioan. 19:15 eta 21:45ean, Leidorantzokian.Tolosa.Egutegi banaketa. Mahaitxobat jarriko da egutegiak dohainikbanatzeko tolosar guztiei, 09:30ean,Zerkausian. Horrez gain, azaroaren13tik aurrera Tolosako kultur etxeanegongo da eskuragarri.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualde-ko berriak, Iker Ibarluzearekin egu-raldiaren iragarpena, gazteekin sola-saldia, Olatz Godoy Kale Kantoitiketa Aitziber Alzaga familia medikuaeta Agurtzane Larrañaga makrobio-tikaren tartean.11:00-12:00. Hamaiketakoa.Tolosako albisteak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.Musika saioa.17:00-20:00. Goizeko saioek utzi-tako onena.21:00. Ataria iluna.

28 KANALA12:30.Ur eta Lur.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Ikusten da. Kataluinia 2.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Bronte Posada, C. Korreo kalea, 20. Telefonoa: 943 676013.Gauekoa.Morant Barber, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 673849.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Jarraipena izango dukazkarraldiak, goizean etaarratsaldeko lehen ordu-

rarrte oraindik orain zaparradak sarribotako ditu, momentu batzuetanzaparrada handiak botako ditu.Arratsalde parteak haizeak ipar-ekialdera egiten duenean eta egu-naren azken orduan hego-ekialde-ra, atertu egingo du eta ostartetxo-ren bat edo beste zabalduko zaigu.Beraz, arratsalde partean eguraldilasaiagoa geratuko zaigu, baina le-hen zatian eguraldi makurra izangodugu baina tenperatura zertxobaiterrekuperatu egingo da (10-12 gra-du). Egunaren erdiko orduetan, erdi-ko geruzetan aire epelagoa sartukodelako eta horrekin elurraren mailakgora egingo du, 1.000 metrorenbueltan. Baina arratsaldean azkarbatean gora egingo du eta ez du elu-rrik egingo Tolosaldekomendietan.ihar, eguna 00

Bihar.Firin-faran ibiliko zai-gu eguraldia. Orokorreanhodei dezente pilatuko

zaizkigu, badirudi egunaren lehenorduan, hego-haizea ibiliko zaigunezegun lasaiagoa izango dugula. Ar-giagoa izango da, orokorrean ez dueuririk botako, nahiz eta tantaxka-ren bat eror litekeen. Tenperaturazertxobait goraxeago geratuko da(12-13 gradu). Ez da horren eguraldihotza izango baina gero arratsalde-an haizeak ipar-mendebaldera egi-ten duenean eta frontexka bat sar-tzen zaigunean berriz ere euritarajoko du. Gauean zaparrada mardul-xeagoren bat edo eror liteke.

TOLOSALDEKOATARIA-k ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2017KO AZAROAK 9Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

I.L. Egia esan lehengo urterarteez ginen gehiegi jabetu. Iaz es-kuartean izan genuen triptikoa,senarrak eta biok elkarri begiratuetaaukera polita zela erabaki ge-nuen. Bidaiatzen dudanean gus-tatzen zait bertako jendea ezagu-tu eta bertan sentitzen dutenaezagutu eta hau aukera bikainazen ondoan ditugunak ezagutze-ko. Integratzeko ezinbestekoa da,beraiek eraso sentitu daitezen.Guretzat oso aberatsa izan da.Suertez oso gertu bizi gara etasuertez izan dugu aukera beraie-kin harremanetan jarraitzeko, Se-negalgo familia honekin.Zuen kasuan, Nene, nolatananimatu zineten honakoproiektuan parte hartzera?Nene Diop.Kristina Moralesenbitartez eman genuen izena. Pla-zer bat izan da, jende hau ezagu-tzea. Izan ere, bizilagunak garabaina ez dugu elkar ezagutzen.Dena oso ondo atera da. Bainaesan beharra daukat gure aldetikirabazten atera garela. Gu inte-gratzeko aukera oso ona izan da.T.K.Gure asmoa herri berdinekofamiliak elkartzea izaten da. Ho-nako bazkaria hasiera baino ezda, nahi baldin badute behintzatharreman horrek jarraitzeko bi-dea izateko.Tolosaldean badau-de lehen ediziotik parte hartzenduten familiak. Beste familia ur-tero aldatzen joaten da eta jendeberria ezagutzen joaten dira.

I. TERRADILLOS

«Bizilagunakezagutzea etaharremanajarraitzea nahi dugu»TARANA KARIM, ISABEL LAKUNTZA ETANENE DIOPBIZILAGUNAK PROIEKTUKO PARTAIDEAK

Iñigo Terradillos Tolosa

SOS Arrazakeriak bultzatuta sei-garren urtez Bizilagunak ekime-na egingo da azaroaren 19an. Bi-zilagunak –bertan nahiz EuskalHerritik at jaiotakoak– elkarrenartean ezagutzea da helburua. «Beste kultura bat, beste lurral-

de bat ezagutzeko eta zurrumu-rruen aurka egiteko aukera ema-ten du», azaldu dute bertan partehartu duten Isabel Lakuntza etaNene Diopek. Tarana Karim SOSArrazakeriako kideak esan due-nez, Tolosaldean 300 pertsonakhartu dute parte egitasmoan.Zer da Bizilagunak proiektua?Tarana Karim.Proiektua duelasei urte sortu zen, hasiera bateanGipuzkoan eta gaur egun EuskalHerri osora zabalduta dago.Asmo nagusiena gure bizilagu-nak ezagutzea, beste lekuetanjaiotako bizilagunak ezagutzeada. Askotan ez dugu aukera hori,elkarrekin bazkaldu eta elkar eza-

gutzea, gauzak konpartitzeko gu-nerik ez dago. Aurten azaroaren19an, igandean, bazkari batenbueltan bilduko gara. Iaz 2.600pertsona baino gehiago elkartuginen, 550 familia inguru. Tolo-saldean urtero herri guztietakoparte hartzaileak izan ditugu.Iaz parte hartu zenuten, Isa-bel eta Nene. Zer nolako espe-rientzia izan zen.Isabel Lakuntza. Oso gusturaegon ginen. Aukera paregabeaizan da beste kultura bat ezagu-tzeko, gure kultura beraiekinpartekatzeko.Nire kezka betiizan da bizilagun horiengananola gerturatu eta dudarik gabeeskaintzen diguten aukera hauparegabea da. Gure kasuan gugonbidatuak izan ginen, eurenetxera joan ginen bazkaltzera.Euren herrialdeko janaria jan ge-nuen, izugarri saiatu ziren eurenohiturak eta euren kezkak azal-tzen. Gu etxeko lau joan ginen.Nolatan animatu zineten?

ELKARRIZKETA OSORIKEntzun Pasahitzasaioan egindakoelkarrizketa osorik:www.ataria.eus/irratia